Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 32

Eskemak eta

oinarrizko zirkuituak
Hau ikasiko dugu:
1. Sinboloak automatismo-eskemetan
2. Automatismo industrialen eskemen
irudikapena
3. Berrelikadura
4. Korronte alternoko motor trifasikoen
abiaraztea
5. Zirkuitu elektriko kableatuak lortzeko
oinarrizko arauak
6. Motor trifasikoen biraketa-noranzkoa
kontaktore bidez aldatzea
7. Tenporizadorearen erabilera aginte-
zirkuituetan
1. LAN-PRAKTIKA
Abiarazteko eta geldiarazteko sakagailuz
hornitutako motor trifasiko bat abiaraztea
2. LAN-PRAKTIKA
Motor trifasiko baten biraketa-noranzkoa
kommutadore birakari baten bidez
aldatzea
MUNDU TEKNIKOA
Detektagailu mota batzuk

amaitutakoan...
■ Jakingo duzu nola irudikatzen diren
automatismo industrialen eskemak
■ Jakingo duzu zer den errele termiko bat
eta zertarako erabiltzen den.
■ Ulertuko duzu zer den berrelikadura
kontzeptua eta zer garrantzi duen
automatismo industrialetan.
■ Motor trifasikoak abiarazteko eta
biraketa-noranzkoa aldatzeko zirkuituak
muntatuko dituzu..
163

HASIERAKO KASU PRAKTIKOA

Abiapuntuko egoera
Zerrategi batek (Zerrote Lasterra SA) makina ugari ditu Enpresak automatikako teknikari baten zerbitzua
zura ebakitzeko. Zerratzeko sistema elektrikoa du, kontratatzea erabaki du behar diren zirkuituak diseina
errotorea zirkuitulaburrean duten korronte alternoko eta munta ditzan ziurtatzeko motorrak martxan jarriko
motor trifasikoetan oinarritua. Motor horiek potentziako direla soilik langile baten agindua jasotzen dutenean.
etengailu bidez abiarazten eta geldiarazten dira. Horrek esan nahi du makinek geldirik iraungo dutela
Enpresa dagoen tokian, maiz eteten da energia elektrikoa tentsio-eten baten ondoren hornidura elektrikoa
berrezartzen denean.
lanorduetan. Halako bat gertatzen den bakoitzean,
makinak gelditu egiten dira. Hornidura berriro ezartzen Gainera, pentsatu da komenigarria litzatekeela makina
denean, motorren etengailuak desaktibatzeko arreta- bakoitza puntu batetik baino gehiagotatik abiarazi eta
neurririk hartu ez bada, makinak ustekabean jartzen dira geldiarazi ahal izatea. Potentziako etengailuak kontak-
martxan, eta hori arriskugarria da makinen inguruan torez ordeztuko dira, kontroleko zirkuitu automatikoa
dauden langileentzat. malgutu ahal izateko.

Kasuaren azterketa
Lan-unitate hau irakurtzen hasi baino lehen, erantzun lehenengo bi galderei. Gero, aztertu gaiaren puntu
guztiak, kasu praktiko honetako gainerako galderei erantzun ahal izateko.

1. Azter ezazu aurreko unitateetan muntatu eta 3. Uste duzu abiarazteko eta geldiarazteko
erabili duzun zirkuitua, potentziako etengailu sakagailuz hornitutako zirkuitu bat, berrelika-
trifasiko baten bidez motorra abiarazteko balio duraren erabileran oinarritua, egokiena dela
duena. Azaldu ezazu zergatik ez den egokia zerrategiko motorrak kontrolatzeko?
zirkuitu hori kasu praktikoan deskribatutako 4. Zer desberdintasun, funtzionamenduari dago-
instalaziorako. kionez, aurkitzen dituzu 2. galderako zirkui-
2. Azter ezazu, halaber, aurreko unitatean motor tuarekin alderatuta?
trifasikoa kontaktore batean zehar etengailu 5. Makinak puntu batetik baino gehiagotatik
polobakar batez abiarazteko muntatu zenuen abiarazi eta geldiarazi beharko balira, zer
zirkuitua. Zergatik ez du balio zirkuitu horrek zirkuitu erabiliko zenuke?
ere?
164 6 unitatea

1. Sinboloak automatismo-eskemetan
Aurreko unitateetan, automatismo industrial kableatuetako
zirkuituetan parte hartzen duten gailuak identifikatzeko sinbolo
grafikoak ezagutu eta erabili dituzu.

Sinboloak normalizatuta daude, eta herrialde askotako automatikako


gehiago jakiteko teknikariek erabiltzen dituzte. Horri esker, eskema elektrikoetan
Begira ezazu liburuaren amaierako hizkuntza komun bat erabiltzen da, munduko edozein bazterretako
eranskinaren taulan zer letra langile kalifikatuek ulertzen dutena.
erabiltzen diren sinboloen
identifikatzaileetan aparatu Sinbolo elektriko batek bi atal ditu, ongi bereiziak: atal grafikoa eta
motaren funtzioak eta funtzio atal alfanumerikoa. Lehenengoan, aparatua modu sinplean
orokorrak definitzeko. irudikatzen da, elementu grafikoak erabiliz (marrak, laukiak, arkuak,
etab.) Bigarrenean, letrak eta zenbakiak erabiliz, aparatu mota
definitzen duen funtzioa eta eskeman duen ordena-zenbakia
definitzen dira.

Sinbolo grafikoa

Identifikatzailea

Borneak zenbakitzea

↑ 6.1 irudia. Sinbolo elektriko baten atalak.

1.1. Letra bakarreko identifikatzailea


Adibideko kasuan, etengailu bat (S) adierazten da, eskeman laugarren (4) tokian dagoena eta bi borne
dituena (13-14). Kasu honetan, oso litekeena da eskema berean gutxienez beste hiru etengailu
irudikatuta egotea, S1, S2 eta S3 gisa identifikatuta.

Molde hori, letra batez eta zenbaki batez osatua, modurik sinpleena da eskema batean elementuak
identifikatzeko.

1.2. Bi letrako identifikatzailea


Aparatuak eskeman duen funtzio orokorra adierazi nahi denean baino ez da erabiltzen.

Zirkuitu berean aparatu motaren antzeko funtzioa duten baina funtzio orokor desberdina duten gailuak
identifikatzeko erabiltzen da.

→ 6.2 irudia. Bigarren letraren


erabilera sinboloaren identifikazioan.

Irudiaren kasuan, bi aparatuek errele-funtzioa dute (K); hala ere, ezkerrekoa potentzia-kontaktore bat da
(KM), eta eskuinekoa errele laguntzaile bat (KA).
Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 165

1.3. Funtzio-letraren aurrean zenbaki bat duen identifikatzailea


Sinbolo baten identifikatzaileak funtzio-bloketik ezkerretara zenbaki bat baldin badu, zenbaki horrek
proiektuaren zer orrialdetan irudikatuta dagoen adierazten du.

gehiago jakiteko
Batzuetan, identifikatzailean orrial-
de-zenbakia jarri ez dela adieraz-
teko, marra bat erabiltzen da:
‒ KM5.

↑ 6.3 irudia. KM5 kontaktorea, 1. ↑ 6.4 irudia. KM20 kontaktorea, 3.


orrialdean irudikatua. orrialdean irudikatua.

2. Automatismo industrialen eskemak irudikatzea


Aurreko unitatean, automatismo industrialen oinarrizko eskema batzuk erabili dituzu. Haietan, hala
potentzia-zirkuitua (adibidez, motor trifasiko bat abiarazteko) nola aginte-zirkuitua (kontaktore baten
harila zenbait sentsore bidez elikatzeko) eskeman berean irudikatu dira.

Irudikapen mota horri multzo-eskema deritzo.

