Bidegileak: 40 BERROJALBIZ

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 28

Egilea:

ANGEL ZELAIETA
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 1

Ikastolen sortzaile

Julita Berrojalbiz (1923-1998)

zagunen eta tartekoen artean Juliana, Juli Ajangizko baserritik

E eta Julita deitu ohi zitzaion. Gehien-


-gehien Julita deitu ohi genion eta, ira-
kurlego ororen baimenarekin, horrelaxe
deituko dugu hemen ere Ajangizko ala-
ba ausart hau.

«Batek daki kartzelara eramango ba-


Bilboko kalera
Julita Berrojalbiz Berrojalbiz Gernika ondoko
Ajangizen jaio zen, Mendieta auzoko Urrutia
baserrian, 1923ko otsailaren 19an, Juan Pedro
Berrojalbiz Uriarte eta Teresa Berrojalbiz
Abaituagandik. Aita gizon ikasia zen, urte ba-
gaituen ere, baina hasi egin behar dugu tzuetan apaiz ikasketak eginak baitzituen,
etxerik etxe» izan zen bere bizitzako nahiz apaiztegitik irten eta nekazaritzan aritu.
abiapuntu garrantzitsuenetarikoa. Urte batzuetan Bake Epaile ere jardun zuen.

1
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 2

Ama, etxekoandre. Hiru seme-alaba izan zituz- Medikuntzatik


ten: nagusiena, Julita. Magisteritzara
Julitaren euskararekiko maitasuna pizteko, Batxiler Nagusi titulua lortu ondoren, Julita-
aldamenean bizi zen Felix Obieta apaizak ren asmoa Medikuntza ikastea zen, baina, ta-
garrantzi handia eduki omen zuen. Euskaltza- malez, ezin izan zuen bere nahia bete. Ez
le bera, Kristau Ikasbidea irakastearekin ba- egon garai haietan hain ondo ikusia emaku-
tera, euskara maitatzen ere ikasi omen zuten meek horrelako ikasketak egiterik. Magiste-
harengana katekesira joaten ziren umeek. ritza, ostera, hainbat baserri-alabak egin ohi
zuen.
Giro euskaldun eta euskaltzalean hazi zen
eta, bost urte bete zituenean, Eskola Publi-
koan hasi, erdaraz «sí» ere jakin gabe, harik
eta 12 urte bete arte. Hamar urterekin Bil-
boko mojatara aldatu eta gero, aita kartzela-
ratzean, Gasteizko teresianoetara doa, batxi-
lergo nagusia egitera.

Julita Berrojalbiz Gernika ondoko Ajangiz herrixka honetan jaio zen 1923an Julita Berrojalbiz batxilergoa ikasten ari zen garaian

2
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 3

Bidegurutze honetan zela, Bilbon mutil bat Nahiz eta gurasoek eta ez hain pozik ikusi,
ezagutu eta maitemindu egiten dira. Jose An- badoa Valladolidera Kimika ikasketei ekitera,
dres Andia zen eta ezkongai bihurtu ziren, baina azkenean hau ere albo batera utzi be-
oso gazterik. harrean aurkitzen da, ingurukoengan horre-
tarako berotasunik ez daukala eta.
Zer ikasi behar zuen Julitak? Medikuntza egin
nahi zuen arren, bai gurasoek bai nobioak Magisteritza ikasteari ekiten dio. 26 urte
asmo hori burutik ken zezan egin zioten. dauka gainditzean.

Amore eman, Medikuntza ikastea baztertu, Geroxeago, 1951ko irailaren 27an, Jose An-
eta beste aukera baten bila, Kimika ikastea dresekin ezkontzen da, Begoñako santute-
erabaki zuen, Zientzia saileko ikusi ere egi- gian. Jose Andres abokatua da, eta Bilbon jar-
ten baitzuen bere burua. tzen dute egoitza, Rodríguez Arias kalean.

Teresianoetako ikasleekin, Julita behean ezkerretatik lehena

3
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 4

Euskararen arloko egiten Julita Bizkaiko


Ikasketak gaztelaniaz eginak bazituen ere,
ikastolen sorreran:
Kristau Dotrina, aldiz, euskaraz ikasia zeu-
San Nikolaseko hasiera
kan. Honela, beraren esanaren arabera: «Bil- Julitak hasiera-hasieratik hartu zuen parte
bora etorri nintzenean, ezkonduta, esan ne- Bizkaiko ikastolen sorreran. Bilboko lehe-
ban, bueno, ez daukat zer eginik eta gauza nengo ikastolak, San Nikolas parrokiako ka-
bat egin behar dot, alfabetatu egin behar naz. tekesia praktikatzeko erabiltzen zituzten
Nik irakurtzen banekien, Kristau Ikasbidea geletan, izan zuen hasiera, 1957ko urriaren
euskaraz ikasi neban eta, baina gramatikarik, 9an.
ez. Eta jo neban, ba… Xabier Peña zen or-
Lege aldetik, eta 1945eko «Ley de Instruc-
duan Euskaltzaindian gramatika emoten eba-
ción Primaria» delakoaren arabera, gaztela-
na, 1952-53 ikasturtean, eta beragaz ikasi
niaz baino ezin zen irakatsi. Behaztopo latza
neban. Erdaraz ikasten zen orduan euskaraz-
euskara eta euskaraz irakatsi ahal izateko.
ko gramatika».
Egia esateko, «klandestinoki» jarduteko as-
«Eta gero umeak eduki nebazan, hiru umetxo, moa zeukaten, Elizaren babespean edo.
neskatilatxoa —Isabel—, mutiltxoa —Ander—
Era berean, haize berriak ote zetozen ema-
eta beste mutiltxo bat —Jabier—, eta gu-
ten zuen, Joaquín Ruiz Jiménezen ministroal-
rean euskaraz bakarrik egiten zen, nik berba
diaren ondoren, 1951-56 urteetan, edota
bat erdaraz egiten be ez neutsen izten; eta
Rubio García-Minaren ministroaldiaren ges-
neskatotxoak lau urte egin zituenean, hasi
tio barnean, «Plan Nacional de Construccio-
nintzen pentsatzen, ai, nora nik eroango?»
nes Escolares» dela eta.

