Demasiado Humano Testuaren Laburpena

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Demasiado Humano testuaren laburpena

Maddi Loizate Izurieta


Testuak giza eboluzioaren zenbait etapa azaltzen dizkigu, garapen teknologiko eta
ekonomikoari erreparatuz.

Hala, lehenik etapa biltzailea genuke. Gizon eta emakumeen betebeharren banaketa oso
zurruna zen, tribu bakoitzaren baitan berrogei bat pertsona biltzen zirelarik. Aipatzekoa
deritzot, halaber, ehiza eta bildutako fruitu eta barazkiez elikatzen zirela. Askotan, tribu hauek
ekologikotzat hartzen baditugu ere, naturarekiko harreman estuak ez du halakorik bermatzen.

Honen ostean, baratze-etapa datorkigu, lurra lantzeko instrumentu sinpleenen erabilerarekin.


Garai honetako tribuak “gizarte matrifokal” (Wilber, 1997:78) lez definitu daitezke, non
emakume eta gizonak maila antzekoan kokatzen ziren. Hau eman zen, haurdun zeuden
emakumeek ere ortuan lan egin zezaketelako aitzur edo antzeko tresnez baliatuz.

Ondoren, laborantza-etaparekin egiten dugu topo, zeina baratze-etapatik lurraren


goldaketagatik bereizten den. Hala, emakumeak haurdun zeudela golderik manejatu ezin, eta
gizonen esku gelditu zen elikagaien produkzio ia osoa. Horregatik, esan daiteke patriarkatua
egoera gogor bati aurre egiteko emakume eta gizonen arteko paktu batetik jaio zela (Wilber,
1997:81). Honen eraginez, emakumeak etxeko esferan murgildu ziren bitartean, gizonen esku
geratu zen esfera publikoa. Honez gain, elikagai soberakinen agerpenak beste betebehar
batzuetara bideratu zituen tribuetako kideak, hala nola lehen inperio militarren eraikuntzara
edota existentziaren inguruko gogoetara.

Azkenik, etapa industriala datorkigu. Industrializazioa giza biziraupena bermatzeko bitartekoa


izan zen, makinen energia naturan aplikatuz. Nabarmentzekoa deritzot aipatzea garai honetan
azaldu zela emakumeen askapenerako mugimendua. Hala ere, hondamendi klimatikoa ere
areagotu zuen, eta hala dihardu gaur egun ere, eta autoreak ez-jakintasuna kokatzen du honen
kausa lez.

BIBLIOGRAFIA:

Wilber, Ken (1997): Breve historia de todas las cosas, Kairós.

You might also like