↑ 6.5 irudia. Etengailu polobakar


baten bidez kontrolatutako kontaktore
bat erabiliz motor trifasiko bat
abiarazteko multzo-eskema.

Kontaktorea

Horrelako eskemak automatismo-zirkuitu sinpleetan bakarrik erabiltzen dira.


166 6 unitatea

2.1. Potentzia- eta aginte-eskemak


Industrian, automatismo kableatuak oso konplexuak izan daitezke; beraz, haien eskemak ere halakoak
izango dira. Batera irudikatuko balira, muntaketa- eta mantentze-teknikariak zailtasun handiak lituzke
ulertzeko.

Hori dela eta, beharrezkoa da potentzia-zirkuitua eta kontrol- edo agintze-zirkuitua grafikoki bereiztea.

Potentzia- edo indar-eskemak potentziako hargailua edo hargailuak elikatzen d(it)uen zirkuituaren
partea irudikatzen du.

Aginte-eskemak zera irudikatzen du: elikaduraren bi fase artean, kontrol-organoen —kontaktore,


tenporizadore, errele laguntzaile, eta abarren— harilak gobernatzeko sentsoreen kontaktuen konbinazio
logikoa.

Identifikatzaileen esanahia:
Q1: etengailu magnetotermiko
tetrapolarra
Aginte-zirkuitura KM1: kontaktorea
M1: motorra
S1: etengailu polobakarra

Potentzia-eskema Aginte-eskema

↑ 6.6 irudia. Potentzia- eta aginte-eskemak bereiz irudikatuta.

Potentzia-eskeman, etengailuak eta babesgailu orokorrak goialdean irudikatzen dira, elikatze-sarearen


lineetatik gertu. Hargailuak edo motorrak, berriz, behealdean. Eta, bien artean, potentzia-kontaktoreak.

Praktikan, potentzia-zirkuituan sekzio handiagoko kablea erabiltzen da agintekoan baino, zeren eta
potentzia-hargailuaren —kasu honetan, motorraren— korrontea jasan behar baitu. Aginte-kableatua,
berriz, sekzio txikiagoko kablearekin egiten da (1,5 mm2, gorria), harilen kontsumoa txikia baita.
Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 167

Sare elektriko trifasikoa


gehiago jakiteko
Elektrikoki zuzena izan liteke
kontaktuak kontaktorearen harila-
ren A2 bornearen azpian konek-
tatzea, baina grafikoki ezin da egin.

Magnetotermikoa
Haril guztiak beren A2 bornea
beheko fasera —kasu honetan,
neutrora— konektatua dutela
irudikatu behar dira.

Etengailua Kontaktorea

Motorra

↑ 6.8 irudia. Eskema GAIZKI


marraztua.
↑ 6.7 irudia. Zirkuituaren irudikapen errealista.

2.2. Aginte-zirkuitua konektatzea eta babestea


Aginte-zirkuituak zirkuitulaburren aurka babesteko elementu bat izan behar du. Potentzia-zirkuituan
erabiltzen den bera izan daiteke, aurreko zirkuituan erakusten den bezala, edo agintze-zirkuituarentzat
baino ez den bat izan daiteke.

Hona hemen zenbait modu aginte-zirkuitua gainkargen eta zirkuitulaburren aurka babesteko:

Etengailu magnetotermiko polobakar independente bat (1).

Fusible bat (2).

Potentzia-etengailu magnetotermikora mekanikoki akoplatutako kontaktu laguntzaile bat (3).

← 6.9 irudia. Aginte-zirkuitua


zirkuitulaburren aurka babesteko
gailuen adibideak.
168 6 unitatea

2.3. Tentsio murriztuko aginte-zirkuitua


Lehenago erakutsitako adibidean, elikadura-tentsioa 400 V da. Hala
ere, aginte-zirkuituak 230 V-ean lan egiten du. Horregatik, zirkuitua
fase eta neutro artean konektatzen da.

Badira kontaktore batzuk 230 edo 400 V-eko tentsioko potentziak


kontrolatzeko gai direnak baina, segurtasunagatik, beren harilak 24
edo 48 V-eko tentsio murriztuekin —korronte alternoan edo korronte
zuzenean— lan egiteko diseinatuta daudenak. Halakoetan, aginte-
zirkuituak transformadore tentsio-eraisle batera konektatuta egon
behar du lehen kasuan, eta elikatze-iturri batera bigarrenean.

↑ 6.10 irudia. Aginte- Aginte-transformadorearen eta elikatze-iturriaren sinboloak hauek


transformadorea. dira:

Elementua Sinboloa Identifikatzailea

Transformadorea T

Elikatze-iturria G

Hauek dira motor trifasikoa etengailu polobakar baten bidez


abiarazteko aginte-eskemak:
↑ 6.11 irudia. Korronte zuzeneko
aginte-zirkuiturako elikatze-iturria.

Transformadorea G1 Elikatze-iturria
230 Vka
24 Vkz

gehiago jakiteko
Korronte zuzenean lan egiteko
harila duten kontaktore eta
agintegailu batzuetan, polaritatea
(+ eta ‒) zaindu behar da; bestela,
baliteke ez funtzionatzea. KM1 KM1
24 Vka 24 Vkz

↑ 6.12 irudia. Korronte alternoko 24 ↑ 6.13 irudia. Korronte zuzeneko 24


V-eko agintea. V-eko agintea.

Industria-instalazioetan tentsio murriztuko agintea asko erabiltzen


bada ere, sinplifikatzearren, liburu honetako eskema gehienak 400
Vka-rako irudikatu dira potentzia-zirkuituan eta 230 Vka-rako aginte-
zirkuituan.
Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 169

2.4. Kontaktoreen egoeraren seinalizazioa


Askotan, beharrezkoa da kontaktore baten egoera adieraztea. Horrek
aukera ematen dio langileari, begirada huts batez, makina bat
funtzionatzen ari den ala ez ohartzeko.

Seinalizazio mota hori zenbait modutara egin daiteke, baina errazena


pilotuak erabiltzea da, koadro elektrikoetako ateetan kokatuak, edo
argi-balizak erabiltzea.

Funtzionamendu-egoera detektatu nahi zaien kontaktore edo erreleen


harilekin paraleloan konektatzen dira seinale-lanparak.

↑ 6.14 irudia. Koadro elektrikorako


seinale-lanparak (SIEMENS AG).

Seinale-lanpara

↑ 6.15 irudia. Seinale-lanpara kontaktore baten harilarekin paraleloan konektatua.

3. Berrelikadura
Motorrak abiarazteko orain arte ikusi dugun zirkuitua etengailu hasierako kasu praktikoa
polobakarreko agintean oinarritua dago, eta segurtasun-arazo handi
Zerrategiko zirkuituetan berrelika-
bat du. Makina funtzionatzen ari dela sare elektrikoan elikadura
dura erabiliz, saihestu egiten da
eteten bada, berrezartzen denean, motorra bat-batean abiatuko da,
makinak bat-batean abiatzea
langileen inolako kontrolik gabe, eta motorra makina arriskutsu
tentsio-eten baten ondoren.
batean instalatuta badago (adibidez, zerra elektriko batean), bat-
batean martxan jartze hori oso arriskutsua izan daiteke.

Horregatik, abiarazteko eta gelditzeko sakagailudun botoitegiak


erabiltzen dira motorrak abiarazteko.

