15 Soziograma.

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 7

SOZIOGRAMA

Prozedura soziometrikoak

Prozedura soziometrikoek aukera ematen digute ikaskideen arteko harremana


denbora gutxian eta azkartasun handiz ebaluatzeko, eta ahalbidetzen digu ikasle
bakoitzaren integrazio mailaren eta integrazio horren inguruen gaineko informazioa
eskuratzea. Prozedura talde jakin bateko (kasu, ikasgela guztiko) kideei gainontzekoen
gainean galdetzean datza; horrela jakiten ahal dugu status ertaina, edo ospe maila,
adiskidetasun harremanak ezartzeko aukerak, eta zein ezaugarrirengatik nabarmentzen.

Proposaturiko metodo soziometrikoak oinarritzen dira ondoko prozedurak


eskatzen dituen ikuspegi anizkunean:

Izendapenen metodoa

Izendapenen metodoa horrela erabiltzen da: ikasle bati eskatuko diogu


izendatzeko bere taldeko zein hiru neska-mutikorekin gustatzen zaion gehien jolastea
edo aisialdia ematea (lehenbiziko galdera haurrendako bertsioan eta hirugarrena
nerabeendakoan); ondoren, galdetuko diogu zergatik egin duen hautaketa hori, eta
zergatik ez dituen beste batzuk hautatu. Nerabeen kasuan bi egoera desberdin ematen
dira: lana eta aisialdia, horrela, datu bereiztuagoak lortu ahal izateko.

Prozedura honen bidez ikasle bakoitzak, talde horretan adiskidetasun


harremanak ezartzeko dituen aukeren gaineko informazioa eskuratzen ahal dugu,
ondoko adierazleen arabera:

Hautaketak: ikasle bat zenbatetan izendatu duten ikaskideek haurrendako


lehenbiziko galderan. Nerabeendako bertsioan bi puntuazio izanen dira: hautaketak
lanerako (subjektua zenbat aldiz izendatu duten lehenbiziko galderan) eta hautaketak
aisialdirako (hirugarren galderan zenbat aldiz izendatu duten).

Bazterketak: Ikaslea zenbatetan izendatu duten ikaskideek, haurren kasuan,


bigarren galderan eta nerabeen kasuan, bigarren galderan (lan egiteko baztertuak) eta
laugarrenean (aisialdirako baztertuak).

Aurreko bietatik adierazle orokor bat kalkulatzen ahal da Gizarte lehentasuna


izenekoa. Adierazle hau hautapen kopurua ken bazterketa kopurua eginez lortzen da.

Pertzepzio-ezaugarriak lotzeko modua

Jokaeraren gaineko (jokaera ikaskideek hautematen duten moduaren gaineko)


informazioa eskuratzeko asmoz, Hartshorne-k eta May-k “asma ezazu nor den”
metodoa proposatu zuten. Prozedura orokor horretatik abiatuz, ondoren datozen
bertsioetako bakoitza baliozkotzeko egin ziren ikerketetan, adin bakoitzeko ikasleek
beren ikaskideak deskribatzeko gehien erabilitako adjektiboak sailkatu ziren (mota
irekiko galderetan egindako hautapenak eta bazterketak justifikatzeko). Galdetegi
soziometrikoetan ezaugarriak lotzeko dagoen prozedurak ikaskideek hautemandako
jokaeraren eta ezaugarri nabarmenenen gaineko informazioa jasotzea ahalbidetzen du.
Hautemandako jokaerekin bi adierazle orokor eskura daitezke, haur batek
ezaugarri positiboetan jasotzen dituen izendapen guztiak bilduz, batetik, eta bestetik,
ezaugarri negatiboak bilduz.

Ezaugarri positiboak: ikaslea zenbat aldiz izendatu duten ikaskideek


deskribapen kategoria positiboetan. Haurrendako eskola bertsioan kategoria horiek
honakoak dira: lagun gehien dituena, irakasleak gehien maite duena, alaiena, beste
haurrei gehien laguntzen diena eta gehien dakiena. Nerabezaro aurrekoen kasuan: lagun
asko izatea, ongi eramatea irakasleekin, atsegina izatea ikaskideekin, gainontzekoei
kasu emateko eta entzuteko gaitasuna, ikaskideen arteko gatazkak konpontzeko
gaitasuna izatea eta komunikatzen jakitea.

Ezaugarri negatiboak: ikaslea zenbat aldiz izendatu duten ikaskideek


deskribapen kategoria negatiboetan. Haurrendako bertsioan ezaugarri negatiboak
honakoak dira: tristeena, lagun gutxien dituena, gehien molestatzen duena, gutxien
dakiena eta irakasleak gutxien maite duena. Nerabezaro aurrekoendako bertsioan,
ondokoak dira ezaugarri negatiboak: lagunik ez izatea, gaizki konpontzea irakasleekin,
desatsegina izatea ikaskideekin, atentzioa ematen ibiltzea, oldarkorra izatea eta
komunikatzeko arazoak izatea.

