Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 3

11 TESTUA.

EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894)

HASIERA EMATEKO SARRERATXO/ESALDI BAT IDATZI

TESTUAREN KOKAPENA:

Aurrean dugun dokumentua lehen mailako testu historikoa da, sortu berri den Euskal Batzokijaren
estatutuaren zortzi artikulu, hain zuzen.
Testua publikoa da, 1894ko maiatzaren 24ean Bizkaitarra aldizkarian argitaratu zen.
Egileari dagokionez, kolektiboa da; euskal nazionalismoaren sortzaile izandako Sabino Arana eta bere
jarraitzaileek idatzi baitzuten. Sabino Arana(1865 -1903) euskal nazionalismoaren sustatzaile nagusia
izan zen, 1894an, sortu zuen Euskeldun Batzokija elkarte katolikotik sortuko zen 1995an Euskal Alderdi
Jeltzalea (EAJ)
Espainiako Berrezarkuntzako sistemaren garaian (1875-1923) kokatzen da, Maria Kristinaren
erregeordealdian (1885-1902), gobernu liberala agintean egondako urteetan zehazki (1892-1895).

KLASEAN AIPATUTAKO BESTE DATUAK GEHITU!!!

ANALISIA:

DEFINIZIOAK GEHITU (+ Sarreratxoa: Testua ondo ulertzeko ezinbestekoa da kontzeptu hauek


ezagutzea/definitzea…)

Testua aztertzerako orduan, artikulu bakoitzaren esanahia zein den argitu behar da:

1. artikuluan, Bilbon Aisirako zentro berri bat sortuko dela jakitera ematen da. Zentroaren izena Euskeldun
Batzokija izango dela eta hau Sabino Aranak proposaturiko leloaren (Jaungoikoa eta Lege Zaharra)
jarraitzaileentzat izango dela.
2. artikuluak Bizkaiko Elkarte Nagusi, Bizkai Batzar deitua sortzean, Euskeldun Batzokija haren mendean
geratuko dela eta Aranak idatzitako estatutuak izango dituela oinarri dio
3. artikuluan finkatzen da Bizkaiaren erlijioa, katoliko, apostoliko eta erromatarra izango dela bai
barruko bizitzan bai beste herriekiko harremanetan . Hemen hauteman daiteke Sabino Aranaren
pentsamenduaren oinarrietako bat.
4. artikuluan, Bizkaia foruetan oinarriturik birsortzeko nahia azaltzen da, foruak berreskuratzea arbasoen
ohitura onak berrezartzeko modu bat izango baitzen. Bizkaiko hizkuntza ofiziala euskara izango dela eta
ahal den neurrian euskal arrazako familiek osatuko dutela dio.
5. 6. eta 7. artikuluetan, orden erlijiosoaren eta politikoaren arteko harremana zehazten da. Hasteko,
Jaungoikoa eta Lege Zaharra bereizten dira eta ondoren Jaungoikoak Lege Zaharrarekiko lehentasuna izango
duela esaten da. Horrela, botere zibila erlijiosoaren menpe geratuko da.
8. artikuluak dio, Bizkaia eta gainerako sei probintziek ezaugarri komunak (arraza, hizkuntza, fedea, izaera
eta ohitura) dituztenez hauek elkartu eta Euskalerria osatuko dutela. Hori bai, estatu eredu gisa euskal
konfederakundea proposatzen du eta honen arabera, probintzia bakoitzak askatasun osoz hartuko du
elkartzeko erabakia eta oso garrantzitsua: probintzia bakoitzak bere independentzia mantenduko du.

