Koadrilako Beste Lagunek Ere Nahikoa Lan Izan Dute Iratiri Erantzuten, Eta Gainera, Ez Dira Bat Etorriko. Hona Hemen Beren Mezuak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

AURREKO MEZU BATI ERANTZUNEZ

Koadrilako beste lagunek ere nahikoa lan izan dute Iratiri erantzuten, eta gainera,
ez dira bat etorriko. Hona hemen beren mezuak:

Epa, Irati:

Zure mezua jaso dut eta oso kezkatuta utzi nauzu, neska. Aizu, pottoka, lasai hartu, e?

Lehenik eta behin, Josuk ez du merezi zu horrela ibiltzea. Eta gainera, ez badizu kontatu nahi zer
gertatzen den, ba… berak ikusiko du. Aurkituko duzu beste mutil bat! Beraz, ez vuelta gehiago eman eta
bidal ezazu antzarak ferratzera… ez du besterik merezi!

Deituko dizut

Muxu bat

Irene

Kaixo, neska:

Atzo gauean irakurri nuen zure mezua eta hasteko esango dizut oso harrituta geratu nintzela.
Barkatuko duzu lehenago ez idatzi izana, baina berandu zen eta ez neukan idazteko gogorik.

Nik uste dut Josu oso mutil serioa dela eta neska horren mezuei buruz ezer esan ez badizu,
garrantzirik ez dutelako dela, seguru. Beraz, ahaztu buruan dituzun mamu horiek eta segi
aurrera!

Muxutxoak

Yolanda

Irati:
Oraintxe irakurri dut zure mezua eta esan behar dizut uste dudala gertatu denaren gainean
gehiago jakin behar duzula, informazio gehiago eskuratu behar duzula.

Modu asko bururatzen zaizkit. Adibidez, ezin al diozu Josuri eskukoa lapurtu eta telefonoan
dauden mezuak aztertu? Horrela, neskaren intentzioak ezagutuko zenituzke. Nahi baduzu, nik
lagunduko dizut mutila despistatzen eta bide batez, ondo pasatuko dugu elkarrekin, ziur!… dei
galdu bat egin eta deituko dizut, ados?

Feli
IDEIAK LOTZEKO
1.- Adibidez/Esate baterako
2.- Lehenik eta behin/Ezer baino lehen
3.- Horretaz gain
4.- Hala ere
5.- Laburbilduz
Hona hemen eredu posible bat:

Kaixo, Irati:

Iritzia eskatu didazu eta eman egingo dizut. Lehenik eta behin, zure senargaia berreskuratzeko
gauza asko egin ditzakezu: adibidez, berarekin asteburua kanpoan eman, biak bakarrik
zaudetela, goxo-goxo. Baina hori baino garrantzitsuagoa iruditzen zait ezer baino lehen, lasaitu
egin behar duzula, urduri bazabiltza ez baituzu ezer onik egingo. Hori lortutakoan, errazago
gertatuko zaizu dena. Horretaz gain, aipatzen duzun neskarekin hitz egitea ere komeniko
litzaizuke, nire ustez, benetan zergatik idatzi dion argitu dezazun. Agian, oker zabiltza!

Hala ere, ez dizut gomendatzen gaiari behar baino garrantzi handiagoa ematea, ez baita hain
larria.

Laburbilduz: lasai zaitez, hitz egin neskarekin, argitu dena eta joan zaitez zure mutila hartuta
bizitzaz gozatzera. Idatziko dizut berriro.

Muxu handi bat zure lagunaren partez.

Aintzane
______________________________________________________
IRITZIA ESKATZEKO
Zalantza baten aurrean, lagunengana jotzen dugu askotan, aholku eske. Halaxe egin du. Iratik,
bere koadrilakoei idatzi dien mezu honetan:

Aupa:

Zer moduz? Barkatuko duzue lehenago ez idatzi izana, baina nahikoa lan izan dut. Kontua da nire
mutil-lagunarekin arazo dezente izan ditudala azkenaldi honetan… ez dakit nondik hasi.

Mezu asko jasotzen zituen bere eskukoan eta azkenean jakin nuen ezagutzen dudan neska batek
bidaltzen zizkiola… ez diot ezer galdetu eta berak ere ez dit ezer esan, baina… konturatu naiz
konfiantza galdu dudala eta ez diodala ezer sinesten. Zuek zer pentsatzen duzue?

Mesedez, eskertuko nizueke zuen iritzia ematea… ahaztu egin behar al dut kontua? Ala hobe da
hitz egitea? Ez dut Josu galdu nahi, asko maite dut eta… zuen laguntza behar dut, esan zeozer,
mesedez.

Ahal duzuenean, kasu egin, ados?

Muxu bat.
Irati

You might also like