Izendapenen prozeduraren bidez lortutako emaitzak probari erantzunen dion


subjektu kopuruaren araberakoa izanen da. Horregatik, metodo hori erabiltzen denean
ikerketarako, ateratzen diren adierazle guztiak egin behar dira zati erantzuten dioten
haurrak (hautaketak, bazterketak, ezaugarri positiboak eta ezaugarri negatiboak).

Puntuazioen metodoa: ranking.

Gizarte statusaren ebaluazio hobea (batezbesteko ospe maila ertaina) lortzen da


puntuazioen metodoarekin, ranking izeneko metodoarekin. Metodo honetan, ikasleei
eskatzen zaie beraien ikaskideei puntuak emateko, bost graduko eskalan (oso gogoko,
gogoko, besterik gabe, ez oso gogoko, batere gogoko ez), gogoko duzu? galdera
generikoari erantzunez. Galderarekin batera ikasgelako ikaskide guztien izenak emanen
dira. Prozedura honek ikasgelako ikasle bakoitzak lortutako onarpenaren batezbestekoa
(alegia, gainontzekoek zein mailatan duten gogoko) ezagutzea ahalbidetzen digu. Esku
hartze programen eragina zenbatekoa izan den hobekien erakusten duen adierazle
soziometrikoa da. Bigarren Hezkuntzako ikasleek ez dituzte horrelako galderak
erantzun nahi izaten, eta horregatik ez ditugu sartu maila horretan egin diren
ebaluazioetan..

Lehen Hezkuntzan aplikatzeko, lehenbizi ikasleak trebatuko ditugu bost graduko


eskalaren erabileran; entrenamendu hori bereziki da beharrezkoa beheko kurtsoetan.

Gogokoenak diren ikaskideei bat eta ez direnei bost ematen zaienez, rankingean
puntuazio handiagoa izan ahala, okerragoa da adierazitako estatus soziometrikoa.

Interpretazio arauak

Prozedura soziometrikoek egoera zailean dauden ikasleak detektatzeko balio


dute. Bi irizpide nagusi nabarmendu ditzakegu (ikaskide kopuru garrantzitsu batek
baztertua izatea eta lagunik ez izatea). Egoera horiek detektatzen lagun gaitzaketen
adierazle zenbaiten laburpena eginen dugu ondoren.

1.- Ikaskide kopuru handi batek baztertua izatea; bazterketa adierazlean eta
rankingean adierazten da. Irizpide orokor gisa, ikasle bat baztertutzat jotzen da
galdetegiari erantzun dioten ikasleen artean herenak baino gehiagok baztertzen
dutenean, eta rankingean neutraltasuna adierazten duen puntuazio zentraletik zertxobait
gorago dagoenean, 4ra hurbilduz. Funtsezkoa da, hala ere, irizpide horiek interpretatzea,
kontuan hartuz ebaluaturiko taldean emanen den joera nagusia.

2.-Isolamendua edo inork hautatua ez izatea. Horrek adierazten du ebaluaturiko


taldean adiskidetasun harremanak ezartzeko aukera falta.

Ikaskideek beste ikaskide bat eskolan baztertzeak, norbanakoari garapenerako


esperientzia beharrezkoak kentzeaz (horrela gertatzen da isolamendu kasuetan) gain,
modu negatiboan distortsionaturiko jokaera eta hautemateak ezartzea bultzatzen duten
elkarreraginen eraginpean jartzen du.

Ikasle isolatuaren ezaugarri izaten da gainontzeko ikaskideek ez ikusiarena


egiten dutela eta inor ohartu gabe egoten direla. Ez du gainontzekoen onarpenik izaten.
Arriskurik handiena du ukazio sozio-emozionalean, eta adiskidetasun harremanak
ezartzeko aukerarik ezean. Gainera, isolaturiko haur gehienak beraien egoeraren jakitun
izaten dira (ikusten dute ez dutela lagunik), eta horrek estrés maila handia ematen die,
eta beraien gaitasun soziala gutxiesteko joera nabarmena izaten dute.

Ondoren, hiru galdetegi soziometriko jarri ditugu:

1) Haurrendako galdetegi soziometrikoa (HGS), 6 eta 10 urte bitartean


2) Nerabezaro aurrekoendako galdetegi soziometrikoa (NAGS), 11 eta 13 urte
bitartean
3) Nerabeendako galdetegi soziometrikoa (NGS), 14 eta 18 urte bitartean
HGS
IZENA.................. ABIZENAK.........................

IKASTETXEA ............... KURTSOA................ IKASGELA........