TESTUINGURU HISTORIKOA:

Testua ondo ulertzeko, ezinbestekoa da bere testuinguruan kokatzea


Testu hau Berrezarkuntzan kokatzen da, Maria Kristinaren erregeordealdiaren (1885-1902) gobernu
liberalaren (1892-1895).
1885ean Alfontso XII.a hil zenean Maria Kristina izendatu zuten erregeorde. Orduan, Cánovasek, Sagastak
eta Mª Kristinak El Pardoko Ituna sinatu zuten txandakatze sistemarekin jarraitzeko. Gainera, 1876ko
Konstituzioak indarrean jarraitu zuen baina hala ere, gertaera garrantzitsuak izan ziren: arazo ekonomikoak,
ezegonkortasun politikoa, nazionalismoaren sorrera eta azken koloniak galtzea.
Euskal abertzaletasuna foruen defentsarako giroan sortu zen, foru historiko indargabetzeko 1876ko
uztaileko 21eko legearen eraginez batik bat. Foruak galtzearen ondorioz krisi sakona sortu zen Euskal
Herrian eta bi jarrera hartu zituzten: batzuk, amore eman eta gutxienez Kontzertu ekonomikoa lortzen saiatu
ziren; beste batzuk foruak oso osoan berreskuratu nahi izan zituzten.

Abertzaletasunaren sorreran Industria Iraultzak ere eragin handia izan zuen. Beste eskualde batzuetatik
langileen bat-bateko etorrerak ohiko euskal gizartean eta haren erlijio sentipenetan haustura handia
eragin zuen. Giro honetan Sabino Aranak ohiko euskal nekazari gizartea erabat idealizatu zuen, eta
inmigrazioa, kapitalismoa eta Espainiako gobernu liberala etsai moduan hartu zituen.
Bestalde, Sabino Aranak, Alemaniak nazio kontzeptua (nazioa, elementu objektibo komunean oinarritzen
zela zihoen:arraza, hizkuntza, ohiturak, geografia, historia, tradizioak, folklorea, gobernu, erakundeak…)
bereganatu zuen.

(HEMENDIK AURRERA BI ESKEMA DITUZUE KOADERNOAN. Beraz, informazioa ordezkatu.


Sabino Aranaren informazioa + EAJ-rena)

Euskal Herrian, ideologia nazionalista ernetzen lagundu zuen zenbait faktore egon zen Industrializazioaren
ondorioz, Bizkaiko gizarteak aldaketa demografiko, ekonomiko sozial izugarriak izan zituen. Gizarte
horretan, goi-burgesia espainolista, sozialismoari atxikitako langileak, nekazariak (jatorriz karlistak,
euskaltzaleak eta potentzialki nazionalistak) eta behe mailako burgesia zeuden.
Euskal abertzaletasunaren bultzatzailea, Sabino Arana Goiri izan zen. AZALDU NAZIONALISMOA
Bere ideologiaren hiru zutabeak arraza, foruak eta erlijioa ziren eta ezaugarri nagusiak laburbilduta hauek:
 Bizkaia eta, ondoren, Euzkadi, nazio bat da, nazio izateko beharrezko elementuak baititu:arraza,
hizkuntza,gobernua eta legeak, izaera eta ohiturak eta nortasun historikoa.
 Euskal Herriko independentzia berreskuratu nahi zuen, Espainiatik bereiztu eta Euskal Herriko 6
eskualdeek (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa) osatutako Euskal Estatua
sortuz.
 Euskal arrazaren goratzarrea Euskal arrazaren garbitasuna gordetzearren, euskaldun atzerritarren
arteko ezkontzen aurka zegoen eta Euskal Herritik kanpoko probintzietatik etorritako industriako
langileak baztertzea proposatu zuen.
 Integrismo katolikoa, Sabinok erlijio katolikoa besterik ez zuen onartzen. Espainiar ateoen boterea
euskal ohituren aldaketa eta katolizismoaren pixkanakako desagerpena salatzen zuen. Elementu
zibilak erlijiosoen menpe egotea eskatzen du, erlijio katolikoaren garaipena eta euskal
nazionalismoaren garaipena betera bait doaz.
 Hizkuntza eta euskal ohiturak berreskuratu nahi zituen. Espainiako kulturaren edozein eragina
guztiz kaltegarri eta arrotza zen gure herriarentzat. Batez ere, euskararen egoera tamalgarria
azpimarratzen zuen, etorkinen eta hiritartzearen erruz gero eta gutxiago erabiltzen zela salatuz
 Kapitalismoaren kondena, honek dakarren ustelkeria eta ustiapenagatik, eta baita sozialismoarena
ere, euskaldunen kontzepzio tradizionalerako dotrina arrotza delako eta atzerritarrek edo maketoek
osatzen dutelako.
 Bere proiektu politikoa laburtzeko lelo bat proposatu zuen: Jaungoikoa eta Lege Zaharra

1890an, Bizcaya por su independencia artikuluan, independentzia eskatu zuen Bizkaiarentzat.


