Professional Documents
Culture Documents
MO 2016 E Access PDF
MO 2016 E Access PDF
eta marketina
Página 1
MICROSOFT WORD 2010
Egilea:
José Miguel Urquijo Aramburu
Enrique Corres Pérez de Arrilucea
Serafín Otxoa de Zuazola López de Gauna
Página 2
MICROSOFT ACCESS 2016
AURKIBIDEA
OHARRA:
Litekeena da aurreko bertsioetan landutako datu-baseekin lan egitean zailtasun batzuk edukitzea. Saiatu honela
konpontzen:
Itxi datu-basea gaitua.
Ireki berriro.
01.
SARRERA
Sarrera
Nabaria da gaur egun fitxategiak kudeatzeak ez duela datuak biltzeko eta prozesatzeko beharra asetzen.
Enpresetako informazio-sistemak gero eta handiagoak eta konplexuagoak dira, eta horiek fitxategien bidez
kudeatzeak eragozpen batzuk dakartza. Esaterako, datuak enpresako departamentuetan banatuta daude, eta
horrek honako hau esan nahi du: datu horietakoren bat behar duzunean, datu horiek dauden lekura joan edo
bestela datuak sortzen diren lekuan eskatu behar dituzula; gainera, datuak behin baino gehiagotan errepikatuta
egon daitezke, eta horrek, eguneratzerako garaian, oztopoak ekarriko ditu, datu errepikatuak ez badira leku
guztietan behintzat eguneratzen. Sortzen diren aplikazioek datuen egituraketak kontuan eduki beharko dituzte, eta
hardwarean eta softwarean egiten diren aldaketek zenbait arazo izango dituzte.
Datuak sakabanatuta edukitzearen ondorioz, datuen kontrol-sistemak eta segurtasun-sistemak ezartzeko garaian,
zailtasunak egoten dira.
Datu-fitxategiak, haien egitura eta aplikazioak sartzearen ondorioz sortutako arazoei irtenbidea ematen saiatzen
dira datu-baseen sistemak.
02.
DATU-BASEAK
HELBURUA
Datu-baseko oinarrizko kontzeptuak lantzea.
Elkarrekin harremana duten fitxategi-bilduma gisa definituko dugu datu-basea. Horrekin batera, hori kudeatzeko
zenbait aplikazio ditu, eta, gainera, hainbat erabiltzailetatik eta programatatik sar daiteke aldi berean han.
Ezaugarri nagusiak:
Segurtasun-neurriak sortzea.
Datu-baseei buruz hitz egiten dugunean, ezaugarri eta murrizketa sorta biltegiratuaren informazioaz ari gara.
Funtsean, datu-basea fitxategi multzo bat da. Datu-baseen muin nagusia taulek osatzen dute. Taulek datu-
baseen informazioa errenkada- eta zutabe-formatuan biltegiratzen dute. Horietako zutabe bakoitzak
informazioaren eremu bat irudikatzen du. Bestalde, errenkadek taularen erregistroak irudikatzen dituzte, hau da,
eremu bakoitzari dagozkion datuetan, elementu bakoitzaren informazio indibiduala.
Baina informazioa deskribatu bezala biltegiratzeko, han sartzea izateko eta eskatzen diren ezaugarriak
asetzeko, lan hori guztia egiteko gai den prozedura sorta beharrezkoa da, software sistema bat, hain zuzen ere.
Software-sistema horri Datu-Baseak Kudeatzeko Sistema deitzen zaio (DBKS). Datu-baseak kudeatzen
dituzten sistemen barruan, modernoenek datu-base erlazionalekin lan egiten dute, DBSKE izenez ezagutzen
direnekin, hain zuzen ere. Adibidez, ACCESS datu-basea dela esaten dugunean, esan nahi dugu berez datu-
base erlazionalen sistema kudeatzailea dela.
Taula. Datu-basean dauden edukiak biltegiratzeko gailua da. Taulek errenkadaz eta zutabez
osatutako formatuan atontzen dute informazioa.
Eremua. Erregistroa osatzen duten datuetako (elementuetako) bakoitza da. Adibidez: helbidea
erregistroaren barruan honako eremu hauek daude: kalea, zenbakia, posta-kodea, herria eta
lurraldea.
Erregistroa. Haien artean logikoki erlazionatuta dauden datuen multzoa da. Taulako erroari dagokio.
Adibidez: kalea, zenbakia eta herria.
DATU-BASEEN EREDUAK
DATU-BASEAK
Eredu hierarkikoa. 1→ (bat askorentzat) motako erlazioak ezartzeko zuhaitz-egitura erabiltzen du.
Mota horretako datu-baseak zuhaitz bat edo gehiagoz osatuta daude, eta zuhaitz horiek hainbat datu-
multzo irudikatzen dituzte. Zuhaitz bakoitzak sustraia izeneko nodo bat du, segida-erlazioak ezartzen
dira horren bitartez, eta besteen ondorengoei nodo haurrak deitzen zaie. Nodo aitak aldiberekotasun
bakarra eduki dezakeen arren, haurrek zenbait aldiberekotasun eduki ditzakete. Hori zuhaitz
alderantzikatuaren bidez irudikatzen da.
INSTITUTUA
MAILA
IRAKASLEA IKASLEA
Horrek hau esan nahi du: institutu bakoitza hainbat mailaz osatua dagoela, eta, ikasturte bakoitzean,
irakasle eta ikasle batzuk egongo direla. Antolatzeko modu horren ondorioz, informazioa mantsoago
lortzen da; esaterako, ikasle jakin baten datuetara sartu nahi izanez gero, ikaslearen kodea,
ikaslearen mailaren kodea eta azkenik institutua identifikatzeko kodea sartu behar baititugu.
Sareko eredua. Sare- edo grafo-itxurako egitura erabiltzen du, eta horrek nodo guztien artean n→n
(asko askorentzat) erlazioa zehaztea ahalbidetzen du. Nodoen artean ezartzen diren erakusleen
bidez, edozein datu-unitate beste edozeinekin erlaziona daiteke.
INSTITUTUA
MAILA IRAKASLEA
IKASLEA
Antolatzeko modu horretan, hainbat mailatako nodoen artean, konexio bat baino gehiago egon
daitezke. Ondorioz, egituran barrena hainbat bidetatik ibil daiteke aldioro sustraira joan beharrik
gabe. Horrela, institutu bateko irakasleen zerrenda lortu nahi badugu, institutu jakin batetik
abiatuko gara aurreko egituran, modu hierarkikoan egin behar zen moduan ─maila bakoitzetik
igaro beharrik gabe, hain zuzen ere─.
Eredu erlazionala. Taulek osatzen dute. Lehen esan dugun moduan, taula errenkadek eta zutabeek
osatzen dute. Taulen artean, erlazioak ezartzen dira aljebra erlazionaleko premisak erabilita, zenbait
taulatako datuak konbinatzen dituzten errenkadak eta zutabeak egiteko.
Esaterako, beheko taula honetan, hainbat taulatatik hartutako datuak ikus ditzakegu: Institutua, Maila,
Ikaslea eta Irakaslea.
Eredu dokumentala. Testu osoak gordetzen dituzten datu-baseak dira. Kasu honetan, erregistroek,
errenkada baten baliokide izan ordez, dokumentu osoa sortzen dute, eskutitz oso bat, esaterako.
03.
MICROSOFT ACCESS-EN INTERFAZEA
HELBURUA
Microsoft Access interfazearekin ohitzea.
1 5 2 3
6 4
7
10
8
9
13
14
16
12
11
15
17 16
18
2.
Titulu-barra. Irekita dagoen dokumentuaren izena eta erabiltzen ari den programaren izena (Microsoft
Access) agertuko dira.
Ikonotu leihoa. Leihoa mahaigainetik desagertuko da, eta Windows-eko ataza-barran agertuko
da haren botoia.
Maximizatu leihoa. Leihoa ahalik eta handien egingo da, eta pantaila osoa hartuko du.
5. Aukera-zinta.
Fitxa batzuk agertzen dira: Archivo, Inicio, Crear, Datos externos, Herramientas de bases de datos eta
Ayuda, eta fitxa bakoitzaren komandoak bizkor aurkitzeko diseinatuta dago.
Fitxa bakoitza komandoen bidez (teklatu-lasterbideak erabilita) bizkor aurkitzeko diseinatuta dago. Alt tekla
sakatuta, teklatu bidezko sarbidea agertuko da. Adibidez, Alt + A teklak sakatzen baditugu, Fitxategia
(Archivo) fitxara joango gara.
7. Taldeak. Hasiera (Inicio) fitxa hautatzen duzunean, talde batzuk agertuko dira: Ikuspegiak (Vistas),
Arbela (Portapapeles), Ordenatu eta iragazi (Ordenar y Filtrar), Erregistroak (Registros), Bilatu
(Buscar) eta Testu-formatua (Formato de texto).
8. Komando-botoiak. Talde bakoitzaren barruan, komando-botoi bakoitzak agindua emango du, edo menu
bat erakutsiko du.
Adibidez:
11. Nabigazio-panela. Datu-basean sortutako objektuak atzitzea eta ikusaraztea baimentzen du.
Ezkutatu panela (Ocultar panel) botoiarekin taula ezkuta daiteke lan egiteko espazio
gehiago behar izanez gero.
12. Objektua. Datu-base baten elementuak dira: Taulak (tablas), inprimakiak (formularios), txostenak
(informes), kontsultak (consultas), makroak (macros) eta moduluak (módulos).
17. Erregistroen arteko korritze-barra. Taularen erregistro batetik bestera mugitzeko botoiak dira:
Joan lehenengo erregistrora . Botoiaren gainean klik egiten baduzu, lehenengo erregistrora
joango zara.
Joan aurreko erregistrora . Botoiaren gainean klik egiten baduzu, aurreko erregistrora joango
zara.
Joan hurrengo erregistrora . Botoiaren gainean klik egiten baduzu, hurrengo erregistrora
joango zara.
Joan azken erregistrora . Botoiaren gainean klik egiten bada, azken erregistrora joango da.
Erregistro berria . Botoiaren gainean klik egiten baduzu, erregistro berria sortuko duzu.
18. Egoera-barra. Uneko dokumentuaren informazioa ematen du. Egoera-barra pertsonalizatu egin daiteke
haren gainean saguaren eskuineko botoiarekin klik eginez. Irudian hauek agertzen dira:
Ikuspegiak (Vistas). Komando-botoi hauek dokumentua hainbat modutan ikusteko erabiltzen dira.
Ikusi lasterbideak (Ver accesos directos) aukeraren bitartez, egoera-barra pertsonalizatu egin
daiteke agertzeko ala ez.
Diseinu ikuspegia (Vista diseño). Taula nolakoa izango den definituko du,
eta taula osoari eta eremu bakoitzari ezaugarriak ezarriko. Ezaugarri horiek
eremuen izenak, eremu bakoitzeko datuak, taularentzako indize definituak, etab.
izan daitezke.
Diseinu ikuspegia (Vista diseño). Nolako inprimakia izango den eta haren
atalak (inprimakiaren goiburua, xehetasuna eta inprimakiaren oina) defini daitezke.
Diseinu ikuspegia (Vista diseño). Nola izango da txostena eta bere atalak
(txostenaren goiburua, orriaren goiburua, xehetasuna, orriaren oina eta
txostenaren oina) defini daiteke.
04.
LEHENENGO PAUSOAK
HELBURUA
Access-en lan-eremua trebatzea.
PRAKTIKA:
1. Sar zaitez Access-en. Hainbat eratan egin dezakezu, hauek dira batzuk (Windows 10):
Bi zati ditu:
Ezkerrean, azken datu-baseak daude eta Ireki beste datu-base batzuk edo Abrir otros
elementos (archivos) aukera.
Aukeratutako datu-basea edo Sortu (Crear) botoia baliatuta, datu-base berria agertuko da (eman izena
datu-base berriari).
3. Aukeratu Fitxategia (Archivo) fitxa. Hainbat aukera agertuko dira: Informazioa (Información), Berria
(Nuevo), Ireki (Abrir), Gorde (Guardar), Gorde honela (Guardar como), Inprimatu (Imprimir), Itxi
(Cerrar)...
4. Fitxategia fitxatik irteteko, egin klik botoian. Aurkitu Bizkor atzitzeko tresna-barra (Barra de
tresna-barran. Ikusi nola aldatzen diren komandoen arteko tarteak, ukitze modua hobeto erabiltzeko.
Gero, kendu berriro tresna-barratik.
8. Jarri Aukera-zintaren (fitxa guztiak biltzen duen zinta da: Fitxategia, Hasiera, Sortu…) azpian Bizkor
atzitzeko tresna-barra. Horretarako, egin klik komando-botoian eta hautatu Erakutsi zintaren
azpian (Mostrar debajo de la cinta de opciones) aukera.
9. Orain, ezkutatu Aukera-zinta, soilik fitxak ikusteko. Horretarako, egin klik komando-botoian .
Gauza bera lor dezakezu, edozein fitxatan klik bikoitza egiten baduzu. Fitxak eta komando-botoiak
berriro erakusteko, egin klik bikoitza edozein fitxatan.
10. Leihoaren bukaeran, begiratu Egoera-barra (Barra de estado). Barra hori saguaren eskuineko botoiaz
klik eginez pertsonalizatu daiteke. Saia zaitez elementu berriak gehitzen eta gero kentzen Egoera-
barratik.
11. Ikusi lasterbideak (Ver accesos directos) aukera Egoera-barran aktibatzen baduzu, ikono bat
agertuko da objektua hainbat modutan ikusteko (hainbat aukera agertuko dira taula batekin, kontsulta
batekin, inprimaki batekin edo txosten batekin lan egiten baduzu). Taula batekin lan egiten baduzu,
agertuko dira: Datu-orriaren ikuspegia (Vista Hoja de Datos) eta Diseinu ikuspegia
(Vista Diseño).
12. Orain, Maiuskulak blokeatzea edo Blok Maius (Bloqueo de mayúsculas edo Bloq Mayús)
barran ikusiko dela. Blok Maius Maius gaituta, letra guztiak maiuskulaz jarriko dira. Azkenik,
desgaitu aukera.
13. Fitxategia (Archivo) fitxaren barruan Microsoft Access-en aukera batzuk aldatu nahi izanez gero,
Aukerak (Opciones) atalera jo. Proba itzazu bertan agertzen diren aukera batzuk eta utz ezazu dena
hasieran zegoen moduan.
Gorde nahi duzun datu-basea berria bada, Fitxategia (Archivo) fitxaren atalera joan behar duzu
eta Gorde Datu-basea honela (Guardar base de datos como) aukeran klik egin. Gero, zer
Motatan (Tipo) gorde nahi duzun datu-basea jarri behar duzu, eta ondoren zer disko unitatetan
edo karpetatan gorde nahi duzun fitxategia. Azkenik, Fitxategi-izena (Nombre de archivo) jartzen
duen laukian idatz ezazu datu-basearen izena eta egin klik Gorde botoian.
Gorde nahi duzun datu-basea existitzen bada, hiru aukera dituzu gordetzeko:
Ktrl G
Aldi berean eta tekletan sakatuta.
Bata zein bestea hautatuta, Access lehenengo aldiz gorde zenuen karpetan edota disko unitatean
gordeko da.
Itxi (Cerrar) komando-botoian klik egin (Microsoft Access-en eskuineko goiko aldean
dago).
05.
DATU-BASEAK: TAULAK
HELBURUAK
Datu-basea egitea.
Datu-baseko objektuak aztertzea.
Taula bat diseinatzea.
Taula batean datuak tekleatzea.
PRAKTIKA:
1. Sartu Access-en.
3. Horietara ohitzeko, gaitu objektu horietako bakoitza. Horretarako, klik egin ikur honetan eta
jarraian, egin klik objektu bakoitzean. Gero, itxi irekita dauden objektuak ikur honetan klik eginda.
Ez aldatu ezer.
5. Segidan, sortu (A02) ARIKETA izeneko beste datu-base bat. Nahiz eta ikusi ez, Access-ek era
automatikoan accdb luzapena ematen dio (aurreko bertsioak mdb luzapena ematen zion). Nabigazio-
panelean (Panel de navegación) Tabla1 taula agertuko da eta Taula-tresnak (Herramientas de
tabla) fitxa gaituta agertuko da.
7. Tekleatu eremu bakoitzaren Eremuaren izena (Nombre del campo), Mota (Tipo de datos) eta
Eremuaren propietateak (Propiedades del campo).
DATU MOTAK
MOTA EZAUGARRIAK
Testu luzea (Texto largo) Informazio askoko testuak gordetzen ditu, gehienez 1 Gb
karakterekoak, baina inprimakietan eta txostenetan gehienez 64.000
(lehen Memoa) karakterekoak.
Byte (1 byte): 0 eta 255 artean dauden zenbakiak
Osoa (2 byte): -32.768 eta 32768 artean dauden
zenbakiak.
Osoa eta luzea (4 byte): -2.147.483.648 eta
2.147.483.648 artean dauden zenbakiak.
38 38
Sinplea (4 byte): -3,4 * 10 eta 3,4 *10 artean
Zenbakizko dauden zenbakiak, zazpi digitu arte.
datuak gordetzen 308 308
Zenbakizkoa (Numérico) Bikoitza (8 byte): -1,797 * 10 eta 1,797 * 10
ditu, kalkuluak
egiteko. artean dauden zenbakiak, 15 digitu arte.
Ispilu-Id (16 bytes): gordetzeko identifikatzaile global
bakarra behar da, nahiz eta, batzuetan, datu-base bat
partekatu behar duten. Beraz, erabiltzaile batek baino
gehiagok aldi berean lan egingo dute. Ispiluak datu-
base "nagusia"-ren kopiak egiteko aukera ematen du.
27 27
Dezimala (12 byte): -9,999… * 10 eta 9,999… * 10
artean dauden zenbakiak.
