Professional Documents
Culture Documents
Emakume
Emakume
XVI. mendean euskal herritarra ez zen baserritik bakarrik bizi, batez ere
Gipuzkoan eta Bizkaian. Are gehiago, baserria industriari begira, edota
industriaren menpe, garatzen zen. Garai hartako gizartearen motorrak industria
eta merkataritza ziren, eta ingurune horretan euskal emakumeek garrantzi
handiko papera bete zuten, bai garraio lanetan ibiltzen zirelako, bai itsasontziak
eraikitzen zituztelako eta horien jabeak zirelako, baita euren konpainiak sortzen
zituztelako ere, gaur egun ezagutzen dugun moduan, euren dirua inbertituz.
Azpiazuk dioenez, nahiz eta legeak ez lagundu, are gehiago, ia-ia legeen
kontra, emakumeek izugarrizko boterea zuten, euskal gizarteak berak emanda
gainera. Garai hartako legeak ez zuen emakumea aintzat hartzen, legearen
egilea eta titularra gizonezkoa zen. Emakumea garai hartan ezkontzeko edo
elizarako zen, eta ez batean eta ez bestean sartzen ez zena, nolabait esateko,
susmagarri bihurtzen zen: “Orduan emakumeek gizonaren baimenarekin, gizo-
naren baimenik gabe zein gizonaren borondatearen aurka hartzen zituzten
askotan erabakiak. Ondorioz, historiak ukatu eta ezkutatu egin du errealitate
hori. Botere hau industrian ez ezik elizan ere islatzen zen. Elizan ez zuen
emakumeak agintzen, baina asko sartzen zen; serorek eragin handia zuten,
sakristietan batez ere, baina baita ekonomia arloan ere, oihalak egitera eta
dedikatzen zirelako”.
Bitxikeria moduan, Azpiazuk honako hau azaltzen du: “Burdingintza, berez,
gizonezkoen mundua zen. Burdinoletan lanean aritzen zirenak gizonezkoak
ziren, baina kasu askotan diru kontua emakumeen ardura izaten zen. Oso
adierazgarria da Legazpikoaren kasua: jabea emakumea zen, administrazioa
emakumeen esku zegoen eta astero soldata jasotzera joaten zirenak ere emaku-
meak ziren, langileen emazte, arreba edo alabak. Antzeko zerbait gertatzen zen
Arrasaten altzairuarekin. Garai hartako dokumentu batean agertzen denez
(hasta las mujeres están implicadas en el negocio del acero), emakumeak
negozioan aritzen ziren, ez hango langileei laguntzen’.
Zer dela eta lortu zuen XVI. mendeko emakumeak horrenbesteko boterea?
Bada, gizona asko irteten zelako kanpora, ikazkintzan, burdingintzan, itsasoan,
garraioan... jardutera. Hori izan zen sorburua; beraz, familiaren etorkizuna
emakumearen esku geratu zen eta horrek esparru familiarretik kanpo esku
hartzera behartu zuen.
Onartzen ote zuten garai hartako gizonezkoek botere hau? Ala orduan ere
matxistak ziren? Azpiazuk berak ez omen daki zein izan zen gizonezkoen
erantzun zuzena, baina dokumentu ofizialetan agertzen bada halako emakumeak
bere borondatea egin zuela, nahiz eta gizonak nahi ez, horrek onartzen zela
esan nahi du, bestela ez zer idatzirik agertuko. Dokumentu ofizialek aukera hori
emateak legearen egitura itxian zulo asko zeudela esan nahi du, eta emakumea
horietaz baliatzen zela’.
Baina emakumeak ondorengo mendeetan galdu egin zuen gizartean zuen leku
eragile hori. Arrazoiak? Alde batetik, bere pentsamoldea kontuan izanik, elizak
ez zuen eragin gutxi eduki horretan. Bestetik XVI. mendearen bukaeran
gerrateak eta izurriteak izan ziren, eta horiek ekonomia arloan beherakada
izugarria eragin zuten.
a- Bere tesia.
b- Artikulu historiko bat.
c- Emakumeei buruzko elaberri bat.
a- Akelarreen kudeaketan.
b- Ekonomia arloan.
c- Salerosketetan.
a- Baserria bakarrik.
b- Baserriaz gain, industria eta merkataritza ere.
c- Baserria, abelzaintza eta ehungintza.