Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 20

IRAKURKETA ETA IDAZKETA METODOA – 1.

urtea
AURKIBIDEA
A – Aurkezpena
1 - « Ana eta Gakotsak » ipuina, metodoaren ardatza
2 - Ipuinaren laburpena eta letren (ipuinean gakotsak deitzen dira) ordena
3 - Metodoaren egitura :
• iraupena
• ustiapenak
• ariketak
B - Irakaslearen gida
z (zaldi aztia) konpetentziak – materiala – saioen deskribapena
x ( xaramela) konpetentziak – materiala – saioen deskribapena
k ( kukua) konpetentziak – materiala – saioen deskribapena
Eranskinak : marrazkiei doazkien hitzak (z/x/k/n/l)

A - Aurkezpena
1 - « Ana eta Gakotsak » ipuina, metodoaren ardatza da.
Ipuina album gisa aurkeztua da, eta irailetik otsaila arte baliatzen da.
Albumarekin betan, « ustiapenak » deitu dokumentu bat ere bada. Dokumentu hori 15
kapitulutan zatitua da, eta bakoitzean gakots bat landuko da (gako hots = letra
pertsonalizatua). Bukaeran kapitulu batean 2 gakots (letra) lan litezke.
Kapitulu bakoitzeko, « Ariketa fitxak » deitu dokumentuan fotokopia daitezkeen fitxak
badira, ikasle bakoitzak haietan idazteko gisan.

Ipuinak 3 funtzio ditu :


• funtzio sinbolikoa : haurraren mundukoa da eta beti ikasteari zentzua ematen
dio.
• Ikasgai guzien arteko lokarria da. Osotasun batean lotzen eta progresio batean
egituratzen ditu.
• funtzio kulturala : ipuina euskal mitologian oinarritzen da.
2 – Ipuinaren laburpena eta letra- gakotsen ordena
Aldeko pertsonaiak : Ana eta bere xaramela magikoa, zaldi hegalaria (Aztia).
Kontrakoak : oihaneko Basajauna, ingumak, Tartaro, Herensugea.
Besteak : sugea, Laminak.
Letra-gakoak ipuinen kutxaren irekitzeko : GAKOTSAK (gako-hotsak)

1 - z : zaldia
2 - x : xaramela
3 - tx tz: tximeleta, mariorratza
4 - k : kukua
5 - n : gaztaina
6 - l : lilia
7 - m : mamua
8 - t : tomatea
9 - r : ura, lertxuna
rr : arraina
10 - d : ardia
b : behia
11 - p : pitika
12 - s : sugea
13 - g : gatua
14 - j : jauzia
f : alfabetoa
15 - ñ : oñoña
h : haizea
Ipuinaren laburpena :
Ana aspertzen da, irakurtzen ez daki ; zaldi hegalaria etortzen zaio eta
erraten dio mendian badela ipuinen kutxa bat, eta irekitzeko, gakotsak
(gako-hotsak) kausitu behar direla oihanean.
Baina kasu ! Oihanean bizi dira basajauna, ingumak eta Tartaro, eta ez
dute nahi jendeek irakurtzen ikas dezaten. Beharrik Anak xaramela
magikoa duela !
“a, e, i, o, u” jotzen duelarik, gakotsak heldu dira. Oihanetik ateratzean,
beste oztopo batzuk aurkitzen ditu (Herensugea, etab.) baina denak
gainditu ondoren, Zaldi Aztiari eta xaramelari esker, ipuinen kutxa aurkitu
eta gakotsak banaka sarrailatik sartuz, kutxa irekitzen du eta liburuak
irakurtzen ahal ditu.

3 – Metodoaren egitura :
• Iraupena : gakots edo letra bat ekartzen duen kapituluak sekuentzia bat osatzen
du. Sekuentzia batek aste bat irauten du.
• Gakots baten kapituluan 2 parte dira :
- esku liburuko ustiapenak : 6 saio proposatuak dira (1 edo 2 egun bakoitz)
- ikaslearen fitxak : ariketak

Esku liburuko ustiapenen saioak

- Ipuin literarioaren zatia ( irakasleak irakurririk)


- Testua irakur ezazu: erranaldi bat edo bi hitz erreferentearekin.
- Gakotsak lagunak ditu: hitz errepertorioa
- Entzun ezazu : hotsa, silabak
- Entzun eta idatz ezazu: silabak hitzan, silabekiko jokoak, hitz berriak
- Irakur ezazu: hitz, erranaldi, testu berriak
- Kantu eta olerkiak
- Hizkuntza azter ezazu : gramatikako lehen urratsak
Ikaslearen ariketak

