Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 32

Instalazioen babesa

Hau ikasiko dugu:


1. Tentsioa eta intentsitatea
2. Instalazio elektrikoetan gerta daitezkeen
akatsak
3. Fusibleak
4. Etengailu automatikoa edo
magnetotermikoa
5. Etengailu diferentziala
6. Selektibotasuna
7. Filiazioa
8. Gaintentsioen kontrako babesa
9. Babes-koadroetako eskemen
irudikapena
1. LAN-PRAKTIKA
Babes-koadro orokorra
2. LAN-PRAKTIKA
Voltmetro-kommutadore bat instalatzea
koadro elektriko baten sarrerako tentsioa
egiaztatzeko
MUNDU TEKNIKOA
Etengailu magnetotermikoen kurba mota

amaitutakoan...
■ Jakingo duzu zer aukera dauden
merkatuan instalazio elektrikoak
babesteko elementuei dagokienez.
■ Gai izango zara behar bezala
hautatzeko zer babes jarri behar diren
instalazio jakin batean eta jakiteko zer
dioten arauek horri buruz.
■ Selektibotasun-irizpideak betetzen
dituzten koadroak diseinatu ahal izango
dituzu.
■ Jakingo duzu zertarako balio duen
filiazio izeneko teknikak.
■ Babes-koadroen eskemak marraztuko
dituzu sinbolo arautuak erabiliz.
■ Unitate honetan proposatutako kasu
praktikoa ebazteko babes-koadroa
muntatuko duzu.
71

HASIERAKO KASU PRAKTIKOA

Abiapuntuko egoera
Nuria Sánchez instalatzaile elektrikari bat da, eta Nuriak egiaztatu du lokala dagoen eraikinak
inprimategi bat jartzeko lokal bateko instalazioa egiteko tximistorratz bat instalatua duela.
ardura eman diote. Jabeak esan dio nagusiki bi lerrotan Datu horiekin guztiekin, Nuriak erabaki du instalazioa
lan egingo duela:
zirkuitu hauetan banatuko duela:
Inprimategi-lerroa: fotokopiak, planoak, dokumentuak,
Inprimategi-lerroa elikatzeko zirkuitua: trifasikoa
liburuak etab. inprimatzea.
230/400 V.
Serigrafia-lerroa: kamisetak, publizitateko horma-
Serigrafia-lerroa elikatzeko zirkuitua: trifasikoa
irudiak, kristalak, karpeta-azalak, liburuak, etab. 230/400 V.
dekoratzea.
Argiztapen-zirkuitua: monofasikoa 230 V.
Bi lerro horiek ekipatzeko, makina elikadura
trifasikoarekin funtzionatzen duten makina automatiko Indar-harguneen zirkuitua: monofasikoa 230 V.
batzuk behar dira. Lokalak, gainera, kudeaketarako eta Berokuntza-sistema elikatzeko zirkuitua: monofasikoa
administraziorako bulegoak izango ditu. Bulego 230 V.
horietan, berokuntza-sistemak metagailu elektrikoak
Orain, lagundu iezaiozu Nuriari erabakitzen zer
erabiliko ditu.
babesgailu jarri beharko lituzkeen elikatze-koadroan, eta
egin ezazu koadro horren eskema bat.

Kasuaren azterketa
Lan-unitate hau irakurtzen hasi baino lehen, erantzun lehenengo bi galderei. Gero, aztertu gaiaren puntu
guztiak, kasu praktiko honetako gainerako galderei erantzun ahal izateko.

1. Zergatik uste duzu beharrezkoa dela instalazio 4. Entzungo zenuen inoiz, ziur, norbaiti tentsio-
elektriko bat babestea? Eta, zeren kontra igoera batek ordenagailua erre ziola. Pentsa
babestu beharko genuke? ezazu zer hondamendia eragingo lukeen horrek
2. Ziur asko, entzungo zenuen zerbait etengailu hasierako kasuko inprimategiko instalazioan.
automatikoari buruz; zure ustez, zertarako balio Bada modurik hori galarazteko?
du? Eta EATak (gaztelaniaz, PIA) zer dira, 5. Zein izango litzateke inprimategiko instalazio
etengailu automatikoak? Eta zer da PKEa elektrikoa osatzen duten zirkuituen eskema
(gaztelaniaz, ICP)? haribakarra?
3. «Diferentzialak» eta «automatikoak» funtzio
bera dute? Orduan, haietako bat jartzen badugu,
beharrezkoa da bestea ere jartzea instalazioan?
72 3 unitatea

1. Tentsioa eta intentsitatea


Unitate honek automatismo industrialetako zirkuituetan instalatu
beharreko babesei buruzkoa bada ere, komeni da tentsio eta
intentsitate oinarrizko kontzeptuak gogoan izatea, zuzen uler
dezazun jarraian deskribatuko dena.

1.1. Tentsioa
Esaten da bi punturen artean tentsio edo potentzial-diferentzia bat
dagoela bien artean karga-desoreka bat dagoenean, hau da, batak
besteak baino karga gehiago dituenean.
Bi puntuak elementu eroale baten bidez lotzen direnean, karga-
higidura bat gertatzen da karga gehiago dituen puntutik beste
puntura, desoreka hori berdintzen saiatzeko.
Korronte zuzeneko zirkuitu batean, elektroiak puntu negatibotik
positiborantz higitzen dira. Edozein tentsio-iturritan gertatzen da
hori; adibidez, hargailu bat elikatzen duen pila batean.
Tentsioa voltetan neurtzen da (V).
Tentsioa neurtzeko, voltmetroa erabiltzen da; voltmetroa
konektatzeko, zer bi punturen artean neurtu nahi den, bi puntu
↑ 3.1 irudia. Panelean modu finkoan horiexetan zuzenean entxufatu behar dira bi terminalak, hau da,
muntatzeko voltmetro analogikoak eta paraleloan.
DIN errailean muntatzeko voltmetroa
(CIRCUTOR).

Polimetroa

↑ 3.2 irudia. Voltmetroaren paraleloko konexioa.

Voltmetroak finkoak edo eramangarriak izan daitezke. Finkoak


koadro elektrikoetan instalatzen dira, atean edo barnean.
Eramangarriak mantentze- eta konpontze-lanetan erabiltzen dira
Proba-puntak tentsioa egiaztatzeko. Badira voltmetro eramangarriak, baina
ohikoena da funtzio anitzeko tresnak erabiltzea; haiekin, korronte
alternoan nahiz zuzenean neur daiteke tentsioa.
↑ 3.3 irudia. Tentsioa egiaztatzeko
tresna eramangarriak. Behe Tentsioko Arautegi Elektroteknikoak ezartzen du korronte
alternoko banaketetan tentsio izendatu hauek erabili behar direla:
a) Hiru eroaleko sare trifasikoetan, 230 V fase artean.
b) Lau eroaleko sare trifasikoetan, 230 V fase eta neutro artean, eta
400 V fase artean.
Instalazioen babesa 73

Tentsioa fase artean Tentsioa fase artean Tentsioa fase eta neutro artean

↑ 3.4 irudia. Tentsio izendatuak korronte alternoan.

1.2. Intentsitatea
Intentsitate edo korronte elektrikoa da karga elektrikoak material
eroale batean zehar ibiltzea.

Gaur egun badakigu korronte zuzeneko zirkuitu batean karga


negatiboak lekualdatzen direla, baina, arrazoi historikoengatik,
korrontearen zirkulazio-noranzkotzat karga positiboena hartu da, hau
da, benetan gertatzen denaren alderantzizkoa. Beraz, 3.5 irudian,
korrontearen noranzkoa adierazi beharko bagenu, ezkerretik eskuinera
izango litzateke (I).

Intentsitatea amperetan neurtzen da (A).

Instalazio baten zirkuitu batetik dabilen intentsitatea neurtzeko, ↑ 3.5 irudia. Elektroien higidura eta
amperemetroa erabiltzen da. Beharrezkoa da intentsitateak tresna korrontearen noranzkoa.

zeharkatzea; beraz, neurketa egiteko, zirkuitua ireki egin behar da


puntu batean eta amperemetroa seriean sartu behar da tartean.