Zenbakizko luzea (Numérico
Zenbakizko balioak gordetzen ditu, monetak izan ezik.
largo)
Data/Ordua (Fecha/Hora) Datak eta orduak gordetzen ditu.
Moneta-datuak gordetzen ditu, 15 digitu atal osoan eta 4 digitu dezimalen
Moneta (Moneta)
atalean.
Kalkulatuta Kalkuluaren emaitza da. Kalkuluak beste eremu batzuei egin behar die
(Calculado) erreferentzia.
EREMUEN EZAUGARRIAK
OROKORRA DESKRIBAPENA
Eremuaren tamaina Taldean egon daitekeen karaktere edo zifra-kopuru maximoa da.
(Tamaño del campo)
Datuak adierazteko modua da.
Formatua (Formato)
Hamartarren ondoko Zehaztu daiteke Zenbaki eta Moneta datu motek zenbat hamartar eduki
digitu-kopurua ditzaketen (1 eta 14 hamartar artean).
(Lugares Decimales)
Digitua (0-9, nahitaezko sarrera; plus (+) eta minus (-) zeinuak ez
0
onartuta).
Digitua edo espazioa (sarrera ez nahitaezkoa, plus eta minus
9
zeinuak ez onartuta).
Digitua edo espazioa (sarrera ez nahitaezkoa, posizio zuriak
#
espazio bihurtzen dira, plus eta minus zeinuak onartzen dira).
L Letra (A-Z, nahitaezko sarrera).
? Letra (A-Z, aukerako sarrera).
A Letra edo digitua (nahitaezko sarrera).
a Letra edo digitua (aukerako sarrera).
& Edozein karaktere edo espazio (nahitaezko sarrera).
C Edozein karaktere edo espazio (aukerako sarrera).
Sarrerako maskara Dezimalen leku-marka eta milakoen, dataren eta orduaren
.,:;-/
bereizleak.
(Máscara de entrada)
< Jarraitzen duten karaktere guztiak minuskula bihurtzen ditu.
> Jarraitzen duten karaktere guztiak maiuskula bihurtzen ditu.
Ezkerretik eskuinera agertu beharrean, eskuinetik ezkerrera
agertzen da. Maskaran jarritako karaktereak beti ezkerretik
!
eskuinera osatzen dira. Harridura-marka sarrera-maskararen
edozein lekutan jar daiteke.
Atzetik datorren karakterea karaktere literala bihurtzen da.
\ Edozein karaktere erakusteko erabiltzen da, taula horretako
benetako karaktereak bezala (adibidez, \A erakusten da A bezala).
“” Komatxo bikoitza arteko karaktereak bere horretan agertzen dira.
Sarrera-maskara ezaugarria jartzean “Contraseña” hitzari, testu-
Contraseña koadro bat agertzen da. Testu-koadro horretan idatzitako edozer
karaktere gordetzen da, baina * batekin erakutsiko da.
Eremu horrek hartzen duen izenburua edo etiketa da. Ezer jarri ezik, Access-ek
Titulua (Titulo)
erabiltzen du eremuari izenburua edo etiketa emanda
Balio lehenetsia Access-ek eremu bati ezartzen dion balioa, erabiltzaileak besterik erabakitzen ez
(Valor predeterminado) duen bitartean.
Egiaztapen-erregela
Eremuko datuek bete beharreko baldintzak ezartzen ditu.
(Regla de validación)
Egiaztapen-testua
Egiaztapen-araua betetzen ez duen datua sartzen denean agertzen den testua.
(Texto de validación)
Beharrezkoa
Beharrezkoa da zerbait jartzea, ezin baita zuri utzi.
(Requerido)
Oharra: Formatuaren atalak zehazten du pantailako datuak zer modutan agertzen diren. Ez dira agertzen
tekleatzen diren moduan, hori Maskara ezaugarrian zehazten da (hau da, datuak letra xehez idatz
ditzakezu eta, formatua erabiliz, pantailan letra larriz agertzeko agindua eman).
10. Posta-Kodea eremuan, ezarri Mota gisa Testua; izan ere, posta-kodearen lehenengo zenbakia 0 duten
probintzia guztiek zenbaki hori izan behar dute (esaterako, Araba/Álava-ren kasuan 01 da). Motan
Zenbakia jarriko bagenu, Access-ek 0-a kenduko luke, zenbakizko balioan adierazgarria ez delako.
11. Telefonoa eremuan, ipini Sarrerako maskara bat, telefono-zenbakiak honela ager daitezen: 656 656
656 (hiru digituz behin zuriunea utzita).
Telefono-zenbakiak honela agertzea nahi izanez gero, (656) 656-656, Eremuaren tamaina aldatu
beharko litzateke (9 zenbaki + 2 parentesi + espazio bat + gidoi bat, hau da, guztira 13 karaktere)
eta Sarrerako maskara \(999") "999\-999 izango da.
13. Gizonezkoa eremua Bai/Ez (Sí/No) motakoa denez, besterik adierazi ezean, kontrol-lauki bat agertuko
zaizu, eta sexuaren arabera gaituko duzu, ala ez.
14. Definitu Argazkia eremua Eranskinak mota gisa. Honela, hurrengo batean beste aplikazio batzuekin
egindako objektuak gehitzea izango dugu, esaterako, argazkiak, etab. Eremu mota hori ez zegoen aurreko
bertsioetan, 2007 bertsiotik aurrera agertu zen.
15. Taularen diseinua sortuta, Diseinua fitxaren barruan, Ikuspegiak taldean, egin klik Ikusi
botoian eta hautatu Datu-orriaren ikuspegia.
Gako nagusiaren botoia daukazu. Gako nagusirik sortzen ez baduzu, Access-ek taula gordetzean,
automatikoki bat sortuko dizu (auto-zenbaketa motakoa). Oso garrantzitsua: ezin da inoiz ipini gako
nagusi gisa balio errepikatuak har ditzakeen eremurik.
17. Jarraian datuak tekleatu. Letra larrien tekla blokeatuta egonez gero, desgaitu ezazu, aldaketak ikusi ahal
izateko. Orain saiatu nahi dituzun datuak tekleatzen. Hiru erregistrorekin nahikoa izango da. Saia zaitez
zuzena ez den dataren bat tekleatzen. Zenbait datu zuk letra xehez idatzi dituzun arren, letra larriz agertzen
direla ikusiko duzu. Ikus ezazu Herriari zer gertatzen zaion.
18. Argazkia eremuaren barruan, sartu nahi dituzun irudiak. Lan egiten ari zaren karpetan zenbait argazki
izango dituzu (BMP luzapena daukate).
19. Argazkia eremuan, OLE objektua hautatuz gero, irudia sartzeko hau egin beharko zenuke:
Aurkitu argazkia eta egin klik argazkiaren gainean eskuineko botoiaz, Ireki honekin... hautatu
eta gero Internet Explorer edo beste nabigatzaile bat hautatu.
Nabigatzailean argazkia ireki eta argazkiaren gainean, eskuineko botoiaz, hautatu Kopiatu.
06.
BILATZEA, ORDEZKATZEA ETA DATUEKIN “JOLASTEA”
HELBURUAK
Taula bati datuak gehitzea.
Erregistroak ezabatzea.
Datuak aurkitzea.
Datuak aurkitzea eta ordezkatzea.
Zutabeak eramatea.
Zutabeen tamaina aldatzea.
Zutabeak ezkutatzea.
Zutabeak immobilizatzea.
Lerroen altuera aldatzea.
Formatua aldatzea.
PRAKTIKA:
1. Ireki ezazu 1_ESKAERAK datu-basea. Bertan PERTSONAK taula besterik ez dago. Ezaba ezazu taula
hori. Orain taularik ez duzu.
2. Zure datu-basean beste datu-base bateko taula kopiatuko duzu. Horretarako, ireki NEPTUNO izeneko
datu-basea. Datu-base horren barruan LANGILEAK izeneko taula bat dago. Aukera ezazu taula hori
eta, ondoren, Kopiatu (Arbela edo Portapapeles taldean). Gero, 1_ESKAERAK izeneko
datu-basea ireki; Taulak atalaren barruan zaudela egiaztatu eta segidan, Itsatsi (Arbela taldean).
Taularentzako izena eskatuko dizu; jar iezaiozu LANGILEAK izena. Hautatu Itsasteko aukeretan
(Opciones de pegado) Egitura eta datuak (Estructura y datos) aukera. Ados (Aceptar) botoian klik
egin. Taula kopiatu duela ikusi.
4. Saia zaitez erregistro desberdinen artean mugitzen; horretarako sagua erabil dezakezu, baita kurtsorearen
mugimendu-geziak ere.
6. Aurkitu ezazu otsailean jaio zen lehen pertsona. Bat etorri (Coincidir) atalaren barruan, Eremuko
edozein zati (Cualquier parte del campo) botoia aukeratu beharko duzu. Jarraian, otsailean jaiotako
hurrengo pertsonak aurkitu. Bi modutara egin dezakezu hori:
Formatuarekin datuak bilatu (Buscar los datos con formato) laukia gaituta egonez gero: feb
(ots) tekleatu beharko duzu, datuak dauden formatua kontuan hartuz egiten du bilaketa.
Formatuarekin datuak bilatu laukia gaituta ez badago: /02/ tekleatu beharko duzu. Bilaketa
egiteko ez du kontuan hartzen datuak zein formatutan dauden, baizik eta datak zein modutan
biltegiratzen diren, hau da, eguna/hila/urtea.
7. Aurki ezazu Izenaren bigarren letra a duen lehen pertsona. Honako hau erabil dezakezu:
8. Aurki itzazu (a, e, o) letra horietakoren batekin hasten den abizena duten pertsonak. Galdera hori eta
ondoren datozenak egiteko, kontuan hartu beharko duzu jarraian ematen zaizun laguntza. Adibidez:
9. Aurkitu itzazu abizeneko bigarren letra, a edo e eta hirugarren letra v edo l duten pertsonak. Hau da, Bilatu
hemen atalean tekleatu hurrengoa: ?[ae][vl]
10. Aurkitu itzazu c eta m, biak barne, artean dauden letrekin hasten ez diren abizena duten pertsonak. [!c-m]
tekleatu.
11. Aurkitu itzazu bosgarren zenbakia 1, 2 edo 4 duten posta-kodeak. Hau da, ????[124] tekleatu.
12. Orain Ordezkapenak egingo dituzu. Kendu Saltzailea kargua eta ipini Marketing, Hasiera (Inicio)
16. Telefonoa eremuaren barruan (206) luzapenaren ordez (034) luzapena jarri.
18. Langile-Zk zutabearen zabalera ikonotu. Hainbat modu daude hori egiteko:
Jarri sagua Langile_Zk eta Abizenak eremuetako zutabeen artean, eta ondoren, egin klik bikoitza.
20. Era berean, Hiria eta Lurraldea zutabeak ere zabal itzazu.
21. Eraman ezazu Posta-kodea zutabea Hiria zutabearen atzera (lehenengo, klik egin zutabean aukeratzeko;
ondoren, berriro ere klik egin eta eraman zutabea nahi duzun
lekuraino).
23. Orain, ezkutatu dituzun zutabeak berriro ere jarri agerian (Erakutsi
zutabeak edo Mostrar campos).
Immobilizatu nahi diren zutabeak aukeratu behar dira eta saguaren eskuineko botoian klik eginez
testuinguru-menua agertuko da. Hautatu Immobilizatu
eremuak (Inmovilizar campos) botoia.
07.
KONTSULTAK, IRAGAZKIAK ETA INDIZEAK
HELBURUAK
Kontsultak sortzea.
Iragazkiak sortzea.
Indizeak sortzea.
PRAKTIKA:
goiko izartxoan klik bikoitza egin. Nolanahi ere, taularen izena QBE laukian agertuko da. Egin ezazu
proba.
4. Ezaba itzazu kontsultako eremu guztiak. Horretarako, QBE-n nahi duzun zutabea aukeratu eta ondoren
Supr
ezabatu teklarekin.
5. Gero, kontsultan inolako eremurik ez daukazunez, interesatzen zaizkigunak gehituko dituzu. Horretarako
goiko leihoko nahi duzun eremua herrestan eraman QBE-ra edo bestela klik bikoitza egin. Egin ezazu
proba.
Ktrl
6. Zenbait eremu batera gehitu nahi izanez gero, lehenengoa aukeratu (nabarmendu), eta, ondoren tekla
sakatuta mantenduz, gainerakoak aukeratu. Nahi dituzun eremuak aukeratutakoan, saguarekin QBE
eremura herrestan eraman.
7. Hori egin eta gero, saia zaitez kontsultako eremuak ordenaz aldatzen. Hori egiteko, mugitu nahi duzun
eremuaren zutabea aukeratu QBE laukian eta nahi duzun lekura eraman herrestan. Egin ezazu proba.
8. Segidan ezaba itzazu kontsultako eremu guztiak. Honako eremu hauek gehituko dituzu kontsultan, eta,
jarraian, dauden ordenan jarri beharko dituzu gainera:
Izena.
Abizenak.
Helbidea.
Hiria.
Posta-Kodea.
Begira ezazu kontsultako datuak nola agertzen diren. Horretarako, Diseinua fitxaren
barruan, Emaitzak (Resultados) taldean, Ikusi (Ver) komando-botoian klik egin.
Gogoratu egoera-barran, behean eskuinaldean, botoi txikitxo batzuk agertzen direla
, eta hori egitean horietako batzuk soilik agertuko dira. Botoi horiek
erabilgarriak izan daitezke, hain zuzen, Datu-orriaren ikuspegia (Vista hoja de datos) edo
9. Diseinu ikuspegia modura itzul zaitez. Horretarako, Hasiera fitxaren barruan, Ikuspegiak
11. Aurreko ordenazioa ezaba ezazu. Kontsulta Posta-Kodearen arabera sailkatuko duzu eta, Posta-
Kodearen barruan, Hiriaren arabera. Access, sailkatzeko irizpide bat baino ematen zaizkionean,
ezkerretik hasten da ordenatzen. Beraz, aldatu eremuen ordena eta, horretarako, hautatu mugitu nahi
duzun eremua eta gero arrastatu nahi duzun tokira.
12. Kontsultan Helbidea eta Hiria eremuak ez agertzeko, Erakutsi (Mostrar) atala Gaituta edo
Desgaituta egon daiteke. Ikusi datuak.
13. Gaitu berriro ere eremuak eta ezabatu aurreko ordena. Jarraian, Irizpideak (Criterios) ezarriko ditugu,
esaterako, kontsultan Madrildarrak bakarrik agertzea. Horretarako, Hiria eremuaren irizpideetan tekleatu
Madril.
14. Aurkitu 98 zenbakiaz hasten diren Posta-Kodea duten erregistroak. Gogoratu izartxoaz: idatzi 98*
Irizpideetan eta, ondoren, Enter tekla sakatzean, Accessek Como “98*” aldatuko du. Egin itzazu
beste proba batzuk.
15. Aurki itzazu 5 karaktere dituzten Posta-Kodeak. Hirugarren karaktereak 1 zenbakia izan behar duela
kontuan hartu (“??1??”).
17. Aurki itzazu A eta F artean dauden Abizenak, bi letrak barne. Diseinua fitxaren barruan, Kontsultaren
18. Aurki itzazu Madrildarrak ez diren pertsonak. Horretarako, erabili <> edo No operadorea.
19. Lurraldea eremuaren barruan, aurki itzazu inolako eskualderik ez duten pertsonak, hau da, zuriz
agertzen direnak. Kasu horietan Nulo konstantea erabiliko da.
20. Kontsulta definitu ondoren, nahi den izenarekin gorde ahalko da. Kontsulta ataletik atera eta ez ezazu
ezer gorde.
23. Hasiera (Inicio) fitxaren barruan, Ordenatu eta iragazkia (Ordenar y filtrar) taldean, Txandakatu
24. LANGILEAK taulan Kargua eremuan, sartu 1. erregistroan, Saltzailea. Hasiera fitxan, Ordenatu eta
iragazi taldean, egin klik Aurreratua (Avanzadas) botoian eta Inprimaki-iragazkia (Filtro por formulario)
aukera hautatu. Kargua eremuaren barruan Saltzailea agertzen da, eta gezitxo bat. Sakatu gezitxoa eta
goitibeherako menu bat agertuko da. Adibidez, Saltzailea hautatzen baduzu, eta Txandakatu iragazkia
botoia sakatzen baduzu, saltzaileak agertuko dira. Egin klik Txandakatu iragazkia
botoian iragazkia kentzeko.
26. Datu guztiak berriro ikusi nahi badituzu, egin klik Txandakatu iragazkia (Alternar filtro) botoian.
27. Hasiera fitxan, Ordenatu eta iragazi taldean, azkar ordenatzeko bi botoi daude: Gorantz (Ascendente)
28. Jarraian, sortu Indizeak (Índices). Indizeak datuak sailkatzeko erabiltzen dira. Indize bat irizpide bat
baino gehiago ordenatu nahi direnean erabiliko da; irizpide bakarra izatekotan, lehen aipatutako botoia
erabili beharko da. Indizeak bilaketak egitea erraztuko du, baina indize asko erabiltzea ez da komeni.
29. Indize garrantzitsuena Gako nagusia (Clave principal edo PrimaryKey) da. LANGILEAK taulan,
30. Indize bat sortzeko, nahi den taula Diseinu ikuspegi moduan gaitu behar da. Ireki LANGILEAK taula
eta hautatu Diseinu ikuspegia botoia. Diseinua fitxan, Erakutsi edo Ezkutatu (Mostrar u ocultar)
taldean, egin klik Indizeak (Índices) botoian.
Leiho bat agertuko da sortu diren indizeekin. Begiratu PrimaryKey deituriko indizeari, eta ikusi nola
desagertzen den aurreko eremuari gakoa (giltza ) kentzean. Utzi berriro ere zegoen bezala.
