Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 52

ADIERAZPEN GRAFIKOA

SISTEMA DIEDRIKOA

Ikasturtea:
2016/17
Poligono honen proiekzioak marrazten bukatu.

1
Larrialdietako irteeraren irudiaren goitiko bista ezagutzen dugu; gezi bat da, lauki baten barruan. Plano baten
barruan irudikatua dago, eta irudia definitzeko A, B eta C puntuak ditugu. Irudiaren aurretiko bista osatu.

2
Karratu baten proiekzioak osatu, datu hauek ezagututa:
- 2 alde, emandako zuzenetan daudela
- Erpin bat adierazitako puntuan dagoela

Ur tanta bat poliedro honen gainean uzten da (P puntua). Tantaren ibilbidea marraztu.

3
ABC, BCD eta CDE planoak ditugu eta zera eskatzen da:
A puntutik erorita tanta batek hiru xafletan zehar egingo lukeen ibilbidea irudikatu goitiko, aurretiko eta
albotiko bistetan,. (tantak malda handieneko zuzena deskribatzen du beti)

4
Hiruki honen barnean ibilbide bat dago:
- Ezker erpinean hasten da
- Lehen zatia 25 mm-tako zuzenki horizontal bat da.
- Hurrengo zatia 23 mm-tako zuzenki frontala.
- Hirugarren zatia malda handieneko zuzen batean dago eta hirukiko kota baxueneko aldean amaitzen da.
- Azken zatia inklinazio handieneko zuzen batean dago eta eskuinerago dagoen hirukiaren aldean
amaitzen da.

5
Ondoko planoan hodi baten ardatza agertzen da. Lortu bere pisua. Dentsitatea 15 kgr/m.

1m

6
Lortu piezen bista lagungarriak emandako norabideak kontutan izanda.

7
Hiruki isoszele bat marraztu, luzera berdineko bere bi aldeek 6 cm neurtzen dute eta r eta s zuzenetan
kokatuta daude.

8
Malda handieneko zuzenak definitutako planoan 5 cm-tako aldea duen karratua marraztu, bere
diagonaletako bat zuzenean kokatua dagoelarik.

9
r eta s zuzenek definitutako plano batean dagoen hexagono erregular baten proiekzioak marraztu. AB
zuzenkia alde bat da eta beste erpinak honen eskuinera kokatuta daude.

10
Izan bedi xafla bat, lodiera arbuiagarriduna, 2 tolesdura eta zulo batekin.
Emandako marrazki isometrikotik abiatuta, eta Kx=Ky=Kz=1 murrizte koefizienteak kontuan hartu hau
eskatzen da:
• Marraztu 1:1 eskalan xaflaren goitiko eta aurretiko bistak
• Kalkulatu mmtan honen azalera

11
Pieza hau izanik, falta den bista osatu eta plano zeiharra benetako magnitudean irudikatu.

12
Piezaren hiru bistak marraztu eta kalkulatu ABHGLKJICDEF aurpegiaren benetako magnitudea

13
ABC planoa izanda, bertan hiruki aldeberdina kokatu, O1 aldea jakina izanik.

B2

02

12 C2

A2

C1

A1

B1

14
Emandako irudian, ABCDEFGH aurpegi zeiharra benetako magnitudean erakutsi.

15
Emandako xafla %25 arindu zulo karratu bat eginez. Karratuaren alde bat “r” zuzenean dago eta erpin bat
“A” puntuan.

r2
A2

16
Hiruki aldekide baten bistak marraztu, erpin bat A puntuan eta kontrako aldea r zuzenean daudelarik.

A2

r2

A1

r1

17
r, s eta t kableen elkargunea planoekin aurkitu. Adierazi ageri eta ezkutuko zatiak.

