Automatismo Industrialak - 4-Kap

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 32

Motor elektrikoak

Hau ikasiko dugu:


1. Motor elektrikoak
2. Korronte alternoko motorrak
3. Korronte zuzeneko motorrak
1. LAN-PRAKTIKA
Motor trifasiko bat kommutadore birakari
baten bidez eskuz abiaraztea
2. LAN-PRAKTIKA
Motor trifasiko bat izar-triangelu kommu-
tadore baten bidez eskuz abiaraztea
MUNDU TEKNIKOA
Motor bereziak

amaitutakoan...
■ Jakingo duzu zer parte dituen motor
elektriko batek.
■ Ikasiko duzu zer motor mota diren
erabilienak industrian.
■ Egingo dituzu, eta egiaztatuko dituzu,
motor elektrikoak eskuz abiarazteko
zenbait zirkuitu elektriko.
103

HASIERAKO KASU PRAKTIKOA

Abiapuntuko egoera
Mantentze-lanen arduradun bati uhal garraiatzaile baten duen ikusirik, eta kontuan izanik garrantzia ematen
motorra instalatzeko ardura eman zaio; uhalak zaiola mantentze-lan gutxi izateari, motor horietako bat
kontserba-poteak garraiatuko ditu tomatea ontziratzeko hautatu behar da.
fabrika batean. Makinak zer lan-baldintza izango dituen
Langileak Behe Tentsioko Arautegi Elektroteknikoa
ikusita, kalkulatu da motorrak 1 kW-eko potentzia izan
kontsultatu du, eta ikusi du motorraren potentzia
behar duela eta biraketa-noranzko bakarrean funtzionatu dela-eta ezin dela zuzeneko abiaraztea erabili, zeren eta
behar duela.
abiatzeko unean sortzen den gainintentsitatea arris-
Fabrikako mantentze-lanen tailerrean badira zenbait kutsua izan baitaiteke instalaziorako eta motorraren
motor eskuragarri (korronte alternokoak: monofasikoak beraren hariletarako. Hala ere, makinaren funtziona-
eta trifasikoak; korronte zuzenekoak: shunt eta eszitazio mendua (gelditzea eta martxan jartzea) eskuz kudeatu
independentekoa). Makinak zer ingurunetan lan egingo behar da, makinatik hurbil dagoen etengailu baten bidez.

Kasuaren azterketa
Lan-unitate hau irakurtzen hasi baino lehen, erantzun lehenengo bi galderei. Gero, aztertu gaiaren puntu
guztiak, kasu praktiko honetako gainerako galderei erantzun ahal izateko.

1. Zer alde dago korronte zuzenaren eta korronte 7. Uste duzu motor guztiek bi korronte-
alternoaren artean? motetarako (alternoa eta zuzena) balio dutela?
2. Ondo ulertzen dituzu serieko konexioa eta 8. Orain arte ezagutzen dituzunetatik, zer
paraleloko konexioa kontzeptuak? Jarri adibi- babesgailu erabiliko zenituzke korronte zuze-
deren bat. neko motorrak babesteko?, eta korronte alter-
3. Zertarako balio dezake Behe Tentsioko Arau- nokoak babesteko?
tegi Elektroteknikoak (BTAE) kasu honetan? 9. Nondik akoplatuko zenuke motorra uhal
4. Aurkitu itzazu BTAEn motorren abiaraztearekin garraiatzailera?
zerikusia duten jarraibideak. Zein dira? 10. Ontziratzeko makina instalatuko den motorrak
5. Zer ondorio ditu motor batek beste batek baino mantentze-lanik ahalik eta txikiena izan behar
potentzia handiagoa izatea? duenez, zer mota aukeratuko zenuke, korronte
zuzenekoa ala alternokoa?
6. Zure ustez, potentzia gutxiagoko motor bat
instala liteke uhal garraiatzailea higiarazteko?
104 4 unitatea

1. Motor elektrikoak
hasierako kasu praktikoa
BTAEk honela dio:
Industrian makinek egiten dituzten mugimendu gehienak —era
guztietako atazetan, hala nola objektuak mugitzea, paketatzea, ateak
«Motorrak instalatu behar dira haren
ixtea, materialak igotzea eta jaistea, likidoak inarrostea, etab.— motor
atal mugikorretara hurbiltzeak istri-
elektriko bidez egiten dira.
pua eragin ez dezakeen moduan».

«Motorrek ez dute kontakturik izan Motorra hargailu bat da, korronte elektriko baten bidez elikatzen
behar material suharberekin, eta denean biraketa-mugimendu bat sortzen duena bere ardatzean;
holako materialak sutzea eragiteko mugimendu hori, akoplamendu mekaniko egokien bidez, era
aukerarik ez duten moduan kokatu askotako lanak egiteko erabiltzen da industria-sektorean eta
behar dira».
etxebizitzetan.

Motor elektrikoa

Akoplamendu mekanikoa

↑ 4.1 irudia. Motor elektriko akoplamendu mekanikoduna.

Motor elektrikoen funtzionamendua eta abiaraztea, eskuarki, automatismo elektrikoen sistemek


kudeatzen dituzte. Horregatik jakin behar duzu, aldez aurretik, zer motor mota erabiltzen diren
industrian eta nola konektatzen diren. Hurrengo urratsa —hurrengo unitateetan ikasiko duzuna—
motor mota batzuekin maniobrak egiteko automatismo-zirkuituak muntatzea eta prestatzea izango da.

Motorra

Langilearen
parte-hartzea
Sare elektrikoa

Motorraren
potentzia-
eta
aginte-zirkuitua

↑ 4.2 irudia. Motor elektriko bat abiarazteko bloke-eskema.

hasierako kasu praktikoa Motor elektriko motak


Korronte zuzeneko motor bat ezin da
erabili korronte alternoan, eta Elikatzeko erabiltzen den korronte motaren arabera, bi motor mota
alderantziz. bereizten dira: korronte alternokoa eta korronte zuzenekoa.

Konexio erraza, mantentze-lan txikia eta fabrikazio-kostu txikia direla


eta, gaur egun gehien erabiltzen direnak korronte alternokoak dira,
eta korronte zuzenekoak aplikazio berezietarako uzten dira.
Motor elektrikoak 105

Unitate honetan, korronte alternoko motor batzuk konektatzeko moduak ikasiko dituzu; dena den,
unitatearen amaieran korronte zuzeneko motorrak konektatzeko moduari buruzko ikuspegi orokor bat
emango da.

Motor elektriko baten barne-atalak

Motor batek, eta, oro har, edozein makina elektriko birakarik, bi atal ondo bereiziak ditu: errotorea eta
estatorea.

Errotorea makina elektrikoaren atal birakaria da, eta estatoreko zirkuitu magnetikoaren barnean
kokatuta dago. Kanpotik, haren ardatza besterik ez da ikusten.

Zer makina elektriko den, errotorea harilkatua izan daiteke edo ez. Lehen kasuan, konexio elektrikoa
borne-kaxatik egiten da, eskuila bidez, kolektore baten bidez edo eraztun irristariak erabiliz.

