Jenny Holzer Me

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Jenny Holzer, zer pentsatu ematen duen hitza

Guggeheim Museoak artista feminista honen artelanak erakutsiko ditu


irailera arte

Errealitatearen sinbolismo patriarkalak berdinduko zuen idazkera femeninoa behar zuela zioen
Luce Irigaray, diferentziaren feminismoaren teorikoak. Hau da, euskarri desberdinen bidez
mezu berberak era agresiboan behin eta berriro errepikatzea baina ez, patriarkatuak egiten
duen bezala, errealitatea itxuratzeko, baizik eta ezengorkotzeko.

Posmodernismoak pintura eta eskulturaren originaltasuna –bakarra dago eta lekua eta espazio
bati lotuta- argazki, bideo edota zinemaren truke aldatu zuen –hau da, leku askotan batera
zabal litekeen sorkuntza errepikatu eta errepikatu-. Ideia berri horiei jarraitu zieten 80eko
hamarkadan EE BBetako emakume artista goraipatuenek , Sherrie LevineK, Barbara Krugerrek,
Jenny Holzerrek eta Cindy Shermanek. Laurek, hain zuzen, postmodernistaTZAT zuten euren
burua feministaTZAT baino, Peggy Phelan akademiko feministak ‘Artea eta feminismoa’
liburuan dioenez.

Holzerrek publizitatearen ezaugarri erreproduzitzaileak eta errepikakorrak islatzen zituen


bere artelanetan eta horrela kultura erantzun nahi izan zion menperatzaileari. Izan ere, bere
lana lengoaiaren inguruan egina dago. Hitzak erabiltzen ditu. “Hizkuntza aukeratu dut
pertsonek —ez ezinbestean artearen mundukoek— nire obren edukia uler dezaten”, adierazi
zuen.

Linguistikoki esploratu zITUen egunerokasuneko gaiak eta praktikak. Besteak beste,


bortizkeriako politikak, zapalkuntza, botere harremanak, sexualitate eta feminitatearen
adierazpen linguistikoak. Bere lan famatuena lerro bateko esaldiak dira –‘Truismoak’-
hedabide eta euskarri desberdinetan idatzitakoak: kamisetetan, argizko errotuluetan, horma-
irudietan, arte objektuetan, harrietan...

Artea eremu publikora eramanda arte feministaren eragina gaur egungo gizartean eta bere
implikazio politikoei buruz hausnartu nahi zuen. Truismoen multzoak hainbat ikuspuntu
eskaintzen ditu, eta ikusleari aztertzeko aukera ematen dio nola egituratzen diren sozialki
balioak, sinesmenak eta errealitatea.

Atzera begirako erakusketa


New Yorken jaioa, bertako Guggeheim museoan atzera begirako erakusketa aurkeztu zuen
1989an. Orain irailaren 9ra arte Bilboko Guggenheim museoan dago ikusgai. ‘Zera
deskribaezina’ erakausketak azken lau hamarkadetan sortutako 150 lan inguru biltzen ditu.
Artelanen artean, esposizio honetarako beren-beregi egindako batzuk daude. Bizkaiko Foru
Aldundiko Berdintasun Sailak genero bortizkeriari buruz argitaratutako Ikusteko Ahotsak
liburuan jasotako testigantzak dira.

Artista konprometitua, 2001eko irailaren 11ko gertakarien ondoren, FBItik eta beste iturri
batzuetatik ateratako dokumentuak bilatu zituen, mehatxu terroristen eta
ziberkontraespioitzaren ingurukoak; mota guztietako dokumentuak bildu zituen:
memorandumak, autopsia txostenak, mapak, komunikatu diplomatikoak, galdeketa agiriak eta
atxilotuek eskuz idatzitako apelazioak. Gero, dokumentu horien guztien edukia fidelki islatu
zuen olio-pinturetan, LED errotuluetan eta argi-proiekzioetan.

Mende berriarekin batera, lan egiteko modua aldatu zen eta beste autore batzuen poemak eta
prosa erabiltzen hasi zen. Azkenaldian irabazi-asmorik gabeko erakundeekin lankidetzan aritu
da munduan zehar indarkeria eta bidegabekerien berri emateko.

Siriako gerra
Bilboko museoko gela batean Siriako gerrako 131 lekukoren 2011 eta 2016ren artean
bildutako testigantzak daude. El Asadek torturatutako zibilak eta ejerzitoaren eta inteligentzia
zerbitzuetako desertoreak dira protagonistak. Aldi berean kanposantua irudikatzen duten giza
gorputzaren hezurrak daude.

Beste gela batean emakume bortxatuen esaldiak. Guda testuinguruetan emakumeen


gorputzak gerra-arma bezala erabitzea salatzen du. Bere obrak aldaketak izan ditu baina
ardatza bera izan da beti: feminismoa. ‘El País’ egunkariari esan zionez, “Feminismoa izaeran,
bizitzan daramat. Gauza guztiak feminista ikuspuntutik ikusten ditut. Zentzu horretan, nire
obra militantea da”. Eta bere hitza zer pentsa ematen duena.

You might also like