Propietate Mekanikoen Saiakuntzak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 53

Saiakuntzak 167

15.2. Propietate Mekanikoen Saiakuntzak

15.2.1. Estatikoak

15.2.1.1.Gogortasun saiakuntzak

Gogortasuna material batek beste batekin erraiatua izateko edo sartua izateko jartzen
duen erresistentzia da.

Entseiua bizkorrak, errazak eta gainazala gutxi hondatzen dutenak dira eta
“gogortasuna” materialaren erresistentzia mekanikoarekin erlazionatuta dago.

Horrela sailkatzen da:

• Marraketa-metodoa: Mohs eta Marten

• Errebote-metodoa: Shore

• Sartze-metodoa: Rockwell, Brinell, Vickers eta Knoop.

- Marraketarekiko gogortasun-saiakuntza

Material gogorreko punta batekin (diamantea) marra bat egitean datza.

Mohs-en eskala

Mineralogian erabilia

Mohs-ek material batek aurrekoa marratzeko duen gaitasunaren araberako materialen


sailkapen bat eratu zuen.

MOHS-EN ESKALA

1. Talko
2. Gatzarria
3. Kaltzita
4. Fluorita
5. Apatita
6. Feldespato
7. Koartzoa
8. Topazioa
9. Korindoia
10. Diamantea

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 168

Materiala marratzen hasten da puntarik gogorrenarekin eta hauek aldatzen joango dira.
Materialaren gogortasuna marratzen ez duen eta marratua ez den puntaren materialarena
da.

Marten saiakuntza

90º duen diamantezko punta piramidala erabiltzen da. Karga konstante bat aplikatuz,
punta hau probetaren gainean zuzenki mugitzen da eta marraren α zabalera neurtzen
da. Marten gogortasuna hurrengo eran kalkulatzen da:

10.000
HM =
α2

α µ m-n ematen delarik.

Gogortasun elastikoa edo errebotezko gogortasun-saiakuntza

Shore saiakuntza

Pieza handien gogortasuna neurtzeko erabiltzen da baita kautxuzko edo plastikozko


piezatan edo piezaren gainazalean markarik utzi nahi ez denean ere.

Esklerometroa edo Shore eskleroskopioa

30 cm-ko altuera duen kristalezko hodi batez eratuta dago eta bere barnean, 2,36 gr-ko
pisu bat du. Pisua diamantezko punta bat duen altzairuzko zilindro bat da. Hodiaren
gainazalak 140 zati berdinetan zatitutako regleta bat du.

15.22. Irudia
Shore esklerometroa

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 169

Behe aldean lagina jarri eta 254 mm-ko altueratik pisua jausten uzten da, beronek lagina
jo ondoren errebotatu egingo du eta errebotean lortutako altuerak emango du piezaren
gogortasuna.

Metodo honek ia ez du markarik uzten piezaren gainean, hau dela eta amaitutako piezen
gogortasuna neurtzeko erabil daiteke.

Sarpenezko gogortasun saiakuntza

Sargailu bat gogortasuna neurtu behar zaion materialean sartzen da karga bat erabiliz eta
zenbat sartu den edo utzitako hatsaren neurria aztertuz materialaren gogortasuna lortzen
da.

Rockwell metodoa

Metodo honek hatsaren sakontasunaren arabera materialaren gogortasuna emango du.

Jarraian aplikatutako bi kargen eraginez sargailua sartzean datza eta egindako hatsean
geratzen den sakontasuna neurtzen da.

Bi sargailu mota daude: 120º-tako angelua eta 0,2 mm-ko erradioa duen punta
erredondeatutako diamantezko konoa eta diametro desberdinetako esferak (1/16´´, 1/8´´,
1/4´´, 1/2´´) hauek altzairuzkoak edo wolframio karburuzkoak dira deformazioak
ekiditzeko.

Piezaren gainazala

Piezaren gainazala

15.23. Irudia

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 170

15.5. Taula
Rockwell eskalak
Izendapen Saiakuntza- Sargailu mota eta Karga Karga Aplikazioak
eskala mota tamaina txikiena handiena
kg-tan kg-tan
A Normala Diamantezko konoa 10 60 Altzairu nitruratuak, hotzetan luzatutako flexeak, afeitatzeko
kutxilak. Karburu metalikoak (90-98)
B “ 1/16 – bola “ 100 C eduki gutxiko karbono-altzairu suberatuak
C “ Diamantezko konoa “ 150 Altzairu gogorrak. 100 HRB edo 20 HRC baino
handiagokoak
D “ Diamantezko konoa “ 100 Zementatutako brontzea
E “ 1/8 – bola “ 100 Metal bigunak antimarruzkadurazkoak edo urtutako piezak
F “ 1/16 – bola “ 60 Suberatutako brontzea
G “ 1/16 – bola “ 150 Fosforo-brontzeak eta beste metal batzuk
H “ 1/8 – bola “ 60 Homogeneitate gutxiko metal bigunak, burdin-fundizioa
K “ 1/8 – bola “ 150 Homogeneitate gutxiko metal gogorrak, burdin-fundizioak
L “ ¼ – bola “ 60 “
M “ ¼ – bola “ 100 “
P “ ¼ – bola “ 150 “
R “ ½ – bola “ 60 Metal oso bigunak
S “ ½ – bola “ 100 “
V “ 1/3 – bola “ 150 “
15-N Gainazalekoa Diamantezko konoa 3 15 Nitruratutako altzairuak zementatutakoak eta gogortasun
handiko erreminta altzairuak
30-N “ Diamantezko konoa “ 30 “
45-N “ Diamantezko konoa “ 45 “
15-T “ 1/16 – bola “ 15 Brontze, letoia eta altzairu bigunak
30-T “ 1/18 – bola “ 30 “
45-T “ 1/16 – bola “ 45 “

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 171

Aztertu behar den gainazala leuna (ispilu leunketa bat ez da beharrezkoa) eta aplikatzen
den kargaren ardatzarekiko elkartsuta izan behar da.

Lehenengo aplikatzen den kargaren helburua errepresentagarritasun gutxiko gainazal


geruzak apurtzea da.

Rockwell saiakuntzak lehenengo aplikatutako karga eta bigarrenaren arteko


sakontasunaren diferentzia neurtzen du “e” (deformazio elastikoa kanpo geratzen
delarik); “e” hau “u” unitateetan neurtzen da ( u=0,002 mm N eta T eta gainazaleko
gogortasuna izan ezik eskala guztientzako, hauentzako u=0,001 mm)

Sargailua H=100 u-tatik botatzen da (A, C, D, N eta T eskalatan) edo H=130 u-tatik
besteetan. Gogortasun zenbakia H-e izango da.

Rockwell gogortasuna hurrengo eran adierazten da sartzapena neurtzen duen zenbakia


HRX-ekin jarraituz, non X eskala adierazten duen hizkia den.

Oharra: N eta T eskaletan, letra hauen aurretik aplikatutako karga jartzen da.

60 HRC (altzairu tenplatuak): e=60 µ m (30 u); 150 kgf

40 HRB: e=180 µ m (90 u); 100 kgf

70 HR30T: e=70 µ m (35 u); 30 kgf

Neurketa bakoitzarentzat gutxienez hiru saiakuntza egin behar dira eta saiakuntza
denboran makinak ez du ez talkarik ez dardararik jasan behar.

Pieza zilindrikoak: V erako kaltzoak daude beraiek eusteko baina dena dela arauak
agintzen dituen aldaketak kontutan izan behar dira (diametroaren arabera)

15.6. Taula - Zuzenketa zilindrikoen Wilson karta

Lan zilindrikoentzako zuzenketak (hurbilketak bakarrik), behatutako Rockwell zenbakiei gehituko zaizkie.

Diamantezko markatzaile konikoa


C, D, A Laginaren diametroa, pulg.
eskalak 1/4 3/8 1/2 5/8 3/4 7/8 1
80 0.5 0.5 0.5 0 0 0 0
70 1.0 1.0 0.5 0.5 0.5 0 0
60 1.5 1.0 1.0 0.5 0.5 0.5 0.5
50 2.5 2.0 1.5 1.0 1.0 0.5 0.5
40 3.5 2.5 2.0 1.5 1.0 1.0 1.0
30 5.0 3.5 2.5 2.0 1.5 1.5 1.0
20 6.0 4.5 3.5 2.5 2.0 1.5 1.5

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 172

1/6 pulg-ko bola


B, F, G Laginaren diametroa, pulg.
eskalak 1/4 3/8 1/2 5/8 3/4 7/8 1
100 3.5 2.5 1.5 1.5 1.0 1.0 0.5
90 4.0 3.0 2.0 1.5 1.5 1.5 1.0
80 5.0 3.5 2.5 2.0 1.5 1.5 1.5
70 6.0 4.0 3.0 2.5 2.0 2.0 1.5
60 7.0 5.0 3.5 3.0 2.5 2.0 2.0
50 8.0 5.5 4.0 3.5 3.0 2.5 2.0
40 9.0 6.0 4.5 4.0 3.0 2.5 2.5

Piezaren lodiera. Altzairuetan 8e baino handiagoa izan behar da eta aluminio eta kupre
aleazioetan 10e baino handiagoa. Saiakuntza egin eta gero probetaren beste aldean
aldaketarik ez dela gertatu ziurtatu behar da.

Hatsen arteko distantzia edo hats batetik ertzera dagoen distantzia ez da 2,5 aldiz
hatsaren diametroa baino txikiagoa izan behar.

Altzairu moldeatuak edo urtuak (ale tamaina handia): ez da komenigarria metodo hau
erabiltzea. A.T. < 0,01 mm

Brinell metodoa

Sargailu bezala altzairuzko D diametroko bola bat erabiltzen da eta F karga bat ezartzen
zaio t denbora tarte batean. Materialari hats bat geratzen zaio eta hats honen
batezbesteko diametroa neurtzen da.