31. Jarraian, indizeek zein eginkizun betetzen duten ikusiko duzu. Horretarako, hainbat adibide ikusiko
ditugu. Aukera ezazu datu-orriaren ikuspegia. Hasieran, jar zaitez Kargua eremuan, eta, Gorantz
botoiarekin , ordena ezazu Kargua eremua Atik Zra. Zenbait Saltzaile agertzen direla
ohartuko zara. Abizenen arabera sailkatuta al daude? Ez daude Abizenen arabera sailkatuta.
32. Jarraian, Karguaren eta Abizenaren arabera sailkatutako indizea sortuko duzu, Karguabi izenekoa.
Eremuetatik indexatzeko, kasu honetan bezala, Diseinua fitxaren barruan, Erakutsi edo Ezkutatu
taldean, egin klik Indizeak botoian. Indizeari izena (Nombre de índice) jarri behar zaio; ondoren nahi
diren eremuak aukeratzeko, hainbat lerrotan eta nahi den ordenan. Hori egin ostean, indizeen leihoa
itxi.
33. Egin berriro sailkapena Kargua eremutik, Gorantz botoiaren bitartez. Orain Saltzaileak
Abizenaren arabera sailkatuta agertzen al dira? Ez al da hala? Zergatik? Erantzuna erraza da:
Karguaren arabera ordenatzerakoan, Abizena kontuan hartu du; indize bat sortu baitugu hori egiteko.
34. Ezaba ezazu Karguabi indizea. Horretarako, Indizeak elkarrizketa-koadroaren barruan, markatu indizeak
betetzen dituen bi errenkadak eta ezaba itzazu.
35. Gero, sortu indize bat Hiriaren eta Abizenaren arabera sailkatzeko. Deitu indizeari nahi duzun bezala.
Probatu, eta gero, ezabatu.
Dena den, irizpide bat baino gehiago sailkatu nahi badituzu, adibidez, azken kasuan bezala, Hiriaren barruan
Abizenak Gorantz botoarekin sailkatu, eta, jarraian, Hiriak ere Gorantz botoarekin sailkatu.
ERANSKINA
Komodin Karaktereak (Caracteres Comodín): testuari eman nahi diogun balorea ematen duen karakterea
bilatzeko erabiltzen da.
08.
INPRIMAKI ETA TXOSTEN ERRAZAK
HELBURUAK
Inprimaki errazak sortzea.
Txosten errazak sortzea.
PRAKTIKA:
1. Aktiba ezazu LANGILEAK taula. Taularen edo kontsultaren Autoinprimakia lortu nahi baduzu, Sortu
(Crear) fitxan, Inprimakiak (Formularios) taldean, egin klik Inprimakia (Formulario) komando-botoian.
Automatikoki, taularen edo kontsultaren datu guztiak sartuko dituen inprimaki bat sortuko da. Pantailaren
behealdeko desplazamendu-botoien bidez
erregistroen artean mugitzeko aukera
AvPág RePág
dago. eta teklekin ere
gauza bera lor daiteke. Horrela, argazkiak
ikus daitezke. Itxi ezazu inprimakia eta ez
gorde.
2. Jarraian, zure neurrira egindako inprimakiak nola sortzen diren ikusiko duzu (ez automatikoak).
Horretarako, Sortu (Crear) fitxan, Inprimakiak (Formularios) taldean, egin klik Inprimakiaren morroia
(Asistente para formularios) komando-botoian. Jarraitu pauso hauek:
Hautatu LANGILEAK taula. Eremu erabilgarrian, hautatu Abizenak eta, Eremu hautatuta
eramateko, egin klik botoi honetan . Errepikatu prozedura Izena, Oharrak eta Argazkia
eremuekin. Eremu erabilgarri (Campos disponibles) guztiak hautatu nahi badituzu Eremu
Hainbat inprimaki mota daude: Zutabetan (En columnas) (eremuak bata bestearen gainean
jartzen dira), Taula-formakoa (Tabular) (eremuak bata bestearen ondoan daude), Datu-
orriarenak (Hoja de datos) (taula batean bezala) eta Justifikatua (Justificado).
Jarri Langileen Inprimakia (1) izena. Amaitu (Finalizar) botoian klik egitean, inprimakia
agertuko da.
3. Inprimakiaren egitura aldatu nahi baduzu, Hasiera fitxan, Ikuspegiak taldean, Ikusi botoian, hautatu
Diseinu ikuspegia aukera. Gogoratu egoera-barran dagoen botoiak funtzio bera betetzen duela.
4. Saiatu eremuak lekuz aldatzen. Horretarako, hautatu Abizenak etiketa eta, ikurra agertzen
denean, mugi ezazu (etiketa eta eremua mugituko ditu). Egin gainerako eremuekin gauza bera.
Argazkiaren eremuarentzako lekua handiegia da. Moztu ezazu argazkiaren neurrikoa izan dadin eta
proba ezazu. Inprimakiari izena alda iezaiozu; jarri Langileen inprimakia (2) izena.
6. Egin aldaketak Diseinu ikuspegia (Vista diseño), Inprimaki ikuspegia (Vista formulario) eta Datu-
orriaren ikuspegia (Vista Hoja de datos) botoien artean, kasu bakoitzean datu bera hainbat modutan
aurkezten dela ikusteko.
7. Inprimakian aurreko unitateetan ikusitako elementuak ere erabil ditzakezu, esaterako, ordenatu, etab.
Egin ezazu proba izenaren arabera.
8. Jarraian, egin txosten erraz bat. Aukeratu LANGILEAK taula. Sortu (Crear) fitxan, Txostenak
(Informes) taldean, egin klik Txostena (Informe) botoian. (txosten automatikoa sortuko du). Egin
ezazu proba. Itxi ezazu txostenaren leihoa, eta ez gorde ezer.
9. Orain, egin neurriko txostena. Txosten bat lortzeko, Sortu (Crear) fitxaren barruan, Txostenak
(Informes) taldean, klik egin Txostenaren morroia (Asistente para informes) botoian. Taula-formako
txostena izango da (hau da, eremu guztiak lerro berean egongo dira). Txostena ez du ezerk
multzokatu eta Langile_Zk-ren arabera ordenatuta egongo da. Orientazio bertikalarekin sailkatzea
nahi duzu, Langileen Txostenaren arabera.
10. Bistara ezazu txostena Inprimatzeko aurrebistaren (Vista preliminar) bitartez, nola geratuko den
ikusteko. Gogoratu saguaren ezkerreko botoiarekin zoom egin dezakezula, edo aurreko egoerara itzul
zaitezkeela. Itxi ezazu inprimatzeko aurrebistaren leihoa. Agian aldaketaren bat edo beste egin beharko
duzu. Aldaketak txostenaren Diseinu ikuspegiaren pantailan egin behar dira (beti bezala). Gorde ezazu
txostena Langileen Txostena (1) izenarekin.
11. Jarraian, sortu posta-etiketak. Erabili LANGILEAK taula bera, eta Sortu fitxan, Txostenak taldean,
egin klik Etiketak komando-botoian. Hautatu: Fabrikatzaileko iragazkia: APLI; Produktuaren Zenbakia:
APLI 1294; Dimentsioak: 17 mm x 70 mm eta Zutabe Kopurua: 3. Abizenen eta Izenen artean jarri koma
Enter
(,) bat eta bi hutsune. Har ezazu kontuan lerro-saltoak teklaren bitartez egiten direla. Hurrengo
Enter
errenkadan Helbidea dago. Berriro sakatu . Azkenik, ikusi Posta-kodea eta Hiria gidoi (-) baten
bitartez bananduta daudela. Abizenak etiketak alfabetikoki sailkatuta agertuko dira. Zabalean hiru
etiketa inprimatzen dira. Aukera ezazu formatu egokia.
12. Bistaratu etiketak. Aktiba ezazu zooma. Zenbait etiketak uste baino lerro gehiago okupa ditzakete. Hori
gertatzen da aukeratutako etiketaren egiturak ez duelako guztia errenkada berean inprimatzen uzten.
Gorde Langileen Etiketak izenarekin.
09.
ERLAZIOAK
HELBURUAK
Datu-base erlazionala zer den jakitea.
Datu-baseen artean erlazioak egitea.
Datu-base erlazionalak erabilita kontsultak sortzea.
KONTZEPTU TEORIKOAK
Praktiken atalera pasa aurretik, atal honetan oinarrizko zenbait kontzeptu ikusiko ditugu:
1. Taula bakarreko datu-baseak: datu guztiak taula berean daude sartuta. Beraz, taulen artean ez dago
inolako erlaziorik.
2. Taula bat baino gehiago dituzten datu-baseak: lan egiteko datuak zenbait taulatan banatuta daude,
eta taula horien artean nolabaiteko erlazioa dago. Taulak erlazionatzeko, haien artean eremu komun
bat eduki beharko dute (eremu gakoa). Access-en taulen arteko erlazio motak:
Banakako erlazioa (1→1). Taula bateko erregistro bakoitzak, beste taulan, dagokion erregistro
bakarra edukiko du. Erlazio mota horretakoa bada, kasu gehienetan behintzat, logikoagoa da
taula bakar bat egitea.
Bat askorekiko erlazioa (1→). Taula bateko erregistro bakoitzak, berekin erlazioan dagoen
taulan, erregistro asko ditu. „Bat‟ aldeko taulan erabiltzen den gako eremuak gako nagusia
(campo clave) izan behar du eta, beraz, bakarra izan behar du (hau da, ezin da errepikatu).
„Askoren‟ aldeko taulan erabiltzen den gako-eremuak, zeinak erlazioa ezartzeko balio digun, ez
du zertan bakarra izan, eta kanpo-gakoa deitzen zaio. “1” agertzen den taula lehen mailako
taula da, eta, bestea, “” agertzen dena, bigarren mailako taula. Mota horretako erlazioren bat
ezartzeko, erlazionatuta dauden bi eremuek mota eta tamaina berekoak izan behar dute
(zenbakizkoa, testua…).
Apurtxo bat gehiago argituko dugu gai hau, zeren eta erlazioak gaizki definitzen badira datu-base batean, gero
egingo diren kontsultak (consultas), inprimakiak (formularios), txostenak (informes)... gaizki aterako dira.
Datu-base batean hainbat taula badituzu eta haien arteko erlazioak definitu behar badituzu, bi prozesuri jarraitu
behar diezu:
1. Analisi teorikoa. Access-en sartu gabe (paper gainean soilik), pauso hauei jarraituz:
Bi taula erlazionatzeko, eremu komun bat eduki beharko dute. Berdin da eremu horren izena
zein den, taula batean izen bat eta bestean beste bat eduki dezake. Kontuan eduki behar da
eremuaren edukia, ez izena.
Gero, erabaki zein erlazio-mota definitu behar duzun, (1→1) edo (1→). Lehenengo kasuan
eremu horietako informazioa ezin da errepikatu, ez taula batean, ez bestean. Bigarren kasuan,
1 aldeko taulan ezin da errepikatu, baina aldeko taulan datuak errepika daitezke. Ohikoena
(1→) erlazioa izan da.
2. Analisi praktikoa. Access-en barruan egin behar da. Datu-base tresnak fitxan, Erlazioak taldean,
egin klik Erlazioa botoian. Erlazionatu nahi dituzun taulak txertatu, ezaugarri hauek kontuan edukiz:
Eremu arrunt hori, 1 aldeko taulan Gako nagusia izan beharko da nahitaez
(gakoa). Gako nagusia ipintzeko, sartu Diseinu ikuspegia moduan, aukeratu
eremua, eta sakatu Gako nagusia (Clave principal) botoia. Eremuaren ezkerrean
giltza bat agertuko da. Horrek esan nahi du eremu hori gako nagusia dela. Gogoratu,
eremu bat gako nagusia bada, ezin da errepikapenik egon.
Erlazionatu behar dituzun eremuek mota berdinekoak izan behar dute. Gogora ezazu
zenbakizko eremuen artean, mota ezberdinak agertzen zirela:
Zenbaki luzea: zenbakizko balioak gordetzen ditu, monetak izan ezik (-1,797 * 10
308
eta
308
1,797 * 10 artean).
Horrek esan nahi du, esaterako, alde bateko eremua Byte zenbaki (Número byte) motakoa bada, eta, beste
aldekoa, Zenbaki Sinplea (Número simple) bada, biak ez direla mota berdinekoak eta ezin izango dela
erlazio bat sortu haien artean. Erlazio bat sortzeko, biek Byte zenbakiak edo Zenbaki sinpleak izan behar
dutela.
Esandako aurreko bi baldintzak bete arren, ezin bada erlaziorik ezarri, egiazta ezazu bi taulen eremu arruntek
luzera bera dutela. Adibidez, testua bada, egiaztatu erlazionatuko dituzun bi eremuak luzera berdinekoak
direla.
Ondoren, datu-base bati buruzko bost taulatako datuak dituzu. Egin haien analisia, eta saiatu ondorioztatzen zer
Erlazio ezarriko dizkiezun. Eremua Gako nagusi gisa definitzeko, azpimarratu kolore desberdinez, lehen
begiratuan identifikatzeko.
PRAKTIKA:
Hemendik aurrera 1_ESKAERAK.accdb datu-basearekin egingo duzu lan. Ikusi taulak serie bat daukala
(taulak hurrengo orrialdeetan ageri dira). Ondoren, tauletako izenak eta edukiak laburbilduta ikusiko dituzu.
Komeni da bakoitzaren deskribapena argi izatea, aurrera jarraitu baino lehen.
TAULA DESKRIBAPENA
TAULA: ARTIKULUAK
EREMUAREN IZENA MOTA EREMUAREN EZAUGARRIAK
Artikulu_Zk Testu-motza Eremuaren tamaina: 6. Gako nagusia
Azalpena Testu-motza Eremuaren tamaina: 40
Erabilgarria Zenbakizkoa Eremuaren tamaina: bikoitza
Hiria Testu-motza Eremuaren tamaina: 15
Unitateko_Kostua Moneta Euro 2 hamartarrekin
Deskontua Bai/Ez Formatua: Bai/Ez
TAULA: BEZEROAK
EREMUAREN IZENA MOTA EREMUAREN EZAUGARRIAK
Bezero_Zk Zenbakizkoa Byte. Gako nagusia
Konpainia Testu-motza Eremuaren tamaina: 25
Abizena Testu-motza Eremuaren tamaina:15
Izena Testu-motza Eremuaren tamaina:10
Helbidea Testu-motza Eremuaren tamaina:20
Hiria Testu-motza Eremuaren tamaina:15
Probintzia Testu-motza Eremuaren tamaina:2
Posta-Kodea Testu-motza Eremuaren tamaina:5
TAULA: SALTZAILEAK
EREMUAREN IZENA MOTA EREMUAREN EZAUGARRIAK
Saltzaile_Zk Zenbakizkoa Byte. Gako nagusia
Abizena Testu-motza Eremuaren tamaina: 16
Izena Testu-motza Eremuaren tamaina:10
Alta-Data Data/Ordua Formatua: aaaa/mm/dd
Hiria Testu-motza Eremuaren tamaina:15
Gainbegiralea Testu-motza Eremuaren tamaina:6
Soldata Moneta Euro 2 hamartarrekin
Komisioa Zenbakizkoa Eremuaren tamaina: bikoitza
TAULA: ESKAERAK
EREMUAREN IZENA MOTA EREMUAREN EZAUGARRIAK
Eskaera_Zk Testu-motza Eremuaren tamaina: 6. Gako nagusia
Salmenta_Data Data/Ordua Formatua: aaaa/mm/dd
Saltzaile_Zk Zenbakizkoa Eremuaren tamaina: byte
Erosle_Zk Zenbakizkoa Eremuaren tamaina: byte
Fakturatua Bai/Ez Formatua: Bai/Ez
TAULA: ELEMENTUAK
EREMUAREN IZENA MOTA EREMUAREN EZAUGARRIAK
Eskaera_Zk Testu-motza Eremuaren tamaina: 6
Produktu_Zk Testu-motza Eremuaren tamaina: 6
Kopurua Zenbakizkoa Eremuaren tamaina: bikoitza
Bidalia Bai/Ez Formatua: Bai/Ez
3. Sortu BEZEROAK taularen eta ESKAERAK taularen arteko erlazioa. Lehen esan bezala, erlazioa
(1→) motakoa izango da. Access-en erlazioak definitu baino lehen, gogoratu bi taula erlazionatzeko
eremu komun bat bilatu behar duzula; kasu honetan, BEZEROAK taulako Bezero_Zk eremua eta
ESKAERAK taulako Bezero_Zk eremua izango dira. Gainera, bi "gauza" egiaztatu beharko dituzu:
BEZEROAK taulako Bezero_Zk eremuan Gako nagusia jarri behar duzu, „1‟ aldeko taula
delako.
Erlazionatuko dituzun eremuak mota berekoak dira, baina kasu honetan ez dira mota berekoak
(BEZEROAK taulako Bezero_Zk eremua Zenbaki osoa motakoa da, eta ESKAERAK taulako
Bezero_Zk eremura Zenbaki osoko luzea). Beraz, definitu biak Zenbaki oso bezala
(Bezero_Zk-a ezin da baino 32.768 handiagoa izan).
5. Gehitu beharrezkoak diren taulak; horretarako, sakatu Taula erakutsi (Mostrar tabla) botoia eta egin
klik bikoitza BEZEROAK eta ESKAERAK tauletan. Eraman herrestan „1‟ aldeko taulako Bezero_Zk
eremua (BEZEROAK), aldeko taulako Bezero_Zk eremura (ESKAERAK). Gaitu Eskatu osotasun
erreferentziala (Exigir integridad referencial) laukia. Ikusi bat askorentzat erlazioa nola ezartzen
duen.