Estatorea makinaren atal finkoa da. Xafla magnetiko artekadunez (edo polo-piezaz) osatuta dago, eta
bertan kokatzen da harilkatua. Konexio elektrikoa kanpotik egiten da borne-kaxaren bidez.

Borne-kaxa
Errotorea

Estatorea

Harilkatua

↑ 4.3 irudia. Motor elektriko baten atalak.

Motor elektriko baten kanpo-atalak

Motor elektriko baten kanpoaldeari begiratzen badiozu, atal hauek identifikatu ahal izango dituzu:

Borne-kaxa: motor elektrikoa elikatze-sistemara konektatzen du.


Ezaugarri-plaka: aluminiozko plaka bat izaten da, eta motorraren ezaugarri adierazgarrienak
estanpatuak ditu (serigrafiatua edo trokelatua).
Ardatza: motorraren mugimendu birakaria transmititzen duen elementua da. Txabeta bat dauka,
berak higiaraziko duen makinara akoplatzeko.
Karkasa: motorraren barnealde osoa estaltzen du, hala zirkuitu elektrikoa nola zirkuitu magnetikoa.
Haizagailuaren estalkia: motorra aireztatzeko sistema estaltzen du. Sareta bat dauka airearen irteera
bideratzeko.
106 4 unitatea

Finkatzeko oina: karkasaren parte bat da, eta motorra kokatuko den bankadan finkatzeko balio du.
Lau arteka izaten ditu, torloju bidez finkatu eta doitzeko.

Borne-kaxa
Haizagailuaren estalkia

Ardatz txabetaduna
Ezaugarri-plaka

Finkatzeko oina
Karkasa

↑ 4.4 irudia. Motor elektriko baten kanpo-atalak.

2. Korronte alternoko motorrak


gogoan izan Elikaduraren fase kopuruaren arabera, korronte alternoko motorrak
monofasikoak eta trifasikoak izan daitezke. Monofasikoak fase baten
PE bornea babes-eroaleari dagokio
(lurrerako hargunea).
eta neutroaren bidez elikatzen dira, eta trifasikoak hiru faseren bidez.
Lehenengoak etxebizitzetan erabiltzen dira gehienbat, eta bigarrenak
industrietan.
Holako motorrak identifikatzeko sinbolo normalizatuak hauek dira:

↑ 4.5 irudia. Motor ↑ 4.6 irudia. Errotorea ↑ 4.7 irudia. 6 borneko motor ↑ 4.8 irudia. Errotorea
monofasikoa. zirkuitulaburrean duen motor trifasikoa. harilkatua duen motorra.
trifasikoa.

Horrelako motorrak dira eskuarki indukzio-motor edo motor


asinkrono deritzenak.
Motor trifasikoen artean, bi mota bereizten dira errotoreko
harilkatuaren arabera: urtxintxa-kaioladunak (edo errotorea
zirkuitulaburrean dutenak) eta errotore harilkatukoak (edo eraztun
irristarikoak). Lehenengoak era gutztietako aplikazioetan erabiltzen
dira, eta bigarrenak momentu eragile handia behar duten kasu
berezietan.

2.1. Motor monofasikoak


Motor monofasikoek bi harilkatu dituzte barnean, bat abiarazteko eta
beste bat lanerako. Eskuarki, horrelako motorren borne-kaxak bi
↑ 4.9 irudia. Abiarazteko
kondentsadorea duen motor
borne besterik ez du izaten, sare elektrikoaren fasearen eta neutroaren
monofasikoa (ALECOP). artean zuzenean konektatuak. Kasu honetan, motorrak biraketa-
noranzko bakarra du, eta ezin da aldatu makina desmuntatu gabe,
zeren eta, horretarako, harilkatuetako baten polaritatea aldatu egin
Motor elektrikoak 107

behar baita.

Era horretako motorrek kondentsadore bat (kanpoan) edo etengailu zentrifugo bat (barnean) izaten dute
abiarazteko harilkatuari konektatua. Lehen metodoa da gaur egun gehien erabiltzen dena, ez baitu
mantentze-lanik.

Lan-harilkatua Lan-harilkatua

Kondentsadorea
Kondentsadorea

Abiarazteko harilkatua Abiarazteko harilkatua


↑ 4.10 irudia. Motor monofasiko baten biraketa-noranzkoa aldatzea. ↑ 4.11 irudia. Motor monofasikoaren
etengailu zentrifugoa.

Potentzia txikiko motorrak izaten dira, eta etengailu bipolar baten


bidez abiaraz daitezke, 4. 12 irudian erakusten den bezala.

4.13 irudian, motor monofasiko bat zuzenean abiarazteko bi modu


ikus ditzakezu. Ezkerreko eskeman, motorra etengailu bipolar baten
bidez elikatzen da sare elektrikotik, eta fusible bidez babesten da.
Eskuineko eskeman, hala elikadura elektrikoaren kommutazioa nola
babesa, etengailu magnetotermiko bipolar baten bidez egiten da.

↑ 4.12 irudia. Motor monofasikoa


abiarazteko etengailu bipolarraren
konexioa.

↑ 4.13 irudia. Zuzeneko abiaraztea.

ARIKETAK
1. Motor didaktiko monofasiko bat erabiliz, egin itzazu behar diren konexioak motorra
abiarazteko. Konekta ezazu multzoa sare elektrikora, eta begiratu zein den makinaren
biraketa-noranzkoa.

2. Deskonekta ezazu makina saretik, eta trukatu harilkatuetako baten konexioak. Elika ezazu
berriz ere, eta egiazta ezazu, begiratuz, motorra kontrako noranzkoan biratzen dela.
108 4 unitatea

2.2. Urtxintxa-kaiolako errotoreko motor


trifasikoak
Motor trifasikoek hiru harilkatu dituzte estatorean, bat fase
bakoitzeko. Harilkatu bakoitzak bi mutur ditu, hasiera bat eta amaiera
bat; biak borne-kaxara ateratzen dira, eta barnean honela konektatuta
gelditzen dira:
Izendapen modernoa Izendapen zaharra

↑ 4.14 irudia. Indukzio-motor baten


barne-harilkatuen xehetasuna.
(Alecop).

↑ 4.15 irudia. Motor trifasiko baten harilkatuen barne-konexioa.

Honelako motorretan, errotorea ez dago harilkatua; beraz, han ez da


konexio elektrikorik behar.

Motor trifasikoek 6 borne dituzte borne-kaxan, eta honela konekta


daitezke elkarren artean:

segurtasuna
Borne-kaxa ez da inoiz manipulatu
behar motorra sarera konektatuta
dagoen bitartean.

↑ 4.16 irudia. Triangelu-konexioa eta izar-konexioa.

Lehen konexioari triangelu deritzo, eta motorraren funtzionamendu-


tentsiorik txikienerako erabiltzen da. Bigarren konexioari izar deritzo,
eta tentsiorik handienerako da.
Beraz, esan daiteke motor trifasiko guztiak bi tentsiokoak direla.
Adibidez, motor trifasiko baten ezaugarri-plakan agertzen bada
tentsio izendatua 230 V/400 V dela, 230 V-eko elikatze-sare batera
↑ 4.17 irudia. Motor elektriko baten
konektatzen bada, triangelu-konexioa erabili behar da. Baina elikatze-
bornetegia. sarea 400 V-ekoa bada, borneetan izar-konexioa erabili behar da.

