Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 34

Inguratzaileak eta

koadro elektrikoak
Hau ikasiko dugu:
1. Inguratzaileen sailkapena
2. Eraikuntza-alderdiak
3. Kableatu- eta konexio-elementuak.
4. Girotze-elementuak
5. Elementu osagarriak
6. Atalkatzea
7. Kableen sarrera
8. Muntatzeko eta instalatzeko aholku
teknikoak, perturbazio
elektromagnetikoak saihesteko
1. LAN-PRAKTIKA
Kable sorta bat prestatzea
2. LAN-PRAKTIKA
Sekzio handiko terminalak ahokatzea
MUNDU TEKNIKOA
IP babes-graduak

amaitutakoan...
■ Jakingo duzu zer diren inguratzaile
elektrikoak eta zer elementuz osatuta
dauden.
■ Ulertuko duzu nola sailkatzen diren
instalazio bateko koadro elektrikoak.
■ Jakingo duzu zein diren koadro
elektrikoetako kableak jartzeko ohiko
sistemak.
■ Gai izango zara inguratzaile baten
babes-graduak identifikatzeko.
7

HASIERAKO KASU PRAKTIKOA

abiapuntuko egoera
Instalatzaile elektriko bati ibilgailuak konpontzeko tailer Betebehar horiek guztiak direla eta, instalatzaileak
bateko instalazio elektrikoa egiteko eta martxan zehatz-mehatz ezagutu behar ditu koadro elektrikoak
jartzeko eginkizuna eman zaio. Instalazioa kanalizazio eratzen eta osatzen dituzten elementu guztiak
ugariz osatuta egongo da, tailerrean eguneroko lanerako (mekanikoak, barne-kableatukoak, aparatuak, inguru-
langileek behar dituzten makinak kontrolatzeko eta menekoak, kanalizazioekin konektatzekoak, etab.).
energia banatzeko koadro elektrikoak lotzeko. Horiek guztiak instalazioan ondo antolatu eta banatu
Aparatu elektrikoak, banaketakoak nahiz automatis- behar ditu, kontuan izanik zer girotan kokatuko diren eta
moetakoak, kokatzeko inguratzaileek tailerreko giro zer funtzio bete behar duten.
guztietara egokituta egon behar dute (garbiketa-tunela,
Kasu honetan, ezinbestekoa da katalogoak, arauak eta
pintura-aretoa, ibilgailuen jasogailuak, etab); beraz, fitxa teknikoak erabiltzea, koadro elektrikoak osatzen
instalazio mota bakoitzerako indarrean dauden arauak
dituzten elementuak zuzen hautatzeko.
bete behar dituzte, eta segurtasun-bermerik osoenak
izan behar dituzte, hala pertsonentzat nola
azpiegiturentzat.

kasuaren azterketa
Lan-unitate hau irakurtzen hasi baino lehen, erantzun lehenengo bi galderei. Gero, aztertu gaiaren puntu
guztiak, kasu praktiko honetako gainerako galderei erantzun ahal izateko.

1. Zure ustez, zertarako balio du koadro elektriko 6. Zertarako balio du borne-bloke (borne multzo)
batek? batek?
2. Zure ustez, zer diferentzia izango dira 7. Azaldu ezazu zer den koadro elektriko baten
etxebizitza bateko koadro elektrikoen eta giro atalkatzea.
industrialean muntatutakoen artean? 8. Uste duzu garrantzitsua dela koadro elektriko
3. Zein dira koadro elektrikoen ohiko aplikazioak? bat ondo girotuta egotea?
4. Zertarako balio du armairu elektriko bateko 9. Esan zer elementu erabiltzen diren, normalean,
hondoko plakak? kableak koadro elektrikoetara sartzeko.
5. Zer erlazio dago koadro elektriko bateko
armaduraren eta estalduraren artean?
8 1. unitatea

1. Inguratzaileen sailkapena
Inguratzaileak modu batean baino gehiagotan sailkatu daitezke, eraikuntza-materialak, muntaketa
funtzionalak eta zer aplikaziotarako erabiliko den kontuan izanda.

1.1. Eraikuntza-materiala
Koadroa egiteko zer material erabiltzen den kontuan harturik, bi koadro mota bereizten dira:

a) Metalezkoak. Altzairuzko xafla soldatuz eginak daude. Kutxa estankoak dira, edo horman jartzeko
edo lurzoruan bermatzeko armairuak.

b) Isolatzaileak. Poliesterrez eta beira-zuntzez eginak daude. Kutxak izaten dira, edo horman
—landatuak edo azalean— jartzeko armairuak.

1.2. Muntaketa funtzionala


Gaur egun, inguratzaileak muntaketa-sistema funtzionaletan oinarritzen dira.

Horrek esan nahi du koadroa, edo armairua, banako moduluak elkartuz eratzea; modulu horietako
bakoitza unitate funtzional bat da.

Irizpide horren arabera, honela sailkatu daitezke:

a) Koadro modulubakarrak. Unitate funtzional bakar gisa aurkezten


direnak; ez dute aukerarik hedatzeko, ez barnerako, ez kanporako.
Ez da komeni horrelakoak erabiltzea instalazio elektrikoan aldaketak
izaten dituzten sektoreetan.

b) Koadro moduluaniztunak. Haien ezaugarri nagusia da mota bereko


beste modulu batzuekin elkartzeko eta zabaltzeko aukera izatea.
Lehenago esan den bezala, multzoko modulu bakoitzari unitate
funtzional deritzo.
Unitate funtzionalen arteko lotura mekanizazio minimo batez egiten
da.
↑ 1.1 irudia. Koadro modularra Interesgarria da aurreikustea koadroko unitate funtzional osoak
(SIEMENS AG).
aldatzeko aukera izatea, baita zirkuitu nagusia tentsiopean egonda
ere.

↑ 1.2 irudia. Unitate funtzionalen elkartea.


Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 9

c) Koadro entxufagarriak. Unitate funtzional aldagarriak erabiltzen


gehiago jakiteko
dituztenak.
Unitate funtzional aldagarriei
Koadro nagusira erraz konekta eta deskonekta daitezke, baita rack deritze, eta gailu elektriko
tentsiopean ere. Zerbitzuan jarraitzeko beren elementuak berehala eta elektronikoak kokatzeko
aldatu ahal izatea ezinbestekoa duten sektoreetan erabiltzen dira. erabiltzen dira.

Multzoan zuzenean integratzen dira, armairuaren zuloan daukan atal


entxufagarriaren gainean sakatuz.

← 1.3 irudia. Unitate funtzional


aldagarria (MERLIN GERIN).

1.3. Aplikazioa
Zer aplikaziotarako erabiltzen diren, inguratzaileak bi taldetan hasierako kasu praktikoa
sailkatu daitezke: banaketa-koadroak eta automatismo-koadroak.
Hauek dira kasu praktikoaren
Banaketa-koadroak konponketa-tailerreko koadroek izan
ditzaketen aplikazioetariko batzuk.
Etxeetako zein industrietako instalazio elektrikoen babes- eta
banaketa-elementuak jasoko dituztenak dira. Sektore jakin batean,
mailaka instala daitezke: banaketa-koadro nagusia, koadro
sekundarioa edo koadro terminala.