Aurreko aginte-zirkuituan etengailuaren ordez sakagailu bat (S2)


jartzen baduzu, ohartuko zara sakagailua sakatuta dagoenean
bakarrik egongo dela martxan motorra.
gogoan izan
Sakatzeari uzten zaionean motorrak funtzionatzen jarrai dezan,
Kontaktuek etiketa hauetako bat
beharrezkoa da kontaktorearen beraren kontaktu bat sakagailuarekin
izan dezakete:
paraleloan jartzea; konexio horri berrelikadura deritzo. Egoera
NO: Eskuarki irekia (EI; gaztelaniaz:
horretan, zirkuitua desaktibatzeko modu bakarra harilaren elikadura
NA)
etetea da. Beraz, horretarako, sakagailu eskuarki itxi bat (S1)
NC: Eskuarki itxia (EI; gaztelaniaz:
paraleloko multzoarekin seriean konektatuta jarri behar da. Hala,
NC)
gelditzeko sakagailu hori sakatzen den bakoitzean, eten egiten da
harilaren elikadura, ireki egiten da berrelikadura-kontaktua eta,
horrenbestez, deskonektatu egiten da kontaktorea eta geratu motorra.
170 6 unitatea

gehiago jakiteko
Gelditzeko sakagailua
Geldiarazteko eta abiarazteko
sakagailudun botoitegiak asko
erabiltzen dira industrian.

Sakagailu berdea abiaraztekoa da


Berrelikadura-
(I), eta gorria geldiaraztekoa (0). kontaktua

Abiarazteko sakagailua

↑ 6.16 irudia. Berrelikaduraren erabilera.

6.6 irudiko potentzia-eskema eta aurreko irudiko aginte-eskema


erabiliz, hau izango da abiarazteko eta geldiarazteko sakagailu bidez
motor trifasiko bat abiarazteko zirkuituaren kableatua:
↑ 6.17 irudia. Abiarazteko eta
geldiarazteko botoitegia Sare elektriko trifasikoa
(SIEMENS AG).
Magnetotermikoa

Gelditzeko
sakagailua

Abiarazteko
sakagailua
Kontaktorea

Motorra

→ 6.18 irudia. Abiarazteko eta


gelditzeko sakagailuak erabiliz motor
trifasiko bat kontaktore baten bidez
abiaraztea.

4. Korronte alternoko motor trifasikoen


abiaraztea
Motor elektrikoa da, ziur asko, industrian gehien erabiltzen den potentzia-elementua. Horregatik,
automatismo industrialetako askoren funtzioa motorrak abiaraztea eta kontrolatzea da.

Unitate honetan, errotorea zirkuitulaburrean duten korronte alternoko motor trifasikoen abiaraztea
ikasiko duzu; hurrengo unitatean, beste motor mota batzuk ikusiko dira, hala alternokoak nola
zuzenekoak.
Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 171

4.1. Errele termikoa


Errele termikoa motorrak abiarazteko automatismo-zirkuituetan hasierako kasu praktikoa
erabiltzen den babesgailu bat da. Haren bidez, gainkargen aurka eta
Zerrategiko makinak abiarazteko
fase bat falta izateagatiko hutsegiteen aurka babesten da motorra.
automatismo-zirkuituek errele ter-
Beraz, motor bat abiarazteko zirkuitu bat egiten denean, beharrezkoa
mikoz hornitu behar dira motorrak
da errele termiko bat erabiltzea.
babesteko.

Errele termikoa potentzia-zirkuitura konektatzen da horretarako


dituen sei borneren bidez, eta aginte-zirkuitura ere konektatzen da
kontaktu laguntzaile batzuen bidez.

Errele termikoaren potentziako atala arduratzen da gainkarga detektatzeaz. Kontaktu laguntzaileak,


berriz, motorra gobernatzen duen kontaktorearen aginte-zirkuitua deskonektatzeko eta desarra
adierazteko erabiltzen dira.

Potentzia-borneak
(sarrera)
Korronte-mugaren
erregulazioa

Gelditzeko botoia

Kontaktu laguntzaileak

Eskuzko/automatiko
berrarmatzea
Potentzia-borneak
(motorreranzko irteera)
↑ 6.19. irudia. Errele termikoaren atalak (SIEMENS AG).

Potentzia txikiko erreleetan, sarrerako borneak kobrezko hagaxka- edo pletina-formakoak izaten dira,
kontaktorean zuzenean sartzeko.

Errele termikoa irudikatzeko, sinbolo hauek erabiltzen dira bi eskemetan:

Elementua Sinboloa Identifikatzailea

Potentzia-zirkuiturako errele
F
termikoa

Errele termikoaren kontaktu


F
laguntzaile eskuarki itxia

Errele termikoaren kontaktu


laguntzaile eskuarki ireki eta F
itxiak

Errele termikoaren kontaktu


F
laguntzaile kommutatua
172 6 unitatea

4.2. Errele termikoa automatismo-eskemetan


Errele termikoaren babesa kontaktorearen eta motorraren artean
irudikatzen da potentzia-eskeman. Aginte-eskeman, berriz, goialdean
irudikatutako fasetik ahalik eta hurbilena irudikatzen da, eta
babesgailuaren azpian, baldin badago.

Kontaktu itxia kontaktorearen harila elikatzen duen zirkuituarekin


seriean jartzen da. Kontaktu irekia seinalizazio-gailu batera
konektatzen da (adibidez, lanpara batera).

Errele termikoak potentzia-zirkuituan gainkarga bat edo fase falta bat


↑ 6.20 irudia. Errele termikoa (ABB). detektatzen badu, babesgailuaren desarra gertatuko da. Egoera
horretan, errele termikoaren kontaktu itxia ireki egingo da, eta
harilaren elikadura-zirkuitua deskonektatu egingo du. Hori gertatzen
bada, KM1 kontaktoreak bere zirkuituak irekiko ditu potentzia-
zirkuituan, eta gelditu egingo da motorra. Gertaera berean, errele
termikoaren kontaktu irekia itxi egingo da, eta seinale-lanpara (H2)
elikatuko du; beraz, lanpara piztu egingo da, errele termikoaren
desarra gertatu dela adierazteko.

Errele termikoaren
kontaktu
laguntzaileak

Aginte-zirkuitura

Errele termikoa

Errele
termikoaren
lanpara

Potentzia-eskema Aginte-eskema

↑ 6.21 irudia. Abiarazteko eta geldiarazteko sakagailuz hornitutako eta errele termikoz babestutako
motor trifasiko bat abiaraztea.
Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 173

Sare elektriko trifasikoa


gehiago jakiteko
Motor bat baino gehiago dituzten
zirkuituetan, errele termiko bana
jarri behar da.

Magnetotermikoa

Gelditzeko
sakagailua

↑ 6.23 irudia.
Abiarazteko
sakagailua Motor baten funtzionamendua
Kontaktorea

aginte-zirkuitu beraren bidez beste


motorrera baldintzatua baldin
badago, komeni da bi erreleen
kontaktu laguntzaile itxiak seriean
konektatzea.
Errele termikoa

Motorra

↑ 6.22 irudia. Zirkuituaren kableatua seinale-lanpararik gabe.


↑ 6.24 irudia.

5. Zirkuitu elektriko kableatuak lortzeko


oinarrizko arauak
Lau arau hauen bidez, modu logikoan eta azkar lor daitezke automatismo kableatuen zirkuituak,
funtzionamendu-baldintza jakin batzuetarako.

5.1. Aktibatzea - martxan jartzea


Haril bat sarrerako zenbait sentsoretatik aktibatu nahi denean, elkarrekin eta berrelikadura-
kontaktuarekin paraleloan konektatu behar dira.

6.25 irudiko adibidean, ikusten da KM1 kontaktorea S3 eta S4 abiarazteko sakagailuetatik aktibatzen
dela.

5.2. Desaktibatzea-gelditzea
Haril bat sarrerako zenbait sentsoretatik desaktibatu nahi denean, elkarrekin eta berrelikaduraren
blokearen multzoarekin seriean konektatu behar dira.

