Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 8

1.

GAIA: LIBERALISMOA ETA


ABSOLUTISMOA AURREZ
AURRE
(1788-1833)
1.OKUPAZIO NAPOLEONIKOA
Karlos IV. a erregeak 1788an, bere aita hil zenean, eskuratu zuen tronua, baina egoerak
gainditu egin zuen berehala, Frantziako Iraultzako ideiak (Ilustrazioa) Espainian hedatzeak
eragin zitzakeen ondorioengatik.

1.1. FRANTZIAKO IRAULTZAREN ERAGINA


Frantziako Iraultzaren eraginaren ondorioz, ideia liberalak hedatu ziren, baina gobernu
Espainiarrak eta pribilegiatuak haren kontra zeuden: Karlos IV. A, ideia ilustratuetaz izututa,
ilustratuen eragina DESAGERRARAZI zuen, Manuel Godoy estatu-idazkari izendatu, eta
Espainiako mugak itxi zituen, Ideia liberalak ez sartze arren.

MANUEL GODOY: Ministro bat zen, erregearen eskubiko eskua, erregearen lan guztiak
egiten zituen.

Luis XVI. aren exekuzioak (1793) Europako koalizio militarrarekin bat egitera bultzatu zuen
erregea, Frantziaren aurkako gerrarako. Baina Espainia ez zen garaile atera: Espainiako tropak
porrot egin zuten, kostu ekonomikoak handiak izan ziren eta, Basileako Bakearen (1795)
baldintzen ondorioz, Espainia frantziarren interesa lortu zuen.

BASILEAKO BAKEA: Frantziako Errepublikaren aurkako gerraren amaiera.

Napoleonek boterea eskuratzean, ALDAKETAK egon ziren KANPO-POLITIKAN: Espainia


Frantziaren ALIATU bihurtu zen, eta aliantza horren barruan, Britainiar Handiaren AURKAKO
gerran parte hartu zuen.

Ondorioak LARRIAK izan ziren, TRAFALGAREKO GUDUAN (1805):

 Porrota handia izan zen, Espainiar itsas armada ia osoa galdu zen.
 Ogasuna kolonietatik heltzen ziren baliabiderik gabe geratu zen, Atlantikoko
merkataritza etetearen ondorioz.

Ogasunerako baliabideak lortzeko, Godoyk ZORPETZERA, KONTRIBUZIOAK handitzera eta


Elizaren lurrak DESAMORTIZATZERA jo zuen.

Neurri horiek Elizaren eta nobleziaren OPOSIZIOA izan zuten, baita FERNANDOREN, Karlos
IV. Aren semearen, etsaitasuna ere.

Horretaz gain, HERRIA ERE ATSEKABETUTA zegoen (zerga handiak, elikagaiak garestitzea,
izurriteak,…), eta matxinadak gertatu ziren. Gobernuaren ospe txarrak monarkia bera arriskuan
jarri zuen.
1.2. OKUPAZIO NAPOLEONIKOA
Egoera txarrera jo zuen Espainiarako FONTAINEBLEUKO ITUNA (1807) sinatzean. Itun
honek zioenez, Frantzia Espainiatik igaroko zen Portugalera joateko, ezer egin gabe; honela,
Godoyk printzerri bat jasoko zuen Portugalen.

Frantziar tropak 1808ko otsailean sartu ziren, eta itunari kasurik egin gabe, HIRI
ESTRATEGIKOAK OKUPATU ZITUZTEN (Bartzelona, Gasteiz,…).

Espainiako agintariek ONARTU egin zuten Frantsesen presentzia, baina laster egin zuten
ihes ARANJUEZERA, armada inperiala Madrilera iristean, hauen beldur zirelako. Hortik aurrera,
hegoaldea okupatu zuten frantziarrak.

1808ko martxoaren 18an, soldaduek eta klase herritarrek ARANJUEZEKO MATXINADA


egin zuten, kleroak eta nobleek bultzatuta. Godoy eta Karlos IV. a kargutik kentzea eskatzen
zuten, eta Fernando VII. a han jartzea bestetik.

Hurrengo egunean, Fernando VII. a tronura igo zen, baina Karlos IV. a tronua eskatu zion
Napoeoni. Erregeen ahulezia ikusita, Baionara deitu zien, eta ABDIKATZEA onartu zuten, eta
bere anaia Josef izendatu zuen Espainiako errege. Hau guztia bitartean Fantziak Espainia
inbaditu zuen.

