Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 17

Ezinbesteko irakurketak eskoletan: irakurketa kanonikoak

0. Txosten honen nondik norakoak


• Txosten honetan ezinbesteko irakurketak proposatzen dira,
◦ Bereziki azken bi hamarkadatako obrak arakatuz osatutako.
• Bi zerrenda osatu dira: HH eta, LH.
• Zerrenda bakoitzaren aurrean hainbat ohar erantsi dira.
◦ Ohar hauek ez dira justifikazio teorikoak,
◦ baizik eta esperientziak eta lankidetzak sortutako irizpideak.

1. Txosten honen helburua


• ikastetxeetan irakurketa ibilbide bat osatzearen onurez ohartaraztea da.
◦ Ibilbide honetan zehar hainbat obra proposatzen dira.
◦ Ibilbide hau osatuz gero ikasleek ezinbesteko obrak irakurri dituztela
ziurtatzen da.
• Irakurketa hauek lanketa didaktikorik gabekoak izatea aldarrikatzen da,
hots, irakurketa soila bere modalitate guztietan: ozena, isila, bakarka zein
taldean.
• Era berean, helduak (irakasleak) haurrari irakurtzeak dituen onurak
azpimarratzen dira.
2. Irakurzaletasunak eskolako curriculumari eskaintzen dion onuraz
1. arlo akademikoari ekarpen zuzena egiten dio literaturak
a) Argitu dezagun zergatik.
2. Gakoa ikasteko moldeekin lotuta dago.
3. ikasketetan aurrera egin ahala, irakurketa tekniko-zientifikoaren presentzia
handitzen doa
4. jakintza metatuz egiten da aurrera, oinarrizko kontzeptuetan eraikitako
goragoko kontzeptuetara jauzi egiten da behin eta berriz.
5. irakurtzeko gaitasun ona duten ikasleek edukiak bereganatzeko erraztasun
handiagoa dute eta ikasle hobeak dira.
6. Aldiz, irakurle kaxkarrek nekez egiten dute aurrera.
a) edukiak hitzez hitz atxikitzeko beste erremediorik ez dute, esanahiaz
jabetu gabe.
b) memoriak tope egiten dutenean, aurrera egiteko ezintasuna erakusten
hasten dira.
7. irakurle onekin alderantziz gertatzen da.
a) erdi- eta goi-mailako ikasketetan nabarmentzen hasten dira,
b) kontzeptuak eta edukiak menderatzeko gaitasuna euren alde agertzen
delako.
8. Horra, bada, gure haurrei haur eta lehen hezkuntzan ipuinak irakurtzeko
arrazoi on bat.
3. Irakasleek egindako irakurketa ozenak ikasleen irakurzaletasunari
eskaintzen dion onuraz
1. Baina nola lortu zaletasuna testuinguru akademiko batean?
2. Irakurtzen ikastea askoz xamurragoa da etxean laguntzen badute
a) baina eskolak ziurtatu behar izaten du edukiak jasotzen dituela ikasleak.
3. Aisialdiko ekintza da literatur irakurketa,
a) [KONTRAESANA] baina eskolan aisialdiko testuingurutik kanpo egiten
da.
b) [IRTENBIDEA] literatura estrategia akademiko orokorretatik desberdin
jokarazten duen ekintza mota bat da.
4. [ONDORIOA] Literaturaren irakurketa ezin da beste ikasgai bat bezala proposatu.
a) Irakurketa ludikoak bere teknika eta estrategia propioak behar ditu.
5. Zorionez ez da kontu korapilatsuegia irakurtzen zaletzea.
6. Ez dira baliabide asko behar ezta prestaketa bereziak ere.
a) Funtsean bi gauza baino ez dira behar:
•Kalitatezko liburu sorta bat
•eta ozen irakurtzeko konpromisoa duen irakasle bat.
b) Eta, azkenik, zentzuko jokabideari lotutako irizpide ezinbesteko hau ere
behar da: ez eskatu ezer irakurketaren ordainetan, ez laburpenik, ez
iritzirik, ez ezer. Ez da liburuaz hitz egingo. Zehaztu dezagun, irakasleak
ez du liburuaz hitz egingo. Zeren jakin-mina ez da behartzen, jakin-mina
piztu egiten da. Gainerakoa berez etortzen da1.
7. [AXIOMA BAT] : irakasleak zenbat eta gehiago irakurri ikasleari, orduan eta
ikasle irakur-zaleagoa izango dugu.