Koadro nagusia

Koadro Koadro Koadro


sekundarioa terminala sekundarioa

Zirkuituetara
Automatismo- Koadro
Zirkuituetara
Koadro koadroa terminala
termina-
lak
← 1.4 irudia. Koadro elektrikoen
Zirkuituetara Zirkuituetara Zirkuituetara instalazio baten tipologia.
10 1. unitatea

Borne-estalkiak eta abonatu-kaxak:

Potentzia txikiko instalazioetan erabiltzen dira, etxeko ekipoen eta makina txikien etengailuak edo
babesgailuak kokatzeko. Azalean edo landatuta instala daitezke. Horrelako koadroetan ezin dira sartu
modulu asko: 1 eta 24 urrats bitartean onartzen dira. Eredu modularrek kaxak elkarri finkatzeko sistema
bat dute, aukera ematen duena zabaleran eta altueran hedatzeko.

↑ 1.5 irudia. Borne-estalkiak eta abonatu-kaxak (SIEMENS AG).

Armairuak
gehiago jakiteko
Hautatzea eta instalatzea erraz- Hirugarren sektorean eta industrian erabiltzekoak dira; gehienetan,
teko, fabrikatzaileek beren zoruaren gainean ezartzen dira.
koadro elektrikoen hiru bisten
dimentsioak (oinplanoa, altxa- Koadro nagusi, sekundario edo terminal moduan instala daitezke.
era eta profila) irudikatu ohi
dituzte katalogoetan. Makina- edo automatismo-koadroak

Gehienetan, terminalak izaten dira, eta makinaren funtzionamendurako


Oinplanoa
behar diren maniobra- eta babes-elementuak hartzeko erabiltzen dira.
Profila
Altxaera

Oinplanoa
Altxaera

Profila

↑ 1.7 irudia. Automatismo-kutxak (SIEMENS AG).

↑ 1.6 irudia. Koadro elektriko


baten bistak.
Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 11

2. Eraikuntza-alderdiak
Inguratzaile guztiak ondoan deskribatzen diren elementu generikoez osatuta daude:

2.1. Estalkiak
Estalkien zeregina da barneko konexio elektrikoak ezkutatzea eta ekintza-elementuak agerian uztea,
langileak haiekin maniobrak egin ahal izan ditzan.

Plastikozkoak edo metalezkoak izan daitezke.

↑ 1.8 irudia. Zenbait estalki mota (MERLIN GERIN).

2.2. Ateak ↑ 1.9 irudia. Estalki bat koadro


elektriko batean jartzea.
Ateek armairua ixteko balio dute, baimenik ez duten pertsonek
barneko aparatu elektrikoetara iristeko aukerarik izan ez dezaten.
Barnean adierazle optikoak, pilotuak, neurgailuak, lanparak eta abar
daudenean, ate gardenak erabili behar dira.

Ate guztiek sarraila jartzeko aukera dute.

2.3. Bastidorea
Bastidorea koadroen atal metalikoa da, eta bertan aparatu elektrikoak
finkatzeko erabiltzen da.

Finkoa nahiz aldagarria izan daiteke. Aldagarriek malgutasun handia


eskaintzen dute muntaketa-lanetarako, aukera ematen baitute lan
elektrikoak horman finkatzeko lanetatik aparte egin ahal izateko.

Inguratzaile batzuetan, bastidorearen sakonera erregulatu egin ↑ 1.10 irudia. Koadro elektrikoetako
daiteke, instalazioaren beharretara egokitzeko. ateetarako itxitura mota batzuk.

Babes-eroaleentzako
borneak

Bastidorea

Errailak

Lineako ← 1.11 irudia. Bastidorea


eroaleentzako (LEGRAND).
borneak
12 1. unitatea

2.4. Profilak
Profila pletina tolestu bat da, eta koadro elektrikoetan elementuak
finkatzeko erabiltzen da. Armairuaren hondoan edo bastidorean
finkatzen da, errematxeak, torlojuak edo pieza bereziak erabiliz.

Profilean, era askotako aparatuak jar daitezke: babes- eta maniobra-


etengailuak, neurgailuak, konexio-blokeak, etab.

1.13 irudian, merkatuan aurkitzen diren profil motak erakusten dira.

↑ 1.12 irudia. Aparatu elektriko bat


profil batean finkatua.
↑ 1.13 irudia. Profilak.

2.5. Kableak pasatzeko plakak


Koadroaren goialdean eta behealdean kokatuta daude, eta tamaina desberdinetako hodi eta kanaleten
sarbidea egokitzeko balio dute.

Aldagarriak izan daitezke, koadrotik kanpo mekanizatu ahal izateko.

Kable-sarrera
→ 1.14 irudia. Kableak pasatzeko
plaka (MERLIN GERIN).

Kableak pasatzeko plaka

gehiago jakiteko
Zigilatzea enpresa energia-
banatzaileek erabili ohi dute,
instalazioen erabiltzaileak ez Hodi-sarrera
dezaten sarbiderik izan kontsu-
moa mugatzeko eta irakurtzeko
elementuetara.
2.6. Zigiluak
Estalkiak eta ateak zigilatzeko erabiltzen dira, koadroaren
barnealderako irispidea mugatu behar denean.

Zigilatzea estalkiei eusten dieten torlojuetan egiten da, edo, bestela,


ateen aurkako izkinetan.

2.7. Itxigarriak
Estaltzeko elementuak dira; barnean aparatu elektrikoak instalatu
ondoren estalkian gelditu diren hutsuneak estaltzeko balio dute. Hala,
↑ 1.15 irudia. Zigilua. efektu estetiko ona lortzeaz gainera, objektuak eta hautsa sartzea
saihesten da, eta IP babes-gradua handitzen.
Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 13

2.8. Kaxa moldekatuko etengailuetarako finkatze-elementuak


Instalazioaren ezaugarriengatik beharrezkoa denean koadro
gehiago jakiteko
moldekatuan sartutako potentzia handiko etengailuak erabiltzea,
etengailuen fabrikatzaileak berak ematen dituen pieza berezien bidez Kaxa moldekatuko etengailuak

finkatu behar dira bastidorean. Gaur egun, armairu industrial guztiek ebaketa-ahalmen handiko
babes-elementu magnetoter-
aurreikusia dute holako etengailuak txertatzea.
mikoak dira. Tamaina handiko
kaxetan fabrikatzen dira, eta,
Bertikalean Horizontalean horregatik, euskarri bereziak
behar dituzte instalatzeko.

↑ 1.16 irudia. Kaxa moldekatuko etengailuen finkapena (LEGRAND).

2.9. Teilatua
Metalezko elementu bat da, inklinatua, koadroa osorik estaltzen
duena; koadrora ura goitik sartzea saihesten du.

Teilatua nahitaezkoa da baldin eta koadroa kanpoaldean instalatuta ↑ 1.17 irudia. Kaxa moldekatuko
badago. etengailua.

Teilatua

gehiago jakiteko
Teilatuak eta zokaloak koa-
droaren kudeaketa termikorako
elementu gisa balio dezakete,
konbekzio naturalaren bidez.

Koadroa

Zokaloa

↑ 1.18 irudia. Armairu elektriko teilatuduna eta zokaloduna. (MERLIN GERIN).

2.10. Zokaloa
Armairua zoruaren gainean zentimetro batzuk altxatzeko. Horman jartzeko izaten diren kutxa motako
koadroetan erabiltzen da, zuzenean zoruaren gainean bermatu ahal izateko.

2.11. Plakak
Plakak kutxa motako armairuen hondoan erabiltzen dira, automatismo kableatu nahiz programatuen
elementuak jartzeko.
14 1. unitatea

hasierako kasu praktikoa Merkatuan, askotariko plaka motak daude elementuak eta
kanalizazioak finkatzeko:
Kanpoaldetik irispiderik izan behar
ez duten gailu elektriko guztiak 1. Plaka leuna. Plastikozkoa edo metalezkoa. Koadro barnean jarriko
hondoan finkatzen dira. diren elementuak finkatzeko, mekanizatu egin behar da.

