Helioa Globoetan

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

HELIOA GLOBOETAN

Helioa gas noble bat da, eta unibertsoko


bigarren elementu ugariena, hidrogenoaren
ondoren. Helioak aireak baino dentsitate
txikiagoa duenez, globoak betetzeko erabiltzen
da. Globo batean, 14L sartu ditugu, 20ºC-ko
tenperaturan, eta presio atmosferikoan.

Datu horiek oinarri hartuta, erantzun galderei.

1. Jakinik helioaren dentsitatea 20ºC-ko tenperaturan 0,18kg/m3 dela, zehaztu zer helio-masa
dagoen globoan, eta adierazi balio hori gramotan notazio zientifikoa erabiliz. Prozedura
idatzi.

2. Helioaren irakite-puntua 4,08K da. Helioa -270ºC-an badago, zer agregazio-egoeratan


egongo da? Eta helioa -250ºC-an badago? Prozedura idatzi.

3. Globoa askatu da, eta 8000metroko altitudera arte igo da; altitude horretan, presioa
hasierako presioaren 1/3 da. Tenperatura konstantea bada, zer gertatuko zaio globoaren
bolumenari? Arrazoitu eta bolumen berria kalkulatu. Gasen zer lege erabili duzu?

4. Zer gertatuko litzateke globoa hoztuko bagenu presioa aldatu gabe? Azaldu teoria
zinetiko-molekularra oinarri hartuta.

5. Presion atmosferikoan, zer tenperatura izan beharko luke helioak globoaren bolumena
7,5L-ra arteko murrizteko? Prozedura idatzi. Gasen zer lege erabili duzu?

6. Bi grafiko hauetako zeinek adierazten du helioaren likido egoeratik gas-egoerarako


aldaketa? Arrazoitu.

You might also like