1. Baieztapen hauen inspirazio eta iturri: Como una novela [Comme un Roman] / Daniel Pennac.-- Anagrama, 1993 ;
[Gallimard, 1992]. Besterik ez bada irakurri liburu honetako 105-134 arteko orrialdeak.
4.1 Haur hezkuntzan kantatzeari buruz
Haur Hezkuntzan kantak ezinbesteko testu literarioak dira. KANTATU
DEZAGUN!

Eta tradizionalak badira hobe, doinu-erritmo tradizionalak gorde eta


euskararen prosodia zaintzen dutenak. GOGORATU-ERABILI ZURE
TXIKITAKO KANTAK

Dena den, ez da estu jokatu behar kanten aukeraketarekin, bilatu dezagun


tartetxoa iturri eta jatorri desberdinetako kantuetarako. GUSTATZEN
ZAIZUNA KANTATU, ZURE PLAZERA DENON PLAZERA!.

Haur kantak, oro har, lirikaren barruan txertatzen diren testu kantatuak
izaten dira, hizkuntzaren erabileraren alor guztietan agertzen delarik haurren
jolaserako berezko grina. Hona ezaugarri batzuk:

• Kantua erritmoa markatzeko erabiltzen da jolasean (demagun


sokasaltoan);
• hitzak doinuetan txertatuta datoz;
• tradizioko kantuetan ahozko testuek erakusten dituzten baliabideak daude;
• gertaerak errepikatzeko joera erakusten dute (Akerra ikusi dugu...);
• esanahia askotan lausotuta egoten da (Arriola marriola...),
• baina, badira kanta narratiboak ere (Tximeleta mendian...);
• onomatopeiaren erabilera orokorra da (Loa, loa, Xunxurubere...);
• gorputza premiaz agertzen den gaia da (Honek txotxak bildu...),
• txaloak eta esku jolasak (Txalopin txalo...) ere maiz,
• animaliak agertzen dira, etxe-abere izan ( Astoak aaa, katuak...), ala pizti
izan (Lehoi baten bila...).
4.1 Lehen Hezkuntzan kantatzeari buruz
• kantua literatur jarduna da.
• euskal kantutegiko aleak eskolaratzea lagungarri bikaina da literaturarekin
era ludikoan aritzeko.
• Ahozko tradizioko kantuen eta idatzizkoen artean bereizi egin behar da.
• Ahozko tradiziotik(kanta herrikoiak, anonimoak,etab) datozen kantuek
euskal HIZKETA SANORA hurbiltzen dute.
◦ euskararen fonetika, prosodia eta ezaugarri linguistikoak era ludiko
batean barneratzeko.
• Idatzizko kantuak (Adib, Lizardi, Telesforo Monzon,... bertsolari eta poeten
letrak)irakurketara hurbiltzeko baliabide egokia dira,
◦ testu idatzien ezaugarri ekin eraikiak daude.
◦ asko narrazioen egituraketatik hurbil daude eta, gainerakoak, lirika
idatzirako sarbidetzar har litezke.
• Euskal kantutegia EUSKAL KULTURAREN TRANSMISIO BIDEA da.
• Beste tradizio eta kulturetatik jasotako kantuak berdin dira erabilgarriak
◦ , literaturaren balio unibertsalen jabe dira.
◦ Gainera euskal kantutegian txertatutako pieza asko inguruko kulturetan
ere agertzen direla, erro komun baten aldaki gisara.
• Lehen hezkuntzarako kantuak aukeratzen ditugunean, irizpide hauek
kontuan hartzea oso gomendagarria da:
◦ TALDE KONTZIENTZIA BULTZATU: hainbat ahotsetan egiten diren
kantuak, kantu parte hartzaileak edota jolaserako kantuak.
◦ Kantuaren eta bertsoaren arteko zubia egiten duten kantuak,
bertsolaritzan erabili ohi diren doinuekin osatutakoak. Komeni da
Bertsozale Elkartearen “Lehen Hezkuntzarako bertsolaritzaren
curriculuma” arakatzea.
4.2 Haur hezkuntzako narrazio liburuei buruz
• Tamalez, euskal idazleen eta ilustratzaileen oso obra gutxi daude haur
hezkuntzako irakurleentzat
a) nagusiki itzulpenak izaten dira argitaratzen diren obrak.
b) Euskal idazleek batik bat bilduma liburuak sortzen dituzte HHko
irakurleentzat,(DONA-DONA BILDUMA,... )
• nagusiki itzulpenak diren liburuetan,
a) badira ezinbestekotzat jotzen diren idazle batzuk eta, (LIONNI,
BROWNE, CARLE,...)
b) hamarkada bakoitzak bere best-sellerrak sortu izan ditu (kalitatea
gorabehera). (KROKO, KATTALIN, TXOMIN,...)
c) proposatzen den zerrenda halabeharrez makurtu da modara, duela
hamarkada batzuetako liburuen ITXURA eta egungoa desberdina delako.
d) Era berean honek erakusten du epe ertain batean zerrenda hau aldatzeko
premia izan dezakegula.
• Azkenik, ezaugarriei begira, esan liteke adin honetako narrazio liburuek
estandar argi bat dutela:
a) Narrazioetako pertsonaiak animalia gizatiartuak izaten dira.
b) Gizakiak agertzen direnean, gehienetan, haurrak izaten dira edota aiton-
amonak.
c) Kontraste handiko eszenak eraikitzen dira, kolore biziekin margotuak,
marra lodiz inguratutako elementu gutxi batuekin eta atzealde soilekin.
d) Kontaketaren haria daramaten ekintzak ziklikoak izaten dira, alegia,
behin eta berriz errepikatzen diren eszenak, amaierako korapilo askatzea
gertatu arte.
e) Txikienekin hari narratibo erabat apala josten da eta irakurlearen adinean
gora egiten den neurrian, eszenak kopuruz murriztu eta ñabarduraz
aberastu egiten dira.
4.2 Tradizioko narrazioak Lehen Hezkuntzan

