Professional Documents
Culture Documents
Eskomunica Diciembre 2020 Euskeraz
Eskomunica Diciembre 2020 Euskeraz
Eskomunica Diciembre 2020 Euskeraz
eko abendua
ESKOMUNIKA
SIMPLY ETA GERO ZER?
Bi urte eskasetan salmenta operazio birekin Simplyk bere marka Bizkaitik desagerrarazi egin du.
Lehenik Uvesko taldeko BM izan zen eta duela gutxi Eroski Taldeko Equipafasa.
Honek bi enpresa ezberdinetan banatu gaitu; bata Enpresa-talde baten barruan eta bestea talde
kooperatibista batean. Baina nondik gatozen ezin dugu ahaztu ezta batzen gaituena ere Herri
hitzarmena eta urteko borrokak eskubideak mantentzeko eta lortzeko.
23 hilabete eta patronalarekin bilera gutxi batzuk egin ondoren, negoziazio-mahaian dauden
sindikatuek esan digutenez, ez dago aurrerapausorik. Patronala tematuta dago igande eta jaiegunetan
irekitzeko formulak bilatzen, Preco orduak bertan behera utzi nahian, uztaileko eta abuztuko larunbat
arratsaldeetako atsedenak ezabatzen, abenduaren 24 eta 31ko ordutegia arratsaldeko seiak arte
luzatzen, etab.
ESK Sindikatuak, orain arte lortutako eskubideak mantenduko dituen eta 35 orduak, asteko
atsedenaldia 48 ordura luzatzea larunbatak barne, ordaindutako baimenak zabaltzea eta eguneratzea,
alarma egoeran indarrean dauden kontziliazio neurriak mantentzea, soldata igoera duina eta abarreko
aldarrikapenak erdigunean jartzen dituen Elikadura merkataritza Herri hitzarmenaren aldeko apustua
egiten du.
ESK sindikatutik indarrak batzeko deia egiten dugu, Hitzarmen duin baten alde borrokatzeko, elkarrekin
indartsuagoak gara eta, joan den udan sindikatuen elkarlanarekin eta bi plantilletako langileen (DISU-
BM eta EQUIPAFASA- Eroski) elkartasunarekin erakutsi genuen bezala, Eroskiri saltzeko operaziotik
kanpo geratu ziren Simply Pozaseko bederatzi pertsonen subrogazioa lortu genuelarik.
“EZINBESTEKOAK GARA”, patronala estutzeko unea dela uste dugu, ezin diogu denbora
gehiago pasatzeari utzi, mobilizatzeko unea da, sektoreko langileen bizitzei balio handiagoa
emateko eta gizarte honetan jokatzen dugun papera benetan aitortzeko balioko duen hitzarmen
bat lortzeko.
ESK sindikatuak negoziazio mahitik deituriko mobilizazio guztietan parte-hartzeko deia luzatzen du.