Metalezkoa
Plastikozkoa

↑ 1.19 irudia. Hondo leuneko plaka (LEGRAND).


↑ 1.20 irudia. Plaka zulatuaren 2. Plaka zulatua. Plaka eusle bat da, pieza bakarrean egina, eta ez du
xehetasuna.
mekanizaziorik behar. Aparatu elektrikoak azkar muntatzeko
aukera ematen du, klip-azkoin izeneko pieza batzuen bidez.

Plaka zulatua Torlojua

↑ 1.22 irudia. LEGRAND etxearen


hondo aktiboa.

Klip-azkoina
↑ 1.21 irudia. Plaka zulatua eta klip-azkoina (MERLIN GERIN).

3. Fabrikatzailearen hondo espezifikoa. Fabrikatzaile batzuek beren


soluzioak ematen dituzte armairuaren hondoan egin beharreko
lana ahalik eta erosoena eta ergonomikoena izan dadin. Halako
kasuetan, hondoaren diseinua esklusiboa da, eta aukera ematen
du marka bereko aparatuak erraz finkatzeko.

2.12. Armadura
hasierako kasu praktikoa Armairu handien armadurak erresistentzia mekaniko handia izan
behar du girorik erasotzaileenak ere jasan ahal izateko. Komeni da
Koadro elektrikoaren estaldura
armadura desmuntagarria izatea, garraioa eta instalazioa errazteko.
armaduraren gainean finkatzen da.
Gainera, aukera eman behar du bastidorea finkatzeko, elementu
elektrikoak bertan kokatu ahal izateko hormak eta estalkiak jarri
beharrik gabe. Hala, lan elektriko eta mekanizazio-lan guztiak amaitu
ondoren jartzen da estaldura.

Fabrikatzaile batzuek aurreikusia dute armadura batzuk elkarri lotu


ahal izatea, zabalean edo sakonean, armairuaren bolumena
handitzeko.
Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 15

Armairu handiak erabat desmuntagarriak dira, garraiatzeko eta


gehiago jakiteko
sektorez aldatzeko. Armaduraren eta estalduraren atal guztiak banan-
banan bereiz daitezke. Egituraren gainean bi begi-
torloju —edo gehiago— jarriz
gero, erraztu egiten da garraio-
lana koadroa muntatuta dagoe-
nean.

↑ 1.23 irudia. Armadurak (ABB).


↑ 1.24 irudia. Armairua altxatzeko
begi-torlojuak.
2.13. Estaldura
Koadroaren armadura estaltzen duten metalezko edo plastikozko
panelek osatzen dute. Finkoak edo higigarriak izan daitezke. Finkoak gehiago jakiteko
torloju bidez zuzenean finkatzen dira egituran, eta erremintak behar
IP-IK babes-gradua zer den
dira jarri ahal izateko. Higigarriek aingura- eta banda-sistema bat dute
jakiteko, begiratu unitate hone-
erraz kendu ahal izateko, barnean mantentze-lanak egin ahal izateko.
tako azken orrialdeetan.

Babes-gradua, IP-IK, estaldura motaren araberakoa izango da.

← 1.25 irudia. Armairu baten


estaldura (MERLIN GERIN).
Aurrealdea Alboa Atzealdea Goialdea Behealdea

2.14. Horman finkatzeko euskarriak


Pisu gutxiko koadroak finkatzeko, torlojuak sartzen dira hondoan horretarako dauden zuloetan.

Koadroak pisu handia duenean, fabrikatzaileak berak ematen dituen euskarri berezi batzuen bidez
finkatzen da. Euskarri horiek horman finkatzen dira torloju bidez koadroa eskegi baino lehen.

ARIKETAK
1. Erreparatu zure inguruko hiru koadro elektrikori (etxebizitza, ikasgela edo tailerra, zure
ikastegiko korridoreak, kalea, etab.) eta idatzi hau zure lan-koadernoan:

a) Non dagoen.
b) Inguratzailea zer materialez egina dagoen.
c) Muntaketa funtzional mota.
d) Zer aplikazio izan lezakeen (goiz da zuk hori jakiteko, baina saia zaitez deduzitzen).
e) Aipa ezazu xehetasunen bat atentzioa eman dizuna, haren eraikuntza-alderdiei eta elementu osagarriei
buruzkoa.
16 1. unitatea

3 Kableatu- eta konexio-elementuak


hasierako kasu praktikoa Kableatu- eta konexio-elementuek koadro barneko aparatu
elektrikoen eta koadroaz kanpoko aparatuen arteko lortura elektrikoa
Bornetegiak konponketa-tailerreko
egiteko balio dute.
hargailuak eta inguratzaileetatik
kanpo dauden eragingailu eta detek-
tagailu guztiak elikatzeko erabiltzen 3.1. Bornetegia
dira.
Konexio-blokeak edo konexio-borneak dauzkan koadroaren partea
da. Profil normalizatuetan finkatzen dira klip bidez. Kableak albotik
gehiago jakiteko konektatzen dira, eta goiko aldetik finkatzen dira estutzeko torlojuak
Sekzio handiko eroaleek tamaina
erabiliz.
egokiko borneak behar dituzte, Borne-blokeka antolatzen dira, albotik elkarri atxikiak eta trenkada
irudikoak bezalakoak. isolatzaile bidez bereiziak identifikazioa errazteko. Topeak torloju
bidez finkatzen dira muturretan, bornetegiaren elementuak
alboetarantz higitzen ez uzteko.
Material isolatzailez egindako pieza terminal bat jartzen da alboan,
azken bornearen zona eroalearekiko zuzeneko kontaktua saihesteko.
Kolorea eroale motaren arabera hautatzen da: urdina neutroarentzat
↑ 1.26 irudia. eta berde-horia babes-eroalearentzat.
Trenkada
Pieza bereizleak
terminala
Pieza terminala

Erraila
Borneak, mota eta
tamaina desberdinetakoak
↑ 1.27 irudia. Bornetegia (SIEMENS AG).

3.2. Borne-zerrendak
Eroale neutroak eta babes-eroaleak zulo bat baino gehiagoko borneak izan ditzakete, haietara sekzio
desberdineko kableak konektatzeko. Eskuarki, isolatu gabeak izaten dira, baina estalki babesle bat jar
dakieke.
Koadro txikiek borne-zerrenda finko bat izaten dute koadroan bertan, lur-hargunearen eroalea
konektatzeko. Armairu handietan, borneak profil normalizatuetan edo euskarri berezietan jar daitezke.
Euskarri
isolatzailea
Metalezko
euskarria
Borneak

Profila
Isolatu gabeko Borneak bi
borne-zerrenda mailatan
Kablea

↑ 1.28 irudia. Borneak eta borne-euskarria (MERLIN GERIN).


Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 17

3.3. Borneak markatzea


Borne edo borne-bloke bakoitzak planoan eta koadroan identifikatuta
egon behar du, muntaketa- eta mantentze-lanak errazteko.

Markatzeko, plastikozko identifikazio-etiketak erabili behar dira, edo


tinta ezabaezineko errotuladoreak. Konexio-bloke guztiak kode batez
identifikatu behar dira; kodea honela aurkeztuko da: Xn, non X-k
adierazten baitu borne bat dela eta n-k, berriz, koadroan duen
zenbakia. Beraz, koadroaren kanpoaldean dauden elementu guztiek
Xn etiketa duten zirkuluen artean adierazita egon behar dute
planoan.

