Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 9

AURKIBIDEA:

LOTURA KOBALENTEEN POLARITATEA................................................................2


- MOMENTU DIPOLARRA....................................................................................3
-MOLEKULEN GEOMETRIA................................................................................3
MOLEKULEN ARTEKO INDARRAK.......................................................................5
HIDROGENO LOTURA..........................................................................................6
VAN DER WAALS..................................................................................................7
LOTURA KOBALENTEEN POLARITATEA

Elekronegatibitatea eta loturaren polariatea, elektronegatibitate ezberdina duten


atomoek, lotura kobalenteen bidez lotzen direnean denean gertatzen da.
Elektrongatibitate horren ondorioz, elektroiak ez dira berdin konpartitzen eta polo
positibo eta negatiboa sortzen dira, molekula polarra bihurtuz. Hau da, molekula baten
karga elektrikoaren banaketan datzan propietatea da.

Lotura kobalenteaz osatutako molekulen elektroiak, elektrongatiboagoa den


molekularen alderantz mugitzeko joera dute, karga dentsitate ezberdina sortuz
molekularen bi aldeetan (dipolo elektrikoa sortuz). Baina bi atomoak berdinak badira,
haien elektronegatibotasuna berdina izango da eta elekroiak indar berdinarekin
erakarriko dituzte, elektroiak erdian geratzen dira horrela eta molekula apolarra geratzen
da.

Molekula bat osatzen duten elementuen elektronegatibotasuna aztertuz, lotura mota


polarra edo apolarra izango den jakin ahal dugu. Elektronegatibotasunaren balioa 0 eta
3ren artekoa bada molekularen lotura polarra izango da.

Lotura polar bat egoteak ez du esan nahi


molekula polarra denik. Baina lotura
apolarra bakarrik dituen molekula bat
bai, izango da apolarra. Molekula bat
polarra izateko, bere lotura polarren
kopurua eta honen egitura ezagutu
behar dira. Molekula simetrikoak ere
apolarrak izango dira bi aldeek
elektronegatiotasun berdina izango
dutelako.

Propietate hau disoluzioetan


garrantzitsua da. Izan ere, molekula polarrak disolzio polarretan bakarrik disolbatu ahal
dira, eta molekula apolarrak disoluzio apolarretan bakarrik.

Adibiderik argiena ura da. Oxigenoa hidrogenoa baino askoz eletronegatiboagoa da eta
ondorioz hidrogenoaren elektroiak erakartzen ditu bere alderantz dipoloa eratuz.
- MOMENTU DIPOLARRA

Lotura kobalente polarrak ez dira garbiak, polaritate hori neurtzeko momentu


dipolarra erabiltzen da. Momenu dipolarra (µ) magnitude bektorial bat da lotura baten
edo molekula baten polaritatearen balioa adierazten duena. Alde batean bestean baino
dentsitate elektroniko altuagoa dagoenean sortzen da, mutur batean karga partzial
negatibo eta bestean karga partzial positiboa geratzen denean. Magnitude honen
modulua kalkulatzeko biderkatu egin ebahr dira loturaren edo molekularen mutur
bateko karga pilaketa eta bi seinuetako karga pilaketaren arteko distantzia. Formula
honen bitartez.

µ=q.d (momentu dipolar kimikoa = kargen arteko


distantzia bider kargen balioa)

Molekul baten loturen momentu dipolarra kalkulatu


ondoren, horen guztien batura bektoriala eginez
lortuko dugu molekularen momentu dipolarra.

-MOLEKULEN GEOMETRIA

Hiru atomo edo gehiagoko molekulen polaritatea momentu dipolarraren erresultantearen


araberakoa izango da, molekula horren barnean agertzen diren lotura guztien momentu
dipolarrak kontuan harturik. Horregatik, molekularen polaritatea loturen harteko
polaretiatearen araberakoa ez da bakarrik izango, molekulak espazioan hartzen dauan
egituraren araberakoa ere izango da. Molekula kobalente baten hiru dimentsiotako
egitura espaziala adierazteko eredu desberdinak dagoz. Honi molekulen geometria
deritzo.

Forma geometriko ezberdinak molekularen ezaugarriak zehazten ditu, hala nola,


erradioaktbitatea, polaritata, kolorea, magnetismoa...