6.25 irudiko adibidean, ikusten da KM1 kontaktorea elikatzen duen sarea S1 eta S2 sakagailuetatik
desaktibatzen dela.
174 6 unitatea

Gelditzeko
baldintzak

Berrelikadura-
kontaktua

Martxa-baldintzak

↑ 6.25 irudia. Kontaktore bat zenbait puntutatik aktibatzeko eta desaktibatzeko arauak.

5.3. Beste kontaktore baten aktibaziora baldintzatzea


Nahi baldin bada kontaktore bat ez aktibatzea beste bat aktibatzen den arte, azken horren kontaktu ireki
bat lehenengoaren harila elikatzen duen adarrarekin seriean konektatu behar da.

6.26 irudiko adibidean, KM5 kontaktorea ez da inoiz aktibatuko baldin eta aldez aurretik KM1 aktibatu
ez bada.

5.4. Beste kontaktore baten desaktibaziora baldintzatzea


Nahi baldin bada kontaktore bat ez aktibatzea beste bat aktibatuta dagoenean, bigarren kontaktorearen
kontaktu itxi bat sartu behar da seriean lehenengoa elikatzen duen adarrean.

6.27 irudiko adibidean, KM3 kontaktorea aktibatuta ez dagoenean bakarrik aktibatuko da KM2
kontaktorea. KM3 aktibatuta badago, eten egingo da korrontearen KM2 kontaktorearen harilerako
bidea.

Konexio horri, eskuarki, katigamendu deritzo.

KM1-en martxan KM3-ren


jartzera gelditzera
baldintzatzea baldintzatzea

↑ 6.26 irudia. Aktibaziora baldintzatzea. ↑ 6.27 irudia. Desaktibaziora baldintzatzea.


Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 175

ADIBIDEAK gehiago jakiteko


Automatismo-eskemetan marraz
Zirkuitu bat egin nahi da bi kontaktorerekin (KM1 eta KM2) eta lau
sakagailurekin (S1, S2, S3 eta S4), honela funtzionatuko duena: osatutako lerro bat irudikatzen
denean, adierazi nahi da eskema
a) KM1 kontaktorea S1-etik edo S4-tik aktibatzen da, eta S2-tik
bereko bi elementu mekanikoki
desaktibatzen.
loturik daudela eta aldi berean
b) KM2 kontaktorea S3-tik aktibatzen da, eta S2-tik edo S4-tik
jarduten dutela.
desaktibatzen.
Ebazpena: Garrantzitsua da kontuan har
dezazula lotura hori ez dela inoiz
Egiazta dezakezu S2-k bi harilak
lotura elektrikotzat hartu behar.
desaktibatzen dituela. Sakagailu
bat besterik ez dagoenez,
gelditzeko elementu orokor gisa
erabili behar duzu.
Ikus daiteke S4-k bi gauza oso
desberdin egiten dituela
zirkuituan. Batetik, KM1
aktibatzen du, eta, bestetik,
↑ 6.28 irudia.
KM2 desaktibatzen du. Kasu
honetan, bi kontaktu dituen
sakagailu bat erabili behar duzu:
ireki bat lehen baldintzarako, ↑ 6.29 irudia. Ebazpena oinarrizko arauak
eta itxi bat bigarrenerako. erabiliz.

Zirkuitu bat egin nahi da hiru kontaktorerekin (KM1, KM2 eta KM3)
eta lau sakagailurekin (S1, S2, S3 eta S4), honela funtzionatuko
duena:
a) KM1 kontaktorea S1-ekin aktibatzen da, KM2 S2-rekin eta KM3
S3-rekin.
b) Kontaktore guztiak S4-rekin desaktibatzen dira.
c) KM3 ez da aktibatzen aldez aurretik KM2 konektatuta ez badago,
ezta KM2 ere aldez aurretik KM1 konektatuta ez badago. Hiru
kontaktoreen aktibazioa "kaskadan" egin behar da, KM1-KM2-
KM3 ordenari jarraituz.
Ebazpena:
Aurreko adibidean bezala, bada sakagailu bat hiru kontaktoreak
desaktibatzen dituena. Sakagailu hori gelditzeko gailu orokortzat hartu
behar da, eta behin bakarrik irudikatzen da eskeman, korrontea zirkuituen
adarretara igarotzea eteten duen partean.

↑ 6.30 irudia. Ebazpena oinarrizko arauak erabiliz.


176 6 unitatea

6. Motor trifasikoen biraketa-noranzkoa


kontaktore bidez aldatzea
Badakizu, 3. unitateagatik, motor trifasiko baten biraketa-noranzkoa aldatzeko, bera elikatzen duten
faseetariko bi trukatu behar direla.

↑ 6.31. irudia. Motor trifasiko baten biraketa-noranzkoa aldatzea.

Maniobra hori asko erabiltzen da industrian, eta potentziako kommutadore trifasiko alderantzikatzaile
baten bidez edo bi kontaktoretan oinarritutako automatismo baten bidez egin daiteke. Kasu honetan,
potentzia-zirkuituan, kontaktoreetako batek ordena jakin batekin ezartzen ditu faseak motorraren
borneetan; adibidez, honela: L1-L2 eta L3, eta besteak gauza bera egiten du, baina haietako bi trukatuz;
adibidez, L2-L1-L3. Hala, motorrera iristen den elikadura trifasikoa kontaktore batetik iristen denean,
motorra noranzko batean biratzen da, eta, bestetik iristen denean, kontrako noranzkoan biratzen da.

↑ 6.32 irudia. Motor trifasiko baten biraketa-noranzkoa kontaktore bidez aldatzeko potentzia-eskema.
Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 177

Ez dira inoiz bi kontaktoreak batera aktibatu behar, zirkuitulabur bat gertatuko litzatekeelako. Hori
saihesteko, hau egin daiteke:

Katigamendu mekanikoz hornitutako bi kontaktoreko multzo bat erabiltzea.

Aginte-zirkuitua diseinatzea kontaktore bat aktibatuta dagoenean ezinezkoa izan dadin bestea
aktibatzea, eta alderantziz.

Lehen kasuan, material elektrikoaren fabrikatzaileek badituzte kontaktore multzo batzuk katigamendu
mekanikoa aldez aurretik muntatua dutenak edo azkar muntatzen direnak, bi kontaktoreak aldi berean
"sartzea" galarazteko.

← 6.33. irudia. Motore trifasikoen


biraketa-noranzkoa aldatzeko
kontaktore multzo batzuk,
katigamendu mekanikoz hornituak.

Ekipamendu horiei zubi batzuk ere eransten zaizkie, fase-aldaketarako kableatua aurrez prestatua
dutenak, gero, potentzia-zirkuituan muntatzen direnean, konexioa errazteko.

Katigamendu mekanikoa duten bi kontaktoreren lotura honela irudikatzen da:

← 6.34 irudia. Bi kontaktoreren


arteko katigamendu mekanikoaren
irudikapena.

Potentzia-eskeman Aginte-eskeman

Bigarren kasuan, aginte-zirkuituan beharrezkoa da kontaktoreetako baten kontaktu itxi bat seriean
sartzea bestearen harila elikatzen duen adarrean, eta beste hainbeste, alderantziz, bestean. Konfigurazio
horren bidez, katigamendu elektriko bat egiten da, galaraziko duena kontaktore bat aktibatu ahal izatea
besteak funtzionatzen jarraitzen badu.
Katigamendu elektrikorako ← 6.35 irudia. Katigamendu
kontaktuak
elektrikoa.

Bi sistemak bateragarriak dira, eta zirkuitu berean erabil daitezke.


178 6 unitatea

Motor trifasikoen biraketa-noranzkoa aldatzeko erabilitako


aginte-zirkuituak
Hiru posizioko kommutadore birakari baten bidez

Motorra ezkerretara edo eskuinetara birarazteko kommutazioa hiru posizioko kommutadore birakari
baten bidez egiten da.