15.24. Irudia

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 173

Brinell gogortasuna hurrengo eran lortzen da: ezarritako karga kp-tan zati hatsaren
azalera mm2, hatsa d diametroko esfera duen kaskete esferikoa da.

15.25. Irudia

F (Kp )
HB =
(
A mm 2 )
A = π D f eta f =
1
2
(
D − D2 − d 2 ) denez,

A=
πD
2
(D − D2 − d 2 )
2F
HB =
(
πD D − D 2 − d 2 )
d graduatutako eskala bat duen lupaz neurtzen da. Elkartsutak diren norabideetako
diametroak neurtzen dira eta batezbestekoa kalkulatzen da.

Bestalde, kalkuluak egin ordez HB ematen duten taulak daude, bertan F eta B balio
zehatzekin neurtutako d-rekiko gogortasuna lortzen da. Material desberdinen emaitzak
konpagarriak izan daitezen F eta D artean proportzionaltasun bat mantentzen da:

F = K . D2

t
Burdina eta altzairua K=30 10-30 s
Kuprea eta bere aleazioak K=10 30 s
Aleazio arinak (Al, Mg) K=5 60-120 s
Eztainu, beruna, antimarratzaile materialak K=2,5 120 s
Material oso bigunak K=1,25 edo 0,5 120 s

Gainera 0,35 D < d < 0,5 D izan behar da.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 174

10, 5, 2,5 eta 1,25 mm-ko diametroa duten bolak erabiltzen dira eta kargak hurrengoak
dira:

15.7. Taula

Aleazioak
Piezaren D (mm)
lodiera Fe eta Cu Arinak Anti Bigunak
altzairua K=10 K=5 marratzaileak K=1,25 K=0,5
K=30 (Sn, Pb)
K=2,5
>6 10 3.000 1.000 500 250 125 50
3–6 5 750 250 125 62,5 31,5 12,5
2–3 2,5 187,5 62,5 31,2 15,6 7,8 3,1
>2 1,25 46,9 15,6 7,8 3,91 1,99

Piezaren lodiera 10 f baino handiagoa izan behar da.

Hatsaren erditik piezaren hertzera dagoen distantzia gutxienez 1,5 D-koa eta bi hatsen
erdien artean dagoen 2,5 D-koa izan behar da (s/UNE 7017). Probeta guztiz launa
homogeneoa eta karga-ardatzarekiko elkartsuta izan behar da. Hatsa ikusi eta neurtu
ahal den bitartean leunketa ez da beharrezkoa.

500 HB gainetik bolaren deformazioa handiegia da eta saiakuntza ez da baliagarria.

Gogortasun balorea hurrengo era ematen da:


saiakuntzan ateratako zenbakia + HB + D + F + t. Horrela:

300 HB 10/3.000/30

Azken hiru parametroak barrekin banatzen dira.

300 = F/A

10 mm = D

3.000 Kp = F = KD2 → K = 30 (altzairua edo burdin-aleazioa)

30 s = t

Vickers metodoa

250 HV-raino Brinell neurriarekin bat dator; gero ez bola deformatzen delako.
Sargailuak oin karratuko piramide zuzeneko itxura du. Piramidearen erpineko bi aldeen
arteko angelua 136º-takoa da.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 175

Aplikazio karga eta denbora zehatz batekin lortutako hatsaren diagonalen batezbestekoa
neurtzen da.

Eragiketaren
posizioa

hatsa

15.26. Irudia

Saiakuntza gainazalak ispilu leunketa izan behar du.


Vickers gogortasunaren balioa hurrengoa da: aplikatutako indarra (kp-tan) eta hatsaren
azaleraren (mm2-tan) arteko zatidura. Hatsa d diagonala duen oin karratuko eta
sargailuaren angelu bera duen piramide bezala kontsidera daiteke non d graduatutako
eskala duen mikroskopio batekin neurtzen diren diagonalen baturaren erdia den:

F (Kp )
HV =
A ( mm 2 )
d + d2
d= 1
2
d2 d2
A= =
α 1,854
2 sen
2
F
HV = 1,854 2
d

Erabilitako kargak 1 kg eta 120 kg tartean daude, baina mikrogogortasunak neurtzeko


15 g – 1000 g-tako kargak erabiltzen dira.

Karga-aplikazio denbora 10 eta 30 segundo tartekoa da (orokorrean 15 s izaten da).


Gogortasunaren balioa HV + F + t eran adierazten da → 700 HV 30/15

Gehien erabilitako eskalak HV 30, HV 10, HV 5, HV 3, HV 0,5, HV 0,3, HV 0,2,


HV 0,1, HV 0,05, HV 0,02 dira.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 176

Material bigunetatik hasi eta gogorrenetara neur daitezke.

Probetaren lodiera 1,5 d baino handiagoa edo berdina izan behar da.

Gainazala leunduta egon behar da hatsa mikroskopioan neurtu ahal izateko.

Bi hatsen arteko distantzia (edo hatsa eta ertzaren artekoa) gutxienez 2,5 d-koa izan
behar da.

Gainazal makurrengan karga oso txikiak erabili behar dira (minimizatuz d/D) edo/eta
zuzenketa egokiak egin behar dira (s/UNE 7054-73)

Knoop metodoa

Mikrogogortasunak neurtzeko erabiltzen da. Vickers-aren antzerakoa da sargailua izan


ezik, berau oinarri erronbikokoa da zeinen angeluak 172º 30´ eta 130º-koak diren eta
oinarriaren diagonalen erlazioa 7-1 den.

Eragiketaren
posizioa

15.27. Irudia

F
HK =
0,07028 d 2

Non d diagonala µ m-tan den eta F aplikatutako karga gramotan, bere balioa 15-100 g
tartekoa izanik.

Vickers-arekin batera laborategian gehien erabilitakoa da. Gogortasunak aukeratutako


norabideetan neur daitezke. Kapa meheetan erabiltzeko ere aproposa da (TiN estalketak:
2000 HK altzairuaren 750 HK-ren aurrean).

Karga eta denborarekin batera adierazten dira 300 HK 0,2/20

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 177

Gogortasun saiakuntza metodoen arteko konparaketa

15.8 TAULA

Sargailuaz egindako gogortasun saiakuntzen aplikazioak

BRINELL ROCKWELL GAINAZALEKO VICKERS MIKRO


ROCKWELL-A GOGORTASUNA
Egiturazko Pieza bukatuak: Rockwell Rockwell eta Zilarreztatutako gainazalak
altzairu eta kojineteak, estandarreko gainazaleko
zaflatutako kojineteentzako pistak, beretsuak, Rockwelleko Laka, barniz edo pintura
beste sekzio balbulak, topeak, azaleragoko sartzeberetsuak, erako estalduratan
batzuk azkonak, bernoak, ziriak, bat beharrekoa zehaztasun
poleak, kontzak, dutenak kenduta gehiago edo Xafla oso meheak eta
Fundizio arrabolak, engranajeak, ... sartze gutxiago material oso meheetan
gehienak, Meheak diren zati behar dutenak 0,0001 pulgada artekoak
altzairua, Ebaketa erremintak: zementatuak 0,010 kenduta:
burdinurtua eta zerrak, hortzak, zizelak, pulgada artekoak Gogortasun gradienteak
aluminioa barne guraizeak, ... Oso meheak zehazteko.
direlarik Meheak diren diren zati
Eraldatze erremintak materialak, 0,006 zementatuak Bi metaletan eta
pulgada artekoak 0,005-0,010 zaflatutako materia-aleetan
Fundizio eta forjatutako pulgada
txikiak Zementatutako tartekoak Zati edo azalera txikietan:
karburuak
Xafla metalikoak Materiale oso Erloju engranajeak,
Hauts eran dauden meheak, 0,005 ebaketa-erreminten ertzak,
Diametro handiko metalak pulgada harien gailurrak, kontza
alanbrea artekoak puntuak...

Kontaktu elektrikoak Bukaera Oso hauskorrak diren


leuneko zatiak, materialetan (Knoop
Xafla edo zati plastikoak horrela sargailua): silizioa,
geroagoko germanioa, beira
Zementatutako zatiak operaketa bat hortzetako esmaltea...
ekiditen da.
Zementatutako karburuak Material opakuetan,
Hodietan argietan eta zeharrargietan
agertzen diren
bezalako Hauts eran dauden
sekzio metaletan
meheetan
Material baten osagai
Egitura ahulak bakoitza aztertzeko

Zaflatzearen Alearen gogortasuna


lodiera zehazteko eta baita ale
tartekoa ere
* Ametek / Testing Equipment Systems, East Moline, III.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 178

Brinell saiakuntzak marka nahiko handia uzten du, ondorioz gainazal handietan bakarrik
erabili daiteke, baina hau oso ondo dator materiala homogeneoa ez denean edo
gainazala uniformea ez denean; dena dela, neurria subjektiboa izan daiteke, eta gainera
500 HB-tik aurrera ez da baliagarria (bola CW-koa bada 650 HB).

Rockwell saiakuntza bizkorra eta erraza da, lagin txikiagoetan egin daiteke eta material
gogor eta bigunentzako da baliagarria.

Vickers da metodorik sensibleena, ez dago ezarritako kargaren menpe eta eskala jarrai
bakar bat du. Karga txikiak erabil daitezke (sekzio finak) eta hatsa karratua izanik
zehaztasun gehiagorekin neur daiteke.

Mikrogogortasun froga, pieza txikientzako eta sekzio meheentzako aproposa dena,


laborategirako egokiagoa da. Osagai bakoitzaren gogortasuna neur daiteke. Hala ere,
gainazalaren prestakuntzak lan gehiago eskatzen du (leunketa metalografikoa).

