Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 20

EGITURA

ARTIFIZIALAK

ZUBIAK ERAIKITZEN

1. D. B. H.

0
EGITURA ARTIFIZIALEN HISTORIA

Gizakia sortu zenetik gaur egunera, edozein motatako egiturak aurki


ditzakegu: aro bakoitzean ezagunak ziren materialekin, une horretan zeuden
fabrikazio teknikak erabiliz eraikiak ziren.
Gaur egun, agian, erabilitako teknikak nahiz materialak zaharkituak
irudituko zaizkigu, baina oraingo egitura gehienak printzipio berberetan
oinarritzen dira.

1.-Lehenengo “pasabideak” leizearen edo ibaiaren alderik alde


ipinitako zuhaitz enborrak izan ziren.

2.-Ibaiak edo sakanak igarotzeko, liana eta lokarrien bitartez


eskegitako pasabideak egiten hasi ziren.

1
3.-Gerora, erromatarrek harrizko zubiak eta ura garraiatzeko
akueduktoak eraiki zituzten.

4.-Erdi Aroan hasi ziren katedrala eta meskita ikusgarriak eraikitzen,


dorreak, kupulak eta gangaz beteak.

5.- Garai modernoan, burnizko profilez osatutako egiturak eraiki


zituzten. Maria Pia Oportoko zubia 1877an eraikia, eta Eiffel dorrea,
1898an (300 metroko altuera du)

2
6.- XX mendean hormigoi armatua, eta altzairuaren erabilerak
eraikinen eta zubien erresistentzia handitu zuen; eta zubi askoz
luzeagoak eraikitzen hasi ziren. Irudietan, San Franciscoko badia
zeharkatzen duen Golden Gate zubia dugu.

7.-Gaur egun, materialen eta lan-tekniken berrikuntzei esker, diseinu


ikusgarriak eraiki ahal dira.

3
8.- Euskal Herriko hainbat eraikuntzatan ere ikus daiteke egiturek
izan duten garapena.

4
1.EGITURAK

Egitura gorputzei dagokien formari eusten laguntzen dion eskeletoa edo


armazoia da. Adibidez, dortokaren oskola edo gizakiaren ezurdura egitura
naturalak dira; eta etxe baten armazoia, egitura artifiziala.

Gorputzak egiturarik ez badauka, ez dio eusten formari. Esate baterako,


hodeiek ez daukate egiturarik, horregatik aldatzen dira formaz etengabe.

2.EGITUREK JASATEN DITUZTEN INDARRAK (KARGAK)


Egituren gainean eragiten dituzten indarrak kargak deitzen dira eta mota
ezberdinekoak dira:
-Edozein egiturak bere pisua jasan behar du; beraz, hobea da arina izatea.
-Horrez gain, bere gainean jartzen dena(ormak, altzariak) eta une berean
gainean dagoena edo pasatzen ari dena(jendea, kotxeak) eutsi behar du.
-Bestelako indarrak ere badira: haizea, elurra, lurrikarak, olatuak,...

5
Egiturek zutik irauteko eta beren funtzioa betetzeko izan behar dira:

Erresistenteak: haiengan eragiten duten indarren aurrean eutsi


behar dute, hautsi, eta desitxuratu gabe. Halere, zertxobait
deformatu daitezke beren funtzioa galdu gabe.

Egonkorrak: grabitatearen aurrean, eta albotik jasaten dituzten


indarren aurrean iraultzeko zailak. Horretarako oinarria zabala eduki
behar dute eta grabitate zentroa oinarrian erdiratuta.

2.EGITUREN OSAGAIAK
Egiturek osagai bat baino gehiago izaten dute gehienetan, eta beraien
sendotasun eta iraupenean eragin handia izaten dute erabilitako materialek,
beraien itxurak eta kokatzeko moduak.

Oinarrizko osagai batzuk aurkituko ditugu egitura gehienetan.

