Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 44

3.

gaia: Merkatuaren akatsak eta Estatuaren


esku-hartzea ekonomian

Irakaslea: Amaya de Ayala

Ekonomia Aplikatua I Saila

UPV/EHU
Edukiak

1. Merkatuaren akatsak

2. Estatuaren funtzioak

3. Estatuaren esku-hartzeko tresnak

02/10/2019 A. de Ayala 2
Merkatuaren hutsegiteak I
• 1. gaia gogoratuz: Merkatu-ekonomia sistemaren desabantaila → merkatu akatsak

• Baina baita ematen dira ekonomia sistema mistoetan (gaur egun) → Estatuak
merkatuaren ondorio txarrak zuzentzeko esku hartu arren, arindu egiten dituelako soilik,
eta ez duelako lortzen desagerraraztea.

• Hutsegitea merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarria da, eta merkatuak


eskura dituen baliabideak efizientziaz esleitzen ez dituenean gertatzen da.

• Funtsean, 5 dira merkatuaren hutsegiteak:


1. Ziklo ekonomikoen ezegonkortasuna
2. Ondasun publikoak egotea
3. Kanpo-eraginak
4. Lehia ez-perfektua
5. Errentaren banaketa desberdina.

• Zer ikusiko dugu gai honetan?


o Hutsegite bakoitza (zertan datza)
o 02/10/2019
Sektore Publikoak nola esku hartzen duen A.hutsegite
de Ayala
hori zuzentzen ahalegintzeko (tresna). 3
Merkatuaren hutsegiteak II

Egonkortze Birbanatze
Esleipen funtzioa
funtzioa funtzioa

02/10/2019 A. de Ayala 4
1. Ziklo ekonomikoen ezegonkortasuna
• Ziklo ekonomikoak ekonomia-jardueran izaten diren gorabeherak
dira, txandaka atzeraldiak eta hedaldiak dakartzatenak

• Ekonomiak, funtsean, portaera ziklikoa du: hedaldi baten atzetik,


atzeraldia dator.

• Merkatu ekonomien eta ekonomia mistoen desabantaila

• Merkatuaren hutsegiterik larriena

• Ekonomiaren hedaldian, jarduerak eta enpleguak nabarmen


egiten du gora; baina haren atzetik, atzeraldi edo krisialdia dator,
eta eskura dauden ekoizpen-faktoreetako askok (langileak,
makinak, kapitalak…) ez dute zereginik.

• Bi jarrera posible:

o Ez esku hartzea → neoliberalak (Adam Smithen oinordekoak)

o02/10/2019
Esku hartzea → neokeynesiarrak (J. M. Keynes oinordekoak) *
A. de Ayala 5
Tresna: politika ekonomikoa eta prezioen kontrola
Ziklo ekonomikoen gorabeherak arintzeko edo gutxitzeko…
 Politika ekonomikoa:
• Zerga-politika (4. gaia):
o Hedakorra atzeraldietan: errenta erabilgarriaren igoera (GP↑ edota T↓)
o Murriztaile hazkunde epealdietan: errenta erabilgarriaren jaitsiera (GP↓ edota T↑)
• Diru-politika (4. gaia):
o Hedakorra diru gehiago jartzen denean zirkulazioan
o Murriztailea diru gutxiago jartzen denean zirkulazioan
 Legez finkatutako prezioak (prezioen kontrola):
o Gehieneko prezioak → Saltzaileek ondasun edo zerbitzu batengatik kobratu dezaketen
gehienezko prezioa da.
o Gutxieneko prezioak → Erosleek ondasun edo zerbitzu batengatik ordaindu behar
duten gutxieneko prezioa da.
OHARRA:
02/10/2019
GP: Gastu Publikoa A. de Ayala 6
T: Zergak
2. Ondasun publikoak egotea
Merkatuak, berez, gizarteak eskatzen dituen ondasun eta zerbitzu guztiak eman beharko
lituzke: baina errealitatea ez da hori….

Lehiakidea kontsumoan EZ lehiakidea kontsumoan


Ondasun mota: Baztergarria ONDASUN PRIBATUAK ORDAINDU BEHARREKO ONDASUNA
• Bere kontsumoa baztergarria da? Elikagaiak EDO ARTIFIZIALKI URRIAK
Hau da, ekoizleak saihestu dezake Arropak TVn ordaindu beharreko filmak
Etxebizitza Programa informatikoak
baten batek kontsumitu ahal
Patenteak
izatea (kobratzen)?