- Testua irakur ezazu: ariketak


- Entzun ezazu: hots eta silabekiko ariketak
- Entzun eta idatz ezazu: silabak idatzi
- Idatz ezazu : silabekiko jokoak, grafia, hitzak, erranaldiak
- Bakarrik irakur ezazu: hitz, erranaldi, testu berriak + marrazkiak egin
- Hizkuntza azter ezazu : gramatikako lehen urratsak
B - Irakaslearen gida

z Z z Z zaldi aztia
Konpetentziak :
Irakurtzearen funtzio sinbolikoa (zentzua) eraikitzea.
Irudien eta hitz/testuen arteko loturaren erabiltzea, ulermenaren lantzeko.
o Letraren eta hotsaren arteko loturaren ezagutzea.
o Hitz batek silaba batzuk dituela jakitea.
o Ikasitako hitzen aise irakurtzea.
o Mintzatzeko, hitz zehatzen erabiltzea.

Behar den materiala

o Irakaslea :
Z gakotsaren afixa : irudia+hitza
Testuaren etiketak arbeleko + etiketak ikasleentzat
- Hitz erreferenteen irudiak + hitzak (kartak + etiketak ikasleentzat)
- Letren kartak: z eta a e i o u
- « z » silaben afixa (za,az, etab.)
- arku silabikoen kartak (hutsak eta beteak)
- kantuaren afixa

o Ikaslea
- liburua edo fitxak
- arbela
- kaiera

Iraupena: aste bat (4 egun eta erdi). Egunean 50 min (nonbait han), momentu
desberdinetan banatuak, goizez eta arratsaldez.
Saio bat = egun bateko lana (50 min nonbait han), irakasle bakoitzak banatzen du
bere antolaketaren arabera.
Lehen saioa
Ana eta gakotsak ipuina irakur 4. zatia arte.
Galdeak egin, konta araz, etab.

z fonemaren identifikatzea eta ahoskatzea


Taldean
- Ana eta gakotsak ipuina aurkez eta Ana eta Zaldi Aztiarekin irakurtzen ikasiko
dutela erran. Lehen hiru zati irakur.
- Erranaldiak taldean irakur, errepika, z hotsa identifika.
- Hitzak identifika: nahas, ordenan eman, luzeena, motzena, etab.
- Hitz erreferenteak ( z gakotsaren lagunak) irakur, errepika, z hotsa identifika.
- Hitzak eta marrazkiak lot arbeleko kartekin.
- z ahoskera lant.
- Hitzak silabaka erran eta txalotu z entzuten delarik.
- Irudien azpian arku silabikoak egin arbelean, puntu bat egin z entzuten delarik.
Bakarka
- Erranaldien hitzak ordenan eman etiketetan eta fitxan.
- z “entzuten da“ fitxa egin.
- Kaierean erranaldia kopia (irakasleak modeloa egiten du) eta marrazkia egin.

z grafemaren identifikatzea
Talde osoan : kantu eta ipuinaren afixan z ikus eta silabetan non den jakin.

Bigarren saioa

z duten silabak belarriz identifikatzea


taldean:
- Silabak txalotu: z duen silaba zenbatgarren txaloan da ?
- Ikasleak arku silabikoak egiten ditu arbeltxoan, eta z duen silaba entzutean
margotzen du (fitxan bezala).
bakarka:
- Gauza bera fitxan “zi, ze, za entzuten da.“

z duten silaben begiz identifikatzea


Taldean
- za, ze, zi, zo, zu, az, ez, iz, oz, uz, fitxa irakur, arbeltxoetan idatzi irakasleak
erraten duena.
- Silaba nahasiak irakur arbelean.
- Hitzak irakurri eta silabak inguratu arbelean.
- Erranaldietan eta hitzetan, z duten hitzak irakur, silabak txalotu, zenbatgarren
silaban den erran.
Bakarka
- silabak irakur.
- hitzak irakur eta z duten silabak ingura (fitxa).

z duten silaben idaztea


- kaierean silabak idatz.
- z entzuten delarik, silabak laukietan idatz (fitxa).

Hirugarren saioa
Anaren ipuina berriz konta
galdeak egin, beste gisa batez erranaraz, etab.

Gogoan hartzea (taldean)


- Erranaldiak, hitz erreferenteak eta kantua, taldean eta bakarka irakur.
- Irudiari doakion hitza atzeman eta alderantziz.
- Z duten silabak irakur eta arbeltxoetan idatz.