1-ZEMENTAZIOA.Eraikin osoaren pisua lurzoruaren gainean, zuzenean


jarriko balitz, eraikina hondoratuko litzateke. Hori ez gertatzeko, eraikina
jartzen da ormigoizko oinarri baten gainean, zementazioaren gainean, alegia.
Zementazioak eraikinaren pisu osoa eutsi behar du. Lurraren
biguntasunaren arabera zapatak, edo lauzak jartzen dira.

2-ZUTABEAK euskarri bertikalak dira.


Horiexek eusten dituzte habeak eta
egituraren gainerako osagaiak.
Zutabeak

6
3-HABEAK barra horizontalak dira. Euskarri
bi izaten dituzte(gehienetan bi zutabe) eta
zamak jasan behar dituzte.
Habeak

Arkua
4-ARKUAK pieza ezberdinez osatutako euskarri
kurbatuak dira; habeen lan berdina egiten dute,
baino arkuek erresistentzia handiagoa dute.

5-TENKAGAILUAK kable luzaezinak dira eta funtzio


hauetarako erabiltzen dira egituretan:

Tenkagailuak

a)Habeak eutsi edota esekitzeko.


Gaurko zubi luzeetan erabiltzen dira.

b)Zutabeei eusteko. Esate baterako, kanpadendetan


eta telebistaren antenetan. Tenkagailuak

6-ESKUAIRAK triangelu angeluzuzenekoak dira eta


egiturak indartzeko balio dute. Batzuetan lauak izaten
dira, eta beste zenbaitetan L forma edo prisma itxura izaten dute.
Habeak zutabeei lotzeko eta zutabeoi zuzen eusteko erabiltzen ditugu.

Laua L formakoa
Prisma itxurakoa

7
7-TRIANGULAZIOA(diagonalak) Egitura asko triangeluz osaturik
daude: barra diagonalak izaten dituzte indartzeko. Horrela egitura
nahiko arinak lortzen dira, eta oso gogorrak, aldi berean.

Egitura “deformagarria”, “deformaezin” bilakatzen da triangelatzen badugu.

3.ESFORTZUAK

Egiturek zamak edo indarrei(kargei) eutsi behar diete. Esfortzuak dira


indarrek egituren gainean daukaten eragina; elementuak deformatzeko ez
baita berdina luzatzeko edo estutzeko indarra egitea(soka batek luzatzeko
indarra ongi jasaten du, baino estutzen badugu berehala deformatzen da)
Esfortzuak sailkatzeko, indarren norabidea eta noranzkoa hartzen ditugu
kontutan.

Esfortzu motak
Hona hemen esfortzu mota nagusiak:

1-Trakzioa
Indarrak gorputza tenkatzen edo luzatzen saiatzen
direnean sortzen da esfortzu mota hau. Indarrak kanpoal-
derantz egiten dira.

Jolasean dabiltzan haur hauek soka 8


trakzionatu egiten dute.
2-Konpresioa
lndarrak gorputza estutzen edo konprimitzen saiatzen direnean
sortzen dira. lndar horiek barrualderantz egiten dira.

3-Flexioa
lndarrak gorputza tolesten saiatzen direnean sortzen da.
Flexio esfortzua agertzen denean, gorputzean trakzioa eta
konpresioa, batera, eragiten zaio.
Flexioa

Flexioa

atzen dira.

Flexioa
Flexioa

4-Tortsioa
Indarrak elementua bihurritzen saiatzen direnean
agertzen da.

9
5- Ebakidura edo Zizailadura
Indarrak elementua ebakitzen saiatzen direnean agertzen da;
hau da, indarrak oso hurbil eta kontrako noranzkoan egiten
direnean.

Ariketak:
Idaz ezazu ondoko irudietan, geziak markatzen duen puntuan, dagoen
esfortzu mota.

1- 2-
.................................. ..................................
... ...

3- 4-
.................................. ..................................
... ...

5- 10
..................................
...
11
HAUSNARKETA(Profilak)

Zer egingo zenuke folio baten erresistentzia handitzeko?