Gogortasuna eta trakzioarekiko erresistentziaren korrespondentzia

Karbono-altzairuentzako, taulak daude baina hauek ez dira baliagarriak garraztutako


altzairuentzako, altzairu herdoilgaitzentzako ere ez eta ezta ere burdin aleazioak ez
direnentzako.

IRSID erako formula enpirikoak ere proposatu dira

H V = 1,4 Rp + 1,6 Rm

Baina guzti hauek kontu handiaz erabili behar dira, taula bakoitza dagokion
materialarentzako eta konparaketa tresna bezala soilik erabiltzen delarik.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 179

15.9. Taula
Gogortasun neurrien gutxi gora beherako erlazioak altzairuentzat.

Brinell, 3.000 kg Rockwell, kono erako


diamantezko sargailu edo

Eskleroskopioa

Trakzioarekiko
markatzailea erabiliz

1000 kg/mm2
erresistentzia
diamantezko
karburu bola

markatzaile
Wolframio

piramidala
Diametroa

estandarra

Gainazal
Vickers,

150 KG

100 KG

60 KG

Mohs
30 N
Bola

ekoa
mm

A
C
2.35 ... 682 737 61.7 72.0 82.2 79.0 84
2.40 ... 653 697 60.0 70.7 81.2 77.5 81
2.45 ... 627 667 58.7 69.7 80.5 76.3 79 8.0 323
2.50 ... 601 640 57.3 68.7 79.8 75.1 77 ... 309
2.55 ... 578 615 56.0 67.7 79.1 73.9 75 ... 297
2.60 ... 555 591 54.7 66.7 78.4 72.7 73 7.5 285
2.65 ... 534 569 53.5 65.8 77.8 71.6 71 ... 274
2.70 ... 514 547 52.1 64.7 76.9 70.3 70 ... 263

2.75 495 ... 539 51.6 64.3 76.7 69.9 .. ... 259
... 495 528 51.0 63.8 76.3 69.4 68 ... 253
2.80 477 ... 516 50.3 63.2 75.9 68.7 .. ... 247
... 477 508 49.6 62.7 75.6 68.2 66 ... 243
2.85 461 ... 495 48.8 61.9 75.1 67.4 .. ... 237
... 461 491 48.5 61.7 74.9 67.2 65 ... 235
2.90 444 ... 474 47.2 61.0 74.3 66.0 .. 7.0 226
... 444 472 47.1 60.8 74.2 65.8 63 ... 225
2.95
3.00 429 429 455 45.7 59.7 73.4 64.6 61 ... 217
3.05 415 415 440 44.5 58.8 72.8 63.5 59 ... 210
3.10 401 401 425 43.1 57.8 72.0 32.3 58 ... 202
3.15 388 388 410 41.8 56.8 71.4 31.1 56 ... 195
3.20 375 375 396 40.4 55.7 70.6 59.9 54 6.5 188
3.25 363 363 383 39.1 54.6 70.0 58.7 52 ... 182
3.30 352 352 372 37.9 53.8 69.3 57.6 51 ... 176
3.35 341 341 360 36.6 52.8 68.7 56.4 50 ... 170
3.40 331 331 350 35.5 51.9 68.1 55.4 48 ... 166
3.45 321 321 339 34.3 51.0 67.5 54.3 47 ... 160
3.50 311 311 328 33.1 50.0 66.9 53.3 46 ... 155
3.55 302 302 319 32.1 49.3 66.3 52.2 45 6.0 150
3.60 293 293 309 30.9 48.3 65.7 51.2 43 ... 145
3.65 285 285 301 29.9 47.6 65.3 50.3 42 ... 141
3.70 277 277 292 28.8 46.7 64.6 49.3 41 ... 137
3.75 269 269 284 27.6 45.9 64.1 48.3 40 ... 133
3.80 262 262 276 26.6 45.0 63.6 47.3 39 ... 129
3.85 255 255 269 25.4 44.2 63.0 46.2 38 ... 126
3.90 248 248 261 24.2 43.2 62.5 45.1 37 5.5 122
3.95 241 241 253 22.8 42.0 61.8 43.9 36 ... 118
4.00 235 235 247 21.7 41.4 61.4 42.9 35 ... 115
229 229 241 20.5 40.5 60.8 41.9 34 ... 111

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 180

(Jarraipena)

Brinell, Rockwell, kono erako diamantezko sargailu edo

Tentsioarekiko erresistentzia
3.000 kg markatzailea erabiliz
Kono erako Gainazalekoa
diamantezko
markatzailea
Bola estandarra

Eskleroskopioa
Diametroa mm

1 /16-ko bola

diamantezko
markatzailea

1/16-ko bola
Kono erako
1/8-ko bola
B 100 KG

E 100 KG
100 KG

60 KG

Mohs
30 N

30 T
D

4.05 223 40 60 97 ... 41 80.5 33 ... 108


4.10 217 39 60 96 ... 40 80.0 32 ... 105
4.15 212 38 59 95 ... 39 79.0 31 ... 102
4.20 207 37 59 94 ... 38 78.5 31 ... 100
4.25 202 37 58 93 110 37 78.0 30 ... 98
4.30 197 36 58 92 110 36 77.5 29 ... 96
4.35 192 35 57 91 109 35 77.0 28 5.0 94
4.40 187 34 57 90 109 34 76.0 28 .. 92
4.45 183 34 56 89 109 33 75.5 27 .. 90
4.50 179 33 56 88 108 32 75.0 27 .. 88
4.55 174 33 55 87 108 31 74.5 26 .. 86
4.60 170 32 55 86 107 30 74.0 26 .. 84
4.65 166 32 54 85 107 30 73.5 25 .. 82
4.70 163 31 53 84 106 29 73.0 25 .. 81
4.75 159 31 53 83 106 28 72.8 24 .. 79
4.80 156 30 52 82 105 27 71.5 24 .. 77
4.85 153 .. .. 81 105 ... 71.0 23 .. 76
4.90 149 .. .. 80 104 ... 70.0 23 4.5 75
4.95 146 .. .. 79 104 ... 69.5 22 .. 74
5.00 143 .. .. 78 103 ... 69.0 22 .. 72
5.05 140 .. .. 76 103 ... 68.0 21 .. 71
5.10 137 .. .. 75 102 ... 67.0 21 .. 70
5.15 134 .. .. 74 102 ... 66.0 21 .. 68
5.20 131 .. .. 73 101 ... 65.0 20 .. 66
5.25 128 .. .. 71 100 ... 64.0 ... .. 65
5.30 126 .. .. 70 100 ... 63.5 ... .. 64
5.35 124 .. .. 69 99 ... 62.5 ... .. 63
5.40 121 .. .. 68 98 ... 62 ... .. 62
5.45 118 .. .. 67 97 ... 61 ... .. 61
5.50 116 .. .. 65 96 ... 60 ... .. 60
5.55 114 .. .. 64 95 ... 59 ... .. 59
5.60 112 .. .. 63 95 ... 58 ... .. 58
5.65 109 .. .. 62 94 ... 58 ... .. 56
5.70 107 .. .. 60 93 ... 57 ... .. 55
5.75 105 .. .. 58 92 ... 55 ... .. 54
5.80 103 .. .. 57 91 ... 54 ... .. 53

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 181

15.2.1.2. Trakzio-saiakuntza

Arauturiko forma eta dimentsioak dituen pieza bati apurtu arteko trakzioa eragitean
datza. Saiakuntzan, luzapenak eta aldiuneko indarrak neurtzen dira.

Indarra karga-zelula edo indar-kaptadorea erabiliz neurtzen da. Makina buruaren


desplazamendua ere neur daiteke baina probetaren luzapena zehaztasun handiz neurtu
nahi bada probetari lotutako estensometroa erabili behar da.

Probetak makinan lotzen dira karga aplikazioaren norabidean lerrokatuz. Karga eta
deformazio datuak, ordenadore edo erregistradore grafiko bat erabiliz grafikatzen dira.

Probetak:

Aztertu behar den produktuaren araberako itxura eta neurrien (barra, haria, xaflak,
hodiak, ...) araberakoa izango da probeta mota, baita aztertu nahi den materialaren
araberakoa.

Probetak mekanizatuak egon daitezke edo landu gabeko egoeran eta beraien sekzioa,
zirkularra, karratua, hexagonala, ... edo kasu berezietan edozein eratakoa izan daiteke.
Probeta guztiek zati kalibratu bat izango dute eta zati hau erabiltzen diren buruekin
lotzeko akordio erradioak erabiltzen dira, buru honen sekzioa handiagoa da eta beraien
itxura saiakuntza makinaren lotze dispositiboaren araberakoa da.

Kalibratutako zatiaren gainean, luzapenak neurtzeko erreferentzi bezala erabiltzen diren


bi puntu markatzen dira.

Probeta proportzionalak erabiltzea gomendatzen da, hauek, hasierako puntuen arteko


distantzia (Lo) eta hasierako sekzioaren (So) erro karratuaren arteko erlazioa, k, bera
dutenak dira.

Lo = k So

Altzairuarentzat UNE-7-262-arauak hurrengo proportzionaltasunaren legea betetzen


duten probeten erabilpena gomendatzen du: Lo = 5,63 So eta sekzioa zirkularra bada:
Lo = 5 d

Saiakuntza arauek zehazten dituzte probeten mekanizazio perdoiak eta itxurak.

Hurrengo neurri eta itxura duten probeten erabilpena gomendatzen da.

a b Lo Lc Lt
mm mm mm mm mm
<3 20 80 120 > 150
≥3 25 5,65 So Lo + 2 So > Lc + 2 d

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 182

d So Lo Lc Lt
mm mm2 mm mm mm
13,8 ± 0,090 150 70 77 – 98 ra Lt > Lc + 2 d
20 ± 0,015 314,16 100 110 – 140 ra

15.28. Irudia

15.28. Irudia
Trakzio entseiurako probeta arautuak S/UNE

Itzarmenezko trakzio diagrama

Esan bezala, makinatik, zuzenean, indar / deformazio diagrama lortzen da.