Silaben lantzea
taldean :
- Hitz erreferenteak txalotu silabaka.
- Irakasleak hitz bat erran eta, entzuten den silaba arkuetan idatz.
- Etiketak har eta silaba berak dituzten hitzak multzoka ezar.
- Letren kartak har eta lot: z eta a = za a eta z = az eta abar.
Bakarka
- Silabak lerroetan idatz (fitxan).
- Silabak eta ezagutzen diren hitzak kaierean eta fitxan idatz.
Hitz sinpleen irakurtzea eta silaba ezagunekin idaztea
- taldean eta bakarka irakur ( zozoa – zezena – ez).
- arbeltxoetan idatz eredurik gabe.

Laugarren saioa

Gogoan hartzea (taldean eta bakarka)


- Anaren ipuina berriz irakur.
- Erranaldiak, hitz erreferenteak eta kantua taldean errepika eta ikasleei galdegin
banaka ere.
- Taldean edota bakarka, irakasleak erakusten duen marrazkiari dagozkion
etiketak har (ikasle bakoitza bere etiketekin).
Silaben lantzea (taldean eta bakarka)
- silaben diktaketa arbeltxoetan
- hizkien kartak lot.
Hitzen eta erranaldi sinpleen irakurtzea eta idaztea.
Taldean
- Hitzak (batzuk berriak) arbelean irakur, taldean eta banaka.
- Irakasleak arbelean idazten ditu : “Non ikusi dugu hitz hori ? “
Bakarka
- Fitxan hitzak irakur eta marrazkia egin.
- Fitxan erranaldi berriak irakur eta marrazkia egin.

Denen artean, erranaldi berri baten sortzea


- “Zer idatz genezake ezagutzen ditugun hitzekin ?
- Kaieretan idatz.

Bosgarren saioa

Ikasitakoaren berrikustea
- Hitzak irakur.
- Silabak txalotu, silabak konta, z duen silaba non den identifika.
- Arbeltxoetan idatz : silaba, hitza.
- Astean egin erranaldiak berrirakur.
- Idazketa lanak buka.
- Marrazkiak buka.
- Etxeko irakurketa presta.
x X x X xaramela
Konpetentziak :

o Irakurtzearen funtzio sinbolikoa (zentzua) eraikitzea.


o Irudien eta hitz/testuen arteko loturaren erabiltzea, ulermenaren
lantzeko.
o Letraren eta hotsaren arteko loturaren ezagutzea.
o Hitz batek silaba batzuk dituela jakitea.
o Ikasitako hitzen aise irakurtzea.
o Mintzatzeko, hitz zehatzen erabiltzea.

Behar den materiala

o Irakaslea :
- X gakotsaren afixa : irudia+hitza
- Testuaren etiketak arbeleko + etiketak ikasleentzat
- Hitz erreferenteen irudiak + hitzak (kartak + etiketak ikasleentzat)
- hizkien kartak : x eta a e i o u
- « X » silaben afixa (xa, xe, etab.)
- arku silabikoen kartak ( hutsak eta beteak)
- kantuaren afixa

- Ikaslea
- liburua edo fitxak
- arbela
- kaiera

Iraupena: aste bat: 4 egun eta erdi. Egunean 50 min (nonbait han), momentu
desberdinetan banatuak, goizez eta arratsaldez.
Saio bat = egun bateko lana (50 min nonbait han), irakasle bakoitzak banatzen du
bere antolaketaren arabera.
Lehen saioa
Ana eta gakotsak ipuinaren lau zati irakur (bat gehiago)
eta konta araz.

x fonemaren identifikatzea eta ahoskatzea


Taldean
- Erranaldiak taldean irakur, errepika, x hotsa identifika.
- Hitzak identifika: nahas, ordenan eman, luzeena, motzena, etab.
- Hitz erreferenteak ( x gakotsa eta gakotsaren lagunak) irakur, errepika,
x hotsa identifika.
- Hitzak eta marrazkiak lot arbeleko kartekin.
- x ahoskera lant (BM jestua).
- Hitzak silabaka erran eta txalotu x entzuten delarik.
- Irudien azpian arku silabikoak egin arbelean, puntu bat egin x entzuten delarik.
Bakarka
- Erranaldien hitzak ordenan eman etiketetan eta fitxan.
- x “entzuten da“ fitxa egin.
- Kaierean erranaldia(k) kopia (irakasleak modeloa egiten du) eta marrazkia egin.

x grafemaren identifikatzea
Talde osoan : Erranaldi, hitz eta kantuan x ikusi eta silabetan non den jakin.

