Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 36

Motorrak abiaraztea

eta abiadura aldatzea


Hau ikasiko dugu:
1. Korronte alternoko motorrak abiarazteko
eta kontrolatzeko automatismoak
2. Abiaduraren erregulazioa korronte
alternoko motorretan
3. Korronte zuzeneko motorren abiaraztea
4. Abiaduraren erregulazioa korronte
zuzeneko motorretan
LAN-PRAKTIKA
Motor elektriko baten izar-triangelu
abiaraztea
MUNDU TEKNIKOA
Sareko abiadura-erregulagailuak

amaitutakoan...
■ Korronte alternoko eta zuzeneko
motorrak abiarazteko zenbait sistema
ezagutuko dituzu.
■ Motor elektrikoen abiadura aldatzeko
gailuak instalatu eta programatuko
dituzu.
■ Makina elektrikoak balaztatzeko
erabiltzen diren sistemetako batzuk
ezagutuko dituzu.
■ Zenbait motor elektriko mota
abiarazteko eta erregulatzeko zirkuitu
batzuk muntatu eta probatuko dituzu.
195

HASIERAKO KASU PRAKTIKOA

Abiapuntuko egoera
Matxura batek uhal garraiatzaile baten motor trifasikoa egiaztatu du abiaraztean korronte-punta oso handiak
erre du. Motorraren ezaugarriak ez dira ezagunak, zeren gertatzen direla, aurreko motorrarenak baino askoz
eta ezaugarri-plaka ezin baita irakurri, hain dago handiagoak. Punta horiek eragiten dute babesgailuen
hondatuta. Mantentze-lanetako teknikari batek antzeko desarra eta, neurri handi batean, baita eroale elektrikoen
motor bat, baina handixeagoa, jarri du erretakoaren berotzea ere. Motor berria makinan behin betiko
ordez. Instalatu ondoren, ikusi da motorrak, martxan instalatuta uztekoa denez, beharrezkoa da zirkuitua
jartzen denean, babesgailuen desarra eragiten duela moldatzea automatismo bidez abiarazteko eta sistema
askotan. Ikusi da, halaber, motorra elikatzen duten kontrolatzeko. Gainera, pentsatu da komeni litzatekeela
kableak gehiegi berotzen direla. uhal garraiatzailea zenbait abiaduratan funtzionatu ahal
izatea. Beraz, motor berria elikatzeko zirkuitua abiadura
Mantentze-lanetako teknikariak amperemetro bat
erregulatzeko gailu batez hornitu behar da.
elikaduraren faseetako batean konektatu du seriean, eta

Kasuaren azterketa
Lan-unitate hau irakurtzen hasi baino lehen, erantzun lehenengo bi galderei. Gero, aztertu gaiaren puntu
guztiak, kasu praktiko honetako gainerako galderei erantzun ahal izateko.

1. Konekta ezazu amperemetro bat seriean 240 V artean. Zer gertatzen zaio motorraren
errotorea zirkuitulaburrean duen motor trifasiko abiadurari? Zer ondorio ateratzen dituzu proba
bat elikatzen duten faseetako batean. Konekta horretatik?
ezazu motorra sare elektrikoan, eta ikusi zer 4. Zer automatismo-zirkuituk ematen du aukera
gertatzen zaion korronteari abiatzeko unean. motorra abiatzen denean korronte-puntak ahal
2. Konekta itzazu korronte zuzeneko motor baten den gehiena saihesteko?
harilkatuak (induzitua eta induzitzailea) 5. Egokia litzateke abiarazgailu progresibo bat
paraleloan. Harilkatuok elikatzen dituzten bi erabiltzea instalatutako motorraren abio-
kableetako batean, konekta ezazu amperemetro korrontearen arazoa konpontzeko?
bat seriean. Konekta ezazu motorra korronte
zuzeneko sare elektriko batera, eta ikusi zer 6. Motorra urtxintxa-kaiolako errotoreduna bada,
gertatzen den abiatzeko unean. uste duzu erabil daitekeela errotoreko
erresistentzia bidezko abiaraztea?
3. Konekta ezazu errotorea zirkuitulaburrean duen
motor trifasiko bat tentsio aldakorreko korronte 7. Zein litzateke modurik egokiena instalatutako
alternoko linea batera. Erregulagailuarekin, alda motorraren abiadura erregulatzeko?
ezazu motorra elikatzeko tentsioa 150 eta
196 7 unitatea

1. Korronte alternoko motorrak abiarazteko eta


kontrolatzeko automatismoak
1.1. Korronte zuzeneko motorren abiaraztea
Oro har, motor elektrikoek (hala alternokoak nola zuzenekoak),
gehiago jakiteko
abiatzeko unean, ardatzean duten momentu eragozlea gainditu behar
Unitate honetan proposatzen diren dute. Horrek une horretan korronte handia kontsumitzea eragiten du,
zirkuituak muntatzen hasi aurretik, eta hori kaltegarria da makinarentzat eta makina elikatzen duen
garrantzitsua da gogoan izatea 4.
zirkuituarentzat; potentzia handiko motorretan, are larriagoa da
unitatean korronte alternoko eta
arazoa. Gainintentsitate hori ahal den neurrian saihesteko, zenbait
zuzeneko motorren abiarazteari
konfigurazio erabiltzen dira abiarazteko. Automatismo industrialetan
buruz ikasi zenuena.
oinarritutako sistemak erabiliz, era horretako maniobrak aise
Unitate hartan, zenbait motor elek- optimiza daitezke.
triko eskuzko potentzia-etengailu
bidez abiaraztea aztertu zen. Izar-triangelu abiaraztea
Unitate honetan, maniobra horiek,
eta beste batzuk gehiago, egingo Potentzia-zirkuituan hiru kontaktore erabiltzen dira. KM1 nagusia
ditugu berriro, baina kontaktore eta da, KM2-k triangelu-konexioa gauzatzen du eta KM3-k izar-konexioa
erreleetan oinarritutako automatis- gauzatzen du.
moak erabiliz.
1. aldia: Abiatzeko unean, KM1 eta KM3 kontaktoreak aktibatu behar
dira borne-kaxa izarrean konektatuta gera dadin.
2. aldia: KM3 kontaktorea desaktibatu egiten da, KM1-ek aktibo
jarraitzen du, eta KM2 aktibatu egiten da. Horrela, motorra behin
hasierako kasu praktikoa betiko triangeluan konektatuta gelditzen da.
«izar-triangelu» zirkuitua da ohiko Motorra martxan jartzen den bakoitzean, berriro egin behar dira
irtenbidea, abiadura-erregulazioa
aurreko urratsak.
behar ez bada, uhal garraiatzai-
learen motorraren abioko korronte- KM1 kontaktorearen eta motorraren artean, errele termikoa
punta saihesteko. konektatzen da.

gogoan izan
4. unitatean, muntaketa bat egin
zen abiarazte mota hori poten-
tziako eskuzko etengailu baten
bidez egiteko. Komeni da gogoan
izatea, hurrengo automatismoen
funtzionamendua ulertzeko.

↑ 7.1 irudia. Motor elektrikoen erabilera aplikazio industrial batzuetan.


Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 197

gehiago jakiteko
Motorra zuzenean abiarazten bada
KM1 eta KM2 kontaktoreen bidez,
ez da lortzen korronte-punta motel-
tzea abiatzeko unean.

segurtasuna
Izarreko eta triangeluko kontakto-
reak ez dira inoiz batera aktibatu
behar; bestela, zirkuitulabur bat
gertatuko litzateke.

Fabrikatzaile batzuek bi kontakto-


reen artean katigamendu meka-
nikoz hornitutako multzo guztiz
muntatuak izaten dituzte.

↑ 7.2 irudia. Kontaktore bidezko izar-triangelu abiaraztearen potentzia-eskema.

Maniobra hori eskuz egin daiteke, edo guztiz automatikoki bestela,


kontaktore bidez.
↑ 7.3 irudia. Katigamendu
mekanikoaren irudikapena
eskeman.

↑ 7.4 irudia. Izar-triangelua guztiz


muntatua (SIEMENS AG).

↑ 7.5 irudia. Izar-triangelu eskuzko abiaraztearen aginte-zirkuitua.