F (N edo kg) / ∆ L (mm)

15.29. Irudia

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 183

Kurba honetan hiru tarte bereiz daitezke.

- Lehenean probeta luzatu egiten da bere sekzioa gutxituz baina karga kenduz gero
deformazioa berreskuratzen da probetak bere hasierako neurriak lortzen dituelarik.
Tarte elastikoa deritzona da eta irudian OA zuzenari dagokio.

- Bigarrenean probetari karga kentzen bazaio honek deformazioaren zati bat


berreskuratzen du (elastikoa) baina beste zati bat mantentzen da deformazio
plastikoa edo hondar deformazioa da. Probeta luzatzen den neurrian bere sekzioa
homogeneoki gutxitzen da bere luzera osoan. Deformazio plastiko homogeneoari
dagokion tartea da.

- Azkenez, karga maximoa lortu eta gero deformazioa probetaren puntu batean
kontzentratzen da, bertan probeta bizkor estutzen da gainerakoa aldatzen ez den
bitartean. Gertakizun honi estrikzioa deritzo eta karga probetaren apurdura fisikoa
geratu arte txikituz joango da.

Luzapen Estrikzio
homogeneoa luzapena

15.30. Irudia

Hitzarmenezko trakzio-diagrama

Probeta bat luzatzeko beharrezkoa den indarra bere sekzioaren eta luzapenaren eta aldi
berean hasierako luzeraren menpekoa denez, grafiko hau ezin da erabili beste neurri
batzuetako probeta batentzat.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 184

Hau dela eta, saiakuntza uniformizatu egin da hitzarmenezko diagrama edo trakziozko
diagrama inginerila deritzona adieraziz.

15.31. Irudia

R erresistentzia edo karga unitarioa da eta e luzapena edo deformazio unitarioa.


R-rentzako unitateak MPa (N/mm2) dira eta e-rentzako %-ak.

Diagraman, makinak ematen dituen hiru gune beretsuak ikusten dira. (OA) tarte
elastikoa, (AC) tarte plastikoa non beste bi tarte bereizten diren (AB) deformazio
plastiko homogeneoaren tartea eta (B) estrikzioa.

Tarte elastikoan R eta e proportzionalak dira (zuzen bat da)

R=E.e

Proportzionaltasun konstantea, E, Young-modulua da


A puntua tarte elastikoaren mugari dagokio
C puntuan probetaren haustura gertatzen da.

Trakzio saiakuntzan zehazten diren ezaugarririk nagusienak

Deformazio homogeneoa + estrikzio-deformazioa = % A

15.32. Irudia

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 185

Trakzio diagramatik materialaren ezaugarri mekanikoak atera daitezke:

a) Elastikotasun-muga, Re edo Rp

b) Erresistentzia mekanikoa edo trakzioarekiko erresistentzia, Rm

c) Luzapena, A

d) Elastikotasun-modulua, E

e) Estrikzioa, Z

a) Elastikotasun-muga

15.33. Irudia

Deformazio iraunkorra gera dadin beharrezkoa den karga unitarioari esaten zaio. Puntu
hau bereiztea zaila denez hainbat muga desberdin definitu dira.

• Itxurazko elastikotasun-muga, Re

Karga aldatu gabe, deformazioak handiketa handi bat jasaten dueneko momentuari
dagokion karga da.

15.34. Irudia

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 186

Material batzuk, karbono-altzairuak bezala, tarte honetan oszilazio txiki bat aurkezten
dute, hau dela eta itxurazko elastikotasun-muga bi definitzen dira:

- Handiena, ReH, isurpenaren hasierari dagokiona

- Txikiena, ReL, isurpena gertatzen den tartean kargarik txikienari dagokiona

• Hitzarmenezko elastikotasun-muga, Rpn

Aurretik zehaztutako % n-ko luzapen iraunkor bati dagokion karga unitarioa da. n-rik
ohizkoenak 0,2 eta 0,1 dira.

15.35. Irudia

• Hitzarmenezko elastikotasun-muga kargapean, Rtn

15.36. Irudia

Karga unitario bat da zeinentzat kargaren eraginez gertatutako luzapen totala


(elastikoa+plastikoa) % n den.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 187

• Elastikotasun-muga % n-ko hondar-luzapenarekin, Rrm

15.37. Irudia

Material batzuk ez dute deformazio elastikoa era konbentzional batetan berreskuratzen,


orduan Rrm definitzen da: karga, zeinentzat probetari karga kendu eta gero, aurretik
zehaztutako % n-ko deformazio iraunkorra izango duen.

b) Erresistentzia mekanikoa edo trakzioarekiko erresistentzia, Rm

15.38. Irudia

Saiakuntzan zehar, probetak jasaten duen karga maximoa da.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 188

c) Luzapena, A

15.39. Irudia

Materiala zenbat luzatzen den adierazten du.

- Hondar luzapena, Ar

Probeta dagokion kargarekin kargatu eta deskargatu ondoren, puntuen arteko


distantziaren handiketa erlatiboa da, %-tan adierazten da

L − Lo
% Ar = x 100
Lo

- Hausturarekiko luzapena, A

Probeta haustu eta gero berriz elkartu eta puntuen arteko distantziaren handiketa
erlatiboa da

L − Lo
%A = x 100
Lo

Probeta ezberdinen luzapenak konparagarriak izateko, L0 eta S0-ren artean


proportzionaltasun bera mantendu behar dute: L0 = K S0

d) Elastikotasun modulua edo Young-modulua (E)

Trakzio kurbako hasierako zati zuzenaren malda neurtuz lortzen da. Elastikotasun
modulua, aplikatutako tentsioaren arabera, materialaren luzapen elastikoa ezagutzeko
baliagarria da eta materialaren zurruntasunaren berri ematen du.

R
E=
e

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 189

E-ren balioa zehazteko badaude ultrasoinuen propagazioaren abiaduraren neurrian edo


dardararen moteltzean oinarritzen diren metodo zehatzagoak

e) Estrikzioa (Z)

Probeta apurtu eta gero hasierako sekzioaren azalera (So) eta azalerarik txikienaren (Su)
arteko diferentzia %-tan adierazita da.

So − Su
Z = 100.
So

Trakzioko egiazko diagrama edo errazionala

Ikusi denez, probetaren sekzioa, probeta luzatu ahala, txikitu egiten da; hau dela eta
hitzarmenezko diagramak ez du tentsio aldaketa zehatz mehats adierazten.

Hau kontutan izateko, emandako momentu bakoitzeko deformazio errealaren aurrean


( ε ) tentsio erreala edo errazionala irudikatzen da, σ = F non S momentu horretako
S
probetaren sekzio erreala den.

L
dL dL L
Une bakoitzean dε = denez ε = ∫ = ln L − ln Lo = ln
Lo Lo
L Lo

Egiazko kurba edo


errazionala

Itzarmenezko
kurba edo
injinerila

15.40 Irudia

Diagrama honek, estrikzioa kontutan duenez, nahiz eta zati lineala eta zati makurra izan
funtzio gorakorraren forma hartzen du.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 190

Bapateko sekzioa neurtzea zaila da eta hurrengo eran lortzen da:

So Lo
So Lo = S L S=
L

F F F.L F  L Lo 
σ= = = =  − + 1 = R ( e + 1)
S So . Lo So . Lo So  Lo Lo 
L

L
dL dL
deformazio erreala kalkulatzeko, dε =
L
une bakoitzean, beraz ε = ∫
L0 L
, hau da:

L  L − Lo 
ε = ln = ln + 1 = ln ( e + 1)
Lo  Lo 

Zati kalibratuaren bolumena konstantea dela suposatzen da. Definizio honen abantaila
deformazioaren batukortasun propietatea da, plastizitate kalkuluentzako erabilgarria.

Deformazio inginerila errealarekin konparatuz:

e 0,1 0,2 0,3 0,4 0,5


ε 0,095 0,182 0,262 0,336 0,405

Bien arteko diferentzia e=0,2 (%20)tik aurrera garrantzitsua izaten hasten dela ikusten
da.

Hau ikusita, %20-ko deformazioak baino txikiagoentzat (tarte elastikoan gertatzen dena)
bi deformazioak elkar trukatu daitezkeela esan daiteke.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 191

Sendarpen edo garraztasun koefizientea, n

Kurba errazionalaren deformazio plastiko gorakor homogeneo tartea parabola batera


hurbil daiteke.

σ =σ0 + k ε n

Edo σ = k ε n altzairu gozoa (Hollomon erlazioa) non σ , k eta n konstanteak diren.

Hollomonen erlazioan logaritmoak hartuz:

lg σ = lg k + n lg ε

Zein zuzen baten ekuazioa den:

y = a + bx

Non n malda den eta k abszisa ardatzarekiko ebakipuntuaren antilogaritmoa.

n-ren balio esperimentala σ eta ε -ren balio esperimentaletatik ateratzen da zeintzuk


elastikotasun-muga eta kurbaren maximoa edo deformazioaren %10 eta %20-a izan
daitezkeen. Log σ vs log ε irudikatuz, n zuzenaren malda izango litzateke eta bere
kalkulua minimo karratuen metodoa erabiliz egingo litzateke.

lg σ

N ∑ ( xi yi ) − ∑ xi ∑y i

N ∑ ( xi ) − (∑ xi )
2 2

lg k = ∑ yi − n∑ xi
n
Non:

x i = lg ε i lg ε
y i = lg σ i
N = hartutako puntu kopurua. N>7 izan behar du

Parametro honek material batek, deformatuz gogortzeko duen ahalmena adierazten du.
Enbutizioan erabiltzen den materialentzako eskatzen da, gogortzen den material batek
deformazioa hobeto banatzen baitu. Gogortzen ez bada, deformazioa tarte zehatz
batetan lekutzen da eta pieza apurtu egiten da prozesuan zehar.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 192

Ondoren n-ren balio tipiko batzuk erakusten dira:

Altzairu tenplatua n = 0,05 – 0,10

Magnesio aleazioak 0,15

% 0,1 C-dun altzairuak 0,25

Kobrea 0,37

Aluminioa 0,39

Anisotropia – koefizientea

Aztertutako materialak hotzetako deformazioren bat jasan badu (ijezketaz...) egitura


kristalografiko bat agertzen da (aleen deformazioa) zeinek propietate mekanikoen
anisotropia eragiten duen.

