Download as odt, pdf, or txt
Download as odt, pdf, or txt
You are on page 1of 6

I. 1.

ERDI AROA ETA BERPIZKUNDEAREN JAIOTZA


A) ERDI AROAREN KOKAPEN HISTORIKOA.
1. Iraupena
Historia banatzen den aroetako bigarrena, Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertu zenetik Aro
Modernora bitartekoa (V-XV. m.). • Berant Erdi Aroa. Erdi Aroaren bigarren zatia (XI-XV. m.). ||
Goiz Erdi Aroa. Erdi Aroaren lehen zatia (V-XI. m.).
2. Izena eta balorazioa.
Erdi Aroa terminoa Europako historiari dagokio berez eta XV. mendeko humanistek sortua da,
beraien eta Antzin Aroaren "bitarteko" garaia izendatzeko. Garai iluntzat zuten; eta zibilizazio
greko-erromatar klasikoaren eta Errenazimentuaren edo Aro Modernoaren arteko zubia -bitartekoa-
izatea baino beste baliorik ez zioten ematen mendebaldar zibilizazioaren historian. XIX. mendera
arte ez ziren hasi historialariak Erdi Aroko sorkuntza kulturalak, artistikoak eta intelektualak
baloratzen eta mende luze horietako egitura sozial, ekonomiko eta politikoak aintzakotzat hartzen.
Erromantizismoak Erdi Aroa idealizatzeko joera ere zabaldu zuen. Erdi Aroko europar zibilizazioa
hiru osagairen sintesia dela esan daiteke: kultura klasikoaren ondarea, germaniar gizarte-ereduak eta
kristautasuna.
3. Goiz Erdi Aroa eta Berant Erdi Aroa
Mila urteko aro historiko luze hau bi aldi nagusitan banatu ohi dute historialariek: 1. Goiz Erdi
Aroa, V. mendean Mendebaldeko Erromatar Inperioaren egitura soziopolitiko eta ekonomikoak
suntsitu zirenetik XII. mendean merkataritzako burgesia indarrez agertzen den artekoa; 2. Berant
Erdi Aroa, XV. mendera arte luzatu zena, eta, burgesiaren finkatze sozial eta ekonomikoarekin
batera, Mendebaldeko Europa osoan mugimendu sozial eta kultural handia zabaldu zuena. Erdi
Aroaren gailurrean XIII-XIV. mendeak daude, beren kreazio artistiko eta intelektual guztiz
garrantzikoekin; XV. mendean, berriz, krisian sartu zen mende luzeetan eraikitako gizartea eta atea
ireki zion Aro Modernoari, egitura mental, sozial eta politiko berrien gain.
4. Erlijioa
Kristandadearen aroa zen Europako Erdi Aroa, baina, bestalde, hori ezin da bereizi, ezta ulertu ere,
Islamismoaren zabalkundea eta horren gain eraturiko islamdar inperioa kontuan eduki gabe.
Kristau-munduaren eta mundu islamdarraren arteko harremanek definitzen dute neurri handi batean
Erdi Aroa, ez bakarrik maila politikoan, baita erlijiozkoan eta kulturalean ere. Erdi Aroaren
ikuspegi zabalaren bi alderdiak dira kristau-zibilizazioa eta zibilizazio islamdarra.
Herri germaniarren inbasioen ondoko hainbat erresuma berrien eratze eta finkatzearekin abiatu zen
Europako Erdi Aroa. Herriok eta erresuma berriok kristautzearekin batera, Eliza gertatu zen mundu
berriaren oinarri ideologiko eta euskarri kultural, beraren botere politiko eta sozial guztiz
eragingarrian ere gauzatzen zena. Guzti horren adierazgarri izan ziren, batetik, Germaniar Inperio
Sainduaren eraikuntza, eta, bestetik, Aita Santuen botere-barruti geografiko propioa (Estatu
Pontifikalak) eratzea.
5. Antolakuntza soziala eta ekonomikoa.
Europako Erdi Aroaren ezaugarri nagusietakoa feudalismoa izan zen, egitura politiko, militar, sozial
eta ekonomiko gisa ulertua. Mendeetan zehar Europako erresuma txiki eta handiagoen barruan eta
tartean eratuz eta finkatuz joan zen egitura hori, ordea, ez zen erabatekoa gertatu leku guztietan.
Nekazaritzan zegoen oinarrituta bereziki ekonomia; lurren nagusiak jaun feudalak ziren oro har eta
horien zerbitzariak ziren nekazariak. Artisautzak ere garrantzi handia izan zuen, ordea. Dena dela,
batez ere Erdi Aroaren bigarren aldian gero eta gehiago gertatu zen merkataritza ekonomiaren
eragile; eta horren eraginez hiriak eta bizimodu hiritarra hedatuz joan ziren.
Nazioarteko harremanen funtsezko elementu bihurtu zen merkataritza Berant Erdi Aroan, bai
Europako bertako herrialdeen artean, baita Asiako lurraldeekiko harremanetan ere.
6. Bi kultura.
Bestalde, Erdi Aroaren zati handi bat kristandadearen eta islamdar munduaren tirabira eta gerrek
markatuta dago. Lurralde Santua berreskuratzeko gurutzadak bi munduen arteko lehia erlijiozko eta