↑ 3.6 irudia. Amperemetro baten serieko konexioa.

Voltmetroak bezala, amperemetroak finkoak edo eramangarriak izan


daitezke. Eramangarrietan, gehien erabiltzen direnak polimetroa eta
matxarda-amperemetroa dira.

Tentsioa, intentsitatea eta beste zenbait magnitude gehiago neur


daitezke polimetro edo multimetro analogiko edo digital bat erabiliz,
aukera ematen baitu magnitude bat edo beste bat neurtzeko erdiko ↑ 3.7 irudia. Panelean muntatzeko
amperemetro analogikoa eta DIN
gurpilean aukeratuz eta puntak behar bezala konektatuz.
errailean muntatzeko amperemetro
analogikoa (CIRCUTOR).
74 3 unitatea

Bistaratze-pantaila.
Neurketaren emaitza,
unitatea eta korronte
mota adierazten ditu.

Pizteko/itzaltzeko botoia

Magnitudea eta eskala


hautatzeko gurpila

Terminalak.
Konexio desberdinak neurtu
beharreko magnitudearen eta
hautatutako eskalaren
arabera.
↑ 3.8 irudia. Konexioak multimetro digital batean intentsitatea neurtzeko eta tentsioa neurtzeko (FLUKE).

Matxarda-amperemetroa oso tresna erabilgarria da teknikari


instalatzaile elektrikariarentzat. Berarekin, korronte alternoko
korrontea neur daiteke zirkuitua eten gabe. Erabilera oso erraza da:
nahikoa da intentsitatea neurtu nahi zaion eroalea matxardarekin
besarkatzea, eta neurria lortzen da pantailan. Modelo batzuek tentsioa
edo erresistentziak neurtzeko terminalak konektatzeko aukera ere
ematen dute.

Oro har, esan daiteke zirkuitu bati aplikatutako tentsioa eta zirkuitu
horretan barrena dabilen intentsitatea Ohmen legearen bidez
zuzenean erlazionatuta daudela:

V=R·I
↑ 3.9 irudia. Matxarda-amperemetro
digitala. Proportzionaltasun-faktorea (R) zirkuitua osatzen duten elementuen
erresistentzia da, eta ohmetan neurtzen da (Ω). Korrontearen
zirkulazioari aurka egitea adierazten du.

Eskemetan, hauek dira voltmetroaren eta amperemetroaren sinboloa


eta identifikatzailea:

Elementua Sinboloak Identifikatzailea

Voltmetroa P

↑ 3.10 irudia. Matxarda-


amperemetroarekin neurtzeko
Amperemetroa P
prozesua.
Instalazioen babesa 75

2. Instalazio elektrikoetan gerta daitezkeen


akatsak
Denboraren eraginez, funtzionamendu-baldintzen ondorioz, hasierako kasu praktikoa
aldameneko beste instalazio batzuen eraginez edo klima-baldintzen
Beharrezkoa da instalazioak
eraginez, oso litekeena da instalazioetan hutsak edo akatsak agertzea,
babestea ondasun eta pertsonen
instalazioetan kalte larriak eragin ditzaketenak edo baita pertsonen
segurtasuna bermatzeko.
bizia arriskuan jar ditzaketenak ere. Horregatik, oso garrantzitsua da
akats horiek identifikatzea eta babes-neurri egokiak izatea.

2.1. Gainintentsitateak
Instalazioak baldintza jakin batzuetan lan egiteko diseinatzen dira; baldintza horietan instalazioan
barrena dabilen intentsitateari intentsitate izendatu (In) deritzo, eta hori da baldintza «normaletan»
ibiltzen den intentsitatea. Diseinuan kalkuluak ondo egin badira, bai eroaleak, bai zirkuituko gainerako
elementuak, prest daude intentsitate hori denbora-mugarik gabe jasateko.

↑ 3.11 irudia. Instalazio baldintza izendatuetan.

Baina, batzuetan, gertatzen da zirkuituren bati potentzia gehiago


gogoan izan
eskatzea bera emateko prestatuta dagoena baino. Hori gertatzen da,
adibidez, hargune bakar batetik zenbait hargailu elikatu nahi badira, Eroale batean barrena intentsitate

edo motor bati eman dezakeen baino potentzia mekaniko handiagoa batek zirkulatzen duenean, beroa
sortzen da (Joule efektua). Hau
eskatzen bazaio. Kasu horretan, behar den potentzia emateko,
balio du:
hargailuek intentsitate handiagoa eskatzen dute (P = V · I; baldin eta
V finkoa bada, sarearena delako, I handitu beste aukerarik ez dago). Q = R · I2 · t (jouletan)
Egoera horretan, gerta daiteke instalazioan dabilen intentsitatea
bikoiztu edo hirukoiztea (2 edo 3 aldiz In). Kasu horretan, esaten da
gainkarga bat gertatu dela. Intentsitate horrek denbora luzean
zirkulatzen badu, eroaleen isolamenduari kalte egin diezaioke,
tenperatura gehiegi igotzen delako.
76 3 unitatea

↑ 3.12 irudia. Instalazio gainkargatua.

Batzuetan, eroaleen isolamenduan akats bat dagoelako adibidez, potentzial desberdinean dauden bi
eroaleren edo instalazioko bi punturen artean ia erresistentziarik gabeko lotura bat gertatzen da.
Erresistentzia ia zero denez, intentsitatea kasu horretan biziki handitzen da (20 edo 30 aldiz In):
zirkuitulabur bat gertatu da. Instalazioa ez dago prestatuta intentsitate handi hori jasateko, eta, berehala
eteten ez bada, arriskua dago instalazioa hondatzeko eta baita sute bat sortzeko ere.

Intentsitatea
eroaleen
erresistentziak
baino ez du
mugatzen

↑ 3.13 irudia. Zirkuitulabur baten adibidea.


Instalazioen babesa 77

Gainkargei eta zirkuitulaburrei gainintentsitate izen generikoa hasierako kasu praktikoa


ematen zaie, zeren eta bi kasuetan intentsitate izendatua baino
Beharrezkoa da instalazioa gainin-
handiagoa baita.
tentsitateetatik babestea.

2.2. Isolamendu-akatsa
Instalazio bateko elementuen isolamendu zuzenak —hala eroaleen artean nola eroaleen eta masen edo
lurraren artean— potentzial desberdinean konektatutako elementuen artean nahi gabeko kontaktuak ez
gertatzea bermatzen du.

Isolamendu hori desegokia bada, edo dena delakoagatik hondatu bada, bi gauza gerta daitezke:

Akatsagatik, bi eroale aktibo (tentsio desberdinekoak) kontaktuan jartzea eta, ondorioz, zirkuitulabur
bat gertatzea.

Instalazioaren atal aktibo bat, hau da, eroale bat, aktibo ez zen hasierako kasu praktikoa
parte batekin —adibidez, metalezko karkasa bat— kontaktuan
Beharrezkoa da instalazioa isola-
jartzea. Kasu horretan, metalezko karkasak potentzial-diferentzia
mendu-akatsetatik babestea.
bat hartuko du lurrarekiko, eta lurrerako korronte bat sortuko da
baldin eta horretarako bide itxi bat aurkitzen bada. Hargailuak
lurrerako hargunea baldin badu, akats-intentsitatea hartan barrena
ibiliko da lurrerantz. Egoera horretan pertsona batek karkasa
ukituko balu, intentsitateak pertsona horren gorputzean zehar
ibiliko litzateke: zeharkako kontaktu bat litzateke. Lurrerantz
deribatzen diren korronteei ihes-korronte deritze.

hiztegia
Zuzeneko kontaktua
Pertsona baten eta instalazio baten
parte aktibo baten arteko
kontaktua.

Zeharkako kontaktua
Pertsona baten eta instalazio baten
masa metaliko baten arteko
kontaktua, masa hori, isolamendu-
akats baten ondorioz, tentsiopean
Konexio askatua
Isolatzailea dagoenean.
egoera txarrean
dago

↑ 3.14 irudia. Isolamendu-akatsak motor monofasiko batean.