6. Konprobatu Osotasun erreferentziala (Integridad referencial) izenekoa zer den. Labur esanda,
akatsik ez egiteko balio du, akatsak ekiditea ziurtatzen du; esaterako, aktibatu BEZEROAK taula eta
saiatu 3. zenbakia duen bezeroaren zenbakia aldatzen, hiruaren ordez, bata jarriz. Lerrotik mugitu
bezain pronto akatsa dagoela adieraziko dizu mezu batek. Izan ere, Gako nagusiak ezin dezake
bikoiztutako baliorik izan, eta hori egin duzu. Itxi ezazu taula.
7. Jarraian, joan zaitez ESKAERAK taulara. Saia zaitez beste eskaera bat gehitzen, esaterako 020027
eskaera, 50 zenbakia duen bezeroarena. Access-ek akatsa dagoela hautemango du, bezero hori ez
baitago BEZEROAK taulan (beraz, ez dizu beste erregistro bat sartzen utziko, lehen mailako taulan
bezero hori erregistratuta ez badago behintzat). Itxi ezazu taula.
8. Itzul zaitez BEZEROAK taulara. Saia zaitez 11. bezeroa ezabatzen. Bezero hori ESKAERAK
taularekin erlazioan dagoenez, ezingo duzu ezabatu, eskaerak egin baititu (ezin da lehen mailako
taulatik erregistro bat ezabatu erregistro hori beste taularen batekin erlazionatuta badago, behintzat).
Itxi ezazu taula.
9. Sartu berriro erlazioen atalean; horretarako, Datu-base tresnak fitxan, Erlazioak taldean, egin klik
Erlazioak botoian. Erlazionatuta dauden taulak agertuko dira. Erlazio bat aldatzeko,
Erlazioaren lerroan bertan, egin klik bikoitza (klik egitean belztu egiten da), edo gaitu
Aldatu erlazioak (Modificar relaciones) komando-botoia. Aktibatu Erlazionatuta dauden
erregistroak katean ezabatu (Eliminar en cascada los registros relacionados) laukitxoa.
Irten zaitez erlaziotik, gorde ezazu aldez aurretik.
10. Gaitu BEZEROAK datu-basea eta saia zaitez 11 zenbakiko bezeroa ezabatzen. Bezero hori ezabatuz
gero, hark egin dituen eskaerak ere ezabatu egingo direla abisatuko dizu. Momentu horretan ezabatu ahal
izango zenuke, baina ez egin. Jarraian, desgaitu ezazu Erlazionatuta dauden erregistroak katean
ezabatu (Eliminar en cascada los registros relacionados) laukitxoa.
11. Sortu gainerako erlazioak. Horretarako, eduki kontuan aurreko adibidean egin duzun analisia. Guztira 4
erlazio izan beharko dituzu. Gogoratu:
Baldintza hauetako bat betetzen ez bada, ez dizu erlazio egokia ezartzerik utziko.
12. Sortu kontsulta bat, erlazionatutako datu-baseak erabiliz. Saiatu gogoratzen kontsultak nola sortzen
diren. Taulak aukeratzean, ikusi sortutako erlazioa agertzen den. Kontsulta eskuineko irudian dagoen
bezala ikusi behar da, BEZEROAK eta ESKAERAK taulak erabiliz. Eskaerak egin dituzten bezeroak
besterik ez dira agertzen. Gorde izen honekin: Bezero Bakoitzaren Eskaerak - Kontsulta.
13. Alda ezazu aurreko kontsultako 1. bezeroaren izena, Clara izenaren ordez Aitor jarriz. Ireki
BEZEROAK taula eta ikusi hor ere nola aldatu den izena. Idatz ezazu berriro ere Clara izena
BEZEROAK taulan. Itxi taula, gorde, eta kontsultara jo. Berriro ere aldatu du izena. Hori gertatzen da
taula guztiak erlazionatuta daudelako, eta ez du axola datuen aldaketak kontsultan ala taulan egitea.
Bietan gertatuko dira aldaketa horiek.
Zenbatekoa: [ELEMENTUAK]![Kopurua]*[ARTIKULUAK]![Unitateko_Kostua]
16. Jarraian, sortu txosten bat. Oinarri gisa, hautatu aurreko puntuko Eskaera Bakoitzaren Artikuluak -
Kontsulta atala. Eskaera Bakoitzaren Artikuluak - Txostena agertzen den txostena eta erabili
txostenentzako morroia. Ikus dezakezunez, txostenean, kontsultako hurrengo eremuak agertzen dira:
Eskaera_Zk, Artikulu_Zk, Deskribapena, Kopurua, Unitateko_Kostua eta Zenbatekoa. Txostena
Eskaera_Zkaren arabera dago multzokatuta, Artikulu_Zkaren arabera dago ordenatuta eta banaketa
Pausoka (En pasos) dago. Ikus ezazu txostena:
Eta nola irten behar duen (garbi dago aldaketak egin beharko direla):
17. Ikusteko txostena nola dagoen hainbat eremutan banatuta, Hasiera fitxan, Ikuspegiak taldean, Ikusi
botoian, klik egin Diseinu ikuspegia komando-botoian, edo hautatu Egoera-barraren barruan
Ikusi hurrengo eremuak agertzen direla: Artikulu_Zk, Deskribapena, Kopurua, Unitateko_Kostua eta
Zenbatekoa. Eskaera_Zk goiburuan batean bakarrik agertuko dira, eskaeraren zenbakiarekin batera.
18. ESKAERA_ZK bakoitzean goiburu bat (Eskaera zenbakiarekin), eta baita oin bat (Eskaeraren
guztizkoarekin) ere agertuko dira. Horrelako oin bat lortzeko, jarraitu pausu hauek:
Oin sekziorik gabe dioen atala zabaldu eta hautatu Oin sekzio batekin aukera.
Kontrolak taldean, hautatu Etiketa botoia eta marraztu lauki bat geroago GUZTIZKOA
hitza sartzeko (beheko irudia ikusi).
Aurrerago, txostenen gainean egingo duzu lan, eta oin multzoak xehetasun gehiagorekin landuko
dituzu; "eskuz" sortuko dituzu.
19. Gero, datu-basean sortutako erlazioak erabiliz, sortu inprimaki bat. Hurrengo inprimakia lortu beharko duzu
eta gorde Bezeroen Eskaeren Zerrenda – Inprimakia izenarekin (hurrengo orrialdea begiratu).
Horretarako, aukeratu BEZEROAK taula, eta Sortu fitxan, Inprimakiak taldean, klik egin
Inprimakia botoian.
Aukera ezazu Diseinu ikuspegia. Inprimaki berria egin eta gero diseinua aldatzen saiatzen
bazara, honakoak gerta daitezke:
o Objektu guztiak taula baten barruan metatuta bezala agertzen direnez, haietako bateko
zabalera aldatzen saiatzen bazara, guztiaren zabalera blokean aldatuko da. Saia zaitez
probatzen. Objektu bakoitzarekin banaka lan egiteko, objektua metatutako multzo guztia
aukeratu beharko duzu eta metatzeko ikonoaren gainean klik egin. Ondoren, horiek
banantzeko, egin klik Antolatu (Organizar) fitxaren barruan, Taula (Tabla) taldean dagoen
Diseinua kendu (Quitar diseño) komando-botoian.
o Objektu guztiak aukeratzean metatu ikonoa agertzen ez bada, esan nahi du Diseinua
kendu botoia ez dela desgaitu behar eta zabalera banaka alda dezakeela.
Azkenik, Diseinu Ikuspegia (Vista Diseño) moduan sartu eta desberdinak diren etiketen izenak
aldatu.
Aukeratu hurrengo orriko taula edo kontsulta, kasu honetan ESKAERAK, eta aukera itzazu
azpinprimakian gehitu nahi dituzun eremuak.
10.
INPRIMAKI PERTSONALIZATUAK
HELBURUA
Inprimaki pertsonalizatuak sortzea.
KONTZEPTU TEORIKOAK:
Inprimaki diseinua tresna barraren barruan, Diseinua fitxan, Kontrolak taldean, kontrol hauek agertzen dira,
ezkerretik eskuinera eta goitik behera:
PRAKTIKA:
Inprimakientzako morroia (Asistente para formularios) erabili. Taula nagusi gisa BEZEROAK
taula aukeratu eta eremu gisa Bezero_Zk, Izena, Abizena, Helbidea, Hiria eta Probintzia
aukeratu.
2. Inprimakia diseinatzeko orduan zenbait elementu agertzen dira. Inprimaki bat ikusteko hainbat modu
daude. Gogoratu bi aukera dituzula: goiko ezkerreko
ikonoa ala egoera-barrako ikonoak:
Inprimaki ikuspegia.
Aurkezpenaren ikuspegia.
Diseinu ikuspegia.
3. Inprimaki guztia aukeratzeko, egin ezazu klik goiko ezkerreko muturreko laukitxoaren gainean. Laukitxo
beltza agertuko da. Hark inprimakia aukeratu duzun objektua dela esaten dizu.
botoiarekin klik eginez. Eremu horren Propietateak azalduko dira. Oraingoz ez aldatu ezaugarririk.
5. Taulan agertzen diren eremuen zerrenda ikusteko, Diseinua fitxaren barruan, Tresnak
taldean, Dauden eremuak gehitu (Agregar campos existentes) komando-botoian klik
egin. Botoi horren bidez ahaztu zaizun elementua gehitu ahalko duzu.
6. Diseinua fitxaren barruan, Tresnak taldean, Kodea ikusi (Ver código) komando-botoia
duzu. Inprimakiari lotuta edo objektuari lotuta aukeratuta programazio-kodea ikustea baimentzen du
(programatzen aditua denak bakarrik erabil dezake, -zu ez zara horietakoa-).
Xehetasunen multzoa
Inprimakiaren oin-multzoa
8. Elementuen artean mugitzeko elementu bakoitza saguarekin hauta dezakezu edo Tab (hurrengoa) eta
9. Saia zaitez saguarekin zerrenden tamaina handitzen eta txikitzen. Zerrenda bakoitzaren izkinara
gerturatzen zarenean, saguaren itxura aldatu egiten da, eta horrela, zauden zerrendaren tamaina alda
dezakezu.
11. Jarraian inprimaki batean ager daitezkeen kontrol-motekin egingo duzu lan. Horretarako, aukera ezazu
Bezeroen Inprimakia eta Diseinu ikuspegira joan. Inprimaki horretan bi motako kontrolak daude:
Etiketak (testu finkoa dutenak) eta Testu-koadroak (testu aldakorra dutenak). Egin horietako edozeinetan
klik bikoitza, eta bertako propietateen leihoa irekiko da. Bertan zein motatako kontrola den adierazten da.
Etiketak Testu-koadroak
12. Etiketa bat mugitzen duzunean, elkartua duen testu-koadroa ere mugitzen da, eta alderantziz, testu-
koadroa mugitzen duzunean, horren etiketa ere mugitzen da.
13. Etiketaren eta testu-koadroaren arteko lotura apurtu nahi baduzu, goiko ezkerreko muturreko
tiratzailetik arrasta dezakezu, etiketakotik zein testu koadrokotik (tiratzaile hori gainerakoak baino
handiagoa da).
14. Objektu baten tamaina aldatu nahi baduzu, edozein tiratzailetik tiratu dezakezu, goian ezkerraldeko
izkinan dagoenetik izan ezik (objektua mugitzeko erabiltzen da, bere testu-koadroarekin edo
etiketarekin lotura apurtzeko).
15. Saia zaitez aginteen artean mugitzen Tab eta Maius + Tab . botoiak erabiliz. Behatu kontrolak
aurrerantz eta atzerantz nola hautatzen diren.
16. Zenbait kontrol aldi berean aukeratzeko, aukeratu ezazu lehenengo bat. Gero, Maius tekla
zanpatuta edukita, egin klik gainerakoetan. Batera dauden zenbait kontrol ere hautatu ditzakezu;
horretarako, aukeratu nahi dituzun aginteak saguarekin inguratu behar dituzu, hau da, sagua arrastatu
eta aginteak barruan hartu, laukizuzena osatuz. Egin ezazu proba. Eremuren bat aukeratutakoan,
Testu-etiketaren kontrola ere aukeratzen da (izenburua) eta Testu-koadroaren kontrola (eremua
bera) ere bai. Egin ezazu proba. Objektu bat baino gehiago hautatzeko beste modu bat erregela
bertikaleko zonatik kurtsoreaz ekortzea da, kurtsorea aukeratu nahi duzun objektuen parean (gezi beltza
agertzen da) jarriz. Egin itzazu probak.
19. Tartea (Espaciado) ere alda dezakezu. Hainbat aukera daude: Berdindu
(Igualar), Gehitu (Aumentar) edo Gutxitu (Disminuir) objektuen arteko
Tarte Bertikala (Espacio Vertical). Gauza bera Tarte Horizontalarekin.
Proba ezazu.
20. Etiketako testua arazorik gabe alda daiteke. Hauta ezazu Bezero_Zk
etiketa. Saia zaitez Bezeroaren Zenbakia idazten, aurrekoaren ordez.
Jarraian, hauta itzazu eremuen etiketa-aginte guztiak (izenburuak). Saia
zaitez letra-tipoa eta abar aldatzen.
21. Orain koloreekin, ertzekin, betetze koloreekin eta abarrekin egingo duzu
lan. Formatu (Formato) fitxaren barruan, Letra-tipoa (Fuente) eta
Kontrol-formatua (Formato de controles) taldeen artean botoi batzuk dituzu. Ikusi horietako bakoitzak
zertarako balio duen.
Lehenengo planoa
Atzeko planoa
Ertza
Hauta ezazu, adibidez, lehenengo eremua. Saia zaitez hiru kolore motak aldatzen.
23. Orain arte ikusi eta ikasi duzuna baliatuz, aldatu ezazu Bezeroen Inprimakia, hau lortu arte:
24. ESKAERAK taula hartu eta sortu inprimaki bat eremu guztiekin. Ondoren, gorde ezazu Salmenten
Inprimakia izenarekin.
25. Egin klik Diseinu ikuspegia botoian eta hauta ezazu Fakturatua eremua. Ikusi zein motatako kontrola den
baldin bada, Testu-koadroa motako batekin ordezka ezazu. Horretarako, lehenik eta behin, ezaba
ezazu eremua (bere etiketa ere ezabatu egingo da); ondoren, eremuen zerrenda (Dauden eremuak
gehitu edo Agregar campos existentes ikonoa). Kontrolak taldearen barruan, aktiba ezazu Testu-
koadroa botoia, eta arrastatu Fakturatua eremua agertu behar den lekuraino. Konturatu kontrol mota
ordezkatu egin dela. Sartu ezaugarrietan eta hautatu formatuan Verdadero/Falso.
26. Ordezka ezazu aurreko kontrola Aukera-botoi (Botón de opción) batez. Horretarako, jarraitu
aurreko galderan azaldutako pausoei.
27. Aurreko puntuan egindako eragiketa berberak egin, baina Fakturatua eremuaren kontrola
gainera, etiketa eskuz definitu behar da. Jarri berriz Egiaztatze-laukitxo (Casilla de verificación)
gisa eta gorde.
28. Hauta ezazu Bezeroen Inprimakia izeneko inprimakia. Bertan Probintzia eremua dago, dagokion
etiketarekin batera. Ezaba ezazu. Gero, bistaratu eremuen zerrenda Dauden eremuak gehitu
botoiarekin. Aukera ezazu Koadro konbinatua (Cuadro combinado) kontrola (testu-koadroa eta
zerrenda tolesgarria konbinatzen dituen kontrola da, eta erabiltzaileak zerrendatik aukeratuta, edo
zuzenean idatzita, balio bat sar dezake) eta arrastatu Probintzia eremua agertu behar den lekura.
Ondoren, morroiak zer egin behar duzun adieraziko dizu. Laguntza nahi baduzu Kontrol-morroia
erabili (Utilizar Asistentes para controles) gaitu. Desiratzen ditudan balioak idatziko ditut
(Escribiré los valores que desee) hautatu. Hasieran, balioak bi zerrendetan idatziko dituzu:
lehenengoan, probintziak (Araba/Álava, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Valentzia, Cáceres eta Zaragoza)
eta bigarrenean, probintzien kodeak (A, BI, GI, NA, V, CC eta Z). Balioa Probintzia eremuan gordeko
da eta etiketaren izena Probintzia izango da. Egin ezazu proba. Ez gorde egindako aldaketak.
29. Segidan, gauza bera egingo duzu, baina taula bateko Koadro konbinatuko datuak hartuta. Horretarako:
Sortu taula berri bat: PROBINTZIAK. Jarraian agertzen dira: eremuen izenak, motak eta eremuen
ezaugarriak.
TAULA: PROBINTZIAK
EREMUAREN IZENA MOTA EREMUAREN EZAUGARRIAK
Probintzia_Kodea Testu-motza Eremuaren tamaina: 2. Gako nagusia
Probintzia_Izena Testu-motza Eremuaren tamaina: 15
Erkidegoa Testu-motza Eremuaren tamaina: 15
Sortu erregistroak:
Egin ezazu berriro Bezeroen Inprimakia, baina Koadro konbinatua kontrola aukeratzean,
hartu informazioa PROBINTZIAK taulatik.
30. Komando botoi kontrola nola erabiltzen den ikusiko duzu. Horretarako, Kategorien Inprimakia
erabiliko duzu; inprimaki hori KATEGORIAK taulatik ateratakoa da.
31. Jarri Diseinu ikuspegia moduan. Egin klik bikoitza ilustrazioa gorde behar den eremuaren gainean.
Inprimakia inprimatzeko.
Horretarako, Komando-botoi kontrola txertatu, inprimakian dagoen toki librean klik eginez. Komando-
botoi morroia (Asistente para botones de comando) agertuko da, barruan hainbat kategoria eta akzio
egoki ikusiko dituzu. Nahi dituzun akzioak aurkitu eta kasu bakoitzean bukatu. Ikusi irudian eskuinera sartu
diren 4 komandoak.
33. Inprimakia honakoak eginez osa dezakezu: laukizuzenak, lerroak eta abar gehituz; koloreekin eta
erliebeekin jolastuz. Egin ezazu proba.