• Bere kontsumoa lehiakidea da? EZ baztergarria BALIABIDE KOMUNAK ONDASUN PUBLIKOAK


Hau da, posible da pertsona bat Ur garbia Defentsa nazionala
baino gehiagok kontsumitzea Biodibertsitatea Itsasargia
ondasun unitate bera? Kaleko argia (farolak)
Saneamendu zerbitzuak

ONDASUN PUBLIKO GARBIA EZ


BAZTERGARRIA ETA EZ LEHIAKIDEA DA
Ondasun publikoak definitzen duena ez da nork
eskaintzen duen baizik eta nork gozatzen duen eta nola ONDASUN PUBLIKO EZ-GARBIA: EZ
BAZTERGARRIA BAINA LEHIA IZAN DAITEKE
ERABILTZEKO
Errepide kongestionatuak
02/10/2019 A. de Ayala Ikasketa-bekak 7
Zergatik ekimen pribatuak ez du ondasun publikoak
hornitzen? I
1. Ondasun EZ BAZTERGARRIAK direlako → kontsumitzaile parasitoen arazoa (“free
rider”) → enpresa pribatuek ez dute nahi ondasun mota hauek eskaini

• Kontsumitzaile parasitoak? Zenbait pertsona ez daude prest ondasun edo zerbitzu


kolektiboen truke ordaintzeko, nahiago baitute beste batzuek kontsumitu edo erosteko
zain egon, ondoren doan erabiltzeko.

• Adibidea: Kaleko argia

• Arazoa: Jende guztia besteek erosteko zain egongo balitz, haren kontura erabiltzeko,
ezinezkoa izango litzateke zerbitzu kolektibo horiek ematea.

• Konponbidea: Estatua eskaini horrelako zerbitzuak, bata dela bestea dela,


kontsumitzaileek ez dituztelako nahi beren poltsikotik ordaindu.

02/10/2019 A. de Ayala 8
Zergatik ekimen pribatuak ez du ondasun publikoak
hornitzen? II
2. Kontsumoan ondasun EZ LEHIAKIDEAK direlako → ez litzateke eraginkorra izango euren
kontsumoagatik kobratzea

• Ondasunak kontsumoan ez lehiakideak direnean, dohainekoak izan beharko lirateke


(prezio eraginkorra = 0) eta beraz, edozein prezio positiboak kontsumo ez eraginkor
baxu bat ekarriko zuen.

• Arazoa: Ekoizleek ezin izango dutenez prezio positibo bat kobratu ondasun hauengatik,
ez zituzten lortuko etekinik hauek hornitzen eta beraz ez dituzte inolako pizgarririk
hauek eskaintzeko.

• Konponbidea: Estatuak ondasun mota hauek eskaini

02/10/2019 A. de Ayala 9
Tresna: Estatuak ondasun publikoak eskaintzea
• Ekimen pribatuak gizarteak eskatzen dituenak baino ondasun eta zerbitzu gutxiago
eskaintzen baditu, Estatuak ematen ditu ondasun eta zerbitzu horiek.

• Nola hornitzen ditu?

o Berak ekoitzita (justizia, polizia, armada, hezkuntza…)

o Enpresa pribatuei erosita biztanleen artean doan banatzeko (argiteria, errepideak,


zubiak…)

o Zati batean diruz lagunduz ondasun horien erosketa (osasuna, etxebizitza sozialak…)

• Ondasun eta zerbitzu publikoak → Estatuko aurrekontu orokorretan (aurreikuspenak +


finantza iturriak)

2019/10/02 A. de Ayala 10
Ariketa 3.1
Argudiatu zein motatako ondasuna den bakoitza baztergarria eta kontsumoan lehiakidea
den (edo ez) arrazoituz.

a) Espazio publikoa bat, esate baterako, parke bat

b) Txorizo bokata

c) Arnasa hartzetako airea

d) Izozki bat

e) Web orrialde baten informazio pasahitza batekin babestuta dagoena

f) Telebista publikoan iragarri den informazioa hurrengo elurteari buruz

02/10/2019 A. de Ayala 11
3. Kanpo-eraginak I
Kanpo-eraginak agertzen dira eragile baten ekoizpen edo kontsumo erabakiek hirugarren
batengan eragina badute, eta eragileak kalte (edo onura) horiek ordaintzen (edo kobratzen) ez
baditu.

