Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 10

HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

ORDEZKAPENAK EGITEKO IZANGAIAK,


2020/2021EKO BIRBAREMAZIOA:

- IRAKASLEAK
- HEZKUNTZA BEREZIKO LAN-LEGEPEKO PERTSONALA

ARGIBIDE OROKORRAK
Langileak kudeatzeko Zuzendariaren 2020ko apirilaren 29ko Ebazpenak,
2020/2021ko birmaremazio prozesua berreki duen ondoren.

Hautagaia den pertsonak bere datu, aurkera eta meritu guztiak dituen fitxa ikusi eta
inprimatu ahal izango du Interneteko www.irakasle.eus helbidetik bere erabiltzaile
eta pasa-hitza erabilita.

1. EPEAK:

 2020ko apirilaren 30etik maiatzak 14ra bitartean, biak barne,:

o Hautagaiaren fitxa bistaratu eta inprimatu ahal izango duzu

 2020ko apirilaren 30etik maiatzak 14ra bitartean, biak barne :

o Aldaketak ON-LINE egiteko.


o ON-LINE aurkezteko: Dokumentazio berria (tituluak, merezimenduak,
…) eta/edo barematzeari alegazioak.

OHAR GARRANTZITSUA: 2020ko martxoaren 16tik aurrera, ON LINE aldaketak


egin dituztenek beraien aukeretan, edo merezimendu edo alegazio berriak aurkeztu
dituztenek, EZ DITUZTE BERRIRO ALDAKETA BERBERAK EGIN BEHAR EZTA
DOKUMENTAZIO BERA BERRIZ AURKEZTU ERE. Kontuan hartuko dira, Langileak
Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko apirilaren 29ko Ebazpenaren bigarren atalak
xedatzen duenaren arabera.

2. FITXARA SARTZEKO ERA:

Fitxa bistaratu eta inprimatzeko, www.irakasle.eus Interneteko helbidera sartzen da,


hautagaiaren erabiltzailea (NANa letrarekin eta tarterik gabe) eta pasa-hitza sartzen
dira eta, ondoren, “Ordezkapen izangaien birbaremazioa” atalera sartzen da.

Jarraian, “Hautagaiaren fitxa“ atalean sartu.

Pasa-hitza ez baduzu gogoratzen edo hau galdu baduzu, www.irakasle.eus-en berri


bat lortu ahal izango duzu, pasa-hitza eskuratzea (edo berreskuratzea)

laukian selekzionatuz

1/10
Pasa-hitza sartzean, letra larri eta xeheen erabilpena errespetatu behar dela
gogorarazten da.

3. ALDAKETAK FITXAN:

Fitxa kontsultatu ondoren, aldaketak egiteko edota dokumentazio berria ekartzeko


aukera dago. Kasuaren arabera, ON-LINE edo paper-euskarrian egin beharko da eta,
horretarako, barematze-orria (www.irakasle.eus helbidetik sar daiteke horretara)
bete beharko da.

3.1 Aldaketak ON-LINE:

3.1.1. Ondorengo aukerak ON-LINE aldatu beharko dira:

- identifikazio-datuak
- lurralde historikoak (erlijio zerrenda izan ezik)
- lanaldi motak
- eman beharreko hizkuntz eskakizuna (HE):
Une honetan egiaztatuta duen eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta
Kultura Sailaren datu-basean erregistratuta dagoen hizkuntz eskakizuna
baino goragoko bat adierazten badu aurkeztu beharko du irakaskuntzan
jardun nahi den hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko agiria.
- irakaskuntza hirueledunak: Exijitutako titulazioa Sailaren datu-basean
erregistratuta ez badago, aurkeztu beharko du.
Maiatzaren 15eko 73/2012 (2012/05/29ko EHAA) dekretuan ezarritako
baldintzak betetzen dituzten ordezkogaiek hautatu ahal izango dute
aukera hau. Baldintzak hauek dira:

– Filologiako, Filosofia eta Letretako (Filologia atala) edo


Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia, eskatutako
hizkuntzan; edo antzeko gradua.
– Itzulpengintza eta Interpretazioko diploma, eskatutako hizkuntzan.
– Eskatutako hizkuntzan atzerriko hizkuntzako espezialitatea edo
gaikuntza duen maisu-maistra, Lehen Hezkuntzarako.
– Hizkuntzaren Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila
edo goragokoa, dagokion hizkuntzan, egiaztatua, maiatzaren
15eko 73/2012 Dekretuaren eranskineko titulu edo ziurtagirietako
baten bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 3ko
Aginduaren bidez eguneratuta dagoena (EHAA, 2019/06/10).

