Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 10

3.

Materia-aniztasuna
Bideoa: kromatografia: https://www.youtube.com/watch?v=uLm77VQPTio

1. Materia: substantzia puruak eta nahasteak


1.1. Substantzia puruak
Baldintza fisikoak edonolakoak izanik ere, konposizioa aldatzen ez duen materia da.

Substantzia puruak ezin dira prozedura fisikoak erabiliz soilik substantzia sinpleagotan
deskonposatu.

Bi motatako substantzia puruak daude:

KONPOSATUAK: prozesu kimiko baten bidez, substantzia sinpleagotan deskonposa daitezkeen


substantzia puruak dira.

ELEMENTUAK: edozein prozedura erabilita ere, substantzia sinpleagotan ezin deskonposa


daitezkeen substantzia puruak dira.

1.2. Nahasteak
Zenbait substantzia puru konbinatuz sortutako materia da. Substantzia horiek prozedura
fisikoen bidez banan daitezke.

Bi nahaste mota daude:

Nahaste heterogeneoetan osagaiak prozedura optikoen bidez bere egin daitezke; alegia ikusi
egiten dira.

Nahaste homogeneoetan edo disoluzioetan osagaiak ezin dira ohiko prozedura optikoen bidez
bereizi.

Disoluzioa nahaste homogeneoa da eta ez du argia sakabanatzen.

Koloidea (maionesa, ketchupa, gelatina, lainoa) nahaste heterogeneoa da eta argia sakabanatu
egiten du. (Tyndall efektua).

Emultsioak koloide bereziak dira. Emultsioetan, emultsionatzaile substantziari esker,


proportzio txikienean dauden partikulak sakabanatuta egoten dira.

Bideoa: nahaste koloidalak eta Tyndall efektua: https://www.youtube.com/watch?


v=VuPTLbsJ6nM

Aleazioak bi metalen edo metal baten eta beste substantzia baten nahaste homogeneoa da.
Adibidez, altzairua (Fe + C) ; brontzea (Cu + Sn) ; letoia (Cu + Zn).

2. Nahasteak banatzea
2.1 Baheketa
Prozesu hau oso egokia da oso tamaina desberdineko partikulak dituzten osagaien nahaste
solidoak banantzeko.
2.2 Iragazketa
Prozesu honen bidez, nahaste bateko solido disolbaezina eta likidoa banantzen dira.

Bideoa: iragazketa: https://www.youtube.com/watch?v=Q0s71cjCNWs

2.3 Kristalizazioa
Prozesu hau oso egokia da likidoetan disolbaturiko solidoak banantzeko; Kobre dikromatoko
disoluzio urdinetik dikromato solidoa berreskuratzeko, esaterako. Horretarako disoluzio horren
ura lurrunduko dugu eta berriro dikromato-kristalak aterako ditugu.

Itsasoko gatzagetan, esate baterako, kristalizazioz ateratzen da gatza itsasoko uretatik.

Bideoa: kristalizazioa: https://www.youtube.com/watch?v=rF4scC54FfQ

2.4 Banaketa magnetikoa


Nahasteko osagaietako bat metal ferromagnetikoa denean (Fe, Ni, Co) erabiltzen da prozesu
hau. Osagai hori iman baten bidez banantzen da gainerako osagaietatik. Sufrea eta burdina-
karradurak (Fe) nahasten baditugu, burdinaren propietate magnetikoei esker, iman baten
bidez bananduko dugu sufrea.

Bideoa: banaketa magnetikoa: https://www.youtube.com/watch?v=QwqF1dc6Sjg

2.5 Dekantazioa
Oso prozesu egokia da dentsitate desberdineko bi likido nahastezin banantzeko; olioa eta ura
banantzeko, esaterako.

Prozesu honetan inbutu berezi bat erabiltzen da; dekantazio-inbutua. Inbutu horrek balbula
bat du behealdean, eta likidoa argi bananduta daudenean, balbula ireki eta lehenengoa
aterako da; dentsitate handiena duena, alegia. Garrantzitsua da bi likidoen arteko muga
(faseartea) botatzea.

Bideoa: dekantazioa: https://www.youtube.com/watch?v=fNIGmo4IqyY


2.6 Destilazioa
Prozesu hau erabiltzen da oso tenperatura desberdinetan irakiten duten bi likido nahaskor
(nahas daitezkeenak) edo disolbatuta solido bat duen likido bat banantzeko.