Erdiko posizioan, motorra geldirik dago, kontaktoreen haril bat ere ez baita elikatzen. I eta II
posizioetan, KM1 eta KM2 kontaktoreen harilak aktibatzen dira hurrenez hurren; hala, potentzia-
zirkuituko kontaktoreek motorra elikatzen dute noranzko batean edo bestean bira dadin (6.36 irudia).

Kommutadorearen diseinuagatik beragatik, ezinezkoa da bi kontaktoreak batera aktibatzea. Hala ere,


komeni da zirkuituan katigamendu elektrikoa edo mekanikoa erabiltzea.

Sakagailu bidez, geldiunetik pasatuz

Zirkuitu honetan, abiarazteko bi sakagailu erabiltzen dira, bat biraketa-noranzko bakoitzeko, eta
geldiarazteko sakagailu bat (6.37 irudia).

Abiarazteko sakagailua sakatzen den bakoitzean, dagokion kontaktorea aktibatzen da, eta bere kontaktu
eskuarki ireki baten bidez berrelikatzen da.

Babes-sistema moduan, beharrezkoa da katigamendu elektrikoa erabiltzea, kontaktore bat aktibatzea


galarazteko bestea funtzionatzen ari den bitartean.

Zirkuitu honetan, beharrezkoa da, biraketa-noranzkoaren aldaketa egin ahal izateko, gelditzeko
sakagailua aldez aurretik aktibatzea (geldiunetik pasatzea).

Kommutadore
birakaria

↑ 6.36 irudia. Aginte-eskema: biraketa-noranzkoa aldatzea ↑ 6.37 irudia. Aginte-eskema: biraketa-noranzkoa aldatzea
hiru posizioko kommutadore birakari baten bidez. sakagailu bidez, geldiunetik pasatuz.
Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 179

Sakagailu bidez, geldiunetik pasatu gabe

Aurreko zirkuituaren aldaera bat da. Oinarrian, modu berean


gehiago jakiteko
funtzionatzen dute. Desberdintasun nagusia zera da: martxan
jartzeko, kontaktu-ganbera bikoitzeko sakagailuak erabiltzea (bat NO Biraketa-noranzkoa ia bat-batekoa

motakoa, eta bestea NC motakoa). denez, zirkuitu hau potentzia


txikiko motorretan bakarrik era-
Sakagailu hauen NO kontaktua (eskuarki irekia) kontaktorearen biltzen da, gerta bailiteke erroto-
harila aktibatzeko erabiltzen da, aurreko aginte-zirkuituan ikusi rearen inertziak berak kaltea

dugunaren antzera. Hala ere, NC (eskuarki itxia) kontaktua kontrako eragitea makinaren sistema meka-
nikoan biraketa-noranzkoa bat-
kontaktorearen harila desaktibatzeaz arduratzen da.
batean aldatuz gero.
Ganbera bikoitzeko sakagailu batean bezala, kontaktu itxiak ireki
egiten dira irekiak itxi baino lehen; era horretan bermatzen da
kontaktore bat bestea desaktibatua dagoenean bakarrik aktibatuko
dela.

↑ 6.38 irudia. Aginte-eskema: biraketa-noranzkoa aldatzea sakagailu bidez, geldiunetik pasatuz.

ADIBIDEA
Biraketa-noranzkoa aldatzeko zirkuitu baten erabilera
Motor trifasiko batek garabi bat ezker-eskuin eramaten du errail horizontal baten gainean. Ibilbidearen muturrak
detektatzeko, bi posizio-etengailu instalatu dira, ibiltarte-amaierakoak. Motorra sakagailu bidez kontrolatzen da, eta
beharrezkoa da geldiunetik pasatzea biraketa-noranzkoa aldatzeko.
Motorra ibilbidearen muturretara iristen den bakoitzean, dagokion posizio-etengailuak eragiten du, eta geldiarazi egiten
du motorra. Egoera horretan, motorra kontrako noranzkoan bakarrik jar daiteke martxan.
180 6 unitatea

Egin ezazu biraketa-noranzkoa geldiunetik pasatuz eta ibiltarte-amaierakoak erabiliz aldatzeko aginte-eskema.
Ebazpena:
Motorra

1. posizio- 2. posizio-etengailua
etengailua
Botoitegia

← 6.39 irudia. Motor trifasiko baten


biraketa-noranzkoa aldatzeko
sistema baten aplikazioa.

Potentzia-zirkuitua lehenago ikusitakoa da. Aginte-zirkuitua hau da:

Ibiltarte-amaierako
etengailua

↑ 6.40 irudia. Biraketa-noranzkoa geldiunetik pasatuz eta ibiltarte-amaierakoak erabiliz aldatzeko aginte-eskema.

ARIKETAK
1. Munta ezazu, proba-panelean, motor trifasiko baten biraketa-noranzkoa sakagailu bidez
aldatzeko zirkuitua. Biraketa-noranzkoa aldatzeko, aldez aurretik geldiunetik pasatu behar
da. Aginte- eta potentzia-eskemak unitate honetako 6.32 eta 6.37 irudietan ikusitakoak dira.

2. Aurreko ariketako zirkuituan, egin itzazu behar diren moldaketak ez dadin beharrezkoa izan,
biraketa-noranzkoa aldatzeko, aldez aurretik gelditzeko sakagailutik pasatzea. Aginte- eta
potentzia-eskemak unitate honetako 6.32 eta 6.38 irudietan ikusitakoak dira.
Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 181

7. Tenporizadorearen erabilera
aginte-zirkuituetan
Automatismo industrialetan, ohikoa da konexio- eta deskonexio-atazak egitea denbora-tarte bat igaro
ondoren. Horretarako, tenporizadore edo denbora-errele izenekoa erabiltzen da.

Hemen, erakusten da, oinarrizko moduan, nola erabili konexio-tenporizadore bat motor bat denbora-
tarte baten ondoren geldiarazteko.

Hurrengo unitatean, tenporizadoreen erabileraren ataza espezifikoagoak praktikatuko dituzu motorrak


abiarazteko.

Motor baten abiarazte tenporizatua


M1 motorra eskuz abiarazten eta geldiarazten da S2 eta S1 sakagailuen bidez, hurrenez hurren.

KT1 tenporizadorearen harila KM1-en harilarekin paraleloan konektatzen da. Beraz, kontaktore hori
aktibatzen den bakoitzean, KT1-ek tenporizatu egiten du. Programatu den denbora igarotzen denean,
KT1-en kontaktu itxia irekitzen da, eta KM1-en harilaren elikadura eteten du; ondorioz, kontaktore hori
desaktibatu egiten da, eta, berarekin batera, M1 motorra.

↑ 6.41 irudia. Potentzia-eskema ↑ 6.42 irudia. Aginte-eskema

ARIKETAK
3. Munta eta proba ezazu unitate honen amaieran motor bat modu tenporizatuan abiarazteko
ikusi dugun zirkuitua.
182 6 unitatea

AMAIERAKO ARIKETAK

1. Egin ezazu unitate honetako 1. lan-praktika atalean proposatzen den ariketa. Zure ustez, ba
al du abantailarik etengailu bat erabili beharrean sakagailu bat erabiltzea kontaktorearen
harila aktibatzeko?

2. 1. ariketaren zirkuituan oinarriturik, egin ezazu aginte-eskema bat motorra bi abiarazteko


sakagailutatik abiarazteko eta bi geldiarazteko sakagailutatik geldiarazteko. Jar ezazu bi
sakagailu berriak dituen beste botoitegi bat proba-panelaren ezkerraldean, jarri kableak eta
proba ezazu funtzionamendua.