- eman beharreko espezialitateak (gehitu edo ezabatu): Aplikazioak altan


dagoen zerrendak erakutsiko ditu, “irakasleen zerrendak“ erlaitzean;
baita, titulazio eta, kasuaren arabera, prestakuntza pedagogiko eta
didaktikoaren baldintza betetzen badu, eskatu ahal dituen beste zerrenda
batzuetan izena emateko aukera duela ere.

3.1.2. Haurreskolak Partzuergoan Haur Hezitzaile gisa zerbitzuak prestatu


dituzten pertsonek baldin eta zerbitzu horien zenbaketa bere hautagaiaren
fitxan agertzen ez bada edo azken urteko zerbitzuen zenbaketa falta bada
(2019ko martxoaren 7tik 2020ko martxoaren 6ra), www.irakasle.eus internet-
eko helbidean -“identifikazio-datuak” atalean online baimena eman ahalko dute
Hezkuntza Sailak aipatutako zerbitzuen inguruko kontsuta gauzatu ahal dezan
baremazioari begira. Kasu horretan ez dituzte aipatutako zerbitzuak
justifikatzen dituzten inolako dokumenturik aurkeztu beharko eta Hezkuntza
Sailak behar dituen datuak bilduko ditu aipatutako Partzuergotik.
Baimena eman ezean hautagaiak diren pertsonek aurkeztu beharko dute
2019ko otsailaren 20ko aginduan, Hezkuntza Sailburuarena, (EHAA, 2019-02-
26) I Eranskinean 1.3.b-ko atalean agertzen den dokumentazio justifikatzailea.
2/10
3.1.3. Aldaketa ON-LINE nola egin: adierazitako Internet-eko helbidean egingo
da, aplikazioak eskaintzen dituen urratsak emanez. (Aplikazioaren gida
kontsultatu).

3.1.4. Erreziboa: aldaketa hauek egin ondoren, hautagaiak haien errezibo bat
gorde edota inprimatu ahal izango du.

3.2 Dokumentazio berria aurkeztea eskatzen duten aldaketak edota


fitxari alegazioak aurkeztea (ALDEZ AURRETIK baremazio-orria bete
beharko da).

3.2.1.Egoerak:

- titulazio berriak erakutsi eta, behar izanez gero, espezialitate berriak


eskatzea.

- prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa egiaztatzeko ziurtagiria


aurkeztea, Hezkuntza Sailaren esku ez badago (4. atala ikusi) eta, hala
badagokio, espezialitate berriak eskatu.

- barematzeko merezimendu berriak erakustea.

- zerrenetako egoera aldatzea (lanerako prest / aldi baterako baja)


* Une honetan zerrendetan aldi baterako baja-egoeran baldin bazaude
eta 2020/2021eko ikasturterako “LANERAKO PREST” egoerara itzuli
nahi baduzu (ikasturtearen hasieran egin ohi den borondatezko zein
nahitaezko aldez aurreko esleipen-prozesuan parte-hartzea barne)
markatu “baremazio-orrian” dokumentuan, eta zerrendetan aldi
baterako bajan egotea eragin zuen gertaeraren bukaera-data
egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu. SALBUESPEN
GISA, gertaera lan-kontratu bat baldin bada eta ezin bada kontratu
horren bukaera-data egiaztatu, zinpeko aitorpena egin ahalko da
“baremazio-orrian” dokumentuan.