Giro honen barnean, Xabier Peña bultzatzai-


le zela, Donostian Elbira Zipitriak egiten
ziharduena jarraibide harturik, San Nikolas
parrokiako katekesira jotzen dute gela bila.
Andereñoak Julita, Agurtzane Alberdi, Aran-
tza Foruria eta Maria Angeles Garai dira.

Medikuntzari uko egin eta Magisteritza


ikasi zuen Julita Berrojalbizek

4
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 5

Bilboko Solokoetxe izeneko eskola honetan ikasten zuten neskek Magisteritza, 1913an inauguratu zenetik

Ikastola horretako sorreran lan handia egin Guztion buru edo lehendakari, Sabin Zubiri.
zuten Julitak eta eliza hartan apaiz zen Jesus Guztion artean, andereñoei hilero 1.500 pe-
Gonzalezek. Eurokin batera, Agurtzane Al- zeta inguru ordaintzen zaizkie. Esan bezala,
berdi eta Maria Angeles Garai andereñoak 1957ko urriaren 9an eman zitzaion hasiera.
izan ziren; ikasleak, hamalau ume. Honetxek: Lehen uneko l4 haurrek euskara dakite.
Ane Miren Zubiri Zearra, Jasone Irarragorri Otsailean beste 14 erdaldun gehitzen zaizkie.
Bigera, Nerea eta Idoia Gandariasbeitia Zu- Txikienak hiru urte dauka; sei, zaharrenak.
bizarreta, Isabel eta Ander Andia Berrojalbiz,
Patrik Markoartu Rotaetxe, Iñigo eta Paul Ikasturte bukaeran, baina, Gurpide gotzainak
Muñoyerro Ajuriagoxeaskoa, Arantza Foruria parrokiako lokalak ikastolak erabil ditzan de-
Atxabal, Mikel Rotaetxe Gallano, Jon Bilbao bekatzen du, ez die horretarako baimenik
Saralegi, Gaizka Jiménez Larrea eta Edurne ematen. Ez omen zekien han ikastolarik ze-
Alegria Guerediaga. goenik ere.

5
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 6

Deigarria litzateke Gurpidek ez jakitea San San Nikolasetik Iralabarriko


Nikolasen zer gertatzen zen. Baietz jokatuko frantziskotarretara
genuke: bai Gurpide eta bai beronen babesle
«Urte bete —dio Julitak— han egon ginen,
zen Javier de Ybarra y Berge «euskalerriakoa»
San Nikolasen, gero joan ginen Iralabarriko
jakinean ziratekeen, nahiz eta salaketaren bat
frantziskotarrengana, haiek egiten euskuen
jasotzean, ezjakinarena egin,Aginte zentralaren
beste tokitxo bat, eta hantxe egon ginen
aurrean. Zehatzago ari daiteke Josune Zearra
urte bete osoa, eta beste urtea hasi eta hiru
honetaz: «Gurpide Gotzainak zarratu egin
hilabetera inspektorea eta polizia joan ziren
eban ikastolea, Gobernadorearen aginduz».
eta itxi eben ikastola.»

Iralabarriko frantziskotarren komentuan, aita


Eugenio Agirretxek asko eta asko babestu-

Mendia eta itsasoa asko maite zituen Julita Berrojalbizek

6
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 7

rik, 1959ko urtarrilaren 9an hasi zen ikasta- gain, egoitza egokitu beharrean aurkitzen
roa, hots, lau hilabeteko atzerapenaz. Hau- dira: guztirako, 50.000 pezetako mailegua
rrak, hiru eta zortzi urtekoak, azkenerantz, hartzen dute Banco Guipuzcoanon.
48. Andereñoak, Agurtzane Alberdi, Severina
Ez zuen saio honek ere jarraipenik izan: Oroz-
Mardaraz, Estibalitz Gereño eta Karmen
kon guardia zibil batengandik jaioriko Pablo
Gangoiti. Guztion kudeatzaile, Julita.
Sánchez Azpuru inspektoreak, ikastola «klan-
Ikasle gehienak Abando eta Bilbo Zahar in- destino» honen berri jakin, bertora aurkeztu,
gurukoak zirelarik, Iralabarriko komentua eta Gobernadore Zibilagana salaketa helarazi
albora xamar gelditzen zela eta, autobus zuen, legez kanpokoa zelako, euskara irakasten
txiki bat erosten dute, garraiorako. Horrez zuelako eta ageri-agerian separatista zelako…