Hurrengo unitateetan, xehe-xehe azalduko dira borneak markatzeko ↑ 1.29 irudia. Kablea borneetan
metodoak. konektatuta (xehetasuna).

Borne metagarriak Zenbaki


trukagarriak

↑ 1.30 irudia. Borne-zenbakitzea (SIEMENS AG).

3.4. Kableak markatzea


Kableak markatuz gero, eroale bakoitza identifika daiteke muntaketa-planoarekiko. Hala, errazagoa da
koadroa eraikitzea eta gero mantentze-lanak egitea.

Seinalizazioa letra bidez (alfabetikoa), zenbaki bidez (zenbakizkoa) edo letra eta zenbaki bidez
(alfanumerikoa) egin daiteke. Markatzeko, elementu hauek erabil daitezke:

• Plastikozko etiketak, eroaleen puntetan jartzeko banakako karakterez hornituak. Eraztun motakoak
markatu beharreko kablearen konexioa egin baino lehen jarri behar dira, eta besoko motakoak kablea
aparatu elektrikora konektatu ondoren finkatzen dira.

Badira modelo termorretraktilak ere: beroa ematen zaienean, uzkurtu egiten dira, eta kablearen
inguruan biltzen dira.

BARRAK KABLEAK
MARKATZEA MARKATZEA

Terminalik gabe

Terminalarekin Zurrunak Malguak


↑ 1.31 irudia. Kableak eta borneak zenbakitzea (LEGRAND).
18 1. unitatea

• Identifikazio-bridak: eskuz markatzeko zona bat dute, erreferentzia


tinta ezabaezineko errotulagailuekin idazteko. Kable sortak eta
zorro-kableak markatzeko erabiltzen dira.

↑ 1.32 irudia. Kableak etiketatzeko


eraztunak sartzeko erreminta
laguntzailea.

↑ 1.33 irudia. Kable sortak eta zorro-kableak markatzeko bridak (LEGRAND).

gehiago jakiteko
3.5. Kable-bukaerak
Krinpatzeko erremintek puntakoak Koadroan dauden eroaleek, etiketa bidez identifikatuta egoteaz
eta terminalak finkatzen dituzte gainera, ondo bukatuak egon behar dute deskonexioak edo
eroaleetan: eroalea pipan sartuta sasikontaktuak saihesteko. Horretarako, era askotako terminalak
dagoela, presioa egin eta zanpatu erabiltzen dira:
egiten dute pipa, konexio elektriko
egokia eta fidagarria bermatzeko. a) Puntakoak. Kobre eztainuztatuko pieza zilindrikoak dira, beren
barnean eroalearen muturra hartzen dutenak. Puntakoa presioz
finkatzen da kablean, krinpatzeko kurrika bereziak erabiliz.

Biluziak izan daitezke, edo material plastikozko estaldura izan,


zenbait koloretakoa, identifikazioa eta kodetzea errazteko.

↑ 1.34 irudia. Puntako motak.

↑ 1.35 irudia. Puntakoak edo zorroak krinpatzea.

b) Terminalak. Zorroek eta puntakoek bezala, kableak aparatuen


borneetan eta barrerietan modu egokian konektatzeko balio dute
terminalek.

Sekzio txikikoek estaldurak koloreka kodifikatuak dituzte,


↑ 1.36 irudia. Terminalak
identifikatzeko. Terminal-kurrika edo krinpatzeko aliketaren bidez
krinpatzeko kurrika, baraila
trukagarriz hornitua.
finkatzen dira.
Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 19

Formaren arabera, honela sailkatzen dira terminalak:

• Begiduna. Itxia da. Bornera finkatzeko torlojua konexio-


gainazalean dagoen begi-formako zulotik sartu behar da. Terminal
mota hau sekzio handiko eroaleetarako gomendatzen da (300
mm2-raino).

• Urkiladuna. Irekia da, eta konexio-gainazala U-formakoa da.


Konexioa egiteko, ez da beharrezkoa terminala finkatzen duen
torlojua ateratzea.

• Pin zorrotzekoa. Puntakoek bezalako itxura du. Hala ere, ↑ 1.37 irudia. Terminal bat kable
batean finkatzea.
ahokagailuaren pipak ez du eroalea zanpatzen.

Automatismo-koadroetako kableatuetan erabiltzen dira.

• Xafladuna. Konexio-gainazalak forma laua du. Faston motako emeekin konektatzeko berariaz
diseinatuta daude.

• Juntura-mahukak. Bi eroaleren muturren artean konexio fidagarriak egiteko balio dute. Konexio-
blokeak erabili ezin diren toki txikietan, hala nola kanaletetan edo hodietan, kable-luzapenak egiteko
erabiltzen dira. Isolatuak edo biluziak izan daitezke. Komeni da behin-behineko konponketa-
eragiketetan bakarrik erabiltzea; gero, luze baino lehen, junturarik gabeko eroale batez ordeztu behar
da.

Urkiladuna Juntura-mahuka Terminal begiduna

Faston motakoa Xafladuna Pin zorrotzekoa

↑ 1.38 irudia. Terminal motak

ARIKETAK
2
2. Presta ezazu 1,5 mm -ko kable malgu bat hartan terminal urkiladun bat edo Faston motako
bat konektatzeko.

Zuritu ezazu kablea arretaz, haren kobrezko haririk bat ere ez mozteko (zuritu beharreko
luzerak egokia izan behar du). Ez du gehiegi irten behar puntakoren aurrealdetik, eta ez du
oso barruan gelditu behar. Eta kobrea ez da ikusi behar eroalearen isolatzailearen eta
terminalaren artean.
20 1. unitatea

3.6. Konexio lasterreko sistemak


Gero eta gehiago erabiltzen dira konexio lasterreko elementuak koadroetarako aparatu eta borneetan.
Sistema horiei esker, eroaleak erremintarik gabe finka daitezke, presio hutsez. Hala, nabarmen
murrizten da muntaketa- eta mantentze-lanetako denbora.

Orraziak
Orrazi-bornea Orrazia
Pieza luzangak dira, babes-elementu batzuk, hala nola
magnetotermikoak edo kaxa moldekatuko etengailuak, kablerik gabe
konektatzeko erabiltzen direnak.
Aparatuak Aparatu talde bateko elementu komunak —adibidez, sektore bateko
babesgailuetako sarrerako faseak— elkarrekin konektatzen dituzten
↑ 1.39 irudia. Orrazi monofasiko bat
magnetotermiko polobakarren sare
kobrezko piezak dira.
batera konektatuta (MERLIN GERIN).
Orrazien ezaugarririk garrantzitsuenetako bat zera da, aukera ematen
dutela aparatu modular bat deskonektatzeko aldamenekoen elikadura
kendu gabe.

Potentziako etengailuetarako orraziak zuzenean barrerian konektatzeko prestatuta daude.

Kableak orrazietan
sartzeko
konexio-bornea

Kablearen
sarrera

Eroale laua

↑ 1.40 irudia. Orraziak.

Orraziak

Aparatuak
↑ 1.41 irudia. Etengailu automatikoetara konektatutako orrazien adibidea (LEGRAND).

