Materia Egoera Fisikoak

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 8

Materia: egoera fisikoak

1. Gasak eta teoria zinetikoa


Gas batek eragiten duen presioa hura barruan duen ontziaren bolumenaren eta
tenperaturaren araberakoa da.

Gasen portaera azaltzeko, zientzialariek teoria zinetikoa formulatu zuten. Materiaren egoera
guztiak azaltzen ditu: solidoa, likidoa eta gasa. Horretaz aparte, egoera-aldaketak ere azaltzen
ditu.

Teoria zinetikoak, gasei dagokienez, hau dio:

 Gasak osatzen dituzten partikulak oso txikiak dira, bereizita daude eta etengabe
higitzen ari dira.
 Gasek haiek barruan dituzten ontzien bolumen guztia hartzen dute.
 Gasek presioa eragiten diete haiek barruan dituzten ontzietako hormei. Gasaren
partikulek hormekin talka egiten dituzten talkek sortzen dute presio hori.
 Zenbat eta arinago higitu gasaren partikulak, orduan eta altuagoa da tenperatura.

Laborategi birtuala: https://conteni2.educarex.es/mats/14342/contenido/

Teoria zinetikoa:
http://www.lamanzanadenewton.com/materiales/aplicaciones/ltc/La_Teoria_Cinetica.html

Bideoa: teoria zinetiko-molekularra: https://www.youtube.com/watch?v=0QqHe2U1g7k

2. Gasen legeak
GASEN MAGNITUDEAK : P (atm) , V (L) , T (K)

Gasetan, hiru magnitudeak lotuta daude. Gas baten magnitude bat aztertzeko, hiru
esperimentu egin daitezke:

T=ktea V=ktea P=ktea


V=aldakorra T=aldakorra T=aldakorra
P=aldaketak neurtu behar P=aldaketak neurtu behar V=aldaketak neurtu behar
ditugu ditugu ditugu

LABORATEGIA: http://www.educaplus.org/gases/labayuda.html

XVIII. mendean, zenbait zientzialarik gasen portaera aztertu zuten; izan ere, presioa, bolumena
eta tenperatura aztertu zituzten.

Aurreko LABORATEGIAN ikusi dugunez esperimentuen ondorioz, gasen legeak ezarri zituzten.

2.1 Boyle-Mariotteren legea


XVII. mendean zehar, Robert Boyle (1627-1691) britaniarrak eta Edmé Mariotte (1620-1684)
frantsesak aztertu zuten zer-nolako aldaketak gertatzen ziren gas baten presioan,
tenperaturari konstante eutsita gasaren bolumena aldatzen zenean.

"Tenperatura konstantean gas batean aldaketak gertatzen direnean, presioaren eta


bolumenaren arteko biderkadura konstantea da".

1
P · V = ktea

P 1 · V1 = P2 · V2

2.2 Gay-Lussacen legea


XIX. mendearen hasieran, Joseph Louis Gay-Lussac (1778-1850) frantses kimikariak aztertu
zuen zer-nolako aldaketak gertatzen ziren gas baten presioan, ontziaren bolumenari konstante
eutsita gas haren tenperatura aldatzen zenean.

"Bolumen konstantean gas batean aldaketak gertatzen direnean, presioaren eta


tenperaturaren arteko zatidura konstantea da".

P/T = ktea

P 1 / T1 = P 2 / T2

2.3 Charlesen legea


Jacques Alexandre Charles (1746-1823) zientzialariak aztertu zuen zer-nolako aldaketak
gertatzen ziren gas baten bolumenean, presioari konstante eutsita gas haren tenperatura
aldatzen zenean.

"Presio konstantean gas batean aldaketak gertatzen direnean, bolumenaren eta tenperatura
absolutuaren arteko zatidura konstantea da".

V/T = ktea

V 1 / T 1 = V2 / T 2

2.4 Teoria zinetikoak azaltzen ditu legeak


2.4.1 Boyle-Mariotteren legea
Boyle-Mariotteren legean, tenperaturak jarraitzen du. Teoria zinetikoaren arabera, gasak
prozesu osoan tenperatura berean jarraitzen badu, horrek esan nahi du haren partikulak
abiadura berean higitzen direla.