* Une honetan zerrendetan lanerako prest baldin bazaude eta,


dagozkion balditzak betetzen dituzulako, zerrendetan ALDI BATERAKO
BAJA-EGOERARA pasa nahi baduzu 2020/2021 ikasturteko
zerrendetan, “birbaremazio-orrian” dagokion laukia markatu beharko
duzu eta aldi baterako baja-egoerara pasatzeko justifikatzen duen
dokumentazioa erantsi beharko duzu.

- Fitxan agertutako barematzeari egindako alegazioak: hautagaiaren fitxan


agertzen den merezimenduen barematzearekin ados ez daudenek “BESTE
DATU edota alegazio BATZUK “ atala bete beharko dute barematze-orrian;
zehatzago esanda, zein atalekin ez dauden ados adierazi beharko dute eta,
desadostasuna justifikatzeko, behar den dokumentazioa erakutsi beharko
dute.

- Erlijioko zerrendetan lurralde historiko berri bat gehitu: birbaremazio-


orriko “BESTE datu batzuk eta/edo alegazioak” atalean erlijioa irakasteko
beste lurralde historiko bat nahi dela adierazi behar da; horretarako lurralde
historiko berriari dagokion Missio Canonicoa atxikitu beharko da.

- Haurreskolak Partzuergotik kanpo haur-hezitzaile gisa zerbitzuak eman


dituzten pertsonek ezin izango dute dokumentu honen 3.1.2 atalean
aipatutako baimenik eman. Aipatutako 1.3.b atalean adierazitako
3/10
dokumentazioa aurkeztu beharko dute, hau da, administrazio publikoak edo
kontratatzaileak emandako ziurtagiria (titulartasun publikoa edo pribatua
izan), haur-hezitzaile gisa zerbitzuak eman direla jasotzen duena, edo
kontratuaren fotokopia eta, edozein kasutan, Gizarte Segurantzaren
Diruzaintza Nagusiak emandako ziurtagiria.

3.2.2. Aldaketa berriak nola egin, dokumentazio berria edota fitxari egindako
alegazioak erakutsiz:

- “Baremazio-orria” agiria bete behar da. Agiri hau Internet-eko helbide


honetan, sartuz lortzen da: www.irakasle.eus – “Ordezkapen izangaien
birbaremazio”, eta jarraian:

agiri berriak eta/edo fitxari egindako alegazioak


aurkezteko

- Salbuespenezko egoera kontuan hartuta, betetako "baremazio-orria" eta


dagokion egiaztagiriak entregatu beharko dira, formatu elektronikoan,
honako helbide elektronikoen bitartez:

Bizkaia: birbaremazioa.bizkaia@euskadi.eus
Araba: birbaremazioa.araba@euskadi.eus
Gipuzkoa: birbaremazioa.gipuzkoa@euskadi.eus

3.2.3. Gaztelania edo euskara ez den hizkuntzan emandako dokumentazioak


Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batera egindako itzulpen
ofizialarekin batera etorri beharko du. Zinpeko itzultzaile batek egin beharko du
itzulpena edo, bestela, kontsulatuak edo bulego diplomatikoak eman beharko
dio oniritzia.

4. PRESTAKUNTZA PEDAGOGIKOA ETA DIDAKTIKOA:

4.1. Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko


zerrendetara sartu ahal izateko honakoa bidez egiaztatu beharko da:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako


eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako araututako irakasle gisa jarduteko gai egiten
duen Masterraren titulu ofiziala.

b) Ondorengo zerrendako edozein titulu edo ziurtagiri, 2009ko urriaren 1a


baino lehenagotik aterata:

- Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala, Trebakuntza Pedagogikoko


Ziurtagiria edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria.
- Maisu- edo maistra-titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-
titulua, Lehen Hezkuntzako maistra- edo maisu-titulua, Pedagogiako lizentziatura
edo Psikopedagogiako lizentziatura, edo prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa
jasotzen duen lizentziatura edo titulu baliokideren bat.

Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jasotzen duen lizentziatura edo titulu


baliokideren bat izanez gero, ikasketak egin diren unibertsitateak emandako
ziurtagiria aurkeztu beharko da, ikasketa horietan Hezkuntzari buruzko
maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eskatzen duen prestakuntza
pedagogikoa eta didaktikoa jasotzen dela egiaztatzen dena.

