Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 7

ERROMANIKOA

1.BILAKAERA (X-XIII)

Erromanikoa Europan X. mendetik XII. mendera garatutako arte estiloa izendatzeko


erabiltzen den hitza da, pintura, eskultura eta arkitektura batzen dituena.
Aipatu bezala, arte Erromanikoa K.a X.mendearen bukaeratik aurrera kokatzen da,
Europako giro orokorra hobetu zenean konkretuki. Hiru faktore hauek eraginkortasun handia
izan zuten: Alde batetik Barbaroen inbasioak gelditu zirenez lasaitasuna hedatu zen
erresumetan, Bestalde politikoki feudalismoa ezarri zen, eta azkenik Eliza nagusitu zen
erakunde eta kulturgune gisa.
Erlijioaren botere irabazteak eta jendearen sentimendu, eta pentsamendu erlijiosoa
garatzeak erlikiekiko gurtza piztu zuen, eta horrek erromesaldiak sortu zituen hiri
sakratuetara, hala nola, Erroma, Santiago Konpostelakoa eta Jerusalem bezalakoak.
Erromesaldi haiek merkataritza bideak sortzea eta zabaltzea eragin zuen, horrekin batera
arte ekoizpena ere areagotuz.
Gainera, VI.mendetik aurrera orden erilijioso ezberdinen agerkuntza hasi zen, besteak
beste Beneditarren Ordena sortu zen, hauek komunitatean bizi eta jainkoarentzat bizi
ziren, “ora eta labora” lelopean (otoitza eta lana). Horrez gain apaizen ereduzko bizimodua
mantetzen zuten, hiru neurriren bitartez, Kastitatea, Pobretasuna eta Nagusien Esana
betetzea. Baina aurrerago, XI.mendean Beneditarrek lortutako aberastasunak,
pobretasunaren botoa apurtaraztea eragin zien, eta horrek erreforma baten bitartez ildo
beretik jarraituz Klunitarren ordena sortzea eragin zuen. Hala ere, gertatzen ari zenak
pozik eza eragin zuen zenbait partaidetan, eta azkenean Zistertarren ordena sortu zuten
xumetasun eta pobretasunaren espirituak bultzatuta.
XI.mendean orokorrean, herriak dinamikoagoak bilakatu ziren demografia nabarmen hazi
zelako teknika hobekuntzei esker, eta hori nabarmen islatu zen batez ere hirietan, gizarte
maila berri bat sortu zelako, Burgesia deiturikoa.
KOKALEKUA
Arte Erromanikoa Europa osoan zehar hartu zuen garrantzia, Eskandinaviako
herrialdeetatik, Italiako hegoalderaino, Iberiar penintsulako iparraldean eta Britaniar
uhartetaraino zehazki. Gainera, arte Erromanikoa Europar nazioarteko lehen estiloa
izateaz gain, herrialdeetan eta eskualdeka banaturik zegoelako ezaugarria du, hirutan
zehazki:
Lehen Erromanikoa: X. bukaeratik - XI.ra
Erromanikoa betea: XI. bukaeratik - XII.aren erdialdera
Erromaniko berantiarra: XII.erdialdetik - XIII. lehen urteetara
EZAUGARRI OROKORRAK
Aurretiko arte klasikoak eta Europar kultura desberdinen oinarriak izango zituen arte mota
sortu zen , erlijioa erdigunetzat zuena. Arte Erromaniko mota asko dauden arren, esan
daiteke eskola guztiek jarraitzen dituztela arkitektura Erromatarraren nolabaiteko jarraipen
bat, adib: erdi-puntuko arkua, kanoi-ganga zein ertz-ganga bezalakoak.
Arkitektura Erromanikoan nabaria zen oinordetza klasikoa, eskulturan eta pinturan ostera ez
hainbeste, antzinako munduko ezaugarriak hartzen baitzituzten. Gainera, alde batetik,
material preziatuei eta kalitateari garrantzia ematen zieten eta bestade, irudiaren funtzio
sinboliko-alegorikoak ere pisu handia zuen, batzutan helburu didaktikoa izateaz gain.
Orokorrean nabaria da, garai honetan, Eliza Kristauaren behin betiko garaipena adierazi eta
aldarrikatu nahi dela artearen bitartez, hala ere garrantzitsua da aipatzea artea enkarguz
egiten zela garai honetan, eta batez ere erakunde eklesiastikoek markatzen zituzten
arauei zorrozki jarraituz beti.