ARIKETAK
1. Zerrendatu itzazu isolamendu-akats baten kausa izan daitezkeen guztiak.
78 3 unitatea

2.3. Gaintentsioak
Esaten da gaintentsio bat sortu dela sareko tentsio izendatua baino
hasierako kasu praktikoa tentsio handiago bat agertzen denean. Ondorioa zerbitzua etete huts
Instalazio guztietan komeni da —eta bat izan daiteke, baina baita banaketa-koadroa edo koadro horretan
beste batzuetan nahitaezkoa da— konektatutako ekipoak erabat hondatzea ere.
gainkargetatik babestea.
Gaintentsioak bi motatakoak izan daitezke:

Gaintentsio iragankorrak: gaintentsio handi bat oso denbora


laburrean. Fenomeno atmosferikoek eta sareko maniobrek
(adibidez, hargailu oso induktiboak konektatzea) eragindakoak
izan daitezke.

Aldi baterako gaintentsioak (iraunkorrak ere deituak):


gaintentsioaren balioa txikiagoa da, % 10etik gora tentsio
izendatuaren gainetik, baina luzeago irauten dute. Instalazioetako
akatsen ondorioz gerta daitezke; adibidez, transformadore batean
neutroa galtzea.

Gaintentsio iragankorra Aldi baterako gaintentsioa (iraunkorra)

gehiago jakiteko Jatorri


atmosferikoko
Herrialde bakoitzean badira mapak gaintentsioa
zonaka erakusten dutenak zer
Maniobra-
arrisku dagoen tximisten eragin-
gaintentsioa
pean gertatzeko. Tentsioa: 230 V

8.000 V 140 µs-an 460 V 10 s-an


Ekaitz-egun / urte < 20
↑ 3.16 irudia. Gaintentsioen sailkapena (ABB).
Ekaitz-egun / urte > 20
Ekaitz-egun / urte > 25
↑ 3.15 irudia. Ekaitz-egunak.
3. Fusibleak
3.1. Funtzionamendua
Fusibleak instalazio elektrikoa babesteko elementuak dira, eta
babestu beharreko zirkuituarekin seriean konektatzen dira.

Kobrearena baino urtze-puntu baxuagoa duen material baten hari


batez fabrikatzen dira, eta eroaleek baino sekzio txikiagoa izan ohi
dute. Helburua da gehiegizko intentsitate batek eragindako
tenperatura-igoeraren bat gertatzen denean fusiblea izatea berotzen
den lehen puntua. Tenperatura behar bezain altua bada, elementua
urtu egingo da, eta eten egingo du zirkuitua; hala, saihestu egiten da
gainintentsitate arriskutsuak zirkulatzen jarraitzea eta gainerako
osagaiak hondatzea.
Instalazioen babesa 79

Erre daitekeen haria konpartimentu batean sartuta dago, eta, batzuetan, material geldo batez (adibidez,
silizea) inguratuta dago, haria urtzean sortzen den arku elektrikoa iraungitzeko.

Kanpotik ezin denez ikusi fusiblea erre den ala ez, batzuek adierazle bat izaten dute, kolpekari izenekoa,
kolorezko elementu baten bidez fusiblearen egoera bistaratzen duena.

Fusibleen abantaila, gainintentsitateetatik babesteko beste babesgailu batzuen aldean, kostu txikia da;
desabantaila, berriz, eten bat gertatzen den bakoitzean aldatu beharra da, zeren eta fusiblea ezin baita
berriro erabili.

Hurrengo irudian, fabrikatzaileak fusible-balio izendatu batzuetarako emandako grafikoak ikus


daitezke. Grafiko horietan irudikatuta dago zenbat denbora behar duen fusibleak urtzeko haren barnean
dabilen intentsitatearen funtzioan. Ohartu zaitez ardatzak balio logaritmikotan adierazita daudela.

hiztegia
Urtze birtualaren denbora tvs [s]

Euskara-Ingelesa
Voltmetroa: voltmeter
Amperemetroa: ammeter
Serieko konexioa: serial conection
Paraleloko konexioa: parallel
connection
Tentsioa: voltage
Korrontea: electric corrent
Matxarda-amperemetroa: clamp
ammeter
Gainintentsitatea: overcurrent
Gaintentsioa: overvoltage
Zirkuitulaburra: short circuit
Fusiblea: fuse
Etengailu diferentziala: differential
switch
Disjuntorea: circuit brakers

Aurreikusitako zirkuitulabur-korrontea Ip [A]

↑ 3.17 irudia. Fusible-familia baten fusio-kurbak (SIEMENS AG).

Zirkuitulaburreko intentsitatea 1 A bada, grafikoan ikusten da 1 A-ko fusiblearen kurbak (berdea) ez


duela inoiz ebakitzen 1 A-ko (100 A) zirkuitulaburreko korronteari dagokion bertikala; hau da, denbora
infinitua da. Horrek esan nahi du fusiblea ez dela inoiz urtzen; eta hori logikoa da, zeren eta hori baita
intentsitate izendatuaren balioa. Hura baino balio txikiagoekin ere ez litzateke inoiz urtuko, hau da, ez
luke oztopatuko instalazioaren funtzionamendu normala.

Zirkuitulaburreko intentsitatea 8 A bada, ikusten da dagokion kurba berdeak eta 8 A-ko


zirkuitulaburreko korrontearen bertikalak puntu batean elkar ebakitzen dutela. Denboraren ardatzean
ikusten da puntu horri dagokion denbora, gutxi gorabehera, 3 · 10–1 s dela, hau da, fusibleak 0,3 segundo
beharko ditu urtzeko.
80 3 unitatea

Eskemetan, hauek dira fusibleen sinboloa eta identifikatzailea:

Elementua Sinboloak Identifikatzailea

Fusible
F
polobakarra

Fusible
F
bipolarra

Fusible
F
tripolarra

Fusible
ebakigailu F
tripolarra

3.2 Ezaugarriak
Fusiblea definitzen duten ezaugarri nagusiak hauek dira:

Intentsitate izendatua: Egoera normalean instalazioan dabilen


intentsitatea.

Tentsioa: fusiblea instalatuko den tokiko tentsioa, hau da,


instalazioarena.

Ebakitzeko gaitasuna: Ebaki dezakeen intentsitatearen balio


maximoa.

Kolpekaria, fusiblea erre dela bistaratzen duen elementua.

Fusible mota: fusible motak zer erabilera nagusitarako diseinatu


den adierazten du, eta bi letraren bidez identifikatzen da:

g Banaketa-fusibleak
1. LETRA Fusible laguntzaileak; beste babesgailu
a
bati laguntzen diote
G Erabilera orokorra
L Linea elektrikoak babestea
2. LETRA
M Motorrak babestea
R Fusible lasterrak
↑ 3.18 irudia. Fusible-etxe mota
batzuk. Hala, gG, gL, aM... motako fusibleak aurkituko ditugu.
Instalazioen babesa 81

3.3. Fusible-forma motak


Fusiblearen formari dagokionez, zenbait mota daude:
gehiago jakiteko
Fusible zilindrikoak: fusible tradizionalak dira NH fusibleak bere oinarritik
Kolpekaria: ateratzeko, honelako helduleku bat
fusiblea urtu erabiltzen da:
denean, erlaitz
Fusible bat altxatzen da
mota
Intentsitate
izendatua

Intentsitate Tentsio
Tentsioa izendatua izendatua
eta
korronte
mota Fusible- Fusible
klasea mota
Ebakitzeko
gaitasuna
↑ 3.19 irudia. Heldulekua.
↑ 3.20 irudia. Fusible zilindrikoak ↑ 3.21 irudia. Aihotz-fusiblea
(SIEMENS AG). (SIEMENS AG).