 Kanpo-eragin negatiboak: eragile pribatu baten erabakiak/ekintzak hirugarren batentzat


kaltegarria bada (ongizatearen jaitsiera eta banakako eta gizarte kostuak ekartzen baditu), eta
eragileak kalte horiek kontutan hartzen (ordaintzen) ez dituenean.

Adibideak:

• Kaltearen eragilea: ekoizlea

o Kutsatzen duen enpresa batek sortu dezaken kostua/kaltea gizartean: ?

o Diskoteka baten jabeak sortu dezaken kostua/kaltea auzokideen artean: ?

• Kaltearen eragilea: kontsumitzailea

o Erretzaile batek leku publiko itxi batean erretzerakoan sortu dezaken kostua/kaltea alboan
dauden pertsonetan: ?

o Pertsona batek auto pribatua asko erabiliz sortu dezaken kaltea/kostua gizartean:?
02/10/2019 A. de Ayala 12
3. Kanpo-eraginak II
 Kanpo-eragin positiboak: eragile pribatu baten erabakiak/ekintzak hirugarren batentzat
onuragarria bada (ongizatearen igoera eta banakako eta gizarte irabaziak ekartzen baditu), eta
eragileak kalte horiek kontutan hartzen (kobratzen) ez dituenean.

Adibideak:

• Kaltearen eragilea: ekoizlea

o Enpresa batek bere langileak prestatzen dituenean (kurtsoak eskaini…) sortu dezaken
onura/irabazia gizartean: ?

o Autoentzako motor ez kutsagarriak garatzen dituen enpresak sortu dezaken onura/irabazia


gizartean: ?

• Kaltearen eragilea: kontsumitzailea

o Txertoa hartzen duen pertsonak sortu dezaken onura/irabazia berarekin daudenentzat: ?

o Euskara ikastea erabaki duen ikasleak sortu dezaken onura/irabazia berarekin mintzatzen
dutenei: ?

Beraz…. KANPO-ERAGINEN ARAZOA? Gizarte kostu eta irabaziak ez dira kontutan hartzen eragileek
(ekoizleak zein kontsumitzaileak) erabakiak hartzen dituztenean.
02/10/2019 A. de Ayala 13
Tresna: 2 mota I
1. Ekimen pribatua: Coasen Teoremaren arabera, kasu batzuetan sektore pribatuak
kanpo-eraginen arazoa bere kabuz konpondu ahal du. Noiz?
• Transakzio kostuak (akordioak negoziatzeko kostuak) ez badira oso altuak, eragileak
akordio batera ailegatu ahal dira kanpo-eraginak kontuan izateko (hau da, eragileek
sortu ahal dituzten kostuak edo irabaziak kontuan hartzen dituztenean)
• Baina normalean transakzio kostuak altuek (eragileen arteko komunikazioa,
atzerapenak, hitzarmen legalak gauzatzea…) akordioak negoziatzea eta lortzea saihesten
dute

2. Estuaren esku-hartzea bi tresnen bitartez:


• Erregulazioa: kanpo-eragin negatiboak (kaltegarriak) ekartzen dituzten jarduerak
debekatuz edo mugatuz, eta kanpo-eragin positiboak (onuragarriak) ekartzen dituzten
jarduerak sustatuz. Adibidez:
- Taberna eta diskotekei gaueko ordu jakin baten ostean ixtera behartu
- Hiriguneetatik gertu dauden jarduera kutsatzaileak edo arriskutsuak debekatu
02/10/2019 A. de Ayala 14
Tresna: 2 mota II
• Merkatuari loturiko neurriak: Horrelako neurriak pizgarrietan oinarritzen dira, eta
eragileak kanpo-eragina kontutan hartzea bultzatzen dute.
- Kanpo-eragin negatiboen kasuan: kanpo kostua sortzen dutenen gaineko zerga (adib:
CO2 emisioen gaineko zerga)
- Kanpo-eragin positiboen kasuan: kanpo irabazia sortzen dutenei diru-laguntzak (Adib:
langileei prestatzen dituzten enpresentzako laguntzak)

02/10/2019 A. de Ayala 15
4. Lehia ez perfektua
• Lehiarik ezak edo lehia ez-perfektuak esan nahi du enpresa batek edo batek baino
gehiagok prezioan eragiteko aukera dutela, gehiago edo gutxiago.

• Zenbat eta enpresa gutxiago egon, orduan eta aukera handiagoa izango dute prezioan
eragiteko (gogoratu 2. gaia – merkatu-motak).