Jose Andres Andia bilbotarrarekin ezkondu zen Julita 1951ko


Julita ezkontza egunean, zoriontsu irailaren 27an

7
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 8

Guzti horregatik, «debe procederse a la clau- Elizaren magaletik


sura inmediata» ziotson Gobernadoreari. sukaldeetara
Ondorioz, Sabin Zubiri, Estibalitz Gereño, Bidegurutze ilun honetan, badio Julitak: «Nik
Karmen Gangoiti, Seberina Mardaraz eta Magisterio deukot eta niri irakaskintza atse-
Agurtzane Alberdi isunaz zigortuak izan zi- gin zait, gainera ez nituen neure umetxoak
ren, eta «ikastola» hertsia. erdarazko toki batetara bidali nahi eta zera
esan genuen, batek daki kartzelara joaten
Zigor hauei eta Gurpide gotzainaren jokaerari
bagaran, baina hasi behar dogu etxerik etxe.
buruz, zera esaten zigun Josune Zearrak, Be-
Eta hainbeste urtetan holan ibili ginen».
goñazpi Ikastolaren sortzaileetakoak eta Irala-
barrin zigorturiko Sabin Zubiriren emazteak: Une honetan Julitaren jarrera eta erabakiak
«“Guk Gotzain jaunaren baimena daukagu” berebizikoak dira Bizkaiko Ikastolen garape-
esan geuntsan Gobernadoreari; ez zan ida- nerako. Izan ere, halako debeku eta hertsial-
tzizkoa, baina bai ahoz. Ezetz inoskun Gober- dien ondoren, hainbat gurasok euren hau-
nadoreak. Orduan joan ziran Gurpide Go- rren eskola-etorkizuna kolokan jartzen dela
tzainarengana Sabin, Bernardo Mesanza, Iñaki ikusten dute. Hainbat haur Eskolapioetara,
Beristain, Jose Ramon Markoartu… Besoak al- Jesuitetara, Santiago Apostolera, Teresia-
txata agertu jaken, teatroan legez: “Txarto noetara… doaz. Zenbait gurasok «Zuen
ulertze bat egoala […] Errejimenagaz egoan, seme-alaben heziketa jokoan darabilzue»,
ez eban gura gugaz txarto geratzerik, baina eu- «Ez daukazue eskubiderik, egiten duzuena
rekaz ondo, eta bietara ezin da, ezta?”». egiteko» gedar egin ohi zion.

Katekesian ikasi zuen Julitak


euskaraz irakurtzen eta euskara
maitatzen

8
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 9

Julitaren eraginez, hala ere, hainbat guraso 1960. urtea da, urte eraginkorra Euskal He-
biltzen dira berriz ere. Zenbait ama, zehaz- rriarentzat: Agirre lehendakaria hiltzen da,
kiago, agian; agian, zenbait senarri ere jark 339 apaizek eskutitz ospetsua igortzen dio
eginez: «Gizonok ordukoz proiektoa itxia Eliz Agintaritzari. ETA jaiotzen da.
eben eta ha guztia amaitutzat gelditu zan
Bost sukaldetan dihardute, hasieran. Sukal-
[…] Jarraitzea erabagi genduan […] Gauzak
de-ikastola hauek Bilbo osoan zehar «ireki»
ez geunkazan argi, baina gure borondatea
ziren: Espartero, C. Volantín, Urkixo Zumar-
eragozpen guztiak baino handiagoa zan […]»
dia, R. Arias, M. Agirre, Gran Vía, Henao, Ler-
zioen Julitak. Josune Zearrak ere bazioskun:
sundi, Rekalde Zumardia, G. Salazar, Irala, La-
«[…] guk, emakumeok, —gizonak baino
adoretsuago gu—, eta neu baino gehiago bayru, P. A. Kareaga, Barrainkua, Mazarredo,
Tere Rotaetxe eta Julita Berrojalbiz». G. Salazar, R. Arias, Aiala, Espartero, Henao,
Egaña, F. Sarasate eta Indautxu Plaza kalee-
tan. Julitaren beraren etxean 12 haur ari
dira. Isabel alaba nagusia Tivoliko Esklaboe-
tan matrikulatu dute, eta bi txikiak, etxeko
sukaldean.

Julitak berak bilatzen ditu sukalde guztie-


tarako andereñoak. Hauen artean, gerra
aurrean ere andereño izaniko Pilar Munia-
tegi. Euskara aldetiko prestakuntza Maria
Angeles Garai eta Julitaren etxean egiten
dute, sarritan Gotzon Garitaonaindia eta
X. Peña maixu direla.

Sukaldeetako jarduna «klandestino» girokoa


da: «Habíamos recibido ciertas consignas
para casos de alguna dificultad; es decir, si al-
guien nos preguntaba sobre nuestra perma-
nencia en el piso, debíamos decir que venía-
mos de jugar o de celebrar un cumpleaños.
Nunca debíamos aludir a la ikastola» esan
du ikasle klandestino izan zen Jasone Irarra-
Xabier Peña Agurtzane Alberdi andereñoarekin gorrik.

9
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 10

Xabier Peñaren ikasle eta lagun taldekoa izan zen Berrojalbiz

10
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 11

legeztatzen
Ikastolak

Resurrección María de
Azkue ikastola
uzia, baina, ikastolak legeztatzea zen.

A «Gero —dio Julitak— 1965eko Ira-


kaskintza Lege Berriak Libro de Esco-
laridad edota Cartilla de Escolaridad be-
harrezko jartzen zituen, Batxilerra
egiten hasi ahal izateko, eta esan eben
ofiziala izan behar ebala irakaskin-
San Nikolas parrokiak katekesiaren izenean babestu zuen ikastola

per bat, eta paper horrekin inspekziora


joan ginen.
tzak eta, zentru ofiziala ez bazen,
umeek ondoan zeukaten Eskola Pu- Inspektorea Iralabarri itxi euskuna zen. Bai-
blikora joan behar zutela esamina- na, antza, damutu egin zen eta gure alde ja-
tzera. rri:“Legea bete behar dozue” esan euskun.