Aihotz-fusiblea edo NH fusiblea: behe-tentsioko eta etete-


ahalmen handiko fusibleak. 1.250 A-rainoko intentsitate
izendatuetarako eta 690 V-eraino tentsio izendatuetarako
fabrikatzen dira. 120 kA-rainoko etete-ahalmena izan dezakete.
Urtzen den elementuarekiko paraleloan jarritako hari tenkatu bat
dute, eta, fusiblea urtzen denean, goialdean dagoen erlaitz txiki bat
altxatu egiten da, eta fusiblearen egoera adierazten du.

Diazed fusibleak: jatorriz, alemanak dira; duten forma dela eta,


«botila-fusible» ere esaten zaie. 2 A eta 100 A bitarteko intentsitate
izendatuetarako fabrikatzen dira. 50 kA-rainoko etete-ahalmena
dute.

↑ 3.23 irudia. Fusible-etxe mota


↑ 3.22 irudia. Diazed Fusibleak (SIEMENS AG). batzuk.

ARIKETAK
2. Zirkuitu bat 6 A-ko intentsitate izendatuko fusible batez babestuta dago. 3.17 irudiko
grafikoak kontuan izanik, esan zenbat denbora beharko duen zirkuitua irekitzeko 6 A, 15 A
eta 30 A-ko zirkuitulabur-intentsitate baterako.
82 3 unitatea

4. Etengailu automatikoa edo


magnetotermikoa
4.1. Funtzionamendua
Etengailu magnetotermikoa gainkarga-korronteetatik eta
hasierako kasu praktikoa zirkuitulaburretatik babesteko gailu bat da. Holako korronteak
Etengailu magnetotermikoak gainin- agertzen direnean, bera instalatuta dagoen zirkuitua automatikoki
tentsitateetatik babesten du. irekitzen du.
Izenak berak adierazten duen moduan, irekitzeko bi sistema ditu:
Desarragailu magnetikoa: zirkuitulaburreko korronteak
detektatzean eragiten du; horrelako korronteak oso arriskutsuak
direnez, oso azkar ebaki behar du.
Desarragailu termikoa: gainkarga-korronteak detektatzean
↑ 3.24 irudia. Etengailu
eragiten du. Ebakitzea ez da hain berehalakoa.
magnetotermiko polobakar, bipolar,
tripolar eta tetrapolarrak (ZOLODA).
Desarragailu termikoa elkarri lotutako bi metal desberdineko bi
xaflatxoz osatuta dago. Xafletan barrena gainkarga-intentsitate bat
pasatzen denean, pixkanaka berotuz joaten dira eta, ondorioz,
dilatatuz. Bi xaflatxoak material desberdinekoak direnez, haietako bat
BTAEren arabera
beti dilatatuko da gehiago bestea baino; horren ondorioz, bi plakak
Instalazio elektriko orok etengailu kurbatu egingo dira, eta horrek zirkuitua irekitzea eragingo du
orokor automatiko bat izan behar
denbora baten ondoren.
du, potentzia kontrolatzeko eten-
gailutik (PKE) independentea, eba- Desarragailu magnetikoa, berriz, elektroiman batez osatuta dago.
kidura omnipolarrekoa eta Elektroimanean barrena dabilen intentsitatea balio jakin batera iristen
gutxienez 4.500 A-ko etete- denean, hari elkartutako kontaktuetatik tira egiten duen indar bat
ahalmenekoa. sortzen da, eta zirkuitua ireki egiten da oso-oso denbora laburrean
(milisegundoak).
Hauek dira etengailu magnetotermikoak eskemetan irudikatzeko
gehiago jakiteko sinboloak:
Magnetotermikoaren sinboloa kon- Elementua Sinboloak Identifikatzailea
plexua da, baina oso modu grafi-
koan adierazten ditu bere osagaiak: Etengailu
magnetotermiko Q
Eragintza Kontaktuak
polobakarra

Desarragailu
termikoa Etengailu
magnetotermiko Q
bipolarra

Etengailu
Desarragailu magnetotermiko Q
magnetikoa tripolarra
↑ 3.25 irudia.
Magnetotermikoaren sinboloa.
Etengailu
magnetotermiko Q
tetrapolarra
Instalazioen babesa 83

4.2. Ezaugarriak
Fabrikatzailea

Modeloa
gehiago jakiteko
Ziur asko, entzungo zenuen PKEa
Kurba mota: C (edo, gaztelaniaz, ICPa) aginte- eta
babes-koadroko osagaia dela.
Intentsitate izendatua: Potentzia Kontrolatzeko Etengailua-
32 A ren siglak dira. PKEa nahitaezkoa
Sinboloa
da instalazio elektriko guztietan;
haren ardura da kontrolatzea ez
dela kontsumitzen potentzia
Konektatua/ gehiago enpresa hornitzailearekin
deskonektatua kontratatu dena —hau da, ordain-
adierazlea
tzen ari garena— baino. Hori ger-
tatzen bada, zirkuitua deskonek-
Tentsio izendatua:
400 V, alternoa tatzen du.

↑ 3.26 irudia. Etengailu magnetotermiko baten ezaugarriak (SIEMENS AG).

Etengailu automatiko bat definitzen duten ezaugarri nagusiak hauek


dira:
Polo kopurua: ebakitzen duen eroale kopurua da. Polobakarrak,
bipolarrak, tripolarrak edo tetrapolarrak izan daitezke.
Intentsitate izendatua: Baldintza normaletan haren barnean
ibiliko den intentsitatea.
↑ 3.27 irudia. PKEa (SIEMENS AG).
Ebakitzeko gaitasuna: Ebaki dezakeen intentsitatearen balio
maximoa.
Kurba mota: zehazten ditu gailuaren funtzionamendua, ebakitze-
denbora eta zer desarragailuk eragiten duen intentsitatearen gehiago jakiteko
balioaren funtzioan. Kurba mota ohikoenak hauek dira: B kurba, C EAT (gaztelaniaz, PIA) Etengailu
kurba, D kurba eta PKE kurba. Automatiko Txikiaren sigla da.
BTAEren arabera, instalazioaren
(Etengailu magnetotermiko motei buruz gehiago jakiteko,
zirkuitu bakoitzean EAT omnipolar
kontsultatu ezazu unitate honetako Mundu Teknikoa). bat jarri behar da, zirkuituko
intentsitate izendatu berekoa.
5. Etengailu diferentziala
5.1. Funtzionamendua
Etengailu diferentziala instalazioa isolamendu-akatsetatik babesten
duen gailu bat da; beraz, instalazioa erabiltzen duten pertsonak
zeharkako kontatuetatik babesten ditu.
Etengailu diferentzialak nukleo magnetiko txiki bat du barnean
(eraztun trinko bat), transformadore baten nukleoarena egiten duena. ↑ 3.28 irudia. EATa (SIEMENS AG).
Instalazioa elikatzeko eroaleak (joan-etorrikoak) nukleo horren
barnealdetik pasatzen dira, eta transformadorearen primarioarena
egiten dute. Nukleoaren inguruan biribilkatutako haril txiki bat ere hasierako kasu praktikoa
badago; zirkuitu sekundarioaren baliokidea litzateke. Haril Etengailu diferentziala pertsonak
sekundario horrek iman baten moduan jokatzen du; haren barnean zeharkako kontaktuetatik babesten
dabilen intentsitatea balio jakin batera iristen bada, etengailuaren ditu.
kontaktuak irekitzea eragingo du.
84 3 unitatea

→ 3.29 irudia. Etengailu


diferentzialaren funtzionamendu- Malgukia
printzipioa.

Ijoanera Iitzulera

Haril
primarioa

Haril sekundarioa

Instalazio hartzailea

Instalazioan akatsik ez dagoenean, instalazioa elikatzen duen korronte osoa eroale neutrotik itzultzen
da. Egoera horretan, balio bereko baina kontrako noranzkoko bi intentsitatek primario gisa jokatzen
dute. Intentsitate horien efektuek elkar ezabatzen dute, eta, ondorioz, sekundarioan ez da tentsiorik
induzitzen.

→ 3.30 irudia. Isolamendu-akatsik


gabeko instalazioa.