198 7 unitatea

Eskuzko abiaraztean, S2 sakagailua erabiltzen da martxan jartzeko eta


S1 sakagailua geldiarazteko. Izarretik triangelurako iragatea kontaktu
bikoitzeko S3 sakagailuak gauzatzen du. Sakagailu horri eragitean,
gehiago jakiteko
desaktibatu egiten da KM3 harila (izarra), eta aktibatu, berriz, KM2
Abiarazte mota hori egiteko (triangelua). Bi harilak elikatzeko lineetan, katigamendu-kontaktu
berariaz diseinatutako tenporizado- bana jartzen da izar- eta triangelu-kontaktoreak aldi berean aktibatzea
reak badira.
saihesteko.
Haien kontaktuak diseinatuta
daude izarreko eta triangeluko Kasu honetan, kommutazio-denbora eskuz erabakitzen da. S3
kontaktoreak une batez aldi berean sakagailuaren kommutazio-funtzioa tenporizadore (KT1) baten
aktibatu ahal izatea saihesteko. kontaktuez (irekia eta itxia) ordeztuz, izarretik triangelurako iragatea
automatikoki gauzatzen da.

Eskuzko abiaraztean bezala, S2 sakagailua erabiltzen da martxan


jartzeko eta S1 sakagailua geldiarazteko. KM1 kontaktorea (nagusia)
aktibatzen denean, tenporizadorea ere (KT1) aktibatzen da. Hartan
finkatu den denbora igarotakoan, KM3-ren eta KM2-ren arteko
kommutazio automatikoa gertatuko da.

KT1 harilarekin seriean dagoen KM2 kontaktorearen kontaktuak


tenporizadorea desaktibatzen du hark bere zeregina bete duenean.

↑ 7.6 irudia. Izar-triangelu abiarazte tenporizaturako aginte-eskema.

Bi zirkuituetan (eskuzkoa eta automatikoa) seinalizazio-lanparak erabili dira jakiteko zer egoeratan
dagoen motorra abiarazteko unean. Gainera, F1 errele termikoa desarratzen bada, H4 lanpara piztuko
da.

H1, H2 eta H3 lanparak aukerakoak dira, eta kontaktoreen egoera adierazteko erabiliko dira.
Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 199

Izar-triangelu abiaraztea biraketa-noranzkoaren aldaketarekin

Askotan, beharrezkoa izaten da izar-triangelu abiaraztea erabiltzen duten motorretan biraketa-


noranzkoa aldatzea. Kasu horietan, beharrezkoa da makina bi alditan abiaraztea (lehenik, izarrean, eta
gero, triangeluan) bi biraketa-noranzkoetan.

↑ 7.7 irudia. Biraketa-noranzkoaren aldaketaz hornitutako izar-triangelu abiarazterako potentzia-zirkuitua

Potentzia-zirkuitua 7.7 irudikoa bezalakoa da. Hartan ikusten denez, KM1 eta KM2 kontaktoreek
biraketa-noranzkoa aldatzeko fase-aldaketa gauzatzen dute, eta KM3 eta KM4 kontaktoreek, berriz,
triangelurako eta izarrerako konexioak, hurrenez hurren.

Hala, biraketa-noranzko baterako abiaraztea bi alditan egin behar da. Lehenik, alderantzikagailuaren
kontaktoreetako bat bakarrik (KM1 edo KM2) konektatuz KM4-rekin batera (izarra). Eta, gero, KM4 eta
KM3-ren artean kommutatuz triangelu-konexiorako.

Biraketa-noranzkoa aldatzeko, beharrezkoa da motorra geldiaraztea eta kommutazioa berriro gauzatzea.


200 7 unitatea

↑ 7.8 irudia. Biraketa-noranzkoa aldatzeko aginte-zirkuitua izar-triangelu tenporizatu batean.

S2 eta S3 sakagailuek biraketa-noranzkoaren aldaketa gobernatzen


gogoan izan
duten KM1 eta KM2 kontaktoreen harilak aktibatzen dituzte,
Errotore harilkatuko motor baten hurrenez hurren.
borne-kaxak 9 borne ditu: 6
estatoreko harilkaturako eta 3
Bi kontaktore horietako edozein aktibatzen bada, halaber aktibatzen
errotorekorako. dira, kontaktore horien kontaktu ireki banaren bidez, KT1
Estatoreko borneak
tenporizadorearen eta KM4 eta KM3 kontaktoreen zirkuituak; azken
horien funtzionamendua lehenago ikusi dugunaren berdina da.

Motor bat errotoreko erresistentziak ezabatuz abiaraztea

Errotore harilkatua duten indukzio-motorrak errotoreko harilkatua


zirkuitulaburrean dutela lan egiteko diseinatuta daude. Hala ere,
motorra konexio horrekin abiarazten bada, korronte-kontsumoa hain
da handia, ezen lehenago errotorea zirkuitulaburrean (urtxintxa-
kaiolako errotorea) duten motorren kasuan ikusi dugunaren antzeko
egoera gertatzen baita.
Horregatik, era horretako motorren abiaraztea zenbait alditan egin
behar da, abiatzearen uneko korronte-punta apaltzeko.

Errotoreko borneak
Kontaktoreak erabiltzen dituzten automatismo industrialen
zirkuituek erraztu egiten dute era horretako makinen abiaraztea.
↑ 7.9 irudia. Errotore harilkatuko
motor baten borne-kaxa.

↑ 7.10 irudia. Potentziako erresistentziak.


Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 201

Potentzia-zirkuituan errotoreko harilkatuarekin izarrean eta seriean hasierako kasu praktikoa


konektatzen dira bi erresistentzia-bloke edo gehiago, 7.11 irudiak
Garbi dago errotoreko erresisten-
erakusten duen bezala. Beraz, abiaraztea hiru alditan egiten da:
tziak kentzearen bidezko abiaraztea
1. aldia: estatoreko harilkatua KM1-en bidez elikatzen da. Egoera ezin dela aplikatu errotorea zirkui-

horretan, KM2 eta KM3 eszitatu gabe egon behar dute, erresistentzia tulaburrean duten motorretan.

guztiak seriean eta izarrean konektatuta egon daitezen errotoreko


harilkatuarekin.

2. aldia: KM1 aktibatuta mantentzen da estatoreko harilkatua elikatzeko. KM2 aktibatu egiten da; hala,
erresistentzia-blokerik urrunena (R1) zirkuitulaburrean jartzen da.

3. aldia: KM1 eta KM2-k elikatuta jarraitzen dute, eta KM3 aktibatzen da azken erresistentzia-blokea
zirkuitulaburrean jartzeko. Egoera horretan, errotorea zirkuitulaburrean konektatuta gelditzen da.

Aginte-zirkuitua, nagusiki, errotoreko erresistentzia-blokeak kentzen dituzten kontaktoreen


tenporizadore bidezko aktibazio automatikoan oinarrituta dago.

Abiaraztea S2 sakagailuaren bidez egiten da, eta geldiaraztea S1-en bidez.

H1 lanparak, piztean, motorra errotoreko erresistentziarik gabe abiatzen den unea adierazten du. Eta
H2-k F1 errele termikoaren desarra adierazten du.

KM3 aktibatu denean, haren kontaktu itxietako bi KT1 tenporizadorea eta KM2-ren harila
deskonektatzeaz arduratzen dira, ez baita behar haiek elikaturik irautea makinaren funtzionamendu
normalean.

Nahi izanez gero, lanparak paraleloan konekta daitezke KM1 eta KM2 harilekin motorraren abiarazte-
denborak seinaleztatzeko.

Potentzia-eskema Aginte-eskema

↑ 7.11 irudia. Errotore harilkatuko motor bat errotoreko erresistentziak kenduz abiaraztea.
202 7 unitatea

Harilkatu bereiziko motorren abiaraztea (Part-Winding)

Indukzio-motor baten abio-korrontea murrizteko beste modu bat bi


harilkatuko makinak erabiltzea da, harilkatu zatitukoak edo «Part-
Winding» ere esaten zaienak.
Motorra
Kasu horretan, lehenik harilkatuetako bat elikatzen da; abio-
korrontea, beraz, erdira murrizten da. Gero, motorrak abiadura
↑ 7.12 irudia. Part-Winding motor
izendatua lortu duenean, beste harilkatua konektatzen da paraleloan.
baten harilkatuak.