4/10
c) 2008-2009 ikasturtea bukatu aurretik lanean jardun duela ikastetxe
publikoetan edo behar den baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe
pribatuetan bi ikasturte osotan edo, bestela, 12 hilabetez –jarraian edo etenekin–
,betiere derrigorrezko bigarren hezkuntzako edo batxilergoko, lanbide heziketako
edo hizkuntza eskola ofizialetako irakaskuntzetan aritu badira, azaroaren 8ko
1834/2008 Errege Dekretuan aurreikusten den arabera.

4.2. Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitateetan, zeinen


zerrendetan sartzeko aski baita irakaskuntza-ondorioetarako baliokide aitortu
diren unibertsitatez kanpoko titulazioak izatea, hautagaiak halako titulazio
baliokide bat badauka, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren betekizuna
betetzat joko da, lehen aipatutako kasuez gain, egoera hauek aldi berean
gertatzen badira:

- Ziurtagiri ofiziala, egiaztatu beharko duena izangaiak badaukala Hezkuntzari


buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 100.2 artikuluan
adierazitakoaren baliokidea den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa,
irailaren 23ko EDU/2645/2011 Aginduan aurreikusitakoaren arabera.
- 2014ko irailaren 1a baino lehen lanean jardun duela ikastetxe publikoetan
edo behar den baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe pribatuetan bi
ikasturte osotan edo, bestela, 12 hilabetez –jarraian edo etenekin–, dagokion
mailetan eta irakaskuntzetan.

4.3. Ordezkogai bakoitzaren fitxan, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoari


buruzko atalean, prestakuntza hori egiaztatzeko pertsona bakoitzaren titulu edo
ziurtagiriak agertuko dira. 2008-2009ko ikasturteak bukatu aurretik edo 2014ko
irailaren 1a baino lehenago irakaskuntzan ari izana ez da atal horretan agertuko
baina, behar denean, hartuko da kontuan, eskatzen den zerrendako irakaskuntza
mailaren eta zerrendara sartzeko aurkezten den titulazioaren (unibertsitate-
titulazioa edo irakastearen ondorioetarako baliokide den unibertsitatetik
kanpokoa) arabera.

5. ERLIJIOKO IRAKASLEAK

Missio kanonikoa berritzeari dagokionez, erlijio-zerrendan dauden hautagaiei


Hezkuntza Sailak zuzenean eskatuko die hiru lurraldeetako Gotzaindegiei Missio
kanonikoa berritzeko, Erlijio zerrendan izena eman duten pertsona guztiei
dagokienez, salbu apirilaren 30etik maiatzaren 14ra bitartean zerrenda horretan
jarraitzeko aukera (on line) kentzen duten pertsonen kasuan.

6. OHIZKO ETXEBIZITZATIK 50 KM. BAINO HARATAGOKO LANPOSTUEI


UKO EGITEA

2020/2021eko ikasturterako mantentzen da honako aukera hau: lanaldi murriztuko


lanpostu bat betetzeko eskaintza egin zaion pertsonak izango du, lanpostua haren
helbidetik 50 km baino gehiagoko distantzia batera badago, lanpostu horri uko
egiteko eskubidea.

7. LANERAKO PREST EGOTEAREN ONDORIOA IKASTURTEAREN HASIERAKO


HURRENGO ESLEIPEN-PROZESUAN ETA ORDEZKAGUNEAREN
ORDEZKAPENEN EGUNEROKO ESLEIPENETAN.

Birbarematze-prozedura honen bukaeran zerrendetan “lanerako prest” egoeran


dauden pertsonei lanpostu bat ofizioz esleitu ahal zaie datorren ikasturtearen
hasierako esleipen-prozesuan bai eta Ordezkagunearen 2020/2021 ikasturteko
ordezkapenak egunero esleitzeko prozesuetan ere.