• Lehen hezkuntzan ahozkotik idatzikora doa TRADIZIOZKO


NARRAZIOEN literatur jardunak.
• HASIERAN (LH1) tradizioko ahozko literatura da nagusi, amandre
ipuinen aroan gaude.
• Erdi parean fabulak eta mitoak giza portaeraren konplexutasunean
arakatzen hasteko zubi izango dira, alegia, idatzikotik eta ahozko
tradiziotik erdibana jasotzen duten piezak, bai bertako mitologiakoak bai
tradizio greko-erromatarrekoak.
• LH amaiera aldera balio moralak agerian jarri eta euren gainean
hausnartzeko bitartekoak ematen dituzten piezak aukeratu litezke.
Esaterako H. C. Andersen bezalako idazle baten ipuinak, tradizio greko-
erromatarreko fabulen eta mitoen ildoari muzin egin gabe.

• LH HASTAPENAK (Lehen zikloa?)


a) literatur piezak sinbologiaz beteak daude eta aldi berean mezu
gardenak erakusten dituzte.
b) Hausnarketa espliziturik eman gabe, portaera eredugarriak izendatzen
dituzte, Ch. Perraulten ipuinetan bezala.
c) Muturretan kokatzen diren pertsonaia eta ekintza manikeoak
erakusten dituzte, heroien iniziazio prozesu osoen ibilbidea
erakutsiaz.
d) Egitura gero eta konplexuagoa dituzten narrazioak proposatuko dira,
Makilakixki bezalako ipuin sinpleekin hasi eta Mari Xor edota Joan
Hartza bezalakoekin jarraitzeko.
e) Barandiaran, Azkue, Satrustegi eta Wentworth Webster izango ditugu
iturri agortezin zeregin honetarako.
• LH ERDI PARETSU (Bigarren zikloa?)
a) “gauzen zergatiaren” eta “teknikaren ikaspenaren” narrazioak
b) Garai honetan Mari, Basajaun, Lamiak, Martin eta Jentilak,...
c) Greziar mitologiako pertsonaien aurkezpena egin liteke,
d) Edota munduko kulturetako mitoen aurkezpena.

• LH AMAIERA ALDERA (hirugarren zikloa?)


a) bertuteen eta moralaren aroan sartuko gara, giza portaeraren zuri-
beltzak epaitzen
b) greziar kulturako mitoak : J.K. Igerabidek Ulises (Erein, 2007) ,
Antzinako Greziako ipuintxo bat gauero (Aizkorri, 2013),
c) fabulak, bereziki Esoporenak, gerora Lafontainek2, Felix M.
Samaniegok3 eta Bizenta A. Mogel4-ek
Irakur litezke era berean XIX. mendeko ipuingile erromantikoen
aleak, H.C. Andersen buru dutela.