I. UNITATEA. 1. ERDI AROA ETA BERPIZKUNDEAREN JAIOTZA


1
politikoaren puntu nabarmenenak besterik ez dira. Hala ere, bi zibilizazioen arteko harreman eta
elkarreragin intelektuala eta kulturala ere guztiz azpimarratzekoak dira.
Hain zuzen ere, Europako Erdi Aroaren irudia oso motz geratzen da, bere sorkuntza intelektualak
(eskolastikaren filosofi eta teologi sistemak, monasterioen garrantzizko gidaritza kultura espiritual
eta materialean, hainbat hiritako unibertsitate handiak) eta artistikoak (edonon zabalduriko eliza eta
katedral erromaniko eta gotiko miresgarriak) aipatzen ez badira. Horien parean, ordea, ezin dira
ahaztu filosofo eta idazle islamdarrek landuriko pentsamendu eta zientziazko produkzio handia eta
zibilizazio islamdarrak sorturiko arkitektura eta bestelako obra artistiko paregabeak.

B) ERDI AROAREN ESPARRU ARTISTIKOA ETA LITERARIOA.


Erdi Aroan grekoen eta latindarren tradizio kulturala ia hiltzear egon zen.
Kristautasunak funtzio bateratzailea jokatu zuen, Elizak bere burua Erromaren oinordekotzat
hartzen zuelako, eta kultur europarraren sustapenean part handia hartuko du, sortuko duen kultura
teozentrikoa izango delarik.
Monastegiak lehen, gero Unibertsitateak, bilakatuko dira ekintza kulturalen esparru
nagusiak. Monastegietako liburutegietan garai hartako jakinduria gordetzen zuten monjeek, eta
bertan egiten zituzten kopiek (eskuizkribuak) kultur klasikoa desagerpenetik libratu zuten.
Komunikazio arazoek oztopatzen zuten lan hauen hedapena eta ideien trukaketa. Monasterio
horietan ez ziren bakarrik diziplina erlijiosoak irakasten, lehenengo arte industrialak, oinarrizko
teknologi saiakerak ere hor lantzen ziren. Arte ederrek ere aurkitu zuten horien tokia: pintoreak,
musikariak, arkitektoak, askotan praileak ziren, edo hauekin trebatzen ziren, eta obra literarioaren
jaiotzan toki hauek garrantzi handia izan zuten.
Beraz, ez da harritzekoa garai hartako artea joera erlijiosoa jarraitzea. Jaungoikoari,
unibertsoaren erdia, indar guztiak eman behar zaizkio eta bere tenpluek gurmen kolektiboaren
adierazpena izan behar dute. Honengatik arkitektura da jarduera artistikorik garrantzizkoena, bi
estilo mota izango zituelarik: erromanikoa (XI-XII) eta gotikoa ((XIII-XV). Halere, eraikitzeko
arteari buruz ez da trataturik idatziko; horrelako tenplu handiak eta ederrak eraiki zutenen izenak
ere ez dira ezagutuko: ez zuten ospea lortu nahi, jaungoikoaren ohorean egiten baitzuten lana. Garai
hartako arkitekto, eskultore, pintore eta musikariak ia denak anonimoak ziren, edo askoz jota soilik