34. Sor ezazu EGOERA_ZIBILA izena duen beste taula bat. Egoera eremua byte zenbaki motakoa da.
Ondoren, sartu bost pertsonaren datuak, baina ez jarri beraien egoera zibila. Taula berria sortzeko,
gogoratu diseinatzen hasi behar dela. Diseinatu eta gero sartzen dira datuak.
35. Sortu eremu guztiak agertzen diren inprimakia. Ezabatu Egoera eremua eta jarri horren ordez Aukeren
Taldea motako kontrola; 4 aukera jarri: Ezkongabea, Ezkondua, Alarguna eta Bestelakoak. Ez
hartu beste aukerarik eta onartu eskaintzen dizkizun zenbakizko balioak. Adierazi balio hori Egoera
eremuaren barruan gorde nahi duzula. Zehaztutakoan, Aurkezpenaren ikuspegia (Vista Presentación)
moduan jarri. Pasa erregistro guztietatik eta adierazi zein den pertsona bakoitzaren egoera. Access-ek
egoera bakoitzari dagokion zenbakia (1, 2, 3 edo 4) gordeko du. Egiaztatzeko, itxi inprimakia eta jo
EGOERA_ZIBILA taulara. Ikusi nola gorde den zenbakizko balioa Egoera eremuan.
36. Erabili Fitxa kontrola (Control de Pestaña) . Sortu inprimaki bat Inongo
inprimaki laguntzarik gabe (Formulario sin ayuda) BEZEROAK taulatik abiatuta,
(Sortu fitxa, Inprimakiak taldea, Inprimaki zuria komando-botoia). Inprimakiaren
Diseinu ikuspegian agertuko da, baina barrua hutsik duela. Egin klik Dauden
eremuak gehitu (Agregar campos existentes) komando-botoiaren gainean eta hautatu BEZEROAK
taula.
Hautatu Fitxa kontrola (Control de Pestaña) eta marraztu ia lauki-sareko eremua guztia hartzen
duen eremua. Página1 eta Página2 izenburua duten bi fitxa agertuko dira.
Datu-orri (Hoja de datos) gisa, aplikatu Banaketa (Distribución) azpiko inprimaki bakoitzari.
11.
TXOSTEN PERTSONALIZATUAK
HELBURUAK
Txosten pertsonalizatuak diseinatzea.
Espresioekin lan egitea.
PRAKTIKA:
3. Txostena(Informe) botoiarekin txosten bat diseinatzean, (inprimakiekin gauza bera gertatzen da), eremuak
(tauletan ikur bera agertzen da), hasiera batean, era independenteko eremu bakoitzarekin lan egitea
galarazten dizu.
Hautatu metatutako eremu guztiak. Horretarako, egin klik ikurraren gainean (metatuta daudela
esan nahi du).
Egin klik Antolatu (Organizar) fitxaren barruan, Taula (Tabla) taldean, Diseinua kendu
(Quitar diseño) komando-botoian.
5. Txosten baten diseinua aldatzen saiatzen bazara, ikusiko duzu Txosten diseinu tresna barra (Barra de
herramientas de diseño de informe) agertzen dela, lau fitxarekin: Diseinua, Antolatu (Organizar),
Formatua eta Prestatu orrialdea (Configurar página). Beharrezko elementuak fitxa horietakoren batean
aurkituko dituzu. Batez ere Kontrolak taldea eta Tresnak taldea erabiliko dituzu, Diseinua fitxa barruan
daudenak.
6. BEZEROAK taula oinarri hartuta, sortu Bezero_Zk, Abizena, Izena eta Probintzia agertzen diren
txosten arrunta, multzokatu gabe. Gainerako aukerak zuk nahi dituzun bezala jarri. Jar ezazu Diseinu
ikuspegia moduan jar zaitez. Txostenaren oin-orriaren funtzio bat dago =Ahora(). Hautatu hori eta
bistara itzazu ezaugarriak. Alda iezaiozu formatua, beste edozein aukeratuta. Bistaratu txostenaren
Inprimatzeko aurrebista. Dataren formatua aldatu egin da. Aldaketak egin ostean, jarri berriro lehengo
formatuan. Ez gorde txostena, eta, gordeta badago ezabatu.
7. ELEMENTUAK taula oinarri hartuta, egin txosten soil bat, eta gorde Eskaera Bakoitzeko Erlazio-
Artikuluak - Txostena izenarekin. Ordenatuta dago: lehen, Eskaera_Zk, eta, gero, Artikulu_Zk. Ikus
dezakezunez, txosten horrek taula-forma du (Tabularra), eta ez dago multzokatuta.
Txostena Inprimatzeko aurrebista moduan ikustean, Eskaera_Zk Goiburu atala ikusiko duzu, baina ez
duzu Eskaera_Zk Oin atala ikusiko. Hasiera batean, ezin izango duzu artikulu guztizkoa kalkulatu. Oin-
taldea definitzeko, pauso hauei jarraitu beharko diezu:
Zabaldu Oin sekziorik gabe dioen atala, eta hautatu Oin sekzio batekin aukera.
Zabaldu Guztizkorik gabe atala, eta hautatu bere ordez hau: Guztizkoa: (Total de) Eskaera_Zk;
Mota: (Tipo) Balioak sartu (Incluir valores); eta Multzo oin subtotala erakutsi (Mostrar
subtotal en pie de grupo) laukia markatu. Oin bat agertuko da Eskaera_Zk-n talde bakoitzaren
Artikulu_Zk guztizkoekin.
Oina osa dezakezu GUZTIZKO ARTIKULUAK horretan idazten duzun etiketarekin. Kontrolak
fitxan, ikono bat duzu hartarako. Eta gainera lerro bat marraztu da.
Bukatzeko, txostena hobetu azpian agertzen den bezala geratzeko. Eremu batzuk mugitu dira;
etiketak jarri dira.
9. Jarraian, hartu ESKAERAK taula, eta egin Eskaera Dataren Arabera – Txostena.
Jarraian, ikus ezazu oina nola egin den: oinari dagokionez, Oin sekzio batekin txostena nahi
dugu, aurreko adibideetan bezala, baina oina "eskuz" egin da, pauso hauei jarraituz:
="Eguna: " & Día([Salmenta_Data]) & " Egindako salmentak: " & Cuenta([Eskaera_Zk]) & " izan dira"
Begiratu:
o Objektu bat beste baten atzean definitzeko, & ikurra erabiltzen da.
10. Segidan, hartu ESKAERAK taula. Egin Fakturatuta eta Data Multzokatutako Salmentak - Txostena
izenekoa. Ikus dezakezunez, datuak Eskaera_Zk eremuarekin ordenatuta dago, eta multzokatuta
daude bi kontzepturen arabera:
Fakturatua (normala).
Salmenta_Data (normala).
Zenbait formatu aldatu egin dira. Definitu Multzo guztia batera orrialde batean mantendu edo
Mantener todo el grupo junto en una página (Diseinua fitxaren barruan, Elkartea eta Guztizkoa
taldean, Elkartu eta Ordenatu botoian klik egin), orria aldatzen denean multzo bateko datuak ez
mozteko.
Nola lor daiteke beste talde bat hasten den bakoitzean orri berri batean agertzea?
Beste orrialde bat egin aukeran (Forzar nueva página), hautatu Atala baino lehen (Antes
de la sección).
Diseinua moduan, Elkartu eta Ordenatu (Agrupar y Ordenar) botoiak gaitu beharko dituzu.
Behean, leiho berri bat agertuko da. Leihoa zabaltzeko, egin klik Gehiago (Más) botoiaren
gainean.
Zabaldu Oin sekziorik gabe dioen atala eta hautatu Oin sekzio batekin aukera.
Zabaldu guztizkorik gabe atala, eta hautatu haren lekuan: Guztizkoa: (Total de) ESKAERA-ZK;
Mota: (Tipo) Balioak sartu (Incluir valores), eta markatu Multzo oin subtotala erakutsi
(Mostrar subtotal en pie de grupo) laukia. Oin bat agertuko da Salmenta_Data-n talde
bakoitzaren Egindako Guztizko Eskaerekin.
Ikusi fitxan, Ikuspegia taldean, klik egiten baduzu, Txosten ikuspegia aukeran Fakturatua
eremua aldatzen denean, ez duzu orria nola aldatzen den ikusiko. Hala ere, Inprimatzeko
aurrebista hautatzen baduzu, ikusi egingo da.
11. Jarraian, ireki ARTIKULUAK taula. Egin Biltegi-Banantzea – Txostena. Han datuak
Unitateko_Kostuaren balioaren arabera daude multzokatuta, eta ezaugarri hau dute: 100-ka
multzokatzen dira. Horretarako, txostena diseinatzen ari zarenean, multzokatzeko orduan,
Multzokatzeko aukerak (Opciones de agrupamiento) izeneko botoia duzu. Gainera, ordenatu
Artikulu_Zk eremuaren arabera. Elkartu eta Ordenatu (Agrupar y Ordenar) botoiaren barruan, erabili
aukera hauek: Oin sekzio batekin eta Guztizkoak.
12. Orain, egin faktura bat. Horretarako, lehenengo pausoa da kontsulta bat egitea eremu hauekin. Bere izena
da: Faktura – Kontsulta.
BEZEROAK taulan: Bezero_Zk, Izena, Abizena, Helbidea, Posta-Kodea eta Hiria eremuak.
Bigarren pausoa da, Faktura – Kontsultatik Faktura – Txostena sortzea. Txostena egiteko kontuan hartu
honako hau:
o BEZa lortzeko: Propietate-orrian, idatzi BEZ izena eta Kontrolaren iturburua (Origen del
control) idatzi =[Subtotala_Zenbatekoa]*0,21, Formatu atalean Moneta bi dezimalekin
hautatu.
Eskaera_Zk oin atalean (Pie Eskaera_Zk), lortu kontrol batekin orrialde-jauzi bat. Horrela, faktura
bakoitza, hainbat orritan agertuko da.
13. Ireki BEZEROAK taula. Egin Abizenaren Lehen Letratik Hasitako Bezeroen Txostena. Bertan
datuak abizenaren arabera multzokatuta daude, baina bakarrik hartzen da kontuan abizenaren lehen
karakterea. Laguntzailearen lekuan multzokatu nahi duzula agintzen duzunean, Multzokatzeko
aukerak (Opciones de agrupamiento) atalaren barruan, hautatu aukera egokia. Ikusi
Izq$([ABIZENA];1) funtzioak testu-koadroa nola sortzen duen. Horrela, ezkerretik hasita abizenaren
lehen karakterea bakarrik hartuko du kontuan.
OHARRA
Hurrengo orrialdean, txosten batean talde-oina nola gehitu behar den azaltzen
da. Arazoren bat edukiz gero, informazio hori arretaz kontsulta ezazu.
1. Diseinua fitxaren barruan, Elkartea eta guztizkoak (Agrupación y totales) taldean egin klik,
Elkartu eta Ordenatu (Agrupar y Ordenar) komando-botoian. Beheko aldean, leiho bat
agertuko da. Sakatu Gehiago (Más) botoiaren gainean, leiho hori zabaltzeko.
2. Zabaldu Oin sekziorik gabe atala eta hautatu Oin sekzio batekin aukera.
Txostenaren diseinuan area berri bat hutsik agertuko da, Oin izenekoa. Hortik
aurrera oina egin dezakezu Elkarte, ordena eta guztizko (Agrupación, Orden y
total) leihoan agertzen diren aukerak (goian duzun irudia) erabiliz, edo oina eskuz egin hutsetik hasita.
Kasu honetan:
Txertatu Testu-koadro bat oinean, hutsik dagoen arean. Testu-koadroa sartzean, gogoratu
Etiketa sartzen dela. Ordeztu ezazu etiketako testua nahi duzun testuarekin.
Espresio sortzailearen barruan, idatzi nahi duzun espresioa. Normalean nahi den
funtzio erantsia aukeratuz, Funtzioak atalaren barruan, Funtzio gehituak (adibidez:
Batuketa).
Testu-koadroaren barruan zenbait „gauza‟ gehitu behar izanez gero, lotu & ikurrarekin.
Taldeko datuak ebaki ez daitezen, Diseinua fitxaren barruan, Elkartea eta guztizkoak
(Agrupación y totales) taldean, Elkartu eta Ordenatu (Agrupar y ordenar) botoian
egin klik. Hautatu Mantendu
talde guztia batera orrialde
batean (Mantener todo el
grupo junto en una página)
aukera.
12.
ERA GUZTIETAKO KONTSULTAK
HELBURUAK
Aukeratze-kontsultak diseinatzea (aurretik landutakoak).
Parametroen kontsultak diseinatzea.
Ekintza-kontsultak diseinatzea:
Taula sortzeko kontsultak.
Eguneratze-kontsultak.
Erantsitako datuen kontsultak.
Guztizko kontsultak.
Erreferentzia gurutzatuen taularen kontsultak diseinatzea.
Kontsultetan espresioak erabiltzea.
PRAKTIKA:
1.- BEZEROAK eta ESKAERAK taulatik hasita, diseinatu Bezero Bakoitzaren Eskaerak - Kontsulta berriro,
54. orrialdean ikusi bezala. Datuak murriztu dira.
klik egiten baduzu, Taularen izenak aukera gaituta dagoela ikusiko duzu.
Hori dela eta, kontsultaren beheko zatian (QBE laukitxoan) lerro berri batean
aukeratutako eremuari dagokion taularen izena agertzen da. Desgaitu aurreko
aukera eta ikusi ezberdintasunak.
2.- Sortu Aukeratze-kontsulta (Consulta de selección) bat (normala), SALTZAILEAK taulatik hasita.
Soldata eremuaren formatua aldatu da eta bistaratzen diren zenbakiak hamartarrak izan dira. Gorde
Saltzaileen Kontsulta izenarekin.
3.- Ireki aurreko kontsulta eta gaitu Diseinu ikuspegi modua. Hiria eremuan eta Irizpideak (Criterios)
atalean, esaterako, sartu BILBO. Hiri horretako pertsonak bakarrik hautatuko dira.
4.- Orain DONOSTIAkoak aukeratu nahi badituzu, aurrekoa ezabatu eta BILBOren ordez, idatzi DONOSTIA,
eta horrela beste edozer hirirekin. Erabili „Oztopo‟ horiek guztiak saihesteko Parametroen kontsulta.
Horretarako:
Herria eremuko Irizpideen atalean tekleatu [Herri baten izena idatzi] (kortxeteak tekleatzeaz
ez ahaztu). Gorde Saltzaileak - Herria Parametrotzat – Kontsulta izenarekin.
Exekutatu kontsulta. Zer gertatzen da? Zuk idatzi duzun mezua agertzen da, ezta? Idatz ezazu
letra larriz VITORIA-GASTEIZ. Hiri horretako erregistroak agertuko dira.
Itxi kontsulta eta exekutatu berriro. Beste hiri baten izena eskatuko dizu. Adibidez, idatz ezazu
DONOSTIA. DONOSTIAkoak agertuko dira.
Ireki berriro Saltzaileak - Herria Parametrotzat – Kontsulta, Diseinu ikuspegia moduan, eta
ezabatu parametroak (kortxeteak ere bai).
5.- Kopiatu Saltzaileen Kontsulta eta itsatsi Taula Sortzeko Kontsulta izenarekin. Ireki Taula
Sortzeko Kontsulta eta ipini Diseinu ikuspegia moduan. Diseinua fitxaren barruan, Kontsulta
mota taldean, egin klik Taula Sortu botoian. Leiho bat azalduko da. Agindu taula berria gaituta
daukazun datu-basean sor dezala, eta TAULA_BERRIA izena jar dezala. Ondoren, gorde
kontsulta.
6.- Kontsultaren ondoan marka bat agertuko da (!). Taula berria oraindik ez da
sortu!. Kontsulta aktibatzen duzun bakoitzean sortuko da. Exekutatu kontsulta. Joan taularen atalera eta
ikusi taula berri bat sortu dela, TAULA_BERRIA. Kontsulta berriz exekutatzen baduzu, taula berriro sortuko
da (aurreko taula „zanpatuz‟, jakina).
7.- Egin beste proba bat. Sortu Taula sortzeko-kontsulta bat. Hartu taulatzat ARTIKULUAK. Taula berrian,
eremu guztiak egongo dira, BILBOko erregistroak soilik agertuko dira. Taula berriaren izena:
ARTIKULUAK_BILBO. Kontsultaren izena: Taula Sortzeko Kontsulta - BILBO.
8.- Egin gauza bera DONOSTIAkoekin. Taula berriaren izena: ARTIKULUAK_DONOSTIA, eta kontsultaren
izena: Taula Sortzeko Kontsulta - DONOSTIA.
9.- Egin gauza bera GASTEIZkoekin. Taula berriaren izena: ARTIKULUAK_VITORIA-GASTEIZ, eta
kontsultaren izena: Taula Sortzeko Kontsulta – VITORIA-GASTEIZ.
10.- Ireki taula berriak eta egiaztatu zenbat pertsona agertzen diren taula bakoitzean. Horrela:
11.- Diseinatu Kontsulta berria TAULA_BERRIA taulatik abiatuta. Eraman herrestan Soldata
eremua QBE laukira eta, Kontsulta mota taldearen barruan, sakatu Eguneratu botoia.
Eguneratze (Actualizar a) lerroa agertuko zaizu. Lerro horretan soldatari 250 € gehitu nahi
zaio. Adieraz ezazu hori Espresio-sortzailea erabiliz. Sortutako adierazpenak itxura hau
izango du:
[TAULA_BERRIA]!Soldata+250
Eguneratze-Kontsulta 1
izenarekin gorde. Kontsultaren ondoan marka bat agertuko
da (!). Taula oraindik ez da eguneratu!. Hori kontsulta
aktibatzen duzun bakoitzean egingo du. Gainera,
aktibatzen duzun bakoitzean, soldata 250 € gehituko da.