1. Jar ezazu folio bat bi zutaberen gainean, zubi moduan, eta erdian zamak
ipini, erori arte. Folioa bakarrik erabiliz, ahal den zama handienari eustea
lortu behar duzu.

2.-Ondoren, marraz ezazu egin duzun muntaiaren irudia.

3. Marraz ezazu zama handienari eutsi dion muntaia.

4. Zer egin zaio folioari zamari eusteko?

12
4.PROFILAK

Egitura batek ez du zertan material asko izan behar sendoa izateko. Izan
ere, zenbat eta osagai trinko gehiago erabili, pisu handiagoa izango du, eta
egiturak nekezago iraungo du zutik.
Egitura bat, nahiz eta lehengai gutxi erabili, oso sendoa izan daiteke,
baldin eta egituren osagai garrantzitsuenei (zutabeei, habeei, eskuairei…)
tolestura jakin batzuen forma ematen zaien.
Profilak materiala era jakinetan tolestutako elementuak dira.
Profilak erabiltzearen abantailak: merkeagoa, material gutxiago behar
delako; erresistenteagoa, pisu txikiagoa duelako; garraiatzeko errazagoa;
eraikitzeko errazagoa; ...

Tolestura jakin horiekin lortzen diren piezak profilak dira, eta


sekzioaren arabera, profil horien sendotasuna desberdina izan daiteke.

OHIKO PROFILAK

PROFIL IREKIAK

L profila U profila T profila H profila

PROFIL ITXIAK

Karratua Triangelua Biribila

Profil itxiek erresistentzia handiagoa dute irekiek baino.


13
5. ZUBI MOTAK

Zubiaren taula da bide-zorua eratzen duen egitura horizontala.


Zubiaren argia da euskarrien arteko distantzia, hau da, taula airean dagoen
distantziarik luzeena.
Erabilpen eta materialen araberako sailkapenak dauden ere, itxuraren
arabera zubi mota hauek daude:

Zubi habeduna. Bi aldeetako euskarrien gainean sostengatzen den pasabide


horizontala da. Argia handia bada tartean zutabeak jarri behar dira.

Taula

Argia

Indargarriak: gainetik edo azpitik ertzak zabaltzen dira.

Zubi arkuduna. Taula eusteko arkuak erabiltzen dira.

14
Zubi esekia. Taula eusteko tenkagailuak erabiltzen dira.

15
GURAIZEAK

Zertarako

Papera, kartoia, etab. mozteko, eta hari eroaleak (kableak) zuritzeko erabiltzen da. Mota
askotako guraizeak daude, eta erabilera, forma eta luzera, moztu behar duten
materialaren araberakoak dira.

Erabiltzeko eta zaintzeko arauak

Materialaren gogortasuna bat etorri behar da mozten ari garen guraizeekin, bestela
guraizeen orriak hondatuko dira.

Segurtasun-arauak

Erreminta ebakitzailea denez, kontuz erabili beharko dugu.


Ez ibili zorakerietan, eta ez keinurik egin horiek eskuan dituzula. Min egin ahal diezu
ondokoei, edota albotik dabilen bati.
Beste ikaskideren bati artaziak emateko, itxi lehendabizi, eta puntatik heldu, berak
eskutokitik oratu ahal izateko. Ez eman sekula puntak aurretik dituztela. Erabili beti
eskularruak latorria ebakitzeko, zauriren bat egiterik nahi ez baduzu.

Tentsio elektrikoa egon daitekeen guneetan heldulekua isolatzailez estalia dituen


guraizeak erabili behar dira(elektrikari guraizeak).

Elektrikari-guraizeak

16
Aihotza
KUTERRA
Babes-zorroa
Zertarako

·Kartulina edo kartoian ebakidura zuzenak egiteko kuterra da tresnarik egokiena.


·Plastikozko edo metalezko babes-zorro batean aihotz zorrotza dauka ebakitzeko.
·Aihotzari ahoa kamusten zaionean kuterretik kendu egiten da; eta eragiketa hori
errazago egin ahal izateko, mekanismo berezirik ez badu, aliketa erabiltzea komeni da.