2 Euskaraz ez dago Lafontaineren alegien itzulpen osorik. Ale bakanak itzuli zituzten 80 hamarkadan ELKARekoek.
3 Samaniegoren edizio txukunena: Alegiak = Fábulas / F. M. Samaniego.-- Arabako Foru Aldundia, 2003
4 Mogelen edizio txukunena: Ipui onak / Bizenta Antonia Mogel.-- Klasikoak; 52.-- Euskal Editoreen Elkartea, 1991”
4.3 Narrazio modernoak Lehen Hezkuntzan

4.3.1 Hautapen prozesua


• Haur literaturaren eskaintza oso zabala da eta ezin zaio aurre egin ausazko
hautapenarekin.
◦ -> Gomendio zerrendak erabili.
• Argitalpen berriak arrisku askoko erosketak dira, modaren menpe daudelako
(modaz kanpo berehala gelditzen dira) eta kalitatea kontrastatu gabe
dutelako.
◦ -> Berrargitalpenak hobetsi.
• Euskal sorkuntza hobestea garrantzitsua da, baina kalitatea ezinbesteko
langa da
◦ -> Gomendio zerrendak erabili
• Literatura unibertsala: klasikoak
◦ -> Edizio berrituak bilatu, estandar gaurkotua dutenak.
• Oreka bilatu behar da itzulpenak eta euskaraz sortutako obrak hautatzean,
◦ -> ikasleak gurean zein unibertsalean “jantzi” behar ditugu.
4.3.2 Liburu irudidunak: album ilustratuak
• ilustrazioa apaingarri huts izatetik ezinbesteko osagarri izatera igaro da.
• Prozesu honetan, haur literatura irauli duen liburu formatu bat sortu da:
album ilustratua.
• Albumaren ezaugarri garrantzitsuena irudiaren nagusigoa da.
◦ Ilustratzailearen eta idazlearen artean kontatzen da istorioa.
• Gaur gaurkoz album bat bereizten duten ezaugarri nagusiak:
◦ Narrazio bisuala ezinbestekoa da istorioa ulertzeko.
◦ Albumak 32 orrialdekoak izan ohi dira, koloretan ia beti.
◦ Hiru joera nagusi daude LHko ikasleen adinerako albumetan:
▪ ipuin tradizionalen bertsioak
▪ kutsu tradizionala nola edo hala erakusten duten narrazio
modernoak
▪ gizartean kezka iturri den gai bati buruz ari direnak.
◦ Bi egileren artean egiten da obra maiz eta honek ondorio hauek
ekartzen ditu:
▪ testuen kalitatea apala izatea
▪ egitura narratiboen eskasia
▪ narrazio baten ordez ideien aldarrikapenera jotzen da maiz
▪ irudien birtuosismoa kontaketaren eraginkortasunari gailentzea
• Idazlea ilustratzaile ere badenean kalitate narratibo hobea erakutsi ohi dute.
Normalean hauenak dira obrarik aipagarrienak.
• Ilustratzailea idazle aritzen denean, aldiz, liburuen kalitatea apaldu daiteke.
Oro har esan liteke, gaur gaurkoz, urtetan ilustratzaile aritutako
profesionalak nekez iristen ari direla idazle on izatera, baina egiletik egilera
asko aldatzen da irizpide hau.
4.3.3 Liburu ilustrazio gabeak edota gutxikoak
• ez ahaztu letren bidezko irakurmena dela literatur ekintza nagusia.
• LH HASTAPENAK (Lehen zikloa?)
◦ Testu laburrak hobetsiko dira.
◦ Narrazio linealak eta buruz ikasteko piezak.
◦ Narrazioak irakasleak irakurketa ozenak egiteko dira egokiak,
◦ pieza laburrak intonazioa, umorea eta errimarekin jolasteko5.
◦ Ezaugarri hauekin:
▪ Narrazioak: bi arlotan banandu daitezke,
• batetik gatazka domestikoak eta beldur intimoak,
• bestetik umorezko ateraldiak eta txisteak.
• Pertsonaia nagusiak haurrak
• familia giroan gertatu ohi dira.
▪ Pieza laburrak:
• errima duten igarkizunak, poemak, esaerak eta antzekoak.
• LH ERDI PARETSU (Bigarren zikloa?)
◦ Hiru ezaugarrik bereizten dituzte aro honetako idatzizko literatur piezak:
▪ Umorearekin batera, beldurra eta maitasuna erakusten dituzten sentimendu
konplexuagoen agerpena.
▪ Pertsonaia gutxi eta ekintza asko dituzten egitura narratibo linealak.
▪ Irakurraldi bakarrean amaitzen dira eta, hala ez bada, testuak atalkako egitura
erraza dute.
• LH AMAIERA ALDERA (hirugarren zikloa?)
◦ Giza harremanen eta gizartearen konplexutasuna erakusten duten lanak
◦ justizia soziala eta ongia eta gaizkia bereizteko beharra;
◦ abentura handiak,
◦ korapilo erraza,
◦ ekintza ugari
◦ ez dute linealtasun narratiboa gorde behar.
◦ Testu luzeak, hainbat irakurraldikoak