3. 1. ariketaren muntaketan oinarriturik, marraztu itzazu potentzia- eta aginte-zirkuituak, eta


munta ezazu proba-panelean abiarazteko eta geldiarazteko sakagailuz hornitutako bi motor
trifasiko abiarazteko zirkuitu bat, baldintza hauek beteko dituena:

a) M1 motorra S1-ekin abiatzen da, eta M2, berriz, S2-rekin.


b) Bi motorrak S3 geldiarazteko sakagailu berarekin gelditzen dira.
c) Haietako baten errele termikoa desarratzen bada, beste motorra ere geldituko da.
d) Bi motorren funtzionamendua lanpara banarekin seinalizatu behar da.
e) Edozein erreleren desarra lanpara bakar baten bidez seinalizatu behar da.
Elikatzeko
zorro-kablea
Elikatze-
borneak
Aginte-zirkuiturako
etengailu magnetotermiko Kontaktoreak

Sakagailua
polobakarra

Potentziako zirkuiturako
etengailu magnetotermiko
tripolarra

1. motorra 2. motorra
Lanparak

Errele termikoak

Irteera-borneak

↑ 6.43. irudia. Elementuen kokalekua proba-panelean.

4. Egin ezazu unitate honetako 2. lan-praktika atalean proposatzen den ariketa.

5. Munta ezazu unitate honetako 6.39


irudiko zubi-garabia kontrolatzeko zirkui- Irteera-borneak
tua. Jar itzazu ibiltarte-amaierako eten-
gailuak proba-panelean, beheko kana-
leta horizontalaren azpian. Utzi tarte bat Ibiltarte-
amaierako
haien artean, orga motordunaren ibil- etengailuak
bidea simulatzeko. Aginte-eskema 6.44 ↑ 6.44 irudia. Ibiltarte-amaierako etengailuen kokalekua
irudikoa da. proba-panelean.
Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 183

6. Aurreko ariketan, ibiltarte-amaierako etengailuen ordez, jar itzazu hurbiltasun-detektagailu


induktiboak. Hauek dira zirkuitu mota honen ezaugarriak:

a) Hurbiltasun-detektagailuak PNP induktibo motakoak dira, 24 Vkz-eko elikadurarekin.


b) Detektagailuek 24 Vkz-eko harilak dituzten errele edo kontaktu laguntzaileen gainean
eragiten dute.
c) Detektagailuak eta erreleak osatutako multzoa elikatzeko, 24 Vkz-eko elikatze-iturri bat
erabiltzen da.
d) Motor trifasikoaren biraketa-noranzkoa aldatzen duten kontaktoreek 230 Vka-ko harilak
dituzte.
e) Funtzionamendua aurreko ariketako bera da.

Motorra

1. hurbiltasun- 2. hurbiltasun-
detektagailua detektagailua

Botoitegia

↑ 6.45 irudia. Zubi-garabia hurbiltasun-detektagailu induktiboz hornitua. ↑ 6.46 irudia. Potentzia-eskema.


L1 - 230 Vka L1 - 230 Vka

+ 24 Vkz + 24 Vkz

24 Vkz

↑ 6.47 irudia. Aginte-eskema. ↑ 6.48 irudia. Sentsoreen konexioa.


184 6 unitatea

AMAIERAKO ARIKETAK

7. Egin ezazu hiru motor (M1, M2 eta M3) sakagailu bidez (S1, S2, S3, S4) abiarazteko zirkuitu
bat, honela funtzionatuko duena:

KM1 kontaktorea S1-ekin aktibatzen da, KM2 S2-rekin eta KM3 S3-rekin.
Motor guztiak S4-rekin gerarazten dira.
M3-k ez du abiatu behar M2 funtzionatzen ari ez bada, ezta M2-k ere aldez aurretik M1
funtzionatzen ari ez bada. Hau da, hiru motorren aktibazioa "kaskadan" egin behar da,
M1-M2-M3 ordenari jarraituz.
Motor bakoitzak bere errele termikoak babestuta egon behar du.
Potentzia-zirkuituko babes magnetotermikoa bakarra da motor guztietarako.
Errele termikoetakoren bat desarratzen bada, motor guztiak geratuko dira, eta lanpara
bat piztuko da.

Hau eskatzen da:


a) Potentzia- eta aginte-eskemak marraztea.
b) Muntaketa egiteko behar diren materialen zerrenda bat egitea.
c) Zirkuitua muntatzea eta probatzea proba-panelean.
Abiarazteko
sakagailua

Abiarazteko Abiarazteko Abiarazteko


sakagailua sakagailua sakagailua

1. motorra 2. motorra 3. motorra

↑ 6.49 irudia.

8. Egin ezazu zirkuitu bat hiru motorren abiarazte tenporizatua egiteko (M1, M2 eta M3).

Prozesua S1 abiarazteko sakagailuarekin hasten da: M1 motorra bat-batean abiarazten


du.
5 segundo igarota, M2 motorra abiatuko da.
Eta beste 5 segundo geroago, hirugarren motorra, M3, abiatuko da.
Prozesua noiznahi geraraz daiteke S2 geldiarazteko sakagailuaren bidez.
Potentzia-zirkuitua aurreko ariketako bera da.
Errele termikoetakoren bat desarratzen bada, motor guztiak geratuko dira, eta lanpara
bat piztuko da.

Hau eskatzen da:


a) Aginte-eskema marraztea.
b) Muntaketa egiteko behar diren materialen zerrenda bat egitea.
c) Zirkuitua muntatzea eta probatzea proba-panelean.
Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 185

9. Ate elektriko baten mekanismoa auto- Motorra


matizatu nahi da. Motor trifasiko baten
bidez ireki eta ixten da atea, eta kontak- 2. ibiltarte-
1. ibiltarte-
torez hornitutako sistema bat erabiltzen amaierako
amaierako
etengailua
da motorraren biraketa-noranzkoa alda- etengailua
tzeko. Abiarazteko sakagailua sakatuta,
atea ireki egingo da 2. ibiltarte-amaierako Sakagailuak Atea
Gelditzea
etengailua aktibatzen den arte. Egoera Ixtea
Abiatzea Irekitzea
horretan 10 segundo iraun behar du, ixte- (irekitzea)
ko prozesua hasten den arte. Atea erabat
itxi denean, 1. ibiltarte-amaierakoa akti- ↑ 6.50 irudia.
batzen da, eta eten egiten da sekuentzia.
Atea ixten ari dela norbaitek abiarazteko sakagailua sakatzen badu, atea ireki egingo da
berriro, eta errepikatu egingo da lehenago deskribatutako prozesua.
Geldiarazteko sakagailu edo larrialdiko botoi bat jarri behar da sistema noiznahi
gerarazteko.
Hau eskatzen da:
a) Potentzia- eta aginte-eskemak.
b) Analisia egiteko behar diren materialak prestatzea.
c) Zirkuitua muntatzea eta probatzea proba-panelean.
10. Ate automatikoaren zirkuituan, ordeztu ezazu abiarazteko sakagailua langa erako edo reflex
motako detektagailu fotoelektriko batez. Sakagailuak zirkuituan duen funtzio bera izan
behar du.
Hau eskatzen da:
a) Aginte-eskema.
b) Zirkuitua muntatzea eta probatzea proba-panelean.
Biltegia
11. Lursail batean, plastikozko biltegi behin-behineko bat
Biltegia
ezarri da. betetzeko
hodia
Biltegi hori lurpeko ur-laster batetik bete nahi da urpeko Detektagailu
kapazitiboak
ponpa trifasiko baten bidez. Maila kontrolatzeko Ponpa Erabilera
trifasikoa
(betetze- edo huste-maila), bi detektagailu kapazitibo
instalatu dira haren hormetan. Bat maximoa kontro-
latzeko, eta beste bat minimoa kontrolatzeko. Lehenen-
goa ponpa gerarazteaz arduratzen da, urak gainezka
egin ez dezan. Bigarrenak biltegia husteko zorian noiz
Lurpeko ur-lasterra
dagoen detektatzen du, eta ponpa abiarazten du berriro
bete dadin.
Hau eskatzen da: ↑ 6.51 irudia.
a) Potentzia- eta aginte-eskemak.
b) Analisia egiteko behar diren materialak prestatzea.
c) Zirkuitua muntatzea eta probatzea proba-panelean.