 Bolumena txikitzean, partikulak lehenago iritsiko dira hormetara, eta haien aurkako
talka kopurua handitu egingo da. Horrek presioa handitzea eragingo du.

2
  Aitzitik, bolumena handitzen badugu, partikulek, abiadura berean higitzen direnez,
denbora gehiago beharko dute ontziko hormekin talka egiteko, eta gasak eragindako
presioa txikiagoa izango da.

2.4.2 Gay-Lussacen legea


Teoria zinetikoaren arabera, gas baten  tenperatura igotzea partikulak arinago higitzen diren
seinale da; hau da, haien higidura-abiadura handitu egiten da.

Gasa berotzean, tenperatura igo eta partikulen abiadura handitu egingo da; beraz, gasaren
partikulak lehenago iritsiko dira ontziko hormetara. Bolumenak bere horretan jarraitu eta
hormen kontrako talka kopurua handitzen denez, presioa handitu egingo da.

 Ontzia hoztuz gero, gasaren partikulak motelago higituko dira, ontziko hormetara
iristeko denbora luzeago beharko dute eta presioa txikituko da.

2.4.3 Charlesen legea


Teoria zinetikoaren arabera, gas baten  partikulen higidura-abiadura handitzen  bada, gasaren
tenperatura igo egiten da.

 Partikulen higidura-abiadura handitzen bada, tenperaturak gora egingo du, eta


gasaren partikulak lehenago iritsiko dira ontziko hormetaraino. Ez badugu gasaren
presioa handitzea nahi, ontziaren bolumenak handiagoa izan behar du.

3
Tenperatura jaisten denean, ontziaren bolumena txikitu behar da, presio konstanteari
eustearren. Partikulak motelago higitzen dira, eta beraz, bolumena txikitzean, segundoko talka
kopuruak konstante jarraitzen du.

3. Materiaren egoerak eta teoria zinetikoa


 Egoera  Solidoa  Likidoa  Gasa

  Forma konstantea  Forma aldakorra  Forma aldakorra


Bolumen konstantea Bolumen konstantea Bolumen aldakorra
Propietateak Ez dira hedatzen Ez dira hedatzen Hedatzen dira
Ez dira konprimatzen Nekez konprimatzen dira Konprimatzen dira

 Adibideak  Izotza, azukrea, Ura, olioa Ur-lurruna


marmola, etab. alkohola, etab.  airea, etab. 

3.1. Teoria zinetikoa, gas, likido eta solidoei aplikatuta


Bideoa: teoria zinetiko-molekularra: https://www.youtube.com/watch?v=0QqHe2U1g7k

Materiaren egoeren propietateak azaldu nahian, James C. Maxwell (1831-1879) eta Ludwig E.
Boltzmann (1844-1906) fisikariek teoria zinetikoa garatu zuten.

Teoria zinetikoaren arabera:

 Materia osatzen duten partikulen arteko lotura-maila handiagoa edo txikiagoa izango
da, materiaren agregazio-egoeraren arabera.
 Egoera zein den, partikulak askatasun handiagoz edo txikiagoz higitzen dira. Zenbat eta
arinago higitu, orduan eta altuagoa izango da substantziaren tenperatura.

4
3.2. Egoera fisikoen deskribapena teoria zinetikoaren arabera
Solidoen barne-egitura
Solidoak ez dira hedatzen edo konprimatzen, eta haien forma eta bolumena konstanteak dira.
Materia solido-egoeran dagoenean, hura osatzen duten partikulak sendo lotuta daude eta
egitura zurruna eratzen dute. Horregatik, forma eta bolumena konstanteak dira. Eta
horregatik, nekez konprimatzen dira solidoak, eta ez dira hedatzen.

Teoria zinetikoak solidoen dentsitatea likidoena eta gasena baino handiagoa izatearen arrazoia
ere azaltzen du.