5 Lan honetarako ezin galduzkoa da Lertxundiren obra hau: Aizak eta aizan elkarrekin dantzan / Anjel lertxundi ; (il.)
Antton Olariaga.-- Elkarlanean, 2002
4.3 HHko irakurleentzako liburu zerrenda
• Zerrenda honetako liburu guztiak oso gomendagarriak dira --batik bat euren
kalitateagatik--
• eta badira hainbat liburu are gomendagarriago diruditenak,
◦ sentimenduak adierazteko bidea ematen dutela-eta.
◦ Azken hauek taulan jarri dira,
◦ adinaren arabera multzokatuta,
• eta hauei deituko diegu irakurketa kanoniko-ezinbesteko.
• Liburuek zerrenda egitean zeukaten azken argitalpenaren data dakarte

1. Nola dastatu ilargia? / Michael Grejniec.-- 3. arg.-- Kalandraka, 2009


2. Otsoa dator! / Émile Jadoul.-- 2. arg.-- Ibaizabal, 2008
3. Nire etxea / Émile Jadoul.-- 2. arg.-- Ibaizabal, 2008
4. Kokoriko /Marisa Núñez ; (il.) Helga Bansch.-- Txalaparta ; OQO, 2009
5. Arturo / Oli ; Marc Taeger.-- Pamiela ; Factoria K de Libros, 2011
6. Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa / Werner Holzwarth, Wolf Erlbruch.--
Pamiela ; Kalandraka, 2011
7. Untxitxo txuria / Xose Ballesteros ; (il.) Oscar Villan.-- Kalandraka, 2008
8. Gose handiko beldarra / Eric Carle.-- Kalandraka, 2007
9. Igeritz / Leo Lionni.-- Kalandraka, 2007
10. On dagizula, Untxi jauna! / Claude Boujon.-- Ikas, 2006
11. Loreren ibilaldia / Pat Hutchins.-- Pamiela ; Kalandraka, 2011
12. Muxuak / Nanda Roep & Marijke ten Cate.-- Ttarttalo, 2007
13. Lagunak / Mies van Hout.-- Ttarttalo, 2012
14. Nola sentitzen zara? / A. Browne.-- Pamiela ; Kalandraka, 2012
15. Sagu familia udan / Liesbet Slegers.-- Ibaizabal, 2012
16. Amets gaizto nire armairuan / Mercer Mayer.-- Kalandraka, 2001
17. Bainura! / Taro Gomi.-- Pamiela ; Kalandraka, 2012
18. Lagundu! / Michaël Escoffier, Matthieu Maudet.-- Ttarttalo, 2009
19. Gorila bat: zenbatzeko liburua / Anthony Browne.-- Pamiela ; Kalandraka, 2012
20. Oilobustia / Elime Jadoul.-- Ttarttalo, 2008
21. Plast! / Philippe Corentin.-- Ikas, 2010
22. Tomaxitaren etxe koxkorra / Phyllis Root.-- Ibaizabal, 2006
23. Motx eta Potx / Marcus Pfister.-- Alberdania, 2006
24. Urdin txiki eta Hori txiki / Leo Lionni.-- Pamiela ; Kalandraka, 2013
4.4 LHko irakurleentzako liburu zerrenda
• Zerrenda honetako liburu guztiak oso gomendagarriak dira --batik bat euren
kalitateagatik--
• eta badira hainbat liburu are gomendagarriago diruditenak,
◦ sentimenduak adierazteko bidea ematen dutela-eta.
◦ Azken hauek taulan jarri dira,
◦ adinaren arabera multzokatuta,
• eta hauei deituko diegu irakurketa kanoniko-ezinbesteko.
• Liburuek zerrenda egitean zeukaten azken argitalpenaren data dakarte
LH HASTAPENAK (Lehen zikloa?)
1. Jonas eta hozkailu beldurtia / Juan Kruz Igerabide ; marrazkiak, Mikel Valverde.-- 6. argit.--
Aizkorri, 2006
(bildumako guztiak) Jonasen ipuinak / Juan Kruz Igerabide ; marrazkiak Mikel Valverde.--
Aizkorri, 2010
2. Makilakixki / egokitzailea Joxantonio Ormazabal ; marazkigilea, Jesus Lucas.-- Elkar ;
Ikastolen Elkartea, 2009
(bildumako guztiak) Mari saila / hainbat egile.-- Elkarlanean, 1998
3. Jenio gaiztoa / Pello Añorga ; marrazkiak, Jokin Mitxelena.-- 2. argit.-- Aizkorri, 2009
4. Frederick / Leo Lionni ; [euskarazko bertsioarena, Koldo Izagirre].-- Kalandraka, 2004
5. Txerritxo / Arnold Lobel ; [itzulpena, Manu Lopez Gaseni].-- Kalandraka ; Pamiela, 2009
6. Antton eta neskak / Ole Könnecke ; [itzulpena, Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola].--
Alberdania, 2008
7. Hiru bidelapurrak / Tomi Ungerer ; [euskarazko itzulpena, Koldo Izagirre].-- Kalandraka, 2007
8. Gorila bat: zenbatzeko liburua / Anthony Browne.-- Pamiela ; Kalandraka, 2012
9. Elmer / David Mckee ; [hitzaurrea, Asun Agiriano ; euskarazko itzulpena, Aiora Jaka Irizar].--
Alberdania ; Erein ; Igela, 2012
10. Mailu zopa / Ingrid & Dieter Schubert ; [itzulpena, Aiora Jaka].-- Ttarttalo, 2008
11. Bainura / Taro Gomi ; [itzulpena, Manu López Gaseni].-- Pamiela ; Kalandraka, 2011
12. Oilobustia / Émile Jadoul.-- Ttarttalo, 2008
13. Hodeiekin dantzan / Vanina Starkoff; [itzulpena, M. Lopez Gaseni].-- Pamiela ; Kalandraka,
2010
14. Munstro bat ohe azpian / Angelika Glitz, Imke Sönnichsen ; [itzulpena, Joxan Ormazabal].--
Ttarttalo, 2005
15. Plast! / Philippe Corentin ; (Itz.), Jean Luis Davant ; irudigilea, Mirentxu Ibargarai.-- Ikas, 2010
16. Tomaxitaren etxe koxkorra / Phyllis Root ; Delphine Durand ; [egokitzapena Juan Kruz
Igerabide].-- Ibaizabal, 2006
17. Ipuinen haria / Ferida Wolff, Harriet May Savitz; marrazkiak, Elena Odriozola ; [itzulpena,
Uxue Alberdi].-- Ttarttalo, 2008
18. Motx eta Potx / Marcus Pfister ; [itzul., L. Erkizia eta I. Mujika Iraola].-- Alberdania, 2006
19. Urdin txiki eta Hori txiki / Leo Lionni ; itzulpena, M. López Gaseni.-- alandraka ; Pamiela, 2013
20. Goazen! / Charlotte Dematons.-- Ttarttalo, 2007
21. Alex nire laguna / Mikel Gurrutxaga; [irudiak] Maite Gurrutxaga.-- Pamiela-Faktoria K de
libros, 2010
6-7 urte 7-8 urte
• Jonas • Ipuinen haria
• Makilakixki • Frederick