sartu Interneten
12. Bilatu itzazu katigamendu mekanikoz hornitutako kontaktore alderantzikatzaileen
fabrikatzaile batzuen katalogoak.
13. Bilatu itzazu Estatu Batuetan erabiltzen den sinbologiaz irudikatutako automatismo-
eskemak. Zer diferentzia aurkitzen dituzu hemen ikasi dituzunen aldean?
186 6 unitatea

1. LAN-PRAKTIKA
ERREMINTAK
• Elektrikariaren oinarrizko erremintak
Abiarazteko eta geldiarazteko
sakagailuz hornitutako motor
MATERIALA
• Aurreko ariketetan erabilitako proba-
trifasiko bat abiaraztea
panela
HELBURUA
• Errailerako borneak
• Magnetotermiko tripolar bat Unitate honen hasieran azaldutako kasu praktikoa ebazteko muntaketa egitea
• Magnetotermiko polobakar bat
2
• 1,5 mm -ko lineako kablea ARRETAK
2
• 2,5 mm -ko lineako kablea
2
Ez manipulatu konexioetan, panela elikatze-sarera konektatuta dagoenean.
• 5 x 2,5 mm -ko zorro-kablea
Ez ukitu eskuarekin motorraren ardatza biraka ari denean.
• Bi sakagailutarako horma gaineko bi
botoitegi
Har itzazu kontuan liburuaren amaierako segurtasun-fitxetan adierazitako
jarraibideak.
• Koadrorako bi sakagailu. Bat NO
motakoa, berdea, eta beste bat NC
motakoa, gorria GARAPENA
• Koadrorako bi pilotu (bat horia eta
bestea gorria) Hasierako kasu praktikoa ebazteko muntatu beharreko zirkuitua zera da,
• 230 V-eko harila duen kontaktore bat abiarazteko eta geldiarazteko sakagailuz hornitutako motor trifasiko bat
• Errele termiko bat, motorraren abiaraztekoa. Motorra errele termiko batez babestu behar da, eta haren
korronte izendaturako egokia dena desarra seinalizatu. Halaber seinalizatu behar da makina martxan dagoela.
• 400 V-eko eta 1 kW baino potentzia
txikiagoko motor trifasiko bat. 1. Beste ariketa batzuetako proba-panela erabiliko duzu; kendu
aparatu guztiak, sarrera- eta irteera-borneak izan ezik.

2. Marraztu itzazu potentzia- eta aginte-eskemak.

Motorra

Ordeztu beharreko
etengailu palankaduna

Instalatu beharreko gailu


berriak
(sakagailuak eta
seinalizazio-lanpara)

↑ 6.52 irudia. Hasierako kasu praktikoaren irudikapen grafikoa.


Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 187

↑ 6.53 irudia. Potentzia- eta aginte-eskemak

3. Jar ezazu errele termikoa kontaktorean, eta egiazta ezazu multzoa toki-arazorik gabe koka
daitekeela erdiko errailean. Hala ez bada, errail horren azpian dagoen kanaleta lekualdatu
beharko duzu pixka bat.
4. Finka ezazu magnetotermiko tripolar bat erdiko errailean, eta, haren ondoan, polobakar bat.

5. Finka ezazu kontaktore - errele termiko multzoa.

6. Panelaren eskuinaldean (edo egokia iruditzen zaizun beste kokalekuren batean), finka itzazu
sakagailuak eta lanparak kokatzeko botoitegien oinarriak.
188 6 unitatea

Elikatzeko
zorro-kablea

Elikatze-borneak

Aginte-zirkuiturako
etengailu magnetotermiko
polobakarra

Sakagailuak
Potentzia-zirkuiturako
etengailu magnetotermiko
Kontaktorea
tripolarra

Errele termikoa

Lanparak
Irteera-borneak

↑ 6.54. irudia. Aparatu bakoitzaren kokalekua proba-panelean.


2
7. 2,5 mm -ko hariarekin, egin ezazu potentzia-zirkuituaren kableatua.
2
8. 1,5 mm -ko hariarekin, egin ezazu aginte-zirkuituaren kableatua.

9. Konekta ezazu motorra hiru irteera-borneetara, eta karkasa, berriz, lurrera konektatzeko
bornera. Egiazta ezazu borne-kaxan zubiak egiteko xaflak posizio egokian daudela elikatzeko
sare elektrikoaren tentsiorako. Gogoan izan: triangelua - tentsio txikiagoa. Izarra - tentsio
handiagoa

10. Jarri estalkia kanaletari


Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 189

Elikatzeko
zorro-kablea

Motorra

↑ 6.55 irudia. Kontrol-panelaren kableatu osoa.

11. Jar ezazu etengailu magnetotermikoa deskonexio-posizioan (Off).


12. Entxufa ezazu motorraren zorro-kablea irteera-borneetara. Ez ahaztu lurrerako hartunearen
kablea konektatzea.
13. Entxufa ezazu zorro-kablea elikatze-sarean.
14. Jar ezazu etengailu magnetotermiko tripolarra konexio-posizioan (On).
15. Jar ezazu etengailu magnetotermiko polobakarra konexio-posizioan (On).
16. Saka ezazu abiarazteko sakagailua (botoi berdea).
17. Egiazta ezazu motorra abiatzen dela eta argi horia (H1) pizten dela.
18. Saka ezazu gerarazteko sakagailua (botoi gorria), eta egiazta ezazu motorra gelditzen dela eta
argi horia (H1) itzaltzen dela.
19. Berriro ere, abiaraz ezazu motorra abiarazteko sakagailuaren bidez.
20. Saka ezazu errele termikoaren test-botoia.
21. Egiazta ezazu kontaktorea desaktibatzen dela (eta, berarekin batera, baita motorra ere) eta
lanpara gorria (H2) pizten dela.
22. Berrarma ezazu errele termikoa, eta egiazta ezazu motorra berriro ere martxan jartzen dela
abiarazteko sakagailuaren bidez.
190 6 unitatea

2. LAN-PRAKTIKA
ERREMINTAK
• Elektrikariaren oinarrizko erremintak
Motor trifasiko baten biraketa-
noranzkoa kommutadore birakari
MATERIALA
• Aurreko ariketetan erabilitako proba-
baten bidez aldatzea
panela
HELBURUA
• Errailerako borneak
• Magnetotermiko tripolar bat Motor trifasiko baten biraketa-noranzkoa kontaktore bidez aldatzeko
• Magnetotermiko polobakar bat automatismo bat egitea, hiru posizioko kommmutadore birakari bat erabiliz.
2
• 1,5 mm -ko lineako kablea
2
• 2,5 mm -ko lineako kablea + sekzio ARRETAK
bereko metro bat hari zurrun
2
• 5 x 2,5 mm -ko zorro-kablea Ez manipulatu konexioetan, panela elikatze-sarera konektatuta dagoenean
• Bi elementutarako horma gaineko
Ez ukitu eskuarekin motorraren ardatza biraka ari denean.
botoitegi bat Har itzazu kontuan liburuaren amaierako segurtasun-fitxetan adierazitako
• Hiru elementutarako horma gaineko jarraibideak.
botoitegi bat
• Hiru posizioko etengailu birakari bat GARAPENA
(I-0-II)
• Koadrorako hiru pilotu (berdea, horia 1. Beste ariketa batzuetako proba-panela erabiliko duzu; kendu
eta gorria) aparatu guztiak, sarrera- eta irteera-borneak izan ezik.
• 230 V-eko harila duten bi kontaktore
edo multzo alderantzikatzaile bat 2. Jar itzazu proba-paneleko elementuak irudian erakusten den
katigamendu mekanikoduna. bezala:
• Motorraren intentsitate izendatura Elikatzeko
egokitutako errele termiko bat. zorro-kablea

• 400 V-eko motor trifasiko bat, 1 kW


baino potentzia txikiagokoa. Elikatze-borneak
Aginte-zirkuiturako
etengailu magnetotermiko
Kontaktorea Kommutadorea
polobakarra

Potentzia-zirkuiturako
etengailu magnetotermiko
tripolarra

Motorra
Lanparak

Errele termikoa

Irteera-borneak

↑ 6.56. irudia. Elementuen kokalekua proba-panelean.