GEOMETRIA MOLEKULARRA
Geometria edo estruktura molekularra molekula eratzen duten atomoen antolaketa
tridimentsionalari deritzo. Molekularen ezaugarri asko zehazten ditu, hala
erreaktibotasuna, polartasuna, kolorea, magnetismoa, aktibitate biologikoak… Gaur
egun, geometría molekularraren oinarrizko eredua TREPEV (Balentzia geruzako bikote
elektronikoen aldarapenaren teoria) da. Izan ere, balentzia geruzako elektroi bikoteek
aldarapen minimoa bilatzen dute, eta aldarapen hori eman daiteke lehen aipaturiko
lotura lotzaile edo ez-lotzaileen artean.

Geometria Molekularraren Determinazioa:

0absolutuaren hurbilko tenperaturatan hobeto determinatzen dira molekulen geometriak,


tenperatura altuetan molekulak mugimendu errotazional nabaria aurkezten dabelako.

Atomo bakoitzaren posizioa, beren alboko atomoekin eraturiko lotura kimikoen


izaeraren arabera determinatzen da, molekula baten barruan. Geometría molekularra
horrela aipatuko da: bi atomo batzen duten loturaren luzera, hiru atomo eratzen daben
angelua eta hiru lotura jarraituak eratzen daben tortsio angelua, beste osagai batzuekin
batera.
Lotura atomikoak:

Geometria Molekularra bereiztua izan daiteke, lotura luzera, lotura angelua eta tortsio
angeluaren terminoen bitartez, lehen esan bezala. Loturaren luzera, atomo biren
zentroen arteko distantziaren batez bestekoari deritzo. Lotura angelua, elkarren ja. Eta
azkenik Tortsio angelua, kate bat eratzen dutelarik jarraiki loturik dagozan lau atomoren
artean, lehenengo hirurak eta azkenengo hiruren artean eraturiko planoaren angeluari
deritzo. Azken honen adibidea, kate polipeptidikoak hartzen daben konformazioa
izango zan.

Isomeroak:

Formula kimiko berdinaz eratua dagozan molekula mota ezberdinak dira, hauek
geometria ezberdina dabe, hortaz propietate
ezberdinak ere:
-Substantzia puru bat, molekula baten isomero
mota bakar batez eratua daude (guztiak egitura
geometriko bera mantentzen dabe)
-Isomero estrukturalak, formula kimiko berdina,
baina antolamendu fisiko ezberdina dabe.
Normalean geometria eta propietate ezberdinak
aurkezten dabez, eta atomoak ez daude orden
berean lotuta.
-Isomero funtzionalak isomero estrukturalen
mota espeziala deritze. Honetan ehunka atomo jarrera espezifikoa aurkezten dabe.
Honen adibide, eter edo alkoholak dira.

Baina nola jakin daiteke molekula baek izango duen geometria? Horretarako TREPEV
teorian oinarrituz (hau da, aldarapen indarrak minimo izan daitezan, molekula baten
azkenengo orbitaleko elektroi bikotea elkarrengandik banatzen dira) jakin daiteke.
Hauek dira geometria molekularrean parte hartzen duten faktoreak:

 Garrantzitsuena balentzia geruzan dauden balentzia elektroien kokapena da,


behin loturak eratuta daudelarik. Bestalde, badakigu elektroi hauek kokatuko
direla haien arteko aldarapena minimoa izan dadin (distantzia maximoa).
 Aske dauden elektroiek espazio gehiago hartuko dute, ondorioz, elkartutako
bikoteen artean angelu txikiagoa egongo da.
 Geometria adieraztean, lotura bikoitz edo hirukoitzak sinple bezala kontsideratu
behar dira.

Molekulen geometria tridimentsionala Lewis-en egituratik ondoriozta daiteke,


horretarako 1950 hamarkadan garatutako eredua erabiliz. Aipagarria da benetan loturen
arteko angeluak zein mota gutxitan labur daiteken; angeluen balioak hauetara hurbil
daitezke: 90º, 109º, 120º edo 180º. Honen zergatia ED ereduaren idez azal daiteke.
(electron domain model).
90ºko eredua:

T itxurako geometria
Hiru eremuetako molekula da, eta beraz 90ºeko bi angelu eta
180ºko angelu bat izango ditu. BrF3 kasua adibidez.
Lauki itxurako geometria
Lau eremu izango ditu eta 90ºeko lau angelu eratzen ditu. XeF4ren
kasua

104,5º-ko eredua ( V itxurako geometria):

Mota honen adibide ezagunena urarena da. Uraren molekulan


oxigenoa, hidrogenoa baino askoz elektronegatiboagoa da eta
ondorioz hidrogenoaren elektroiak oxigenoak erakartzen ditu polo bi
eratuz.