beraien izenak ezagutzen ditugu. Berpizkundean, ordea, ohorea eta ospea jasoko lukeen.
Gaur eguneko ikuspuntutik, Erdi Aroko artea eta literaturak urruna eta arraroa iruditu
dezake, mundu kontzepzio berezi bati erantzun diolako: gure mundua beste mundu natura
gaindikoaren islapena , besterik ez da, eta bi mundu hauen artean korrespondentziak dira, erlazioak.
Harreman hauek ulertzearren filosofoek eta artistek bizitza osoa ematen dute. Ikusten dugun guztia
Jainkoak idatziriko liburua da, zeinen esanahia ez begi bistakoa, aztertu eta hausnartu behar da.
Gauzen sekretuak eta misterioak edonon daude, horregatik garaiko artea sinbolikoa da, kodigo
sekretuetan idatzirik edo eginak daude. Horrela ulertzen dugu alegoria erabiltzeko joera: baliabide
literario honek gauza edo gertaera erreal batzuen arteko eta bakoitzari ematen zaion interpretazio
transzendentala erlazionatzen ditu. Horrela, Gonzalo de Berceoren kontakizun batean, ibiltaria,
nekaturik, zelai batean sartu zen. Zelaia (toki erreala) Paradisuaren alegoria bihurtzen da, eta bertan
beste korrespondentziak aurkezten ditu: iturriak dira Ebanjelioak, txoriak santuak, loreak
sinestedunek Mariari ematen dizkioten izenak, eta abar.

C) BERPIZKUNDEAREN KOKAPEN HISTORIKOA.


1. Izena, garaia eta tokiak. Ez da erraza Berpizkundea kronologikoki kokatzea, baina
bere lehenengo hastapenak Italian XIII. mendean ematen badira ere, bere garapena XV. eta XVI.
mendeetan Europa osoan gertatzen da.
Jatorrizko izena Rinascimento o Rinascita zenak Aitzin Aro Klasikoaren (Grezia eta
Erroma) berreskurapena izendatzen zuen, Erdi Aroko mende ilunak gainditu ondoren. Ezin da
aurkeztu, berez, aldaketa bortitza bezala, baizik eta gehiago Erdi Aroko kulturaren garapenaz, non

I. UNITATEA. 1. ERDI AROA ETA BERPIZKUNDEAREN JAIOTZA


2
Berpizkundeak bere erroak elikatzen dituen.
2. Berpizkundearen antolakuntza soziala, ekonomikoa eta politikoa. Gizarte feudalaren
lehenengo aldaketak XIII eta XIV. mendean hasi ziren, hirien eta burgesiaren garapenarekin, eta
hauekin batera komertzio eta industriarena. XV.mendean feudalismoa desegiten da, feudoa baino
esparru handiago batean bizitzeko kontzientzia esnatzen delarik, nazioen jaiotza kontsidera
dezakegu.
3. Kulturaren oinarria. Burgesiaren garapena sekulako garrantzia izango du, burgesek
nobleziaren luxua eta dotorezia berdintzeko asmoz artelanak eskatzen dituzte eta idazleak eta
jakintsuak babesten dituzte, mezenasgo bultzatuz. Honengatik Berpizkundearen kultura burgesiaren
pentsaerekin loturik dago.

