Uda-Gutun Formala

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Gorlizen, 2020ko maiatzaren 26 an.

Alkate hori:

Gorlizeko bizilagun bat naiz eta ulertuko duzunez, kexkatuta nago bizi garen
egoerarekin. Oraindik, herritarrok ez dakigu zer gertatuko den udan eta guretzat oso
inportantea da, Gorliz oso leku turistikoa delako. Horregatik, gustatuko litzaidake gutun
honen bidez nire kexkak eta zalantzak argitzea.

Alde batetik, badakit egoera berrian eta berezian gaudela eta arazoak sortu ahala
konpontzen ari zaretela. Baina, harrituta geratu nintzen neurriekin, zeren eta ez dauzkate
sentsurik. Hondartzara joateko plangintza behar dugu, baina benetan uste dut ezinezko
izango dela sarbideak eta denbora kontrolatzea. Nork mugatuko dut hori? Eta
segurtasun distantzia benetan manteduko dugu? Gainera, jendea, orokorrean,
arduragabea izateaz gain, berekoia izaten da eta dena berdin diote. Ziur nago gehienek
ez dutela kasurik egingo eta egun osoa pasatuko direla eguzkitan eta igeri egiten
hondartzan. Horregatik, neurri horiek ez dut uste oso bideragarriak izango direnik.

Beste aldetik, koronabirusagatik oso kaltetuak ez garenez, turisteen etorrearekin


beldurra daukagu. Badakit ostalariek ekonomikoki kalte handia izan dutela eta
haientzak turismoa oso inportantea dela. Baina, nahiz eta ostalarien egoera ulertu, orain
osasuna ekonomia baino inportanteagoa da.

Beraz, eskertuko nizuke neurriak lehenbailehen jakitea eta nire kexkak argitzea. Baina,
uste dut aurten ondo legokela hondartzak itxita egotea konfinamendu berri bat ez
egiteko. Besterik gabe, nire iritzia kontuan hartuko duzulakoan, agurtzen zaitut.

Cristina G.

You might also like