2- ARKITEKTURA
Arte Erromanikoa erlijio-estiloa zenez, garai honetako eraikin adierazgarrienak; Elizak,
Katedralak eta Monasterioak ziren:
Katedralak eta Elizak:
1000.urtetik aurrera erromesaldiek, eliza eta katedralen eraikuntza hedatu zuten eta
betidanik sinbolismo handia zutenez, ekialdetik-mendebaldera orientatu ziren denak.
Ondorioz, eguneko lehen argi- izpia Absidetik (altareko atzekaldea) sartzen zen, Kristoren
argia balitz bezala, eta eguneko azkena ostera, portale nagusitik. Bigarrenik, Transeptua
erabiltzen hasi ziren elizetan, luzetarako gorputza perpendikularki gurutzatzen duen
nabea, eta horrela gurutze forma lortzen duena. Gurutze forma horrek beso berdinak baditu
Greziar Oinplanoduna izango da, eta trantseptuak nabe nagusiaren zabalera gurutzatzen
bazuen Erromatar Oinplanoduna. Erdiko nabea eta Transeptua gurutzatzen diren puntuari
Gurutzadura deritzo eta hori Zimborio batek estaliko du.
Horrez gain, tenpluaren burualdean hiru zati egongo dira, Transeptua (Nabe
perpendikularra), Absidea (Erromesentzat egina) eta Presbiterioa. Azken hau altare
nagusiko ingurua zen eta korua eta altare nagusia zeuden bertan. Gainera, zenbait elizek
deanbulatorioa izango zuten, eta aldi berean Presbiterioko atzealdea inguratzen zuten
Absiodioloak.
Bestalde elizek beste hainbat zati zituzten, hala nola, Kanoi-Gangak (arkuz osaturiko
pasalekuak) eta haien barruan perpain arkuak (pisua sostengatzen zituztenak). Gero,
Arkuteria zuten, Nabe bat bestearengandik bereizteko eta Ertz-Ganga Nabe zentralean
kokatzen zen arkuak elkarbatzen ziren puntua. Azkenik Eliza eta Katedral handiek
goikaldeetan pasabideak zituzten Tribunak deiturikoak eta espiatzeko erabiltzen zirenak.
Beste ezugarrien artean garai honetako Katedralek horma lodi, leiho gutxi eta bi
kanpandorre zituzten, ingurugiro Pesimista erakusteko, eta orokorrean ezugarri gehienak
oso antzekoak ziren arren, lurraldeka tipologia aldatu egiten zen. Italian antzinate klasikoak
asko baldintzatu zituen eraiki hauek, eta Iberiar penintsulan eskualdeka aldatzen ziren baina
arte Mozarabiar eta Lonbardiarrak eragin nabaria izan zuen.

Monastegiak:
Monasterioak bere baitan itxitako Hiri-itxiak ziren, eta kokatuta zeuden ingurunearekiko
gune erilijioso,ekonomiko eta kulturalki guztiz independienteak ziren. Haietan bizi
zirenak, bizitza Klaustro (erdian kokatutako patioa) baten inguruan egiten zuten, eta haiek
lorategiak zituzten nor bere baitan biltzaren sinbolo zirenak. Monastegiek gune ugari
zituzten, adibidez: egonaldi-egoitzak,hospederia, erizaintza, nobizio gunea, hilerria eta
apaiz-gorenaren etxea bezalakoak. Hala ere, Mojeek gune konkretu batzuk zituzten;
biltegiak, reflektorioa (bazkaltzeko), gela-kapitularra (gune pribatua, irakurtzeko,
barkamena, logelak etab.).

Arkitektura Zibila:
Arkitektura zibileko oso eraikin gutxi daude zutik oraindik, (gazteluak, ostatuak eta
ospitaleak batez ere.) Hala ere, denek zuten defentsa izaera oso nabarmen bat, horregatik
eraikin haiek goikalde estrategikoetan kokatzen ziren, harria erabiltzen zuten materialtzat
eta horma oso lodiak eta zurrunak izateaz gain, altuak ziren, hartara sarrera ekidin ahal
izateko.

3.ESKULTURA
Hala ere, tipologia landuena arkitektura zenez, eskultura hau apaintzeko eta aberasteko
erabili ohi zenez, Erromanikoko eskultura arkitekturaren menpe dagoela esan dezakegu.
Honen ondorioz, eskultura adierazpen gehienak elizetako tinpanoetan aurkituko ditugu,
deboziorako eskultura solteak ere aurkitu badira ere.

Eskulturak helburu nagusi bat izan zuen: artearen oinarria zen erlijioa irakastea. Garai
honetan idazten eta irakurtzen zekiten bakarrak monjeak zirenez, herri xumeari erlijioa
irakasteko irudietara jo behar izan zuten, eskulturen bidez eszena Biblikoak azalduz.
Eszenak eta bertako pertsonaiak ondo identifikatzeko ikonografiak berebiziko garrantzia
izan zuen, adibidez, San Pedro irudikatzeko giltz batzuk jartzea edo Santiagori maskor bat.

