Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

1

ITZIARKO AUZO UDALAREN

ITZIARKO AUZO UDALA – Debako Udala / ENTIDAD LOCAL MENOR DE ITZIAR – Ayuntamiento de Deba | Herriko Plaza z/g - 20829 Itziar, Gipuzkoa — Tel.: 943199255
ADMINISTRARI-KUDEATZAILE
LANPOSTURAKO DEIALDIA

DEIALDIA
Itziarko Auzo Udalean administrari-kudeatzaile lanpostua betetzeko, deialdi bidezko
hautaketa prozesua ipini da martxan. Siadeco enpresaren aholkularitza zerbitzuaren
bitartez kudeatuko da lanpostu horretarako teknikariaren hautaketa prozesua. Jarraian
zehazten dira, lanpostuaren ezaugarriak eta curriculumak bidaltzeko epeak eta emaila.
– Lanpostua: administrari-kudeatzailea
– Erreferentzia: AK03-19
– Curriculumak bidaltzeko epea: 2019ko urriak 13
– Curriculumak bidaltzeko emaila: siadeco@siadeco.eus

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK
Ardura eta zeregin orokorrak:
– Izaera publikoa duen entitatearen gobernu batzordeen erabaki eta jarraibideak
jarraituz, kudeatu beharreko zerbitzuen arduradun tekniko nagusia eta koordina-
tzaile orokorra izatea.
– Administrari-kudeatzaileak, kudeatu beharreko entitateak dituen helburuei begi-
ra, koordinazio, gestio eta gidaritza lanak ere egin beharko ditu. Herritarrei kali-
tatezko zerbitzua eskaintzea izango da entitatearen helburu nagusia, eta horreta-
rako, eskaini beharreko zerbitzuen antolaketa egokia egitea, lantalde ezberdinei
laguntza eskaintzea eta proiektu berriak martxan jartzeko �nantzaketa lortu eta
aurrekontuak kudeatzea izango dira zeregin nagusiak. Aurreko zeregin guztietan,
eraginkortasuna eta informazioaren gardentasun osoa bermatu beharko da, bai
entitateko gobernu eta lan batzordeekiko, baita herritarrekiko ere.

Funtzio eta egiteko zehatzagoak:

– Idazkaritza teknikoa:
• Entitatearen gobernu batzorde eta lantalde ezberdinen bilerak antolatu eta ko-
ordinatzea, dokumentazioa prestatu eta bileretako esan-eginen aktak jasotzea.
• Entitatearen ohiko funtzionamenduak eta ohiko proiektuen kudeaketak
beste enpresa eta erakundeekin egitea eskatzen dituen bileretan parte
hartu eta jarraipena egitea.
2

ITZIARKO AUZO UDALA – Debako Udala / ENTIDAD LOCAL MENOR DE ITZIAR – Ayuntamiento de Deba | Herriko Plaza z/g - 20829 Itziar, Gipuzkoa — Tel.: 943199255
– Lan administratibo-teknikoa:
• Herritarrei eskaini beharreko zerbitzuak ongi antolatu eta jarraipen lana egi-
tea. Zerbitzu horiek hobetzeko proposamenak egitea.
• Herritarrak informatu, orientatu eta entitatearen eskumenekoak diren arloe-
tan laguntza ematea.
• Gobernu batzorde eta lantaldeei laguntza administratibo-teknikoa ematea.
• Proiektu berrietarako, txosten teknikoak idatzi, beste erakundeekiko lanki-
detza bideratu eta erakunde publikoen diru-laguntzak lortzeko, informazioa
eskuratu, eskaerak tramitatu eta jarraipena egitea.
• Kudeaketa administratibo-teknikorako lanak eta proiektuak, tokiko entitate
baten eskumenekoak diren arlo guztietara zuzendutakoak izango dira: he-
rritarren arrera zerbitzua; landa garapena; hirigintza, obrak eta zerbitzuak;
kultura; parekidetasuna, bizikidetza eta aniztasuna; ingurumena, tokiko eko-
nomia, enplegua eta turismoa; herritarren partaidetza; eta abar.
• Entitatearen informazio eta dokumentazioa, euskarri �sikoan nahiz digitalean
dagoena, sailkatu, gorde eta zaintzea.
• Entitatearen kanpo zerbitzu eta barneko lan prozesuetan, informazio eta
komunikaziorako teknologia berrien erabilera optimizatzea.
• Entitatearen aurrekontu, baliabide material eta humanoen aurreikuspenak
egin eta kontrolatzea.
• Entitatearen erabaki eta funtzionamenduetan, indarrean dagoen araudia
betetzeko neurriak hartzea, bereziki zuzenbide publikoko erakundeei eragi-
ten dieten arauetan.