Era horretako motorrak asko erabiltzen dira Amerikan, eta ez


hainbeste Europan. Hala ere, industriako zenbait sektoretan, hala nola
hoztearenean, gure herrialdera inportatutako makinetako asko Estatu
Batuetatik datoz, eta motor mota hori erabiltzen dute; horregatik,
beharrezkoa da horiek ere ezagutzea, ondo abiarazteko.

Potentzia-zirkuituak bi kontaktore ditu (KM1 eta KM2), errele


termiko banarekin, bakoitzak motorraren harilkatu bat elikatzeko.

Aginte-zirkuitua, berriz, abiarazteko eta geldiarazteko sakagailuz


hornitutako abiarazte-zirkuitu bat da, lehen harilkatuaren
kontaktorea (KM1) aktibatzen duena, eta zirkuitu tenporizatu bat du,
↑ 7.13 irudia. Part-Winding motor KM2 kontaktorea KM1-ekiko atzerapen batekin aktibatzen duena.
baten abioko korronte/abiadura kurba.

Potentzia-eskema Aginte-eskema

↑ 7.14 irudia. Part-Winding motor baten abiaraztea.


Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 203

Motor asinkronoak abiarazgailu progresibo bidez abiaraztea

Abiarazgailu progresibo edo leunak potentzia-elektronikako gailuak hasierako kasu praktikoa


dira, eta aukera ematen dute indukzio-motorrak modu progresiboan
Uhal garraiatzailearen abioko
eta astindurik gabe abiarazteko; era horretan, murriztu egiten dituzte
korronte-punta saihesteko irtenbide
abioko korronte-puntak.
on bat abiarazgailu progresiboak
erabiltzea da. Haien instalazioa eta
mantentzea erraza da, ez baita kable
askorik behar aginterako.

↑ 7.15 irudia. Abiaragazilu progresibo mota batzuk (TELEMECANIQUE).

Gailu horiek motorra elikatzeko potentzia-bloke bat dute, eta aginte-


bloke bat ere bai, abiaraztea modu autonomoan edo kanpo-zirkuitu
baten bidez kudeatzeko aukera ematen duena.

7.17 irudian, abiarazgailu progresibo batek gobernatutako motor bat


erakusten da. Kasu horretan, aginte-zirkuitua etengailu polobakar bat
da, gailuaren sarrera logikoetara konektatua.
Magnetotermikoa
Abiarazgailu
progresiboa

↑ 7.16 irudia. Abiarazgailu


progresiboak (ABB).
Martxan jartzeko
etengailua

Motorra segurtasuna
Potentzia-elektronikako gailuetan,
hala nola abiarazgailu progre-
siboetan edo maiztasun-
erregulagailuetan, garrantzitsua da
Potentzia-eskema
babes-eroalearen konexioa ondo
↑ 7.17 irudia. Abiarazgailu progresibo baten konexio-adibidea. egina egotea.
204 7 unitatea

Bada beste aukera bat: abiarazgailu progresiboaren aurretik kontaktore bat (KM1) sartzea, motorraren
geldiaraztea eta abiaraztea kanpoko aginte-zirkuitu batetik kudeatu ahal izateko. Kasu horretan,
beharrezkoa da abiarazgailuaren aginteko sarrera logikoan zubia egitea edo kontaktorearen kontaktu
laguntzaileren batetik kudeatzea.
Magnetotermikoa
Kontaktorea

Abiarazgailu progresiboa

Motorra

Potentzia-eskema Aginte-eskema

↑ 7.18 irudia. Abiarazgailu progresibo baten konexio-adibidea.

1.2. Motor asinkronoak balaztatzea


Orain arte aztertutako zirkuituetan, motorrak geldiarazteko, aski da elikatzeko zirkuitua irekitzea,
eginkizun hori du(t)en kontaktorea edo kontaktoreak deskonektatuz. Kasu guztietan, motorraren
ardatzak biratzen jarraitzen du inertziaz, marruskadurak edo ardatzean aplikatutako momentu
eragozleak eraginda geratzen den arte.

Hala ere, industriako aplikazio askotan beharrezkoa da motorrak biratzeari bat-batean uztea haren
elikadura elektrikoa eteten denean.

Kasu horietan, balaztatzeko sistema bat behar da. Hauek dira erabilienak:

Korronte zuzenaren injekzio bidezko balaztatzea.

Sistema elektromekanikozko balaztatzea.

Kontrakorronte bidezko balaztatzea.


Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 205

Korronte zuzenaren injekzio bidezko balaztatzea gehiago jakiteko


Korronte alternoko motor baten borneetan aldi batez korronte Transformadore bat (230/12 V-
zuzeneko tentsio txiki bat aplikatuz gero, estatorean eremu ekoa) eta potentziako diodo-zubi
magnetiko finko bat sortuko da, errotorea blokeatzeko gai izango monofasiko bat erabiliz, erraz lor
dena eta, beraz, balaztatu egingo duena. daiteke korronte zuzena korronte
alternoko zirkuitu batean.
Hori balia daiteke indukzio-motor bat bat-batean gerarazteko bera
elikatzen duen sare elektrikotik deskonektatu bezain pronto.

Hala, potentzia-zirkuituan hiru kontaktorek hartzen dute parte:

KM1, motorra abiarazteko eta elikatzeko.

KM2 eta KM3, korronte zuzena injektatzeko transformadoreak eta


diodo-zubiak osatutako multzotik. Bi kontaktore horiek erabiliz, ↑ 7.19 irudia. Potentziako diodo-
zubia (SEMIKROM).
transformadorean zeharreko elikaduratik zein motorraren
harilkatutik isola daiteke diodo-zubia.

Transformadorea

Diodo-zubia

Potentzia-eskema Aginte-eskema

↑ 7.20 irudia. Motor bat korronte zuzena injektatuz balaztatzea.

Aginte-zirkuituaren parte bat motorraren eskuzko abiarazte bat da, KM1-en bidez gauzatzen dena
abiarazteko eta geldiarazteko sakagailuak erabiliz (S2 eta S1, hurrenez hurren).

S3 ganbera bikoitzeko sakagailua korronte zuzenaren injekzio bidez geldiarazteko sakagailu gisa
erabiltzen da. Sakagailua sakatzean, haren kontaktu itxiak ireki egiten du, desaktibatuz, KM1-en
elikatze-zirkuitua, eta, aldi berean, kontaktu irekiak aktibatu egiten ditu KM2 eta KM3 kontaktoreak;
hala, korronte zuzena injektatzen da potentzia-zirkuituan barrena.

Tenporizadoreak KM2 eta KM3 harilen elikatze-zirkuitua irekitzen du, eta, hala, eten egiten da korronte
zuzena injektatzeko prozesua.
206 7 unitatea

Sistema elektromekanikozko balaztatzea

Sistema honek sistema elektromekaniko bat elikatzen du aldi batez, motorraren ardatza balaztatzen
duena zapata bat ardatzaren kontra marruskaraziz, automobiletan egiten den bezala.

Potentzia-zirkuituan, motorra kontaktore nagusiaren bidez (KM1) elikatuta dagoenean,


elektrobalaztaren elektroiman-sistema ere elikatuta dago. Egoera horretan, zapata aldendu egiten da
motorraren ardatzetik; hala, saihestu egiten da motorra balaztatzea. Motorra elikatzeko kontaktorearen
bidez deskonektatzen bada, balaztatze-sistemaren elektroimana ere deskonektatzen da. Horrenbestez,
zapata, malguki baten bidez, pausaguneko posiziora itzultzen da, eta, marruskaduraz, blokeatu egiten
du ardatza.

Potentzia-eskema Aginte-eskema

↑ 7.21 irudia. Motor elektriko bat sistema elektromekaniko bidez balaztatzea.


Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 207

Kontrakorronte bidezko balaztatzea

Motorra bi fase trukatuz elikatzea da, motorraren funtzionamendu normalekoaren kontrako momentu
bat sortzeko.

Potentzia-zirkuitua motor asinkronoen biraketa-noranzkoa aldatzeko aztertu ditugunen modukoa da.


Desberdintasuna hau da: potentziako hiru erresistentzia KM2 kontaktorearekin seriean konektatzen dira
kontrakorronte-egoera sortzeko.

