Nor Bere

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Euskara hobetzen

Norbera, nork bere, bakoitza…


Norberaren eta norbere formak biak dira erabiltzekoak (bai eta nor bere, nork bere,
nork geure, nori berea eta abar ere) eta euskararen tradizioak ere hala erakusten du. Baina
sarritan oker eta nahasian ikusi ohi dira. Izan ere, norbere eta norberaren trukagarriak
dira, baina ez biak batera erabiltzekoak. Adibidez:
 *Norberak bere arrazoiak ditu. Nork bere
arrazoiak ditu.
 * Norberak bere taldeko kontuak esango dizkigu. Nork bere taldeko
kontuak esango dizkigu.
 Norberak bere (buruaren) mediku izaten ikasi behar du. Nork bere
(buruaren) mediku izaten ikasi behar du.
Gaur egun, batzuetan inguruko hizkuntzen eraginez edo, norbera, nor bere edo antzeko
esapideen ordez, bakoitza erabiltzeko gehiegizko joera dago. Ezin esan daiteke joera hau
okerra denik, baina ez da egokia norbera, nor bere eta antzeko esapide jatorrak
baztertzea.
Hona hemen zenbait adibide:
 *Hori bakoitzak ikusi behar du Hori norberak ikusi
behar du
 *Bakoitzari berea eman behar zaio Norberari berea eman
behar zaio
 *Hemen bakoitza bere kasa dabil Hemen nor bere kasa
dabil
 *Denak saiatzen dira bakoitza bere alde. Denak saiatzen dira nor
bere alde.
Euskaltzaindiak ez du norbera-ren deklinabide taularik eskaini, baina bai bera-
rena. Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, 1 (Eranskina) liburukiko 136.
orrialdean esaten da bera-ren genitiboko formak izan daitezkeela beraren, bere,
beren nahiz beraien.
Jagonet. Euskaltzaindia

You might also like