Bigarren saioa

x duten silaben belarriz identifikatzea


taldean:
- Silabak txalotu: x duen silaba zenbatgarren txaloan da ?
- Ikasleak arku silabikoak egiten ditu arbeltxoan, eta x duen silaba entzuten delarik
margotzen du (fitxan bezala).
bakarka: berdin fitxan “xi, xo, xa, etab. entzuten da”.

x duten silaben begiz identifikatzea


taldean
- xa, xe, xi, xo, xu fitxa irakur, irakasleak erraten duena arbeltxoetan idatz.
- Silaba nahasiak arbelean irakur.
- Hitzak irakur eta silabak arbelean ingura.
- Erranaldi eta hitzetan x duten hitzak irakur, silabak txalotu, zenbatgarren silaban
den erran.
Bakarka
- Silabak irakur.
- Hitzak irakur eta x duten silabak ingura (fitxa).

x duten silaben idaztea


- Kaierean silabak idatz.
- Silabak osa (fitxa).
- x silabak entzuten delarik, laukietan idatz (fitxa).

Hirugarren saioa
Anaren ipuinaren lehen lau zati berriz konta.
Galdeak egin, kontaraz, etab.
Gogoan hartzea (taldean)
- Erranaldiak, hitz erreferenteak eta kantua taldean eta bakarka irakur.
- Irudiari doakion hitza atzeman eta alderantziz.
- x duten silabak irakur eta arbeltxoetan idatz.

Silaben lantzea
Taldean :
- Hitz erreferenteak txalotu silabaka.
- Irakasleak hitz bat erran eta, entzuten den silaba arkuetan idatz.
- Etiketak har (tz erreferenteak) eta silaba berdinak dituzten hitzak multzoka ezar.
- Letren kartak har eta lot: x eta a = xa eta abar.
bakarka
- Silabak lerroetan idatz (fitxan).
- Silabak eta ezagutzen diren hitzak kaierean eta fitxan idatz.

Hitz sinpleen irakurtzea eta silaba ezagunekin idaztea


taldean eta bakarka
- irakur (goxoa – ixo – xehea – xixarea, etab.).
- arbeltxoetan idatz eredurik gabe.
Laugarren saioa
Gogoan hartzea (taldean eta bakarka)
- Anaren ipuina berriz irakur (irakasleak).
- Erranaldiak, hitz erreferenteak eta kantua taldean errepika eta ikasleei galdegin
banaka ere.
- Taldean edota bakarka, irakasleak erakusten duen marrazkiari dagozkion
etiketak har (ikasle bakoitza bere etiketekin).

Silaben lantzea (taldean eta bakarka)


- Silaben diktaketa arbeltxoetan.
- Letren kartak lot.

Hitzen eta erranaldi sinpleen irakurtzea eta idaztea.


- Hitzak (batzuk berriak) arbelean irakur taldean eta banaka.
- Irakasleak arbelean idazten ditu: “Non ikusi dugu hitz hori ? “
Bakarka
- Fitxan hitzak irakur eta marrazkia egin.
- Fitxan erranaldi berriak irakur eta marrazkia egin.

Denen artean, erranaldi berri baten sortzea


- “Zer idatz genezake ezagutzen ditugun hitzekin ?
- Kaieretan idatz.

Bosgarren saioa
Ikasitakoaren berrikustea
- Hitzen irakurketa.
- Silabak txalotu, silabak konta, x duen silaba non den identifika.
- Arbeltxoetan idatz: silaba, hitza.
- Astean egin erranaldiak berrirakur.
- Idazketa lanak buka.
- Marrazkiak buka.
- Etxeko irakurketa presta.
k K k K kukua
Konpetentziak :

Irakurtzearen funtzio sinbolikoa ( zentzua) eraikitzea


Irudi eta hitz/testuen arteko loturaren erabiltzea ulermenaren lantzeko
o Fonemaren eta grafemaren arteko korespondentzien ezagutzea
o Hitz bateko silaben ezagutuzea
o Ikasitako hitzen aise irakurtzea
o Ikasitako beste silabekiko hitzen osatzea
o Gaiari lotu testu sinpleen irakurtzea
o Hitz zehatzen erabiltzea mintzatzeko.
o Hizkuntzaren azterketaren lehen urratsen egitea
(plurala eta ergatiboa)

