Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

GAIA: ZAINTZA PARTEKATUA

Gaur egun zaintza partekatuta bakarrik ezartzen da, Kode Zibilaren arabera, ama eta
aita adoz daudenean. Baina gizarteak beste iritzi bat dauka, eta hilabete hauetan Kode
Zibila aldatzeko zirriborro bat prest egongo da. Zirriborro honetan dio epailea izango
dela erabakiko duena zaintza partekatuta aita eta amen artean edo guraso bakarka
izango dena zaintzailea.

Egia esanda ia kasu gehienetan gaur egun ama da umeen zaintza hartzen duena eta
aldi berean haien heziketa. Aitarekin, kasu gehienetan, umeak bakarrik daude lau egun
hilabetero. Horregatik esaten dut ama dela umeen arduraduna, aita bakarrik egun
batzuk dago umeekin eta ez du egunero egoten haiekin haien heziketan parte hartzen.
Honekin aiten eta umeen harremana hozten da ere bai, haiekin denbora gutxi
daudelako eta ia ez dakite nola den haien eguneroko bizitza.

Orduan, orain lege aldaketarekin epaileak erabakitzen badu guraso biekin egotea
umea denbora gehiago edukiko dute biekin egoteko, bai amarekin bai aitarekin. Baina
hau alde onak eta txarrak ditu.

Alde batetik alde on bezala lehen esan duguna, biekin denbora asko egongo da eta
umeen heziketan biek hartuko dute parte. Hori oso garrantzitsua da, bereziki haien
garapenean. Horrela biekin izango dute harreman ona eta ez da hoztuko erlazioa
guraso eta umeen artean.

Beste aldetik alde txarrak ditu zaintza partekatuta, askotan gurasoen artean erlazioa
txarra da eta erabiltzen dituzte umeak mina egiteko. Ze lehen bakarrik zeukaten lau
egun aitarekin, baina orain denbora gehiago egongo dira biekin eta gurasoak erabili
ahal dituzte umeak beste aita-amaren aurka. Arazo psikologikoak izan ahal dituzte ere
bai, lehen bakarrik zeuden aste osoan guraso batekin, gehienetan amarekin Baina
orain denboraldi gehiago egongo dira guraso batekin eta bestearekin eta hori haien
egonkortasunarentzat ez da ona.

Alde onak eta txarrak ikusita, esan ahal dugu gauza guztiak bezala bi alde dituela. Baina
kasu honetan abantailak zaintza partekatuaren alde gehiago dira aurkakoak baino. Bi
gurasoekin harremana izatea beti hobe izango da.

You might also like