Txertatze zuzeneko banaketa-borneak

Kableak torlojurik gabe konektatzeko balio dute. Zulo bakoitzak eroale bat besterik ez du onartzen, dela
malgua, dela puntakorik gabeko zurruna. Profil normalizatuaren gainean ezartzen dira, eta
bornetegietako borneen antzeko itxura dute. Mota honetako borneak elkarri lotzeko, barreria txikiak edo
kable terminaldunak erabiltzen dira.
Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 21

↑ 1.42 irudia. Txertatze lasterreko bornea (MERLIN GERIN).

3.7 Kableatua finkatzea


Koadroa osatzen duten kableak ondo antolatzea funtsezkoa da koadroak ondo funtziona dezan eta
mantentze-lanak egiteko. Kableak gaizki antolatuta badaude, langilearentzako arrisku-egoerak sor
daitezke, bai eta ustekabeko matxurak ere, berotzeagatik eta sasikontaktuengatik. Ahal den guztietan, ez
da zorro-kablerik edo kable sortarik erabiliko potentzia-eroaleekin.

Maniobra- eta potentzia-zirkuituak dituzten koadroetan, modu


gehiago jakiteko
independentean kanalizatu behar dira.
Ez da komeni kanaletak % 70etik
Segidan, kableatua egiteko elementurik erabilienak deskribatuko gora betetzea.
dira.

Kanaletak

Gehienez 10 mm2-ko sekzioko eroale elektrikoak koadroaren barnean finkatzeko —eusteko elementu
laguntzailerik gabe— erabiltzen dira. Kanaleten alboetan egindako zuloen bidez banatzen dira kableak
aparatuetara eta bornetegietara.

Kanalizazio mota honetan, erraza da kableatua zabaltzea edo aldatzea, zeren eta, behin estalkia kenduta,
barnealdea luzera osoan eskumenean jartzen baita. Era horretara, eroaleak modu egokian ikus eta
manipula daitezke.

Errematxe edo torloju bidez finkatzen dira koadroan.

Kanaletak
Koadroaren hondoa

Errailak

Eroaleak kanaletan
Eroaleak (xehetasuna)
Aparatuak
↑ 1.43 irudia. Kanaletak (MERLIN GERIN).
22 1. unitatea

Besoak
gehiago jakiteko Kableak airean jartzeko balio dute; sekzio handiko zorro-kableekin
Ahal baldin bada, potentzia- erabiltzen dira, bero-barreiatze ona behar denean.
eroaleekin ez da kable sortarik
antolatuko, aireztatzea errazteko. Besoak

Profilak
Kableak

↑ 1.44 irudia. Besoak (MERLIN GERIN).

Profil normalizatuen gainean lotzen dira zuzenean, eta eroaleak


besoen barnetik pasatzen dira. Komeni da beso bat jartzean 10 edo 15
cm-an behin, kableak, beren pisuaren eraginez, gehiegi kurbatu ez
daitezen.

Bridak

Nylonezko zerrendak dira, alde batetik ildokatuak, eta mutur batean


buru bat dute trinket batez hornitua. Mutur askea burutik pasatzen
↑ 1.45 irudia. Koadro elektriko
denean, modu iraunkorrean ixten da, eta ezin da askatu.
bateko atean kokatutako elementuen
kableatua.
Koadroan kableei eusteko edo eroale sortak egiteko erabiltzen dira.

Bridak

Kable sorta

↑ 1.46 irudia. Bridak (MERLIN GERIN).


Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 23

Kiribilak

Plastikozko zerrenda tubularrak dira, kiribilean biribilduz kable sortak


sortzeko balio dutenak.

Automatismo-koadroetan erabiltzen dira, ateei edo atakei higitzeko


askatasuna emateko.

3.8 Barreriak ↑ 1.47 irudia. Espirala.

Barreriak, edo barra sortak, energia elektrikoz hornitzen du koadroa.

Elikatze-sistemaren araberako barra kopuru jakin batez osatuta daude;


adibidez, sistema trifasiko neutrodun batek lau barra izango ditu: hiru
faseetarako eta bat neutrorako.

Koadroak instalazioari eman beharreko potentziaren araberakoak dira


barraren neurriak. Oso garrantzitsua da barreria ondo instalatzea, zeren
eta koadroaren funtzionamendu egokia, hein handi batean, horren
baitan egongo baita.

Barrak, eskuarki, ez daude material isolatzailez estaliak; horregatik, ↑ 1.48 irudia. Banaketa-koadro
arreta handiz jardun behar da mantentze- eta konpontze-eragiketetan. bateko barreriaren xehetasuna
(ABB).
Barra finkoak eta malguak

Barra finkoak kobre betezko pletinak dira, eta beren luzera osoan zuloak
dituzte koadroko elementuak konektatzeko. Komeni da tarte zuzenetan
erabiltzea beti, bertikalean zein horizontalean.

Barra malguak kobrezko xaflazko arima eroale batez osatuta daude, eta Barra malgua
material isolatzailez estalita. Mota honek birtolestea onartzen du; beraz,
destolestu eta berriro tolestu daiteke, koadro berean berriro erabili ahal
izateko aldaketarik eginez gero. Aparatuen borneetara eta beste barreria
batzuetara iristeko erabiltzen dira, barra zuzenak ezin direnean ezarri.

Fabrikatzaile batzuek beren koadroetarako barra espezifikoak dituzte,


konexio lasterreko profilez hornituak.
Barra zuzena

Sarrerako eta irteerako borneak


↑ 1.49 irudia. Barra finkoak eta
malguak (MERLIN GERIN).
Koadroak barreria duenean, kableen sarrera zuzenean barrerian egin
daiteke. Sistema hori ez badu, sarrerako kableak borne berezi batean
konektatzen dira: esku-eskailera formakoa da, euskarri isolatzaileen
gainean bermatutako kobrezko barra txikiz osatua.

↑ 1.51 irudia. Barra baten


gainazal baten lixaketa, konexio
↑ 1.50 irudia. Sarrerako eta irteerako borneak (MERLIN GERIN) elektrikoa egiteko.
24 1. unitatea

Identifikazioa

Barra guztiak, biluziak nahiz isolatuak izan, muturretan eta konexio-


puntuetan identifikatu behar dira. Kodetzea kableetako bera izango
da:

L1, L2 eta L3 fase aktiboetarako, N (urdin argiz idatzia) neutrorako


eta PE (berde-horiz idatzia) babes-eroalerako.

Armairuaren masa konektatzeko torlojua lur-hargunearen


sinboloarekin identifikatu behar da.

Barrerien kokalekua
↑ 1.52 irudia. Barreriatik kableak
ateratzeko, torloju eta azkoinez Barra eroaleak jartzeko orduan, armairu mota eta barretarako
finkatutako terminalak erabili behar gordetako lekua hartu behar da kontuan.
dira beti.

Espazioa erabakigarria ez denean, barrak armairu nagusiari atxikitako gelaxka batean jarri behar dira.
Hala, lanak tentsiopean egiten direnean, ez dago arriskurik zeharkako kontaktuak izateko.

Armairuaren neurriek aukerarik ematen ez badute aurreko antolaera egiteko, barra-sistema hondoan
jarri behar da bertikalean. Instalazio- eta konexio-lan guztia atzeko estaldura kenduta egin behar da.

Alboko barreria Hondoko barreria Barreria horizontal Barreria


bertikala bertikala eta bertikala horizontala

↑ 1.53 irudia. Barreria kokatzeko moduak (ABB).

Kablea

Terminala

Barra

↑ 1.54 irudia. Kable eta barren arteko konexioa (MERLIN GERIN).


Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 25

4 Klimatizazio-elementuak
Klima-kondizio txarreko tokietan kokatzekoak diren armairuak behar hasierako kasu praktikoa
bezala girotzeko behar diren elementuez hornitzeko diseinatu behar
Garrantzitsua da koadro elektri-
dira. Tenperatura egokia lortzea, kondentsazioa galaraztea eta
koaren barnean tenperatura egokia
gehiegizko berotzea murriztea izango dira elementu horien helburu
izatea, faktore horren arabera
nagusiak. Klimatizazio desegokiaren arazoen jatorria tenperatura
iraungo baitute aparatuek gutxiago
altua zein tenperatura baxua izan daiteke. Tenperatura altua, neurri
edo gehiago.
handi batean, koadroaren barneko aparatuek berek sortutako beroak
eraginda izaten da; elementuak gehiegi berotu ditzake, eta hondatu.
Tenperatura baxuak, bestalde, ura sortzea ekar dezake, konden-
tsazioz, eta, zenbaitetan, izotza ager daiteke barnean; horrek
koadroko aparatuetan eragin larria izango luke.

Armairuaren ezaugarriak eta non dagoen instalatuta kontuan izanik, haren tenperatura modu
naturalean edo behartuan kudea daiteke.

4.1 Klimatizazio naturala


Armairuaren barnean eta hormetan elementu pasiboak instalatzea da, konbekzio naturalaren bidezko
klimatizazioa lortzeko. Era horretara, koadroaren barnealdea aireztatzea eta tenperatura egokia izatea
lortzen da, aparatu lagungarri garestirik erabili gabe.

A = Aparatuen gunea
B = Barren gunea
C = Kableen gunea

↑ 1.55 irudia. Klimatizazio naturala.

Leihoak eta aireztatze-saretak

Aireztatzea, naturala nahiz behartua, behar duten armairu guztietan erabiltzen dira. Aurkako aldeetan
jartzen dira, aireztatze naturalari laguntzeko.

↑ 1.56 irudia. Armairuetako aireztatze pasiborako leihoak.


26 1. unitatea

Aireztatze-sabaia

Koadroaren aireztatze naturala edo behartua hobetzen du. Armairuaren goialdearen gainean jartzen da,
zuzenean armaduran bermatua. IP babes-gradua handitu nahi izanez gero, iragazki bat ezarri behar da
armairuaren eta sabaiaren artean.

Aireztatze-sabai goratua

Aireztatze-estalkia

↑ 1.57 irudia. Aireztatze-sabaia (MERLIN GERIN).

4.2 Klimatizazio behartua


Armairuetan konbekzio naturalaren bidezko klimatizazioa nahikoa ez bada, fabrikatzaileek beren
inguratzaileetarako proposatzen dituzten elementu aktiboen bidezko klimatizazio behartua erabili
beharko da.

↑ 1.58 irudia. Klimatizazio behartua

Erresistentzia bero-emaileak

Koadroaren tenperatura handitzen dute, eta, hala, galarazi egiten dute barnean kondentsazioa sortzea
kanpoko tenperatura oso baxua denean.

Horizontalean nahiz bertikalean muntatzekoak izan daitezke, eta aluminiozko hegatsak edo urkila-
formakoak dituzte. Koadroaren barnean elikatzen dira, zuzenean 230 V-eko sarera konektatuta.

Erresistentziak ez dira instalatu behar koadroko gainerako aparatuen ondoan, hurbiltasunaren ondorioz
berotu ez daitezen.
Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 27

Termostatorik gabeko
erresistentzia bero-emaileak

Erresistentzia bero-emaile Erresistentzia bero-emaileen


termostatodunak kokalekua koadroan

↑ 1.59 irudia. Erresistentziak.

Haizagailuak

Koadroaren barnealdea modu behartuan aireztatzeko. Beharrezkoak dira barneko tenperatura handia
duten koadroetan.

↑ 1.60 irudia. Armairuen aireztatze beharturako haizagailuak (MERLIN GERIN).

Termostatoak

Koadroaren barneko tenperatura erregulatzen dute, erresistentzia ↑ 1.61 irudia. Termostatoa (MERLIN
bero-emaileen edo haizagailuen funtzionamendua kudeatuz. GERIN).

5 Elementu osagarriak
Elementu osagarriek ez dituzte aldatzen inguratzaileen ezaugarri teknikoak, baina zerbitzu gehiago
ematen dituzte, mantentze- eta konpontze-lanak erosoagoak izan daitezen.

5.1 Argiztapena
Banaketa- edo automatismo-armairu handietan, komeni da argiztapena izatea barnealdea ondo ikusi
ahal izateko. Gainera, nahitaezkoa da, baldin eta koadroa mantentze-lanak zailtzen dituzten leku
ilunetan kokatuta badago.

Barneko argia eskuz piztekoa izan daiteke, langileak gobernatutako etengailu batez, edo automatikoki
piztekoa, atea irekitzean ixten den kontaktu baten bidez.
28 1. unitatea

5.2 Dokumentu-zorroa
Dokumentu-zorroa metalezko edo plastikozko sakela bat da,
koadroaren atearen barnealdean eransten dena. Eskema elektrikoak
eta dokumentu teknikoak gordetzeko balio du.

5.3 Etiketategia
↑ 1.62 irudia. Plano-zorroa. Kable eta bornetegien erreferentzien bidez eroaleak berehala
identifika daitezkeen bezala, komeni da, aparatu asko daudenean,
elementuak ere etiketatzea koadroaren atean. Etiketategietan, testuak
eta sinboloak paperezko zerrenda batean adierazten dira, eta papera
estalki garden batez babesten da. Torloju bidez edo alde bikoitzeko
zinta itsaskorraren bidez finkatzen da armairuan.

6 Atalkatzea
hasierako kasu praktikoa Askotan, beharrezkoa izaten da armairu bat osatzen duten unitate
funtzionalak maila desberdinetan bereiztea. Eragiketa horri atalkatze
Atalkatze kontzeptua.
deritzo, eta efektu hauek saihesteko balio du:

• Zeharkako kontaktuak izatea aldameneko parteekin mantentze- eta konponketa-lanetan.


• Akats-intentsitateak sortzeko arriskua.
• Unitate batzuetako gorputz arrotzak beste batzuetan sartzea.

UNE-EN 60439.1 arauak lau atalkatze mota ezartzen ditu:

• 1. mota: ez dago atalkatzerik.


• 2. mota: barreriaren unitate funtzionala gainerakoetatik bereizita dago.
• 3. mota: barreriaren unitate funtzionala eta koadroan parte hartzen duten gainerako unitateak batzuk
besteetatik bereizita daude.
• 4. mota: aurrekoa bezalakoa da, baina sarrerako eta irteerako borneak ere bereizi egiten dira.

↑ 1.63 irudia. Atalkatzea.


Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 29

7 Kable-sarrera
Kableak armairura sartzeko eta handik ateratzeko modua erabilitako hasierako kasu praktikoa
kanalizazio motaren araberakoa da.
Epigrafe honetan, kableak sartzeko
Koadro landatuetan, horman edo zoruan sartutako plastikozko edo erabiltzen diren elementuak deskri-
altzairuzko hodi bidez egiten da. batzen dira.

Horman finkatutako koadroetan, azaleko muntaketako hodiak,


kanaletak edo kable-erretiluak erabil daitezke kableak sartzeko.
Arreta berezia eman behar zaio IP babes-gradua mantentzeari, gehiago jakiteko
erabilitako metodoa edozein dela ere.
Errakoreak altzairuzko hodi mal-
Jarrian, kanalizazioak inguratzaileekin lotzeko elementuak deskri- guko kanalizazioak koadroetako
batzen dira. inguratzaile elektrikoetara lotzeko
piezak dira. Iztupa-kaxena bezalako
7.1 Hodien lotura itxura dute.