Orduan Xabier Peñarengana jo ne- Diputaziora joan eta lege guztien kopia atera
ban eta hark Alfontso Irigoienengana eban eta paper guztiak eroan eta gero han, El-
bidali ninduen. Irigoien Diputaziora kano 6an gure lagun batek eukan etxe bat hu-
joan zen eta han emon euskuen pa- tsik eta hantxe sartu ginen. Hara eroan gen-

11
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 12

duan Gotzaina eta Gobernadoreari be karta Inspektorearekin berba egitera, Irakaskuntza


“Besamanos” bat bidali neutsan eta inspekto- Delegaziora».
reari be bai. Itzela izan zen. Ospatu genuen.»
Euskaltzaindiaren babesarekin, Julita eta Al-
X. Peñak aholkaturik, Julitak Euskaltzaindian fontsok Pablo Sánchez inspektorearengana
aurkitzen du babes eta orientabiderik: «Eus- jotzen dute, Ikastola legeztatzeko zer egin
kaltzaindiak eskeini euskun laguntza eta ba- behar duten galdez. Zerbait mira eginda eta
besa, geroari begira, erabakiorra izan zan: modu onez hartzen ditu, eta nora jo behar
Euskaltzaindiko Idazkari lanak orduan egiten duten bideak erakusten. Agur egikeran, Di-
zituan Alfonso Irigoien berehala konturatu putaziora ere laguntza eske, agiri moduren
zan arazoaren garrantziaz eta bere indar eta baten bila, joatekotan direla diotsote Pablori.
eragin guztiekin ikastolea legeztatzeko proiek- «Si Uds. consiguen esa comunicación de la
toa bultzatzen hasi zan; handik aurrera biok Diputación, todo podría ser mucho más fá-
joaten ginan zein Diputaziora zein Sánchez cil» ihardetsi omen zien.

San Nikolas ikastolako haurrak andereñoarekin Begoñan, 1958an

12
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 13

Diputazioko presidente zen Fernando de


Ybarra, Harriluzeko Markesarekin hitz egiten,
eta beronengandik «Dekretu» bat lortzen
dute, besteak beste zioena: «[…] dispongo se
haga llegar a la Academia de la Lengua Vasca
la complacencia con que la Corporación ve la
creación de dicho Colegio de Primera Ense-
ñanza, donde ha de cultivarse el vascuence,
juntamente con el idioma oficial».

Gabriel Arestirengan ere aurkitzen da guzti


honen oihartzunik, garaiko Hierro egunkarian
dioenean: «[…] la Diputación de Vizcaya ha
abierto el primer colegio bilingüe oficial des-

Julita Berrojalbiz Azkueren irudia jasotzen

pués de la guerra; Centro docente de bi-


lingüismo […] donde ha de cultivarse el
vascuence».

Abiapuntu hauek eskuan, Julita eta Alfontso


Madrila doaz, Ministerioan baimen ofizialak
lortzeko asmoz. Hemen dira, baita ere, dela
zoriz dela akordioz, Fernando Ybarra eta An-
tonio Arrue «euskalerriakoak», eta lagun egi-
ten diete. Eta baimena lortzen dute. Bilbora
itzultzean, harrera pozgarria egiten zaie,
Abandoko estazioan.

Honi guztioni esker,Azkue Ikastola inaugura-


tzen da, Tere Rotaetxerena zen Elkano 6ko
etxadian. 1966eko ekainaren 8an Gurpide
Elbira Zipitriarekin praktikak egin zituen M.ª Angeles Garai
andereñoa gotzainak bedeinkatua izan zen, gaztelaniaz

13
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 14

eta euskaraz hitz eginaz: «Poztu egiten gara, 1971-72 ikasturtean, 530 ikasle ari dira
gaztelera eta euskera batera ikasteko aukera R. M. Azkue Ikastolan. Irakasleen artean, Julia
hau izateaz» zioen Otsagabiako seme Gurpi- Egia da andereñorik zaharrena, Julitak gerra
de jaunak. aurretik andereño jardun zuen zenbait kon-
tratatu baitu. 17 dira guztiz, eta Julita zuzen-
Ikasleriak gora egiten du, ikasgelak txiki gel-
dari pedagogikoa. Ahalegintzen dira Pedagogia
ditzen dira. Urte beteren buruan, 1968an, lo-
berriak ezagutzen, Rosa Sentat eta Escoles
kal berria hartzen dute Gran Via 33ko 3. so-
d´Estiu bezalakoekin batera jardunez.
lairuan.
Erlijioaren irakaskuntzak ere badu ardurarik:
memoria hutsez aritzea baztertzen dute eta,
hain garrantzitsu gertatzen zen Jaunartze os-
pakizunerako, Jose Antonio Retolaza apaizak
material berriak prestatzen ditu.

Jaunartze ospakizunek aparteko eragin sozia-


la izan zuten euskararengan ere, erlijio arloaz
gain. 1972ko maiatzeko Anaitasunak informa-
tzen zuenez, Bilboko 11 parrokiatan egin zi-
ren euskaraz: «Jaunartzeak euskaraz». Bilbon
euskaraz egin ziren lehen jaunartzeei buruz-
ko artikulu bat atera zen Anaitasuna aldizka-
rian non esaten zigun nola Resurrección Ma-
ría Azkue ikastolako 63 haurrek egin zuten
jaunartzea, baina baita beste ikastola batzue-
tako haur batzuek egin zuten hauekin batera
eta guztira 12 eliza desberdinetan ospatu zi-
ren euskaraz egindako jaunartze hauek.