5/10
Abuztuan www.irakasle.eus orrian argitara emango diren ikasturte hasierako
esleipenei ezin izango zaie uko egin, beti ere ikasturte hasierako esleipen-
prozesuaren araudiak erregulatzen dituen salbuespenak betetzen ez badira.
Lanpostua hartu ezean, esleipenduna hautagaien zerrendatik kanpo geratuko da.

Horiek horrela, interesatua prozesu horretan ofizioz esleitutako lanpostu bat hartzeko
baldintzetan ez baldin badago, gomendatzen dugu birbarematze-prozedura honetan
“lanerako prest” egoera ez den beste batera pasatzea, horretarako aukera ematen
duen egoera bat gertatzen bada, 2012ko abuztuaren 27ko Aginduak, hautagaien
zerrenda kudeatzeari buruzko araudia onartzen duenak, 27tik. 30etara. artikuluetan
xedatutakoaren arabera.

Soilik dagokion prozesuan esleitutako lanpostuari uko egitea onartuko da arrazoia


ezin aurreikusizko egoeren ondoriozkoa bada. Arrazoi hauek ikasturtearen hasierako
esleipen-prozesuaren barruan dagozkion eskabideak aurkezten hasi baino bost egun
lehenago adierazi beharko dira eta ezingo dira izan alegatzailearen borondatez
egindako ekintzen ondorioa.

Ordezkagunearen ordezkapenen eguneroko esleipenei ere ezin zaie uko egin,


salbu eta pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako
sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduan aurreikusitako uko egiteko
kasuetako batean badago. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko
unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan aldi baterako irakasleen beharrak
estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartu da.

8. IREKITA JARRAITZEN DUTEN ZERRENDETARA SARTZEKO 2020/01/31ra


ARTE AURKEZTU DIREN ESKAERAK BIRBAREMATZE PROZESUAN SARTZEA.

Prozesu honetan 2020ko urtarrilaren 31ra arte, egun hau barne, irekita jarraitzen
duten zerrendetan sartzeko eskaerak aurkeztu dituzten pertsonak barne hartzen
dira, beti ere hauen eskaerek sarbiderako balditzak betetzen badituzte.

Eskatutako titulazio baldintzak ez betetzeagatik sartu ez diren pertsonek,


birbaremazio honetan bidezkotzat hartzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango
dituzte. Prozesuaren hasierako ebazpenarekin batera, sartzen eta sartzen ez diren
pertsonen zerrendak argitaratuko dira.

9. BEHARTURIKO ERRETIROAK

Beharturiko erretiroaren adinean egotea zerrendatik at uzteko arrazoia da. Dena den,
ordezkogaiarengan ondorengo bi zirkunstantziak gertatuz gero, arrazoi hori ez da
aplikatuko:

- aktiboan aritzen jarraitzeko eskaera egitea beharturiko erretiroaren adina betetzen


duen ikasturterako eta, gainera, izendapenak etengabe izatea, adin hori betetzen
den datatik kontatzen hasita.

- aurreikuspen sozialaren erregimena erregulatzen duten arauen arabera, 65 urteko


adinean zerbitzu-urteak edo pentsioaren ehuneko ehuna jasotzeko behar diren
kotizazio-urteak ez egiaztatzea.

70 urteko adinaren ondoren, edo pertsonak, urte bakoitzari dagokion gehienezko


erretiro-pentsioaren onuraduna izateko, behar diren baldintzak betetzen dituen
unetik aurrera, ezin izango da zerbitzu aktiboan inoiz jarraitu.
6/10
Horregatik, adierazitako egoeran dauden pertsonek, zerrendetatik at ez geratzeko,
aktiboan jarraitzea eskatzeko idazki bat aurkeztu beharko dute.

10. HEZKUNTZA BEREZIKO LAN-LEGEPEKO PERTSONALA:

10.1. Baremazio-baldintzak:

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan


ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendak birbarematzeko prozesuak irakasleen
eta Hezkuntza Bereziko lan-legepeko pertsonalaren zerrendei eragiten die. Zerrenda
bakoitzak bere araudia du, kudeaketari, aukerei, etab-ei begira.