Desarra-
mekanismoa

Isolamenduan aktsen bat baldin badago, intentsitatearen parte bat handik deribatuko da, baldin eta bide
itxiren bat aurkitzen badu. Pertsona batek hargailuaren karkasa ukitzen duenean, lurrean barrena ixten
da zirkuitua. Kasu horretan, joaneran eta itzuleran intentsitateak berdinak ez direnez, haren efektuek ez
dute elkar ezabatzen, eta tentsioa induzitzen da sekundarioan. Akatsagatik galtzen den intentsitatea
behar bezain handia bada, sekundarioan behar beste indar lortuko da diferentzialaren kontaktuetan
eragin eta irekitzea lortzeko. Ebakitzea ia aldiberekoa da; hala, pertsona babesten du zeharkako
kontaktu baten efektuetatik.
Instalazioen babesa 85

DESARRA! DESARRA!

Desarra- Desarra-
mekanismoa mekanismoa

↑ 3.31 irudia. Isolamendu-akatsa duen instalazioa: lurrerako hargunerik gabe (ezkerrean)


eta lurrerako hargunearekin (eskuinean).

Instalazioak lurrerako hargunea badu (babes-eroalea), akats-


korrontearen zirkuitua lurraren bidez ixten da, eta diferentzialaren
desarra eragiten du inork ukitu baino lehen.
Eskemetan, etengailu diferentziala irudikatzeko, sinbolo eta
identifikatzaile hauek erabiltzen dira:

Elementua Sinboloak Identifikatzailea

Etengailu diferentzial ↑ 3.32 irudia. Etengailu diferentzial


Q
bipolarra
tetrapolarra.

gehiago jakiteko
Etengailu diferentzial
Q Badira merkatuan gailu batzuk,
tetrapolarra
akats bat gertatu denean, sistema
berriro konektatzen saiatzen dire-
nak. Konexioa posible izango da

5.2. Ezaugarriak baldin eta akatsa desagertu bada;


bestela, inoiz ez. Halako diferen-
Etengailu diferentzial bat definitzen duten ezaugarri nagusiak hauek tzialetan, hala sentikortasuna nola

dira: birkonexio-denbora doigarriak dira.

Intentsitate izendatua: etengailua ezarriko den instalazioaren


intentsitatea.
Tentsio izendatua: etengailua ezarriko den instalazioaren tentsioa.
Sentikortasuna (∆In): etengailu diferentziala irekitzea eragiten
duen akats-intentsitatearen baliorik txikiena Balio horren arabera,
honela sailkatzen dira diferentzialak:
− Sentikortasun txikia: ∆In > 300 mA. Babes-maila handia behar
ez duten industrietan erabiltzen da.
− Sentikortasun handia: ∆In 10 eta 30 mA artean. Etxebizitzetan
eta, oro har, instalazioetan gehien erabiltzen direnak 30 mA- ↑ 3.33 irudia. Etengailu
koak dira. diferentziala pasatzeko kablearekin
Polo kopurua: diferentzial bipolarrak eta tetrapolarrak fabrikatzen (CIRCUTOR).

dira.
86 3 unitatea

Sentikortasuna Etengailu
diferentzialaren
sinboloa

Kontaktuen egoeraren
Intentsitate adierazle
izendatua: 20 A

Tentsio izendatua:
230 V

Funtzionamendu zuzena
egiaztatzeko test-botoia.
Komeni da noizean behin
sakatze
Ebakitzeko
gaitasuna: 6.000 A

↑ 3.34 irudia. Etengailu diferentzial bipolarra (SIEMENS AG).

6. Selektibotasuna
gehiago jakiteko Instalazio elektriko batean akats bat gertatzen denean, onena litzateke
haren ondorioak ukitutako zonara mugatzea, eta gainerako zirkuituak
Banaketa-koadro batean, babes-
elementuen hierarkiari dagokionez,
funtzionamenduan mantentzea, normaltasunez jarraitu ahal izateko
izendapen hau erabiltzen da:
lanean.

Uretan gora: Erreferentzia egi- Hori lor daiteke erabilera-zirkuituetan etengailuak instalatuz eta
ten zaion aparatuaren gaineko behar bezala hautatuz, akatsa izan duen zirkuitua babesten duen
maila batean dauden gailuak etengailuak bakarrik desarratuko duela bermatzeko. «Uretan gora»
aipatzeko.
dauden gainerako etengailuek ez dute deskonektatzen, eta, hala,
Uretan behera: Erreferentzia instalazioaren gainerakoak funtzionatzen jarrai dezake. Hori
egiten zaion aparatuaren azpiko gertatzen denean, esaten da instalazioaren babesek selektibotasuna
maila batean dauden gailuak dutela.
aipatzeko.
Baldintza hori zirkuitulaburreko intentsitatearen edozein baliotarako
betetzen denean, esaten da selektibotasuna osoa dela. Muga jakin
batetik beherako zirkuitulaburreko intentsitateetarako bakarrik
betetzen bada, esaten da selektibotasuna partziala dela.

Selektibotasuna lortzeko zenbait metodo daude:

Denbora bidez: «uretan gora» dagoen etengailuak aukera izan behar du desarran atzerapen bat
ezartzeko, «uretan behera» dagoen etengailuari deskonektatzeko denbora emateko.

Intentsitate bidez: «uretan gorako» etengailua hautatzean, «uretan beherako» etengailuarena baino
desarra-intentsitate handiagoa, hala termikoa nola magnetikoa, duen bat aukeratzea.

Berezkoa: ezaugarri desberdinak (tamaina, intentsitate izendatua, etab.) dituzten gailuak erabiltzea,
eta funtzionatzeko moduan dituzten diferentziak aprobetxatzea. Fabrikatzaileek ematen dituzten
tauletan beren produktuen artean selektibotasuna dagoen adierazten dute.
Instalazioen babesa 87

B-ren deskonexio-kurba

A-ren deskonexio-kurba

B bakarrik
irekitzen da
A eta B
irekitzen dira

A etengailuaren desarra magnetikoaren intentsitatea Izl baino


handiagoa den bitartean, selektibotasuna bermatuta dago

↑ 3.35 irudia. Intentsitate bidezko selektibotasunaren desarra-kurbak.

Etengailu diferentzialak erabiltzen direnean, selektibotasuna lor daiteke uretan behera sentikortasun
handiagoko etengailuak ezarriz lerroaren buruan daudenak baino, edo, bestela, desarra-atzerapenaren
metodoa erabiliz.
Uretan gora C60, N, H, L
C kurba
Uretan behera I (A) 2 3 4 6 10 16 20 25 32 40 50 63
C60, N, H, L (A) 15 25 30 45 75 120 150 188 240 300 375 473
C kurba 0,5
0,75
1
2
3
4
6
10
16
20
25
32

Selektibotasun-zona
↑ 3.36 irudia. Fabrikatzaile baten produktuen arteko selektibotasun-taula.

7. Filiazioa Eb-ah. 150 kA


Izl = 80 kA
220 A
Zirkuitu baterako aurreikusitako zirkuitulabur-korrontea baino
ebaketa-ahalmen txikiagoko etengailu automatiko bat zirkuitu
Eb-ah. 36 kA Izl = 50 kA
horretan instalatzeko aukera ematen duen teknika, baldin eta «uretan 63 A
gora» zirkuitulabur-intentsitate hori baino ebaketa-ahalmen handia-
goko beste etengailu bat badago. Eb-ah. 10 kA Izl = 24 kA
25 A
Hala, babesgailuetan diru-aurrezte garrantzitsua lortzen da.
↑ 3.37 irudia. Filiazio-adibidea.
Fabrikatzaileek filiazioa bermatzen duten beren produktuen taulak
ere ematen dituzte.
88 3 unitatea

8. Gaintentsioen kontrako babesa


BTAEren ITC-23 aplikazio-gida teknikoak zehazten du gaintentsioen aurkako babesgailuak ezarri behar
direla kasu hauetan:

EGOERAK ADIBIDEAK

Behe-tentsioko elikatze-linea erabat edo Instalazio guztiak, direla industrialak, direla


partzialki airekoa izatea, edo instalazioak hirugarren sektorekoak, direla etxebizitzak,
aireko lineak dituenean etab.
Segurtasun-zerbitzuak, larrialdi-zentroak,
Giza biziari eragiten dion akats-arriskua
ospitaleetako ekipamendu medikoa
Abeltzaintzako ustiategiak, arrain-haztegiak,
Animalien biziari eragiten dion akats-arriskua
etab.
Zerbitzu publikoei eragiten dien akats- Publikorako zerbitzuak galtzea, zentro
arriskua informatikoak, telekomunikazio-sistemak
Eten ezin diren nekazaritza- edo industria- Labeak dituzten industriak edo, oro har, eten
jarduerei eragiten dien akats-arriskua ezin diren industria-prozesu jarraituak
Segurtasun-zerbitzu ez-autonomoak dituzten
elkargune publikoetako instalazio eta ekipoei Larrialdiko argiteria-sistema ez-autonomoak
eragiten dien akats-arriskua
Deskarga atmosferikoen edo tximisten kontra Instalazio guztiak, direla industrialak, direla
babesteko kanpo-sistemak dituzten hirugarren sektorekoak, direla etxebizitzak,
eraikinetako instalazioak. etab.

