Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

HITZAURREA: GEOGRAFIA eta GEOGRAFOEN LANA

MOODLE-n (Ikasi)

KONTZEPTUAK

 Zer da Geografia? Lurreko lurrazala aztertzen duen zientzia da.

 Zer dira koordenatu geografikoak? Munduko edozein puntu aurkitzeko


kontuan hartu behar ditugun longitudea eta latitudea.

 Zeintzuk dira koordenatu geografiko nagusiak?


 Longitudea: Greenwicheko meridianotik lurreko edozein lekutara dagoen
distantzia. Mendebalderantz (M) edo ekialderantz (E) gradu, minutu eta
segundotan adierazten da.
 Latitudea: Ekuatoretik edozein lekutaraino dagoen distantzia. Iparralderantz
(I) edo hegoalderantz (H) gradu, minutu eta segundotan adierazten da.

 Zer dira Meridianoak? irudizko zirkulu-


erdiak dira, eta Ipar eta Hego poloak
lotzen dituzte. Greenwicheko
meridianoa da garrantzitsuena, hau
da, 0o meridianoa.

 Zer dira Paraleloak? Irudizko zirkuluak


dira. Zirkulu handiena Ekuatorea da,
eta honek bi hemisferioetan banatzen
du Lurra. Beste bi garrantzitsuak
Kantzer eta Kaprikornio paraleloak
dira.

 Eskala: mapa bateko bi lekuren artean errealitatean zer distantzia dagoen


jakiteko aukera ematen duen kontzeptua da . Bi eskala mota daude:
Zenbakizkoa: 1/20.000. Mapako 1 zm.ri errealitateko 20.000 cm dagozkiola
adierazten du.
Grafikoa: 0_______ 2700 . Mapako 1 zm.-ri errealitateko 2.700 km. dagozkiola
Km.
esan nahi du.

 Mapa: lurrazal osoaren edo zati baten adierazpen laua da, eta eskalan egiten
da. Mapa motak:
 topografikoak : leku baten erliebeari buruzko informazioa adierazten da,
batez ere. Horretaz gain, ibaiei eta landarediari buruzko informazioa ere
ematen da, baita giza jarduerari buruzkoa ere (gune jendeztatuak, errepideak,
trenbideak, mugak eta abar).
 Gaikakoak: alderdi jakin bati buruz ematen dute informazioa (biztanleriari
buruz, klimari buruz, energia-baliabideei buruz…)
 Beste tresna batzuk: airetiko argazkiak, satelite bidezko irudiak eta estatistikak.

PROZEDURAK

 Koordenatu geografikoen bidez lekuak kokatzea.


 Eskala kontuan hartuz distantziak kalkulatzea.
 Grafiko linealak egitea eta interpretatzea.
 Barra-grafikoak egitea eta interpretatzea.
 Sektore-grafikoak egitea eta interpretatzea.

You might also like