Hodiak koadroan finkatzeko, iztupa-kaxa izeneko elementuak


erabiltzen dira.
Metalezko edo plastikozko piezak dira, eta koadroen alboetan aldez
aurretik egindako zuloetan txertatzen dira tamaina handiko azkoin
batez.

↑ 1.64 irudia. Errakorea.


Iztupa-kaxa

↑ 1.65 irudia. Kableak hodi bidez sartzea

7.2 Kanaleta eta erretiluen lotura


Kanaletak eta erretiluak terminal berezien bidez lotzen zaizkio
koadroari, IP babes-gradua mantendu ahal izateko. Torloju edo
errematxe bidez finkatzen dira koadroaren alboetan. Goialdea

Kanalizazioa

Kanalizazioa Behealdea
Kanalizazioaren
jaitsiera
Kableen
Lotura-pieza jaitsiera
Koadroa
Koadroa

↑ 1.66 irudia. Kanaleta. ↑ 1.68 irudia. Koadro elektriko


↑ 1.67 irudia. Kableak kanalizazio
bateko kableen sarreraren xehetasuna
bidez sartzea.
30 1. unitatea

8 Muntatzeko eta instalatzeko aholku teknikoak,


perturbazio elektromagnetikoak saihesteko
Funtzionamendu elektronikoko elementuak, automatak, tenporizadoreak, kontagailuak, etab. dituen
edozein zirkuitu elektrikok perturbazio elektromagnetikoak izan ditzake.

Perturbazio elektromagnetiko bat da atzitze-elementu batek —detektorea, ibilbide-amaierakoa, etab.—


logika programatuko aparatu elektroniko batera bidaltzen duen seinalearen deformazio bat. Seinale hori
atzigailuak bidali zuen egoera-balioaz bestelako batekin iristen da, eta behar ez den ekintza bat eragiten
du.

Hauek dira perturbazio elektromagnetikoen iturri nagusiak: motor elektrikoak, argiteria fluoreszentea,
abiadura-aldagailu elektronikoak, artezgailuak eta ekipo informatikoak.

Armairuak holako perturbazioak saihesteko diseinatu eta fabrikatu behar dira. Horretarako, arreta-
neurri hauek hartu behar dira instalatzeko unean.

8.1 Erreferentzia-masa
Instalazioaren eta koadroaren atal metaliko guztiak elkarri konektatuta egon behar dute, erreferentzia-
masa bat sortzeko.

Armairuak

Kanalizazioak

Koadroak

Erreferentzia-masa
Makinak

↑ 1.69 irudia. Erreferentzia-masaren konexioaren adibidea.

Arretaz zaindu behar da kontaktuak metal-metal izan daitezen, eta, behar izanez gero, gainazalak
garbitu egin beharko dira.
Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 31

8.2 Kableak armairuan sartzea


Kableak erretilu metaliko bidez edo hodi bidez sar daitezke
gehiago jakiteko
armairura. Bi kasuetan, bereizi egin behar dira potentziako kableak
atzigailuetatik datozen aginte-kableetatik. Koadroak deskarga-lanparaz argiz-
tatuz gero, gerta daiteke pertur-
Iztupa-kaxek eta kanalizazioak armairuarekin lotzen dituzten piezek bazio elektromagnetikoak agertzea
masara egindako blindaje ona izan behar dute. aginte elektronikoko aparatuetan.
Haien ordez, goritasun-lanparak
Automatismo programatuen koadroetan ez da erabili behar lanpara erabili behar dira koadroetan.
fluoreszenteen edo deskarga-lanparen argiztapena.

Koadroaren barnean, kontrol-elementuek potentzia-elementuetatik


metalezko xafla batez bananduta egon behar dute. Koadroa oso
handia bada, komeni da agintea eta potentzia gune desberdinetan
jartzea.
KOADRO TXIKIAK

Potentzia Kontrola

Kableen
sarrera Xafla bereizlea

Potentzia- Sare Eragingailuak Atzigailuak


elementuak elektrikoa

KOADRO HANDIAK

Potentzia Kontrola
1. koadroa 2. koadroa

Kableen
sarrera Kanaleta metalikoa

Potentzia- Sare Eragingailuak Atzigailuak ↑ 1.71 irudia. Koadro elektriko baten


elementuak elektrikoa
ateko babes-eroalearen konexioaren
xehetasuna.
↑ 1.70 irudia. Kontrol-gailuen eta potentzial-gailuen arteko bereizketa.
32 1. unitatea

AMAIERAKO ARIKETAK

1. Katalogo eta tarifa komertzialak erabiliz, egin ezazu bi unitate funtzionaleko armairu baten
aurrekontu bat, baldintza ekonomikorik onenetan: zoruan bermatuta egongo da, barra-
sistema trifasiko batez hornituta egongo da, eta aireztapen behartua izango du.

Ez dituzu kontuan izan behar gero haren barnean sartuko diren gailu elektrikoak.

Unitate funtzional bakoitzaren neurriak, gutxi gorabehera, hauek izango dira: 2 m altu eta
1 m zabal.

2. Begira ezazu Mundu Teknikoa ataleko tauletan, eta esan zer adierazten duten IP IK babes-
gradu hauek:

a. IP20 IK02

b. IP32 IK02
c. IP68 IK07

d. IP10 IK05

e. IP33 IK01
3. Hartu aurreko ariketetan erabili dituzun katalogoak, eta aurkitu ezazu inguratzaile batzuen
IP-IK kodea. Ohar zaitez zergatik gerta daitekeen koadro elektriko batzuek IP-IK kode bat
baino gehiago izatea.

4. Begiratu katalogoetan, eta zerrendatu zer sistema dauden gailu elektrikoak inguratzailearen
barnean finkatzeko. Zein da erabiliena?

5. Zein dira sistemarik erabilienak koadro elektrikoetatik kableak sartu eta ateratzeko? Aurkitu
itzazu sistema mota horiek material elektrikoaren katalogoetan.

6. Marraztu ezazu krokis bat, erakusten duena zer topologia duen hasierako kasu praktikoan
proposatu den ibilgailuak konpontzeko tailerrerako koadro elektrikoen instalazioak; kontuan
izan areto eta makina hauek elektrifikatu behar direla:

• Garbiketa-gela (*)

• Pintura-aretoa
• Ibilgailuen jasogailuak (*)

• Zubi-garabia (*)

• Txapa-tailerra (*)
• Argiztapen orokorra

• Potentzia orokorra korronte-harguneetarako

• Potentzia eta argiztapena bulegoetan eta biltegian.


Tailerraren sarreran, koadro nagusi bat instalatu behar da.

Asteriskoz (*) adierazitakoek automatismo-koadroak izango dituzte.


Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 33

sartu Interneten

7. Lor itzazu, paperean edo formatu elektronikoan, inguratzaile eta koadro elektrikoen hiru
fabrikatzaileren katalogoak eta tarifak. Horretarako, webgune hauek erabil ditzakezu:

a. www.legrand.es

b. www.schneiderelectric.es

c. www.himel.es

d. www.pinazo.com

e. www.delvalle.es

f. www.squadraelectric.es

Oharra: esteka horietakoren bat ez badabil, saia zaitez enpresaren izena web-orrialdeen
bilatzaile batean sartuta.

