Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Halloween, ohitura zaharra Euskal

Herrian
Duela 60 urte kalabazak lapurtu, hustu eta kandelak
sartuta jendea beldurtzen ospatzen zuten gure aitona-
amonek 'Arimen Jaia'

Gizartea aldatzen ari da, eta horrekin batera antzinako ospakizunak alde
batera uzten dira, berriak hartzen direlarik. Euskal Herrian 'Halloween'
galtzearen arrazoiak asko izan daitezke. Baliteke garai hartako gazteei
jai hau interesatu ez izana. Bestela, 'Arimen Jaia' nekazal eremuarekin
lotutako festa izan da, eta teknologia berrien agerpenarekin baserriko
ohiturak arrotzagoak gerta litezke.
Azken urteotan jatorri irlandarreko amerikar jaia ospatzeko joera dago.
Egungo gazteen ustez, heriotzarekin estuki lotutako giroan (arimak,
fantasmak, hildakoak...), gazte koadrilak elkartu, kalabazak hustu eta
barruan kandela sartuz kalez kale jendea ikaratzeko ohitura atzerritik
datorrela. Baina egia esan, gure aitona- amonak urriaren azken egunean
horrela ibiltzen ziren.

Izatez, 'Arimen Gau' honen oinarriak ez daude oso argi. Baina herri
guztietan antzeko ohitura zuten. Mutil eta neska gazteak izara eta
maindire batekin mozorrotuta baserrietako kalabazak lapurtzen zituzten.
Barrenak hustu eta begi, sudur eta aho zuloak egin ostean barruan
kandela bana sartzen zuten. Hauen bidez jendea ikaratzen zuten. Garai
hartan gauez kaleak ilunak ziren, ez bait zegoen argirik. Beraz,
errosarioa errezatzetik ateratzen ziren emakume zaharrek susto handia
hartzen zuten.

Gaur egungo gehienontzat harrigarria bada ere, 1950. hamarkadara arte,


gutxienez, gure herri eta eskualde gehienetan bizirik iraun zuen ohitura
izan zen, gure nagusiei egindako elkarrizketetan makina bat aldiz entzun
dugunez. Hona hemen lekukotasunetako batzuk, Orion, Bermeon,
Urnietan, Oñatin eta Elduainen jasotakoak:
https://www.youtube.com/watch?v=roREu6fLz9M&feature=youtu.be

Mutrikun (Gipuzkoa), antzeko jai bat ospatzen dute, Gaba Beltza


izenez ezaguna. Ospakizun bera izan ez arren, duela hogei bat urte,
Arimen Gaua moldatzea erabaki zuten. Alde batetik, heriotzen
inguruko ipuinak kontatu eta bertsoak botatzen dituzte. Horrez gain,
gauean argi guztiak itzali eta kale antzerkiak burutzen zituzten, sua
eta pirotekniarekin jolastuz. Jaiaren inguruko azalpenak ematen
dituzten diapositibak ere ikusgai jartzen dituzte kalean. Eta kalabazak
husten ikasteko tailerrak izaten dira etxeko txiki eta ez hain
txikienentzat.

Halloween
Halloween hitza 1745an agertu zen lehen aldiz eta jatorri kristaua du.
Ingelerazko "Hallowed evening" edo "Holy evening" esamoldetik
dator. Denborarekin, (All) Hallow(s) E(v)en esaldia Halloween
bilakatu zen

Daitekeena da Halloweenen lehen jatorria zeltek ospatutako Samhain


jaia izatea. Honek, zelten urte berria zekarren, urtaro ilunarekin
hasten zena. Irlandarrentzat berriz, «udaren bukaera» esan nahi zuen.

Zeltek jai honekin, mundu honen eta Beste Munduaren arteko lotura
estutzen zela uste zuten eta, beraz, izpiritu on zein txarrek errazago
zuten bien arteko muga zeharkatzea. Familiaren arbasoak gonbidatzen
eta omentzen zituzten, izpiritu txarrak aldentzen zituzten bitartean.
Uste denez, jantzi eta mozorroen erabilera izpiritu txar horiek
uxatzeko erabiltzen ziren. Helburua izpiritu txar baten itxura hartzea
zen eta horrela ez zen minik jasotzen. Eskozian, izpirituen ordez zuriz
jantzita eta aurpegi belztua zuten gazteak agertzen ziren.

You might also like