• Jenio gaiztoa • Antton eta neskak

• Txerritxo • Elmer
LH ERDI PARETSU (Bigarren zikloa?)
1. Xolak badu lehoien berri / Bernardo Atxaga ; marrazkiak, Mikel Valverde.-- 7. argit.-- Erein,
2011
Bildumak baditu beste bi ale gomendagarri: Xola eta basurdeak, Xola eta Angelito
2. Asto bat hypodromoan / Bernardo Atxaga ; [marrazkiak,] Jon Zabaleta.-- 5. argit., ed. zuz. eta
eguneratua.-- Erein, 2001
3. Katixa eta Kroko / Txiliku ; marrazkilaria Jon Zabaleta.-- 9. argit.-- Elkar, 2006
4. Nikolas txiki / Rene Goscinny & Jean-Jacques Sempé ; itzultzailea, Imanol Tapia.-- 21. argit.--
Elkar, 2012
5. Kontu zaharrak / Joxe Arratibel ; marrazkiak, Antton Olariaga.-- 2. argit.-- Erein, 1997
6. Ipui miresgarriak / José Mª Satrustegi ; irudiak, Xabier Egaña.-- Gipuzkoako Ikastolen
Elkartea, [1979]
7. Axelko eta otsoko / José Mª Satrustegi ; irudiak, Xabier Egaña.-- Gipuzkoako Ikastolen
Elkartea, [1983]
8. Enekoren soineko arrosa / Anne Fine ; irudiak, Philippe Dupasquier ; [itzulpena, Agurtzane
Ortiz de Landaluze].-- 4. argit.-- Zubia-Alfaguara, 2006
9. Amona basoan galdu zenekoa / Arantxa Iturbe ; marrazkiak Elena Odriozola.-- Elkar, 2005
10. Txanogorritxoren eskularruak / Ines Almagroen testua ; Mikel Mardonesen ilustrazioak ;
[itzulpena, Arkaiz Goikoetxea].-- Txalaprta-OQO, 2012
11. Pinto oilarraren ezteiak / Juan Alfonso Belmontesen testua ; Natalie Pudaloven irudiak.--
Txalaparta-OQO, 2011
12. Ottoline eskolara doa / Chris Riddell ; [itzulpena, Aitor Arana].-- Ibaizabal, 2008
Bildumak baditu beste bi ale gomendagarri: Ottoline eta kateme horia, Ottoline itsasoan
13. Kili txikia / Mario Ramos ; [itzulpena, Aztiri].-- Ttarttalo, 2012
14. 29 ipuin zoro / Ursula Wölfel ; ilustrazioak Bettina Wölfel ; [euskal itzulpena Lola Erkizia &
Inazio Mujika Iraola].-- Alberdania, 2006
Bildumak baditu beste bi ale gomendagarri: 27 ipuin zopa hartzeko, 28 ipuin barre egiteko.
15. Super azeri / Roald Dahl ; irudiak, Quentin Blake ; [itzulpena, Mikel Garmendia].-- 7. argit.--
Zubia-Santillana, 2008
16. Tristeak kontsolatzeko makina : (ipuinen ferian) / Anjel Lertxundi ; marrazkiak, Antton
Olariaga.-- 9. argit.-- Erein, 2002
17. Pippi Kaltzaluze / Astrid Lindgren ; marrazkilaria, Ingrid Vang Nyman ; itzultzailea, David
Urbistondo.-- 9. argit.-- Elkar, 2007
18. Usoa, hegan etorritako neskatoa / Patxi Zubizarreta ; [irudiak] Asun Balzola.-- 2. argit.--
Erein, 2008
19. Anekdotak / Ruben Ruiz ; marrazkiak, Eider Eibar.-- Pamiela, 2008
20. Chuck Aranberri dentista baten etxean / Bernardo Atxaga ; [irudiak] Juan Karlos Eguillor.-- 4.
argit.-- Erein, 2008
21. Xomorroak ate azpitik / Jorge G. Aranguren ; itzultzailea, Juan Kruz Igerabide ; marrazkilaria,
Aitor Espie.-- Elkar, 2009