Motorraren funtzionamendu normalerako, KM1 konektatzen da. Desaktibatzen denean, motorra sare
elektrikotik deskonektatzen da, eta KM2 automatikoki sartzen da. Egoera horretan, motorra
erresistentzietan barrena elikatzen da, eta bat-batean balaztatzen da.

Motorra kontrako noranzkoan biratzen hastera iristea saihesteko, tenporizadore baten bidez kontrolatu
behar da KM2-ren funtzionamendua.

Potentzia-eskema Aginte-eskema

↑ 7.22 irudia. Motor asinkrono trifasiko bat kontrakorronte bidez balaztatzea.

ARIKETAK
1. Unitate honetako 7.19 unitatean motor asinkrono bat korronte zuzena injektatuz balaztatzeko
agertzen diren aginte- eta potentzia-eskemak erabiliz, egin ezazu muntaketa proba-panelean
eta egiazta funtzionamendua.

Diodo-zubia elikatzeko, erabil ezazu sekundarioan 12 edo 24 V ematen dituen


transformadore bat.
208 7 unitatea

2. Abiaduraren erregulazioa korronte alternoko


motorretan
Korronte alternoko motor baten biraketa-abiadura adierazpen honek
gogoan izan
definitzen du:
Gure sare elektrikoaren maiztasuna
50 Hz da. f
N = 60 · ‒‒‒
Beste sistema batzuek, hala nola
p
Estatu Batuetakoa, 60 Hz-eko
maiztasunean lan egiten dute. N: biraketa-abiadura rpm-tan (bira minutuko)
f: sarearen maiztasuna, Hz-etan (hertzak)
p: Motorraren polo-pareen kopurua.

Garbi dago makinaren maiztasuna edo polo pareen kopurua aldatuz


gero aldatu egingo dela biraketa-abiadura.

2.1. Polo pareen kopuruaren aldaketa


bidezko abiadura-aldaketa
Polo pareen kopurua motorraren harilkatua eraikitzeko unean
bakarrik defini daiteke. Beraz, alde horretatik, aurreikusten bada
makina batek zenbait abiaduratan funtzionatu behar duela, haren
harilkatua diseinatu eta eraiki behar da haren borne-kaxatik
funtzionamendu-abiadura hautatzeko aukera izateko.

Motor mota horrek bi borne-kaxa ditu, bat harilkatu bakoitzeko,


guztiz independenteak.
↑ 7.23 irudia. Korronte alternoko Polo pareen kopuruaren araberako abiadura-aldaketa oinarritzat
motor baten harilkatuaren
harturik, bi metodo erabili ohi dira motor elektrikoak egiteko:
xehetasuna.

1) Harilkatu bereiziak dituzten motorrak.


2) Harilkatu partekatuak edo harilkatuetan tarteko harguneak
dituzten motorrak (Dahlander motorra).

Polo pareen kopurua ezin da inoiz izan 1 baino txikiagoa. Beraz, era
horretan lor daitekeen gehieneko abiadura 3.000 rpm da.

Era horretako makinek fabrikatik diseinatutako abiaduretan bakarrik


funtziona dezakete.

gogoan izan Harilkatu independentez hornitutako bi abiadurako motor


bat abiaraztea
Motor mota horrek bi borne-kaxa
ditu, bat harilkatu bakoitzeko, Honelako motorrek bi harilkatu independente dituzte, haietako
guztiz independenteak.
bakoitza polo kopuru baterako diseinatua.

Ondorio praktikoei dagokienez, bi harilkatuek motor desberdinetakoak balira bezala jokatzen dute,
haietako bakoitza abiadura baterako diseinatua egonik. Kontuan izanik bi harilkatuak ez direla inoiz
aldi berean konektatu behar, beharrezkoa da bi kontaktoreen artean katigamendu mekanikoa izatea.

Aginte-zirkuitua biraketa-noranzkoa geldiunetik pasatuz aldatzeko zirkuituarena bezalakoa da.


Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 209

Potentzia-zirkuitua Aginte-zirkuitua

↑ 7.24 irudia. Harilkatu independentez hornitutako bi abiadurako motor bat abiaraztea.

Harilkatuetan tarteko harguneak dituen bi abiadurako motor bat abiaraztea (Dhalander


motorra).

Dhalander motor deritzo harilkatu bera bi abiadura edo gehiago lortzeko erabiltzen duenari.

Bi abiadurako motorraren kasuan, borne-kaxa 6 konexio-puntu ditu. Borne horiek nola konektatzen
diren, makina abiadura batean edo bestean funtzionatzea lortzen da.

7.25 irudian, erakusten da nola konektatu behar den borne-kaxa motorrak modu iraunkorrean funtziona
dezan abiaduretako bakoitzean:

Abiadura txikia Abiadura handia

↑ 7.25 irudia. Dahlander motor baten borne-kaxaren konexioa.


210 7 unitatea

Hala, konfigurazioa borne-kaxan egitean, hau izango da harilkatuen barne-konexioa abiaduretako


bakoitzerako.

→ 7.26 irudia. Harilkatuaren barne-


konexioa bi abiaduretarako.

Abiadura txikia Abiadura handia

Bi abiaduren arteko kommutaziorako, kontaktorez osatutako automatismo-zirkuitu bat erabili behar da.

Potentzia-zirkuituan, motorra abiadura txikiarekin abiarazteko, U1-V1-W1 borneak KM2-ren bidez


konektatzen dira sarera, eta U2-V2-W2 konexiorik gabe uzten dira. Abiadura handian abiarazteko, U2-
V2-W2 borneak KM1-en bidez konektatzen dira sarera, eta U1-V1-W1 borneetan zubia egiten da KM3-
ren bidez.

Aginte-zirkuituan, S2 sakagailua erabiltzen da motorra abiadura txikian abiarazteko KM2-ren bidez, eta
S3 sakagailua, berriz, abiadura handian abiarazteko.

KM2 eta KM3 kontaktoreek ez dute inoiz batera sartu behar. Horregatik, beharrezkoa da haien artean
katigamendu mekanikoa edo elektrikoa erabiltzea, haien harilak elikatzen dituzten adarretan kontaktu
itxi gurutzatuak ezarriz.

H1 eta H2 lanparen bidez, motorra zein abiaduratan funtzionatzen ari den adierazten da.

↑ 7.27 irudia. Bi abiadurako Dhalander motor baten abiaraztea.


Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 211

2.2. Abiadura maiztasun-erregulagailu bidez aldatzea


Korronte alternoko motor baten abiadura aldatzeko beste modu bat hasierako kasu praktikoa
elikaduraren maiztasuna aldatzea da, maiztasun-erregulagailu edo
Maiztasun-erregulagailu bat erabil-
abiadura-erregulagailu izenekoen bidez.
tzea irtenbiderik onena da uhal
Maiztasun-erregulagailua potentzia-elektronikako gailu bat da, eta, garraiatzailearen motorraren abia-

izenak adierazten duen bezala, motor baten elikaduraren maiztasuna dura aldatzeko.

alda dezake.

Maiztasun-erregulagailuak makina konbentzionalekin erabiltzen


dira, hau da, harilkatu berezirik behar ez dutenekin.

Gehieneko eta gutxieneko maiztasun bat izaten dute, eta bion arteko
tarte horretan oso erraz egin daiteke erregulazioa.

↑ 7.28 irudia. Maiztasun-


erregulagailua potentzia handiko
motorretarako (SIEMENS).

↑ 7.29 irudia. Potentzia txikiko maiztasun-erregulagailuak.

Erregulagailuek badute funtzionamendu modu bat ikuskatzea


egiteko —hau da, motorra martxan dagoela parametro eta magnitude
elektriko batzuk ikusteko— balio duena. Adibidez: tentsioa
motorraren borneetan, gutxi gorabeherako abiadura, erregula- ↑ 7.30 irudia. Oinarrizko
gailuaren egoera termikoa, kontsumitutako korrontea, elikatze- programazio-terminal ateragarria.
sarearen tentsioa, eta abar.

Modelo batzuek aukera dute elikatze-sare elektrikoaren sinkronismo-


maiztasuna gainditzeko. Horren ondorioz, motorrek abiadura
supersinkronikoan funtziona dezakete, hau da, beren polo
kopuruagatik diseinatuak izan diren baino are abiadura handiagoan.