1893anLarrazabal-eko diskurtsoan atzerritarrek Bizkaian zuten botereaz hitz egin zuen, alderdi politiko
guztiak aztertu ondoren, betek ere ez zuela Bizkaitarren nahiak betetzen adierazi zuen eta alderdia sortzeko
beharra azaldu zuen.
Bestalde, testu honetan adierazten den moduan 1894ean Euskeldun batzokija elkarte katolikoa sortu
zuen eta bertatik urte bat beranduago EAJ eta BBB sortuko ziren Bilbon . Handik gutxira, espero zituen
emaitzak lortu ez zituenez, Aranaren diskurtsoa leunduz joan zen eta horrela goi-burgesia alderdian sartzea
lortu zuen.
Sabino Arana 1903an hil zen eta ondoren alderdia asko hedatu zen, baina barne zatiketak hasi ziren eta bi
joeren artean tentsioak izan ziren:
 Foruzaleak edo Euskalerria taldekoak. Buruzagia Ramón de la Sota zen eta hauek autonomiaren
aldekoak ziren. Beren aldizkaria Euskalduna izan zen.
 Sabindarrak edo aberritarrak. Sabinoren anaia Luis eta Eli Gallastegi izan ziren buruzagia eta hauek
independentziaren aldekoak ziren. Beren astekaria Aberri izan zen.
Zuzendaritza batak edo besteak lortzen zuenean aldaketak egoten ziren. Zuzendaritza foruzaleek zutenean
partidua autonomista izaten zen eta sabindarrek zutenean aldiz, independentista.

1908an Sabidarrek irabazi zuten eta orduan hainbat aldaketa eman ziren: biltzeko tokiak (batzokiak) sortu
ziren, ELA sortu zen eta sinbologia nazionalista sortu zen: ikurrina, lauburua... Afiliatu kopurua handitu
egin zen eta nazionalismoa Gipuzkoara hedatzen hasi zen. Arabara ez zen Bigarren Errepublika arte iritsi.
1916ean Sotak ( Bilboko goi- burgesia) EAJren kontrola lortu eta alderdiari izena aldatu zion: Euskal
Komunio Nazionalista (CNV). Geroztik abertzaleak autonomia eskatu zuten. Horri esker, udal
hauteskundeak eta Gorteetarako hauteskundeak ere irabazi zituzten.
Euren asmoa, Sabino Aranaren ideiak deuseztatu gabe, Estatuaren barruan autonomia deszentralizatua
eratzea zen.
Orduan, Eli Gallastegi politikariak Aberri astekarian Sabino Aranaren ideiak defendatzen zituen artikulu bat
idatzi zuen. Jarrera erradikal hori zela eta, Aberritik bota eta Luis Arana eta beste batzuekin batera EAJ
berria sortu zuen.
Gallastegi eta Aranaren nazionalismoak erresistentzia gogorra egin zion Primo de Riveraren diktadurari.
Diktadura erortzean nazionalismoaren barruko bi alderdiak elkartu eta EAJ berria sortu zuten Bergarako
Batzarrean (1930); buruzagia José Antonio Agirre izan zen.
II.Errepublikan EAJtik ANV sortu zen, joera akonfesionala eta ezkertiarra zuen taldea.

TESTUAREN GARRANTZIA:

Testu hau oso baliagarria da garai hura ezagutzeko. Euskal nazionalismoaren sorrera, ideologia eta
garapenaren inguruko informazioa biltzeko behar beharrezkoa da; eta batez ere, Sabino Aranaren ideologia
ongi ezagutzeko. Aipatzea komeni da, Sabino Aranak ezin izan zuela amestutako estatua lortu. Baina hala
eta guztiz ere, bera hil ostean bere ideiak bizirik jarraitu zuten eta asko hedatu ziren

You might also like