Baionako estatutua: Napoleonek proposatutako kode konstituzional bat da, non


pribilegioak abolitu ziren eta berdintasuna aitortzen ziren espainiarrei legearen aurrean eta
zergen alorrean, bai eta kargu publikoak eskuratzeko baldintzetan ere. Horrez gain, Josef I. a
onartu zuten errege.

1.3. HERRI-MATXINADAK ETA BATZARRAK


Frantziarrak Espainiako herri eta hiriak inbaditu zituzten. Armada inperialak konfiskazioak
egiten zituen (elikagaiak, etxeak,…) eta Napoleonek errege familia bahiturik zituen. Ondorioz,
matxinada eta gatazka ugari egon ziren, baina Espainiako agintariak ez zuten ezer egin.

Madrilen 1808ko maiatzaren 2an matxinada bat sortu zen, eta Murat generala haren
kontra egindako indarraren eraginez, hedatu egin zen. Altxamendu hau klase herritarrek eta
tokiko handiki batzuek bultzatu zuten. Beste alde batetik, Kleroa erlijio katolikoaren eta
monarkiaren alde agertu zen.

Herri-matxinada ez kontrolatzearen eta frantziarren okupazioaren ondorioz, erakundeek


kontrol politikoa galdu zuten. Ondorioz, BOTERE-HUTSUNEA ETA ANTZINAKO
ERREGIMENAREN ERAKUNDE-GAINBEHERA GERTATU ZEN.

Matxinatuek (patriota esaten zieten bere buruari) BATZARRAK sortu zituzten, tokiko
elitez osatuak:

 Boluntarioak, armadaren zati batekin batera, hainbat garaipen lortu zituzten:


Bruc(Bartzelona) eta Bailen(Jaén) eta Josef I.ak atzera egin behar izan zuen Ebrotik
iparraldera.
 Tokiko batzarrek BATZAR GOREN ZENTRALA sortu zuten (1808ko irailean).
o Batzar honek Fernando VII.a erregetzat aitortu zuen, eta agintea bere gain
hartu zuen, erregea itzuli arte.
2. GERRA: NONDIK NORAKOAK, JARRERAK
ETA ONDORIOAK

2.1. FRANTZIARREN AURKAKO GERRA


(Independentzia gerra)
Frantziarren nagusitasun gorena 1812ko hasieran izan zen, Napoleonen tropek Valentzia
hartu zutenean, baina laister AHULTZEN JOANGO DA.

Napoleonek Errusia inbaditzeari ekitean, soldaduak hara eraman behar izan zituen.
Egoera hau aprobetxatuz, Wellington jeneralaren agindupeko tropa espainiar eta britainiarra
kontraerasora jo zuten Arapilesko Guduan (Salamanca, 1812), garaipena lortuz. Garaipen
horrek aldaketa sakonak sortu zituen gerraren bilakaeran.

 Jeneralaren aurrerapenak Josef I. a ihes egitera behartu zuen, eta Madril


berreskuratu zen (1813ko abuztuan).
 Napoleonek, bi froteei aurre egiteko ezintasuna ikusita, Valençayko ituna sinatu
zuen (1813ko abenduan).
o Valençayko ituna: Napoleonek, Espainiatik tropa ateratzeko eta Fernando
VII.a monarka bezala berrezartzeko, sinatu zuen ituna da.
o Erregeak, 1814ko martxoan zeharkatu zuen Pirinioetako muga.

Espainiako armada ia guztia deseginda geratu zen Bailengo Guduaren ondoren.

Armadako kideak desmobilizatu egin ziren, eta bi bide desberdin haryu zituzten:

 Batzuk, armada britainiarren mende jardutera pasatu ziren.


 Beste batzuk, gerrillan sartu ziren.

Gerrilla: Antolaketa-forma berri honek garrantzi handia izan zuen, gerrillariek frantziarrei
etengabe erasotzen zietelako. Talde txikiak ziren, jarduteko modu informala zuten, eta landa-
eremuetan aritzen ziren batez ere, militarrek, klerikoek zein nekazariek gidatuta.

2.2. GIZARTE- ETA POLITIKA-JARRERAK


Gerraren ondorioz, bizi-baldintzak txartu ziren (gosea, miseria eta gaixotasunak), hirietako
klase herritarren eta nekazarien artean batez ere. Gainera, alde bateko eta besteko armaden
presentzia kaltegarria izan zen nekazarientzat:

 Jaurgo-eskubideen zamarengatik.
 Armaden eskakizunak bete behar zituztelako nahitaez.