Bideoa: distilazioa: https://www.youtube.com/watch?v=xxNfJLMNS4E

2.7 Kromatografia
Teknika hau nahaste homogeneoen osagaiak banantzeko erabiltzen da, osagai horiek
disolbatzaileekiko afinitate desberdina dutela aprobetxatuz.

Askotariko teknika kromatografikoak daude, baina guztietan daude fase higikor bat (likidoa
edo gasa izan daiteke) eta fase egonkor bat (solidoa izan ohi da). Adibidez, errotuladore-
tintaren osagaiak banantzean, fase egonkorretik (iragaz-papera) kapilaritatez igotzen den ura
da fase higikorra. Kolore bateko orban bakoitzak tintaren osagai bat adierazten du.

Bideoa: kromatografia: https://www.youtube.com/watch?v=4IyGp6tqFqA

Mikhail Tswett (1872-1919) errusiar botanikariak asmatu zuen kromatografia-teknika, 1903an,


eta lehenengoz, landare-pigmentuen osagaiak banantzeko, esaterako. Egun, sarri erabiltzen da
teknika hori azterketak egiteko.

Bideoa: espinaka-hostoen kromatografia: https://www.youtube.com/watch?v=xX_QSwSjsj8

3. Nahaste homogeneoak: disoluzioak


Disoluzioa bi osagaiz edo gehiagoz osaturiko nahaste homogeneoa da.

Disoluzioetan:

 Proportzio handienean dagoen osagaia disolbatzailea da.


 Proportzio txikienean dagoen osagaia (edo osagaiak) solutua da.

Bideoa: disoluzio bat prestatzea. https://www.youtube.com/watch?v=kggADKWl72s

Disolbatzailea Solutua Disoluzioa Adibidea


Gasa Gasa Gasa Airea
Likidoa Gasa Likidoa Edari gasdunak
Likidoa Likidoa Likidoa Ura eta alkohola
Likidoa Solidoa Likidoa Serum fisiologikoa
Solidoa Solidoa Solidoa Aleazioak
3.1 Kontzentrazioa adierazteko moduak
Disoluzio baten kontzentrazioak disoluzio jakin batean zenbat solutu dagoen adierazten
du.
3.2 Disolbagarritasuna
    Substantziaren disolbagarritasuna disolbatzaile jakin batean disolba daitekeen gehieneko
solutu kantitatea da.
Disoluzio diluitua: disolbatzaile kantitatearekin alderatuz solutu gutxi duenari esaten zaio.

Disoluzio kontzentratua: disolbatzaile kantitatearekin alderatuz solutu asko duenari esaten


zaio.

Disoluzio asea: solutu gehiago hartu ezin duen disoluzioari esaten zaio.

Solidoen disolbagarritasuna
Normalean, solidoen disolbagarritasuna handitu egiten da tenperaturak gora egin ahala. Hala
ere, zenbait substantziaren disolbagarritasuna ez da ia aldatzen tenperatura aldatuta ere.

Gasen disolbagarritasuna
Gasak ere disolba daitezke likidoetan. Tenperaturak gora egin ahala txikitu egiten da gasek
likidoetan duten disolbagarritasuna. Ibaietako eta itsasoetako uretan oxigenoa dago
disolbatuta eta arrainek arnasteko aprobetxatzen dute.
Gas bat eta likido bat dituen disoluzio asea berotzen badugu, tenperaturak gora egitean
disolbagarritasuna txikitu egiten denez, disoluziotik gas-burbuilak aterako dira. Horixe
gertatzen da, esaterako, burbuiladun freskagarri bat hozkailutik ateratzen dugunean.

4. Daltonen teoria atomiko-molekularra


Bideoa: Dalton-en teoria atomikoa: https://www.youtube.com/watch?v=2YJi3Dq1hP0

4.1 Daltonen teoria atomikoa

5. Substantziak egunerokoan
5.1. Substantzia puruak
Konposatu arruntena ura da (H2O), baina normalean ez dugu ur pururik aurkituko naturan,
beti disoluzioan dago.

Hidrogeno eta oxigeno atomoz osaturik dagoenez, ura konposatua da. Ur purua lortzeko ,ur
arrunta araztu behar dugu; destilatuz, esate baterako.