Kokalekuari dagokionez, leku bakoitzean eszena mota bat irudikatzen dela ikusiko dugu.
Tinpanoan, Maiestas Domini izeneko motiboa agertzen da, non bedeinkatzen edo
kondenatzen ari den jainko bat agertzen den, tamaina handikoa, batzuetan munduko bola
baten gainean zutunik. Bere inguruan tetramorfosa ageri da, hau da, lau ebanjelariek eta
haien pizti formek osatutako konposizioa. Portaleko arkiboltan, beste alde batetik,
apokalipsiari buruzko irudiak ageri ohi dira, bizitza puru bat ez eramateak ekarriko
lituzkeen ondorioak irakasteko, eta honi buruz beldurra sustatzeko. Honek garaian zegoen
erlijioaren ikuspegi negatiboarekin bat egiten du, bizitza zerura iristeko bide bat baino ez
zela uste baitzuten. Mainelean, portaleko bi ateen arteko zutabean, Ama Birjinaren irudiak
agertu ohi dira, argiarekin erlazionatzen den elementua baita. Lehen aipatu bezala,
deboziozko eskultura solteak ere aurkitu dira, zurez edo boliz egindakoak eta normalean
Kristoren gurutziltzatzea errepresentatzen dutenak, adibidez, Katalunian aurkitutako
figura.

Eskultura erromanikoak hainbat ezaugarri ditu, hala nola, zurruntasuna edo hierkotasuna,
mugimendu falta erakusten dutenak, eta ez dute perspektibarik, elementu desberdinak
plano berean jartzen dituztelako. Honi gehitzeko, espresio falta handia ere badute. Lehen
aipatu bezala, arkitekturari egokituta dago, forma eta tamaina limitatuz. Beste ezaugarri
bat horror vacui-a da, hutsari beldurra bezala definitzen dena eta espazio denak
apaingarriz betetzeko joeran ikusi daitekeena. Kasu batzuetan gaur egun arte iritsi den
polikromia aurki ditzakegu, gehien bat eskultura solteetan. Azkenik, geometriaren
garrantzia nabermendu daiteke, figurak espazio geometrikoen barruan sartuz simetria
lortzeko.
Eskultura erromanikoak garrantzi handia izan du artearen historian, garai hartan erlijioa
ulertzeko modua ezagutzeko baliagarria izan baita. Gainera, erromanikoko adierazpen
gehienak bezala, Gotikoko artearen garapena ahalbidetu du, arlo askotan aurrerapauso
bat suposatu baitzuen.

4.PINTURA

Tipologia landuena arkitektura zenez, pintura hau apaintzeko eta aberasteko erabili ohi
zenez, Erromanikoko pintura arkitekturaren menpe dagoela esan dezakegu. Honen
ondorioz, eskultura adierazpen gehienak hormen gaineko freskoak dira, taulamendu
gaineko pintura lantzen hasi baziren ere. Azken honek pintura hormetatik askatu eta
askatasun gehiago emateko balio izan zuen. Honen adibide dira triptikoak eta diptikoak.
Pinturak helburu garbi bat izan zuen: artearen oinarria bihurtu zen erlijioa irakastea. Garai
hartan idazten eta irakurtzen zekiten bakarrak monjeak zirenez, herri xumeari Bibliako
pasarteak edo ideiak azaltzeko irudietara jo behar izan zuten. Honen ondorioz
ikonografiak berebiziko garrantzia izan zuen, eszenak edo pertsonaiak identifikatzeko
beharrezkoa baitzen. Honen adibide da Santiago irudikatzean maskor batekin jartzea edo
San Pedrok soinean giltz batzuk eramatea.

Gaiei begira, garrantzi handiko konposizio ikonografiko bat erromanikoko pintura ugaritan
errepikatzen dela ikusiko dugu: Maiestas Domini, adibidez, Saint Clement de Tauleko
elizan ageri zena. Bertan bedeinkatzen edo kondenatzen ari den jainko bat agertzen da,
tamaina handikoa, batzuetan munduko bola baten gainean zutunik. Bere inguruan
tetramorfosa ageri da, hau da, lau ebanjelariek (Mateo, Marcos, Lucas eta Juan) eta
haien pizti formek osatutako konposizioa. Maiestas Mariae izeneko antzeko konposizio bat
ere agertu izan da, baina ez da hain garrantzitsua.

Ezaugarriei begira, prespektiba falta, hondo monokromoak, horror vacui edo dena
apaingarriz betetzeko joera, hierarkiadun prespektiba (garrantzi handiena duten figuren
tamaina ere handiagoa egitea), geometrairen erabilera simetria lortzeko, kolore bizien
erabilera eta ahien arteko marra beltzak dira. Ezaugarri guzti hauek lehen aipatutako saint
Clement Taulekoko Pantokratoan ikusi daitezke.

