Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

KIMIKA-ko AZTERKETA 2.

EBALUAZIOA (II azterketa) 52-3D 2018-II-23

EMAITZA IZEN-ABIZENAK: …………………………………………………………


K 1. Masan % 90 portzentajea eta 1’96 g/mL-ko dentsitatea dituen azido sulfurikoaren
% 75’12 disoluzioaren 50 mL-ko bolumena, sodio kloruroaren 87’75 g-rekin erreakziona
eraztean, sodio sulfatoaren 80 g lortzen badira, zein da erreakzioaren etekina?
Erreakzioaren beste produktua hidrogeno kloruroa da. (2’25 puntu)

2. Kaltzio hidruroan % 70-eko aberastasuna duen lagin baten zenbat gramo erreakziona
143’76 g erazi behar dira urarekin lortzeko 700 mm Hg eta 20 ºC-tan neurturiko hidrogeno
gasaren 100 L-ko bolumena erreakzioaren etekina % 80-koa bada? Erreakzioaren beste
produktua kaltzio hidroxidoa da. (2 puntu)

3. A) Definitu ondo ionizazio energia. Idatzi Z = 9 eta Z = 53 zenbaki atomikoak dituzten


elementuen konfigurazio elektronikoak, esan zeintzuk elementu diren eta parekatu
beren ionizazio energien balioak azalpenak ematen.
B) Esan zein den eta idatzi bigarren alkalinoaren konfigurazio elektronikoa eta idatzi zein
den osatzen duen ioi egonkorrena. Idatzi ioi horren konfigurazio elektronikoa ere eta
parekatu azalpenak ematen atomo neutroaren eta osaturiko ioiaren erradioak.
(2’25 puntu)

4. A) Adierazi Bohr-en eredu atomikoaren ideiak. Zergatik sortzen da eredu hori?


B) Adierazi 4d6 elektroi bereizlearen zenbaki kuantikoak eta idatzi elektroi bereizle hori
dauen elementuaren konfigurazio elektronikoa. Zeintzuk dira elementu horren
periodoa eta taldea? (2 puntu)

5. A) Adierazi ondoko substantzia kimikoetan ematen diren lotura mota guztiak


(kobalenteetan adierazi Lewis-en egitura eta karga partzialak egotekotan ere, eta
ionikoetan dauden ioiak ere):
potasio sulfuroa, fosforo(III) kloruroa, hidrogeno fluoruroa, nitrogeno gasa
B) Adierazi aurreko konposatuen ezaugarriak: disolbagarritasuna.
C) Aurreko substantzien artean zein da fusio punturik baxuena duena? Zergatik?
(1’5 puntu)

MASA ATOMIKOAK: O = 16 , H = 1 , Na = 23; Cl = 35’5; S = 32;


Ca = 40.

EZ AHAZTU AZALPENAK EMATEN!!!!!!!

You might also like