8. Sar zaitez inguratzaileen fabrikatzaileren baten webgunean, eta deskargatu koadro


elektrikoak diseinatzeko duten doaneko softwarea. Instala ezazu ordenagailu batean, eta,
zure irakasleak emandako jarraibideak erabiliz, proba itzazu zure aukerak.

9. Bilatu ezazu zer irtenbide ematen dituzten fabrikatzaileek kaxa moldekatuko etengailuak
koadro elektrikoetan instalatzeko.

10. Bilatu ezazu koadro elektriko baten barneko tenperatura neurtzeko sistema elektronikoei
buruzko informazioa. Uste duzu erabilgarriak direla?

11. Egin ezazu zerrenda bat, koadro elektrikoetarako inguratzaileak eta osagarriak egiten
dituzten gutxienez 15 fabrikatzaile biltzen dituena.
34 1. unitatea

1. LAN-PRAKTIKA
ERREMINTAK
• Elektrikari-artaziak
• Terminalak krinpatzeko kurrikak
Kable sorta bat prestatzea
HELBURUA
MATERIALA Koadro elektriko baten barnean sartzeko kable sorta bat egitea zinta
• 1,5 m kable malgu, 1,5 mm -koa
2 helikoidala erabiliz, eta eroaleen bukaera guztiak terminalez eta puntakoz
• 1 m kable malgu, 2,5 mm -koa
2 hornitzea.
2
• 1 m kable malgu, 4 mm -koa
ARRETAK
• 2 m zinta helikoidal
• 14 terminal eta puntako, jardueran Kable bakoitzaren muturra ezarriko zaion terminalaren edo puntakoaren
erabiltzen diren eroaleen
neurrira egokituta zuritu behar da.
sekzioetarako egokiak

Ez utzi terminaletik kanpo eroalea osatzen duten kobrezko hari finetako bat
ere.

GARAPENA

1. Moztu kableak neurri hauekin:


2
1,5 mm -ko eroaletik hiru zati, bakoitza 50 cm-koa
2
2,5 mm -ko eroaletik bi zati, bakoitza 50 cm-koa
2
4 mm -ko eroaletik bi zati, bakoitza 50 cm-koa

2. Zuritu eroaleen bi muturretako amaierak, eta elkartu mutur bakoitzeko kobrezko hari guztiak,
atzamarrekin pixka bat bihurrituz.

↑ 1.72 irudia. Eroalea zuritzea eta prestatzea.


Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 35

3. Jarri muturretako bakoitzean dagokion terminala, eta zanpatu krinpatzeko kurrikekin.

↑ 1.73 irudia. Terminala krinpatzea.

4. Jarri zinta helikoidala lehenengo 25 cm-etan sortak eroale guztiak bil ditzan, eta hurrengo
25 cm-ak adarrak izan daitezen (3 guztira), eroaleak atalka bereizita.

↑ 1.74 irudia. Zinta helikoidala jartzea


36 1. unitatea

2. LAN-PRAKTIKA
ERREMINTAK
• Elektrikari-artaziak
• Kableak mozteko aliketak
Sekzio handiko terminalak
• Elektrikari-labana ahokatzea
• Terminalak krinpatzeko kurrikak
• Sekzio handiko kableak zuritzeko HELBURUA
aliketak
Terminalak sekzio handiko eroaleetan finkatzea.

ARRETAK
MATERIALA
2
• 50 cm kable malgu, 10 mm -koa Ahokatzeko prozesuan, ez sartu atzamarra kurrikaren ahoan.
2
• 10 mm -ko kableetarako 2 terminal
begidun

GARAPENA
2
1. Kableak mozteko aliketak erabiliz, moztu zati bat 10 mm -ko kabletik.

↑ 1.75 irudia. Kableak mozteko aliketak.

2. Elektrikari-artaziekin (edo tresna espezifiko batekin), zuritu kablearen muturrak, bertan


terminalak finkatzeko.

↑ 1.76 irudia. Kableak zuritzea.


Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 37

3. Elkartu mutur bakoitzeko kobrezko hari guztiak, atzamarrekin pixka bat bihurrituz, eta jarri
mutur bakoitzean dagokion terminala

↑ 1.77 irudia. Terminala jartzea.

4. Zanpatu terminala krinpatzeko kurrikekin.

↑ 1.78 irudia. Terminalak krinpatzea

5. Sekzio handiko kableetarako, tamaina egokiko terminal-kurrika bat erabili behar da.

↑ 1.79 irudia. Tamaina handiko terminal-kurrika.


38 1. unitatea

MUNDU TEKNIKOA

IP babes-graduak
EN 60529 arauak inguratzaile elektrikoen babes-graduak ezartzen ditu kanpo-eragin hauekiko: gorputz arrotzak,
ura eta talka mekanikoak.

Babes-gradua kode-sistema baten bidez adierazten da, honela:

IP xx – IK xx

Non IP indizeak, bi zifrarekin, gorputz solido eta likidoen kontrako babes-gradua adierazten baitu, eta IK indizeak, 2
zifrarekin hau ere, talka mekanikoen kontrako babes-gradua. IP gradua ondo interpretatzeko, zifra bakoitza banan-
banan irakurri behar da.

IP eta IK graduak identifikatzeko taulak

BABES-INDIZEAK

1. Gorputz solidoen eta likidoen kontrako babesa: 2. Talka mekanikoen kontrako


IP babes-indizeak babesa:
Material elektrikoen inguratzaileen babes-graduak, CEI 529 eta IK babes-indizea
EN 60529 arauen arabera

1. zifra: 2. zifra:
gorputz solidoen kontrako babesa likidoen kontrako babesa

• Halaber, IPren antzinako 3.


zifrarekin duen baliokidetza
jakiteko balio du.
Inguratzaileak eta koadro elektrikoak 39

LABURPENA
INGURATZAILE Eraikuntza-
elementuak
Klimatizazioa

Material mota
Perturbazio
Armadura
elektromagnetikoak
Bastidorea
saihestea
Profilak
Osagarriak

Inguratzailea
hautatzea
Kableatu- eta
konexio-elementuak Aplikazio mota
Banaketa-
Bornetegiak koadroa
Borneak Automatismo-
Borneak markatzea koadroa
Kableak markatzea
Kableatua finkatzea
Kable-bukaera
Barreriak

EA ZENBAT DAKIZUN
1. Inguratzaileen babes-indizeak arau honek 4. Atalkatzea hau da:
definitzen ditu: a) Erremintak lankideari jendetasunez pasatzea.
a) IEC 1131. b) Koadro elektriko bateko zona bat partekatzea.
b) UNE 4026. c) Koadro elektriko bateko unitate funtzionalak
c) EN 60529. mailatan bereiztea.
d) EN 60452. d) Elementu elektroniko hutsak elektromekanikoe-
tatik bereiztea.
2. Hau da inguratzaile baten estaldura:
a) Armadura. 5. Perturbazio elektromagnetiko bat hau da:
b) Koadroaren hondoa. a) Osagai elektriko batek egiten duen zarata.
c) Koadroa estaltzen duten panelak. b) Atzitze-elementu batek bidaltzen duen seina-
d) Elementu elektrikoak koadroaren barnean learen deformazio bat.
finkatzeko sistema. c) Eragingailu elektriko bat martxan jartzea.
d) Koadro elektriko baten barnean dagoen osagai
3. Krinpatzea edo ahokatzea hau da: bat.
a) Kableei puntakoak edo terminalak jartzea.
b) Metalezko elementu bat arbastatzea.
c) Osagai elektrikoak profil normalizatu batean
finkatzea.
d) Zirkuitu elektriko baten kableatua egitea.

You might also like