Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

Amaia eta tximeleta.

Lorez beterik dagoen zelai ederrean,


Amaia eta Kattalin saltoka dabiltza,

Bat-batean Kattalinek marigorringoa


ikusten du eta gelditu da.
Marigorringoa hartu nahi du, baina
atzamar artetik joan zaio.

Amaiak barrezka eta saltoka


aurrera doa. Bera bezalako bizia
eta alaia den tximeleta baten
atzetik doa.

-Kaixo tximeleta!-dio Amaiak.


-Kontuz! Ez ikutu, ez. Ikutzen
banauzu hilko naiz eta.-
erantzun dio tximeletak.
Beno, nire esku gainean
deskantsatu pixka batean.- dio
Amaiak.

Tximeleta bere esku gainean


jarri da eta Amaiak
sudurreraino hurbiltzen du,
usaintzeko asmoz.

Baina...
-Atchiss!!!.- egin du Amaiak
eta tximeleta Ikaratuta hegaz
zerurantz doa.

-Agur Amaia! Hurrengora


arte!.- dio tximeletak.
-Bai, agur! .- dio Amaiak,
eta saltoka, jiraka,
itzulipurdika, dantza
egiten...tximeletaren atzetik
urruntzen da.

You might also like