Lehia-inperfektuko merkatuak: 3 mota

1. Monopolioa

2. Oligopolio

3. Lehia-monopolista

02/10/2019 A. de Ayala 16
Tresna: Estatuaren esku-hartzea lehia askearen
defentsan I
Lehia askeak → abantailak:

• Teknologiaren garapena eta berrikuntza sustatu

• Ondasun eta zerbitzu gehiago eskuragarri

• Erosteko ahalmena igo ahal da prezioek behera egitean soldatak igo ez arren

• Errazagoa denez beste enpresa batzuk sartzea merkatuan, enplegua sortzen da

Beraz…

Agintariek esku-hartzen dute merkatuak lehiaz jardun dezan → onurak gizarte osoan
izateko.

Nola?

4 tresna posible:

02/10/2019 A. de Ayala 17
Tresna: Estatuaren esku-hartzea lehia askearen
defentsan II
1. Lehiaren Batzorde Nazionala (Comisión Nacional de los Mercados y la Competencia:
https://www.cnmc.es/) → merkatuak egoki funtziona dezan. Eginkizunak:

- Lehiaren defentsaren alorreko prozedura guztiak adierazi eta horiei buruzko ebazpenak
ematea.

- Merkatuko lehiari buruzko arbitrajea, kontsultak, eta lehia sustatzeko jarduerak.

- Bere jardueren gardentasuna eta gizartearekiko duen erantzukizuna argi eta garbi erakustea.

- Merkatuetako lehia-egoerari buruzko txostenak egitea, bai eta diru-laguntza publikoak


ematea ere.

Debekatuta dago akordioak eta hitzarmenak egitea prezioak eta beste merkataritza-baldintza
batzuk ezartzeko, ekoizpena mugatzeko edo merkatua elkarren artea banatzeko.

Baina errealitatea…. ???

02/10/2019 A. de Ayala 18
Tresna: Estatuaren esku-hartzea lehia askearen
defentsan III
2. Jabetza publikoa → Monopolista pribatu batek industria jakin bat kontrolatu beharrean,
gobernuak agentzia publiko bat sortzen du ondasuna edo zerbitzua hornitzeko eta
kontsumitzaileen interesak babesteko (Adib. Telefonica orain dela urte batzuk Espainian)

3. Prezioen kontrola → Estatuak monopolioek jarri ahal duten prezioak mugatzen du :


gutxienezko edo gehienezko prezio bat ezartzen.

4. Antitrust politikak → Gobernuek egiten dituzten esfortzuak dira merkatu oligopolista bat
monopolio batean ez bihurtzeko edo monopolio bat bazela ez jarduteko.

02/10/2019 A. de Ayala 19
5. Errentaren banaketa desberdina
• Merkatuak errenta birbanatzen du pertsonen artean ekoizpen-faktoreen
produktibitatearen arabera: “bakoitzari bere esfortzuaren arabera”. Adibidez,
“produktiboak ez direnek” (erretiratuak, langabetuak…) ez dute errentarik.
o Lan faktorea: Hezkuntza eta prestakuntza mailaren eta lan egiteko erabilgarritasunaren
araberakoa da (5. gaian ikusiko dugu)
o Kapitala faktorea: Herentziek, ezkontza erregimenek eta aurrezkiek zehazten dute.
• Zein banaketa da hoberena? Kontu politikoa. Eraginkortasun eta ekitatearen arteko orekaren bilketa.

• Zein banaketa ulertzen du gizarteak zuzena edo justua bezala?

• Pertsonen arteko desberdintasunak → bidezkoa da?

• Errentaren banaketa motak (4. gaia)


o Funtzionala (lan errentak, kapitala eta zergak)
o Sektoriala (lehenengo, bigarren, hirugarren)
o Pertsonala (ongizatearen adierazlea)
o Lurraldeka
02/10/2019 A. de Ayala 20
Tresna: Aurrekontu Publikoa
• Estatuaren kontabilitatea da (kontuen bilduma). Aurrekontu horietan, xehetasunez
adierazten dira Ogasun Publikoak urte jakin batean egingo dituen gastuak eta
aurreikusitako diru-sarrerak.
• Arauzko aurreikuspena da: aurrekontu-proposamenak gobernuak behartzen du bai
politikoki eta bai legalki.
• Aurrekontuek bat etorri behar dute Estatuaren ekonomia-planarekin, ekonomiak oro har
izango duen bilakaerari buruzko aurreikuspenak eta ekonomi-helburuak adierazten dituen
planarekin.
• Aurrekontua formalki orekatua da: diru-sarrerekin gastuak finantzatzen dira.

