Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

FILOSOFIA LANA

Heriotza zigorra
Egunero gauzatzen dira legeen aurkako delitu mordoa. Bai goi-mailako, bai behe-
mailako gende artean. Bai Asian, bai Europan, bai Afrikan. Hau ez errepikatzeko
egokitzat jotzen den, hau da, legeak dioenaren araberako zigor bat ezartzen da.

Zigorra, arauak hautsi edo komenigarritzat jotzen ez den zerbait egin duen
pertsonari, agintea edo boterea duenak ezartzen dion betebeharra da. Zigorrek
nahigabea, nekea edo mina ekartzen dute eta zigortzen den pertsonak, zigorrak
eragin duen jokabide hori ez errepikatzea du helburu. Baina ba al dira egokiak
zigorrak? Gizartearen eremu anitzetan zigortzen da: eskolan haur batek etxeko
lanak ez egiteagatik, jolasaldirik gabe geraraziz zein pertsona batek beste bati
lapurreta egitetagatik gartzelan zenbait urte preso sartuz. Kasu hauetan giza
eskubideak errespetatzen dira, baina badago beste kasurik non ez den
errespetatzen. Antzina bazen arrunta zigor mota hau ezartzea. Finean,
herritarrentzat irakaspen izan behar zuten exekuzioek. Horregatik kondenatuak
torturapean hilez gero, agintariek B plana jartzen zuten abian: gorpuak edo buruak
elkargune eta bidegurutze nagusietan ipintzen zituzten ikusgai, heriotza
zigorraren helburu “hezitzailea” gal ez zedin. Herritarrek ez zuten erabaki
hartzerik haiek baitziren exekutatuak eta ez boteredunak, hau da, zigorra reagiten
zutenak. Baina gaur egun demokrazia garatuta dago munduko herrialde askotan
eta hala eta guztiz ere gendeak ez du heriotza zigorra zerbait krudeltzat hartzen.
Onartzen dute. Baina horrek esan nahi du herrialde horietako gizakiek
pentsamendu ez-garatua dutela. Zeren giza eskubideak ezarri zirenetik hori
txartxat jo beharko litzateke. Heriotza Zigorra. Preso bati ezartzen zaion hiltzeko
zigorra da, honek egindako krimen edo delituengatik. Demokrazia metodo bat da,
ez helburua. Legitimitatea ez da eskuratzen adoz dauden pertsona kopuruari
erreparatuta, baizik eta eskubideak errespetatzen diren aztertuz. Beraz, heriotza
Zigorra ez da bidezko zigor bat, giza eskubideak guztiz gaitzezten baitditu.
Bizitzeko eskubidea, eta zigor gogor,bihotzgabe, jasangaitz edo laidogarrirekin ez
zigortzeko eskubidea. Heriotza zigorrerako erabiltzen diren teknikak ez dute bi
eskubide hauek betetzen, hauek erabiltzen baitira; Asfixia, buru mozketa espataz,
elektrokuzioa, harrikatzea, hesolak gorputzean sartu, zapalketa, zatikatzea etb.
Gainera, heriotza zigorrekin batera emakumeen diskriminazioarearekin lurralde
musulmanetan adibidez. Han, emakume batek haren senarrari iruzur egin badio
beste gizon batekin emakumea hil egiten dute harrikadaz. Gizona berriz gaizkia ez
duela egin esaten da. Hori ez da bidezkoa. Lehenik eta behin, zigor hori giza
eskubideen aurka dagoelako, eta bigarrenez, emakume eta gizonak desberdin
tratatzen direlako. Gizakiok eskubide berak ditugu; gizona, emakumea, edo
edozein arraza izateagatik ez ditugu eskubide desberdinak.

Caribean, Idian, Guatemalan, Japonian edo Zambian oraindik erabiltzen da heriotza


Bigorra. Baina gaur egun kasu gehien dagoen lurraldeak Estatu Batuak dira. Gaur
egun, 97 Estatuk indargabetu dute heriotza Bigorra edozein deliturengatik. 8-k
delitu arruntengatik deuseztatu dituzte eta 36-k errespetatzen dute epe luzapen
bat ejekuzioekiko, guztira 141 Estatuk. Beste alde batetik, zigor heriotza ezartzen
jarraitzen da 57 Estatu eta lurraldetan. Honek esan nahi du leku askotan oraindik
hartzen dela arruntzat lege hau. Arazoa beraz, ez da demokrazia eza baizik eta
gendearen ikuspuntu hain atzeratua. Zentsu horretan, ez dute batere aurrerapenik
izan. Zeren eta garai batean egiten ziren astakeriak egiten jarraitzea egokia dela
uste dutelako. Honen kontra borrokatzen duten erakundeak badaude.
Garrantzitsiena AI; Nazio arteko Amnistia. Erakunde honek lan egiten du giza
eskubideak defendatzeko. Aurrera eramaten ari diren kanpaina bat bereziki gai
hau lantzen ari da. Nazioarteko Amnistia bezalako erakundeei esker 1997. Urtean
aldaketa ikaragarri bat lortu zen. AI-k nazioarteko konferentzia baten deialdia egin
zuen Estokolmon, Suedian, 16 herrialdek soilik deuseztatuta zuten heriotza
zigorra. Gaur egun, aldiz, 80 herrialdek deuseztatu dute jada.

Beraz, bistan da, heriotza zigorra, zigorrik krudelena, anker, eta laidogarriena.
Heriotza zigorra bizitzeko eskubide legearen urratzea da. Heriotza zigorra
atzeraezina da, eta errukabeak ejekutatzeko arriskua darama. Gainera, inoiz ez da
frogatu heriotza zigorrak ondorio hobeagorik dakarren beste zigor mota batzuekin
alderatuta.

Ananda Ferná ndez L.F.

You might also like