A2
C2

r2

s2

E2
t2

s1

A1
E1

t1

C1
r1

18
Planoen arteko elkargunea marraztu.

19
ABC eta MNP xafla hirukiaren arteko elkargunea lortu ageriko eta ezkutuko zatiak berezita.

20
Hurrengoa lortu:
- Teilatuen arteko elkargunea
- A eta B aurpegien arteko angelua.

21
Hirukien arteko elkargunea lortu.

22
Planoen arteko elkargunea aurkitu. Adierazi ageri eta ezkutuko zatiak.

23
T eta E paretetan kabina pasatzeko egin beharreko zuloak marraztu.

24
1 irudian, “e” zuzena kate-zulo (ainguraren katea bideratzeko ontziaren kroskoan egiten den zuloa) baten
ardatza da. Zulo horren mugak kroska alde batean eta kubierta bestean dira (kasu honetan, kroskoa eta
kubierta azal lauak dira). 2 irudian ontziaren brankako zati bat ematen da (flotazio-marraraino), bi bistak
zehaztuta. Bertan, sarrera-ahoa (karratu bat kubiertan) adierazten da. Zera marraztu behar da:
1. Irteera-ahoa (kate-zuloaren eta kroskaren arteko elkargunea)
2. “e” ardatzak plano horizontalarekiko (flotazio-marra duen inklinazioa)

25
PRQ eta O zentrua duen hexagonoaren elkarguena topatu, hexagonoaren alde bat r zuzenean kokatuta
dagoelarik.

26
Piramide eta prismaren arteko elkargunea aurkitu.

27
Piezaren bistak osatu piezaren zuloa aurpegi zeiharrekiko zuta dela jakinda. Zuloa alderik aldekoa da.

28
Karratu sekzioa duen zuloa marraztu, kontuan hartuta piezaren zuloa alderik aldekoa dela eta aurpegi
zeiharrarekiko zuta dela.

29
Piezaren zuloa marraztu, kontuan hartuta zuloaren sekzioa “DE” aldea duen karratua dela, piezaren zuloa
alderik aldekoa dela eta aurpegi zeiharrarekiko zuta dela.

30
Zutabe bat helduko dugu hiru lokarri bidez AB, CD eta EF. Krokisean adierazita dagoen bezala, B, C eta E
altuera berdina dute. Lokarri bakoitzaren luzera grafikoki lortu.

31
AB eta CD zuzenkien benetako magnitudea lortu

32
Masta bat bertikalki kokaturik dago teilatuaren gainean, B muturra faldoiaren erdian kokaturik dagoelarik.
Mastari, C, D eta E teilatuko puntuetan ainguratutako AC, AE eta AD barrek eusten diote, aurretiko bista eta
goitiko bista izeneko proiekzioetan adierazi denez. Eskala E=1/60 da, kotak zentimetroetan daudelarik.
Determina ezazu grafikoki, 1/40 eskalan, barra bakoitzaren luzera. Adierazi ezazu barren luzera
zentimetroetan.

33
Irudian, AB hodi baten proiekzio horizontal eta bertikala azaltzen dira. C puntuan biltegi batetara lotu nahi
da, 90º T lotura erabiliz. Lotura hodiaren luzera lortu eta X puntuan bi hodien elkargune puntua kokatu.

34
P puntua eta AB zatia lotzen dituen luzera txikieneko hodia marraztu.

35
DE eta AB zatiak lotzen dituen luzera txikieneko hodia marraztu.

36
Bi hodien arteko distantzia lortu, hodien ardatzak eta hodien “d” diametroa jakinda.

37
A-n zentrua duen oinarri karratuko piramide zuzen baten bistak lortu, bere aldetariko bat 1-2 zuzenkia izanik.
Erpina alfa planoan kokatua dago.

38
a aldea duen oinarri karratuko piramide zuzen baten proiekzioak lortu. Bere erpinetako bat A, bere bi alde r
eta s zuzenetan daude eta piramidearen altuera b da.

39
70 mm-tako altuera duen piramide zuzen baten proiekzioak marraztu. Bere oinarria behean adierazten da
eta AB ertza kota baxuenekoa da.

