Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

5.

gaiko ariketak ESTATISTIKA ETA DATU ANALISIA

1. Poltsa batean hiru bola zuri eta hiru bola beltz daude. Poltsa horretatik hiru bola
atera behar ditugu, ateraldi bakoitzean ateratako bola birsartu gabe. X aldagai
aleatorioak, zenbat bola zuri ateratzen diren kontatzen du.

a) Idatzi X a.a.-aren zenbatasun-funtzioa eta bere adierazpen grafikoa.


b) Idatzi X a.a.-aren banaketa-funtzioa eta bere adierazpen grafikoa.
c) Esperimentua eginda, badakigu gutxienez bola zuri bat atera dela: zein da kasu
horretan bi bola zuri izateko probabilitatea?
d ) Idatzi Y = X 2 − X aldagai aleatorioaren euskarria eta zenbatasun-funtzioa.

2. Ur minerala botilaratzeko enpresa batean aztertzen ari da eguneko zenbat botila


akastun produzitzen diren, eta ikusi da egun ezberdinetan botila akastunen kopu-
ruak independenteak direla. Gainera X a.a.-k adierazten du zenbat botila akastun
produzitzen diren egun konkretu batean, bere banaketa Poisson da, eta bere parame-
troa λ = 1:
e−λ λk
P (X = k) = ; k = 0, 1, 2, ...
k!
Kalkulatu:

a) Egun jakin batean gutxienez botila akastun bat produzitzeko probabilitatea.


b) Egun jakin batean botila akastun bat ere ez produzitzeko probabilitatea.
c) Egun jakin batean gutxienez botila akastun bat produzitzeko probabilitatea,
aurreko egunean botila akastun bat ere ez dela produzitu baldin badakigu.

3. Kontsidera dezagun X a.a., zein 0 eta 8 bitartean uniformea den; hots, bere dentsitate-
funtzioa hauxe da: f (x) = 18 , baldin 0 ≤ x ≤ 8. Lortu a non P (X ≤ a) = FX (a) = 14 .

4. Demagun X a.a. jarraitua, zeinen dentsitate-funtzioa hauxe den: f (x) = a(3 − x),
baldin 0 ≤ x ≤ 2, eta f (x) = 0, bestela. Kalkulatu:

a) Zein izan behar den a-ren balioa f (x) dentsitate-funtzioa izan dadin.
b) FX (1,5).
c) P (1 ≤ X ≤ 2,5).

5. Erlojuetako pilen bizitzak, hilabetetan neurtua, λ parametroko banaketa esponen-


tziala du.

a) Zein izan behar da λ-ren balioa pila batek gutxienez urte bat irauteko proba-
bilitatea 0.5 izan dadin?
b) Aleatorioki eta independenteki 5 pila aukeratu dira, zein da 5 pila horietatik
3-k urte bat gutxienez irauteko probabilitatea?

6. Kontsidera ditzagun bi a.a., X eta Y , zeinen probabilitate-funtzioak honako hauek


diren:
P (X = 1) = 0,4 P (X = 2) = 0,6 P (Y = 3) = 0,7 P (Y = 9) = 0,3
Kalkulatu (X, Y ) a.a.-aren banaketa bateratua, baldin X eta Y independenteak
badira.
5. gaiko ariketak ESTATISTIKA ETA DATU ANALISIA

7. Demagun (X, Y ) a.a., zeinen probabilitate-funtzioa honako hau den:

P (1, 2) = P (2, 2) = P (3, 2) = P (4, 2) = P (2, 4) = P (3, 4)


= P (4, 4) = P (3, 6) = P (4, 6) = P (4, 8) = 0,1

Kalkulatu:

a) (X, Y ) a.a.-aren banaketa-funtzioaren balioa honako puntu hauetan: (20 5, 7)


eta (3, 6).
b) Y |X = 3 a.a.-aren probabilitate-banaketa.
c) Aztertu X eta Y aldagaien arteko independentzia.

8. Kontsidera dezagun (X, Y ) a.a. bidimentsionala, zeinen probabilitate-funtzioa hauxe


den:
Y 2 3
X
1
1 9
0
2 0 a
2
3 9
0

a) Kalkulatu a-ren balioa.


b) Kalkulatu X eta Y a.a.-en bazter probabilitate-funtzioak.
c) Kalkulatu X|Y = 2 a.a.-aren euskarria eta probabilitate-funtzioa.
d) Kalkulatu P (X = 2|X + Y = 5)
e) Kalkulatu P (Y > 2|X > 1)
f) Independenteak al dira X eta Y ?

9. Kontsidera dezagun (X, Y ) a.a., zeinen dentsitate-funtzio bateratua hauxe den:


(
kxy baldin 0 ≤ x ≤ 2, 0≤y≤1
f (x, y) =
0 bestela

a) Kalkulatu k-ren balioa, f (x, y) ondo definitutako dentsitate-funtzioa izan da-


din.
b) Kalkulatu bazter dentsitate-funtzioak.
c) Kalkulatu P (1 < X < 2, 0 < Y < 21 ).
d ) Aztertu X eta Y aldagaien arteko independentzia.
e) Kalkulatu P (X = 1,5), erantzuna arrazoituz.
5. gaiko ariketak ESTATISTIKA ETA DATU ANALISIA

10. Enpresa batek bi produktu saltzen ditu. Bi produktu horien salmentek ematen di-
tuzten hileko irabaziak (X, Y ) (miloi eurotan) honela banatuta daude (hauxe da
euren dentsitate-funtzio bateratua):
(
x + y baldin 0 ≤ x ≤ 1, 0≤y≤1
f (x, y) =
0 bestela

a) Kalkulatu produktu bakoitzaren hileko irabazien bazter dentsitate-funtzioa.


Independenteak dira?
b) Kalkulatu enpresaren hileko irabazi totala miloi eurokoa baino handiagoa ez
izateko probabilitatea.
c) Zein da X produktuaren hileko irabazia miloi-erdikoa baino handiagoa izateko
probabilitatea baldin badakigu Y beste produktuaren hileko irabazia miloi-
erdikoa baino txikiagoa dela?

You might also like