Behar den materiala

o Erakaslea :
k gakotsaren afitxa : irudia+hitza
Testuaren etiketak arbelako + etiketak ikasleentzat
- hitz erreferenteen irudiak + hitzak (kartak + etiketak ikasleentzat)
- letren kartak: k eta a e i o u
- « k » silaben afitxa (ka, ak…)
- arko silabikoen kartak ( hutsak eta beteak)
- kantuen afitxak (3 kantu)

o Ikaslea
- liburua edo fitxak
- arbeltxoa eta kaiera

Iraupena: aste bat (4 egun eta erdi). Egunean 50 mn (nonbait han), momentu
desberdinetan banatuak, goizez eta arratsaldez.
Saio bat = egun bateko lana (50 minutu nonbait han), irakasle bakoitzak banatzen du
bere antolaketaren arabera.
Lehen saioa
Ana eta gakotsak ipuina irakurri 7garren zatia arte.
Galderak pausatu, kontarazi, gakots eta gakotsen lagunez oroitu.

k fonemaren identifikatzea eta ahoskatzea


Taldean
- Erranaldiak taldean irakur, errepika, k hotsa identifika.
- Hitzak identifika: nahasi, ordenan eman, luzeena, motzena...
- Hitz bat kentzen da: zein da? ( hautua bi hitzen artean)
- Hitz erreferenteak ( k gakotsaren lagunak) irakur, errepika, k hotsa identifika.
- Hitzak eta marrazkiak lot arbeleko kartekin.
- k ahoskera lant.
- Hitzak silabaka erran eta txalotu k entzuten delarik (kasu: ka eta ak...).
- Irudien azpian arku silabikoak egin arbelean, puntu bat egin k entzuten delarik.
Bakarka
- Erranaldien hitzak ordenan eman etiketetan eta fitxan.
- k “entzuten da“ fitxa egin.
- Kaierean erranaldia kopia (irakasleak eredua egiten du) eta marrazkia egin.

k grafemaren identifikatzea
Taldean: kantu, erranaldi eta hitzen afixetan k ikus eta silabetan aurki non den.

Bigarren saioa

k duten silabak entzunez identifikatzea

Taldean:
- Hitzak silabaka txalotu: k duen silaba zenbatgarren txaloan da?
- Ikasleak arku silabikoak egiten ditu arbeltxoan, k duen silaba entzuten delarik
margotu (fitxan bezala)
Bakarka: :
- Gauza bera egin fitxan “ka, ke, ki, ak, ek ik entzuten da“
k duten silabak ikusiz identifikatzea
Taldean
- ka, ke, ki, ko, ku, ak, ik, ek fitxa irakurri, arbeltxoetan idatzi irakasleak erraiten
duena.
- Silaba nahasiak irakur arbelean.
- x eta z duten silabak ere irakur.
- Hitzak irakur eta silabak ingura arbelean
- Erranaldietan eta hitzetan, k duten hitzak irakur, silabak txalotu, zenbatgarren
silaban den erran.
Bakarka
- Silabak irakur.
- Hitzak irakur eta k duten silabak ingura (fitxa).
Idaztea
- Kaierean silabak idatz.
- Fitxan silabak idatz (lerroetan).
- k silabak idatz laukietan entzuten delarik (fitxa).

Hirugarren saioa

Anaren ipuina berriz irakurri ( haurrei haien gisara kontarazi)

Memorizatzea (taldean)
- Erranaldiak, hitz erreferenteak eta kantua irakur taldean eta bakarka.
- Irudiari doakion hitza atzeman eta alderantziz.
- k duten silabak irakur eta idatz arbeltxoetan.

Silabekin ari
Taldean :
- Hitz erreferenteak txalotu silabaka.
- Irakasleak hitz bat erran eta entzuten den silaba idatz.
- Etiketak har eta silaba berdinak dituzten hitzak multzoka ezar.
- Hizkien kartak har eta lot: k eta a = ka a eta k = ak eta abar.
- Silabak ordenan eman hitz baten egiteko: arbelean, arbeltxoetan.
Bakarka
- Silabak eta hitzak idatz lerroetan (fitxan).
- Silabak eta ezagutzen diren hitzak idatz kaierean.
Hitz konbinatuen irakurtzea eta idaztea (hastapenetik ikasi silabekin)
- Taldean eta bakarka irakur ( txokoa – ekaitza – oihuka – ezkia....)
- Arbeltxoetan idatz eredurik gabe.