230 V (tentsio txikiena) 400 V (tentsio handiena)

Triangelu-konexioa Izar-konexioa

↑ 4.18 irudia. Motor trifasiko baten harilkatuen konexioa.


Motor elektrikoak 109

Motor guztiek xafla zulatu sorta bat dute, borneak izar era edo triangelu eran erraz konektatu ahal
izateko.

↑ 4.19 irudia. Motor trifasikoen borne-kaxa mota batzuk (SIEMENS AG).

Motor elektriko baten zuzeneko abiaraztea

Potentzia txikiko motorrak (0,75 kW baino gutxiago) zuzenean abiaraz daitezke fase guztiak batera
irekitzen edo ixten dituen etengailu tripolar baten bidez.

↑ 4.20 irudia. Etengailu tripolar ez-automatiko mota batzuk.

Ezkerreko eskeman, eskuzko etengailu trifasiko baten bidez eteten da


zirkuitua, eta fusibleak erabiltzen dira gainkargen eta
zirkuitulaburren aurka babesteko. Eskuineko eskeman, abiarazteko
eta babesteko, etengailu magnetotermiko tripolar bat erabiltzen da.

↑ 4.21 irudia. Motor trifasiko bat


etengailu magnetotermiko tripolar
baten bidez abiarazteko konexioaren
adibidea.

segurtasuna
Motor guztien karkasa lurrerako
kablera (PE) konektatu behar da
beti.

↑ 4.22 irudia. Motor trifasiko bat zuzenean abiarazteko bi modu.


110 4 unitatea

BTAEren arabera Fase bat falta izatea motor trifasiko bat elikatzean

Motorrak zirkuitulaburren eta Motor trifasiko bat sare elektrikoko hiru faseetako birekin bakarrik
gainkargen aurka babestuta egon elikatzen bada, fase horietan gainintentsitate bat agertuko da, eta,
behar dute fase guztietan, eta denboran irauten badu, arriskutsua izango da motorraren barneko
gainkargen aurkako babesak, harilkatuetarako, zeren eta segundo gutxitan erabat honda baititzake.
motor trifasikoetan, faseetako
batean tentsioa falta izatearen Motorra geldirik dagoela bi faserekin abiarazten saiatuz gero, zarata
arriskutik ere babestu behar du. ezaugarri bat egingo du, eta ez da abiatuko. Hala ere, fase baten falta
gertatzen denean motorra biratzen ari bada, oso litekeena da
motorrak biratzen jarraitzea, zarata arraroa eginez, erretzen den arte.

Merkatuan badira zenbait gailu, fase baten falta detektatu eta motorra
sare elektrikotik deskonektatzeko aukera ematen dutenak.

Fase bat falta izatea

↑ 4.23 irudia. Motor trifasikoa bi faserekin.

Motor trifasiko baten biraketa-noranzkoa aldatzea

Honelako motorretan biraketa-noranzkoa aldatzeko, elikatze-sareko bi fase trukatu egin behar dira.

↑ 4.24 irudia. Motor trifasiko baten biraketa-noranzkoa aldatzea.

Motorraren kableak deskonektatu beharrik gabe noranzkoa aldatu ahal izateko, horretarako
diseinatutako potentziako kommutadore bat erabiltzen da. Kasu horretan, kommutadoreak aldatzen
ditu faseak bere barnean.

Kommutadore horiek hiru posizio dituzte: bat, erdian (0), motorra geldirik dagoenerako, beste bat
ezkerreranzko biraketarako (I) eta beste bat eskuineranzko biraketarako (II). Biraketa-noranzkoa
aldatzeko fase-trukea barnean egiten da. Kableen konexioa oso erraza da: hiru borne sarrerako hiru
faseetarako, eta hiru borne irteerako faseetarako, motorrera konektatzeko.
Motor elektrikoak 111

4.26 irudian, biraketa-noranzkoa aldatzeko kommutadore birakari


gehiago jakiteko
palankaduna lerro eteneko laukizuzenaren bidez irudikatuta dago.
Hau da, kommutadore errealak konexiorako sei borne ditu, hiru sare Merkatuan badira zenbait kommu-

elektrikora konektatzeko eta beste hiru motorrerako irteerarako. tadore mota motor trifasiko baten
biraketa-noranzkoa eskuz alda-
Irudi-sekuentzia honetan, kommutadore birakari baten tzeko, baina koadro elektrikoetan
funtzionamendua ikus dezakezu urtxintxa-kaiolako errotoreko motor gehien erabiltzen direnak kommu-

trifasiko baten biraketa-noranzkoa aldatzeko: tagailu espekadunak dira.

Kommutadore Kommutadore
birakari birakari
palankaduna palankaduna

↑ 4.25 irudia. Koadroan jartzeko


kommutadore birakari espekaduna.

Motorra Motorra

↑ 4.26 irudia. Kommutadore ↑ 4.27 irudia. 0 posizioa: motorra


alderantzikatzailearen konexioa. geldirik. ↑ 4.28 irudia. Makinaren ondoan
jartzeko kommutadore
palankaduna.

Motorra Motorra

↑ 4.29 irudia. 1 posizioa: ezkerretarantz ↑ 4.30 irudia. 2 posizioa:


biratzea. eskuinetarantz biratzea.
112 4 unitatea

Zer gertatzen da indukzio-motorretan abiarazteko unean?


hasierako kasu praktikoa Indukzio-motorra abiatzen den unea bereziki konplikatua da,
Zenbat eta potentzia handiagoa izan makinak bere ardatzean aplikatua duen momentu eragozlea gainditu
motorrak, hainbat handiagoa da behar baitu funtzionamendu-abiadura izendatua lortu arte.
korronte-punta abiarazteko unean. Ardatzean aplikatzen zaion karga oso handia bada, gerta daiteke
motorra ezin abiatzea.

Motor-fabrikatzaileek momentu/abiadura kurbaren bidez adierazi


ohi dute ezaugarri hori. Kurba horretan, ikusten da zer gertatzen
zaion momentu eragileari abiadura izendatura iritsi arte.

4.31 irudian ikus dezakezun bezala, bada zona ezegonkor bat, non
momentu eragilea zenbait baliotatik pasatzen baita. Une horretan,
baldin eta momentu eragozlea oso handia bada eta momentu
eragilearen kurbaren gainetik badago, gerta daiteke makinak arazoak
izatea abiatzeko edo ezin abiatzea. Zona ezegonkor hori gainditu
ondoren, motorra bere abiadura izendatura iristen da, eta egoera
normalean funtzionatzen hasten da.

hiztegia
Momentu eragilea da motorrak
bira bakoitzean egin dezakeen
indarra.

↑ 4.31 irudia. Momentu/abiadura kurba. ↑ 4.32 irudia. Korrontearen kurba momentu/abiadura


kurbaren gainean.