Azkue Ikastola zuzentzen zuen Andere Elkartea

14
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 15

— Anejako elizan 15 umek, 10 R. M. Azkue- Julita Bizkaiko ikastolen


koak eta beste 5ak parrokiakoak. sorrera-bultzatzaile
— Karmengo elizan 17 umek, guztiak R. M.Az-
Bizkaiko hainbat herritan sortzen diren ikas-
kuekoak.
tola berrietan, eragin handia izan zuen Bilbo-
— San Bizente elizan 5ek, guztiak ikastola-
ko lehen jarduera honek: Algortako San Ni-
koak.
kolas, Deustu, Artxandape, Portugaleteko
— San Frantzisko Xabier elizan 7k.
— San Anton elizan 11k, 3 R. M. Azkuekoak,
beste 8ak Begoñazpikoak.
— Begoñazpiko elizan 30ek eta guztiak Kar-
meloko ikastolakoak.
— Andra Mari Pilarrekoan R. M.Azkueko 12k.
— Deustuko Pasiotarren elizan hango ikas-
tolako 18k.
— San Fernando elizan R. M.Azkueko 10ek.
— Asisko San Frantzisko elizan R. M. Azkue-
ko 11k.
— Corpus Christi parrokian 23k, guztiak
R. M.Azkuekoak.

Zuzendaritzaren aldetik, Elkanoko Kontseilu


errektorea 20 emakumek osatzen dute,
gehienak amak, Julita buru, Tere Rotaetxe di-
ruzain, Begoña Insunza ondo-ondoan dutela.
Eugenio Agirretxe frantziskotarrak asko lagundu zion Iralabarrin
bigarren ikastola sortzen
Euskaltzaindiak, bestalde, oso begi onez ikus-
ten du Ikastola honen, eta besteen, bilakaera,
Astileku, Lekeitioko Resurreccion Maria de
eta Euskaltzaindiko izendatzen ditu Julita, Pa-
Azkue, Markinako Zerutxo, Santutxuko Kar-
kita Arregi eta Kermele Esnal, 1967ko mar-
melo, Bermeoko Eleizalde, Elorrioko Funcor,
txoaren 25ean.
Durango, Gernika, Euba, Ermuko Anaitasuna,
1967. honetan, bestalde, Euskarazaleak, «Eus- Matiena, Zornotzako Andra Mari, Arabako
keraren laguntzarako Elkartea», sortzen da Laudion… Guztiongan izan zuen eraginik,
Bilbon, Jesus Oleaga lehendakari eta 12 ba- aholkurik eta proposamenik Julitaren adore
tzordeko, Julita tarteko. eta aurrera nahiak.

15
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 16

Villar Palasí lege berria, esaten zan. Jesus! inspektorea etortzen zen
erronka berriak eta oinekin zsa-zsa hasten zen:

Pozik dihardu Julitak, arrakastatsu. Modu —Tantos metros: ¿cuántos niños tiene?
bizi-biziz laburbiltzen du garai hau: «Ordu-
—Pues tantos.
rarte ume asko egoan, gurasoak oso euska-
ra-maitaleak eta oso azkarrak ziren, baina —¡Le sobran a usted diez!
ofizial egin genduanean, ume asko eta asko
—¿Y dónde los meto?
etorri ziren. Urte guztietan beste pisu bat
behar izaten genuen. Eta horrelaxe ibiltzen zen denbora guztian.
Eta orduan, lege barria etorri zanean esan
Gero etorri zen ordena bat esaten zebana,
geduen: ez, horrela ezin leike, eta gurasoak
orain arte egon dana irakaskintza orokorrean,
batu eta hauxe eta hauxe dago. Zeuek pen-
eta orduan etorri zen beste kartilatxo bat
tsatu zer izango litzatekeen onena, baina nik
edo beste liburutxo bat eskolakoa, eta han
uste onena kooperatiba bat egitea izango li-
hainbeste ume metroko egon behar zirela
tzatekeela. Eta hortik, 1972. urtean, urten
eban Laurok».

Izan ere, Luis Villar Palasí 1968an Hezkuntza


Ministerioaren buru egitean, irakaskuntza
sistemaren berriztatzea gertatzen da. Hu-
rrengo urtean, Libro Blanco deritzona argita-
ratzen du eta, 1970ean «Ley General de la
Educación» delakoa. Lege berrian berebiziko
garrantzia dauka ikasgelen eta eskola-egoi-
tza guztiaren egoerak, instalazioak eta esko-
la-toki bakoitzaren hedamenak, Azkue Ikas-
tolak betetzen ez zituenak. Hauexegatik
Inspektorearen zsa-zsa oin-hotsa.

Bestaldetik, edonola ere, Lege Berriak Ikas-


tolen alderako zerbait zekarren, «En las re-
giones bilingües se podrán completar estos
conocimientos con el estudio de la lengua
Alfontso Irigoien euskaltzaina izan zuen laguntzaile ikastolak
legeztatzeko vernácula respectiva», baitzioen esan ere.

16
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 17

Josune Zearra eta Julita berak izenda dezan erabakitzen dute eta ira-
Berrojalbiz: Begoñazpi kaskuntza konfesionalaren alde egiten. Ikasle
katolikoa eta Lauro laikoa gehienak, Bilbo Zaharreko Espainiaren Ban-
kuan eta Loteria kalean Santiago Katedrale-
Elkano eta Gran Viako lokalak txiki gelditzean,
ko parrokiaren babesean ziren ikastoleta-
joera bi gertatzen dira nagusi: Sabin Zubiri-
koak dira.
ren emaztea, Josune Zearra buru dela, Eliza-
rekin harremanetan hasi eta Begoñazpi ize- Julita Berrojalbizen asmoa, ostera, ikastola
neko Bizkaiko Elizaren egoitza lortzen duena. «laiko» baten aldekoa da. Jabegoa kooperati-
Zeharo eliztarrak dira, Zuzendaria Elizak barena da eta irakaskuntza ez da «konfesio-
nala» izango. Egoitza barruan ez dago «eliza-
rik», nahiz eta mezak eta ematen diren
jantokian eta beste. Ez dago kapelaurik ere,
nahiz eta estatutuetan «inspirazio kristaua»
izango duela agertu. Legeak agintzen duen
erlijio-ordua emango da, baina ez zaio ande-
reñoari bere sinesmena ere ikasleen aurrean
ager dezan agintzen edo eskatzen.