Maiztasun-erregulagailuen programazioa

Abiadura-erregulagailuek parametro sorta bat dute, zabala edo ez


hain zabala, modeloaren arabera.

Zenbait modutara programatu daitezke:

Erregulagailuak duen eragiketetarako panel txiki batetik.


Kanpoko programazio-terminal baten bidez; aparte erosten da, eta
programazio aurreraturako aukera ematen du.
↑ 7.31 irudia. Kanpoko programazio-
Edo ordenagailu pertsonal batetik, konexio-kable espezifiko baten terminal aurreratua.
bidez eta parametrizazio-software baten bidez.
212 7 unitatea

Maiztasun-erregulagailu batean, parametro bereizgarri hauek doitu eta programatu daitezke:

Fabrikako doiketa: erregulagailuaren parametro guztiak fabrikako balioetan jartzen ditu.


Azelerazio-arrapala: Motorrak aurretik programatutako abiadurara iristeko behar duen denbora da,
segundotan adierazia.
Dezelerazio-arrapala: Motor batek gelditzeko edo aurretik programatutako beste abiadura batera
iristeko behar duen denbora da, segundotan adierazia.
Abiadura

Abiadura
Aurretik programatutako Aurretik programatutako
abiadura abiadura

Denbora Denbora

Azelerazio-denbora Dezelerazio-denbora

↑ 7.32 irudia. Azelerazio-arrapala. ↑ 7.33 irudia. Dezelerazio-arrapala.

Gehieneko abiadura: motorra biratzea nahi den abiadurarik


gehiago jakiteko
handiena.
Fabrikatzaile batzuek maiztasun-
Gutxieneko abiadura: motorra biratzea nahi den abiadurarik
erregulagailua motorrari berari
txikiena.
atxikitzen diote.
Aurrez hautatutako abiadurak: langileak programatzen duen
abiadura sorta; sarrera logikoen bidez edo komunikazio-bus baten
bidez hautatzen dira.
JOG: Motorraren pultsukako funtzionamendua. Beharrezkoa du
aurretik hautatutako berezko abiadura bat izatea eta sarrera logiko
bat elkartua izatea hartan sakagailu bat edo etengailu bat
konektatzeko.
Balaztatzea: Motorraren balaztatze mota doitzeko aukera ematen
du: korronte zuzenaren injekzio bidez izan daiteke, edo gurpil
librea bestela.

Abiadura-erregulagailuaren konexioak

Konexioei dagokienez, abiadura-erregulagailuek hiru modulu


↑ 7.34 irudia. Motorrean dituzte, ondo bereiziak:
elkartutako maiztasun-
erregulagailua (SIEMENS AG). Potentzia atala.
Aginte atala.
Abiadura-agindua.

Potentzia atala sare elektrikotik konektatzen da, erregulagailutik pasatuz eta, gero, motorrera iritsiz.
Badira erregulagailuak sare monofasikora eta sare trifasikora konektatzekoak. Bi kasuetan, motorra
trifasikoa da beti.

Komeni da kontaktore bat jartzea babesgailuaren eta maiztasun-erregulagailuaren artean. Kontaktore


hori kanpoko aginte-zirkuitu baten bidez kontrolatuko da, eta aukera emango du erregulagailuaren
potentziako elikatze-sarea eteteko.
Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 213

Maiztasun- Maiztasun- Maiztasun-


erregulagailua erregulagailua erregulagailua

↑ 7.35 irudia. Sarrera monofasikoko ↑ 7.36 irudia. Sarrera trifasikoko ↑ 7.37 irudia. Ebaketa orokorreko
erregulagailua. erregulagailua. kontaktore bat (KM1) erregulagailuaren
aurretik konektatzea.

Aginte atalak sarrera logikoak ditu, haietan etengailu eta sakagailu motako sentsoreak konektatzeko.
Motorra abiarazteko eta geldiarazteko erabiltzen da, biraketa-noranzkoa aldatzeko, JOG moduan
jartzeko eta abarretarako. Sarrera horietarako erreferentziako seinalea erregulagailuak berak duen
tentsio positiboko bornetik egiten da. Sarrera horiek programagarriak dira, eta erabilera bat edo beste
izan dezakete aplikazioaren arabera.

Abiadura-agindua hiru borneko sarrera analogiko baten bidez ematen da, eta potentziometro birakari
bat konektatzen da sarrera horretara. Potentziometro horren balioa, kΩ-etan, fabrikatzaileak ematen du.

Beraz, hau da oinarrizko konexioa motor bat abiadura-erregulagailu baten bidez abiarazteko:
214 7 unitatea

Sare elektriko trifasikoa

Etengailu magnetotermikoa

Maiztasun-erregulagailua
Kontaktorea
Maiztasun-erregulagailua

Motorra
Martxan jartzeko eta
biraketa-noranzkoa
aldatzeko
kommutadorea

Konexio-eskema

↑ 7.38 irudia. Maiztasun-erregulagailu baten oinarrizko konexioaren eskema.

S1 hiru posizioko kommutadoreak aukera ematen du motorra biraketa-noranzko batean edo bestean
abiarazteko.

R1 potentziometroak aukera ematen du abiadura aldatzeko sarrera analogikoaren bidez.

KM1 kontaktorea gobernatzeko, aginte-zirkuitu bat behar da; adibidez, abiarazteko eta geldiarazteko
sakagailuetan oinarritutako bat.

Abiadura-erregulagailuek zenbait babes-zirkuitu dituzte. Ohikoenak fase baten falta detektatzekoak


dira, gainintentsitatekoak, gehiegizko tenperaturakoak, etab.

ARIKETAK
2. Proba-panelean, egin ezazu bi abiadurako Dhalander motor bat abiarazteko muntaketa.
Egiazta ezazu funtzionamendua, eta, lantegiko takometro bat baldin baduzu, neur ezazu
motorraren biraketa-abiadura.
Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 215

3. Korronte zuzeneko motorren abiaraztea


4. unitatean korronte zuzeneko motor baten harilkatuetan egin daitezkeen konfigurazioak aztertu ziren
(serie, shunt, compound eta independentea). Hemen erakusten da nola gauzatzen den harilkatu
independenteak dituen motorraren abiaraztea (eta, defektuz, baita shuntarena ere), bera baita guztietan
erabiliena.

Potentzia-eskema

← 7.39 irudia. Korronte zuzeneko


motor bat erresistentziak ezabatuz
abiaraztea.
Aginte-eskema
216 7 unitatea

Korronte zuzeneko motor baten abioko gainintentsitateak saihesteko


hiztegia
modu bat hau da: induzituko harilkatua balio finkoko
Euskara-Ingelesa erresistentzietan barrena elikatzea eta, gero, mailaka, erresistentziak
Abiarazgailua: starter kenduz joatea. 7.39 irudiko eskemaren arabera, harilkatu
Harilkatua: winding independenteak dituen korronte zuzeneko motor baten abiaraztea
Eragintza: drive hiru alditan egiten da:
Artezgailua: rectifier
Transformadorea: transformer 1. aldia: KM1 eta KM2 kontaktoreak aktibatzen dira, eta makinaren bi
Magnetotermikoa: circuit breaker harilkatuak elikatzen dituzte. Induzitzailea zuzenean, eta induzitua
Abiadura: speed R1 eta R2 potentzia-erresistentzietan barrena; hala, murriztu egiten da
Abiadura txikia: low speed abio-korrontea.
Abiadura handia: high speed
2. aldia: KM1-ek eta KM2-k aktibatuta jarraitzen dute; KM3
kontaktorea aktibatzen da, eta R1 erresistentzia zirkuitulaburrean
jartzen du.

3. aldia: lehenagotik aktibatutako kontaktoreek hala jarraitzen dute; KM4 aktibatzen da, eta azken
erresistentzia-blokea, R2, zirkuitulaburrean jartzen du. Egoera horretan, motorraren bi harilkatuak
elikatze-sarera zuzenean konektaturik gelditzen dira, tarteko erresistentziarik gabe.

Aginte-zirkuituak abiarazteko eta geldiarazteko sakagailuak erabiltzen ditu makina abiarazi eta
geldiarazteko; horrez gainera, tenporizadorez osatutako zirkuitu bat du, aldi baten ondoren KM3 eta
KM4 kontaktoreak modu sekuentzialean aktibatzeko. Motorrak biraketa-noranzkoaren aldaketa behar
badu, polaritatea aldatu behar da induzituko borneetan. Beraz, beste kontaktore bat behar da (KM5)
ataza horretarako.