Abiatzeko unean momentu eragozlea gainditzeko, motorra karga betean dagoenean, gainkorronte bat
sortzen da; gainkorronte horren balioa motorraren korronte izendatua baino askoz handiagoa da, eta
kaltegarria gerta daiteke, bai instalaziorako, bai makina elikatzen duten aparatuetarako. Efektu hori are
nabarmenagoa da potentzia handiko motorretan; horregatik, kontuan hartu behar izaten da beti.

Abiatzeko uneko gainkorrontea ikusteko, aski da amperemetro bat, eskala-hondo egokikoa, seriean
konektatzea motorra elikatzen duten faseetako batean.
Motor elektrikoak 113

↑ Korrontea abiatzeko unean.

↑ 4.33 irudia. Amperemetroa ↑ 4.34 irudia. Korronte izendatua. ↑ 4.35 irudia. Zirkuituaren eskema.
faseetako batean konektatzea.

Behe Tentsioko Arautegi Elektroteknikoak, ITC-BT-47 jarraibide hasierako kasu praktikoa


tekniko osagarrian, honela dio: «0,75 kW-etik gorako potentziako
BTAEk zehazten du zer abiarazte
motorrek abiarazgailu bat izan behar dute abiatze-uneko
mota erabili behar den makinaren
korrontearen eta karga beteko martxa normalari dagokion
potentziaren arabera.
korrontearen arteko erlazioa —motorraren plakak adierazi behar
dituen ezaugarrien arabera izango da korronte hori— ez dadin izan
ondoko laukian adierazitakoa baino handiagoa»

Abiatze-korrontearen intentsitatearen
KAko motorraren potentzia izendatua eta karga betekoaren arteko
proportzionaltasun-konstantea

0,75 kW eta 1,5 kW artean 4,5

1,5 kW eta 5,0 kW artean 3,0

5,0 kW eta 15,0 kW artean 2,0

15,0 kW-etik gora 1,5

ARIKETAK
3. Jarraitu aurretik, egin ezazu «Motor trifasiko bat kommutadore birakari baten bidez eskuz
abiaraztea» fitxako muntaketa, eta egiazta ezazu zer gertatzen den abiatzen denean.
114 4 unitatea

Izar/triangelu abiaraztea
hasierako kasu praktikoa Badira zenbait metodo urtxintxa-kaiolako errotoreko motor
Kasu praktikoko uhal garraiatzaileko trifasikoen abiatze-uneko gainkorronteak saihesteko, baina, ziur asko,
motorrak gailu bat behar du abiatzen erabiliena, jartzen erraza delako eta merkea delako, izar/triangelu
den uneko korrontea gutxitzeko. abiaraztea da.

Hurrengo unitateetan abiarazteko beste mota batzuk ikasiko dituzu,


eta haiekin praktikak egingo dituzu.

Izar/triangelu abiaraztea motorra bi alditan abiaraztean datza. Lehenengoan, motorra sare elektrikora
kommutatzen denean, motorrak izar-eran konektatuak ditu borneak; hala, korrontearen balioa
funtzionamendu izendatuan baino hiru aldiz txikiagoa da. Bigarren aldian, makina abiadura eta
korronte izendatuak lortu dituenean, borne-kaxa triangelu erara kommutatzen da; orduan, motorrak
bere diseinuari dagozkion martxa normaleko baldintzetan lan egingo du.

Momentu/abiadura eta korronte/abiadura kurbak honela aldatzen dira:

↑ 4.36 irudia. Abiarazteko unean, motorra izarrean ↑ 4.37 irudia. Makina izarrean konektatuta dagoen
konektatzean, korrontea 3 aldiz txikiagoa da zuzenean bitartean, momentu eragilea ere nabarmen gutxitzen da.
abiaraziko balitz kontsumituko lukeena baino. Kasu horretan, ardatzeko karga (momentu eragozlea) oso
handia bada, motorra ez da abiatuko.

Badira zenbait teknika izar/triangelu abiaraztea egiteko. Zenbat eta


potentzia handiagoa izan motorrak, hainbat zehatzagoa izan behar du
izarretik triangelurako kommutazioak, baita, horrenbestez,
zirkuituaren automatizazio-mailak ere.

Dena dela, potentzia txikiko motorretarako, eskuz kommutatzeko


↑ 4.38 irudia. Izar/triangelu
sistemak erabil daitezke; koadro elektrikoetan, asko erabiltzen dira
kommutadore espekaduna (ABB). kommutadore espekadunak.
Motor elektrikoak 115

Y/∆ kommutadorea

Y/∆ kommutadorea

Motorra Motorra

↑ 4.39 irudia. Kommutadorea motorraren borne-kaxara ↑ 4.40 irudia. 0 posizioa: motorra geldirik.
konektatzea.

Y/∆ kommutadorea Y/∆ kommutadorea

Motorra Motorra

↑ 4.41 irudia. Y posizioa: motorra izarrean abiarazten da. ↑ 4.42 irudia. Δ posizioa: motorra triangelura pasatzen da.

ARIKETAK
4. Jarraitu aurretik, egin ezazu unitate honen amaieran aurkituko duzun «Motor trifasiko bat
izar/triangelu kommutadore baten bidez eskuz abiaraztea» fitxako muntaketa. Egiazta ezazu
zer gertatzen den korrontearekin abiarazteko unean, eta atera itzazu ondorioak aurreko
ariketan ikusi duzunarekin konparazioa eginda.
116 4 unitatea

2.3. Errotore harilkatuko indukzio-motorrak


Ez dira erabiltzen urtxintxa-kaiolako edo zirkuitulaburreko errotorekoak bezainbeste, baina momentu
eragile handia behar duten aplikazioetan erabiltzen dira.

Borne-kaxak motor trifasikoetako ohiko sei borneak ditu, estatoreko harilkatuak izarrean eta triangeluan
konektatu ahal izateko, urtxintxa-kaiolako errotoreko motorretan ikusi den modu berean. Baina,
horretaz gainera, beste hiru borne gehiago ditu errotorea kanpoan konektatu ahal izateko; K, L eta M
etiketa dute.

Estatorearen borneak

Errotorearen borneak

↑ 4.43 irudia. Errotore harilkatuko motor baten borne-kaxa.

Motor hauek diseinatuta daude errotorea zirkuitulaburrean dutela lan


egiteko, baina konexio hori abiatzeko unean egingo balitz,
gainkorrontea oso handia izango litzateke, eta arriskuan jarriko
lituzke motorra elikatzen duten aparatuak eta eroaleak. Beraz,
beharrezkoa da errotorea pixkanaka jartzea zirkuitulaburrean,
potentziako erresistentzia multzo batzuk ezabatuz.

Mailakako erresistentzia horiek ezabatzeko maniobra teknikoki


↑ 4.44 irudia. Errotore harilkatu konplexua denez, ez da komeni eskuz abiaraztea; horregatik, komeni
baten xehetasuna. da automatismo-zirkuitu bat erabiltzea. Hurrengo unitateetan, aukera
izango duzu abiarazte mota hori praktikatzeko.