Egiazta ezazu.
12.- Beste eguneratze proba bat. TAULA_BERRIA taulatik abiatuta, DONOSTIAko saltzaile guztioi 100 €
kendu. Eguneratze (Actualizar a) lerroa beteko duzu eta Irizpideak (Criterios) eremua. Gorde
kontsulta berria Eguneratze-Kontsulta 2 izenarekin eta egiaztatu emaitzak.
13.- Beste eguneratze-proba bat. Taulatzat TAULA_BERRIA hartuko duzu berriro. Hau da lortu nahi
duguna: pertsona batek duen soldata 1.700 € baino txikiagoa bada, %10 gehitzea. Gorde kontsulta
berria Eguneratze-Kontsulta 3 izenarekin eta probatu ezazu.
15.- Aurreko galderan eskatzen dena beste modu batez egin daiteke: ARTIKULUAK kopiatu eta
ARTIKULUAK_HISTORIKOA itsatsi betiko moduan. Eta gero ARTIKULUAK_HISTORIKOA taularen
erregistro guztiak aukeratu eta ezabatu.
16.- Ireki ARTIKULUAK_HISTORIKOA taula. Ez du erregistrorik, hutsik dago. Egiazta ezazu. Sortu
kontsulta berri bat. Taulatzat ARTIKULUAK_VITORIA-GASTEIZ taula hauta ezazu. Kontsulta
mota taldearen barruan hautatu Erantsi botoia. Datuak zein taulatan gehitu nahi dituzun
adieraziko duzu; kasu honetan ARTIKULUAK_HISTORIKOA taula du.
.
Kontsultaren ondoan marka bat agertuko da (!).
Oraindik adierazitako taulari ez zaizkio datuak
gehitu! Hori kontsulta gaitzen denean egingo du,
eta orduan, ARTIKULUAK_HISTORIKOA taula
irekitzerakoan, ez da hutsik egongo, VITORIA-
GASTEIZko pertsonak gehituak izango ditu.
17.- Gauza bera egin, baina oraingoan BILBOko pertsonak gehitu. Kontsulta berrian taulatzat
ARTIKULUAK_BILBO hartuko da eta datuak ARTIKULUAK_HISTORIKOA taulan gehitu. Kontsulta
berriaren izena Gehitutako Datuen Kontsulta – BILBO izango da. Ireki ARTIKULUAK_HISTORIKOA
taula eta egiazta ezazu, orain VITORIA-GASTEIZ eta BILBOkoak agertzen direla.
18.- Egin gauza bera, baina oraingoan gehitu DONOSTIAko pertsonak. Taulatzat ARTIKULUAK_DONOSTIA
hartu eta datuak gehitu ARTIKULUAK_HISTORIKOA taulan. Kontsulta berriaren izena Gehitutako
Datuen Kontsulta – DONOSTIA izango da. Ireki ARTIKULUAK_HISTORIKOA taula eta egiazta ezazu
orain VITORIA-GASTEIZ, BILBO eta DONOSTIAkoak agertzen direla.
19.- Aurreko kontsultan eskatzen dena beste modu batez egin daiteke; eta askoz ere errazago jatorrizko taulatik
kopiatu eta ARTIKULUAK_HISTORIKOA taulan itsatsi betiko moduan.
20.- Jarraian sortu beste kontsulta bat. Erabili ARTIKULUAK_HISTORIKOA taula. Nahi duzun
Ezabatze-kontsulta agintzeko, Kontsulta mota taldearen barruan, hautatu Ezabatu botoia.
Hautatu Hiria eremua eta irizpideetan idatzi BILBO.
Bilbo izenarekin.
Kontsultaren ondoan marka bat azalduko da (!).
Oraindik ez da erregistrorik ezabatu!. Kontsulta
exekutatu arte ez du ezabatuko. Egiazta ezazu ea
exekutatutakoan BILBOko erregistroak ezabatzen
diren.
Supr
Aukeratu erregistro guztiak eta ezabatu tekla sakatuta.
BILBOko guztiak ezabatuko dira.
Azkenik, VITORIA-GASTEIZkoekin.
23.- Errepaso gisa, saia zaitez berriz ere egiten Aukeratze-kontsulta Eskaera Bakoitzaren Artikuluak –
Kontsulta (54. orria). Gogoratu bertan, BEZEROAK, ESKAERAK, ELEMENTUAK eta ARTIKULUAK
taulak daudela. Errepasa itzazu taula horien artean ezarri zenituen erlazioak. Kontsulta horretan bezeroek
egindako eskaera bakoitza agertzen da; eskaeraren batean hiru artikulu ezberdin eskatu badira, hiru lerro
agertuko dira, artikulu bakoitzeko bat. Gogoratu ZENBATEKOA kalkulatutako eremua dela, eta espresio-
sortzailearekin sortzen dela. Bertan eskatutako artikulu bakoitzaren zenbatekoa kalkulatzen da.
Interesgarria izango litzateke kontsulta berriro ere hasieratik egitea. Gorde Eskaera Bakoitzaren
Guztizkoa – Kontsulta izenarekin.
24.- Orain, aurreko kontsultatik abiatuta, guztizkoen kontsulta bat lortu. Horretarako, Eskaera
Bakoitzaren Guztizkoa - Kontsulta Diseinu ikuspegi moduan ireki. Interesatzen ez zaizkizun
eremuak ezabatu egingo dituzu. Erakutsi edo Ezkutatu taldearen barruan, sakatu Guztizkoen
botoia. Ikus dezakezunez beheko aldean beste lerro bat agertuko da, Guztizkoa,
Multzokatuaren arabera. Horren bitartez erregistroak multzokatzeko eremu horiek erabiliko dituela
adierazten digu, hau da, zenbait erregistrok eskaera-zenbaki bera badute, multzo batean jarriko ditu.
ZENBATEKOA eremuan Multzokatuaren arabera aukeratu, Batuketaren ordez; eta gainera, agindu
Beheko noranzkoan ordenatzeko. Ikus itzazu emaitzak.
25.- Egin beste proba bat guztizkoen kontsulta erabilita. BEZEROAK taula oinarri hartuta, lortu Probintzia
Bakoitzeko Bezeroak - Kontsulta; bertan probintzia bakoitzeko bezeroak agertu behar dute. Eremuen
goiburuak aldatu: PROBINTZIA eta BEZERO KOPURUA.
26.- Beste proba bat. ARTIKULUAK taula oinarri hartuta, Herri Bakoitzeko Izakinen Balioa - Kontsulta lortu
nahi da. Balio hori lortzeko, artikulu bakoitzaren prezioa (Unitateko_Kostua eremua) eta artikuluaren
kopurua (Erabilgarria eremua) biderkatu behar dira. Guztizkoen Kontsulta da baita ere. Ordenatu beheko
noranzkoan. Eremuen goiburuak aldatu: HIRIA eta IZAKINEN BALIOA.
27.- Orain sortu ezazu Erreferentzia gurutzatuen taularen (Tabla de referencias cruzadas)
kontsulta. Horretarako, erabili ARTIKULUAK taula, eta Artikulu_Zk, Hiria eta Erabilgarria
eremuak. Erabili Orokorra botoia. Mota horretako kontsultan, hiru elementu agertzen dira:
Hartu Balio (Valor) Erabilgarria eremua. Eremu horretan eragiketa bat aukeratu behar da. Kasu
horretan, hautatu Batuketa, Guztizko (Total) atalean.
28.- Sortu beste Erreferentzia Gurutzatuen Taularen kontsulta bat. Erabili ESKAERAK, ELEMENTUAK eta
ARTIKULUAK taulak. Helburua eskaera bakoitzaren zenbatekoa guztira egunez egun ikustea da. Erabili
Orokorra botoia eta urrats hauek eman:
Balioa eremuan eragiketa bat aukeratu behar da. Eragiketa horretan eskaera bakoitzean
saldutako Kopurua bider artikulu Unitateko_Kostua kalkulatzen da.
Gorde ezazu kontsulta izen honekin: Eskaerak Egunez Egun 1 - Kontsulta.
29.- Aurreko kontsulta bera oinarri hartuta, saia zaitez data aldatzen. Horretarako, zutabearen goiburuko
Salmenta_Data eremua kendu beharko duzu, eta horren ordez literalak eta funtzioak konbinatzen dituen
espresio bat definitu beharko duzu, Espresio-sortzailea erabilita:
Gogoratu:
Zerbait gehitu nahi baduzu, atzean ikur hau erabiltzen da: &.
13.
MAKROAK
HELBURUA
Makro errazak sortzea.
PRAKTIKA:
1. Sortu fitxaren barruan, egin klik Makroak eta Kodea (Macros y código) taldeko Makroa (Macro) botoian.
2. Segidan agertzen den Makro tresna-barra (Barra de Herramientas de macros) aktibatzen da.
8. Azkenik, aukeratu Azpimakroa eta tekleatu DATU-BASETIK IRTEN. Gero, Access-etik irten (Salir de
Access) aukeran, hautatu DENA GORDE.
10. Jarraian sortu Inprimaki (Formulario) berri bat, Menu Nagusia – Inprimakia izena jarri. Horren bidez
kontrolatuko duzu orain arte egindakoa:
Sortu fitxaren barruan, Inprimakia taldean, egin klik Inprimaki-Diseinua botoian. Sortu
orain arte egindako guztia kontrolatuko duen Inprimaki bat.
Diseinua fitxaren barruan, Kontrolak taldean, egin klik Irudia txertatu botoian. Aukeratu
EGIBIDE irudia.
Gero, Diseinua fitxaren barruan, Kontrolak taldean, egin klik Fitxa-Kontrol (Control de
Fitxa-Kontrol gisako bost fitxa edukitzeko, kontrol-fitxa aukeratu ondoren hautatu saguaren
eskuineko botoiarekin Txertatu orria.
Orrien izenak agertzeko: Taulak, Kontsultak, Inprimakiak, Txostenak eta Datu-Basetik Irten,
fitxa aukeratu eta Propietate-orria (Hoja de propiedades) hautatu. Denak (Todas) fitxan,
Izenburuan (Título), jar iezaiozu nahi duzun izena.
Jarraian, Diseinua fitxaren barruan, Kontrolak taldean, egin klik Botoi ikonoan. Sortu botoiak,
hauen bitartez klik bat eginez tauletara joan ahal izateko: Kategoriak, Bezeroak,
Elementuak…
Aukeratu sortutako botoia. Egin klik Propietate-orri botoian eta Guztiak fitxan, Izenburu
aukeran, sakatu Kategoria Taularen Botoia eta Irudi aukeran egin klik botoian eta MS
Access-taula (Tabla de MS Access) irudia aukeratu. Botoiak irudi hori hartuko du.
Sortu Etiketa bat Kategoria botoiaren eskuinean, Kategoria taularen izena agertzeko.
Horretarako, Diseinua fitxaren barruan, Kontrolak taldean, egin klik Etiketa botoian.
Jarri Nahi duzun tamaina, eta idatzi barnean ateratzea nahi duzuna (kasu horretan
Kategoriak). Azkenik, Botoia eta Etiketa aukeratu eta egin klik saguaren eskuineko
botoiarekin Propietate-inprimaki aukeran. Gertaerak (Eventos) leihoaren barnean, Klik
egiterakoan (Al hacer clic) aukeran aukeratu lehen sortutako makroa (kasu horretan
KATEGORIAK Taula, jarraian ikus dezakezun bezala).
Datu-Basetik Irten orria (aukera honen helburua Datu-Basetik irtetea da) modu berean sortzen
da. Egitura honako hau da:
12. Azkenik, sortu makro bat Autoexec izenarekin. Datu-basea zabaldu bezain laster, Menu Nagusia -
Inprimakia exekutatzea da horren helburua. Horretarako, datu-basea gorde; gero, ireki
1_ESKAERAK.accdb datu-basea eta begiratu zer gertatzen den.
Gauza bera egiteko beste modu bat da hau: Fitxategia (Archivo) fitxaren barruan, hautatu Aukerak
(Opciones), eta Uneko datu-basea (Base de Datos Actual) barruan, Erakutsi Inprimakia (Mostrar
Formulario) aukeran hautatu Menu Nagusia - Inprimakia.
14.
ERABILGARRITASUN BEREZIAK
HELBURUAK
Datu-baseak trinkotzea eta konpontzea.
Datu-baseak pasahitzarekin enkriptatzea.
Segurtasun-kopia sortzea.
Datu-baseak bihurtzea.
Datu-baseak esportatzea eta inportatzea.
PRAKTIKA:
1. Orain arte, 1_ESKAERAK.accdb izena duen datu-basearekin lan egin dugu. Datu-base horrek taulak,
kontsultak, txostenak eta abar multzokatzen ditu. Bistaratu ezazu Windows-en datu-base horren
tamaina. Ireki 1_ESKAERAK.accdb datu-basea. Fitxategia fitxaren barruan, Informazioa atalean,
aukeratu Trinkotu eta Konpondu datu-baseak (Compactar y Reparar base de datos). Itxi datu-
basea eta egiazta ezazu tamaina Windows-etik. Aurreko datu-baseak baino gutxiago okupatuko du
ziurrenik, nahiz eta, berez, datu-base bera izan. Zer da datu-basea trinkotzea? Soberan dagoen lekua
kentzea; prozesu osoan zehar ezabatutako hainbat objekturen ondorioz sortu direnena, eta Access-ek
tamaina murrizterakoan kontuan hartu ez dituenena.
2. Era berean, posible da Pasahitz batekin datu-basea Enkriptatzea (Cifrar con contraseña). Horrela,
soilik pasahitza ezagutzen duten pertsonek ireki ahalko dute datu-basea. Datu-base bat enkriptatzeko
pasahitza bat jartzeko, modu esklusiboan ireki behar duzu. Honela lortzen da:
Fitxategia fitxaren barruan, hautatu Ireki eta egin klik Arakatu (Examinar) botoian.
Hautatu datu-basea.
Orain, enkriptatu ahal izango duzu, Fitxategia fitxaren barruan, Informazioa atalean, hautatu Enkriptatu
pasahitzarekin botoia. Berretsi pasahitza (Confirmar la Contraseña) bete beharko duzu.
3. Datu-basean Segurtasun-kopiak aldizka egitea egokia da. Hori egiteko, Fitxategia fitxa barruan, Gorde &
Argitaratu atalean, Datu-basea Gorde honela aukeran, egin ezazu klik Egin datu-baseko segurtasun-
kopia botoian.
4. Datu-basea Access-en bidez sortua bada, baina bertsio “zaharrean”, bertsio berrira pasatzeko aukera
erabil dezakezu. Bertsio "berria" erabiliz, datu-basea aurreko bertsioan gorde nahi baduzu, Fitxategia
fitxaren barruan, Gorde & Argitaratu atalean, Datu-basea Gorde honela aukeran egin dezakezu.
5. Beste aplikazio batzuetan sortutako fitxategiak ere erabil ditzakezu. Horretarako, Kanpoko datuak
(Datos externos) fitxaren barrua, Inportatu eta Estekatu (Importar y vincular) taldean, Inportatu
funtzioak erabili: Excel, HTML Dokumentua, XML Fitxategia, Testu-fitxategia, Access, SQL Server, Azure
data-basea, dBASE fitxategia, SharePointeko zerrenda, Datu-zerbitzuak, ODBC Datu-basea eta Outlook.
6. Kanpoko datuak fitxaren barrua, Esportatu taldean, taulak, kontsultak, inprimakiak eta txostenak
Esportatu ditzakezu datu-basetik beste aplikazio batzuetara: Excel, Testu-fitxategia, XML Fitxategia,
PDF edo XPS, Posta elektronikoaren bidez bidali, Access, Wordekin konbinatu, SharePointeko
zerrenda, ODBC Datu-basea, HTML Dokumentua eta dBASE fitxategia.
15.
ERREPASO-ARIKETA: LANGILERIAREN KUDEAKETA
HELBURUA
Datu-baseetan errepasoa eta ezaguera handitzea.
PRAKTIKA:
LANGILEAK izeneko taulan langile guztien datu finkoak biltzen dira. Jaiotza-Data eremuan,
Formatu atalean idatzi aaaa/mm/dd (data agertzeko 2018/04/25 moduan).
SAILAK izeneko taulan, enpresako sailean izenak eta kodeak gordetzen dira.
PARTAIDETZA izeneko taulan, langile bakoitza zein sailetakoa den agertzen da.
2. Arretaz begiratuz gero, LANGILEAK eta PARTAIDETZA taulen artean banakako harremana
dagoela ikusiko duzu. Kasu horietan, gehienetan, bi taulak batean biltzea iradokitzen da. Jarraian,
beste kontsulta bat sortuko duzu, eta, han, LANGILEAK taulako datu guztiak eta PARTAIDETZA
3. Langile guztien argazkiak gehitzea falta da. Zure karpetan argazki-bilduma dagoela gogoratu (JPG
luzapena). Osa ezazu LANGILE_GUZTIAK taula argazkiekin edo kopiatu argazkiak LANGILEAK taulatik.
4. Taula berria eginda eta zuzen dagoela ziurtatutakoan (aurretik irakaslearekin kontsulta egin), LANGILEAK
ezaba itzazu eta PARTAIDETZA taulak.
5. Dauden hiru taula hauek erlazionatu behar dituzu: LANGILE_GUZTIAK, SOLDATAK eta SAILAK. Gorde
erlazioa. Erlazioak ezartzean honako puntu hauek eduki gogoan:
Bat askorentzat erlazioa (1→) motakoa bada, harremanetan dagoen (1) aldeko eremua taula
horretako gako nagusia izango da eta () aldeko erlazionatutako eremua kode nagusia ezingo
da izan.
Erlazionatuta dauden eremuek mota berekoak izan behar dute; horrela ezean, harremana
ezingo da ezarri.