– Gidaritza eta koordinazio teknikoa, bi norabidetakoa: batetik, entitateko erabaki


organoek �nkatutako helburuak lortu eta erabakiak gauzatzeko. Bestetik, erabaki
organo horiei, entitatearentzako proiektu berriak proposatu eta beroien gidaritza
teknikoa bideratzeko.

HAUTAGAIAREN EZAUGARRIAK

Unibertsitate mailako ikasketak:


Unibertsitate mailako ikasketak izatea eskatuko da. Beste arloetako unibertsitate ikas-
ketak dituztenak baztertu gabe, lehentasuna izango duten ikasketa arloak honakoak
izango dira: enpresen administrazioa, zuzenbidea, kudeaketa ekonomikoa, zientzia
politikoak edo administraziokoak, soziologia eta giza baliabideen arloko ikasketak,
landa garapena eta lurralde antolaketarekin zerikusia dutenek.
3

Hizkuntzak:

ITZIARKO AUZO UDALA – Debako Udala / ENTIDAD LOCAL MENOR DE ITZIAR – Ayuntamiento de Deba | Herriko Plaza z/g - 20829 Itziar, Gipuzkoa — Tel.: 943199255
Ahozko harremanetarako, euskara eta gaztelania ongi menderatzea, eta idatzizkoan,
txosten teknikoak euskaraz eta gaztelaniaz idazteko gaitasun altua izatea ezinbesteko
baldintzak izango dira. Beste hizkuntzetako ezagutza eta tituluak ere baloratuko dira,
bereziki ingelesekoak.

Beste baldintzak edota kontuan hartuko diren ezaugarriak:


– Gidatzeko baimena (ezinbesteko baldintza).
– Landa eremuaren ezagutza edota landa eremuarekiko harremana.
– Lantaldeak gidatu eta taldean lan egiteko gaitasuna.
– Espiritu ekintzailea eta sortzailea izatea.
– Hainbat diziplinatan jarduteko gaitasuna izatea, proiektu mota ezberdinetan eta
lan zeregin oso diferenteetan.
– Kontabilitate arloko ezagutza izatea.
– Bulegoko lan, datuen azterketa, txostenen erredakzio eta maketaziorako eta
proiektuen aurkezpenerako baliabide informatiko eta software aplikazioetako eza-
gutza eta trebetasunak
– Bestelako teknologia berriekiko ezagutza eta gertutasuna (sare sozialak, webgintza...)

Esperientzia profesionala:
Baloratu egingo da hautagai bakoitzak honako arloetakoren batean edo bat
baino gehiagotan zenbateko esperientzia duen: administrazio publikoarekin
lotura duten proiektu eta zerbitzuen kudeaketa; arlo pribatuko enpresetan
kudeatzaile edota arloren bateko arduradun bezala lortutako esperientzia;
auditoria, kudeaketa ekonomikoa edota finantzen arloko esperientzia; zerbitzu
juridikoen arloko esperientzia: enpresei zuzendutako bestelako aholkularitza
zerbitzuak, landa eremura bideratutako proiektuetako esperientzia eta beste-
lako plangintza sektorialen kudeaketan lortutako esperientzia.

Itziarren, 2019ko irailaren 25ean

You might also like