Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

GIROAREN HEZIKETA PRINTZIPIOAK PRAKTIKAN

IPINTZEN

3. lan hau burutzeko aukeratu dudan, prentsa gela izan da. Aitortu beharra dut, PT
bezala nabilela lanean eta gela dezentetan mugitzen naizela. Laguntza gela ere
konpartituta dugu, eta ezinezkoa zait, denbora murriztuagatik eta pertsona asko mugitzen
garen espazioak izanik, moldaketa fisikoak egitea.

Egungo geometria txokoa

Prentsa gela hau lau txokotan banatua dago, argazkiak ikusten den bezala:
problema txokoa eta zenbakien txokoan (arbeletik hurbilen daude) eta geometria eta
gaileta lantegia (atetik gertuen). Talde txikian, lauzpabost ikasleko taldetan, astero txokoz
aldatzen dute. Ikasle bakoitzak, bere erritmoan eta maila eta gaitasunen (1. eta 2. mailako
ikasleak nahasturik daude) arabera egiten dute lan. Gela honetan, otsaila hasieratik,
ikasturtea amaitu bitarte egongo dira.
Egun, geometria txokoa leihoen ezkerraldera dagoen zonaldean kokatzen da. Nire
ustez, ordea, hobeto kokatuta egongo litzateke arbelaren ezkerraldeko txokoan. Ikus
dezagun diseinua eta aldaketa horien zergatia.
Aldaketak

Altzariei dagokionez, egun dauden apalak eta armairuak mantendu egingo nituzke,
haurrek euren lanak bistan dituztelako eta txukun gordetzeko adina toki dagoelako. Ez
dugu ahaztu behar gela honetatik, lau ikastalde ezberdin igarotzen direla. Mahaiak, ordea,
aldatu egingo nituzke. Mota honetakoak izan daitezkeelarik:

Beste elementu, batzuk ordea, ezinezko izan zaizkit planoan adieraztea. Egun apalean,
material asko pilatzen da eta horiek ezabatu edo txokoz aldatuko nituzke eta material
manipulagarriak ipiniko nituzke egun dauden tangram eta geoplanoez gain, ikasleek
geometria, eginez ikasi ahal izateko: plastilina eta txotxak…
Horrez gain, blokeak eta eraikuntzak egiteko jolasak ere gehituko nituzke: jenga,
egurrezko blokeak…

Geometria manipulazioz ikasteaz gain, marraztuz ere ikasten da eta horretarako,


erregelak, kartaboiak, eskuairak… ere ipiniko nituzke.

Printzipioak
Aurrez aipaturiko elementuak deskribatu ondoren, bideoan aipatzen diren 8
printzipioak ea betetzen dituen ala ez ikusteko garaia heldu da. Aitortu beharra dut, egun
espazio hauen antolaketak jada, printzipio asko betetzen dituela jada. Nire helburua,
haurrei espazio goxoagoa, atseginagoa eta erakargarriagoa lortzea izan da.
Aniztasunari dagokionez, txokoetan lan egiteko sistemak, haurren ikasteko
erritmoei eta denborei erantzuten die. Hori dela eta, nire espazioak ez du apenas
aldaketarik jazo alor horretan. Bai, ordea, saiatu naiz material berriak txertatzen
(tangramak, txotxak…), baita objektuak txokoaren izaerarekin bat etortzen. Gainera,
hobe iruditu zait “txokoa mugitzea” eta ez altzariak, altzari handia gelaren beste edozein
tokitan, arriskutsua bihurtuko zen eta.
Komunikazioari dagokionez ere, espazio hauetan talde handian, nahiz txikietan
komunikatzeko aukera izan ohitu dute ikasleek. Dena den, mahaiak askotan, oso handiak
suertatzen zaizkie eta elkarrengandik urrun daude. Horregatik aukeratu ditut, diseinu hau
duten mahaiak, haurrak fisikoki gertuago egonez, errazago hitz egiten dezakete, elkarri
lagundu, besteak beste. Gainera, haurrek autonomiaz lan egiteko aukera ere badute,
mahaiak banandu egin daitezkeelako. Jolasean aritzeko ere, askoz diseinu aproposagoa
eta haurrentzako maneiagarriagoa dela iruditzen zaizkit.
Aurrez aipaturiko elementu gutxi horiek, oso loturik daude haurren eta taldearen
identitatearekin. Txoko honetako aldaketa nagusietako bat jolasen eta materialen
presentzia ugaritzea izan da, haurrek taldean ekinez eta jolastuz ikasteko. Jolasa,
haurrak gustura sentitzeko eta giro egokia sortzeko erraminta garrantzitsuenetakoa
dira. Geometria jolas hauek, gainera, haurren gaitasunetara ongi egokitzen dira, erritmo
ezberdinak bultzatuz, sormena, bultzatuz…

Ondorioak
Gelaren espazioaren antolaketa fiktizio hau planteatzeko garaian etortzen zaidan
kezka nagusia zera da: Nola hartu daitezkeen profesional ezberdinak parte hartzen dugun
toki batean erabakiak? Askotan, irakasleok gure egiten ditugu gelak, eta ahaztu egiten
zaigu, beste irakasle batzuk sartzen direla, eta espazio hori ere eurena dela. Eta hori
irakasleekin gertatzen den bezala, ikasleekin ere gertatzen da.
Horrez gain, gelako espazioaren antolaketan hainbat printzipio ez direla hainbeste
zaintzen ikusten dut:
 Haurren beharrei erantzutea: denborak, behar fisiologikoak, …
 Oreka: espazio batzuk beteta, eta beste batzuk ez hainbeste.
 Erosoa: haurrei askotan handiak egiten zaizkie aulkiak, mahaiak… espazioz asko
mugitzen dira (horrek autonomia bultzatzen badu ere).
 Entzutea: ez zaie behar bezain bete mugitzen uzten.

Hausnarketa pertsonala
3. gaian jorratu ditugun printzipio hauek gure egunerokotasunean eta haurren
beharrei hobeto erantzuteko kontuan hartu beharreko alderdiak direla iruditzen zait.
Interesgarria izan da, benetan haiei buruz sakontzea eta gure geletan zein punturaino
sustatzen ditugun ala ez ikustea eta horiei buruz hausnartzea, hobetzeko planteamenduak
eginez.
Nire lanari buruz, nahiko zalantza izan ditudala aipatu behar izan dut. Hasieran,
oso blokeatuta sentitu naiz, sarreran aipatu bezala, denboraz oso juxtu ibili naizelako.
Gela zehatz bat ez izatea ere arazo handia suertatu zait, ez baitut horien gaineko erabakirik
(komentatu dut zergatia ondorioen atalean). Nire ordutegi pertsonalak ere ez ditu
laguntzen, jornada murriztuan nago eta ordutegi dena da.
Hala eta guztiz ere, egindako planteamendua gustuko izatea espero dut.

You might also like