Erabiltzeko eta zaintzeko arauak

·Metalezko erregela lodia erabil dezakezu zuzenago ebakitzeko; lodia denez, seguruago
izango dituzu atzamarrak.
·Atera apur bat aihotza (guztia ez, zatitu eta salto ez egiteko), ipini xafla blokeatzeko
asegurua eta igaro aihotza marraren gainetik, estrabearen kontra jarrita.
·Ebakitzerakoan kuterrari presio handiegirik ez egin, mahaiari arrastoak egiteko edota
aihotzaren punta apurtzeko arriskua baitago.

Segurtasun arauak

·Gainerako beste erremintekin bezalaxe, eta bereziki ebaketarako erreminta denez, ezin
daiteke horrekin jolasean ibili, egin ditzakegun zauriak larriak izan daitezke eta.
·Ez enbarazurik egin inor zerbait ebakitzen ari dela –edota bestelako gauza
arriskutsurik egiten ari dela-, istripu larriren bat gerta daiteke jolasten hasiz gero.
·Ez keinuka ibili erreminta zorrotzik eskuan daukazula.
·Erabili ondoren, beti gorde kuterraren aihotza babes-zorroan.

Estrabea
(listoia) 17
LEKEDAK

Materialak, behin betiko, lotzeko lekeda erabiltzen da.


Material bakoitza lotzeko lekeda mota berezia dago; eta oso
garrantzitsua da lekeda egokia aukeratzea. Hona hemen lekeda
mota arruntenak:

KOLA ZURIA:

·Arotzek erabiltzen dutena da.


·Lodia eta zuria da.
·Kartoia eta zura lotzeko egokia da eta eraginkorragoa da
azalera handia denean.
ERABILERA:
1.Jar ezazu lekeda apur bat lotu beharreko alde batean
eta ondo zabaldu.
2.Elkartu bi aldeak eta estutu 20 bat minututan.
Egun batez sarjentarekin lehortzen uztea komeni da.

UKIPEN-LEKEDA

·Ezti itxura du, eta usain gogorrekoa da.


·Zura lotzeko egokia da azalera txikia denean.
·Bere konposizioan disolbatzaileak daudenez geheigi
usaintzea kaltegarria da. Beraz, gela ongi aireztatuetan
erabili. Disolbatzaile horiek zenbait plastiko desegiten dute.
 ERABILERA:
1·Jar ezazu lekeda apur bat lotu beharreko bi aldeetan eta
ondo zabaldu.
2·Itxaron, aldeak elkartu gabe, 10 minutu lekeda lehortu arte.
 3·Estutu itzazu bi piezak zenbait segundutan eta utzi.
 Hobe da zenbait minututan ez erabiltzea, lotura sendotzeko.

18
BAPATEKO LEKEDA (Superglu/loctite)

Itsasgarri indartsu eta azkarra da.


Oso garestia denez, kasu berezietan bakarrik erabili
behar da.
Hain azkarra denez kontu handiz erabili behar da,
atzamarrak lotuta gera ez daitezen.

KOLA TERMOURTUGARRIA
Azkar lotzen ditu piezak, baina ez da besteak
bezain sendoa.
Konponketa txikiak azkar egiteko egokia da.
ERABILERA:
Pistolak berotzen eta konprimitzen du barra
eta puntatik irten da kola urtua eta beroa.
Azkar ibili behar da piezak lotzeko kola
hozten denean gogortzen da eta.

ERNE
PISTOLAREN PUNTAK ERRE EGITEN
DU ETA MUTURRETIK ATERATZEN
ZAION LEKEDAK ERE BAI.
ESKULARRUAK ERABILI.

LEKEDA MOTA GUZTIENTZAKO ARAUAK


LEKEDA ERABILTZEN EZ DUZUNEAN, BETI
ITXITA EDUKI.

ITSATSI BEHAR DIREN AZALAK, HAUTS,


KOIPE, BERNIZ ETA ABARRETIK GARBITU
BEHAR DIRA. 19

You might also like