Pinturan bi estilo nabarmendu ziren. Lehenengoa, franko-erromanikoa, erromes bideetatik


zabaldu eta Frantziako mendebaldearen zehar hedatu zen. Bere berizitasunak naturalismo
gehiago zuela, adierazkortasuna, xehetasunei ematen zitzaien garrantzia eta hondo
argiak margotzea dira. Beste estiloa bizantiarra da, gehien bat Katalunian eta Italian zehar
zabaldu zena.
Pintura erromanikoak garrantzi handia izan du artearen historian, garai hartan erlijioa
ulertzeko modua ezagutzeko baliagarria izan baita. Gainera, erromanikoko adierazpen
gehienak bezala, Gotikoko artearen garapena ahalbidetu du, arlo askotan aurrerapauso bat
suposatu baitzuen.
GOTIKOA

1.BILAKAERA

Gotikoa Erromanikoa amaitzerakoan sortutako estiloa izan zen, gutxi gora behera XII.
mendean hasi eta XIV. amaitu zena. Hala ere, kronologia hau lurraldeka alda daiteke.
Espainian, erromanikoak izan zuen garrantziarengatik, beranduago hasi zen gotikoaren
garapena, eta Italian Berpizkundea azkarrago piztu zenez, arinago amaitu zen.
Erromanikoa bezala, Europa osoan zehar emandako arte adierazpena izan zen.

Garai honetan Europan susperraldi bat eman zan. Arlo demografikoan hazkunde bat eman
zen, hiriek gero eta garrantzi handiagoa zutelako. Hirietan, burgesia izeneko giza-talde
berriak gero eta aberastasun gehiago zuen, eta beste gauza batzuen artean, honek artean
inbertsio gehiago egitera eraman zituen. Gainera, monastegietako monjeak hirietara
joan ziren, bertako pobrezia ezagutu eta konpontzen saiatzeko. Horrela eskake ordenak
sortu ziren, eta haien artean garrantzitsuenak frantziskotarrak eta benediktiarrak izan
ziren. Geroago, hauek unibertsitateak sortu eta aberastasuna pilatu zuten, hasierako
botoak alde batera utzita.

Hala ere, egoera positibo honek ez zuen gehiegi iraundu, faktore desberdinengatik
pobrezia eta bizi baldintza txarrak nagusitu zirelako. Honek erlijioaren ikuspegi
sentimentalista bat izatera eraman zituen, artean aurpegien sufrimenduaren bidez ikusi
daitekena. Gainera, ideologikoki, humanismoa bezala ezagutzen den korrontea zabaldu
zen. Honek gizakia denaren zentrua dela defendatzen zuen, Jainkoa eta erlijioa oraindik ere
ideia oso boteretsuak baziren ere.

Korronte hau Île-de-France (Paris) inguruan sortu eta Europa osotik zabaldu zen, lehen
aipatu bezala, herrialde bakoitzean kronologia espezifiko bat jarraituz. Espainiaren
kasuan, berandu sartu eta berandu amaitu zen, erromanikoak izan zuen garrantziagatik.
Hiru aldi nagusi bereizten dira: XII. mendtik XIII. mendera (hasierako gotikoa), XIII. mendetik
XIV. mendera (gotiko gorenena) eta XIV. mendetik XV. mendera (gotiko berantiarra). Aldi
honen amaiera Italian sortu zen Errenazimenduarekin etorri zen.

Garai hau ulertzeko beste garaiek egindako balorazioak kontuan hartzea interesgarria da,
haiengatik iristen baitzaizkigu ideiak. Errenazimenduan arte hau modu negatiboan ikusten
zuten, tribu godoek egindako behe mailako artea konsideratzen zutelako. Hortik datorkio,
hain zuzen ere, gotiko izena. Hala ere, erromantizismoan, aurreko garaian kendutako balioa
berreskuratu eta ikuspegi positibo bat eman zioten garaiari. Gainera, eskultura eta pintura
ere estilo honen barruan sartu zituzten, gaur egun gotiko bezala ezagutzen dugunari forma
emanez.

Garai honen ezaugarri orokorrak aztertzerakoan, estiloaren erakusgarri den eraikina aipatu
behar da: katedrala. Eraikin honen bertikaltasun eta altuerak Jainkotik urbil egoteko eta
boterea erakusteko balio izan zuen. Hau ahalbidetzeko garapen tekniko asko eman izan
behar ziren. Gainera, pintura paretetatik askatu eta taulamendu gaineko oleoa garatzen
hasi zela nabarmendu daiteke, xehetasun gehiago egiteko balio izan zuena. Gai
erlijiosoak nagusi baziren ere, gero eta gai profrano gehiago lantzen hasi ziren.

You might also like