Posible da erlazioa definitzen saiatzean ezin izatea. Erlazioen gaia errepasatu, eta kontuan hartu zenbait
baldintza bete behar direla. Seguru asko, zenbait taularen diseinua aldatu egin beharko duzu.
6. Kontsulta bat lortu beharko duzu, Langile Guztien Datu Finkoak eta Soldata agertzen den moduan.
Antza denez, bi kontsultak berdinak dira, baina ez da horrela, gero ikusiko duzun bezala:
Bigarren kontsultan Kodea eremua SOLDATAK taulatik hartuko duzu. 2_Langile Guztien Datu
Finkoak eta Soldatak izena jarriko diozu.
Nahiz eta bi kontsultak berdinak iruditu, Nomina Berriak Sartzeko Inprimakia diseinatzen duzunean
desberdintasun asko egongo dira, lehenengo kontsulta edo bigarrena hartzen baduzu. Geroago
azalduko da.
7. Langileak Sailka kontsulta, jarraian agertzen den modukoa egin beharko duzu.
8. Soldata Garbia Langileka eta Hilabeteka kontsulta lortu beharko duzu. Soldata garbia kalkulatzeko,
eragiketa hau egin beharko duzu: soldata ken deskontua ken bajen dirua gehi saria. Baja-eguneko 6,00 €
deskontatzen direla kontuan hartu behar da. Kodea (LANGILE_GUZTIAK taulatik) eta
Kobratzeko_Eguna eremuak Gorantz (Ascendente) moduan ordenatu.
9. Soldata eta Bajen Guztizkoa kontsultatu ondoren agertzen den modukoa egin beharko duzu.
Guztizkoen kontsulta dela ikusiko duzu (erabili Guztizkoak botoia).
10. Bukatzeko Erreferentzia Gurutzatuen Langileak eta Hileko Soldata kontsulta lortu beharko
duzu. Erreferentzia gurutzatuen kontsulta bat da.
11. Inprimakien atalean Pertenentzia-Inprimakia agertzen den inprimakia lortu behar duzu. Datuak
LANGILE_GUZTIAK taulatik hartu behar dira. Langile bakoitzaren atalaren botoiak gaituta agertu beharko
du.
12. Jarraian, HILABETEAK izenarekin beste taula bat sortuko duzu. Taula honek
bi eremu izango ditu: Hilabetea (testu motakoa) eta Data (data motakoa).
Gako nagusirik ez du izango, eta, han, honako datu hauek sartuko dituzu.
13. Inprimaki hau Nagusia/azpiko inprimakia motakoa da. Han, inprimaki nagusiaren izena Kobrantzak
Hilabeteka Inprimakia izango da eta azpiko inprimakiarena, berriz, Kobrantzak Hilabeteka
Azpinprimakia izango da (etiketan, NOMINAK idatzi, eta, Kobratzeko_Eguna eremuan, Propietate-orri
botoian klik egin eta, gero, Formatu atalean tekleatu aaaa/mm/dd).
14. Sortu Guztizko Langileka Inprimakia eta Guztizko Langileka Azpiinprimakia. Hartu informazioa
Soldata eta Bajen Guztizkoa Azpiko inprimakia kontsultatik.
15. Sortu inprimaki nagusi bat eta bi azpiko inprimaki. Jarri izen hauek: inprimakiarentzat Inprimakia Bikoitza
Sailka (SAILAK taula); lehenengo azpiko inprimakiarentzat Langileak Sailka Azpinprimakia
(LANGILE_GUZTIAK taula) eta bigarren azpiko inprimakiarentzat Langile Guztien Datu Finkoak eta
Soldatak Azpinprimakia (SOLDATAK taula).
16. SOLDATAK taulan soldata berriak zuzenean sartu ordez, Soldata Berriak Sartzeko Inprimakiaren bidez
egingo duzu. Hori oso garrantzitsua da jakiteko eremuak nondik aukeratu behar diren.
SOLDATAK taulatik?
Erantzuna:
Zergatik?:
Langile bakoitzak hainbat nomina kobra ditzakeelako; esaterako, maiatzean, ekainean eta abar.
Beraz:
Kodea eremua errepikatzen baduzu, ezin izango duzu LANGILE_GUZTIAK taulatik hartu
(hartu kontuan taula horretan Kodea gako nagusia dela, eta horregatik ezin da errepikatu).
SOLDATAK taulatik hartu beharko duzu derrigorrean.
LANGILE_GUZTIAK taulatik hartu Kodea eremua. Egiaztatu nola atera den inprimakia. Aztertu
zergatik atera den gaizki.
Laguntza:
Inprimaki horietan hainbat kontrol daudela ikusiko duzu: etiketak, testu-koadroak, konbinatutako
koadroak, eta komando-botoiak. Konbinatutako koadroari dagokionez, aurreko puntuan
sortutako HILABETEAK taulatik hartu dira datuak.
Funtzionamendua:
Kode hori tekleatuz gero, langile horren Abizenak eta Izena agertuko dira.
Egin klik konbinatutako koadroan dagoen gezian, eta hilabete guztiak agertuko dira, datekin.
Egiaztatu nahi baduzu, joan SOLDATAK taulara eta ikusi erregistro berri bat gehitu dela
sartutako informazioarekin.
17. Txostenei dagokienez, egin Langilearen Zenbakiaren Arabera Multzokatutako Txostena (Soldata
Garbia Langileka eta Hilabeteka kontsulta).
18. Sortu Langileak Sailka Txostena. ATALAK taulatik, Kodea eta Sailaren_Izena eremuak;
LANGILE_GUZTIAK taulatik, Kodea, Abizenak eta Izena eremuak.
19. Orain, sortu Langileen Etiketak, Izenak eta Abizenak ordenatuta. Hautatu Fabrikatzaileko iragazkia:
APLI; Produktuaren Zenbakia: APLI 1294; Dimentsioak: 37 mm x 105 mm eta Zutabe Kopurua: 2.
20. Jarraian, sortu Makroak. Horretarako, Sortu fitxaren barruan, Makroak eta Kodea (Macros y código)
taldean, egin klik Makroa (Macro) botoian. Akzio berria gehitu atalean (Agregar nueva acción)
Jarraian, aukeratu Azpimakroa eta tekleatu DATU-BASETIK IRTEN. Gero, Access-etik irten
(Salir de Access) aukeran, hautatu DENA GORDE.
21. Azkenik, inprimaki berri bat sortu, Menu Nagusia izenekoa. Honen bidez kontrolatuko duzu orain arte
egindakoa:
16.
ERREPASO-ARIKETA: EBALUAZIOA
HELBURUA
Datu-baseak errepasatzea eta ezaguera handitzea.
Kontua hauxe da: datu-base batean hainbat taula dituzu, eta haien arteko erlazioak definitu behar dituzu. Bi
prozesu jarraitu behar dira:
1. Analisi teorikoa. Access-en sartu gabe (paper gainean soilik), pausu hauei jarraituz:
a. Bi taula erlazionatzeko, eremu arrunt bat eduki beharko dute. Berdin da zer izen duen eremu
horrek; baliteke taula batean izen bat izatea eta bestean beste bat. Kontuan eduki behar da
eremuaren edukia eta ez izena.
b. Orain erabaki beharko duzu zer erlazio mota definitu behar den, (1→1) ala (1→). Lehenengo
kasuak hau esan nahi du: eremu horietako informazioa ezin dela errepikatu ez taula batean, ez
bestean. Bigarren kasuan, 1 aldeko taulan ezin da errepikatu, baina aldeko taulan datuak
errepika daitezke. Ohikoena (1→) erlazioa da.
2. Analisi praktikoa. Access-en barruan egin beharko da. Datu-base tresnak fitxaren barruan, Erlazioak
taldean, egin klik Erlazioak botoian. Erlazionatu nahi dituzun taulak txertatu beharko dituzu eta
ezaugarri hauek izan beharko dituzu kontuan:
a. Eremu arrunt horrek 1 aldeko taulan gako nagusia izan beharko du nahitaez
(giltza). Gako nagusia ipintzeko, taula Diseinu ikuspegia moduan sartu beharko
duzu, aukeratu eremua eta sakatu Gako nagusia ikonoa. Eremuaren ezkerrean
giltza bat agertuko da. Giltza horrek esan nahi du eremu hori gako nagusia dela.
Gogoratu, eremu bat gako nagusia bada, bikoizketarik ez duela inola ere onartzen.
b. Erlazionatu behar dituzun eremuek mota berekoak izan behar dute. Gogora ezazu, zenbakizko
eremuen artean, zenbait mota agertzen direla:
Zenbaki luzea: zenbakizko balioak gordetzen ditu, monetak izan ezik (-1,797 * 10
308
eta
308
1,797 * 10 artean).
Horrek esan nahi du, esaterako, alde bateko eremua Byte zenbaki motakoa bada eta bestaldekoa zenbaki
sinplekoa, biak ez direla mota berekoak eta ezin izango dela erlazio bat sortu haien artean. Erlazio bat
sortzeko, biek mota berekoak izan behar dute.
Esandako aurreko bi baldintzak bete arren erlazioa ezartzerik ez bada, egiazta ezazu bi taulen eremu arruntek
luzera berdin-berdina dutela. Adibidez, testua bada, erlazionatuko dituzun bi eremuek luzera bera izan behar
dute.
ERLAZIOEN ADIBIDEA
Ireki ezazu jada sortuta dagoen 3_EBALUAZIOA izeneko datu-basea. Bertan zazpi taula daudela ikusiko duzu.
Hasi baino lehen, definitu paper gainean erlazioak. Hau da egin beharreko lana:
Kontuan eduki behar duzu, irakasgai bera (Lanbide-Heziketan moduluak deitzen dira) hainbat irakaslek
eman dezaketela hainbat kurtsotan (Egibiden, Administrazioa eta Finantzak, bai goizez, bai gauez ematen
da, eta, gainera, kurtso edo talde desberdinak daude) edo irakasle berak, eta irakasle batek irakasgai bat
TAULA: KURTSOAK
TAULA: IKASLEAK
TAULA: NOTAK
TAULA: IRAKASLEAK
TAULA: IRAKASGAIAK
1. IKASTETXEAK taula ez da existitzen; sortu egin behar duzu. Begiratu aurreko orrian nola geratu behar
duen. Argazkia eremua Eranskina motakoa da. Eremu mota hori ez zegoen aurreko bertsioetan.
Access 2007 bertsiotik aurrera agertu zen.
2. Begiratu taulei arretaz, haietako bakoitzak dauzkan datu motak aztertzeko. Taula bakoitzaren edukia
argi izanda, ezarri itzazu egoki iruditzen zaizkizun Erlazioak. Seguru asko taulen diseinuan zerbait
aldatu beharko duzu beharrezko erlazioak jartzeko.
Lehenengo kontsultan, balioak 547BA kurtsoko ikasleen noten batez bestekoa da. Agertzen
diren izenak irakasleenak dira. Irakasgai bakoitzaren izenak ere agertzen dira. Zer nolako
kontsulta mota da?. Gorde K1 izenarekin.
Bigarren kontsultan, irakasgai bakoitzean ateratako batez bestekoa agertzen da. Gorde K2
izenarekin.
Hirugarren kontsultan, kurtso bakoitzak duen ikasle kopurua agertzen da. Gorde kontsulta, K3
izenarekin.
Bosgarren kontsultan, 547BA kurtsoko hutsegiterik gabeko ikasle bakoitzaren irakasleak, notak,
irakasgaiak, eta abar ikusten dira. Begiratu nola sortu den izena eta abizenarekin bakarrik
ikasle bakoitza izendatzeko eremua. Gorde K5 izenarekin.
Zortzigarren kontsultan, 241BA kurtsoko ikasleen notak ikasgaiaren arabera (bakarrik Azken
Ebaluazioa) azaltzen dira. Gorde K8 izenarekin.
Hurrengo kontsultan, kurtso bakoitzak duen ikasle kopurua agertzen da. Gauekoak edo
goizekoak diren ere adierazten da. Gorde K9 izenarekin.
K10 kontsultan, taula berri bat sortu beharko duzu eta bere izena NOTAK_KOPIA izango da.
Horretarako, hartu NOTAK taula, baina 547BA kurtsoko (IKASLEAK taula) datuak bakarrik.
K11 kontsultan, taulatzat NOTAK (erregimena eremuan bakarrik hautatu Goizez) hartuko da
eta datuak NOTAK_KOPIA taulan gehitu. Beharrezkoak dira KURTSOAK eta IKASLEAK
taulak.
I2 inprimakian agertzen dira: kurtso bakoitzaren datuak eta ikasle guztiak I2-1.
I4 inprimakian honako hauek agertzen dira: irakasle bakoitzaren gaiak, ebaluazioetako notak eta
ikaslearen izen eta abizenak I4-1.
I5 inprimakia ikasle bakoitzaren notaak sartzeko erabiliko duzu. Oso garrantzitsua da jakitea
zein den helburua: notak sartzea. Honek esan nahi du NOTAK (Notak_Zk, Ikasle_Zk,
Irakasle_Zk, Irakasgai_Zk, Ebaluazio_Zk, Nota eta Faltak) taulako eremu guztiak inprimakian
sartu beharko direla. Ikaslearen zenbakia idatzi eta automatikoki ikaslearen datu guztiak
agertuko dira. Gero, irakasgai egokia konbinazio-koadroan aukeratuko da, eta bai irakasgaiaren
izena bai ematen duen irakaslearen datuak orduan agertuko dira. Gauza bera, ikasleen
datuekin eta irakasgaien datuekin. Azkenik, nota eta asistentzia faltak tekleatuko dira.
NOTAK taulatik pasatzerakoan datu guztiak agertuko dira: ikaslearen datuak, irakaslearen
datuak, irakasgaiaren datuak eta ebaluazioko datuak. Gorde inprimakia I7 izenarekin.
Egin ezazu txosten bat, IKASLEAK taulatik hartu informazioa. Txostenari T1 izena jarri, eta utzi
ondoren agertzen den bezala.
Egin ezazu txosten bat, IKASLEAK taulatik hartu informazioa. Txostenari T2 izena jarri, utzi
ondoren agertzen den bezala.
Egin ezazu txosten bat, IRAKASLEAK taulatik hartu informazioa. Txostenari T3 izena jarri, utzi
ondoren agertzen den bezala.
Hartu informazioa (ikasleen notak eta irakasgaiak: 241BA kurtsoa eta 1. ebaluazioa) K7
kontsultatik. T5 txostena nola geratu behar den ikus dezakezu. Irakasgai bakoitzaren noten
batezbestekoa kalkulatu behar da. Abizenak ordenatuta eta orriaren orientazioa horizontala
izango da. Azkenik, lortu 241BA kurtsoko ikasle kopurua eta irakasgai bakoitzeko
batezbestekoa .
Kurtso bakoitzeko ikasleen txostena nola geratu behar den ikus dezakezu. KURTSOAK eta
IKASLEAK taulatik hartu informazioa. T6 izena jarri.
Egin ezazu 241BA kurtsoko ikasleen ikasgaiaren araberako noten txostena (Azken
Ebaluaziokoa). Ikasle bakoitzaren noten batezbestekoa kalkulatu behar da. Hori lortzeko, hartu
informazioa K8 kontsultatik. Buletin bakoitza orri berri batean egongo da.
Egin ezazu txosten bat (T8) IKASLEAK taulatik etiketak sortzeko (Apli 1273, 37mm x 70mm).
Txostenari T5 izena jarri, eta utzi ondoren agertzen den bezala:
Aldaketa
Pentsa ezazu Probintzia atalean hitz hori bera parentesien artean agertzea nahi duzula;
baina pertsona bati dagokion erregistroan Probintzia agertuko ez balitz, parentesiak agertu
ordez, hutsunea agertzea nahi duzula.
Etiketaren diseinuan, Recortar funtzioa kendu eta horren ordez honako hau jarri:
=Silnm([Probintzia]<>Nulo;”(“&[Probintzia]&”)”;”“)
Probintzia nulua ez bada, (beste era batera esanda, erregistro batek Probintzia badu),
e zk er r ek o p ar en tes i a, Probintzia eta eskuinaldeko parentesia agertu beharko dira
etiketan. Hori horrela ez den kasuetan hutsune zuri bat agertzen da.
6. Sar zaitez IKASLEAK taulan. Hau egin: (A-Z) botoiaren gainean sakatu eta posta-kodearen arabera
sailkatuta azaltzen direnean, posta-kode bera duten ikasleak agerrarazi. Laguntza gisa indizeak erabili
beharko dituzu.
ERANSKINAK
K1: Irakasleak, irakasgaiak eta 547BA kurtsoko ikasleen noten batez bestekoa
Gogoratu, eremua sortzeko, espresio-sortzailera sartu behar duzula, eta pauso hauei jarraitu
Ondoren, tekleatu & ikurra, gero, komatxo artean tekleatu “---“ literala, eta, ondoren, kopiatu eta
itsatsi & ikurra.
I3: 241BA kurtsoko ikasleen notak eta irakasgaiak – 1. Ebaluazioa (Kontsulta K7)
I4: Ikasle bakoitzaren irakasleak, irakasgaiak eta notak – Ebaluazio guztiak I4-1
LAGUNTZA: Inprimaki horren bidez, nota berriak sartuko dira NOTAK taulan.
Hasieran, egin klik komando botoi gainean; horrela, erregistro berri bat sortuko da.
Ondoan agertuko dira ikasle horren datuak (KURTSOA, IZENA eta ABIZENAK).
Ondoan agertuko da irakasgai horren zenbakia, izena eta irakasten duen irakaslea.
Ondo egin duzula egiaztatzeko, itxi eta gorde inprimakia; gero, ireki NOTAK taula,
eta begiratu ea sartutako erregistro berria dagoen ala ez.
LAGUNTZA: Hautatu K7 kontsulta. Crear fitxaren barruan, Informes taldean, egin klik Informe botoian.