D) BERPIZKUNDEAREN KULTURA. HUMANISMOA


• Bizizaletasuna eta mundukoi izaera, giza arazoetaz oso kezkaturik daudelako.
Honen ondorioz kulturaren sekularizazio nabarmena egongo da.
• Gizakiaren goraipamena. Gizakiak bizitza hobea (medratu, aberastu edo bere
burua promozionatu) eskuratu dezakeela uste du, ez Erdi Aroko gizarte zahar
immobilista bezala. Gizakia gauza guztien neurria da eta mundu orekatu eta
arrazionala bere nahiaz antolatu dezake
• Arrazoiaren gorespena aldarrikatzen da, gauza guztiak aztertzeko eta ulertzeko
gai delako. Autoritarismo zaharraren aurka jakin-mina eta nortasun kritikoa
garatuko dute, eta ondorioz aurkikuntza zientifiko eta geografiko ugari lortuko
dute, zientzia modernoaren sorrera bideratuz.
• Bizitza fisikoa eta espiritualaren independentzia. Bi alde dago gizakiarengan,
arima eta gorputza, eta ondo bereiztu behar dira nahastu gabe, biak sakonki
bizitzeko. Bizitza ez da “malkoen bailara” gehiago izango, orain juvat vivere-k
(zoragarria da bizitzea) ordezkatuko du. Erdi Aroko erlijioa erasoak sufrituko
ditu, bai Rotterdameko Erasmoengandik, elizarekin guztiz apurtu gabe, bai
Luteroarengandik, Protestanteen Erreforma martxan jarri zuena.
• Neopaganismoa zabalduko da, arte guztietan, arkitekturan eta bizitzan. Klasikoen
jainko eta jainkosak itzuliko dira indar berriarekin esparru kulturalera.
HUMANISMOA. Humanismoa da Berpizkundearen mugimendu kulturalik
garrantzitsuena. Honekin gizakia munduan betetzen duen paper nagusia azpimarratu nahi dute,
unibertsoaren erdia, bere baitan beste unibertsoa gordetzen duena.
Erdi Aroko baloreak arbuiatu ondoren, mundu klasikoan gizakiarengan zentratutako
pentsaera, artea eta literatura. Antzinako mundu hori berreskuratzeko ordu arte ezkutatutako edo
gaizki ulertutako testuak indarrean jarri behar zituzten. Adibidez Petrarka bere bizitza holako lanari
eman zion. Klasikoen adibidea mugimendu askatzailea izan behar zen, gizakiaren bizitza naturala,
orekatua eta zoriontsua bihurtzen zelarik. Humanismoaren zabalkundean Gutenberek asmatutako
inprenta sekulako garrantzia izango du.

D) BERPIZKUNDEAREN ESTETIKA
Gizakiaren inguruan Humanismoak sortu zuen gurmenak estetikaren ezaugarri nagusiak
ulertzeko laguntzen du: errealitatearen idealizazioa, forma orekatu eta harmonikoen zaletasuna,
argitasuna eta konposaketaren ordena.
Erdi Aroan bitartean Platon ez zen interesgarria, Aristoteles baizik. Baina orain Platonen
eta bere jarraitzaileen kultua zabalduko da. Horrela, bere ideiak kristautasunera egokituz,
munduaren edertasuna Jainkoaren islapena zela baieztatzen zuten. Mundu honetan gizakiak ezin
du zuzenean Jainkoaren edertasunaz gozatu, baina bai bere erreflexuak, hau da, munduaren
edertasuna: paisaia, gorputz ederrak, artelanak...Horrela maitasuna edertasun gogoaren ondorioa da.
Filosofia honek sekulako eragina izango du esparru guztietan.

I. UNITATEA. 1. ERDI AROA ETA BERPIZKUNDEAREN JAIOTZA


3
E) ITALIAKO ERDI AROKO POESIA HANDIA. IPUINA ERDI AROAN
Italiako literaturak Europako Erdi Aroko kulturari eman zizkion hiru idazle nagusiek
Errenazimentuko espiritu berria iragarri zuten jada. Hiru idazle horietako bi poetak ziren: Dantek
amaitzen ari zen garai osoa sartu zuen bere obra erraldoian; Petrarkak, berriz, poetika modernoaren
sentikortasuna inauguratu zuen. Bestalde, Boccacciok Erdi Aroko genero baloratuenetako bat,
narrazio laburra, alegia, bere puntu gorenera eraman zuen.