Eragin praktiko bat luzapena probetaren norabide longitudinalak ijezketaren edo,


orokorrean, lanaren norabidearekin eratzen duen angeluaren araberakoa dela da

15.41. Irudia

Anisotropia hori neurtzeko “anisotropia-koefizientea” erabiltzen da edo zabaleran eta


lodieran duten deformazio errealen erlazioa, r ϕ

εb
rϕ =
εa

b a
Non ε b = ln eta ε a = ln
b0 ao

Lodiera aldaketaren neurria zaila denez (oso lodiera txikiak direlako),


ε a, ε b eta ε l = ln L/Lo erabiliz ateratzen da, bolumena mantentzen dela suposatuz.

εa + εb = εl

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 193

(Probeta luzatzen bada, estutu eta mehetu egiten delako da).

εb εb
Ondorioz, rϕ = =
εa εl − εb

Neurketa, trakzio saiakuntza deformazio plastiko homogeneoaren tartean geratuz egiten


da.

Altzairu baretua

Nb altzairua

Altzairu irakikorra

(graduak)

15.42. Irudia

Parametro hau ϕ angeluaren araberakoa denez, bataz besteko r koefiziente bat


erabiltzen da:

ro + 2 r45 + r90
r=
4

einek xaflaren lodiera galerarekiko erresistentzia adierazten duen ( r handia, zabalerako


deformazioa lodierakoa baino handiagoa denari dagokio).

Era berean anisotropia leuna hurrengoari esaten zaio:

r0 + r90 − 2r45
∆r =
2

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 194

Bi parametroak garrantzitsuak dira embutizioko xaflentzat.

r txikia denean ε a handia da eta amaieran materiala apurtu egingo da. Enbutizio sakon
bat egin nahi bada r altu bat aukeratu behar da. r-ren balioa ϕ angeluaren araberakoa
denez, enbutizio sakon batentzat r altua bilatuko da.

r txikia r altua

15.43. Irudia

Beste alde batetik r-ren ϕ -rekiko menpekotasuna handia bada tximurrak eta “belarriak”
agertuko dira

rϕ heterogeneoa rϕ hom ogeneoa


∆ r handia ∆ r txikia

15.44. Irudia

Saiakuntza baldintzen eragina

Ezaugarri mekanikoak tenperatura eta deformazio-abiaduraren araberakoak dira gehien


bat.

Deformazio plastikoa, bere aldetik, tenperatura baxuetan (0,3 – 0,4 Tf (K) azpitik)
denborarekiko independentea da eta tenperatura horietatik aurrera karga-aplikazioaren
iraupenarekin aldatzen da. Gertakizun honi isurpena esaten zaio.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 195

Horrela, aluminioaren urtze tenperatura 550ºC-koa denez, egurats tenperaturan


 273 + 20 
 = 0.36  aluminioa isuri egiten da.
 273 + 550 

Zenbat eta handiagoa izan deformazio-abiadura orduan eta txikiagoa izango da


deformagarritasuna; propietate mekanikoak hobetu egiten direla ematen du.

Erresistentzia mekanikoa eta elastikotasun muga karga-aplikazioaren abiadurarekin


handitzen dira. Dena den, elastikotasun muga Rm baino bizkorrago handitzen da,
Rp
ondorioz, abiadura handientzat 1 -era hurbiltzen da.
Rm

15.45. Irudia
Honek esan nahi duena zera da: material harikorrak ere hauskortu egiten direla.
Horregatik, trakzio saiakuntzan karga-aplikazio (edo deformazio) abiadurak araututa
daude.

AFNOR (arau frantsesa) arauaren arabera:

Altzairuak •
ε ≤ 0,15 Lo mm / min edo

σ ≤ 30 MPa / s
Al •
ε ≤ 0,09 Lo mm / min edo

σ ≤ 10 MPa / s
Cu •
ε ≤ 0,006 Lo mm / min

Harikortasuna

Material baten harikortasunak, apurtu gabe deformatua izateko gaitasuna neurtzen du.
Hausturarekiko luzapena, %A, edo estrikzioa, %Z handiak badira, materiala harikorra
da.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 196

A eta Z txikiak badira, materiala erdi-hauskorra da.

Materiala tarte elastikoan apurtzen denean hauskorra da.

Zailtasuna

Zailtasun handia

Zailtasun txikia

15.46. Irudia

Apurtu gabe energia zurgatzeko gaitasunari horrela esaten zaio, edo baita, apurdura
gertarazteko behar den bolumen unitateko lanari.

εr
dW
dV ∫0
= σ dε

Ondorioz, trakzio kurba azpiko apurdura arteko azalera da.

15.2.1.3. Makurdura estatiko saiakuntza

15.47. Irudia

Burdinurtu, hormigoi, erregogor, zeramika, egur... erako material hauskor edo


harikortasun txikikoei egiten zaien ohizko saiakuntza da.

Probetak sekzio karratu edo zirkularrekoak dira.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 197

Geroago eta handiagoa den karga aplikatzen da eta apurdurarako – karga eta gezi
maximoa neurtzen dira.

Arrabol arteko distantzia edo spana ere araututa dago. Burdinurtuen kasuan, arauak
8x10x35 mm-ko (sekzio laukizuzenekoak) edo 5,64 mm-ko φ -ko probetak eskatzen
ditu eta spana 30 mm-koa.

Saiakuntza hau hauts-metalurgiako materialentzat erabiltzen da eta baita altzairu oso


aleatuentzat (altzairu lasterrak) ere, berarekin, haize-zuloek eta karburuek propietate
mekanikoetan duten eragina aztertzen da. Materialaren bolumen handiagoa
aztertzekotan, hiru puntutako makurdura egin beharrean lau puntutako makurdura
saiakuntzak egiten dira:

15.48. Irudia

Deformazioak, trakzio saiakuntzan baino handiagoak izanik zehaztasun handiagoarekin


aztertzea errazagoa da, hau dela eta, elastikotasun-modulua neurtzeko saiakuntza hau
erabiltzen da.

FL3
E=
48 I z

Non z saiakuntzan lortutako gezia den.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 198

15.2.1.4. Bihurdura - saiakuntza

15.49. Irudia

Probeta baten muturra finko mantenduz, bestearengan geroago eta handiagoa den tortsio
momentu bat aplikatzean datza.

Probetak sekzio zirkularrekoak edo tutu erakoak izaten dira eta barailak erabiliz sendo
lotuta egoten dira.

Neurtzen direnak, motoreak sortutako tortsio momentua eta biraketa angelua dira.
Eragindako esfortzua, esfortzu ebakitzaile purua da eta ebakidura konportamendua
aztertzeaz gain, G, ebakidura – modulua eta harikortasuna ere azter daitezke.

Bihurdurarekiko erresistentzia trakzio-erresistentziaren %60 – 80-koa da gutxi gora


behera.

Torlojoak egiteko materialengan, transmisio-ardatzetan egiten da.

15.2.1.5. Isurpen saiakuntza edo Creep

Baldintza batzuetan material batzuk, alkitrana, beruna, ... beraien pisua dela eta berez
deformatzen dira.

Metal guztiak isurtzen dira edo elastikotasun mugaren azpitik dauden karga konstanteen
eraginez deformatzen dira; aldatzen dena, hau gertatzen deneko tenperaturaren azpiko
limitea da: hau, tenperatura altuetan 0,3 – 0,4 Tf (k) “isurpen liskatsua” edo “creep”
bezala ezagutzen dena da.

σ = kte ⇒ ε = f (t )

Deformazioa edo isurpena kargarekin eta tenperaturarekin handitzen da.

Isurpen saiakuntzaren helburua funtzio honen izaera zehaztea da. Horretarako parametro
desberdinen eragina banatuta kontsideratzen da, saiakuntza mota nagusi bi lortuz:

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 199

Isurpen deformazioa
Isurpen deformazioa

15.50. Irudia

σ , T kte Isurpen saiakuntza

ε , T kte Lasaipen saiakuntza

Isurpen saiakuntzak ohizkoagoak dira non probeta trakzioan ezartzen den-

Isurpen – motak

1.- Tenperatura baxuetan, T < 0,3 Tf isurpen logaritmikoa ematen da.

ε = ε 0 + α lg (β t + 1)

15.51. Irudia


Isurpen abiadura ε& = denborarekin jarraian gutxitzen da, denbora zehatz batetik
dt
aurrera handitzen delarik. Deformazioa txikia da beti; karga, handia izan ez arren,
elastikotasun muga baino handiagoa izan behar da.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 200

2.- Tenperatura altuetan, T > 0,3 TF, berriztapen isurpena ematen da:

15.52 Irudia
Isurpen kurba. Faseak

Hasierako momentu batetan deformazio elastiko homogeneoa gainditu ondoren hiru


tarte bereiz daitezke.

a) Isurpen primarioa edo parabolikoan non ε& denborarekin gutxitzen den

b) Isurpen sekundarioa edo estazionarioa non ε& konstantea den ( ε& denborarekiko
proportzionala).

c) Isurpen azeleratua edo tertziarioa non ε& gorakorra den, estrikzioa eta barneko
zuloak agertzen dira eta probeta haustuaz bukatuko da.

Bigarren tarteko malda zenbat eta handiagoa izan orduan eta garrantzitsuagoa izango da
isurpena.

