Homo Consumens, Lotsati Patologikoa Pasartearen Laburpena

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Homo consumens, lotsati patologikoa pasartearen laburpena

Maddi Loizate Izurieta

Gizakiok garenaren eta izan nahiko/beharko genukeenaren arteko leian murgilduta bizi gara,
garrantzi gehiago emanaz bigarrenari. Horregatik agertzen dira sarritan lotsa bezalako
sentimenduak, norbere buruaren irudia ez baitugu nahi genukeen bezala ikusten. Hala,
garrantzitsua da bi mailen arteko distantzia ahalik eta txikiena izatea. Talde dominatzaileak,
honetaz ohartuta, menderatu nahi dituztenengan autogutxiespen sentimendua eragiten ikasi
dute, beti ere haien onurarako.

Franz Fanonek, beltz afrikarren zurien kulturarako hurbilpen saiakera behatuz, ondorioztatu
zuen “mendekoek hizkuntza, kultura eta ideologia dominatzaileak xurgatzean, patologia
indibidual eta sozialak sortzen direla” (Azkarraga, 2011:187). Horregatik, sarri, menpekotasun-
egoera batetik askatzeko bortxa da bide bakarra.

Hortaz, dominazio eraginkor bat lortzeko beharrezkoa da mendekoen izana eta izan
nahi/beharko luketena ahalik eta bereizien kokatzea. Honela sortzen da testuan lotsati
patologiko (Azkarraga, 2011:188) deritzon gizaki kontsumista. Norbere buruaren eredu
utopikora heltzeko produktuak begien parean jarri, eta kontsumitu egiten dugu.

Kapitalismoak identitate ez-asetuak behar ditu, errealak ez diren beharrak sustatuz eta
etengabeko aseezintasuna eraginez, kontsumismoa indartuz. Honek, gainera, gizarte-
ordenaren zutabeak tente mantentzen ditu: (1) plano indibidualean gizaki autoafirmatiboa
asetuz, (2) plano sozialean integrazioa bermatuz eta (3) plano sistemikoan sistemaren
egonkortasuna sendotuz. Eta guzti hau publizitateari esker lortzen da, berau izanik telebistaren
muina. Egungo demokrazia liberalak eta merkatu ekonomiak, biek batera, potentzial
autoritario oso handia dute. Gainera, matxinatu beharrean, menpekoek amen egiten diote
sistemari.

Merkatuak garenaren eta izan nahiko/beharko genukeenaren arteko distantzia handitu


beharra du funtzionamendu egoki bat izateko, eta lortzen du. Nor bere identitate utipikora
iristeko falta zaigun oro produzituko duela zin egin, guk sinistu eta erosi egiten dugu, sistema
elikatuz.

Horregatik, egoerari buelta emateko matxinada da bide bakarra. Ideala hautsi eta bakoitza
denarekin ase sentitzea. Franz Fanonek esan bezala, dominazioari indarkeriaz erantzunez,
hasieran lokalki, eta ondoren maila globalago batean, automespretxu mekanismoak
saboteatuz.

BIBLIOGRAFIA
Azkarraga, Joseba (2009): Berandu baino lehen, Alberdania SL.

You might also like