Josuneren beraren hitzetan, (Lauro eta Be-


goñazpi) «Enbor beraren besanga bi gara:
Lauro kooperatibea da eta Begoñazpi, Eliza-
rena. Nik kexak entzuten nebazan:“Ume ho-
nek ezta Gurutze Santearen ez Ave, Maria be
ez dakie!”. Eta batzuek inotsoen:“Hori, erliji-
noa eta, etxean erakusten da”. Eta neure us-
tez etxean eta ikastolan behar zan izan».

Julita Sopelako etxeko ortuan, 1970ean

17
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 18

«laikoaren» alde
Ikastola

Azkue ikastola Lauro Lauro ikastola 1972an zabaldu zen, Julita zuzendari pedagogikoa zela

ikastola bihurtzen da
san eta egin, Ikastola berria eraikitze-

E ko asmoak aurrera egiten du. Badira


Bilbon bertan egoitza berria jaso nahi
dutenak, baina, azkenean, Txorierriko
Loiuko Lauro auzoan begiztatzen di-
tuzte lurralde politak. «Lauro Txiki»
izeneko baserritxo bat dago bertan,
dakariak, J. Beldarrainek, Bilboko Pilar Carea-
ga alkatesari gutun bat idatzi zion 1970eko
abenduan. Ikastola berria Lauroko lurretan
eraikitzeko baimena eskatzen zuten: «[…]
solicita licencia de obras para construir un
eta Ikastola berriari Lauro izena jar- Colegio que se dedicará a la enseñanza Pre-
tzea erabakitzen dute. Lehen batzordea Escolar, General Básica y Bachiller Superior
16 gizonezkok osotzen du —Bilboko […]». Eskariarekin batera, planoak.
Azkuen guztiak ziren ugazabandreak—,
(Baimenak Bilboko udalean eskatu ziren, ga-
lehendakari Josu Beldarrain etxagina
rai hartan Loiu «Gran Bilbao» delakoan sar-
dela.
tzen baitzen. Desanexioa Eusko Jaurlaritzak
Cooperativa de enseñanza LAUROk burutu zuen, eta agindua ematen zuen 1983ko
eta bere Kontseilu errektoreko lehen- otsailaren 20an, Loiuri zegokion eta Bilboko

18
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 19

Udalean zen dokumentazio guztia Loiura ción que la idea es altamente beneficiosa
eramana izan zedin, Lauro Ikastolari dago- para los niños de Lujua, recientemente anexio-
kiona barne). nada a la Villa, en la cual por otra parte, te-
niendo en cuenta que en los planes de urba-
1970eko abenduaren 22an Bizkaiko Osasu-
nización de la misma se prevén polígonos
neko Buruzagitzak ematen dio erantzuna
para la construcción de viviendas y peque-
R. Beldarraini, proiektua martxan jartzeko
ñas industrias, el centro propuesto por la
baimenarekin: «Examinado el Proyecto y pla-
Cooperativa de Enseñanza Lauro resolverá,
nos […] esta Jefatura estima que dicho Co-
sin duda, un inmediato problema de ense-
legio, según el proyecto presentado, reúne
ñanza, por lo que puede considerarse de in-
óptimas condiciones higiénico-sanitarias, por terés social».
lo que procede declarar apto […]».
Ikusten denez, Udalean edo ez zuten ulertu
1971ko azaroaren 27an, Bilboko Udalaren li- zein zen Julita eta beren asmoa, hots, Bilbo-
zentzia heltzen da, ikasgela, jantoki, jolasle- ko Azkueko ikasleak Laurora eramatea, edo-
kuek… izan behar zituzten baldintzak 24 pun- ta ez ulertuarena egin zuten.
tutan markatuz, guztiok bete beharrekoak,
eraikitzen hasteko baimena aurrera atera 1972ko ekainean, espainiar Estatuaren Lan
ahal zedin, eta hauek kontutan eduki behar Ministerioak adierazten zion kooperatibari,
ziren beti, eraikina onartua izatea nahi ba- onartuak izan zirela Lauro kooperatibak
zen. (Puntu guzti hauek baldintza urbanisti- aurkeztutako estatutuak: «[…] ha tenido a
ko-teknikoez hitz egiten dute), eta zioen,
besteak beste: «[…] se le concede licencia
de obras para construir un Colegio […] no
existe inconveniente en que se autoricen las
obras, máxime teniendo en cuenta que se-
gún Certificado Municipal que precede a la
solicitud, ha sido considerado el proyecto
como de interés social».

Hilabete geroxeago, hots, 1971ko abendua-


ren 3an, Ricardo Andrés Medina Salvete Bil-
boko Udaleko abokatu eta sekretarioak,
Udalaren izenean, erantzuten zion Beldarrai-
nen eskariari, esanez: «[…] estima esta sec- Berrojalbiz Julita Egia gerra aurreko andereñoari egindako omenaldian

19
40/1 Julita Berrojalbiz 26/12/05 16:09 Página 20

bien aprobar e inscribir los Estatutos de la Eraikuntza Beldarrainen beraren esku geldi-
Cooperativa de Enseñanza Lauro […]». tzen da. Arkitektoak, Nikola Madariaga eta
Lander Gallastegi: teilatu gorria, kristalera
Ikusten denez, ez eskariaren aldetik ez bai-
zabalak, porlanezko zutabeak biluzik eta jo-
men emaileen aldetik, ez da inoiz ere elebi-
las leku handiak.
tasunaren auzirik aitatzen.
Etxegintza gizonezkoen esku badago ere, es-
kola bizitza Julitak gobernatzen du. Zenbait
irakasle eta irakasle ez den langile Azkuetik
dakartza, Pilar Muniategi eta Juli Egia barne.
Hauetariko bi, egun ere —2005ean—, Lauro
horretan ari dira: Mertxe Sagarna eta Txaro
Arriaga.