1. Zure ikasgelako zein hiru neska-mutikorekin gustatzen zaizu jolastea?

Zergatik gustatzen zaizu beraiekin jolastea?

2. Zure ikasgelako zein hiru neska-mutikorekin gustatzen zaizu gutxien jolastea?

Zergatik ez zaizu gustatzen beraiekin jolastea?

ASMA ezazu, zure ikasgelan zein haur den:

5. Lagun gehien dituena....................................


6. Tristeena.......................................
7. Irakasleak gehien maite duena......................
8. Alaiena.......................................
9. Besteei gehien laguntzen diena.......................
10. Gehien dakiena.....................................
11. Lagun gutxien duena...........................
12. Besteei gehien molestatzen diena......................
13. Gutxien dakiena...................................
14. Irakasleak gutxien maite duena....................
NAGS
IZENA.................. ABIZENAK.........................

IKASTETXEA................ KURTSOA................ IKASGELA........

1. Zure ikasgelako zein hiru neska-mutikorekin gustatzen zaizu gehien lan egitea?

Zergatik gustatzen zaizu beraiekin lan egitea?

2. Zure ikasgelako zein hiru neska-mutikorekin gustatzen zaizu gutxien lan egitea?

Zergatik ez zaizu gustatzen beraiekin lan egitea?

3. Aisialdian zure ikasgelako zein hiru neska-mutikorekin gustatzen zaizu gehien egotea
(kalera ateratzea, jolastorduetan...)?

Zergatik gustatzen zaizu beraiekin egotea?

4. Aisialdian zure ikasgelako zein hiru neska-mutikorekin gustatzen zaizu gutxien egotea
(kalera ateratzea, jolastorduetan...)?

Zergatik ez zaizu gustatzen beraiekin egotea?

5. Zure ikasgelan zein neska-mutiko nabarmentzen da:

1. Lagun asko dituelako................................


2. Lagunik ez duelako.....................................
3. Irakasleekin ongi moldatzen delako....................
4 Irakasleekin gaizki moldatzen delako.....................
5. Atsegina delako ikaskideekin....................
6. Desatsegina delako ikaskideekin........................
7. Besteei kasu emateko eta entzuteko duen gaitasunarengatik……………...
8. Atentzioa ematen aritzen delako maiz......................
9. Ikaskideen arteko gatazkak konpontzeko gaitasuna duelako.................
10. Oldarkorra delako......................................
11. Komunikatzen badakielako...................................
12. Komunikatzeko arazoak dituelako....................
NGS

Izena......................................Data
Ikastetxea................ Kurtsoa............... Taldea........

Zure ikasgelako zein hiru neska-mutikorekin gustatzen zaizu gehien lan egitea?

Zergatik gustatzen zaizu beraiekin lan egitea?

2. Zure ikasgelako zein hiru neska-mutikorekin gustatzen zaizu gutxien lan egitea?

Zergatik ez zaizu gustatzen beraiekin lan egitea?

3. Aisialdian zure ikasgelako zein hiru neska-mutikorekin gustatzen zaizu gehien egotea
(kalera ateratzea, jolastorduetan...)?

Zergatik gustatzen zaizu beraiekin egotea?

4. Aisialdian zure ikasgelako zein hiru neska-mutikorekin gustatzen zaizu gutxien egotea
(kalera ateratzea, jolastorduetan...)?

Zergatik ez zaizu gustatzen beraiekin egotea?

5. Zure ikasgelan zein neska-mutiko nabarmentzen da:

1. Lagun asko dituelako.....................................................................................................


2. Lagun gutxi dituelako....................................................................................................
3. Irakasleekin ongi eramaten delako.................................................................................
4. Irakasleekin gaizki moldatzen delako............................................................................
5. Ikaskideekin atsegina delako.........................................................................................
6. Ikaskideekin desatsegina delako....................................................................................
7. Gainontzekoei ulertzeko gaitasuna duelako...................................................................
8. Gainontzekoei ez dielako ulertzen.................................................................................
9. Oldarkorra delako..........................................................................................................
10. Ikaskideen arteko gatazkak konpontzeko gaitasuna duelako........................................
11. Gainontzekoei laguntzeko prest dagoelako..................................................................
12. Gainontzekoen ahuldadea ulertzeko zailtasunak dituelako...........................................
13. Komunikatzen dakielako.............................................................................................
14. Komunikatzeko arazoak dituelako...............................................................................
15. Bere segurtasunik eza ezkutatzen duelako, justu kontrako itxura emateko...................
16. Frakasatua sentitzen delako.........................................................................................
17. Besteak baino gehiago sentitzen delako.......................................................................
18. Beti eman nahi izaten duelako atentzioa......................................................................
19. Heldugabea delako......................................................................................................

You might also like