Ezabatu beharreko lehen


erresistentzia-blokea

Ezabatu beharreko
bigarren
erresistentzia-blokea

↑ 4.45 irudia. Errotore harilkatuko indukzio-motor baten konexioa.


Motor elektrikoak 117

3. Korronte zuzeneko motorrak


Korronte alternoko urtxintxa-kaiolako errotoreko motorrak hasierako kasu praktikoa
konektatzeko errazak, merkeak eta mantentze-lan txikikoak direnez,
Kasu praktikoko motorrak
korronte zuzeneko motorrak oso aplikazio berezietan baino ez dira
mantentze-lan minimoa izan behar
erabiltzen. Egia da, bestalde, robotikan eta posizionamenduan modu
duenez, aukerarik onena korronte
masiboan erabiltzen direla, baina, potentzia handiko makinak behar
alternoko motor bat erabiltzea
direnean, ohikoena da korronte alternokoak erabiltzea. izango da.

Hemen aukera izango duzu ezagutzeko, oinarrizko moduan bada


ere, nola konektatzen eta abiarazten diren industrian oraindik ere
erabiltzen diren korronte zuzeneko motorrak.

3.1. Ezaugarri orokorrak gehiago jakiteko


Sorgailuaren azterketa ez dago
Korronte zuzeneko makina guztiak itzulgarriak dira, eta motor nahiz
liburu honen helburuen barnean;
sorgailu gisa lan egin dezakete.
horregatik, motor gisako
funtzionamendua besterik ez da
Bi harilkatu dituzte: induzitua errotorean eta induzitzailea (edo
ikusiko.
eszitazioa) estatorean.

Induzitua

Induzitzailea

↑ 4.46 irudia. Korronte zuzeneko motor baten sinbolo orokorra.

Harilkatu hauek elkarren artean nola konektatzen diren, konfigurazio hauek lor daitezke:

Serie makina.
Shunt edo deribazio makina.
Makina konposatua (compound).
Eszitazio independenteko makina.

Sinboloak hauek dira:

↑ 4.47 irudia. Seriea. ↑ 4.48 irudia. Shunta. ↑ 4.49 irudia. Compounda. ↑ 4.50 irudia.
Independentea.
118 4 unitatea

Hemen proposatu diren konfigurazio guztiak lortzeko, ezin dira harilkatu guztiak erabili. Adibidez,
serie konexio baterako diseinatutako harilkatu induzitzaile bat ezin da shunt gisa konektatu, eta
alderantziz, zeren eta bira kopurua eta eroalearen diametroa desberdinak baitira. Hala ere, shunt motor
baterako harilkatu induzitzailea arazorik gabe erabil daiteke konexio independenteko makina batean.

3.2. Borne-kaxa
Harilkatu bakoitzaren borneek diseinatuta dauden konfiguraziorako etiketa dute. Eskuarki, makina
mota hauek lau borne izaten dituzte beren borne-kaxan; compound makinak, berriz, sei ditu.

Elikatzea 1

Elikatzea 2
Serie makina Shunt makina Makina independentea
↑ 4.51 irudia. Korronte zuzeneko motor moten borne-kaxak

3.3. Korronte zuzeneko motorrak zuzenean abiaraztea


hasierako kasu praktikoa Korronte alternoko motorretan abiatzeko unean gertatzen den
moduan, zuzenekoek ere gainkorronte bat eragiten dute, eta
Korronte alternoko motorrek bezala,
kaltegarria izan daiteke, bai elikatzen duen instalaziorako, bai
korronte zuzenekoek ere korronte-
makinaren beraren harilkatuetarako.
puunta handiak sortzen dituzte
abiatzeko unean. Horregatik, BTAEk, ITC-BT-47 jarraibidean, dio abiatze-korrontearen
intentsitatearen eta karga betekoaren arteko gehieneko
proportzionaltasun-konstanteak, korronte zuzeneko motorretan,
ondoko taularen baldintzak bete behar dituela.

Abiatze-korrontearen intentsitatearen eta karga


KZko motorraren potentzia izendatua
betekoaren arteko proportzionaltasun-konstantea

0,75 kW eta 1,5 kW artean 2,5

1,5 kW eta 5,0 kW artean 2,0

5,0 kW-etik gora 1,5

Abiatzeko uneko korrontea gutxitzeko, erreostato bat seriean konektatzen da induzituko


harilkatuarekin. Motorra funtzionamendu normalera iristen denean, abiaduran eta korrontean,
erreostatoa ezabatu egin behar da.
Motor elektrikoak 119

gehiago jakiteko

Fusibleak
Serie motorrak, bere ardatzean
kargarik ez badu, abiadura gero eta
handiagoa hartzeko joera du.

Hori kontrolatzen ez bada, kalte


konponezinak gerta daitezke maki-
Abiarazteko naren mekanikan (errodamenduak,
erreostatoa kolektore-eskuilak multzoa, etab.)

↑ 4.52 irudia. Serie motorraren abiaraztea.

gehiago jakiteko
Fusibleak

Motorra martxan dagoela harilkatu


induzitzailea (eszitazioa) deskonek-
tatzea arriskutsua da, motorrak
gero eta abiadura handiagoa
hartzen baitu.

Abiarazteko erreostatoa

BTAEren arabera
Abiarazteko eta abiadura erregu-
latzeko erreostatoak eta motorren
erresistentzia gehigarriak horme-
↑ 4.53 irudia. Shunt motorraren abiaraztea. tatik gutxienez bost zentimetrora
kokatuta jarri behar dira.

3.4. KZko motorren biraketa-noranzkoa Erreostatoak eta erresistentziak


ebakitze omnipolarreko gailuen
aldatzea bidez bereizi behar dira instala-

KZko motor baten biraketa-noranzkoa aldatzeko, korrontearen ziotik; gailu horiek dagokion
hargailuaren etengailu orokorrak
noranzkoa aldatu behar da haren harilkatuetako batean. Hau da,
izan daitezke.
elikatze-kableak trukatu egin behar dira, edo induzituaren
harilkatuaren borneetan, edo harilkatu induzitzailearen borneetan.
120 4 unitatea

Motorrak gehiegizko abiadura har ez dezan, praktikan, beti aholkatzen da induzituaren konexioak
aldatzea eta ez induzitzailearenak (eszitazioa).

↑ 4.54 irudia. Harilkatuetako batean polaritatea aldatzea, biraketa-noranzkoa aldatzeko.

4.55 irudian, erakusten da nola konektatu behar diren harilkatuen terminalak, makina mota bakoitzean,
biraketa-noranzkoa aldatzeko, 4.51 irudiko borne-kaxakoarekin konparaturik.

Elikatzea 1

Elikatzea 2
Serie makina Shunt makina Makina independentea

↑ 4.55 irudia. Borneen konexioa biraketa-noranzkoa aldatzeko.

Bi eskema hauetan irudikatzen da nola gertatzen den biraketa-noranzkoaren aldaketa shunt motor
batean kommutadore alderantzikatzaile birakari bati eraginez.

Ezkerreko eskeman, ikusten da etengailu bipolar orokorrari eragitean korrontearen noranzkoa berdina
dela bi harilkatuetan. Egoera horretan, motorra noranzko batean biratzen da.