Bazkideak 500 dira eta ikasleak, kasik 1.000.


Nagusienek OHOko zazpigarren mailari eki-
ten diote.

Garai hartan «ezker abertzalekotzat» jotzen


zen Anaitasuna aldizkariak «Lauro euskal ko-
legioa» titulupean jarraiko berri hauxe eman
zuen: «Bilboko 120 bat euskaltzalek elkarte,

Zumaldek irudikatutako Julita Berrojalbiz, Lauro ikastolako Julita eta Jose Andres, Isabel alabak Zuzenbideko titulu-birreta
liburutegian jantzi zuen egunean, 1975ean

20
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 21

edo baita ere deitu ahal zaion kooperatiba Kolejio hau egin daitenean, mila umerentza-
bat biribildu dute. Hau, Lauron (Loiun) eus- ko tokia izango du. Orain, amets hori aurre-
kal eskola handi bat eraiki ahal izateko. Be- ra eroan ahal izateko Bilboko Udalaren bai-
raien lehendakaria Josu Beldarrain gizon mena behar da, Loiu Bilbo barruan sartzen
prestua da. Bizkaiko banketxeek utzitako fi- baita». Villar Palasíren Legean ez da behin
nantziazioari esker, lurralde zabal batzuk ere «eskola» hitza erabiltzen, «Colegio Pú-
erosi dituzte Lauron. Ondoren legeak agin- blico» baizik. Anaitasunaren euskal bertsioan,
tzen dituen plano eta beharrezkoak diren ordea, garaiko ezkertiartasunaren airea bis-
gauza guztiak Madrilera bidali dituzte. Ministe- tako da.
rio de Educación y Ciencia-k ahalegin horrek
ontzat eman ondoren, Ministerio de Vivien-
da-k, Banco de la Construcción delakoaren
bidez, 10 milioi pezeta eman deutsez, kolegio
hori egin ahal izateko: milioi bat hogei urte-
ren buruan berriz ordaintzeko eta beste be-
deratziak dohan izango direnak.

Julita Berrojalbiz bere bilobatxo batekin Jose Andres Andia, Julitaren senarra, bilobatxoarekin

21
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 22

Lauroren inaugurazio Julitaren filosofia


ofiziala eta klandestinoa Julitak, bere aldetik, «Ikastolaren ezaugarri
Lauro Ikastolak bi inaugurazio izan zituen nagusia euskara ikastea eta euskaraz berba
1973an: lehena ofiziala eta bigarrena klan- egitea da» esan ohi zuen, behin eta berriz. Ez
destinoa. Ofizialean, inspektorea eta beste zuen eskolarik ematen, baina bere presentzia
zenbait goi kargu izan ziren, masta gainean ezagun-ezaguna zen, diziplina akademikoa
Espainiako bandera ezarriz. betea izan zedin. Bizkaitarra izan arren, ira-
kaskuntzaren etorkizuna euskara batuaren
Inaugurazio ofiziala gertatu zen egun berean,
bidetik zetorrelakoan zegoen eta, erlijioaren
klandestinoa ere izan zen, gauerdian: espai-
aldetik, «eskolan irakatsi egiten da, baina hau
niar bandera jaitsi eta ikurrina izan zen al-
ez da katekesia, irakasten duen andereñoak
txatua, Kontseilu errektoreko zenbait kide
ganoraz egin behar du, baina ezin zaio sines-
urduri baina ausart zirela. Era berean, Bilbo-
mena ager dezan eskatu».
tik Ikastolarako bidean, haitz handien azpial-
deko bihurgune gogorrean, «Gora Euskadi Zenbaitetan zenbait gurasok ikasleek unifor-
Askatuta» deia agertu zen. Isilean, baita ere, meren bat izan behar zutela eskatu bazuten
J. M. Leizaola lehendakariaren bisita izan ere, ezezkoaren alde egiten zuen. Era be-
zuen egoitza berriak. rean, Ikastolaren lurraldeak hesituak edo
hertsiak behar zirela eskatzen zutenei, nahi-
Inaugurazioa egin eta egun gutxitara, irakasleen
ko zela iragarki batek sarrera atea non ze-
bazkari ordu eta mahaian, Julita Berrojalbizek
goen adieraztea esan ohi zuen.
Kontxa Azaola jarri zuen bere eskuinean, apar-
teko bazkaltiar legez. Kontxa Emakume Batza-
ren lehendakaria izana zen gerra aurrean.

Iruñean 1977ko Aberri Egunean, bere ezkerrean ikurrinarekin


Begoña Insunza

Julita Jose Andres senarrarekin Sopelan, 1986an

22
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 23

Julita eta ikastola berriak Julitaren kargu uztea


Bizkaian Lauron
Zuzendaritza horretaz gain, Julitak ikastola 70eko hamarkadan indartsu ari dira ikasto-
berriak sortzeari ekin zion, edota sortzen la- lak. 75-76 ikasturtean, Lauroko ikasle zaha-
guntzeari, Bizkaiko hainbat herritan. Bera rrenek OHO amaitu dute eta lehen batxi-
izan zen ikastola horietan bultzatzaile eta la- lergoari ekiten diote. Legeak agindu legez,
guntzailea, hala nola Algortako San Nikola- maila berri honetarako zuzendari pedago-
sen, Deustuko ikastolan, Artxandapekoan, gikoak lizentziaduna behar du izan. Julita an-
Portugaleteko Astilekun, Lekeitioko Resu- dereño da, magisterioduna. 53 urte dauka,
rrección María de Azkuen, Markinako Zeru- adoretsu ari da. Kontseilu errektorekoek li-
txon, Santutxuko Karmelon, Bermeoko Elei- zentziaduna jarri nahi dute Zuzendaritzan.
zalden, Elorrion, Durangon, Gernikan, Euban, Hazkundea handia izan da, kasik arrapaladan
Ermuan, Matienan,Arabako Laudion… gertatua. Julitak, min samin isilez, utzi egiten

Ikastoletako lanetatik aparte, udalekuez ere


arduratu zen, eta Euskerazaleak elkarteko la-
netan ere parte hartu zuen.