4. Egoera-aldaketak
Egoera-aldaketak fenomeno fisikoak dira; izan ere, egoera-aldaketa gertatzen denean, ez da
materiaren izaera aldatzen , haren egoera baizik.

URTZE-TENPERATURA edo URTZE-PUNTUA esaten zaio solidoaren masa guztia solido-egoeratik


likido-egoerara igarotzeko behar den tenperaturari. Urtze-puntua bat dator solidotze-
puntuarekin.

IRAKITE-TENPERATURA edo IRAKITE-PUNTUA esaten zaio likidoaren masa guztia likido-


egoeratik gas-egoerara igarotzeko behar den tenperaturari. Irakite-puntua bat dator
kondentsazio-puntuarekin.

4.1. Teoria zinetikoa eta egoera aldaketak


Teoria zinetikoak, materiaren egoeraren ezaugarriak azaltzeko aukera emateaz gain, egoera-
aldaketak zergatik gertatzen diren ere azaltzen du. Substantzien berotze-grafikoko tarte
bakoitza azalduko dugu, teoria zinetikoaren arabera.

5
Grafikoaren tartea Teoria zinetikoaren
araberako azalpena 

  Tarte horretan,
substantzia solido
egoeran dago. 

Partikulek bibra
dezakete, baina
haien higidura oso
mugatua da.
Substantziari ematen
zaion beroaren
ondorioz, gehiago
bibratzen dute
partikulek, eta
hortaz, tenperaturak
gora egiten du

  Solido-egoeratik
likido-egoerara igaro
tzen da.
Substantziari ematen
zaion energia guztia
solidoaren partikulak
lotzen dituzten
indarrak gainditzeko
erabiltzen da,
substantzia likido-
egoerara igaro dadin;
izan ere, likidoetan,
partikulak lotzen
dituzten indarrak
solidoetan baino
txikiagoak dira.
Egoera-aldaketan,
tenperatura ez da
aldatzen. 

Substantzia
guztia likido-egoeran 
dago.
Substantziari ematen
diogun beroa
partikulen bibrazio-
higidura handitzeko
erabiltzen da, eta
horren ondorioz,
tenperatura igo

6
egiten da.

Likido-egoeratik gas-
egoerara igarotzen
da.
Substantziari ematen
zaion bero guztia
likidoaren partikulak
lotzen dituzten
indarrak gainditzeko
erabiltzen da, gas-
egoeran indar horiek
askoz txikiagoak
baitira.
 Egoera-aldaketan,
  tenperatura ez da
aldatzen.

  Substantzia
guztia gas-egoeran d
ago. 
Substantziari ematen
diogun beroa
partikulen bibrazio-
higidura handitzeko
erabiltzen da, eta
horren ondorioz,
tenperatura igo
egiten da.

Egoera-aldaketak:
http://concurso.cnice.mec.es/cnice2005/93_iniciacion_interactiva_materia/curso/materiales/
estados/cambios.htm

Tenperatura-denbora grafikoak:
https://docs.google.com/presentation/d/19h3Seruji2bcM45WPsuqiAppyHp7_kOSHXker2ERHu
s/present#slide=id.p13

4.2. Egoera aldaketak, zenbait baldintzatan


Baldintzen arabera egoera aldaketak aldatu egingo dira.

7
Kanpoko presioa handitzen bada, substantziaren irakite tenperaturak gora egingo du eta
substantziaren arabera izozte tenperatura igo edo jaitsi egin daiteke.

Lurruntzea eta irakitearen arteko aldeak.


Lurruntzea likidoaren azalean soilik gertatzen den likidotik gaserako egoera-aldaketa da.

Irakitea likidoaren masa guztian gertatzen den likidotik gaserako egoera-aldaketa da.

Simulazioa: materiaren egoerak: https://phet.colorado.edu/sims/html/states-of-matter-


basics/latest/states-of-matter-basics_en.html

5. Metodo zientifikoa gasei buruzko ikerketan aplikatzea

You might also like