Kommutadore alderantzikatzaileari eragitean, berriro etengailu orokorra ixtean, induzituko


korrontearen noranzkoa aldatu egiten da induzitzailekoarekiko, eta, horrenbestez, aldatu egiten da
makinaren biraketa-noranzkoa ere.

Korronte zuzeneko motor baten biraketa-noranzkoaren aldaketa motorra geldirik dagoela eta
induzituko erreostatoari eraginez egin behar da, abiatzeko unean gainkorronterik ez sortzeko.
Motor elektrikoak 121

← 4.56 irudia. Shunt motor baten


biraketa-noranzkoa kommutadore
birakari baten bidez aldatzeko
adibidea.

hiztegia
Euskara-Inelesa

Motorra: motor
Harilkatua: winding
Borne-kaxa: terminal Box
Induzitua: induced
Induzitzailea: inducer
Korronte zuzena: DC
Korronte alternoa: AC
Momentu eragilea: torque
Abiadura: speed
Potentzia izendatua: rated power
Izar/Triangelua: start/delta
Monofasikoa: monophase
Trifasikoa: triphasic

Shunt motor baten biraketa-noranzkoa proposatutako eskemaren arabera aldatzeko jarraitu beharreko
prozesuak hau izan behar du:

Biraketa-noranzko batean abiaraztea

1. Bira ezazu erreostatoaren agintea erresistentziarik handieneko


balioraino.
2. Finka ezazu kommutadore birakaria motorrak abiatzean zuk nahi
duzun biraketa-noranzkoa izan dezan.
3. Eragin etengailu bipolar orokorrari.
4. Gutxitu pixkanaka erreostatoko erresistentziaren balioa
abiarazteko uneko korrontearen balioa gutxitzeko.

Garrantzitsua: ez eragin kommutadore birakariari makina martxan


dagoela. Biraketa-noranzkoa aldatzeko, aldez aurretik etengailu
orokorra ireki egin behar duzu, eta jarraian deskribatzen diren
urratsak egin behar dituzu.
↑ 4.57 irudia. Erreostatoa (VISHAY).
Kontrako noranzkoan abiaraztea

1. Etengailu orokorra irekita dagoela, jar ezazu erreostatoren agintea erresistentziarik handieneko
posizioan.
2. Eragin kommutadore alderantzikatzaileari motorra aurreko maniobrakoaren kontrako noranzkoan
abia dadin.
3. Itxi etengailu bipolar orokorra.
4. Gutxitu pixkanaka erreostatoko erresistentziaren balioa abiarazteko uneko korrontearen balioa
gutxitzeko.
5. Egiaztatu makina kontrako noranzkoan biratzen dela.
122 4 unitatea

AMAIERAKO ARIKETAK

Marraztu eskema lan-fitxa batean, aukeratu behar diren aparatuak, muntatu proba-panel batean
eta probatu itzazu ondoren aipatzen diren zirkuituak, «Lan-praktika» fitxetan adierazitako
jarraibideak kontuan izanik.

1. Indukzio-motor monofasiko bat etengailu birakari espekadun baten bidez abiaraztea.

2. Aurreko ariketan oinarriturik, alda ezazu indukzio-motor monofasikoaren biraketa-noranzkoa


etengailu birakari alderantzikatzaile baten bidez. Kontuan izan, ariketa hori egin ahal
izateko, motor monofasiko bat behar duzula eta motor horren harilkatuek (abiaraztekoa zein
lanekoa) borne-kaxan konektatuta egon behar dutela.

3. Errotorea zirkuitulaburrean duen motor trifasiko baten abiaraztea etengailu birakari


espekadun baten bidez («1. lan-praktika» fitxa).

4. Aurreko ariketan oinarriturik, alda ezazu motorraren biraketa-noranzkoa etengailu birakari


alderantzikatzaile baten bidez.

Kommutadore Kommutadore
tripolarra alderantzikatzailea

↑ 4.58 irudia.

5. Errotorea zirkuitulaburrean duen motor trifasiko baten abiaraztea izar/triangelu


kommutadorearen bidez («2. lan-praktika» fitxa eta Hasierako Kasu Praktikoa).

6. Aurreko ariketan oinarriturik, konekta ezazu kommutadore alderantzikatzaile bat motor


trifasikoaren biraketa-noranzkoa aldatzeko. Kommutadore hori «uretan gora» konektatu
behar da izar/triangelu kommutadorearekiko. Izar/triangelu abiaraztearen zeregina kontuan
izanik, uste duzu egokia dela kommutadore alderantzikatzailea jartzea zirkuitu horretan?
Arrazoitu erantzuna.
Kommutadore Y/∆ kommutadorea
alderantzikatzailea

← 4.59 irudia. Kommutadore


Errotorearen borneak alderantzikatzailea izar/triangelu
kommutadorearen aurretik konektatua.
Motor elektrikoak 123

7. Korronte zuzeneko serie motor baten zuzeneko abiaraztea. Konekta ezazu amperemetro bat
seriean motorraren elikatzearekin, abiatzeko unean zer gertatzen den ikusteko.

8. Aurreko ariketan oinarriturik, konekta ezazu erreostato bat seriean motorreko harilkatuekin.
Jar ezazu erreostato horren diala zenbait baliotan, eta ikusi zer gertatzen zaion korronteari
abiatzeko unean.

9. Aurreko ariketan oinarriturik, munta ezazu kommutadore birakari alderantzikatzaile bat


motorraren biraketa-noranzkoa aldatzeko.

10. Egin itzazu azken hiru ariketak shunt motor baterako.

sartu Interneten

11. Web-bilatzaile bat erabiliz, aurkitu dokumentu hauek eta deskargatu itzazu:

a) Behe Tentsioko Arautegi Elektroteknikoa

b) BTAEren jarraibide tekniko osagarriak.

c) BTAE aplikatzeko gida teknikoa.

12. Aurkitu Interneten (edo lehenago deskargatutako dokumentuetan) motor elektrikoen


abiarazteari dagozkion Behe Tentsioko Arautegi Elektroteknikoaren jarraibideak.

13. Bilatu eta deskargatu motor elektrikoen gutxienez hiru fabrikatzaileren katalogoak.

14. Aurkitu itzazu motor elektrikoak eskuz abiarazteko potentziako etengailu eta
kommutagailuen fabrikatzaile batzuen zenbait katalogo. Azter itzazu haien ezaugarri-orriak.

