Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Sección del País Vasco – Euskal Herriko Saila

“Latindar Testuak” lehiaketa

SEEC-eko Euskal Herriko Sailak “Latindar Testuak” lehiaketa aurkezten du.


Lehiaketaren helburua DBHko, Batxilergoko eta Unibertsitate Graduko ikasleen
gaitasun linguistikoak hobetzea da, De Vita Alypiae onlineko kontaketa (Iannella,
Alessandro) eta Ulysses testua (Ritchie, Francis. (1905). Fabulae Faciles. Longmans,
Green, and Co.) latinez irakurrita.
Jarraian LEHIAKETAREN OINARRIAK adierazten dira.
Parte-hartzaileek testuei buruzko onlineko formulario bati latinez erantzungo diote:
DBHko eta Batxilergoko ikasleek De vita Alypiae kontaketari buruz (1-4 kapituluak) eta
Unibertsitate Gradukoek Ulysses testuaren gainean (81-91 kapituluak, orr. 88-102).
Formulario ezberdina izango da kategoriaren arabera. Izan ere, 3 kategoria egongo dira:
Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Unibertsitate Gradua. Formularioak SEEC /
Euskal Herriko Sailaren blogean argitaratu bezain pronto, bidaltzeko epea zabalduko da
eta 2021eko martxoaren 28an itxiko da.

Oinarriak
1. Formularioa banaka egingo da.
2. Ezinbestekoa da Euskal Herriko edozein ikastetxe publiko edo pribatuko Bigarren
Hezkuntzako, Batxilergoko edo Unibertsitate Graduko ikaslea izatea.
3. Lehiaketa hiru kategoriatan antolatuta dago, kategoria bakoitzeko bi sarirekin:
1. kategoria: DBHko ikasleak. (1. saria: 60 euroko opari-txartela eta diploma, 2. saria:
30 euroko opari-txartela eta diploma);
2. kategoria: Batxilergoko ikasleak. (1. saria: 80 euroko opari-txartela eta diploma, 2.
saria: 40 euroko opari-txartela eta diploma);
3. kategoria: Unibertsitateko ikasleak. (1. saria: 100 euroko opari-txartela eta diploma,
2. saria: 50 euroko opari-txartela eta diploma).
4. Ikasle bakoitzak formulario bakarra aurkeztu ahal izango du.
5. 2021eko martxoaren 28a azken eguna izango da onlineko formularioa bidaltzeko.

You might also like