Tenperatura tarte bakoitzarentzat, isurpen estazionarioaren – abiadurak hurrengo erako


lege bat jarraitzen du:

 Qa 
ε& = ε 0 exp  − 
 RT 

Non Qa itxurazko aktibazio energia den.

Isurpena termikoki aktibatua den fenomeno bat da non bero energia dislokazioen
irristaketa errazteko erabiltzen den.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 201

Isurpen trantsitorioan sendarpena garrantzitsua da eta ε gutxitu egiten da, bigarren


tartera heltzerakoan berriztapena eta sendarpena orekatu egiten dira eta amaieran,
berriztapena nagusitzen denean, deformazioak jarraitzen du eta ε handitu egiten da
(azeleratutako isurpena).

Makurretan eragina duen beste parametro bat ezarritako tentsioa da. Tentsioa txikia
bada deformazioa oso geldoa da; tentsioa handitzen den heinean deformazio-abiadura
handiagoa da (malda handiagoa)

15.53. Irudia

Materialak, tenperatura tarte batean jasan dezakeen karga hautsi gabe eta zehaztu
gabeko denboran, isurpen-muga bezala ezagutzen da.

Dena den, muga hau gainditzen ez duten piezak diseinatzen badira, onargarriak ez diren
neurri handietako piezak ateratzen dira.

Hau dela eta, piezak dimentsionatzerakoan jarraitzen dena hurrengoa da: denbora zehatz
batetan, orokorrean piezaren erabil-bizitza baino handiagoan, piezak deformazio mugatu
bat izatea edo pieza ez haustea. Badaude kurba batzuk zeintzuk zehaztutako denbora
batean, orokorrean mila ordutan, materialaren deformazioak %0,01 - %0,1 gainditu ez
dezan egin behar den karga maximoa zein den adierazten dutenak grafikoak ematen
duen tenperaturan.

Hurrengo irudian, altzairuzko probeta bati ezarri ahal zaizkion kargak mila ordu pasatu
ondoren bere luzapena %0.01 baino handiagoa izan ez dadin (%0.01 kurba) edo %0.10
baino handiagoa izan ez dadin (%0.10 kurba) adierazten da.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 202

15.54. Irudia

Isurpenean eragina duten faktoreak

Gehien bat konposizio kimikoa, garraztasuna, tratamendu termikoak eta ale-tamaina


dira, hau da, berriztapena oztopatzen dutenak.

Urtze-tenperatura altu batek isurpen erresistentzia handitzen du.

Altzairuetan, Ni, Ti, Nb gehiketek beraien isurpenerako erresistentzia handitzen dute.


Eratzen diren karburu eta konposatu intermetalikoek, egonkorrak eta sakabanatuak
izanik, berotan ematen den deformazio mota hau galarazten dute, dislokazioak
blokeatzen baitituzte.

Egitura metatuek (hcp eta CCC) isurpenerako erresistentzia altua dute ere.

Ale-tamainari dagokionez, tenperatura altuetan haustura ale tarteko dekohezioz


gertatzen denez, zenbat eta ale-muga gutxiago egon (ale-tamaina handiagoa izan)
isurpenarekiko oposizioa handiagoa izango da. Hau dela eta, hozitze-abiadura oso
altuak dituzten nikel eta titanio superaleazioak garatu dira turbina alabeentzat.

15.2.2. Saiakuntza dinamikoak

Trakzio saiakuntzatik ateratako ezaugarri mekanikoen ezaguera gutxiegi izan daiteke;


hausturak, metalen konportamendu hauskorra eragiten duten baldintza batzuetan
elastikotasun muga azpitik gerta daitezkeelako. Metala hauskortzen duten faktoreak
hurrengoak dira:

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 203

• Tentsioen triaxialitateak: hiru ardatzen araberako tentsioen izaerari dagokio;


pitzadurek eragiten dute beraien agerrera.

• Tenperatura jaisteak

• Deformazio-abiadura handitzeak

• Piezaren neurrien handitzeak (zenbat eta meheagoa izan pieza orduan eta
hauskortasun baxuagoa izango du).

Saiakuntza dinamikoak, magnitudean edo norantzan aldatzen diren kargei, talkei, ...
dagozkie.

Beste batzuen artean, nagusienak talkarekiko erresistentziakoak (erresilientzia),


higadura saiakuntzak eta neke saiakuntzak dira.

15.2.2.1. Talkarekiko erresistentzia edo erresilientzia saiakuntzak

Haustura errazten duen hozka bat duen araututako neurriak dituen probeta bat, talka
bakar batez apurtzean datza saiakuntza, horretarako ibilbide pendular batekin erortzen
den mailu bat erabiltzen da.

Probetaren hausturan zurgatu den energiari “erresilientzia” esaten zaio eta zailtasunaren
neurri bat da.

Material baten zailtasuna ezagutarazten duen erresilientzia saiakuntza bakarra izan ez


arren, industrian erabiliena da.

ρ eta k hizkiekin izendatzen diren erresilientzia emaitzak, hausturan zurgatutako


energia bezala adieraz daitezke – KU edo KV (Joule) – edo zurgatutako energia
erabilgarria den azalera unitateko – KCU eta KCV (Joule/cm2) – non U eta V hizkiek,
erabilitako hozka motak adierazten duten.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 204

15.55. Irudia

Saiakuntza-makina, h altuera zehatz batetara jasotzen den mailu bat duen pendulu
batean datza. Probeta egokia den euskarri batean penduluaren biraketa ardatzaren
bertikalean jartzen da, horrela, penduluaren perkusio-zentrua talka-aristaren erdiko
puntuarekin bat etorri dadin edo, berau, honen gainetik talka ertza eta penduluaren
biraketa ardatzaren artean dagoen banaketaren %1-eko distantzia baino txikiagoaren
gainetik egon dadin.

Pendulua bere lokarritik askatzen da eta erortzerakoan probeta hausten du eta behin
bertikala pasatu eta gero h´ < h altuerara igotzen du.

Orokorrean, makinek, penduluak osatzen duen β angeluarekiko proportzionalki


mugitzen den indize bat eramaten dute eta α angelua eta probetaren sekzioa
konstanteak direnez, erresilientzia zuzenean irakurtzen da kg m / cm2 edo J / cm 2-tan.

Eskalaren graduazioak, zurgatutako energia, energia maximoaren %0.5 baino txikiagoa


den erroarekin zehazteko baliagarria izan behar du. Saiakuntza arruntentzako erabiltzen
den energia, 300 J-koa da.

Probetak

Emaitzen eta neurrien artean erlaziorik ez dagoenez, probetak guztiz araututa daude.

Probetaren ardatz longitudinalarekiko elkartzuta den hozka guztiz leuna izan behar du,
zimurtasunek erresilientzia gutxitu dezakeelako. Hozka motaren aukeraketa
materialaren arabera egiten da: berau harikorra bada hozka zorrotzagoak eta sakonagoak
erabiltzen dira.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 205

V-erako
hozka

Sarrailtzulo
erakoak

U-erako
hozka

Erresilientzia probetak s/UNE 36403-81

15.56. Irudia

Emaitzak konpagarriak izan daitezen, euskarrien arteko distantziak konstante mantendu


behar dira.

Saiakuntza, arauak adierazten duen tenperaturan egin behar da eta emaitza ematerakoan
saiakuntza-tenperatura beti aipatu behar da.

Charpy-saiakuntzak

Pendulua 22 kg-ko mailu batez osatua dago. 100 J, 300 J eta 3000 J-ko energia garatu
dezaketen hiru motatako Charpy penduluak arautu dira. Lehenari mazo pendularra
aldatuz, bigarrena bihurtzen da.

100 J eta 300 J-etako penduluekin 10,1 mm2-ko sekzioa duten eta 40 mm-ko distantzian
kokatuta dauden euskarrietan dauden probetak saiatzen dira. 100 J-tako pendulua,
gehien bat, erresilientzia baxuko metalentzat erabiltzen da, Al, Zn, ...

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 206

15.57. Irudia
Mailuaren buruaren, euskarriaren eta probetaren neurriak Charpy saiakuntzan.

300 J-eko penduluarekin 30,3 mm2-ko sekzioa eta 120 mm-ko euskarrien arteko
distantzian kokatzen diren probetak saiatzen dira.

Izod saiakuntza

EEUU-an oso erabilia. Charpyan erabiltzen den penduluaren antzerakoa erabiltzen da,
25,25 kg-koa eta 192,2 J-eko energia garatzeko gai dena.

15.58. Irudia
Mailu eta probetaren neurriak Izod saiakuntzan

Probetek hiru hozka dituzte, bakoitza aurpegi batean eta beraien arteko distantzia 28
mm-koa delarik.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 207

Probetak bertikalki jartzen dira, lokarri berezi batek mutur bat lotzen diolarik eta aske
geratzen den beste muturrak hartzen du talka. Hozkaren hondoa lokarriaren gaineko
planoarekin bat dator.

Saiakuntzan, probetak hiru hozketatik hausten dira, aurpegiak biratuz eta dagokion
hozka posizio egokian kokatuz. Erresilientziaren balioa hiru emaitzen bataz bestekoa da.

Bi metodo hauekin lortzen diren balioak ez dira baliokideak, baina beraien artean eman
daiteke erlazio bat (Mesnager probeta).

15.59. Irudia

Trantsizio – kurba

Erresilientzia, tenperatura desberdinetan, neurtuz gero, hurrengoa erakusten duen kurba


bat egin daiteke: tenperatura baxuetan materialek konportamendu hauskorra dute,
energia gutxi zurgatuz, eta tenperatura altuetan erresilientzia handiagoa dute
konportamendua harikorra izanik.

Tk, trantzisio – tenperatura hau, materialak lan baldintzetan duen konportamendua


ezagutzeko oso garrantzitsua da, bereziki tenperatura baxuetan (hotzgailuetan,
itsasontzietan, koheteetan...)