ITC-23 gida horretan bertan, hargailuen sailkapen bat egiten da


gaintentsioak jasateko duten ahalmenaren arabera.

hasierako kasu praktikoa Gaintentsioetatik babesteko gailuen


Instalazioak tentsio-igoeretatik ezaugarriak
babesteko, gaintentsioen aurkako
babesgailu bat jartzen da. Babesgailuak babestu nahi den instalazioarekiko paraleloan
instalatzen dira beti, eta lurrerako lotura ahalik eta zuzenenarekin.
→ 3.38 irudia. Gaintentsioen aurkako
babesgailu mota batzuk (SIEMENS AG).

Egoera normalean, babesgailuak ez dio ezertan eragiten instalazioari,


baina babestu beharreko instalazioaren tentsio izendatua baino
tentsio handiago bat agertzen bada, gailuaren erresistentzia bat-
batean gutxitzen da, eta korrontearen zirkulazio handia lurrerantz
bideratzen du; hala, tentsioa muga onargarrien barnean iraunarazten
saiatzen da.
Instalazioen babesa 89

Babesgailuaren helburua da beraren muturren arteko tentsioa, beti, babestu behar dituen ekipoen tentsio
maximo onargarria baino txikiagoa izatea lortzea, bere gaintentsio-kategoriaren arabera.

Gaintentsioen aurkako babesgailuak irudikatzeko, sinbolo hauek erabiltzen dira:

Elementua Sinboloak Identifikatzailea

Gaintentsioen
aurkako babesgailu F
monofasikoa

Gaintentsioen
aurkako babesgailu F
bifasikoa

Gaintentsioen
aurkako babesgailu F
trifasikoa

Gaintentsioen
aurkako babesgailu F
tetrafasikoa

Gaintentsioen aurkako hiru babesgailu mota bereizten dira ezaugarrien arabera:

1. mota 2. mota 3. mota


Energia xurgatzeko
Oso handia-Handia Ertaina-Handia Txikia
ahalmena
Erantzun-lastertasuna Txikia-Ertaina Ertaina-Handia Oso handia
Gaintentsioaren Tximistak zuzenean Jatorri atmosferikoko gaintentsioak eta
jatorria jotzea kommutazioak

Oro har, gaintentsioen aurkako babesa lortzen da 2. motako gailu bat instalatuz gero instalazioaren
jatorritik ahal den gertuena, koadro nagusian.

Hala ere, oso hargailu sentikorrak babestu behar badira, oso zaila da gailu bakar batek instalaziora
konektatutako ekipo guztiak babestu ahal izatea; horregatik, bi babesgailu edo gehiagoren ekintza
konbinatu ohi da. Eraikinak tximistorratza baldin badu, beharrezkoa da, gainera, 1. motako gailu bat
instalatzea linearen jatorrian.

3.39 irudian, eskema oso bat erakusten da, babes mota guztien kokalekua adierazita.

Koadro sekundarioetan, beharrezkoa da deskonexio-etengailu bat ere instalatzea, etengailu nagusiaren


desarra galaraziko duena baldin eta gaintentsioen aurkako babesgailua hondatzen bada deskarga
aurreikusitakoa baina handiagoa izateagatik.
90 3 unitatea

Koadro nagusia Koadro sekundarioa

1. motako babesa

Instalazioaren
gainerako ataletarantz Hargailuak
eta banaketa-koadro
sekundarioetarantz 2. motako babesa

Aparatu sentikorren amaierako babesa

Irteera-lineetako
babesak

3. motako babesa

↑ 3.39 irudia. Gaintentsioetatik babesteko gailuen konexio-eskema.

9. Babes-koadroetako eskemen
irudikapena
Banaketa-koadroetan parte hartzen duten babesgailuen banaketa
hierarkikoa bi eskema motarekin irudika daiteke modu grafikoan:

Harianiztunak. Aparatuen sinboloak beren polo guztiekin


irudikatzen dira, eta linea elektrikoak beren fase guztiekin, eta
konexio elektriko guztiak xehe-xehe irudikatzen dira.

Unitate honetan ezagutu dituzun sinboloak irudikapen


harianiztunarenak dira.

hasierako kasu praktikoa Haribakarrak. Haietan sinboloa modu sinplifikatuan irudikatzen


da, polo bakar batekin, eta kableatua lerro bakar baten bidez.
Eskema haribakarra instalazioaren
Holako eskemetan, polo kopurua eta kable errealen kopurua lerro
irudikapen sinplifikatu bat da.
zeihar txikien bidez irudikatzen da.

Fusible bipolarra Fusible tripolarra

↑ 3.40 irudia. Irudikapen haribakarra.


Instalazioen babesa 91

Kable kopurua irudikatzeko bi modu

↑ 3.41 irudia. Diferentzial baten eta hari iristen zaizkion kable kopuruaren irudikapen haribakarra.

ADIBIDEA
Irudikapenaren adibidea

Eman dezagun 230 V-eko hiru linea monofasikotarako banaketa-koadroa muntatu behar duzula
400 V-eko banaketa-sare trifasiko neutrodun batetik abiatuta. Linea nagusiak etengailu
magnetotermiko batez eta etengailu diferentzial batez babestuta egon behar du. Gainera, linea
monofasiko bakoitzak banako etengailu magnetotermikoak izan behar ditu. Marraztu irudikapen
haribakarra eta harianiztuna.

Ebazpena:

Babes-koadro honen irudikapen harianiztuna eta haribakarra hauek dira:


Uretan behera
Uretan gora

↑ 3.42 irudia. Eskema harianiztuna. ↑ 3.43 irudia. Eskema haribakarra.


92 3 unitatea

AMAIERAKO ARIKETAK

1. Ondoko irudiaren eskeman, azter ezazu nola dagoen ezarrita etengailu diferentziala. Ondo
dago? Deskriba ezazu zer gertatuko litzatekeen akats-intentsitate bat sortuko balitz
instalazio hartzailearen karkasan zehar.

Etengailu
diferentziala

↑ 3.44 irudia.

2. Eskema honetan, instalazio batean aurreikusitako zirkuitulabur-intentsitateak irudikatu dira.


Kontuan izanik etengailu automatiko bakoitzaren ebaketa-ahalmena, betetzen dira filiazio-
printzipioak?, zer proposatzen duzu instalazioaren diseinua hobetzeko?

Eb-ah. = 40 kA

Eb-ah. = 25 kA
Eb-ah. = 15 kA

Izl = 20 kA Izl = 10 kA

↑ 3.45 irudia.

3. Begiratu ezazu 3.36 irudiko taulan. Motorrean akats bat agertzen bada, zer gertatuko da?
Egokiena da hori? Hala ez bada, proposa ezazu neurriren bat konpontzeko.

C60 C kurba

C60 C kurba

Izl

↑ 3.46 irudia.