Estatuaren Aurrekontu Orokorrak


Euskal Autonomi Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak
P.G.E. 2020 Lege-Proiektuen onetsia
02/10/2019 A. de Ayala 21
Eusko Legebiltzarra
Estatuaren Aurrekontu Orokorrak (EAO)
Estatuaren Aurrekontu Orokorrak (PGE) Ogasun Publikoak urte jakin batean egingo
dituen gastuak eta aurreikusitako diru-sarrerak xehetasunez adierazten dituen legea da.

Estatuaren Aurrekontu Orokorrak osatzen dituzten agiriak hauek dira:


1. Ekitaldian zehar lortu nahi diren helburu ekonomiko orokorrak
2. Gastu eta sarreren xehetasunak sektore publikoa osatzen duten erakunde eta enpresa
bakoitzarentzako.
3. Aurrekontuak betetzeko erabiliko diren politika mikroekonomikoko tresnak, baita
erabiliko diren bitarteko teknikak ere.

02/10/2019 A. de Ayala 22
EAO - Konstituzioaren 134. artikulua
1. Gobernuari dagokio Estatuko Aintzinkontu Orokorren elabora-pen eta Gorte Orokorrei haren
azterketa, zuzenketa eta onartzea.
2. Estatuko Aintzinkontu Orokorrak urtero aldatuko dira, sail publiko estataleko gastu eta sarrera
guztien osotasuna barneratzen dute eta beraietan esleituko da Estatuko zergei dagozkien
mozkin fis-kalen prezioa.
3. Gobernuak Diputatuen Biltzarraren aurrean Estatuko Ain-tzinkontu Orokorrak aurkeztu
beharko ditu, gutxienez hiru hilabete lehenago, urtea bukatu baino lehen.
4. Aintzinkontuen legea dagokion ekonomiko ihardunaldiaren lehen eguna baino lehen onartzen
ez baldin bada, automatikoki aurre-ko ihardunaldiko Aintzinkontuak berrien onartzea iritsi arte
luzatuak izango dira.
5. Estatuko Aintzinkontu Orokorrak onartuz gero, Gobernuak lege proiektuak aurkeztu ditzake
gastu publikoen gehitzea edo gu txitzea barneturik ihardunaldi aintzinkontuetako sarrerei
dagoz-kienak.
6. Edozein proposamen edo zuzenketa kredituetan gehitze edo gutxitzea barnetzen duenak
Gobernuaren baimena behar du tramita-pena lortzeko.
7. Aintzinkontuen legeak ezin du zergarik sortu. Alda dezake oina-rrizko zerga lege batek honela
aurreikusten duenean.

Aurrekontuei buruzko arau nagusiak


02/10/2019 A. de Ayala 23
Aurrekontu zikloaren faseak
Elaborazioa Botere betearazlea (Gobernua)
Onespena Botere Legegilea (Parlamentua)
Gauzatzea Botere betearazlea (Gobernua)
Kontrola Botere Legegileak botere betearazlearen jarduketaren gainean

02/10/2019 A. de Ayala 24
EAO – Sailkapen motak I

SARRERAK GASTUAK
Funtzionala: egindako gastuak zer erabilpen ezberdin
izango dituzten jakitea du helburu, hots zeintzuk
diren gastu lehentasunak (Adib.: Ikusi hurrengo
diapositiba).
Organikoa: diru sarrera hauek eskuratzen dituzten
kudeaketa-zentroen arabera ematen da, aurrekontu
Organikoa: nork gastatzen duen zehaztea: zein den
independentea dutenak, jakina. Adibidez: Estatua,
gastuaren kudeaketaren organo arduraduna, eta zer
Estatuaren Erakunde Autonomo guztiak, Gizarte
kopuru esleitzen zaion (Adib.: Ikusi hurrengo
Segurantza, Sektore Publiko Estatalaren Erakundeak,
diapositiba).
Sozietate Estatalak, eta Sektore Publikoko gainerako
Erakundeak.
Ekonomikoa: jatorria eta izaera ekonomikoaren Ekonomikoa: aplikazioa eta izaera ekonomikoaren
arabera sailkatzen dira (Adib.: Ikusi diapositiba 27). arabera sailkatzen dira (Adib.: Ikusi diapositiba 27).