Ondo merezitua, Euskaltzaindiak euskaltzain


urgazle izendatu zuen 1967 urtean, eta oho-
rezko euskaltzain 1998n.

Iñaki Etxezarreta, Jesús Atxa, Antonio Campos eta


Julita Berrojalbiz, 1992an Euskaldunon Egunkariako «Sortzen Taldea»

23
40/1 Julita Berrojalbiz 5/12/05 13:41 Página 24

du irakaskuntza. Beste 22 urtez, Ikastola be- Karmelo Etxenagusiaren


rrien sorreran lagunduko du, adiskide zaha- agur-hitzak hileta egunean
rrekin elkartuko da, etxea zainduko —ilobak
Lauron inskribatuko— eta Euskal Herriaren- Bilboko aita Agustindarren elizan 1998ko
tzat bere eskuez landatutako arrosa ederra- azaroaren 3an, ziotson Karmelok eliz-agurra
ren berri emango ondorengoei. egikeran: «Gure Julita ama on eta samurra izan
da seme-alabentzat: andra argi, eragile eta
ekintzailea ezagutu dogunontzat; euskaltzale
txalogarria, euskeraren alde hainbeste lan
eta burruka egindako emakumea, euskaldun
zintzoen eta euskal erakundeen esker ona
irabazitakaoa».

Euskaltzaindiaren Ribera 6ko egoitzan, Ori-


xeren Euskaldunak irakurri eta komentatu
ohi zuten Julita eta beste ikasleek Xabier Pe-
ñarekin. Seguruenetik buruz ikasi izango zu-
ten hasierako zortziko txikia:

Zatozkida, Goi-arnas.
eizu nerekin lan,
erri baten arnasa
mamitu dezadan.
Geroak esan beza:
erri bat izan zan;
edo-ta ats emaiogun.
ontan iraun dezan.

Julitaren bihotz-muinean azken bi puntuek


egiten zuten dar-dar. Ajangiz euskaldune-
tik Bilboko kalera etorria, amets eta borro-
ka egin zuen Euskal Herriak «ontan iraun
Euskaldunon Egunkariak argitaratutako eskela, 1998ko
azaroaren 3an dezan».

24
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka hau egiteko, jasotako laguntzagatik, eskerrak eman nahi
dizkie:
• Berrojalbiz familiari • HABEri
• Auñamendiri • Gipuzkoako Ikastolen Elkarteari

Liburu erabilienak
• AMEZUA PUELLÉS, Iñaki: Mila esker, andereño. Lasarte-Oria, 2005.
• ANAITASUNA: «Lauro euskal kolegioa» in Anaitasuna, 1971.IX.30.
• ANAITASUNA: «Jaunartzeak euskaraz» in Anaitasuna, 1972.V.30.
• ARESTI, Gabriel: «Homenaje a Kirikiño y a la cátedra de la lengua vasca» in Hierro, 1966.VII.9.
• ARRIEN, Gregorio: Bizkaiko Ikastolak, 1957-1972. Donostia, 1992.
• ASTIZ, Miguel Ángel: «Se bendijo ayer el primer colegio bilingüe» in La Gaceta del Norte. Bilbao
9.VI.1966.
• AZPIRI, Beatriz: «Juliana Berrojalbiz» in Habe, 141.
• ETXENAGUSIA, Karmelo: «Julita Berrojalbizen hiletan» in Euskerea nire bizitzan. Bilbao, 2003.
• GARMENDIA, Elixabete: Bidegileak: Maria Angeles Garai. Donostia, 2002.
• GEREÑO, Xabier: «Julia Berrojalbiz-en omenez» in Euskera, 1999-1.
• GURPIDE, Pablo: «Euskera-gaztelera irakaskintza» (R. M. Azkue ofizial bihurtzean irakurria) in Zeru-
ko Argia, 1966.VII.17.
• IRIGOIEN, Alfonso: Sorterriaren alde. Bilbao, 1975.
• LOIUKO UDALAREN ARTXIBATEGIA: Baimen-eskari-erantzun Dokumenduak. (Polentzi Soldevillaren
kortesia).
• RETOLAZA, Jose Antonio: Umien leen autortza eta lehen jaunartzerako gertabide. 1967. (Argitara gabea).
• ZELAIETA, Angel: «Josune Zearra, ikastolen sorreran jardundakoa» in Euskaldunon Egunkaria.
2001.VII.1.

Zuzendaritza: Mikel Atxaga


Argitaraldia: 1.a, 2005eko abendua
Ale-kopurua: 3.000
© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa
Kultura Saila
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Argazkilaria: Edorta Sanz
Fotokonposizioa: R.G.M., S.A.
Inprimaketa: R.G.M., S.A.
Padre Larramendi, 2 - 48012 Bilbao
ISBN: 84-457-2370-7 (Lan osoarena)
84-457-2371-5
L.G.: BI - 3287-05

You might also like