E. 1. Dante eta la Divina Comedia

Florentziako Dante Alighierik (1265-1321) bere garaiko borroka politikoetan hartu zuen parte era
aktiboan eta horregatik, bere jaioterritik erbesteratu egin zuten. Italiako unitatearen defendatzaile
sutsua izan zen. Latinez hainbat tratatu idatzi zuen literatura, politika edo filosofiari buruz.

Italieraz maitasunezko poesia (Rime) eta Vita nuova idatzi zituen. Azken lan horretan poema batzuk
tartekatu arren, prosaz adierazi zuen Beatrizenganako maitasuna, haurtzaroan ezagututako neska eta
oso gazte hil zena. Bere estiloarengatik eta ideiengatik (Beatriz donna angelicata da), lan horiek
dolce stil novoren barruan sartzen dira.

1307 eta 1321aren artean idatzitako Divina Comedia garai guztietako maisu lanetako bat da.
Poemaren hiru zatiak hiruko kateatuetan idatzita daude eta horietan, Dantek hilobiaz haraindiko
mundura egindako bidaia alegorikoa kontatzen du. Infernuan eta purgatorioan Virgilio poeta du
gidari eta paradisuan, aldiz, Beatriz maitea.

Bidetik topatzen dituen pertsona zigortu edo beatifikatuen bidez, Dantek gizadiaren historia laburtu
eta Erdi Aroan munduari buruz zegoen ikuspegia adierazi zuen, bere arazo sozial, politiko eta
erlijiosoekin. Horrez gain, ezin du ezkutatu bere hurkoen dramen aurrean sentitzen duen zirrara,
Errenazimentuko humanismoa aurreratu zuena.

E.2. Petrarka: humanismoa eta poesia

Toskanako Francesco Petrarka idazlea (1304-1374) gizon modernoa da, bere kezka intelektuala
dela eta. Bere bizitzaren ezaugarri nagusia Frantzia eta Italiaren artean egin zituen bidaiak dira.
1340an erramuz koroatu zuten Erroman, poeta gisa.

Humanismoaren aitatzat hartzen zaio. Humanismoa Antzinaroa berreskuratzeko ahaleginean


oinarrituko mugimendu kulturala izan zen eta horixe bera izan zen Errenazimentuko oinarri
ideologikoa. Antzinako Erromako idazleak sakon aztertu zituen eta liburu asko idatzi zituen latinez:
tratatu filosofikoak eta erlijiosoak, lan historikoak eta poesia lirikoa eta epikoa.

Hala ere, askoz garrantzitsuagoa da italieraz idatzitako lana. Bere Cancioneroan Laurari
zuzendutako maitasunezko poesiak bildu eta antolatu zituen. Danteri Beatrizekin gertatu zitzaion
moduan, Petrarkari ere Lauragatik sentitzen zuen ezinezko maitasuna zapuztu egin zitzaion, neska
gazte hil baitzen. Sentimenduen barnean ikertzeko sakontasunak eta bere estiloaren perfekzio
formal eta metrikoak eragin handia izan zuten Europako geroko lirikan, batez ere
Errenazimentukoan

E.3. Ipuina Erdi Aroan

I. UNITATEA. 1. ERDI AROA ETA BERPIZKUNDEAREN JAIOTZA


4
Asmo didaktikoa duten kontaketa laburrek ereduak, ipuinak edo alegiak (protagonistak animaliak
izatekotan) izena jaso zuten, protagonistak animaliak izatekotan. Erdi Aroan oso gustukoak ziren
eta horregatik, apaizek sermoietan sartzen zituzten eta liburuetan biltzen ziren, hala nola Don Juan
Manuelen El conde Lucanor

Fabliaux Frantziako ipuin komikoak ziren, hiriko giro errealistakoak. Horien asmo bakarra barre
eragitea zen, hau da, ez zeukaten inolako asmo moralik. XII eta XV. mendeen artean idatzi ziren
bertsoz eta Erdi Aroko gizartearen egiazko ikuspegia eskaintzen zuten, Gorteko nobelaren
idealismotik nahiko urrun kokatzen ziena.