Nahiz eta ordezkogaiaren fitxan birbarematzearen atal guztiak bi kolektiboak bereizi


gabe agertu, Hezkuntza Bereziko lan-legepeko pertsonalari dagozkion
merezimenduak besterik ez zaizkio zenbatuko; hots, lan-esperientzia, bai Hezkuntza
menpeko ikatetxeetan, bai baimendutako beste ikastetxe publiko edo pribatu
batzuetan.

Hezkuntza Bereziko lan-legepeko pertsonalari buruzko araudia aplikatuz,


birbarematze-prozesuaren barruan Hezkuntza Bereziko lan-legepeko pertsonalaren
ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendetan ezin da espezialitate berrietara sartu.

10.2. Ikasturte batean uko egitearen lan egoera:

Ikastetxe publikoetan hiru urteko, gutxienez, zerbitzu-denbora egiaztatuta dutenek


izango dute datorren ikasturte osoan uko egiteko aukera; kasu honetan ez zaie
ikasturtean zehar inolako eskaintzarik /deirik egingo.

Aukera horretaz baliatzeko, “Birbarematze-orria- Hezkuntza Bereziko lan-legepeko


pertsonala “ agiria bete eta horretarako dagoen laukia ixa (X) batez markatu behar
da.

Egoera honetan bi urte gehiago eman ahal izango dituzte eta, hurrengo bi
birbarematzeetan zerrendetan lanerako prest egoera eskatuz gero, egiaztatuta zuten
zerbitzu-denbora berreskuratuko dute.

10.3 Lanerako prest egotearen ondorioak, ikasturte hasierako esleipen-prozesu


telematikoan.

Birbarematze-prozedura honen bukaeran zerrendetan lanerako prest egoeran


dauden pertsonei lanpostu bat ofizioz esleitu ahal zaie ikasturtearen hasierako
esleipen-prozesuan.

http://www.irakasle.eus/ orrian argitara emango diren esleipen horiei ezin izango


zaie uko egin, eta lanpostua hartu ezean, esleipenduna hautagaien zerrendatik
kanpo geratuko da.

Horiek horrela, interesatua prozesu horretan ofizioz esleitutako lanpostu bat hartzeko
baldintzetan ez baldin badago, gomendatzen dugu birbarematze-prozedura honetan
“lanerako prest” egoera ez den beste batera pasatzea, horretarako aukera ematen
duen egoera bat gertatzen bada.

Ukoa soilik onartuko da arrazoia ezin aurreikusizko egoeren ondoriozkoa bada,


eskabideak aurkezteko epea hasi baino hiru egun lehenagotik lanpostuaz jabetu arte
egin bada, eta alegatzen duenak borondatez egindako ekintza baten ondorio ez bada.

7/10
10.4 2020/21 ikasturtetik aurrera, izangaiei denbora zehatz baterako zerrendetatik
kanporatuko zaie, baldin eta Hitzarmen Kolektiboan xedatutakoari jarraiki zerbitzuak
emateko deituak izanda eskaintzari uko egin badiete, uko egiteko arrazoiak ez
badituzte alegatzen eta egiaztatzen Hitzarmen Kolektiboan ezarritako epe eta
baldintzetan, edo esleitutako lanpostuaz ez badira jabetzen, zerbitzuak emateari
uzten badiete edo kontratuari borondatez uko egiten badiete.

Hori dela eta, gomendatzen da 2020/21 ikasturteko lurralde eta jardunaldi mota
aukeratu aurretik, Hezkuntza Saileko web orrialdean zerrenden kanporatzearen
inguruan argitaratuko den informazioa arretaz irakurtzea.

11. ADIN TXIKIKOAREN BABESA: HEZKUNTZA SAILAK DATUAK SEXU


GAIZKILEEN ERREGISTRO ZENTRALEAN KONTSULTATU AHAL IZATEKO
BAIMENA BETE EZ DUTEN ORDEZKOGAIAK.