8-9 urte 9-10 urte
• Katixa eta Kroko • Xomorroak ate azpitik
• Ipui miresgarriak • Xolak badu lehoien berri
• Axelko eta otsoko • Kontu zaharrak
• Amona basoan galdu zenekoa • Enekoren soineko arrosa
• Usoa, hegan etorritako neskatoa • Anekdotak
LH AMAIERA ALDERA (hirugarren zikloa?)
1. Iholdi bilduma / Mariasun Landa ; Asun Balzola.-- 6 liburuki.-- Erein, 2005
2. Matilda / Roald Dahl ; irudiak, Quentin Blake ; [itzulpena, Agurtzane Ortiz de Landaluze].-- 10.
argit.-- Zubia-Alfaguara, 2008
3. Sorginak / Roald Dahl ; itzultzailea, Joan Mari Irigoien ; marrazkiak, Quentin Blake.-- 3. argit.--
Erein, 1998
4. Charlie eta txokolate-lantegia / Roald Dahl; irudiak Quentin Blake; itzulpena, Agurtzane Ortiz
de Landaluze.-- 9. argit.-- Zubia-Alfaguara, 2009
5. Garmendia eta Zaldun Beltza / Kirmen Uribe ; Mikel Valverde.-- 9. argit.-- Elkar, 2011
Bildumak baditu beste bi ale gomendagarri: Garmendia errege, Garmendia eta Fannyren
sekretua
6. Ehun ipuin hitz gutxitan / Joxantonio Ormazabal ; marrazk., Jon Zabaleta.-- 2. argit.-- Elkar,
2010
7. Printze txikia / Antoine de Saint-Exupéry ; egilearen jatorrizko akuarelak ; itzultzailea, Patxi
Zubizarreta.-- Elkarlanean-Salamandra, 2001
8. Xia Tenzinen bidaia / Patxi Zubizarreta ; marrazk., Jacobo Muñiz.-- 3. argit.-- Ibaizabal, 2012
9. Galtzerdi suizida / Mariasun Landa ; ilustrazioak, Antton Olariaga.-- 10. argit.-- Elkar, 2011
10. Pinotxoren abenturak / Carlo Collodi ; ilustr., Jokin Mitxelena.-- Alberdania-Erein-Igela, 2011
11. Indianoa / [ilustrazioak], Francisco Fructuoso ; [gidoia eta hitzaurrea], Gregorio Muro ; Mitxel
Murua testuaren egokitzailea.-- Alberdania-Erein-Igela, 2011
12. Irati / gidoia, Joxean Muñoz ; irudiak, Juan Luis Landa.-- EHIK, 2007
13. Elefante txori bihotza / Mariasun Landa ; Emilio Urberuaga-ren irudiak.-- Anaya-Haritza,
2001
14. Nasrudin / Odile Welersse, Rébecca Dautremer ; [itzulpena Naroa Ogando].-- Edelvives, 2007
Bildumak badu beste ale gomendagarri bat: Nasrudin eta astoa
15. Medellingo lokatza / Alfredo Gómez Cerdá ; itzultzailea, Aitor Arana ; marrazkilaria, Xan
López Domínguez.-- Ibaizabal, 2010
16. Amilami / Juan Kruz Igerabide ; marrazkiak, Elena Odriozola.-- Elkar, 2008
17. Atxiki sekretua : sorginaren eskuliburua / Patxi Zubizarreta ; marrazkiak, Elena Odriozola
18. Baloika / Aingeru Epaltza ; irudiak, Absurde & Asisko Urmeneta.-- Pamiela, 2000
19. Etzi / Karlos Linazasoro ; marrazkilaria, Antton Olariaga.-- 2. argit.-- Elkar, 2008
20. Han gan-en zaldi magikoa / Chen Jiang Hong ; [itzulpena, Aztiri].-- Ttarttalo, 2006
21. Txan fantasma / Mariasun Landa ; Jon Zabaleta ; hitzaurrea, Mariasun Landa ; [zuzentzailea,
Mitxel Murua].-- Elkarlanean, 2011