Urak konposizio hori du beti. egoera fisikoa edozein dela ere: solidoa (izotza), likidoa edo gasa (
ur-lurruna). Eta uraren berariazko propietateak balio bereizgarriak dituzte.

5.2. Nahaste homogeneoak edo disoluzioak


Itsasoko ura
Itsasoko uretan gatz asko daude disolbatuta; sodio kloruroa eta magnesio kloruroa, batez ere.
Gatzagetan, itsasoko ura lurruntzen da, sukaldean erabiltzen dugun gatza lortzeko.

Iturriko ura
Edaten dugun ura da, gehienbat; baina beste zenbait substantzia ditu disolbatuta,
kantitate txikian: gatz mineralak, oxigenoa eta kloroa, esaterako. Kloroa gasa da eta edateko ur
bihurtzeko prozesuaren azken fasean eransten zaio urari. Uraren konposizio zehatza uraren
jatorriaren araberakoa da. Horrek eragina du uraren zaporean eta beste zenbait ezaugarritan.
Ur minerala
Ur mineralak edo ur mineral sendagarriak ohiko iturburuek baino ezohiko substantzia gehiago
dituzten iturburuetatik ateratzen dira. Burdin ura, ur sulfhidrikoa eta abar daude, eta haiei
esker, ur mineralak egokiak dira gaitzak sendatzeko. Bainuetxeetan propietate horiek
aprobetxatzen dituzte.

Iodo tindua (desinfektatzailea)


Zauriak desinfektatzeko erabiltzen den iodo likidoa disoluzioa da, iodo solidoa alkoholetan eta
uretan nahasiz sorturikoa. Zenbat eta alkohol kantitate handiagoa izan orduan eta gehiago
erreko du.

Lixiba
Lixiba disoluzioa da, sodio hipokloritoa (NaClO) uretan disolbatuz sorturikoa. Lixiba itsaskorra
da, eta oso korrosiboa.
Gasdun freskagarriak
Freskagarri gehienak ura osagai nagusi duten nahasteak dira. Gasdun freskagarriak karbono
dioxidoa (CO2) uretan disolbatuz sortutako disoluzioak dira.

Serum fisiologikoa
Pertsona bati likidoa injektatzen zaionean ezin zaizkio odolaren ezaugarriak asko aldarazi.
Horregatik, ur destilatuaren ordez, serum fisiologikoa injektatzen da, hau da, sodio kloruroa
%0,9an duen ura.

Hotzeriak harrapatzen gaituenean, esaterako, serum fisiologikoa erabiltzen dugu begiak


garbitzeko edo sudurra bustitzeko; gorputzeko likidoen antzeko ezaugarriak dituzten likidoak
erabiltzea da kontua.

5.3 Nahaste heterogeneoak


Esnea
Esnea emultsioa da, partikula koipetsuak uretan disolbatuta dituena. Kontsumitzen dugun
esnea egonkortzaileekin homogeneizatzen da, partikula koipetsuen tamaina txikitzeko eta
urarekin ongi nahasteko.

Gelatina
Solidoa uretan nahasten dugunean gelatinak koloidea sortzen du. Gelatinak argia
sakabanatzen du (Tyndall efektua).

Norberaren higienerako produktuak


Bainurako xaboi likidoak eta xanpuak substantzia koloidalak dira; hau da, lehen begiratuan
ikusten ez diren partikula txikiak dituzte sakabanatuta. Partikula horiek koloideen oinarrizko
propietatea dute: ez dute argia sakabanatzen.

5.4 Kasu berezi bat: odola


Odola nahaste heterogeneo batez (zelulak) eta nahaste homogeneo batez (plasma) osaturik
dago.

Odolean zelula asko daude sakabanatuta: globulu gorriak eta zuriak, esate baterako.
Plasman gatzak, gasak (oxigenoa,O 2,eta karbono dioxidoa, CO2) eta beste substantzia organiko
batzuk daude disolbatuta; azukreak, esaterako.

Osasuntsu dagoen pertsona baten odolaren konposizioa konstantea da ia; hau da, odolaren
konposizioa aldatzen bada, gaixotasunen bat duen seinale da. Esaterako, odoleko azukre-
proportzioa asko handitu bada, litekeena da pertsona horrek diabetesa izatea.

You might also like