Automatikoki txosten bat sortuko du. Utzi txostena agertzen den bezala.
Menu Nagusia
17.
ERREPASO ARIKETA: ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
HELBURUA
Datu-baseak errepasatzea eta ezaguera handitzea.
2. TAULAK:
Autobus_Gakoa eremuan, zer geltokitan jaitsi behar den agertzen da (ikusi AUTOBUSAK
taula).
Ikasle batzuk bazkideak dira eta beste batzuk ez (ikusi BAZKIDEAK taula).
EKINTZAK. Ekintza_Noiz eremuan zenbaki bat agertzen da. Zenbaki horren bidez jakin daiteke
noiz egiten den ekintza hori (ikusi NOIZ taula). Ekintza_Mota eremuan zenbaki bat agertzen da
eta zenbaki horrek adierazten du zenbat ordaindu behar den ekintza hori egiteagatik (ikusi
KUOTAK_EKINTZAK taula).
AUTOBUSAK:
NOIZ. Ekintzak zenbait egunetan egiten dira (ikusi EKINTZAK taula). Hamabost aukera daude.
Taula honetan agertzen diren ikasleak bazkideak dira (154 bazkide dira).
Ikasle bat bazkidea den ala ez jakiteko, konparatu Ikasle_Zk (IKASLEAK taula) eta
Bazkide_Zk (BAZKIDEAK taula).
KUOTAK_BAZKIDEAK. Bazkide guztiek ez dute kantitate bera ordaindu behar. Bost kategoriatan
banaturik daude (ikusi BAZKIDEAK taula).
3. ERLAZIOAK:
4. KONTSULTAK:
K1: zenbat ikasle (ordenatu beheko noranzkoan) parte hartzen duten ekintza bakoitzean.
K2: geltoki bakoitzean zenbat ikasle (ordenatu gorako noranzkoan) jaisten diren (A eta G bitartean
soilik).
K3: egun bakoitzean zenbat ikasle (ordenatu gorako noranzkoan) parte hartzen duten.
K4: zenbat diru (ordenatu beheko noranzkoan eta kontuz formatuarekin) jasoko den ekintza
bakoitzean.
K6: sortu KUOTAK_EKINTZAK taularen kopia bat eta izendatu KE. Igo % 5 KE taulan agertzen
diren ekintza guztiei.
K7: IKASLEAK eta BAZKIDEAK taulak baliatuta, sortu taula bakar bat. Taula berriaren izena
OROKORRA izango da; bertan, txertatu IKASLEAK taulak dituen eremu guztiak eta BAZKIDEAK
taulatik beharrezkoak direnak.
Kontuz. Taula berria sortzean, egiaztatu ikasle guztiak agertzen direla, eta ez bakarrik bazkideak
direnak. Egin aldaketa batzuk kontsultan.
K8: egin parametroen kontsulta bat IKASLEAK taula erabilita. Bertan, definitu parametro bat,
ekintza bakoitzaren ikasleak ager daitezen.
K9: Kontsulta bat egingo duzu IKASLEAK taula erabiliz. Jakin nahi duzu nortzuk diren ikasle
zenbakia 20 baino handiagoa daukatenak. Agertuko dira 240.
K10: Kontsulta bat egingo duzu IKASLEAK taula erabiliz. Jakin nahi duzu nortzuk diren autobusa
hartzen duten ikasleek. Ez dute agertu behar geltokirik ez dutenak (A klabea). Agertuko dira 189.
5. INPRIMAKIAK:
I1: Egun bakoitzean egiten diren ekintzak eta ekintza bakoitzean parte hartzen duten ikasleek.
I2: EKINTZAK taula hartu behar da. Ekintza_Mota eta Ekintza_Noiz eremuetan balioak sartzeko
talde-laukia kontrol bat erabiliko da eta konbinazio-koadroa beste kontrol bat. Gainera inprimakian
ekintza bakoitzean parte hartzeagatik zenbat diru pagatu behar den agertu behar da, baita ere zein
egunetan garatzen den.
I3: IKASLEAK taula hartu behar da. Ekintza eta Busa eremuetan baloreak sartzeko, konbinazio-
koadroak erabili behar dira.
I4: Fitxa kontrol batekin lortuko dituzu 2 orrialde (Datuak eta Ekintzak) hurrengo informazioarekin:
6. TXOSTENAK.
T1: Hurrengo orrialdean autobus geltokiak agertzen dira eta haietako bakoitzean jaisten diren
ikasleak. Ez dira agertu behar geltokirik ez dutenak (A klabea) eta taldeak ezin dira moztu.
T2: Egun bakoitzean egiten diren ekintzak eta ekintza bakoitzean parte hartzen duten ikasleak.
7. Taulekin “jolastu”:
IKASLEAK taulan, hautespen-iragazkia erabilita, bakarrik agertu behar dute 10. Ekintzan parte
hartzen duten ikasleak. Lortu eta gero, kendu iragazkia.
IKASLEAK taulan, hautespen-iragazkia erabilita, bakarrik agertu behar dute A geltokikoak. Lortu
eta gero, kendu iragazkia.
IKASLEAK taula barruan, ekintzaren arabera sailkatzerakoan, ekintza berean parte hartzen duten
ikasleak, abizenez sailkatuko dira.
Enpresa eremuan letra xehez idatzitakoak, letra larriz agertu behar du.
Plazak eremuan plaza-kopurua adieraztean, 40 eta 100 balioen artekoa onartuko da. Beste
balio bat idatzita, mezu hau agertuko da: “Errorea. 40 eta 100 balioen artekoa idatzi”.
ERANSKINAK
K6: Kopiatu KUOTAK_EKINTZAK taula eta itsatsi ondoren taula berrian KE izena eman. Gero kontsulta
bat egin; eta ondoren eguneratze kontsulta bat ere egin.
I1: Egun batean egiten diren ekintzak eta ekintza horietan parte hartzen duten ikasleak.
I3: Egun batean egiten diren ekintzak eta ekintza horietan parte hartzen duten ikasleak.
18.
ERREPASO-ARIKETA: PORRA ZIKLISTA
HELBURUA
Datu-baseen errepasoa eta ezaguera handitzea.
Tourrerako antolatu den txirrindulari-porran parte hartzea proposatzen dizugu. Jokalari bakoitzari 9 txirrindulari
banatuko zaizkio. Etapa bakoitzean, lehen 4 postuetan sailkatzen diren txirrindulariei saria banatuko zaie. Kontrola
eramateko datu-base bat sortu behar da. Horretarako:
2. TAULAK:
JOKALARIAK: 22 parte-hartzaile daude, eta parte hartzaile bakoitzak 9 txirrindulari edukiko ditu.
SARIAK: etapa bakoitzean lehenengo lau postuetan gelditzen direnek diru saia izango dute.
ETAPAK: etapa bakoitzean lehenengo lau postuetan gelditu diren txirrindulariak azalduko dira.
TXIRRINDULARIAK: txirrindulari guztien (198 txirrindulari) datuak agertuko dira, baita taldearen
burua den edo ez eta txirrindulariaren jokalaria nor den ere.
3. ERLAZIOAK:
4. KONTSULTAK:
5. INPRIMAKIAK:
I2. Talde bakoitzeko txirrindulariak, eta diru jaso duten etapa bakoitzean.
I3. BANAKETA taula erreferentzia gisa hartuko da. Taula horretan, jokariaren zenbakia agertzen
den eremuan datuak sartzeko, beheko eremu konbinatua erabiliko da.
I4. ETAPAK taula erreferentzia gisa hartuko da. POSTUAren eta DORTSALAren datuak sartuko
dituzu kontrol batekin. Gero, erlazionatu kontrolak eta eremuak.
I5. Inprimaki honetan agertzen diren datuak lortu beharko dituzu. Argi eduki behar duzu ETAPAK
taulatik hasi garela. Begiratu, 3 fitxak daude.
6. TXOSTENAK:
TXIRRINDULARIAK taula hartu eta ordenatu Dortsal_Zk eremuaren arabera, baina bakarrik
Burua direnak. Gorde K5 izenarekin.
Parametroen kontsulta bat egingo duzu TXIRRINDULARIAK taula erabilita; bertan, parametro bat
definituko duzu, taldearen zenbaki bakoitzean txirrindulariak ager daitezen. Gorde K6 izenarekin.
ERANSKINAK
K2: JOKALARIAK taula, SARIAK taula, TXIRRINDULARIAK taula eta ETAPAK taula
K3: JOKALARIAK taula, SARIAK taula, TXIRRINDULARIAK taula eta ETAPAK taula
K4: TALDEAK taula, SARIAK taula, TXIRRINDULARIAK taula eta ETAPAK taula
I1: ETAPAK taula, TXIRRINDULARIAK taula, SARIAK taula eta JOKALARIAK taula
I2: TALDEAK taula, TXIRRINDULARIAK taula, ETAPAK taula eta SARIAK taula
I3.
I4.
I5.
T1.
T2.
K5.
K6.
19.
ERREPASO-ARIKETA: LIBURUTEGIA
HELBURUA
Datu-baseak errepasatzea eta ezaguera handitzea.
Liburutegi bat kudeatzeko parte hartzea proposatzen dizugu. Helburua da irakurleei maileguz emandako
liburuak kontrolatzea. Kontrolatzeko, datu-base bat sortu behar da. Horretarako:
2. TAULAK:
ARGITALETXEAK:
31 argitaletxe daude.
EGILEAK:
70 egile daude.
GENEROAK:
25 genero daude.
LIBURUAK:
IRAKURLEAK:
16 irakurle daude.
MAILEGUAK:
70 mailegu daude.
3. ERLAZIOAK:
Hautespen normala:
HNK15. Vitoria-Gateizko irakurleei maileguz emandako liburuak, 200 orri baino gehiago
dituztenak
HNK21. Irteera-Data eremuan agertu behar dute Urtarrila hilean maileguz hartu dituzten
liburuek.
HNK27. Sortu kalkulatutako eremu bat, eta izendatu Prezioa/Orria, formatutzat moneta
izango duena. Prezioa zati Orriak kalkulatuko da.
Guztizkoen Kontsultak:
GUK02. Beheko noranzkoan ordenatuta, adierazi liburu bakoitza zenbat aldiz eman den
maileguz.
GUK03. Goiko noranzkoan ordenatuta, adierazi irakurle bakoitzak zenbat aldiz hartu dituen
liburuak maileguz.
GUK04. Beheko noranzkoan ordenatuta, adierazi irakurle bakoitzak zenbat orri irakurri
dituen.
GUK05. Beheko noranzkoan ordenatuta, adierazi, probintziaka, liburuak zenbat aldiz eman
diren maileguz.
GUK06. Ordenatu gabe, adierazi idazlearen liburu bakoitza zenbat aldiz eman den
maileguz.
HPK03: Sartu GENEROAK taularen Generoa parametro gisa, liburuen Tituluak eta
idazlearen Izen_Abizena ager daitezen.
TSK05. Sortu ERRESERBAK taula berria informazio honekin: MAILEGUAK taula (eremu
guztiak Liburuaren_Zk eta Irakurlearen_Zk izan ezik), LIBURUAK taula (eremu guztiak
Liburuaren_Zk, Argitaletxearen_Zk, Egilearen_Zk eta Genero_Zk izan ezik) eta
IRAKURLEAK taula (eremu guztiak Irakurlearen_Zk izan ezik).
Eguneratze kontsulta:
EGK01. Igo % 5 LIBURUAK_PLANETA taulako prezioak.
Gehitutako datuen kontsulta: Egin EGILEAK taularen kopia bat; baina, kopia egitean, kopiatu
Egitura bakarrik, daturik gabe. Jarri IDAZLEAK izena taula berriari.
GDK01. Erantsi EGILEAK taulari IDAZLEAK taulako datu batzuk; hau da, Jaiotza_urtea
eremuan 1960 baino gutxiago daukatenak. Ez gehitu Argazkia eremua.
GDK02. Erantsi EGILEAK taulari IDAZLEAK taulako datu batzuk; hau da, Jaiotza_urtea
eremuan 1980 baino gehiago daukatenak. Ez gehitu Argazkia eremua.
GDK03. Erantsi EGILEAK taulari IDAZLEAK taulako datu batzuk; hau da, Jaiotza_urtea
eremuan 1960-1980 urteen artean barne dauzkatenak. Ez gehitu Argazkia eremua.
Ezabatze kontsulta:
EZK03. IDAZLEAK taulan, ezabatu Jaiotza_urtea eremuan 1960-1980 urteen artean barne
dauzkatenak.
5. INPRIMAKIAK:
I01-I06. Sortu taula bakoitzeko (eremu guztiekin) inprimaki bat: ARGITALETXEAK, EGILEAK,
GENEROAK, IRAKURLEAK, LIBURUAK eta MAILEGUAK.
I07-I11. Hautatu taula bakoitza eta gero sortu inprimakiak automatikoki (Sortu fitxaren barruan,
Inprimaki taldean, egin klik Inprimaki botoian): ARGITALETXEAK, EGILEAK, GENEROAK,
LIBURUAK eta IRAKURLEAK.
I12. Sortu inprimaki bat LIBURUAK taulatik (eremu guztiekin), baina hautatzen dituzunean:
Argitaletxearen_Zk, Egilearen_Zk eta Genero_Zk eremuak egin konbinazio-koadroekin (gako
zutabea ezkutatu).
I13. Sortu inprimaki bat MAILEGUAK taulako eremu guztiekin, baina, Liburuaren_Zk eta
Irakurlearen_Zk eremuak hautatzeko orduan, erabili konbinazio-koadro bat (ezkutatu gako
zutabea).
I14. Sortu inprimaki bat LIBURUAK taulako eremu guztiekin, eta erlazionatuta dauden beste 3
azpiko inprimakiekin (ARGITALETXEAK, EGILEAK eta GENEROAK). Azpiko inprimakiak
sortzeko, erabili Inprimakia/Azpiko inprimakia kontrola.
I15. Sortu inprimaki bat MAILEGUAK taulako eremu guztiekin, eta erlazionatuta dauden beste 2
azpiko inprimakiekin (LIBURUAK eta IRAKURLEAK). Azpiko inprimakiak sortzeko, erabili
Inprimakia/Azpiko inprimakia kontrola.
I16. Sortu inprimaki bat ARGITALETXEAK taulako eremu guztiekin, eta erlazionatuta dauden
beste 5 azpiko inprimakiekin; alde batetik LIBURUAK, EGILEAK, GENEROAK, eta, beste alde
batetik, MAILEGUAK eta IRAKURLEAK.
Menu Nagusia. Sortu inprimaki bat,k eta erabili Fitxa-Kontrol 5 fitxekin: Taulak, Kontsultak,
Inprimakiak, Txostenak eta Datu-Basetik Irten. Fitxa bakoitzean, dokumentuan sortu den
elementu bakoitzarentzat, sartu botoiak eta etiketak.
6. TXOSTENAK:
T01-T06. Sortu taula bakoitzeko etiketa bat, eremu guztiekin: ARGITALETXEAK, EGILEAK,
GENEROAK, IRAKURLEAK, LIBURUAK eta MAILEGUAK. Hautatu fabrikatzailearen iragazkia
(APLI), produktuaren zenbakia (APLI 1271), dimentsioak (30 mm x 70 mm) eta zutabe kopurua
(3).
T07-T13. Sortu kontsulta bakoitzeko txosten bat, eremu guztiekin: HNK19, HNK20, HNK21,
HNK24, HNK25, HNK26 eta HNK27.
T14. Sortu LIBURUAK taulako txosten bat, eremu hauekin: Liburuaren_Zk, ISBN, Titulua eta
Prezioa. Horretaz gain, lortu liburuen kopurua, guztizko prezioak eta batezbesteko prezioa.
T15. Sortu ARGITALETXEAK, EGILEAK eta LIBURUAK tauletako txosten bat eremu hauek
dituena: Argitaletxearen_Izena (multzokatuta dago), Izen_Abizenak (multzokatuta dago),
Edizioaren_Data, Titulua eta Prezioa. Gainera, lortu zenbat liburu argitaratu duen argitaletxe
bakoitzak.
T16: Sortu fitxa itxurako txosten bat; bertan, taula hauetako datuak azalduko dira: LIBURUAK,
ARGITALETXEAK, EGILEAK eta GENEROAK.
Makroak. Sortu elementu bakoitzeko azpimakro bat. Ondoren, Menu_Nagusia inprimakian lotu botoiak
eta makroak.
ERANSKINAK
HNK01:
HNK02:
HNK03:
HNK04:
HNK05:
HNK06:
HNK07:
HNK08:
HNK09:
HNK10:
HNK11:
HNK12:
HNK13:
HNK14:
HNK15:
HNK16:
HNK17:
HNK18:
HNK19:
HNK20:
HNK21:
HNK22:
HNK23:
HNK24:
HNK25:
HNK26:
HNK27:
GUK01:
GUK02:
GUK03:
GUK04:
GUK05:
GUK06:
HPK01:
HPK02:
HPK03:
HPK04:
HPK05:
HPK06:
HPK07:
TSK01:
EDO
TSK02:
TSK03:
TSK04:
TSK05:
EGK01:
EGK02:
EGK03:
EGK04:
EGK05:
GDK01:
GDK02:
GDK03:
EZK01:
EZK02:
EZK03:
ETK01:
ETK02:
ETK03:
I01:
I02:
I03:
I04:
I05:
I06:
I07:
I08:
I09:
I10:
I11:
I12:
I13:
I14:
I15:
I16:
T01-T06:
T07:
T08:
T09:
T10:
T11:
T12:
T13:
T14:
T15:
T16:
MAKROAK:
20.
BIBLIOGRAFIA
Korres Pérez de Arrilucea, Kike; Santos, Mikel; Otxoa de Zuazola López de Gauna, Serafín. (d.g.).
Microsoft Access-eko apunteak (2.0-3.0-1997-2000-XP-2003-2007-2010). EGIBIDE-MOLINUEVO.