109ºko eredua:

Lau elektroi-eremu horrek ahal den eta urrunen egoteko


tetraedro baten angeluak izango dira. CH4 molekuletan
emoten da.

120ºko eredua:

Geometria triangular laua:


Hiru elektroi-eremu daude eta beraien artean ahal den urrunen
egoteko 120ºko angelua egingo dute eta molekula trigonal laua
izango da. BCl3 molekuletan.

Geometria triangular piramidala:


Triangelu lauaren antzekoa da baina goi erpin batekin.
Amoniakoaren kasuan, nitrogenoa da.
180ºko eredua:

Lotura bakoitzean bi elektroi daude eta bi lotura ditugunez, bi elektroi-bikote ditugu. Bi


lotura horien artean aldatze-indarrak daude eta bikote bat besteagandik ahal den urrunen
kokatzen saiatuko dira. 180ºko angelua eratuz beraz, molekula lineala.Molekula hau ez
da polarra izango sortzen diren polo positibo eta negatiboa orekatzen direlako. Honen
adibide da BeF2

Eredu hauetaz aparte bi konplexuago agertzen dira.


Angeluaren arabera sailkaezinak direnak.
-Balanzin itxurako geometria: SF4 molekulan
ematen den egitura. Bost atomoz osotuta dago eta beraz lau eremu eratzen ditu.
-Bi piramide triangeluarra: PCl5 molekularen egituran. Honek, sei atomoz
osotuta dago eta hortaz bost eremu eratzen ditu.

Sei atomotik gorako egiturek ere egitura geometriko bereziak eta konplexuak
aurkezten dabez.

MOLEKULEN ARTEKO INDARRAK

Loturak, molekulen barnean gertatzen diren indarrak direla adierazi dugu hau da,
intramolekularrak baina molekulen artean ere badaude elkarrekintzak intermolekularrak
(substatntzia kobalenteen artean dauden erakarpen indarrak)

Indar horiek substantzia kobalenteak egoera solidoan edo likidoan aurkitzen ditugu, gas
baten tenperatura nahikoa gutxitzen denean, molekulen energia zinetiko bataz bestea
gutxitzearekin batera indar erakrtle intermolekularrak agertzen dira, substantzia hori
egoera likidora pasatuz, eta horren ostean egoera solidora.

Fusio eta irakite puntuek indar intermolekularren magnitude handiago edo txikiagoari
buruzko informazio erabilgarria eskaintzen digute: Zenbat eta baxuagoak izan indarrak

Indar intermolekularrak bi eratakoak izan daitezke: Van der Waals eta hidrogeno
loturak.

HIDROGENO LOTURA

Dipolo-dipolo (Van der Waals) elkarrekintza elektroestatikoen mota berezi bati


hidrogeno lotura deritzo. Bertan hidrogeno atomo batek lotura kobalente oso polarizatu
bat eratzen du tamaina txikiko eta oso elektronegatiboa den beste atomo batekin. Hala
nola, F,O eta N-rekin.
Hidrogenoak lotura mota hau atomo oso elektronegatiboekin era dezake eta elementuari
dagokion elektronegaibitatea zenbat eta handiagoa izan lotura gero eta indartsuagoa
izango da, arrazoia erraza da: Hidrogenoa, elementu oso elektronegatibo batekin batzen
denean honen loturako elektroi bikotea erakarriko du horrela hidrogenoa halako karga
positibo partziala hartuz bigarren elektroi bat erakartzeko gai dena.

Hidrogenoak lotura kobalente bakarra eratu zezakeela ageri zen eta beraz bi atomo
batzeko erabiltzea ezinezkoa zen beraz hidrogenoaren loturak izaera elektroestatikoa
izan behar du. Molekulen arteko indar mota berezi bat da hidrogeno lotura. Van der
Waalsen eta lotura kobalentearen tarteko izaera.

Hidrogeno loturen bataz besteko energiak baxuak dira esate baterako uretako O-H
lotura intermolekularraren energia 20KJ/mol ingurukoa da eta O-H lotura
kobalentearena, aldiz, 460KJ/mol. Hala ere, dipolo-dipolo (Van der Waals)
elkarrekintza arruntak baino nahiko altuagoa dira eta hori, hidrogeno lotura dituzte
substantzien fusio eta irakite puntu anormalki altuetan islatzen da.

