Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

Irakasle Funtzioa

2019ko Irailak 26

Portafolioa ebaluatzeko zenbait


irizpide
 Sarrera kopurua (5 sarrera gutxienez eta 10 gehienez).
 Sarreren kalitatea: hausnarketa egokiak dira klasean landu dugunarekin
konparatuta eta ikasgaiaren gaitegia kontutan hartzen da. Modu egokian
idatzita dago eta ez du ortografía edo gramatika akatsik.
 Ikaslearen ikaskuntza prozesuaren eta iritzien adierazlea da.
Informazio osagarria txertatzea eta galdera berriak planteatzea baloratuko
da.
 Antolakuntza eta argitasuna: etiketen erabilera egokia, hau da, 4-5 etiketa
sarrera bakoitzeko, gaiak ondo identifikatzen dira (Irakasle Funtzioa
ikasgaiaren gaiak, …) eta emandako irizpideen arabera antolatuta dago
(aurkezpen orria, orri nagusia sarrerekin eta nahi izatekotan, teknografia eta
irakasleei egindako elkarrizketaren ondorioak).
 Informazioa nondik hartzen den aipatzen da (ziten bitartez, …).
 Ikaskuntzarako trebetasunak, ardura eta inplikazioa erakusten du.

Portafolioa eta sarreren ezaugarriak


 Banakako Portafolio Indibiduala Bloggerren (Googlen tresna) sortuko duzu.
 Hasiera orrian 5-10 sarrera, gehi azkenekoa sortuko dituzu.
 Sarrera, post edo gelan erabiliko dugun hausnarketa hitzek, gauza bera
esanahi dute.
 800 eta 900 hitzez osatutako hausnarketak izango dira, bibliografía,
irudiak, bideoak edota web interesgarriak kenduta.
 Egitura: aurkezpen orria; orri nagusia 5-10+1 sarrerekin; teknografia
(hautazkoa); eta “Haur Hezkuntzako iraskaslearen eginkizun eta lanak gaur“,
hau da, irakasleei egindako elkarrizketen ondorioak (Hautazkoa).

Alde batetik, zure buruaren eta portafolioaren aurkezpen bat egingo duzu.
Bestetik, orri nagusian, klasean burututako 3-5 tertulia dialogiko eta 2-5
bideo-forumen inguruko hausnarketa-sarrerak sortuko dituzu (bi astero
behin beranduenez sarrera bat sortzea komeni da).

Informazio gehiago eGelan dagoen ikasgaiaren gidan.

 Portafolioa azken sarrera batekin itxiko da (Ikusi dagokion atala).


Irakasle Funtzioa
2019ko Irailak 26

Bikaintasunerako trebetasunak

Komunikazio gaitasuna:

 Diskurto akademikoa, dibulgatiboa eta erreflexiboa ustartzen saiatu.


 Ikuszentzunezko hizkuntza multimedia erabiltzen da idatzizko
diskurtsoarekin batera: bideoak (html insertar/embed kodeak), irudiak,
estekak, hitz klabeak, …
 Informazioa eta baliabideak ondo zitatuta daude.
 Espazio estetikoa eta irudiaren esanahiaz hausnartu: irudi eta koloreen
infantilizazioa ekiditu, …
 Portafolioaren aurkezpena aparteko orrialde batean jarri.

Portafolioaren mugak kontutan hartu:

 Irakasle Funtzioa ikasgaiaren gaiak.

Portafolioaren garapenerako galdera eragile posible bat:

Zeintzuk dira Irakasle Funtzioaren nortasuna, eginkizunak, lanak, Hezkuntzako


esku-hartze mailak, hezkuntzako elkarrekintzaren eta komunikazioaren guneak eta
tutoretza eginkizuna?

Azken sarrerarako JARRAIBIDEAK

Portafolioa azken sarrera batekin itxiko da. Bertan, ondorengoa jaso behar duzu:

 Zure Irakasle Funtzioko portafolio digitalean topatuko dugunaren azken


argazkia edo mapa.
 Ikasgaian izan duzun ikasketa prozesuaren birpaso bat izango da,
azken ondorioak, ebaluaketa eta ekarpenak eginez.
 Gidan jasotako ikasgaiaren, (testuingurua, gaitasunak, edukiak,
metodologia, irakaslea, zure burua ikasle gisa,...) ikaskuntza emaitzen
ebaluaketa eta ekarpenak.
 Zehaztazun gehiago eGelan dagoen ikasgaiaren gidan.
Irakasle Funtzioa
2019ko Irailak 26

Pasaden ikasturtetako zenbait


praktika ON
1. Ania Garcia
2. Sara Gonzalez
3. Leire Moreiro
4. Andrea Uzabal
5. hsarragamoro.blogspot.com
6. http://haurhezkuntzakodidaktika.blogspot.com.es/
7. http://maagiisdaoahh.blogspot.com.es/
8. ainitzeou.blogspot.com.es
9. Estibaliz Muzas
10. Amaiur Prego
11. Laia Gerrikagoitia
12. Ainara Mantxola
13. Janire Albaina
14. Pricila Gozales
15. Iratxe Lazcoz

You might also like