3. Erabil ezazu unitate honetako 6.32 irudiko biraketa-noranzkoa aldatzeko potentzia-eskema.


Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 191

4. Aginte-eskemarako, egin ezazu gauza bera 6.36 irudiarekin.


5. Egin ezazu biraketa-noranzkoa aldatzeko bi kontaktoreen potentzia-kontaktuen arteko
kableatua.
2
Noranzkoa aldatzeko zubiak egiteko, komeni da 2,5 mm -ko hari zurruna erabiltzea, eta arreta
berezia izan behar da behealdean, kontaktorearen eta errele termikoaren arteko konexioan.
Goiko zubiak

Beheko zubiak

↑ 6.57 irudia. Alderantzikatzailearen kableaturako zubien xehetasuna.

6. Potentzia- eta aginte-eskemei jarraituz, osa ezazu zirkuitu osoaren kableatua.


7. Jar itzazu etengailu magnetotermikoak deskonexio-posizioan (Off).
8. Entxufa ezazu motorraren zorro-kablea irteera-borneetara. Ez ahaztu lurrerako hartunearen
kablea konektatzea.
9. Egiazta ezazu kommutadore birakaria erdiko posizioan dagoela.
10. Entxufa ezazu zorro-kablea elikatze-sarean.
11. Jar ezazu etengailu magnetotermiko tripolarra konexio-posizioan (On).
12. Jar ezazu etengailu magnetotermiko polobakarra konexio-posizioan (On).
13. Eragin kommutadore birakariari I posizioan jartzeko.
14. Egiazta ezazu motorra abiatzen dela eta noranzko batean biratzen dela.
15. Egiazta ezazu biraketa-noranzko horri dagokion lanpara pizten dela.
16. Eragin kommutadore birakariari 0 posizioan jartzeko, eta egiaztatu motorra gelditzen dela eta
lanparak itzalita daudela.
17. Jar ezazu kommutadorea II posizioan, eta egiazta ezazu motorra kontrako noranzkoan biratzen
dela eta dagokion lanpara pizten dela.
18. Motorra martxan dabilela (biraketa-noranzkoa edozein dela ere), saka ezazu errele
termikoaren test-botoia.
19. Egiazta ezazu dagokion kontaktorea desaktibatzen dela, motorra gelditzen dela eta lanpara
gorria pizten dela.
20. Berrarma ezazu errele termikoa, eta egiazta ezazu motorra berriro ere martxan jartzen dela
kommutadore birakariaren bi posizioetako edozeinetan.
192 6 unitatea

MUNDU TEKNIKOA

Detektagailu mota batzuk


Merkatuan badira zenbait detektagailu mota Betetze-maila zaintzeko errelea: maila kontrolatu
automatismo baten funtzionamendua prozesuaren nahi zaion likidoan hiru zunda sartuz gero, ia likido
baldintzen arabera kontrolatu ahal izateko. Guztiak guztiak eroaleak direnez, maila zundetara iritsiz
ebaluaziorako kanpo-unitate batera konektatzen dira; gero, zirkuitua haietan barrena itxiko da (kontaktu
unitatea sare elektrikotik elikatzen da, eta errele baten itxia). Aitzitik, likidoa zundetara iristen ez bada,
desarra eragiten du sentsoreak detektatu beharrekoa zirkuitua ez da ixten (kontaktu irekia). Errele mota
detektatzen duenean. honek gainezkatzearen aurka eta motorra hutsean
ibiltzearen kontra babesten du.
Jarraian, garrantzitsuenetako hiru aipatzen dira.

Termistore bidezko babes-errelea: motorrak


harilkatuetako gehiegizko tenperaturaren aurka
babesteko sistema bat da. Horretarako, motorra
fabrikatzean termistore bat edo batzuk sartzen dira
harilkatuen barnean. Termistoreak (PTC)
tenperatura-tarte txiki batean beren erresistentzia
bat-batean aldatzen duten elementuak dira, eta,
praktikan, etengailu baten funtzioak bete ditzakete.

↑ 6.59 irudia. Maila-zundak, babes-errelea eta konexio-


eskema (SIEMENS).

Biraketa-abiadura zaintzeko errelea: motorrean


muntatutako sentsore bat da, bira bakoitzean pultsu
bat ematen duena. Birak eta denbora kontuan
harturik, abiaduraren neurria ematen du. Biraketa-
abiadura gainetik (karga falta) zein azpitik
(gehiegizko karga) ez dela gainditzen egiaztatzeko
balio du.

↑ 6.60 irudia. Babes-errelea eta konexio-eskema


↑ 6.58 irudia. Termistorearen kokalekua, babes-errelea eta (SIEMENS).
konexio-eskema (SIEMENS).
Eskemak eta oinarrizko zirkuituak 193

LABURPENA
AUTOMATISMO INDUSTRIALEN BERRELIKADURA
ESKEMEN IRUDIKAPENA

Sinbologia Zirkuitu elektrikoak


lortzeko oinarrizko arauak

Eskemak

Multzo-eskema Motor trifasikoen abiaraztea

Potentzia- eta
aginte-eskemak Errele termikoa

Babesgailuen irudikapena
aginte-eskeman Motor trifasikoen
biraketa-noranzkoa
Tentsio murriztuko kontaktore bidez aldatzea
aginte-zirkuitua

Seinalizazioa

Aplikazio-zirkuituak

EA ZENBAT DAKIZUN
1. Motor bat fase baten faltaren aurka babesteko, 4. Katigamendu mekanikoa hau da:
hau erabiliko dut: a) Bi kontaktore batera aktibatzea.
a) Etengailu magnetotermiko bat. b) Bi kontaktore batera funtzionatzea galaraztea.
b) Etengailu diferentzial bat. c) Kontaktore baten harila berrelikatzea.
c) Errele termiko bat.
5. Katigamendu elektrikoa egiteko, kontaktu
2. Eskema batean 1S5 erreferentzia duen elementu eskuarki ________ bat erabiltzen da katigatu
bat agertzen bada, zer esan nahi du beharreko zirkuituarekin ________ konektatua.
karaktereetako bakoitzak?
1 _________________________________ 6. Korronte alternoko tentsio murriztuarekin lan
S _________________________________ egiten duten aginte-zirkuituek _______________
5 _________________________________ bat behar dute.

3. Kontaktore baten harila geldiarazteko sakagailu 7. Potentzia-zirkuitu batek 400 Vka-n lan egiten
baten bidez desaktibatzeko, sakagailuak badu, posible da aginteak ere 400 Vka-n lan
kontaktu eskuarki ________ bat izan behar du, egitea bi faseren artean?
eta harila elikatzen duen zirkuituarekin ________ a) Bai.
konektatu behar da. b) Ez.

You might also like