Hidrogeno lotura osatzeko baldintza batzuk bete behar dira. Muturretako elkarrekintza
dipolarra da, eta bi baldintza hauek gertatzen direnean ematen da:
-Oso izaera elektronegatiboko atomo txikiak dituzten elementu kimikoei lotuta egon
behar dira hidrogeno atomoak F,O,N direla kasu.
-Elkartu gabeko elektroi bikoteak dituzten beste atomo txiki eta elektronegatibo
batzuk egon behar dira.

Hidrogeno lotura, H-aren nukleoaren eta ondoko molekuletako elektroi bikote bakarti
baten arteko erakarpen elektriko handiagatik gertatzen da. Hidrogenoaren lotura energia
15 eta 40 KJ tartekoa da, Van der Waals indarraren
eta lotura kobalentearen artekoa. Gainera,
hidrogenoaren norabidezkotasuna beste ezaugarri
garrantzitsu bat da.
Hau da, ekintza lerro, bi atomokoak lotzen dituena,
espazioan norabide zehatz batean zuzentzen da,
lotura kobalentea bezala.

Hidrogeno loturak, gure planetan bizitza existitzea


ahalbidetzen du, zeren eta molekula honek zeregin
garrantzitsua DNA kateetan.

VAN DER WAALS

J.D. Van der Waals (1837-1923) fisikari nederlandarra. !910-ean fisikako Nobel Saria
gasen izaeraz eta egoera likidorako iragaiteaz egindako ikerketez jaso zuen.

Molekula neuto eta aseak, bai apolarrak( gas noble edo halogenoak bezala), eta bai
polarrak (hidrogeno kloruroa adibidez) elkarren artean batzen dituzten indarrak dira.
Edozein atomo bikoteren artean erakarpen indarra ematen da, nukleoen inguruan
biratzen duten elektroien banaketa asimetrikoa bihurtzen denean sortzen da. Horrela,
inguruko atomoen elektroien banaketa aldatu egiten da. Ondorioz, atomo batek beste bat
erakartzen du, haien hodei elektronikoko banaketa asimetrikoak atomoen poloen
agerpena sorrarazten baitute, eta hauek haien artean erakartzen dira. Hala ere inguruko
atomoen erakarpena mugatuta dago, izan ere, hodei elektronikoa osatzen duten karga
negatiboen aldarapenak handitu egiten dira poloen elkarketak oztopatuz. Bi atomoen
arteko gehiegizko erakarpenaren arteko balantze distantziari Van der Waalsen distantzia
deritzo eta atomo bakoitzeko balio zehatza du.

Dipolo-dipolo indarra

Molekula polarez osoturiko dipolo elektrikoen arteko indar


erakarleak dira. Zenbat eta handiagoa izan molekulen
momentu dipolarra, handiagoa da indar erakarlea.

Esate baterako, egoera likidian edo solidoan HCl molekulen


arteko elkarrekintza.

Londonen indarrak

Dipolo-dipolo induzituaren indarrak:

Dipolo induzituak sortutakoindar intermolekular hau ahulak dira eta F. Londonek 1930-
an azaldutako indar garrantzitsuenetakoa da, molekula guztietan baitago, polarrak edo
apolarra. Erakarpen mekanismoa mekanika kuantikoa azal dezake, zeren eta edozein
molekulatan aldiuneko edo induzitutako dipoloak ager daitezke.

Molekula edo atomo neutro ez polarretatik hurbil dauden molekula polarizatuek karga
elektrikoaren desplazamendu bat eragin diezaiekete molekula edo atomo horiei,dipolo
induzitua sortuz. Dipolo iraunkorraren eta dipolo induzituaren artean indar erakartzaile
ahula sortzen da. Esate baterako, HF molekula polarra eta Ar atomoen arteko
elkarrekintza

Sakabanaketa indarra:

Molekula ez polarizatuen artean agertzen diren indar erakarleak dira. Adibidez H


atomoen artekoak O2 molekulen artekoak N2renak etab.
Indar horien exitentzia azaltzeko denbora une batean molekula ez polarren karga
elektronikoaren desplazamendu arin bat gertatzen dela onartzen da, aldiuneko dipolo
bilakatuz. Kargen aldaketa bereala aldatzen
ari da, eta bataz besteko momentu dipolarra
nulua da. Hala ere, aldiuneko dipoloak urbil
dagoen beste molekula bat polariza desake
dipolo induzitua sortuz. Tenperatura
baxutean, dipoloen arteko elkarrekintza
molekulak egoera likido edo solidoan
mantentzen ditu.

You might also like