Hala, edozein noranzkotan abiarazten den bakoitzean, erresistentziak kenduz joan behar da lehenago
ikusi diren aldietan.

→ 7.40 irudia. Korronte zuzeneko


motor baten biraketa-noranzkoa
aldatzeko potentzia-eskema.
Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 217

Aginte-zirkuituak bi parte ditu: batetik, S2 eta S3 sakagailuen bidez noranzko-aldaketa egitekoa;


bestetik, erresistentziak kentzeko zirkuitu tenporizatua. Induzitzailea elikatzen duen KM1 kontaktoreak
aktibatu egin behar du biraketa-noranzkoaren aldaketan parte hartzen duten kontaktoreetako edozein
(KM2 eta KM5) aktibatzen denean.

Noranzkoa
aldatzeko zirkuitua

Induzitzailearen
elikadura Erresistentziak sekuentzialki
kentzeko zirkuitua

↑ 7.41 irudia. Korronte zuzeneko motor baten biraketa-noranzkoa aldatzeko aginte-eskema.

ARIKETAK
3. Erreparatu Marraztu itzazu hiru motorren abiarazte baldintzaturako potentzia- eta aginte-
eskemak. Bi motor korronte zuzenekoak dira, eta harilkatu independenteak dituzte;
hirugarrena, berriz, korronte alternokoa da, trifasikoa, eta errotorea zirkuitulaburrean du.

Funtzionamendu-baldintzak hauek dira:

a) Korronte zuzeneko bigarren motorra ezin da martxan jarri 1. motorra erabat abiatu den arte.

b) Korronte zuzeneko motorretakoren bat funtzionatzen ari baldin bada, korronte alternokoa ezin da
martxan jarri, eta alderantziz.

c) Korronte zuzeneko motorren abiaraztea erresistentziak 2 alditan kenduz gauzatu behar da.
d) Korronte zuzeneko motorra zuzenean abiarazten da kontaktore baten bidez.
3. motorra
1. motorra 2. motorra

↑ 7.42 irudia.
218 7 unitatea

4. Abiaduraren erregulazioa korronte zuzeneko


motorretan
Motorra martxan dagoela, harilkatuetako batean korrontea aldatzen bada, makinaren biraketa-abiadura
ere aldatzen da.

4.1. Abiadura-erregulazio erreostatikoa


Korronte zuzeneko motor batean abiadura erregulatzeko modu klasikoa da harilkatuetako batean
potentzia egokiko erreostato bat txertatzea. Ikuspegi elektrikotik, modu hori sinplea eta eraginkorra da;
ez hainbeste, ordea, muntaketaren eta instalazioaren ikuspegitik, erregulazio-erreostato handiak behar
izaten baitira.

Korronte zuzeneko
elikadura

Abiadura erregulatzeko
erreostatoa

Erreostatoa

↑ 7.43 irudia. Erreostato baten konexioa korronte zuzeneko motor baten abiadura erregulatzeko.

Erreostatoa induzituaren zirkuituan konektatzen bada, abiadura-erregulazioa momentu konstantean


egiten da. Bestalde, zirkuitu induzitzailean konektatzen bada, esaten da erregulazioa potentzia
konstantean egiten dela.

4.2. Abiadura-erregulagailuen bidezko erregulazioa


Abiadura-erregulazio erreostatikoa potentzia-elektronikako zirkui-
tuetan oinarritutako metodo modernoago eta moldakorragoak
ordezten ari dira.

Merkatuan badira korronte zuzeneko motorretarako abiadura-


erregulagailu izenekoak, aukera ematen dutenak, potentziometro
txiki baten bidez, harilkatuetako baten korrontea —eta, beraz,
motorraren abiadura— poliki erregulatzeko.

Korronte alternoko abiadura-erregulagailuek bezala, korronte


zuzenekoek ere sarrera logikoak dituzte, eta haietatik makinaren
abiaraztea eta geldiaraztea, biraketa-noranzkoaren aldaketa, JOGa eta
↑ 7.44 irudia. Korronte zuzeneko balaztaketa kudea daitezke.
abiadura-erregulagailua
(TELEMECANIQUE). Erregulagailua korronte alternoko sare elektrikotik (monofasikoa edo
trifasikoa) elikatzen da. Gailuak berak sortzen du motorraren
harilkatuak elikatzeko korronte zuzena.
Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 219

Korronte zuzeneko abiadura-erregulagailua


Induzitua Eszitazioa

↑ 7.45 irudia. Korronte zuzeneko motorretarako abiadura-erregulagailu baten konexio-eskema.

4.3. Artezgailu erdikontrolatuen bidezko abiadura-erregulazioa


Korronte zuzeneko motorren abiadura erregulatzeko, bada beste modu bat: tiristoreetan oinarritutako
potentzia-artezgailuak erabiltzea.

Artezgailu erdikontrolatua induzituko korrontea erregulatzeko erabiltzen da; induzituak kontrol- edo
desarra-ekipamendu batera konektatuta egon behar du, eta hari konektatzen zaio erregulazio-
potentziometroa.

Eszitazioak, berriz, korronte zuzeneko elikatze-iturri finko batera konektatuta egon behar du.

Modu merkeagoa da abiadura-erregulagailuak erabiltzea baino, baina kable gehiago jarri behar dira
zirkuituan parte hartzen duten elementuen artean.

250 ohm
Min.

↑ 7.46 irudia. Artezgailu erdikontrolatuen bidezko abiadura-erregulazioa.


220 7 unitatea

AMAIERAKO ARIKETAK

1. Egin ezazu unitate honetako Lan-praktika atalean proposatzen den ariketa. Begiratu ezazu
zer gertatzen den korrontearekin eta motorraren zaratarekin abiaraztearen aldi bakoitzean.

2. Azter ezazu unitate honetako 7.7 eta 7.8 irudietan agertzen diren potentzia- eta aginte-
zirkuituak, eta, proba-panelean, egin ezazu muntaketa izar-triangelu abiarazte tenporizatua
duen motor trifasiko baten biraketa-noranzkoa aldatzeko.

Ezk. Esk. Tenp

Errele termikoa

↑ 7.47 irudia. Kontaktoreen kokalekua proba-panelean.

3. 7.11 irudian agertzen diren errotore harilkatuko motor bat errotoreko erresistentziak kenduz
abiarazteko aginte- eta potentzia-eskemak erabiliz, egin ezazu muntaketa proba-panelean
eta egiaztatu funtzionamendua. Aurreko ariketetan bezala, konekta ezazu amperemetro bat
faseetako batean, motorra abiatzen denean korrontea ikusteko.

Potentziako erresistentziak

Amperemetroa

Motorraren borne-kaxa

↑ 7.48 irudia. Errotore harilkatuko motor bat erresistentziak kenduz abiarazteko potentzia-eskema.
Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 221

4. Aginte- eta potentzia-eskema hauetan oinarriturik, munta ezazu proba-panelean


abiarazgailu progresibo batez hornitutako urtxintxa-kaiolako errotoredun indukzio-motor
trifasiko baten biraketa-noranzkoa aldatzeko zirkuitua.

Alderantzikagailuaren aginte-zirkuitutik aktibatu eta desaktibatu behar da abiarazgailua,


beraren martxan jartzeko sarrera logikoaren bidez.

↑ 7.49 irudia. Potentzia-eskema. ↑ 7.50 irudia. Aginte-eskema

5. Bi abiadurako Dhalander motor baten biraketa-noranzkoa aldatzeko potentzia-eskema


irudikoa dela jakinik, marraztu ezazu aginte-zirkuitua, egin ezazu muntaketa osoa proba-
panelean eta egiazta ezazu haren funtzionamendua.

← 7.51 irudia. Bi abiadurako


Dhalander motor baten biraketa-
noranzkoa aldatzeko potentzia-eskema.
222 7 unitatea

AMAIERAKO ARIKETAK (jarr.)

