Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Disoluzioak

1. Disolbatu egiten dugu 5 g sodio kloruro (sukaldeko gatza) 250 mL uretan. Dena disolbatuta
dagoenean bolumena 250 mL-koa da. Zein da disoluzioaren kontzentrazioa % masan eta g/L-
ko? Sodio kloruroaren disolbagarritasuna 25ºC-tan 359 g/L-koa bada gure disoluzioa ase dago?
Zer egin beharko zenuke asetzeko?
2. Prestatzen dugu disoluzio bat 25 g solutu uretan disolbatuz 100 mL-ko disoluzioa izan
arte. Zein izango da bere kontzentrazioa g/L-tan adierazita?
3. Zein masa solutu behar da 500 mL azukrekozko disoluzioa prestatzeko bere kontzentrazioa 5
g/L-koa bada.
4. Kalkula ezazu kobre sulfatozko(gatz bat da) disoluzio baten masa ehunekoa (masa %) baldin
eta 25 g gatz 300 g disoluziotan disolbatuta badaude.
5. Kalkula ezazu disoluzio baten % masa, prestatu bada 5 g margo horia disolbatuz 200 mL ur
destilatutan. Disolbatzen baduzu 15 g margo horia 225 mL uretan, zeinekin lortuko duzu zure
gelan hori argiagoz margotzea?
6. Esan ezazu zein disoluzio den kontzentratuago, A bere kontzentrazioa % 15 masan edo B
prestatu dena 50 g solutu disolbatuz 350 mL uretan.
7. Zein izango da disoluzio baten % bolumenean disolbatzen badugu erretzeko 80 mL
metanol (erretzeko erabiltzen den alkohola) 800 mL uretan. Suposa ezazu bolumenak
gehigarriak direla.
8. 750 mL-ko ardo baten botilan 12º jartzen du. Zein kantitate alkohol dago botilan?
9. Zenbat ozpin hartu behar duzu prestatu behar baduzu 250 mL disoluzio (uretan) eta
nahi baduzu disoluzioaren kontzentrazioa % 25-ekoa izatea?
10. Aluminio hidroxidoaren disolbagarritasuna 0,001 g/L-koa da 20 ºC-tan (ALMAX izeneko
botikaren produktu eraginkorra). Pilula baten masa 500 mg-koa bada zenbat ur beharko
zenuke pilula osoa disolbatzeko?

You might also like