Fabliauxen barnean jada hautematen den espiritu burges berria Erdi Aroaren amaierako bi idazle
nagusiren obretan agertzen da guztiz.

• Giovanni Boccaccio italiarra (1313-1375) bankari baten semea zen eta hezkuntza arduratsua
jaso zuen. Oso idazle kezkatsua izan zen eta hainbat genero jorratu zuen (gai klasiko,
artzaintza, sentimendu, zalduntza eta abarrei buruzko nobelak, bertsoz eta prosaz
idatzitakoak). Humanista ere izan zen, Petrarkaren laguna eta Danteren lehenengo aditua.
Bere maisu lana Decameron (1349-51) da. Bertan gazteen talde bat landan errefuxiatuta
dago 1348ko izurrite ikaragarritik alde egiteko eta bitartean, elkarri ipuinak kontatzen
dizkiote, entretenitzeko asmoz. Kontaketak mota askotakoak dira, baina interesgarrienak
garaiko gizartearen giro errealista duten ipuin komikoak dira.
• Geoffrey Chaucer ingelesak (1340-1400) Europa osotik bidaiatu zuen zeregin militar,
komertzial eta diplomatikoetan. Kultura literario paregabea zuen eta poeta izan zen. Cuentos
de Canterbury obra amaitu gabe utzi zuen. Argudioko hariak, gizarte maila ezberdinetako
erromesek elkarrekin egindako bidaiak, hain zuzen ere, kontaketa guztiak lotzen ditu.
Ipuinak ez ezik, oso interesgarria da esparrua, hau da, taldeko kideen arteko harremanak eta
eztabaidak.

E. 4. Zenbait kontzeptu beharrezkoak.

• Donna angelicata

Donna angelicata edo «aingeruzko emakumearen» topikoa G. Guinizellik sortu eta Dantek
perfekzionatu zuen. Emakumea maitasunaren bidez eskura daitekeen perfekzio espiritualaren
mezulari edo ikur gisa agertzen da. Aldi berean, edertasun femeninoaren ezaugarri idealizatu batzuk
goraipatzen dira (ile horia, azal zuria, begi argiak), hainbat mendetan zehar prototipikoak izaten
jarraitu dutenak.

• Erdi Aroko baliabide literarioak

Ikurra, kontzeptu espiritual bat, objektu material baten bidez irudikatzea da. Alegoria ikurren
multzo antolatua da. Autoritatearen kontzeptua, hots, antzinako obra eta idazleen ospea, topikoen
oinarria da. Horiek ospe handiko gai edo motibo tradizionalen multzoa osatzen dute eta obren balio
literarioa azpimarratu ez ezik, idazleen kultura nabarmendu ere egiten dute: locus amoenus edo
udaberriko paisaia idilikoa, ubi sunt edo hilda dauden pertsonaia ospetsuak gogoratzea, arma eta
letren arteko aurkakotasuna, etab.

• Erdi Aroko ipuingintzaren iturriak

Erdi Aroko ipuin gehienak Grezia eta Erromako edo Indiako tradiziotik datoz. Hori azkena

I. UNITATEA. 1. ERDI AROA ETA BERPIZKUNDEAREN JAIOTZA


5
arabiarrek transmititu zuten eta Europan zabaldu zen, Iberiar Penintsulan egindako itzulpen edo
bildumei esker, hala nola, Huescako Pedro Alfonso juduak latinez idatzitako Disciplina clerical
izeneko obra (XII. mendea).

I. UNITATEA. 1. ERDI AROA ETA BERPIZKUNDEAREN JAIOTZA


6

You might also like