15. Bilatu ezazu, material elektrikoaren fabrikatzaileen webguneetan, unitate honen amaieran
dagoen «2. lan-praktika» egiteko behar diren elementuak. Egin ezazu muntaketa
horretarako behar den aurrekontua.
124 4 unitatea

1. LAN-PRAKTIKA
ERREMINTAK
• Elektrikariaren erremintak
• Terminalak krinpatzeko kurrikak
Motor trifasiko bat kommutadore
birakari baten bidez eskuz
MATERIALA abiaraztea
• Aurreko unitatean muntatutako panel HELBURUA
kanaleta eta errailduna
• Errailerako borneak Kommutadore birakari espekadun baten bidez motor trifasiko bat abiaraztea,
• Magnetotermiko tripolar bat eta abiatzeko unean korrontearekin zer gertatzen den aztertzea.
• Kommutagore tripolar espekadun bat
• 0,6 kW-eko motor trifasiko bat ARRETAK
2
• 2,5 mm -ko lineako kablea
2
Panela sare elektrikora entxufatu baino lehen, segurta ezazu zirkuituan parte
• 5 x 2,5 mm -ko zorro-kablea
hartzen duten eroale eta aparatu guztiak zuzen konektatuta daudela.
• Amperemetroa
Ez manipulatu konexioak aldez aurretik panela saretik deskonektatu gabe.
Ohar zaitez zer lan-tentsio adierazten duen zure motorreko ezaugarri-
plakak, eta zuzen konektatu haren borne-kaxako xaflak.
Motorraren harilkatuei kalterik ez egiteko, arduratu zaitez proba egiten den bitartean motorra ez dadin inoiz
gelditu bi faserekin bakarrik.
Ez ukitu eskuarekin motorraren ardatza biraka ari denean.

GARAPENA

1. Marraztu ezazu lan-fitxa batean urtxintxa-kaiolako errotoreko motor trifasiko bat abiarazteko
zirkuituaren eskema, kontuan izanik gainkargen eta zirkuitulaburren aurkako babesgailuak izan
behar dituela.

↑ 4.60 irudia.
Motor elektrikoak 125

2. Laneko panelean, jar itzazu muntaketa egiteko behar diren aparatuak.

Elikatzeko
zorro-kablea
Elikatze-borneak

Eteng. magnetotermiko
tripolarra

Kommutadore
tripolarra

Motorrera

← 4.61 irudia.

3. Kendu estalkiak kanaletatik, eta egin zirkuituaren kableatua lehenago marraztu duzun
eskemaren arabera. Ez ahaztu babes-eroalea konektatzea eta puntakoak jartzea kableen mutur
guztietan.

Elikatzeko
zorro-kablea

Elikatze-borneak

Eteng. magnetotermiko
tripolarra

Kommutadore
tripolarra

Motorrerako borneak

← 4.62 irudia.
126 4 unitatea

1. LAN-PRAKTIKA (jar.)

4. Konekta ezazu elikatzeko zorro-kablea proba-paneleko goialdeko borneetara.

5. Begiratu motorraren ezaugarri-plakari, eta borne-kaxan jar itzazu behar den bezala zubiak egiteko
xaflak motorrak funtziona dezan zirkuitura konektatuko duzun sare elektrikoaren tentsioan.

6. Konekta itzazu proba-paneleko irteera-borneak motorreko borne-kaxan.

Motorrera

↑ 4.63 irudia.

7. Konekta ezazu elikatzeko zorro-kablea korronte-hargune batera.


8. Eragin etengailu magnetotermikoari.

9. Eragin kommutadore birakariari motorra abiarazteko.

10. Begiratu ea motorrak ondo funtzionatzen duen.

11. Motorra abiatzen ez bada edo zurrunga-zarata egiten badu, beharbada zerbait gaizki
konektatuko zenuen muntaketan. Hala bada, deskonekta ezazu proba-paneleko elikadura, eta
egiazta ezazu ea zirkuitua eskemaren arabera eginda dagoen.

2. zatia

Abiatzeko unean korronteari zer gertatzen zaion egiaztatzeko, konekta ezazu amperemetro bat
seriean motorreko faseetako batekin.
12. Deskonekta ezazu proba-paneleko elikadura.

13. Marraztu ezazu amperemetroaren kokalekua eskeman.


Motor elektrikoak 127

↑ 4.64 irudia.

14. Aska ezazu kommutadore espekadunaren sarrerarantz doan magnetotermikoaren irteerako


kableetako bat.

15. Konekta ezazu amperemetroa kable hori askatu den borneen artean (magnetotermikoarena
eta kommutadorearena).

Eteng. magnetotermiko
tripolarra
Kommutadore
tripolarra

Motorrerako borneak

↑ 4.65 irudia.

16. Jar ezazu martxan zirkuitua, 7tik 11ra bitarteko urratsak errepikatuz.
17. Ikusi zer gertatzen zaion korronteari abiatzeko unean.
128 4 unitatea

2. LAN-PRAKTIKA
ERREMINTAK
• Elektrikariaren erremintak
Motor trifasiko bat
• Terminalak krinpatzeko kurrikak
izar-triangelu kommutadore baten
MATERIALA bidez eskuz abiaraztea
• Aurreko unitatean muntatutako panel
kanaleta eta errailduna HELBURUA
• Errailerako borneak
Izar/triangelu kommutadore baten bidez motor trifasiko bat abiaraztea, eta
• Magnetotermiko tripolar bat
abiatzeko unean korrontea nola gutxitzen den ikustea.
• Izar/triangelu kommutadore
espekadun bat
ARRETAK
• 1 kW-eko motor trifasiko bat
2
• 2,5 mm -ko lineako kablea Panela sare elektrikora entxufatu baino lehen, segurta ezazu zirkuituan parte
2
• 5 x 2,5 mm -ko zorro-kablea hartzen duten eroale eta aparatu guztiak zuzen konektatuta daudela.
• Amperemetroa
Ez manipulatu konexioak aldez aurretik panela saretik deskonektatu gabe.

Ohar zaitez zer lan-tentsio adierazten duen zure motorreko ezaugarri-


plakak, eta zuzen konektatu haren borne-kaxako xaflak.

Motorraren harilkatuei kalterik ez egiteko, arduratu zaitez proba egiten den bitartean motorra ez dadin inoiz gelditu bi
faserekin bakarrik.

Ez ukitu eskuarekin motorraren ardatza biraka ari denean.

GARAPENA

1. Marraztu ezazu lan-fitxa batean izar/triangelu kommutadore baten bidez abiarazteko


zirkuituaren eskema, kontuan izanik gainkargen eta zirkuitulaburren aurkako babesgailuak izan
behar dituela.

Izar/triangelu
kommutadorea

↑ 4.66 irudia.
Motor elektrikoak 129

2. Laneko panelean, jar itzazu muntaketa egiteko behar diren aparatuak.

Elikatze-borneak

Eteng. magnetotermiko
tripolarra

Y/∆ kommutadorea

Motorrerako borneak

← 4.67 irudia.

3. Kendu estalkiak kanaletatik, eta egin zirkuituaren kableatua lehenago marraztu duzun
eskemaren arabera. Ez ahaztu babes-eroalea konektatzea eta puntakoak jartzea kableen mutur
guztietan.

Oso kontuan izan behar dituzu izar/triangelu kommutadorearen fabrikatzaileak emandako


jarraibideak, ondo konektatzeko. Erabil ezazu kommutadorearen jarraibide-gida.