Urtarrilaren 15eko 1/1996 lege organikoak, Adin Txikikoaren Babes Juridikoarenak,


13. artikuluaren 5. atalean,- haur eta nerabeak babesteko sistema aldatzeari buruzko
uztailaren 28ko 26/2015 legearen bidez sartu da artikulu hori,- xedatutakoaren
arabera, sexu-askatasun eta osotasunaren kontrako delituren batengatik,- sexu-
eraso eta abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa, sexu-probokazioa, adin
txikikoen ustelkeria eta gizakien salerosketa sartzen dira delitu horietan,- sententzia
irmoaren bidez zigorra jaso ez izana ezinbesteko baldintza izango da adin txikikoekin
ohiko harremana izatea dakarten lanbideetan ari ahal izateko. Horretarako,
zirkunstantzia hori egiaztatu beharko da, Sexu Gaizkileen Erregistro Zentralaren
ziurtagiri negatibo bat aurkeztuz edo Sail honek datuak Sexu Gaizkileen Erregistro
Zentralean kontsultatu ahal izateko berariazko baimena sartuko duen aitorpen
arduratsu bat betez.

Hekuntza Saileitik kontsulta egin ahal izateko berariazko baimena barnebiltzen duen
aitorpen arduratsua bete ez duten hautagaien kasuan eta oraingo birbaremazio
prozesuaren barruan, beraien fitxatara sartu edota online beraien aukeren aldaketak
gauzatzen diztuztenean, dagokion atala erakutsiko zaie ea aipatutako baimena
ematen duten adierazteko.

Ordezkogaiek aurkeztuko dute ziurtagiria edo, lanpostu bat betetzeko deitzen


zaienean, Sailak egingo du kontsulta (horretarako, datuak Sexu Gaizkileen Erregistro
Zentralean kontsultatu ahal izateko berariazko baimena sartzen duen aitorpen
arduratsua bete beharko dute).

12. BERRIKUNTZAK

12.1.2019TIK AURRERA UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLEEN


KIDEGOETAN SARTZEKO HAUTAKETA-PROZESUETAN OPOSIZIO-FASEA
GAINDITZEAGATIKO PUNTUAZIOA, HAUTATUA IZAN GABE.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan aldi


baterako irakasle-beharrak estaltzeko izangaien zerrenda kudeatzeko araudia
onartzen duen 2012ko abuztuaren 27ko Agindua aldatzearen ondorioz, zeina
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko otsailaren 20ko Aginduaren bidez egin baitzen
(EHAA, 2019-02-26koa), oraingo birbaremazio-prozesuan, I. eranskineko
(“Merezimenduen baremoa”) 3. atalean ezarritako baremoa aplikatuko da. Horrek
esan nahi du atal horretan 6 puntu emango zaizkiela 2019tik aurrera deitutako
hautaketa-prozesuetan oposizio-fasea gainditu zuten eta hautatuak izan ez ziren
pertsonei.

8/10
Adierazitako puntuazioa hautagaia sartuta dagoen espezialitateetako ordezkogaien
zerrendetan aplikatuko da, oposizio-fasea gainditu den espezialitateari dagokion
taldearen barruan.

12.2. "TITULAZIOEN ETA ESPEZIALITATEEN TAULAK" III. ERANSKINA


ALDATZEA

Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2020ko martxoaren


2ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako
sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskina ("titulazioen eta
espezialitateen taulak"). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko
unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan aldi baterako irakasleen beharrak
estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartu zen. Aldaketa hori 2020ko
martxoaren 12ko EHAAn argitaratuko da.

Horrek esan nahi du:

- Irakaskuntza-espezialitate jakin batzuk emateko gaitzen duten titulazio berriak


sartzea.
- 1. kidetasuneko zerrendetan sartzeko aukera ematen duten tituluak birkokatzea,
2. kidetasuneko zerrendetan sartzeko aukera eman beharrean.
- Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako
hizkuntza-zerrendetan sartzea maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren eranskinaren
eguneratzea (73/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez
kanpoko irakaskuntzan irakasgaiak edo irakasgaiak atzerriko hizkuntzetan emateko
hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta titulu eta ziurtagiriak
onartzen dituena, sailburuaren 2019ko ekainaren 3ko Aginduaren bidez egina).