02/10/2019 A. de Ayala 25
EAO – Sailkapen motak II
Gastuen sailkapen funtzionala

Gastuen sailkapen organikoa


02/10/2019 A. de Ayala 26
Sarrera eta gastu motak (sailkapen ekonomikoa)
Sarrerak Gastuak

Gizarte kotizazioak Arruntak


• Ondasunak eta zerbitzuak erostea Gastu
Tributuak • Funtzionarioei egindako ordainketak erreala
• Zergak
Inbertsioa (azpiegiturak)
• Tasak

Beste sarrera batzuk Transferentziak eta diru-laguntzak


• Kontu korronteko transferentziak
• Ondareagatiko sarrerak
• Inbertsio-ondasunen besterentzea
• Kapital-transferentziak

Jatorriaren arabera Aplikazioa edo helburuaren arabera

02/10/2019 A. de Ayala 27
Diru-sarrera publikoak I: 3
1. Gizarte-kotizazioak: Gizarte Segurantzan afiliatutako langileek egindako ekarpenak dira,
beharra sortzen zaienean haiek eta bere familiek laguntza izan dezaten: gaixotuz gero,
ezgaitasunen bat izanez gero, erretiroa hartuz gero…
2. Tributuak: Iturri nagusia dira.
(TRIBUTU FORU ARAU OROKORRA) II. TITULUA
TRIBUTUAK I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak
1. SEKZIOA. Kontzeptua, helburuak eta tributu motak
16. artikulua. Kontzeptua, helburuak eta tributu motak
 Tributuak sarrera publikoak dira, hau da, foru arauak tributatzeko betebeharrarekin lotzen
duen izatezko egoera gertatzeagatik herri Administrazio batek exijitzen dituen diru
prestazioak, gastu publikoei aurre egiteko beharrezkoak diren sarrerak lortzea funtsezko
helburu dutenak.
 Gainera, tributuak politika ekonomiko orokorraren tresna gisa ere erabili daitezke
gizartearen egonkortasuna eta aurrerapena lortzeko eta errenta hobeto banatzeko.
02/10/2019 A. de Ayala 28
Diru-sarrera publikoak II
 Bi sailkapen: zergak eta tasak
o Zergak (nagusi) Administrazio publikoek behartuta egin beharreko ordainketak dira,
zergapekoek ordainetan ezer jasotzen ez dutela. Bi mota:
- Zuzeneko zergak: aintzat hartzen dute zergapeko pertsonaren edo enpresaren ekonomia-
ahalmena. Zerga progresiboak dira: zerga-zama enpresaren edo pertsonaren ahalmen
ekonomikoa
- Zeharkako zergak: ez dute kontutan hartzen eragilearen ekonomia-ahalmena. Zerga
erregresiboak dira: zerga-zama berdina da enpresaren edo pertsonaren ahalmen ekonomikoa
edozein delarik.

02/10/2019 A. de Ayala 29
Diru-sarrera publikoak III
- Zergak jaitsi edo igo egingo dira Estatuaren zerga-politikaren arabera (4. gaia):
- Zerga-politika hedatzailea → Zergak ↓, Gastu Publikoa ↑
- Zerga-politika murriztailea → Zergak ↑, Gastu Publikoa ↓

o Tasak: erabiltzaileak onura dakarkion zerbitzu publiko bat erabiltzeagatik edo jarduera
bat egiteagatik ezartzen diren ordainketak dira (erakusketa publiko baten sarrera,
unibertsitate publikoko matrikula…).
3. Beste sarrera batzuk:
o Kontu korronteko transferentziak: Beste erakunde batzuetan jatorria duten baliabideak;
adibidez, Estatuko Loterien eta Apustuen bidez sortutakoak.
o Ondare bidezko sarrerak: Estatuaren ondasunetan jatorria duten errentak, esate
baterako, Altadis eta RENFE enpresa publikoen etekinak.
o Inbertsioen besterentzea: Estatuaren ondasunak saltzetik lortuak; adibidez, enpresa
publikoak saltzetik (Telefonica, Repsol, Iberia).
o Kapital-transferentziak:
02/10/2019
Inbertsio-proiektuak finantzatzeko baliatzen dira.
A. de Ayala 30
Ariketa 3.2
Saika ezazu zerga mota bakoitza zuzeneko edo zeharkakoetan eta bakoitzaren zergapekoa
adierazi:

1. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ)

2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)

3. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)

4. Ondarearen gaineko Zerga (OZ)

5. Ondare Eskualdaketak eta Egintza Juridikoen gaineko Zerga (OEZ/EJDZ)

6. Sozietateen Errenten gaineko Zerga (SZ)

7. Zerga Bereziak

8. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ)


02/10/2019 A. de Ayala 31
Gastu publikoa I
1. Gastu arruntak: Gizarteari zerbitzu publikoak ematea helburu duten gastu orokorrak
dira: osasuna, hezkuntza, justizia, defentsa… Bi kategoria:
o Funtzionarioen soldatak

o Enpresa pribatuei erositako ondasunak eta zerbitzuak.