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 208

Kristalinitate %

Harikor-hauskor trantsizio-kurba

15.60. Irudia

Kurba lortzeko kriterio batzuk proposatu dira:

• Trantsizio-tenperatura zehaztutako energia-balio batentzat zehazten da (orokorrean,


35 J/cm2), TK35

• Trantsizio-tenperatura %50-eko kristalinitateari dagokio, kristalinitatea hastura


gainazalaren itxurak zehazten du.

a) “aleekin” edo “kristalinoa” (ale distiratsuak) haustura hauskorraren gunean,


zurgatutako energia txikia denean.
b) “Nerbioekin” edo “zuntz” itxurako (mate) tarte harikorrean, non zurgatutako
energia handia den.
c) Nahasia, trantsizio gunea.

TK%50 %50-eko kristalinitate mailari dagokio.

Tentsioen triaxialitatearen eragina

15.61. Irudia

Eragin hau hozka-seberitatearekin argi geratzen da: tentsioen triaxialitatea zenbat eta
handiagoa izan orduan eta handiagoa izango da trantsizio-tenperatura.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 209

Materialaren egituraren eragina

CC egitura duten materialak bakarrik dute trantsizioa, CCC egitura dutenak ez (Cu, Al
eta bere aleazioak α fasean, altzairu austenitikoak, ...)

Ale – tamaina: hau handitzerakoan haustura hauskorra egiten da, haustura mota batetik
besterako pausua bortitza edo trantsizio tartekoa izan daiteke: trantsizio tenperatura
handitu egiten da, elastikotasun muga gutxitu eta erresilientzia ere gutxitu.

15.2.2.2. Higadura-saiakuntza

Probetak 30-50 mm-ko φ eta 10 mm-ko lodiera duten


disko zirkularrak dira. Ardatz paraleloetan binaka
jartzen dira eta 25-200 kg-ko karga aldakorrak ezartzen
zaizkie.

Errotazio-abiadura 20 rpm-koa izaten da orokorrean eta


irristaketa hutsa lortzeko bi diskoetatik bat geldiarazi
egiten da; errodadura hutsa lortzeko, bi diskoak
aurkako norantzan biratzen jartzen dira, abiadura
berarekin edo desberdinekin; eta irristaketa-abiadura
bikoitza lortzeko norantza berean biraka jartzen dira.
Neurtzen dena, denbora zehatz bat pasatu eta gero,
galdutako pisua da. Hau higadura-lanarekin zatituz gero
higadura espezifikoa lortzen da.

a) Irristaketa hutsa
b) Errodadura hutsa
c) Irristaketa bikoitza

15.62. Irudia

15.2.2.3. Neke-saiakuntzak

Materiala errepikatzen diren indar ziklikoetara ezartzen denean, nahiz eta elastikotasun
muga gainditu ez, eta ondorioz, makroskopikoki ikusten ez den deformaziorik gabe,
materiala haustu daiteke.

Gertakizun hau da “materialen nekea” bezala ezagutzen dena eta bere arrazoiak ez dira
oraindik ondo ezagutzen. Antza denez prozesuak hiru fase ditu: inkubazio-periodo bat
pitzadura mikroskopiko bat sortu arte, pitzadura horren hazkuntza jarrai bat, eta,
nekearekiko menpekotasunik ez duen haustura.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 210

Orokorrean, hausturaren hasiera gainazalekoa da, deskarburatutako punturen batean,


mekanizatze marraren batean edo sekzio aldaketa bortitzak ematen diren guneetan, eta
pitzadura sekzioarekiko elkartzut hasten da. Hau dela eta, gainazal amaiera ona duen
pieza batek nekearekiko erresistentzia hobea du.

Ihardunera motak:

Aldizkakoak: Indarrak zero eta balio maximo baten artean aldatzen dira

Pultsazioak: Indarrak norantza bereko minimo eta maximo baten artean aldatzen dira.

Tartekatu puru edo simetrikoak: Indarrak, ikur desberdineko berdinak diren bi balioen
tartean aldatzen dira.

Tartekatu disimetrikoak: Ikur desberdineko indarrak desberdinak direnean.

15.63. Irudia

Neke-muga: Material bati, haustu gabe aplika dakioken iharduera zehatz baten:
makurdura, trakzioa... iharduera... anplituderik handiena mugatu gabeko denboran.

Neke-muga mugatua: material bati, haustu gabe aplika dakioken iharduera-anplituderik


handiena ziklo-kopuru zehatz batetan.

Neke-muga hurrengo faktoreen araberakoa da: karga-ziklikoen aplikazio maiztasuna,


tenperatura, aurreko garraztasuna, barne tentsioak, metalaren egitura, gainazal egoera,
ale-tamaina, ...

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 211

Grafikoki, kartesiar-koordenatuetan adieraz daiteke, ordenatuetan probeta bati ezartzen


zaion tentsio diferentzia (iharduera anplitudea) eta abszisetan haustura gertarazteko
beharrezkoa den ziklo kopurua. Batzuetan, karga minimo konstanteak erabiltzen dira,
eta ordenatuetan karga maximoaren balioak jartzen dira.

Karga kg/cm2-tan

% 0,35 C duen karbono altzairu baten nekearekiko


erresistentzia adierazten duen Wöhler diagrama

15.64. Irudia

Kurba honetan, erresistentzia, ziklo-kopuru zehatz batetan errepikatzen diren


kargentzat, kontutan hartzeko neurrian jaisten dela ikusten da.

Saiakuntzak

Saiakuntzarik oinarrizkoenak, probetak oinarrizko ihardueratan jartzen dituzte:

- Trakzio-konpresio
- Makurdura
- Bihurdura

Tentsio estatiko fixu bat edo iharduera dinamiko sinusoidala edo errotatiboa
gainezartzen da, horrela tentsio estatikoa edo tartekoa emanez:

σ max + σ min
σm =
2

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 212

15.3. Saiakuntza Teknologikoak

15.3.1. Enbutizio - Saiakuntzak


Enbutizio-maila, puntzoiak sartzen duen kalota esferikoan pitzadura agertzen denean
duen kargak eta geziak ematen du.

Saiakuntzarik ohizkoena Erichsen-ena da (arauak UNE 7258.7080, DIN 50101 eta


50102)

Probetak zirkularrak edo errektangularrak dira; beraien tamaina, luzatutako materialaren


ertzetan material mugimendurik egon ez dadin bestekoa da (70 x 70 mm)

Metodo honetan, enbutizio-maila mm-tan adierazten da. Lehen pitzadura agertzen


deneko enbutizio-karga trakzioko haustura-kargarekin erlazionatuta dago.

Hiru eratan egin daiteke: enbutizio arrunta, ontzitxoko enbutizio sakona eta zulo
handitzearekin emandako enbutizioa

15.65. Irudia

Hausturak duen itxuraren arabera:

- Haustura luzerako pitzadura baten bidez eta gezi txikiarekin ematen bada suberaketa
faltagatik izan daiteke, edo gaizki egindako suberaketagatik edo tenpleagatik edo
zuntz egitura bategatik.
- Haustura pitzadura zirkular eran ematen bada suberaketa zuzen baten seinale da
- Deformatutako kalotak laranja-azalaren gainazal itxura badu alea handiegia denaren
seinale da (gainberoketa).
- Pitzadurak bizkorregi agertzen badira lodiera faltagatik edo gaizki egindako
forjaketagatik da.

Badaude araututako adierazpen grafikoak non xaflaren lodiera eta kalitatearen arabera,
sakontasun minimoko koefizienteak agertzen diren.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 213

15.3.2. Ebaketa - Saiakuntzak


Elkarren ondoan dauden bi sekzioen banaketarako materialek jartzen duten
erresistentzia zehazteko egiten dira. Erresistentzia hurrengo formulak zehazten du:

P
σc =
S

Non P ebaketa sortzeko aplikatutako karga den eta S ebakitako sekzioa

15.66. Irudia

15.3.3. Puntzonaketa - Saiakuntzak


Ebakidura-erresistentzia neurtzen du baina kasu honetan moztutako sekzioa zilindrikoa
da eta ez zuzena.

Puntzoi bat erabiltzen da, zein batzuetan tronkokonikoa den eta diametrorik txikiena
puntzoiarena baino handiagoko irekidura tronkokoniko bat duen matrize baten gainean
ezartzen den probeta puntzonatzen duen.

P P
σP = =
S πde

Non P karga totala den, S moztutako gainazala, e xaflaren lodiera eta d puntzoiaren
diametroa.

Saiakuntza hau errematxatutako eraiketan erabiltzen diren materialei egiten zaie.

15.67. Irudia. Puntzonaketa – saiakuntza

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 214

15.4. Saiakuntza ez Suntsigarriak


Saiakuntza hauen helburua materialen gainazaleko eta barneko akatsak aurkitzea eta
lekutzea da. Saiakuntza hauek, bukatutako piezei egiten zaizkie orokorrean eta ondorioz
ez du piezan hatzik utziko ezta pieza kaltetuko ere; lanean dauden piezen azterketa
periodikoa egiteko erabiltzen dira.

15.4.1. Saiakuntza makroskopikoak eta mikroskopikoak


Makroskopia eta mikroskopia aztertzerakoan aztertu da. Hurrengo hauetarako erabiltzen
da:

Gainazal pitzadurak aurkitzeko

Pitzaduraren inguruan dauden oxido mantxak edo izerdidurak behatuz egin daiteken
arren orokorrean likido sarkorrak erabiltzen dira.

Horrela, pieza petroliotan edo olio berotan sar daiteke eta gero pieza hareaz, karez, ...
pintatuz beraien izerdidurak errebelatzen dira.