4. Eman dezagun instalazio batean hartzaile guztiak motorrak direla. Abiatzen direnean
intentsitate handiak dituzte, intentsitate izendatua baino lau aldiz handiagoak. Instalazioa
babesteko etengailu automatiko bat hautatu beharko bazenu, Mundu Teknikoa atalean
kontsultatuz, zer kurba mota iruditzen zaizu egokiena?, zergatik?
Instalazioen babesa 93

5. Mundu Teknikoa ataleko kurbak kontuan izanik, eta C kurbari jarraitzen dion etengailu
automatiko baterako, esan ezazu zenbat denbora beharko duen, gehienez, zirkuitua
deskonektatzeko baldin eta balio honetako gainintentsitate bat sortzen bada:
a. 3 aldiz zirkuituaren intentsitate izendatua.
b. 8 aldiz zirkuituaren intentsitate izendatua.
c. 15 aldiz zirkuituaren intentsitate izendatua.
6. Egin ezazu unitate honetako Lan-praktika atalean proposatzen den ariketa. Osa ezazu
ariketa 2. lan-praktikarekin.
7. Marraztu bi linea trifasiko (bat indarrekoa eta bestea argiteriakoa) orokorretarako babes-
koadro baten eskema harianiztuna eta haribakarra. Indar-linea, «uretan behera», irteera-
linea trifasiko neutrodun batean eta bi linea monofasikotan banatzen da. Argiteriakoa, hiru
linea monofasikotan. Babes orokorrak magnetotermikoa eta diferentziala izan behar du.
Linea sekundarioek ere bi babes motak izan behar dituzte. Hirugarren mailako irteera-
lineetan, indarrekoetan zein argiteriakoetan, babes magnetotermikoa besterik ez da behar.
8. Marraztu ezaugarri hauek dituen «obra-koadro» baten eskema harianiztuna eta haribakarra:
a. Elikatze-sarea trifasiko neutroduna da, 400 V-ekoa.
b. Etengailu nagusia izan behar du.
c. Obraren argiteriarako linea bat besterik ez du izan behar, 230 V-ekoa.
d. Hormigoi-makinaren motor trifasikoa zuzenean elikatzen da koadrotik DIN errailerako
borneak erabiliz.
e. Indar-linea armairuaren atean kokatutako hargune industrial trifasiko baterako da.
f. 230 V-eko hargune monofasikoa ere indar-lineari dagokio.
g. Beste erabilera batzuetarako linea trifasiko laguntzaile bat ere behar da.
h. Voltmetro-kommutagailu bat eta voltmetro bat instalatu behar dira fase arteko tentsioa
egiaztatzeko koadroaren sarreran.
i. Hiru amperemetrok instalazioaren fase bakoitzean kontsumitzen den korrontea erakutsi
behar dute.
9. Proba-panela erabiliz, munta itzazu aurreko ariketako «obra-koadrorako» behar diren
elementuak. Egin kableatua, eta egiaztatu funtzionamendua Lan Praktikan ikusitako urratsei
jarraituz.

sartu Interneten
10. Bilatu fusible-fabrikatzaile batzuen katalogoak, eta egin zerrenda bat eskura dauden
intentsitate izendatuekin (kalibrea). Bat datoz kasu guztietan? Zure ustez, zergatik izango
da?
11. Merkatuan badira birkonexio automatikoa duten babesgailu magnetiko eta diferentzialak.
Bilatu gailu horiei buruzko informazioa: erabilera, abantailak, zer mota dauden, etab., eta
egin lan txiki bat irudiak jarriz.
94 3 unitatea

1. LAN-PRAKTIKA
ERREMINTAK
• Elektrikariaren oinarrizko erremintak
• Polimetroa edo tentsioko proba-
Babes-koadro orokorra
puntak
• Krinpatzeko erreminta HELBURUA

Unitate honen hasieran deskribatzen den babes-koadro orokorra muntatzea


eta funtzionamenduan jartzea babesgailu magnetotermiko, diferentzial eta
MATERIALA
gaintentsioen aurkakoaz hornitua.
• Aurreko ariketan muntatutako proba-
panela ARRETAK
• 8 borne + lurrerako hargune bat,
errailerako Ez manipulatu konexioetan, panela elikatze-sarera konektatuta dagoenean.
• 4 etengailu magnetotermiko tetrapolar
Har itzazu kontuan liburuaren amaierako segurtasun-fitxetan adierazitako
• 2 etengailu diferentzial tetrapolar jarraibideak.
• 3 etengailu magnetotermiko bipolar
• Gaintentsioen aurkako babesgailu GARAPENA
tetrafasiko bat
2
• 4 mm -ko linea-kablea (koloreak: 1. Marraztu babes-koadroaren eskema haribakarra.
beltza, grisa, marroia, urdin argia eta
berde-horia)
2
• 2,5 mm -ko linea-kablea (koloreak:
beltza, grisa, marroia eta urdin argia)
2
• 5 x 4 mm -ko zorro-kableak
2
• 2,5 mm -ko kableetarako puntakoak

↑ 3.47 irudia. Babes-koadroaren eskema haribakarra.


Instalazioen babesa 95

2. Marraztu eskema harianiztuna koadroko gailuen arteko konexioak adierazita.

3. linea

← 3.48 irudia. Babes-koadroaren eskema


harianiztuna.
1. linea 2. linea 3-1 linea 3-2 linea 3-3 linea

3. Egin ezazu krokis bat babesgailuen artean egin beharreko konexioak adieraziz, eta egin
zerrenda bat haietako bakoitza identifikatzeko.
Sarrerako bornetegia Q1 - Etengailu magnetotermiko tetrapolar orokorra.
Q2 - Etengailu diferentzial tetrapolar orokorra.
Etengailu Q3 - 1. lineako etengailu magnetotermiko tetrapolarra
orokorrak Q4 - 2. lineako etengailu magnetotermiko tetrapolarra
Q5 - 3. lineako etengailu magnetotermiko tetrapolarra
Q6 - 3. lineako etengailu diferentzial tetrapolarra
Q7 - 3/1 lineako etengailu magnetotermiko bipolarra
Q8 - 3/2 lineako etengailu magnetotermiko bipolarra
Q9 - 3/3 lineako etengailu magnetotermiko bipolarra
F1 - Gaintentsioen aurkako babesgailu tetrafasikoa

Gaintentsioen aurkako babesgailua


3. linea

← 3.49 irudia. Babes-koadroaren eskema


1. linea 2. linea 3-1 linea 3-2 linea 3-3 linea harianiztuna.
Sarreretako bornetegia
96 3 unitatea

1. LAN-PRAKTIKA (jar.)

4. Jar itzazu proba-paneleko elementuak irudian erakusten den bezala.

Elikatzeko
zorro-kablea

Elikatze-borneak

Irteera-borneak

↑ 3.50 irudia. Babesgailuen kokaera proba-panelean.

5. Sarrerako eta irteerako bornetegian, jar itzazu borne urdin argiak neutroaren kableak
konektatzeko.
2
6. 4 mm -ko kablea erabiliz, egin ezazu linea orokorraren eta 1. eta 2. lineen kableatua irteera-
borneetaraino. Eroaleetan errespetatu beharreko koloreak hauek dira: L1-Beltza; L2-Marroia;
L3-Grisa; N-Urdin argia eta PE-Berde-horia.

Krinpatu eroale guztietako puntakoak.

7. Hiru magnetotermiko tetrapolar sekundarioen arteko zubiak egiteko (Q3, Q4 eta Q5), orraziak
erabil ditzakezu. Orrazirik ez baduzu, egin itzazu zubiak kableak kanaletaren barnetik pasaraziz.
Orraziak

↑ 3.51 irudia. Orrazien erabilera zubiak egiteko.

2
8. Halaber, 4 mm -ko kablea erabiliz, egin ezazu 3. linearen kableatua Q6 magnetotermikoaren
sarreraraino eta gaintentsioen aurkako babesgailuarena (F1).
Instalazioen babesa 97

2 Elikatzeko zorro-kablea
9. 2,5 mm -ko kablearekin, eta lehenago
adierazitako kolore-kodea errespetatuz,
egin ezazu Q6-tik ateratzen diren hiru
linea sekundario monofasikoen
kableatua.