2. Inbertsio-gastuak: Herrialdeko ekoizpen-ahalmenari eustea edo hura handitzea helburu


dutenak dira. Gastu handienak azpiegiturek dakarte: errepideak, ospitaleak,
aireportuak…
3. Transferentzia eta diru-laguntzak. Estatuak zergetatik, gizarte-kotizazioetatik eta
abarretik jaso eta behar handienak dituzten pertsonei edo enpresei helarazten dizkien
baliabideak.
o Transferentziak → pertsonei ematen bazaizkie (erretiro-pentsioak, ezgaitasun-pentsioak,
ikasteko bekak, langabezia-prestazioak…)

o Diru-laguntzak → enpresei ematen bazaizkie (enpresa sortzeagatik, kapital-ondasunetan


inbertitzeagatik, lanpostuak sortzeagatik…)

02/10/2019 A. de Ayala 32
Gastu publikoa II
Estatuaren papera

• Gastu Arruntak Zerbitzu jakin batzuk eskaini


GASTU ERREALA
• Inbertsio gastuak herritarrei

Bitarteko gisa jokatu errenta


TRANSFERENTZIAK ETA DIRU-
hobeto banatzeko: “bati kentzen
LAGUNTZAK
diona beste bati ematen dio”

02/10/2019 A. de Ayala 33
Ariketa 3.3
Ariketa 3.2: Zehaztu zer gastu motari (arrunta, inbertsioa, transferentzia, diru-laguntza) dagozkien
Estatuak hartutako neurri hauek:

a) Alarguntza-pentsioak ordaintzea

b) Obra publikoak egitea

c) Osasun-materialetarako gastuak

d) Ikasketa-bekak

e) Enplegua sortzeagatiko laguntzak

f) Funtzionarioak kontratatzea

g) Langabezia-prestazioak

h) Europar Batasunak emandako diru-laguntzen kudeaketa

i) Produktu edo prozesu berriak ikertzeko eta garatzeko laguntzak

02/10/2019 A. de Ayala 34
Aztertu beharreko bi faktoreak
Estatuko aurrekontuak aztertu beharreko bi faktore nagusiak:
1. Gastu publikoaren zenbatekoa:
• Gobernuaren helburuak zeintzuk diren adierazten du.
• Gastu publiko handia egiteak ekonomiaren hedapena dakar, eta txikia egiteak,
ekonomia geldotzea:

- Zerga-politika hedatzailea → Zergak ↓, Gastu Publikoa ↑


ZERGA-POLITIKA (4. gaia)
- Zerga-politika murriztailea → Zergak ↑, Gastu Publikoa ↓

2. Aurrekontuaren saldoa: sarreren eta gastuen arteko aldea.


• Aurrekontua orekatuta: sarrerak = gastuak
• Sarrerak < gastuak → DEFIZIT PUBLIKOA
• Sarrerak > gastuak → SUPERABITA

02/10/2019 A. de Ayala 35
Aurrekontu publikoa eta ziklo ekonomikoa
• Atzeraldia → zergen bilketa murrizten da (zergengatik diru-sarrerak murriztu)
jardueraren jaitsiera dela eta + gastu publikoa handitzen da langabeziagatiko
prestazioak handitzen baitira → defizit publikoa.

• Hedaldia → langabezia murriztu eta errenta eta produkzio mailak handitzen direnez,
transferentzia publikoak gutxitzen dira eta zergengatik diru-sarrerak handitu→ defizita
murriztu edo superabita gehiagotu.

02/10/2019 A. de Ayala 36
Defizit mota: ziklikoa eta egiturazkoa
1. Defizit ziklikoa:
• Ekonomian halabeharrez gertatzen diren atzeraldietan sortzen da.
• Aldi batean soilik irauten du.
• Estatua zorpetu egiten da ekonomia berriro ere suspertzeko eta konfiantza
berreskuratzeko.
• Hazkunde epeetan desagertu egiten da Estatuak sarrera altuagoak lortzen baititu
• Berez sortzen da edozein ekonomiatan

2. Egiturazko defizita:
• Iraunkorra da. Ia enplegu beteko egoeretan ere iraun dezake.
• Oztopo handia ekonomiaren garapenerako, Estatuak etengabe hartu behar baititu bere
gain zorraren kostuak.

