Antolatzaile Ariketa A

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Txantxiku arrunta anfibio txikia dugu, txaparra eta apo itxurakoa.

Neurri​ari dagokionez,​ 5
cm-ko luzera izaten du muturretik uzkira. ​Beste ezaugarri batzuk ere baditu​: alboetako begiak
oso nabariak dira eta begi-nini bertikala dute. Azal​a​, zimurra da bizkarrean eta pikortsua
sabelaldean, eta kolore aldakorra izan dezake.
Igel txiki hau nekez ikus daiteke eskualde menditsuetatik kanpora, eta ez da ageri eremu edo
lurralde lehorretan. ​Horrez gain​, animalia gautarra dela esan daiteke, aktibitatea ilunabarrean
hasi eta gau osoan mantentzen ​duelako.

Txantxiku arrunta animalia harraparia da; inguruan aurkitzen dituen intsektu txikiak, zizareak eta
bareak jaten ditu. ​Be​st​ al​de​, bera harrapatzen ahalegintzen diren etsaiengandik ihes egiteko
defentsa-bide eraginkorrak ditu: ​alde batetik​, azalaren kolorea, kamuflatzeko eta ikusezin
bihurtzeko oso aproposa, eta, ​bestetik​, azal-guruinetan gordeta duen likido pozoitsua, usain
txarrekoa, ​gainera​..

Hasieran aipatu ditugun ezaugarriez gain,​ beste berezitasun bat dute txantxikuek. Anfibio
hauek hiru itxura edo forma desberdin hartzen dituzte bizitzan zehar, garapen-prozesu bitxi
baten ondorioz:

● Hasieran ​arrautza izango da txantxikua, barruan enbrioia garatze-prozesuan duen


arrautza.

● Enbrioiak garatuta ​daudenean​, eklosioa gertatzen da: txantxiku-arra uretara hurbildu


eta larbak arrautzetatik aterako dira; zapaburu itxura i​ zango dute eta bizimodu akuatiko
eta libreari ekingo diote.

● 2-3 hilabeteko garapenaren ​ondoren​, buztana galduko dute zapaburuek; hankak ere
aterako zaizkie, lau, eta birikak garatuko dituzte zakatzen ordez.

Itxura- edo forma-aldaketak eragiten dituen prozesu horri ​metamorfosia​ esaten zaio.

Europan, hego-mendebaldeko eskualdean aurki daiteke, eta Afrikan, Marokko aldean.


Hala ere​, anfibio honek habitat ezberdinetara moldatzeko ahalmen handia du; espezieak
populazio ugaria du Euskal Herrian, eta ez dirudi desagertzeko zorian dagoenik.

You might also like