6. Proba-panelean, munta ezazu harilkatu bereiziko (Part Winding) motor bat abiarazteko
zirkuitua. Konekta ezazu amperemetro bat potentzia-zirkuituan, eta ikus ezazu zer gertatzen
den abiatzen denean. Aginte- eta potentzia-eskemak unitate honetako 7.14 irudikoak dira.

7. Proba-panelean, instala ezazu maiztasun-erregulagailu bat (monofasikoa edo trifasikoa) eta


lau elementutarako horma gaineko botoitegi bat, irudian erakusten den bezala. Jar itzazu
potentzia-zirkuituaren kableak potentzia-eskemari jarraituz, eta egin itzazu proposatu diren
ariketak.

Elikatzeko
zorro-kablea

Maiztasun-

Horma gaineko botoitegia


erregulagailua

Maiztasun-
Ete. magnetotermiko tripolarra erregulagailua
Motorra

Irteera-borneak

↑ 7.52. irudia. Elementuen kokalekua proba-panelean. ↑ 7.53 irudia. Potentzia-eskema.

Jar itzazu kableak sarrera logikoetan, eta programatu ezazu erregulagailua hau lortzeko:

a) Motorra abiaraztea eta biraketa-noranzkoa aldatzea hiru posizioko kommutadore birakari


bat erabiliz I1 eta I2 sarrera logikoen bidez. Motorraren abiaraztea programatzea eta
probatzea azelerazio- eta dezelerazio-arrapala batzuekin (7.53 irudia).

b) Aurreko muntaketan, erantsi bi etengailu erregulagailuaren beste bi sarrera logikotan (I3


eta I4), eta programatu erregulagailua etengailuak konbinatuz aurrez hautatutako
zenbait abiadura lortzeko (7.54 irudia).

c) Lehen ariketaren muntaketan, instala itzazu 2 sakagailu eskuarki ireki I3 eta I4 sarrera
logikoetan, eta programatu ezazu erregulagailua sarrera horiek JOGaren eta korronte
zuzenaren injekzioaren bidezko balaztaketaren funtzioak egin ditzaten.

d) Aurreko ariketaren konfigurazioa erabiliz, konfigura ezazu erregulagailua bi sakagailuak


I3 eta I4-ra konektatuta egonik erregulagailuaren abiadura pixkanaka handitu eta txikitu
ahal izan dadin (7.55 irudia).

e) Ordeztu ezazu I1 eta I2 sarreren etengailu birakaria bi sakagailuz, eta erantsi beste bat
I3 sarrerara. Bat geldiarazteko izango da, beste bat noranzko batean abiarazteko eta
hirugarrena kontrako noranzkoan abiarazteko (7.56 irudia).
Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 223

GARRANTZITSUA: Beharrezkoa da abiadura-erregulagailuaren eskuliburua kontsultatzea,


jakiteko zein diren eta nola konfiguratzen diren sarrera logikoen funtzionamendu mota
hautatzeko aukera ematen duten parametroak. Baliteke zure erregulagailuak aukera ez
ematea hemen deskribatu diren funtzio guztiak egiteko.

Abiadura-erregulagailua
Abiadura-erregulagailua

Potentziometroa Potentziometroa

↑ 7.54 irudia. ↑ 7.55 irudia.

Abiadura-erregulagailua Abiadura-erregulagailua

Potentziometroa Potentziometroa
↑ 7.56 irudia. ↑ 7.57 irudia.

8. Proba-panelean:

a) Egin ezazu muntaketa korronte zuzeneko motor bat induzituko erresistentziak kenduz
abiarazteko. Aginte- eta potentzia-eskemak unitate honetako 7.39 irudikoak dira.
b) Konekta ezazu erreostato bat seriean induzituarekin, eta froga ezazu nola aldatzen den
motorraren abiadura.
c) Munta itzazu, potentzia- eta aginte-zirkuituetan, korronte zuzeneko motorraren biraketa-
noranzkoa aldatzeko behar diren elementuak. Aginte- eta potentzia-eskemak unitate
honetako 7.40 irudikoak dira.
d) Munta ezazu korronte zuzeneko motorrarentzako abiadura-erregulagailua. Alda itzazu
parametro batzuk (azelerazio- eta dezelerazio-arrapala, balaztaketa, sarrera logikoen
jarduteko modua, etab.), eta egiazta ezazu funtzionamendua.

sartu Interneten
9. Bilatu itzazu Dhalander motorrak abiarazteko eskema mota batzuk. Konektatzeko zenbat
aukera aurkitu dituzu?

10. Deskargatu itzazu korronte alternoko motorretarako erregulagailuen katalogo batzuk.


Erreparatu konexio-eskemei, eta egiazta ezazu denak antzera konektatzen direla. Modelo
batzuek potentzia-erresistentziak konektatzeko aukera ematen dute. Zertarako balio dute?

11. Bilatu itzazu indukzio-motorrak abiarazteko beste modu batzuk, abioko uneko
gainintentsitatea saihesten dutenak.
224 7 unitatea

LAN-PRAKTIKA
ERREMINTAK
• Elektrikariaren oinarrizko erremintak
Motor elektriko baten
izar-triangelu abiaraztea
MATERIALA
• Aurreko ariketetan erabilitako proba-
HELBURUA
panela
Automatismo bat (bi aldaerarekin) egitea errotorea zirkuitulaburrean duen
• Errailerako borneak
motor trifasiko baten izar-triangelu abiarazterako.
• Magnetotermiko tripolar bat
• Magnetotermiko polobakar bat ARRETAK
• 1,5 mm2-ko lineako kablea
2
• 2,5 mm -ko lineako kablea + sekzio Ez manipulatu konexioetan panela elikatze-sarera konektatuta dagoenean.
bereko metro bat hari zurrun
2 Ez ukitu eskuarekin motorraren ardatza biraka ari denean.
• 3 + N + PE x 2,5 mm -ko zorro-kablea
2
• 3 + PE x 2,5 mm -ko zorro-kablea Har itzazu kontuan liburuaren amaierako segurtasun-fitxetan adierazitako
• Hiru elementutarako horma gaineko jarraibideak.
botoitegi bat
Abiarazte hau egiteko, motorraren borne-kaxan zubiak egiteko xaflek
• Lau elementutarako horma gaineko
botoitegi bat kenduta egon behar dute.
• Koadrorako hiru sakagailu
GARAPENA
• Koadrorako lau piloto, kolore
desberdinetakoak, eta 230 V-eko 1. Kopiatu eta azter ezazu urtxintxa-kaiolako errotoredun motor
harileko hiru kontaktore
trifasiko baten izar-triangelu abiaraztea egiteko potentzia-
• Errele termiko bat, motorraren
korronte izendaturako egokia dena zirkuitua, unitate honetan agertzen dena. Marraztu ezazu non
• 400 V-eko eta 1 kW baino potentzia konektatuko zenukeen amperemetro bat motorrak xurgatzen
txikiagoko motor trifasiko bat duen korrontea aztertzeko.
• DIN errail normalizatuan finkatzeko
amperemetro analogiko bat
• Konexio-tenporizadore bat

↑ 7.58 irudia. Amperemetroaren konexioa potentzia-zirkuituan.


Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 225

2. Kopiatu eta azter itzazu unitate honetan abiarazte mota hori egiteko agertzen diren aginte-
zirkuituak. Hasteko, izarraren eta triangeluaren arteko eskuzko kommutaziorako zirkuitua
muntatu eta egiaztatu behar duzu. Gero, aginte-zirkuituan behar diren moldaerak egin beharko
dituzu kommutazio hori modu tenporizatuan egiteko.

3. Beste ariketa batzuetako proba-panela erabiliko dugu; ken itzazu aparatu guztiak, sarrera- eta
irteera-borneak izan ezik.

4. Jar itzazu proba-paneleko elementuak irudian erakusten den bezala:


Elikatzeko
zorro-kablea

Amperemetroa

Aginte-zirkuiturako
Kontaktoreak Tenporizadorea
etengailu magnetotermiko

Sakagailuak
polobakarra

Potentzia-zirkuiturako
etengailu magnetotermiko
tripolarra

Lanparak
Errele termikoa

Irteera-borneak

↑ 7.59. irudia. Elementuen kokalekua proba-panelean.


2
5. Jar itzazu potentzia-zirkuituko kableak (erabil ezazu 2,5 mm -ko kable-zorroa).