02/10/2019 A. de Ayala 37
Defizit publikoa finantzatzeko neurriak: 3
1. Zor publikoa jaulkitzea:
• Estatuak enpresa eta partikularrei dirua eskatzen die, titulu-balore jakin batzuen truke,
Altxor Publikoa deritzon erakundearen bitartez.
• Estatuak titulu-balore horien edukitzaileei diruaren itzulketarekin batera aldez aurretik
adostutako interes finko bat bueltatu behako dizkie, gastu publiko handitzen delarik.

2. Zergak igotzea edo beste zerga batzuk ezartzea:


• Gehiengoaren nahiaren aurkako neurriak izaten dira.
• Ondasun eta zerbitzuen eskaria jaistea eragiten dute.
• Hedaldietan aplikatu ohi dira, gizartean ondorio arinagoak dituztelako.

3. Zirkulazioan dagoen diru kantitatea handitzea (diru-politika hedatzailea):


• Prezioen igoera (inflazioa) ekarri ohi du.
• Estatuak ondo aztertu behar du ezarri edo ez.
• Gaur egun, Europako Banku Zentralak soilik erabaki dezake neurri hori gauzatzea.
02/10/2019 A. de Ayala 38
Ariketa 3.4

Gastuen, sarreren eta defizitaren inguruko informazioa kudeatzea eta interpretatzea


Europan (iturria: EUROSTAT)

a) Europako administrazio publikoen gastuak eta sarrerak (2017ko azaroa):


- Zein herrialdek dute defizita? Eta superabita?
- Zein egoeratan aurkitzen da Espainia beste Europako herrialdeekin konparatuz?

a) Gobernuen zorra, BPGren %-etan (2015 eta 2016)


- Zein herrialdek dute zor altuena? Zergatik?
- Zein egoeratan aurkitzen da Espainia beste Europako herrialdeekin konparatuz?

02/10/2019 A. de Ayala 39
Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak
• Kontzertu ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren
arteko harremana zehazten duen finantza-akordioa da, Espainiako Konstituzioan dago jasota. Bada,
Euskal Herria arduratzen da bere lurraldean zergak eta tributuak biltzeaz, eta Estatuko
Administrazio Orokorrari urtero zenbateko bat ordaintzen dio, jasotako ondasunen eta zerbitzuen
konpentsazio gisa, hau da, "euskal kupoa" deritzona.
• Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrek gastuen goi-muga, urteko diru-sarreren
balioespena, berme-prestazioen goi-muga eta dagokien zorpetzea ezartzen dituzte.
• Aurrekontu Orokorrak Eusko Legebiltzarrak emandako lege baten bidez onartzen dira.
• Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeetako bakoitzari dagozkion
aurrekontuek osatzen dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak:

Info. gehiago
02/10/2019 A. de Ayala 40
Ariketa 3.5
Demagun A herrialdearen aurrekontu publikoak hurrengoak direla:
•Sailkatu kontzeptu bakoitza adierazten zein gastu edo sarrera mota den.
•Aurrekontua orekatuta al dago? Justifika ezazu.

Kontzeptua Milioi euro


Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) 50000
Ekintzaileei laguntzak 12000
Funtzionarioen kontratazioa 45000
Unibertsitate publikoen matrikulak 25000
Gizarte Segurantzako kotizazioak 135000
Langabeziagatiko prestazioak 35000
Ospitaleen eraikuntza 90000
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) 32000
Erretiratuen pentsioak 130000
Estatuko Loteriak eta Apustuak 15000

02/10/2019 A. de Ayala 41
Laburpen taula: merkatuaren akatsak eta tresnak
MERKATUAREN HUTSEGITEA TRESNA HUTSEGITEA ZUZENTZEKO

02/10/2019 A. de Ayala 42
Bibliografia
• Krugman, P. et all. (2015) Fundamentos de Economía (3ª ed.) Editorial Reverte. Barcelona

• Samuelson, P.A. eta NORDHAUS, W. (1999). Ekonomia. Euskal Herriko Unibertsitateko


Aritalpen Zerbitzua, Bilbao.

• SWEERS, P. (2011). Anxo: Ekonomia Batxilergoa. Mac Graw-Hill.

02/10/2019 A. de Ayala 43
amaya.deayala@ehu.es

02/10/2019 A. de Ayala 44

You might also like