10. Eragin paneleko automatiko guztien


palankari, ebakitze-posizioan uzteko.

11. Konekta ezazu proba-panelaren zorro-


kablea hargune batera.

12. Kommuta ezazu polimetroaren


hautagailua 400 V-eko korronte
alternoko tentsioa neurtzeko.

13. Konekta itzazu polimetroaren proba-


puntak 1. lineako konexio-blokeetariko
bitan.
Irteera-borneak
14. Eragin linea hori elikatzen duten
automatikoei.

15. Egiazta ezazu polimetroak tentsio ↑ 3.52 irudia. Babes-koadro erabat kableatua.
egokia adierazten duela; kasu
honetan, 400 V izan behar du.

16. Aldatu proba-puntetako bat


linea bereko hirugarren
konexio-blokera, eta
egiaztatu orain ere 400 V Irteera-borneak
adierazten duela.

↑ 3.53 irudia. 1. lineako faseen arteko tentsioaren egiaztapena.

17. Egin ezazu gauza bera


neutroaren eta faseetako
bakoitzaren artean. Kasu
honetan, polimetroak 230 V
adierazi behar du.

18. Errepikatu 13tik 17rako Irteera-borneak


urratsak gainerako lineeta-
rako.

↑ 3.54 irudia. 1. lineako faseen eta neutroaren arteko tentsioaren


egiaztapena.
98 3 unitatea

2. LAN-PRAKTIKA
ERREMINTAK
• Elektrikariaren oinarrizko erremintak
• Krinpatzeko erreminta
Voltmetro-kommutadore bat
instalatzea koadro elektriko baten
MATERIALA sarrerako tentsioa egiaztatzeko
• Aurreko lan-praktikan muntatutako HELBURUA
proba-panela eta haren elementu
guztiak
Aurreko lan-praktikan muntatutako babes-koadroan voltmetro bat eta
• Voltmetro-kommutagailu trifasikoa
DIN errailerako voltmetro-kommutadore bat instalatzea faseen arteko tentsioa egiaztatzeko.
• DIN errailerako voltmetroa, 400 V-eko
eskala-hondokoa ARRETAK
2
• 1,5 mm -ko lineako kablea
Ez manipulatu konexioetan, panela elikatze-sarera konektatuta dagoenean.
2
• 1,5 mm -ko kableetarako puntakoak
Ondo konektatzeko, begiratu voltmetro-kommutadorearen jarraibide-orrietan.

Har itzazu kontuan liburuaren amaierako segurtasun-fitxetan adierazitako jarraibideak.

GARAPENA

1. Proba-panelaren goiko eta erdiko errailetan, jar itzazu voltmetro-kommutagailua eta DIN
errailerako voltmetroa, hurrenez hurren.

Voltmetro-
kommutadorea
Elikatzeko
zorro-kablea

DIN errailerako
voltmetroa

Irteera-borneak

↑ 3.55 irudia. Voltmetro-kommutadorea eta voltmetroa jartzea.


Instalazioen babesa 99

2. Begiratu voltmetro-kommutadorearen jarraibide-orrian zein diren linearen sarrera-borneak eta


voltmetrora irtetekoak. Konexioak 3.56 irudian erakusten denaren antzekoa izan behar du.
Voltmetro-kommutadorea Voltmetroa

↑ 3.56 irudia. Voltmetro-kommutadorearen eta voltmetroaren konexioak.

3. Kableatua amaitzeko, ken itzazu kendu behar diren kanaleta-estalkiak.


2
4. 1,5 mm -ko kablea erabiliz, konekta itzazu voltmetro-kommutadorearen sarrerako hiru faseak
Q2 diferentziala Q3, Q4 eta Q5 magnetotermiko sekundarioekin eta F1 gaintentsioen aurkako
babesgailuarekin lotzen dituen linean.

5. Konekta itzazu voltmetro-kommutadorearen irteerako bi kableak voltmetroaren borneetan.

↑ 3.57 irudia. Voltmetro-kommutadorearen irteerako ↑ 3.58 irudia.


kableen konexioa.

6. Jar itzazu berriro kanaletaren estalkiak.


7. Konekta ezazu proba-panelaren zorro-kablea hargune batera.

8. Eragin voltmetro-kommutadoreari, eta egiaztatu voltmetroak 400 V adierazten duela posizio


guztietan.
100 3 unitatea

MUNDU TEKNIKOA

Etengailu magnetotermikoen kurba mota


Kurba motak zehazten ditu etengailu magnetoter- C kurba: erabilera orokorreko instalazioetako
mikoen funtzionamendua, ebakitze-denbora eta zer eroaleak babesteko, motor txikiak, deskarga-
desarragailuk eragiten duen intentsitatearen balioaren lanparak etab. konektatuko zaizkienak.
funtzioan.
D kurba: korronte-pultsu handiak dituzten aparatuak
Garrantzitsua da babesgailu magnetotermikoa desarra- —hala nola motor handiak, karga kapazitiboak,
kurba kontuan hartuta hautatzea, babestu nahi den etab.— erabiltzen diren instalazioetarako kurba
zirkuituaren baldintzen funtzioan. egokia.

Kurba mota ohikoenak hauek dira: PKE kurba: potentzia kontrolatzeko etengailu gisa
erabiltzen da.
B kurba: zirkuitulabur-intentsitate txikiak aurreikusten
zaizkien eroaleak babesteko, hau da, zirkuitu erre-
sistibo hutsak, hala nola berokuntza, argiteria, etab.
Desarra-denbora
Desarra-denbora

Minutuak
Minutuak

B kurba C kurba
Segundoak

Segundoak
Desarra-denbora

Desarra-denbora
Minutuak

D kurba
Minutuak

PKE kurba

1: Desarra
termikoaren zona
(motela)
2: Desarra termiko
Segundoak

Segundoak

eta
magnetikoaren
zona
3: Desarra
magnetikoaren
zona (oso
lasterra)

↑ 3.59 irudia. Etengailu magnetotermikoen kurba motak.


Instalazioen babesa 101

LABURPENA
AKATSAK AUTOMATISMO INSTALATU BEHARREKO
INDUSTRIALETAKO INSTALAZIOETAN BABESGAILUAK

Gainkargak Fusiblea
Gainintentsitateak

Zirkuitulaburrak Etengailu automatikoa

Isolamendu-akatsak Etengailu diferentziala

Gaintentsioak Gaintentsioen aurkako


babesgailuak

Selektibotasuna Eskema harianiztuna


Gailuak Babes-koadroetako
hautatzeko eskemen
Filiazioa teknikak irudikapena Eskema haribakarra

EA ZENBAT DAKIZUN
1. Instalazio bat gainkargetatik eta zirkuitula- a) Zuzeneko kontaktua.
burretatik babestu nahi baduzu gailu bakar b) Selektibotasuna.
batekin, hau jarriko duzu:
a) Etengailu diferentzial bat. 5. Eskema batean aparatu guztiak eta haiek lotzen
b) Fusible bat. dituzten eroale guztiak irudikatzen direnean,
c) Etengailu automatiko bat. eskema haribakar deritzo.
d) Gailu bakar batekin ezin dira lortu bi babes a) Egia
motak. b) Gezurra
e) Filiazioa.
6. Matxarda-amperemetroa hau da:
f) Desarra-kurba.
_________________________________
2. Gaintentsioen aurkako babesgailua babestu
nahi den instalazioarekiko ____________ jartzen 7. Etengailu automatiko baten sentikortasuna hau
da beti. da:
a) Egoera normalean instalazioan dabilen
3. Merkatuan, oinarrizko hiru motatako fusibleak intentsitatea.
daude: ______________, ______________ eta b) Instalazioan dagoen tentsioa.
______________ c) Zirkuitua irekitzea eragiten duen akats-
intentsitatearen baliorik txikiena.
4. Instalazio elektriko batean akats bat gertatzen
d) Etengailu automatikoetan kontzeptu hori ez da
denean, akats horretatik gertuen dagoen
existitzen.
babesgailua bakarrik desarra egiteari honela
esaten zaio:

You might also like