Likido sarkorrean argikorra den material bat sartzen bada behaketa erraztu daiteke.
Piezak sikatu ondoren errebelatu eta ultramore argipean behatzen dira. Zati onak ilun
egongo dira eta akatsak argituko dira.

Aurretik egin beharreko eragiketan piezaren gainazala garbitzea da 30ºC tan dagoen %
50-eko H Cl ur disoluzioan 10-15 minututan mantenduz.

Sartu Garbitu Argitu Behatu

Sarkor Ura garaztatzen da Argigarriak Argi ultramoreak


fluoreszentea sarkorra sarkorra zurgatu sarkorra
pitzadurak gainazaletik egiten du fluoreszentea
zurgatzen du kentzeko (ez pitzaduratik gertarazten du
pitzaduratik) kanpora

Likido sarkorrezko behaketa metodoa


15.68. Irudia

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 215

15.4.2. Saiakuntza magnetikoak


Saiakuntza hau, burdin eta altzairuen moduko material ferromagnetikoetan pitzadurak,
gainazal-estaldurak, inklusioak eta antzerako diskontinuitateak detektatzeko metodoa
da. Metodo honek, begi bistaz ikusteko baino finagoak diren gainazaleko ez
jarraitasunak somatzen ditu eta baita gainazala baino apur bat sakonago daudenak ere.
Material ez magnetikoetan ezin da erabili.

Partikula magnetikoak erabiliz egiten den behaketa era desberdinetan egin daiteke,
baina orokorrean, gainazalean burdin karraskautza edo burdin oxidoa duen olioa edo
petrolioa pulberizatzen da eta eremu magnetiko bat aplikatzen da; pitzadurarekin bat
datozen lekuetan karraskautsak pilatu egiten direla ikusten da, bertako material falta
ordezkatuz zubi metalikoak eratuko balira bezala. Piezak aztertu eta gero
desmagnetizatu egin behar dira aparatuak berak daraman polaritate aldatzaile batekin.

15.69. Irudia

Eremu magnetikoaren marrekiko 45º eta 90º-ko angeluak eratzen dituzten akatsak
bakarrik aurkitu daitezke, ondorioz, pitzaduren norabideen berri ez badaukagu pieza
elkartzutak diren bi norabideetan imantatu beharko da. Magnetizatzeko korronte
alternoa ere erabil daiteke zeinek piezaren ardatzaren inguruan, pitzadura longitudinalak
errebelatzen dituen eremu magnetiko anular bat eratzen duen.
Korronte
elektrikoa
Harila Pitzadura Eremu magnetikoa

Burdin karraskantza
Eremu magnetikoa
Korronte
elektrikoa

15.70. Irudia

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 216

15.4.3. Soinu - saiakuntzak


Pieza on bat, talkatua denean, dardara soinu bat igortzen du eta piezak pitzadurak baditu
soinua gorra da.

Akats handiak lortzeko praktika eskatzen duen saiakuntza kualitatibo bat da. Lanean
dauden trenen gurpilen egoera ona konprobatzeko erabiltzen da, adibidez.

15.4.4. Saiakuntza ultrasonikoak


105-107 kHz-tako uhinak erabiltzen ditu. Akatsak lekutzeko lau sistema daude:

a) Gardentasunez, akats bat zeharkatzerakoan hargailuak hartzen duen soinuaren


intentsitatea gutxitu egiten da.
b) Oihartzun-intentsitatearen gutxipenaz
c) Oihartzunaren posizioaz
d) Erreflejatutako uhinak erabiltzen duen denboraren neurriaz

15.70. Irudia

akatsa

akatsa

akatsa
akatsa

akatsaakatsa

15.71. Irudia

Azterketa ultrasonikoa:
a) Gardentasunez
b) Intentsitate ahultasunez
c) Oihartunaren posizioaz

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 217

15.4.5. Erradiografia

X izpiak edo γ izpiak erabil daitezke. γ izpiak sarkorragoak dira, baina sentsibilitate
baxuagokoak; bestalde, iturria ezin daiteke erregulatu lodiera aldakorrak edo
kontrastedunak aztertzeko eta X izpiek baino esposaketa-denbora gehiago behar dute.

Erradiografia bat erradiazio gardentasun handiagoa edo txikiagoa duen material batez
estalitako fotografia bat da. X izpiek pelikula iluntzen dute, ondorioz, beraiek materiala
zeharkatzen duten guneak (zuloak, hausturak, ...) ilunak agertzen dira negatiboan eta
dentsitate handiko guneak (aluminio aleazio bateko kobre-inklusioak) argiagoak.

15.72. Irudia

X izpiekin sar daitezkeen lodierarik handienak


KV Esposaketa Altzairua Kobrea eta Brontzea
denbora mm latoia mm
150 1h 50 30 20
300 1h 100 65 40
1000 1h 200 150 150
2000 1h 300 250 250

X izpiek sartzen direneko lodiera beraien uhin-luzeraren araberakoa da (handiagoa


zenbat eta uhin-luzera laburragoa)

Gamma izpiak, λ laburragoko erradiazio elektromagnetikoak dira eta isotopo


erradiaktiboak sortuak dira.

X izpiak erabiltzen direneko lodierarik handiena 100 mm dira. γ izpiak 250 mm-ko
lodiera duten altzairuzko piezentzako arazorik gabe erabil daitezke.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 218

X izpien sartze-lodiera boltaiaren arabera Erabilienak diren isotopo erradiaktiboen


gamma izpien sartze lodiera
15.73. Irudia

Azkenik, gaur egun isotopo erradiaktiboak X izpien ekipo bat baino merkeagoak dira.

Materialen zientzien oinarriak


Saiakuntzak 219

15.11 Taula
Suntsigarriak ez diren saiakuntza metodo nagusienak

Ikerketa Noiz erabili Non erabili Abantailak Mugak


metodoa
Korronte Metalen ormetan edo xafla mehetan lodiera Hodi eta barretan, geometria uniformeko Abiadura handia, ukipenik ez da Aldagai asko direla eta okerreko
parasitoak aldaketak neurtzeko; hodietan joskurak edo zatietan; plaka edo material planoetan, behar, automatikoa da. emaitzak izan daitezke; materiale
beta longitudinalak edo pitzadurak aurkitzeko; edo xafla eta alanbreetan eroaleentzat bakarrik; sartze
tratamendu termikoak eta konposizio sakonera mugatua
metalikoak zehazteko
X izpien Inperfekzioak eta barneko akatsak, Zati elektronikoen muntaietan, isurritako Pelikula batean marka iraunkorrak uzten Hasierako kosto altua; iturri indartsu
erradiografia aurkitzeko; soldaduran failak aurkitzeko, piezatan, soldeatutako ontzietan; ditu; sekzio meheetan ondo dabil; baten behar izana; erradiazio
pitzadurak, beta edo joskurak, poroak, soldadura-eremuko frogetan; korrosio sentsibilitate handia; erabilgarriak diren arriskua; ikasitako teknikoak behar
zuloak, inklusioak, urtze akatsak; lodiera behaketetan; material ez metalikoen fluoroskopia teknikak; doitu daiteken dira.
energia maila
aldaketak neurtzeko. osagaietan.
Gamma X Barneko inperfekzioak, pitzadurak, beta Forjan, fundizioan, hodietan, soldatutako Inperfekzio mota asko aurkitzen ditu; Iturri bakoitzeko energia-maila bat;
izpiak edo joskurak, zuloak, inklusioak, ontzietan, soldatutako hodien ereunen portatila da; hasierako kosto baxua; erradiazio arriskua; ikasitako
soldadura akatsak... aurkitzeko; lodiera frogan, korrosio behaketan hornitzaile-iturria txikia da; erakusketa teknikoak behar dira; iturriak era
aldaketak neurtzeko panoramikoak egiten ditu. jarraian galtzen du potentzia
Partikula Gainazaleko edo azpigainazaleko Material ferromagnetikoentzat bakarrik; Ekonomikoa; oinarri errezekoa, Materiala magnetikoa izan behar da;
magnetikoak inperfekzioak aurkitzeko eta ez sakonak, edozein tamainu, itxura, konposaketa eta egiterraza, portatila, produkzio froga artean desmagnetizatu egin behar
pitzadurak, inklusio ez metalikoak poroak tratamendua termikoko zatietan industrialaren frogetako bizkorra da; potentzi-iturria beharrezkoa da;
eta soldadura akatsak aurkitzeko zatiak garbitu egin behar dira beraien
fabrikazioa bukatu aurretik
Sartzailea Gainazaleko pitzadurak, poroak, Metal guztietan, beirak eta zeramikoetan, Aplikatzeko erraza, portatila, Gainazal akatsetara mugatuak;
traslapeak, bero faltagatik sortutako moldeatutako piezatan, forjan, zati bizkorra, kostu baxukoa; emaitzak gainazalak garbi egon behar dira.
akatsak, sasiloturak, esmerilatze nekeak makinatuetan eta ebaketa-erremintetan; errazak dira interpretatzeko, ez du
eta pitzadurak aurkitzeko eremu-behaketetan prestakuntza konplexurik behar
Eko-pulso Barneko akatsak, pitzadurak, sasi-loturak, Metal guztiak eta material ez metaliko Bizkorra, fidagarria, erabiltzeko Zatiaren kontaktua edo sarpena
ultrasonikoa ijezketak, inklusioak, poroak aurkitzeko; gogorretan; xafletan, hodietan, hagatxoetan, erraza; automatizazioa errazten du; beharrezkoa du eta erakurketak
aleen-egitura eta lodierak zehazteko forjan, moldeatutako piezatan; eremu-froga eta frogaren emaitzak berehala aztertzeko entrenamendua eskatzen
produkzioan; lanean dauden zatien frogetan; ezagutzen dira; erlatiboki portatila, du
itsasitako eta soldatutako loturetan
oso zehatza, sentsiblea

Materialen zientzien oinarriak

You might also like