Elikatzeko zorro-kablea

↑ 4.68 irudia.
130 4 unitatea

2. LAN-PRAKTIKA (jar.)

4. Konekta ezazu elikatzeko zorro-kablea proba-paneleko goialdeko borneetara.

5. Konekta itzazu proba-paneleko irteera-borneak motorreko borne-kaxan.

Motorrak ondo funtzionatuko badu, nahasi gabe jarraitu behar diozu borne horien konexio-ordenari,
izar/triangelu kommutadorearen eskemaren arabera.

Ez ahaztu lurrera konektatzeko eroalea motorraren borne-kaxara konektatzea.

↑ 4.69 irudia.

Garrantzitsua: motorraren borne-kaxaren barneko zubiak egiteko xaflek kenduta egon behar dute.

6. Konekta ezazu elikatzeko zorro-kablea korronte-hargune batera.

7. Eragin etengailu magnetotermikoari.

8. Jarri kommutadorea izar posizioan, eta, bi segundo igarotakoan, pasa ezazu triangelu posiziora.

9. Begiratu ea motorrak ondo funtzionatzen duen.

10. Motorra abiatzen ez bada edo zurrunga-zarata egiten badu, bi fasetan balego bezala, deskonekta
ezazu elikadura proba-paneletik eta jarraitu berriro konexio-eskemari. Motorreko borneetako bat
gaizki konektatuko zenuen, ziur.
Motor elektrikoak 131

2. zatia

Izar/triangelu abiaraztearen efektua egiaztatzeko, amperemetro bat seriean konektatu behar duzu
motorreko faseetako batekin.

11. Deskonekta ezazu proba-paneleko elikadura.

12. Marraztu ezazu amperemetroaren kokalekua eskeman.

Izar/triangelu
kommutador
ea

↑ 4.70 irudia.

13. Aska ezazu izar-triangelu kommutadorearen sarrerarantz doan magnetotermikoaren irteerako


kableetako bat.

14. Konekta ezazu amperemetroa kable hori askatu den borneen artean (magnetotermikoarena eta
kommutadorearena).

↑ 4.71 irudia.

15. Jar ezazu martxan zirkuitua, 6, 7, 8 eta 9 urratsak errepikatuz.

16. Ikusi zer gertatzen zaion korronteari abiatzeko unean.


132 4 unitatea

MUNDU TEKNIKOA

Motor bereziak
Gai honetan aztertu dituzun motor motak tradizionalak osagai horiek arduratzen dira ardatza zein angelutan
dira, nolabait esateko. Motor mota horietaz gainera, dagoen doi-doi zehazteaz eta, egon behar ez duen
badira gaur egun beste motor mota batzuk; aurrekoen puntuan ez badago, zuzentzeaz. Gainera, motorrak
aldean osaera eta funtzionamendua desberdina behar bezala funtzionatzeko behar den elikadura
dutenez, «bereziak» esaten zaie. sortzen edo kontrolatzen dute.

Guztien ezaugarria da ardatza, praktikan, edozein Urratsez urratseko motorrak


posizio angeluarretan kokatzeko ahalmena izatea, eta
Motorra ez da mugitzen modu jarraituan, baizik eta
kokaleku horretan mantentzeko gai izatea. Horregatik,
urrats txikitan (adibidez, 1.000 urrats bira bakoitzeko).
erabilgarriak dira ardatzaren kokaleku angeluarra
Estatoreko hariletan aplikatzen diren tentsio-pultsu
edo/eta abiadura guztiz kontrolatzeko beharra duten
positibo eta negatibo bidezko elikatze-sistema du.
aplikazioetan, hala nola robot-besoak, makina-
Aplikatutako pultsu bakoitzeko, motorrak urrats bat
erremintak, etab.
egiten du. Urrats bakoitzean biratzen den angelua
Eskuarki, motorrak eta kokalekua kontrolatzeko motorraren eraikitze-ezaugarrien araberakoa da.
sistemak eratzen duten multzo batez osatuta daude. Gainera, elikaduraren pultsuen maiztasuna kontrolatuz,
Kontrol-sistema osagai elektronikoz osatuta egoten da; motorraren abiadura ere kontrola daiteke.

↑ 4.72 irudia. Urratsez urratseko motorrak eta haien kontrolagailua (SCHNEIDER).

Brushless motorra (eskuilarik gabekoa)

Errotorea iman iraunkorrez osatuta dago. Bi eroale


bereziren bidez konektatzen dira kontrolagailura. Batek
motorraren ardatzaren kokalekuaren informazioa
bidaltzen du une oro, eta bestetik motorra kontrolatzeko
behar den elikadura jasotzen da. Gaur egun, ↑ 4.73 irudia. Urratsez urratseko motorrak eta haien
merkatuan badira KZko eta KAko brushlees motorrak. kontrolagailua (SCHNEIDER).
Motor elektrikoak 133

LABURPENA
MOTOR ELEKTRIKOAK

KAko motorrak KZko motorrak

Errotorea Errotorea harilkatua Serie Shunt Eszitazio


zirkuitulaburrean duten motorrak motorrak motorrak independenteko
duten motorrak motorrak

Motor Motor
monofasikoak trifasikoak

Eskuzko maniobrak

Gainkorrontea murriztea
Eskuzko abiaraztea Biraketa-noranzkoa aldatzea
abiatzeko unean

EA ZENBAT DAKIZUN
1. Esan ezazu motor hauetatik zein diren korronte 5. Izar/triangelu kommutadore baten bidezko
alternokoak: eskuzko abiarazte batean, nola egon behar dute
a) Shunt motorra. zubiak egiteko xaflak borne-kaxan?
b) Indukzio-motor monofasikoa. a) Izarrean.
c) Errotore harilkatuko motor trifasikoa. b) Triangeluan.
d) Eszitazio independenteko motorra. c) Kenduta.
d) Lurrerako hartunera konektatuta.
2. Zer gertatzen da motor elektriko bat abiatzeko
unean? 6. Zer gertatzen da motor trifasiko batek bi fasetan
a) Gaintentsio bat. funtzionatzen badu?
b) Gainkorronte bat. a) Gainkarga bat gertatzen da, makinaren
c) Ardatza blokeatzea. harilkatuak arriskuan jartzen dituena.
d) Gaineszitazio bat. b) Gaintentsio bat gertatzen da, motorra nahitaez
erreko duena.
3. Nola izendatzen dira indukzio-motor trifasiko c) Ez da ezer gertatzen.
baten borneak? d) Motorra astiroago biratzen da.
a) A,B,E,F
b) U1,V1,W1,K,L,M 7. Indukzio-motor trifasiko baten biraketa-
c) U,N,PE noranzkoaren aldaketa honela egiten da:
d) U1,V1,W1,U2,V2,W2 a) Elikaduraren bi fase trukatuz.
b) Elikaduraren hiru faseak trukatuz.
4. 230/400 V-eko motor bat 400 V-eko sare batera
konektatzen bada, nola konektatu behar da 8. Shunt motor bati, martxan dagoela, eszitazio-
haren borne-kaxa? harilkatua deskonektatzen bazaio, zer gertatzen
a) Triangeluan. da?
b) Izarrean. a) Gelditu egiten da.
c) Berdin dio. b) Gero eta abiadura handiagoa hartzen du.
d) Inola ere ez.

You might also like