FRANTSETUAK: Josef I. aren erregimenaren alde zeuden espainiarrak ziren. Frantziarren


administrazioa babestu, eta herrialdea dernizatzeko aukera ona zela uste zuten. Haien artean,
erreformatzaileak, ilustratuak, intelektualak eta abar zeuden. Talde honetan, erregimen
berriarekin lorturiko jarduerekin aberastutako negoziolariak ere zeuden, armadarekin eta
administrazio napoleoniko berriarekin egindako kontratuengatik.

ABERTZALEAK: Frantziarren aurkako taldea da, fernando VII. Aren itzulera eta erlijio
katolikoaren defentsa ziren haien helburu nagusiak, baina ideologia-jarrera desberdinak
zeuden haien artean:
 ABSOLUTISTAK (kleroa eta noblezia): Absolutismoa eta tradizioa berrezartzea zen;
hau da, 1808. urtea baino lehenago zegoen egoerara itzultzea.
 ERREFORMATZAILE MODERATUAK: Erregearen itzulerak erreforma-programa bat
garatzea ekarriko zuela uste zuten, Antzinako Erregimenaren barruan.
 LIBERALAK (burgesak, intelektualak, profesionalak,…): Aldaketa sakona nahi zuten,
absolutismoa desagerrarazteko, eta Fernando VII. ak erregimen berri bat sortuko
zuela espero zuten, subiranotasun nazionala, botere-banaketa eta banakako
askatasunak oinarri hartuta.

2.3. GERRAREN KOSTUAK


Gerra luzea izan zen, oso odoltsua eta suntsipen handikoa (lurrak hondatu, hiriak suntsitu,
etab.). Horri guztiari, biztanleria zibilaren hiltze-kopurua gehitu behar zaio.

Ekonomiari dagokionez, nekazaritzako ekoizpena suntsitu egin zen, eta industriakoa,


berriz, kolapsatu egin zen.

Kostu orokorra izugarria izan zen, eta zor publiko eutsiezina eragin zuen.

3.CÁDIZKO GORTEAK ETA 1812KO


KONSTITUZIOA

3.1. GORTEETARAKO DEIALDIA


Gerran, Batzar Goren Zentralak, estatua hondoratuta ikusita, Gorteetarako deialdia
martxan jarri zuen. Herriari egin zitzaion kontsultaren arabera, Karlos IV. aren gobernua zuen
guztiaren kulpa, eta monarkaren boterea erreformatu zela adostu zuten.

1810eko urtarrilean, Batzarrak gehiago aguantatu ez zuenez, jarduteari utzi zion, eta
Ourenseko apezpikuaren erregeordetza batez ordeztu zuen. Herria eta Elizaren kexak alde
batera utzita, Gorteak antolatu zituen eta Cadizen egiteko akordatu zuten, hara frantsesk iritsi
ez zirelako.

Cadiz urrun zegoenez eta gerra zegoenez, ezin izan ziren diputatuak joan, eta hiri horretan
zeudenekin ordezkatu ziren. Azkenean, 300 diputatu inguru bildu ziren, eta Gorteak ganbera
bakarrekoak eta ez-estamentuzkoak izango zirela adostu zuten. 1810eko irailean inauguratu
ziren.

Lehenbiziko egunean, liberalek arrakasta handia izan zuten: Gorteak nazioaren


subiranotasunaren hartzaile zirela onartu zuten; hau da, nazioa osatzen duten herritarrek dute
boterea. Gainera, botere banaketa onartu zen, eta Fernando VII. a onartu zen Espainiako
erregetzat.

3.2. 1812KO KONSTITUZIOA


Konstituzioan honako hauek adostu ziren:

 Herritarren eskubideak (eskaerak egiteko eskubidea, hezkuntza- eta jabetza-


eskubideak), askatasun zibilak (pentsamendu-, iritzi- eta inprenta-askatasuna) eta
berdintasun juridikoa eta fiskala (zergen banaketa proportzionalaren bidez).
 Sufragio unibertsala ezarri zen (25 urtetatik gorako gizonentzat) zenbait
hauteskunde-esparruetan (parrokia, udalerria eta probintzia).
 Banakakoaren segurtasuna bermatu zen: Egoitzaren bortxaezintasunaren,
eskubide penal eta prozesalak eta torturaren abolizioaren bidez.
 Honela definitu zuten nazioa: “sufragio bidez subiranotasuna baliatzen duten bi
hemisferiotako herritarren multzoa”.
 Estatuaren gobernu-forma botere-banaketan oinarritzen zen:
o Botere legegilea: Gorteei zegokien. Legeak egiteko, aurrekontuak eta
nazioarteko itunak onartzeko, eta armadaren buru ziren.
o Botere betearazlea: Monarka zen, gobernuburua. Legeak egiten parte
hartzen zuen, eta legeen eragina bi urteez eteteko beto-eskubidea zuen.
o Botere judiziala: Auzitegiei zegokien. Zuzenbide-estatu baten oinarrizko
printzipioak ezarri zituen: kode bakarrak arlo zibil, penal eta merkantilean,
epaileen mugiezintasuna, prozesatze-bermenak,…
 Estatuaren konfesionaltasuna aitortzea ezarri zen. Espainian, erlijio katoliko
apostoliko romanikoa ezarri zen ( tolerantzia gutxi eta absolutistak ezarri zuten).
Halaber, derrigorrezko lehen hezkuntza eta nahitaezko soldadutza onartu zen.

4.ABSOLUTISMOAREN BERREZARPENA ETA


HIRURTEKO LIBERALA

4.1. ABSOLUTISMOAREN BERREZARPENA


Fernando VII.ak, Espainiara bueltatzean, konstituzioa beteko zuen promesa ez zuen bete.
Konspirazioak eta absolutistek idatzitako persiarren manifestuan egindako eskaeraz baliatuta,
Antzinako Erregimena berrezartzeko prozesuari hasiera eman zion.

Madrilera iristerakoan, Cadizko Konstituzioa eta dekretuak indargabetu zituen, eta


liberalak eta frantsestuak zigortzen hasi zen, eta ihes egin ezin izan zutenek atxilotu et
exekutatu zituen.

Nazioarteko testuinguruan, absolutismoa berrezartzeko joera zegoen beti. Fernando VII.


ak ez zituen erreformarik egin nahi izan:

 Ez zituen gerraosteko gizartea berregiteko neurriak hartu.


 Ogasuna onbideratzeko eta zorrari aurre egiteko ez zituen neurririk hartu.

Kolonietan emantzipazio-mugimendu ugari eman ziren, eta hark dakarzuen ezohiko


baliabide mobilizazioa, Ameriketatik heltzen ziren diru-fluxuak eten egin ziren.

Gobernuak ezin izan zien arazoei aurre egin. Hauetako batzuk erreformak proposatu
zituzten, baina erregeak uko egin zien guztiei, arau tradizionalen jarraitzaile zelarik.

4.2. ATXIKIMENDURIK EZA SOZIAL ETA


POLITIKOA
Fernando VII. aren errepresioa errepresio, Napoleonen aurkako gerrak hainbat aldaketa
eragin zituen gizartean. Nekazarien altxamenduak, ondasunen jabetza-eskubidearen
eskakizunak,..
Horrek guztiak liberalen eta konstituzioaren aldeko aldarrikapenak bultzatu zituen, eta
altxamendu militarrak sustatu zituen, boterea eskuratzeko.

 Altxamenduetan, armadako sektore bat konstituzioaren alde jarri zen, eta


hirietako herritarren babesaz (elkarte sekretu eta patrioten elkarteek lagunduta),
monarkari gailentzeko behar adina indar lortzen ahalegindu ziren

1814tik aurrera, zenbait altxamendu gertatu ziren, militar liberalak buru izanik (Min,
Porlier,…). Altxamendu hauek porrot egin zuten eta haien aurkako errepresio gogorra izan
zuten monarkiaren partetik.

4.3. HIRURTEKO LIBERALA (1820-1823)


1820ko urtarrilaren 1en, Konstituzioaren aldeko altxamendu bat egin zuen Rafael del
Riego koronelak Cabezas de Sn Juanen (Sevilla, Ameriketako gerrara joateko soldadu-konpainia
baten buru zela.

Honek, erregea 1812ko konstituzioa onartzea eragin zuen. Gainera, gobernu berri bat
eratu zen, eta hark amnistia aldarrikatu zuen eta hauteskundeak deitu ziren.

 Amnistiari esker, liberalak eta frantsestuak itzuli egin ziren.


 Hauteskundeetan liberalek irabazi zuten.

Gorte berrietan liberalak izan ziren gehiengoak, eta erreforma-garrantzitsu bat hasi zuten.

 Inprenta-, elkartze- eta biltze-askatasunak garatu zituzten.


o Honen bidez, prentsa eta elkarte patriotikoak garatu zituzten.

Helburu nagusia  Antzinako Erregimenaren abolizioa sendotzea. Horretarako, neurri


hauek hartu zituzten Gorteek:

 Jurisdikzio-jaurgoak, maiorazkoak eta binkulazioak desagerraraztea.