40
Piramide zuzen baten ardatza (a) eta bere oinarriko V erpina dauzkagu. Oinarria hiruki aldekide bat da.
Hurrengoa eskatzen da:
-Piramidearen bistak marraztu.
-O eta VA ertzaren arteko distantzia lortu.

V2

A2
a2

V1

a1
A1
-

41
Tximini bat, AB eta CD bi tenkatzaile bidez eutsi nahi da krokisean azaltzen den moduan. B eta D muturrak
altuera berean daude. Zera eskatzen da:
- AB kablearen benetako luzera grafikoki lortu.
- CD kablearen malda, hau da, plano horizontalarekin osatzen duen angelua benetako magnitudean
grafikoki lortu.

42
Hurrengoa lortu:
- Planoen arteko angelua
- Planoek proiekzio plano horizontalarekin osatzen duten angelua
- Zuzena eta planoen arteko elkargunea
- Laukien benetako magnitudea

43
Hurrengoa lortu:
- CDGH aurpegiaren benetako magnitudea
- Aurreko aurpegiak proiekzio plano horizontalarekin osatzen duen angelua
- α eta β aurpegien arteko angelua

44
Bista diedrikoko altxaera eta eskuineko bistek hortz bat zehazten dute. Hortz hori egiteko bloke prismatiko
bat, oina 70 x 50 mmko errektagularra duena, hartzen da eta β eta γ bi plano inklinatuen bidez ebakitzen da.
Ondorengoa eskatzen da:

− Goitiko bista
− β aurpegiaren benetako magnitudea lortu grafikoki
− α eta γ planoek eratzen duten angelua benetako magnitudean ikusiko den bista lagungarria
marraztu

45
Hurrengo barren egituraren adierazpen partziala edukita, zera eskatzen da:
- Goiko bista osatu
- DH eta EH barre arteko angelua
- AB barrak 1.400 neurtzen badu, DH barraren luzera

46
Garabi baten altxaera eta oin planta ezagutzen dira. Emandako irudiaren gainean lan eginez, eskatzen da:
- Grafikoki N lortzea, kablearen korapiloaren posizioa, P kontrapisua zolua ikutzen duen momentu
berean.
- N korapiloa eta P kablearen buruaren arteko zatiaren benetako magnitudea, irudia: 1:100 eskalan
egina dagoela suposatuz.
- NPQ angelua grafikoki lortzea.

47
Hurrengoa lortu:
- Horma eta kontrahormaren arteko elkargunea
- α aurpegiaren benetako magnitudea
- α eta β aurpegien arteko angelua

48
Masta-garabi batek W zama eusten du, eta bi kable tenkatzaile dite, BD eta BE, H zoru horizontalari lotuak
(aldameneko irudian ikusten den bezala). Tenkatzaile biak, 45ºko angelua osatzen dute plano
horizontalarekin. Baita ere, kableen proiekzioa plano horizontalean. Zera eskatzen da:
1. Kable tenkatzaile biak altxaeran irudikatzea.
2. BD eta BE kableen luzera mmmtan grafikoki lortzea, kontutan harturik garabia 1:100 eskala erabiliz
irudikatuta dagoela.

49
AB eta CD bi hodiak D puntuan elkar mozten dute. Goitiko bista ematen digute honako irudian. Hodiek
beherantz egiten dute geziek adierazten duten moduan.
Bi hodiek plano horizontalarekiko malda berdina dute. AB hodiaren luzera 39 mkoa da. Zera eskatzen da:
a) AB hodiaren malda grafikoki lortu.
b) CD hodiaren luzera eman metrotan.
c) Bi hodien goitiko eta aurretiko bistak irudikatu 1:500 eskalan (Oharra: emandako kotak mm-tan
daude)

50
Burdinazko hodi baten altxaera eta oin planta ematen dira. Zera eskatzen da:
- Goiko aldearen benetako magnitudea lortu.
- Aurreko aldea eta hodia oinarritzen den plano horizontalaren arteko angelua lortu.

51

You might also like