12.3. KIROLENE

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko gorputz-hezkuntzako 0327


espezialitateko zerrendetan sartuta dauden ordezkapenetarako hautagai guztiek,
baldin eta Kirol-Teknikari titulazio jakin batzuk badituzte, kirol-irakaskuntzako
modulu jakin batzuk emateko aukera izango dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza
Saileko Kirolene ikastetxean (Durango, Bizkaia). (Ikusi erantsitako zerrenda)

Horiek egiaztatzeko, titulu horien kopia aurkeztu beharko da, edo, bestela,
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Kirol Kontseilu Gorenaren (CSD) bidez
egindako homologazioa. Nolanahi ere, 2020ko martxoaren 6an hobetuta egon behar
dute. Geroago izapidetutakoak ez dira kontuan hartuko birbaremazio prozesu
honetan.

9/10
Modalidad /Especialidad Título requerido
Modalitatea / Espezialitatea Behar den Titulua
Técnico Deportivo Superior en Baloncesto
Baloncesto / Saskibaloia
Goi Mailako Kirol-Teknikaria Saskibaloian
Técnico Deportivo Superior en Atletismo
Atletismo / Atletismoa
Goi Mailako Kirol-Teknikaria Atletismon
Técnico Deportivo Superior en Fútbol
Fútbol / Futbola
Goi Mailako Kirol-Teknikaria Futbolean
Técnico Deportivo Superior en Fútbol Sala
Fútbol Sala / Areto-Futbola
Goi Mailako Kirol-Teknikaria Areto-Futbolean
Técnico Deportivo Superior en Balonmano
Balonmano / Eskubaloia
Goi Mailako Kirol-Teknikaria Eskubaloian
Técnico Deportivo Superior en Judo
Judo / Judoa
Goi Mailako Kirol-Teknikaria Judoan
Técnico Deportivo Superior en Esquí Alpino
Esquí Alpino / Eski Alpetarra
Goi Mailako Kirol-Teknikaria Eski Alpetarrean
Técnico Deportivo Superior en Snowboard
Snowboard / Snowboard
Goi Mailako Kirol-Teknikaria Snowboard-ean
Vela con Aparejo Fijo / Bela Técnico Deportivo Superior en Vela con aparejo Fijo
Aparailu Fijoarekin Goi Mailako Kirol-Teknikaria Aparailu fijoan
Técnico Deportivo en Buceo deportivo con escafandra
autónoma
Buceo / Urpekaritza
Eskafandra autonomoa duen Kirol-Teknikaria
Urpekaritzan
Técnico Deportivo Superior en Salvamento y
Salvamento y Socorrismo / Socorrismo
Salbamendu eta Sorospena Goi Mailako Kirol-Teknikaria Salbamendu eta
Sorospenean
Técnico Deportivo en Barrancos
Barrancos / Arroilak
Kirol-Teknikaria Arroietan
Técnico Deportivo Superior en Alta Montaña
Media Montaña / Mendi Ertaina
Goi Mailako Kirol-Teknikaria Goi Mendian
Técnico Deportivo Superior en Alta Montaña
Goi Mendia / Goi Mendia
Goi Mailako Kirol-Teknikaria Goi Mendian
Técnico Deportivo Superior en Escalada
Escalada / Eskalada
Goi Mailako Kirol-Teknikaria Eskaladan
Técnico Deportivo Superior en Piragüismo de Aguas
Piragüismo aguas bravas /
Bravas
Piraguismoa ur biziak
Goi Mailako Kirol-Teknikaria Ur Bizietako Piraguismoan
Técnico Deportivo Superior en Piragüismo de Aguas
Piragüismo aguas tranquilas / Tranquilas
Piraguismoa ur lasaietan Goi Mailako Kirol-Teknikaria Ur Lasaietako
Piraguismoan
Piragüismo Recreativo Guía de Técnico Deportivo en Piragüismo Recreativo Guía de
Aguas Bravas / Jolas-Piraguismoa Aguas Bravas
Ur bizietako Gida Kirol-Teknikaria jolas-Piraguismoan Ur Bizietako Gida

10/10

You might also like