6. Kontuz ibili motorrerako irteera-borneak etiketatzean, konexio hori ondo egiten ez bada ez baitu
funtzionatuko.

↑ 7.60 irudia. Motorrerako irteera-borneen etiketen xehetasuna.


226 7 unitatea

1. LAN-PRAKTIKA (jar.)
2
7. Jar itzazu aginte-zirkuituko kableak (1,5 mm -ko kablea erabiliz) sakagailu bidez kommutatzeko.
Muntaketa honetan, ez da beharrezkoa tenporizadorea erabiltzea.
Elikatzeko
zorro-kablea

↑ 7.61 irudia. Panel erabat kableatua.


2
8. 3 + PE x 2,5 mm -ko kable-zorroaren bi zati erabiliz, konekta ezazu motorraren borne-kaxa
proba-paneleko irteera-borneekin. Gogoan izan motorraren borne-kaxaren barneko zubiak
egiteko xaflak aldez aurretik kendu behar dituzula.

↑ 7.62 irudia. Motorreko borneen eta proba-paneleko irteera-borneen arteko konexioaren xehetasuna.

9. Jar ezazu motorraren borne-kaxaren estalkia.

10. Jar ezazu estalkia kanaleta guztietan.

11. Aktiba itzazu etengailu magnetotermikoak.


Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 227

1. proba

12. Saka ezazu S2 abiarazteko sakagailua, eta egiazta ezazu motorra izarrean abiatzen dela.

13. Begiratu ezazu zer gertatzen den amperemetroarekin.

14. Segundo pare baten ondoren, saka ezazu S3 sakagailua. Motorrak triangelu-konexiora pasatu
behar du.

15. Adi ezazu motorraren zarata. Izar-konexiokoa ez bezalako zarata nabaritu behar duzu.

16. Begiratu ezazu, orain, amperemetroan: aurreko urratsean baino korronte gehiago adierazi
behar du.

17. Saka ezazu S1, motorra gerarazteko.

18. Errepikatu itzazu aurreko eragiketak ondo bereizten duzun arte zer gertatzen zaion korronteari
abiaraztean eta nolakoa den motorraren zarata kasu bakoitzean.
2. proba

19. Motorra geldirik dagoela, saka ezazu S3 sakagailua.

20. Atxiki sakagailu hori sakatuta, eta saka ezazu S2 abiarazteko sakagailua.

21. Egoera horretan, motorra zuzenean triangeluan abiatuko da, eta korronte-punta ezaugarria
gertatuko da.

3. proba

22. Proba-panela sare elektrikotik deskonektatuta dagoela, desmunta ezazu aginte-zirkuitua.

23. Kopiatu eta azter ezazu unitatean abiarazte mota hori konexio-tenporizadore baten bidez
egiteko agertzen den aginte-zirkuitua.

↑ 7.63 irudia. Tenporizadorearen konexioaren xehetasuna.


2
24. 1,5 mm -ko kablea erabiliz, jar itzazu aginte-zirkuituaren kableak.

25. Konekta ezazu berriro ere proba-panela sare elektrikoan.

26. Saka ezazu S2 abiarazteko sakagailua.


27. Egiazta ezazu motorra abiatzen dela eta triangelurako kommutazioa automatikoki egiten dela.

28. Geraraz ezazu motorra S1-ekin.

29. Errepikatu itzazu zenbait aldiz abiarazteko eta gerarazteko urratsak, eta erreparatu
korronteari eta motorraren zaratari abiaraztearen bi aldietan.
228 7 unitatea

MUNDU TEKNIKOA

Sareko abiadura-erregulagailuak
Gaur egungo prozesu industrial asko mekanikoki erabiltzen diren beste gailu batzuekin komunikatzeko
lotutako makinen bidez gauzatzen dira, eta haien sistemaz hornitzen ari dira gailu horiek; hala,
funtzionamendu-organo nagusia motor elektriko bat da. koordinazio ezin hobea lor daiteke prozesu industrial
Langile batek edo gehiagok produktuak makinen artean baten fabrikazio-zelulen artean.
behar bezala lekualdatzen direla begiz kontrolatzen
jardun beharra saihesteko, beharrezkoa da makinak Hauek dira abiadura-erregulagailuen eta sistemaren

elektrikoki lotzea bere kontrol-zirkuituaren bidez. beste elementu adimendun batzuen arteko komuni-

Horrek aukera ematen du makinen arteko funtziona- kaziorako gehien erabiltzen diren sistemetako batzuk.

mendu-aginduak transmititzeko, eta, hala, hutsegiteak Bus jabedunak


eta buxadurak saihesteko, eta erraztu egiten du
fabrikazio-koordinazioa eta produktu amaituen Fabrikatzaile bakoitzaren berezko sistemak dira.
biltegiratzea. Haietan, marka bereko erregulagailu guztiak sarean
lotzen zaizkio maisuaren funtzioak betetzen dituen
Azken urteotan, abiadura-erregulagailuak, hala gailu bati (PCLa edo PCa).
korronte zuzenekoak nola alternokoak, era guztietako
aplikazio industrialetan erabiltzen ari dira. Batzuetan, Bus estandarrak (PROFIBUS, ASi,...)
hasieran biraketa-abiadura erregulatu beharrik ez
Sare mota horietan, abiadura-erregulagailuak, fabrika-
duten motorretan ere instalatzen dira, etorkizunean
tzailea edozein dela ere, beste eremu-gailu batzuekin
beharko balitz ere.
lotzen dira bus estandarizatu baten bidez, hala nola
Industriaren beharrizanen berri badutenez, erregula- PROFIBUS edo ASi.
gailuen fabrikatzaileak automatismo industrialetan

PC maisua

PCL maisua

↑ 7.64. irudia.
Motorrak abiaraztea eta abiadura aldatzea 229

LABURPENA
KORRONTE ALTERNOKO MOTORRAK KONTROLATZEKO ZIRKUITUAK

Abiaraztea Balaztatzea Abiadura aldaketa

Izar/triangelu konexioa Kontrakorronte bidez Polo pareen aldaketa

Harilkatu bereiziak Korronte zuzenaren Harilkatu independenteak


(Part-winding) injekzio bidez
Dhalander konexioa
Errotoreko erresistentzia Sistema
Maiztasun-aldaketa
bidez elektromekaniko bidez
– Maiztasun-erregulagailu bidez
Abiarazgailu progresibo
bidez

KORRONTE ZUZENEKO MOTORRAK KONTROLATZEKO ZIRKUITUAK

Abiaraztea Abiadura-aldaketa

Erresistentziak kenduz Abiadura-erregulazio erreostatikoa


Erresistentziak kenduz eta biraketa- Abiadura-erregulagailu bidez
noranzkoa aldatuz
Artezgailu erdikontrolatu bidez

EA ZENBAT DAKIZUN
1. Izar/triangelu abiaraztearen helburua hau da: b) Ez.
a) Motor baten abiaraztea automatizatzea.
b) Motorraren potentzia murriztea. 6. Zer adierazpenek definitzen du korronte
c) Abioko gainintentsitatea murriztea. alternoko motor baten biraketa-abiadura?
____________________
2. Izar/triangelu abiarazterako, borne-kaxan zubiak
egiteko xaflek jarrita egon behar dute: 7. 2 poloko motor bat ______________ rpm-ko
a) Bai. abiaduran biratuko da, eta 6 poloko bat
b) Ez. ______________ rpm-an.

3. Errotoreko erresistentziak kenduz abiarazteko 8. 2 poloko motor bati elikatze-sareko maiztasuna


sistema __________________________________ 60 Hz-era doitzen bazaio, _____________ rpm-ra
motorretan erabiltzen da. biratuko da, eta 15 Hz-era doitzen bazaio,
______________ rpm-ra biratuko da.
4. Harilkatu bereiziko motorrak izendatzeko,
ingelesezko izendapen hau erabiltzen da: 9. Korronte zuzeneko motor baten biraketa-
________________________________________ noranzkoa aldatzeko:
a) Polaritatea aldatu behar da haren harilkatuetako
5. Abiarazgailu progresiboak korronte alternoko batean.
motorren abiadura erregulatzeko erabiltzen dira. b) Elikaduraren polaritatea aldatu behar da.
a) Bai. c) Polaritatea aldatu behar da bi harilkatuetan.

You might also like