 Elizaren boterea mugatzea.
 Zerga-sistemaren erreforma egitea, estutaren baliabideak handitzeko, eta Elizak
kobratzen zituen hamarrenak txikitzea.
 Gremioak desagerraraztea.

Ordena publikoari eusteko eta konstituzio-erregimena defendatzeko, Milizia Nazionala


sortu zen.

Lurraldearen antolamendu berriari ekin zitzaion:

1. Herrialdea probintzitan banatu zen.


2. Udal eta diputazio berriak antolatu ziren, sufragio bidez.
3. Lehenbiziko Zigor Kodea aldarrikatu zen.
4. Armadaren erreformari ekin zitzaion.
5. Hezkuntza sustatzea planteatu zen.

4.4. GATAZKAK ETA TENTSIOAK


HIRURTEKOAN
1. Erreformak ABSOLUTISTEN eta MONARKIAREN oposizioa lortu zuen. Fernando VII.
a lehen unetik legeak geldiarazi zituen ahal zuen bakoitzean, hark zuen beto-
eskubideagatik. Gainera, gobernuaren aurka konspiratu zuen, bere botere
absolutua lortzeko.
2. NEKAZARI ATSEKABEAK ere haien aurka zeuden. Jurisdikzio-jaurgoak abolitu
baziren ere, ez ziren asetu nekazarien oinarrizko nahiak. Gainera, nekazari
pobreak babesik gabe geratu ziren harreman kapitalista berrietan, eta bat egin
zuten liberalen aurkako asalduran.
3. NOBLEZIA TRADIZIONALA eta ELIZA, hamarrenak eta pribilegioak kentzea eta
ondasun monakalak saltzeak sustatu zuen kaltearen gatik, hirurteko gobernuaren
aurka matxinatu ziren.
4. Tentsioak egon ziren LIBERALEN artean, eta bi taldetan banatu ziren:
a. MODERATUAK (doceañistak): Erreformekin poliki joan nahi zuten guztiak
pozik egoteko.
b. ASALDATUAK: Bukaeraraino iritsi nahi zuten liberalismoarekin, baina ez
poliki, moderatuak ez bezala.

4.5. HIRURTEKOAREN LIKIDAZIOA


Liberalismoak Espainian lortutako garaipenaren eragina beste lurralde batzuetara heldu
zen (Napoles, Portugal, Piamonte,…), eta Aliantza Santua, absolutismoarekin jarraitzeko paktua
egin zuten potentziak, beldurtu egin zen. Hauen helburua esku-hartze militarra egitea zen,
mehatxu liberalen aurka.

Fernando VII. aren laguntza-eskaerari erantzuteko frantziar armada bat eratu zen, San
Luisen Ehun Mila Semeak deiturikoa. Hauek 1823an Pirinioak zeharkatu zituen, Angulemako
dukearen agindupean, ordena tradizionala berrezartzeko.

Armada liberalen erresistentzia txikia izan zen:

 Katalunian, Espoz eta Minaren agindupeko tropek aurre egiten saiatu ziren, baina
arrakastarik gabe.
 Ez zuten herritarren naiz britainiarren indarra jaso.

Madril konkistatu ondoren, Erregeordetza Kontseilu eta gobernu absolutista izendatu


zituzten. Gobernuk Hirurtekoak aldarrikatutako arauak eta dekretuak indargabetu zituen.
Azkenik, Fernando VII. a monarka absolutu izan zen berriro ere.

6. 1823-1833 HAMARKADA
Absolutismora itzultzearekin bat, oposizioaren aurkako errepresio handia izan zen eta
inmobilismo politiko handia egon zen.

 Erregeak, liberalismoaren beldur, ez zituen martxan jarri herrialdeak behar zituen


neurriak.
 Gorputz militar bat sortu zuen (boluntario errealistak), liberalismoaren jazarpenaz
zuzenean arduratzeko.

Fernando VII. a hil zorian zegoela, alaba bakarra zuela ikusia eta hau oinordeko izendatu
ahal izateko, erregeak Santzio Pragmatikoa aldarrikatu zuen.

Lege horrek emakumeak tronuaren oinordeko izateko aukera ematen zuen, ordura arte
debekatuta baitzegoen Lege Salikoa zela eta.
Kontserbadoreenak Isabelen ondorengotza legez kanpokotzat jo zuten, eta tronua
erregearen anaia Karlos Maria Isidro absolutista sutsuari zegokiola defendatu zuen.

You might also like