Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 18

www.booktegi.

eus
Egunero bezala Jon eta bere
Aitona parkera doaz.
-“Aitona, nik panda bat izan nahi dot”
esaten deutso Jonek Aitonari.
- Panda bat? Zergatik ba?
Pandak aske bizi dira mendietan. Ez dabe
goizetik izartu behar, eta lo piloa egiten dabe.
Gainera ez doaz eskolara eta egun osoa
jolasean igaroten dabe. Zuhaitzak igoten,
bainuak hartzen…
Nahi dabenean jaten dabe. Beraien janaria
edonon aurki dezakete. Hosto berde gozo
gozoak!
Eta zergatik ez dozu nahi lehoi bat izan?
Izakirik indartsuena eta boteretsuena
direla dinote.
Ez! Lehoiak beste animali guztiak
ikaratzen dabez.
Pandak berriz baketsuak dira eta
animali guztien lagunak.
Eta neguan? Ez daukate hotzik?- Galdetzen
deutso Aitonak.
Ez Aitona, pandak azal lodi-lodia daukate.
Eta euria hasten bada?
Jon pentsakor gelditzen da.
Pandak ez daukate etxerik babesteko.
Mendian bizi dira.
Ba orduan nire etxera joan nahi dot!
Korri Aitona!
Eta ziztu bizian joan ziran biak. Etxera
busti-bustita heldu ziren. Ur putzu galantak
egin ebezan lurrean.
Amak Jon bainatzen dau. “Baina non ibili zara
ene panda txikia. Busti bustita zagoz”.

“Panda izatea ez da erraza Ama”.


Jonek Ama eta Aitona
besarkatzen dauz. “Zuek
zarete nire pandak”.

Amaiera.
www.booktegi.eus

You might also like