Laugarren saioa
Memorizatzea (taldean eta bakarka)
- Erranaldiak, hitz erreferenteak eta kantua taldean errepika eta ikasleei galdegin
banaka ere.
- Irakasleak erakusten duen marrazkiaren etiketak har (taldean edota bakarka,
mahai gainean ikasle bakoitza bere etiketekin).
Silabekin ari (taldean eta bakarka)
- Silaba diktaketa arbeltxoetan.
- Letren kartak lotu. ( ak, ka, ke, ek...)
Hitzak eta erranaldi sinpleak irakurtzea eta idaztea.
Taldean
- Hitzak (batzuk berriak) arbelean irakur eta arbeltxoetan idatz.
Bakarka
- Fitxan hitzak irakur eta marrazkia egin.
- Fitxan erranaldi berriak irakur eta marrazkia egin.
Erranaldi berri baten ekoiztea denen artean
- “Zer idatz genezake ezagutzen ditugun hitzekin ?”
- Kaieretan idatz.
Hizkuntzaren aztertzea
Taldean:
- k plurala ahoz lant “zaldiak ederrak dira“.
Bakarka:
- Entzuten delarik, k idatz arbeltxoetan.
- Fitxa egin.
Bosgarren saioa
Berrikusketak
- Hitzak irakur.
- Silabak txalotu, silabak konta, k duen silaba non den identifika.
- Arbeltxoetan idatz: silaba, hitza.
- Astean egin erranaldiak berrirakur.
- Idazketako lanak buka.
- Marrazkiak buka..
- Etxeko irakurketa presta.
Hizkuntzaren aztertzea
Ergatiboa lant taldean eta bakarka (fitxan).

____________________________________
Eranskinak : marrazkiei doazkien hitzak (z/x/k/n/l/)

Z - ustiapena

5. or.: zaldia – izokina – eguzkia

zaldia – gizona - eguzkia

7. or.: zapatak - azeria - izterra –

Z – ariketak

3. or.: ezpata – gizona – bizikleta – eguzkia

gaztaina – izokina – zaldia – zapatak

bizikleta – zizarea – zezena – azeria

zapatak – zaldia – aztia – argazkia

5. or.: zapatak – izokina – bizikleta

zezena – zaldia - gaztaina

X – ustiapena

10. or.: axuria – xaramela – goxokia

xaramela – axuria – ogi xerra

11. or.:- goxokia – xaramela – ogi xerra


X – ariketak

11. or.: xaramela – xistera – axuria

kexu – goxokia – ogi xerra

xaboia – xaramela – axuria - kexu

goxokia – xistera

13. or.: axuria – xaboia – goxokia

ogi xerra – xistera - kexu

K - ustiapenak

24. or.: kukua – kanikak – kopa – lasterka

neska – mutikoa – eskua

karakoila – traktorea – notak

27. or.: eskua – mutikoa – zapatak

K – ariketak

19. or.: kukua – kanikak – mutikoa – eskua

karloa (kuskua) – eguzkia – traktorea – erroak

eskua – kutxa – kalaka – karrika

zakua – traktorea – notak – komunak

20. or.: mutiko – urrezko – xutik – pozik

eskua – eguzkia – kukua

lasterka – mutiko – erroak - kanikak

N – ustiapenak

38. or.: gaztainak- negua – ehun

oihana – arranoa – kanikak – urrun dago

eskuan – mendia – pintzela

42. or.: gaztaina – negua – ehun


N – ariketak

28. or.: gaztaina – kanikak – panpina – negua

min du – keinuka – arranoa – banana

banana – oihana – negua – esnea

zangoa – eskuan – jaten du – mendia

arranoa - lainoa – min du – pintzela

29. or.: arraina – banana – ehun

jaten du – keinuka – pintzela - eskuan

L – ustiapenak

53. or.: lilia – eskola – erlea – arroltzea

lapina – oiloa – liburua –

altxorra – elkarrekin – ibiltzen da

55. or.: lilia – eskola – ibiltzen

L – ariketak

38. or.: elurra – arroltzea – leihoa – elkarrekin

erlea – oihala – ibiltzen – laguna

eskola – alaia – lepoa – erlea

altxatu – hegalka – eltxoa – eltzea

39. or.: lo dago – lodia – ibiltzen – isiltasuna

arroltzea – oihala – lorea (lilia)

eztulka – oiloa – altxorra

Oharra: “m” gakotsetik landa, eranskinak fitxen bukaeran izanen dira.

You might also like