10-11 urte 11-12 urte

• Iholdi bilduma • Ehun ipuin hitz gutxitan


• Garmendia eta zaldun beltza • Indianoa
• Xia Tenzinen bidaia • Irati
• Galtzerdi suizida • Medellingo lokatza
• Elefante txori-bihotza • Amilami
• Baloika • Atxiki sekretua
• Etzi • Txan fantasma
ADIN UGARITARAKO

Poesia
•Pupuan trapua
•Hiztegi jolastia
•Haur korapiloak
•Begi niniaren poemak
•Zaldiko maldikoan
•Haurrentzako euskal poesiaren antologia
•Gure poesia (antologia)
•Egun osorako poemak
•Txori kantariak poeta hegalariak

Bilduma bereziak
•Bularretik mintzora
•Begira begira
•Axa mixa zilarra
•Aizak eta aizan elkarrekin dantzan
•Batbirulau!
•Mattin Parrat (“64 kanta eta olerki umeentzat” izenarekin berrargitaratu berria)
•Urrezko giltza

Igarkizunak eta aho-korapiloak


•Auskalo!
•Mintzo naiz isilik

Antzerkia
•Groau
•Zergatik bizi da basoan Txanogorritxoren amona?
•Antzezten teketen
•Esketxak
•Oz-eko aztia

Gai bereziak
•Betiko (gertuko baten heriotza) 3 urtetik aurr.
•Juul (bulling-a) 10 urtetik aurr.
•Kangumea (adopzioa) 4 urtetik aurr.
•Arrosa eta leuna (sexu bereizketa) 5 urtetik aurrera

You might also like