Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

MAKINAK - Ariketak

1. Ariketa
Emandako irudian, osatu barne-konbustioko motor
baten bero-balantzea. Horretarako, eman X, Y eta Z
galeren eta W kaloria erabilgarrien gutxi gorabeherako
balioak ehunekotan. Motorra ezaugarri ertainetakoa da.

2. Ariketa
70 kg pisatzen duen bidaiari bat beribil batean doa, segurtasun-uhalaz lotuta. Beribila 90
km/h-ko abiaduran doa eta talka egiten du objektu finko baten kontra. Bidaiariak 0,08
segundo behar baditu gelditzeko (denbora horretan beribilaren muturrak deformatzeko
behar duen tartea ere dago sartuta) eta dezelerazio-prozesua uniforme dela kontuan
izanda, kalkulatu,

1. Segurtasun-uhalaren lotze-sistemak hartzen duen energia (jouletan).


2. Bidaiariak egiten duen tartea (metrotan), uhalak gelditu arte.
3. Uhalak bidaiariarengan egiten duen indarra (newtonetan)
3. Ariketa

Gure gorputzak lan eta bero bihurtzen du barne energia kimikoa, 100 W-eko kopuruan gutxi
gora behera. Horri potentzia metabolikoa deritze.

1. Zenbat barne energia kimikoa erabiltzen dugu 24 ordutan?


2. Energia jakietatik ateratzen dugu eta hori kilokaloriatan neurtzen da. Zenbat jaki-
kilokaloria hartu behar ditugu potentzia metabolikorako?

1 cal = 4,184 J
4. Ariketa
Etxebizitza bateko berotze instalazioak honako osagai hauek ditu: propano-galdara, 12 kW-
eko potentzia erabilgarria eta %95eko etekina duena; eta ur berorako erradiadore
multzoa, 4.500 kcal-eko bero-energia emateko aurrekusia. Galdara elikatzen duen gas
propanoaren bero ahalmena 23.000 kcal/m3 bada, kalkulatu hurrengo hauek:
1. Erregai kontsumoa orduko.
2. Galdarak behar duen denbora aurreikusiako energia emateko.
5. Ariketa

2.000 kg-ko masa duen bloke bat tornu batez igotzen da. Masari
altzairuzko kable bat lotzen zaio; kablea polea batek gidatzen du, eta
danbor batean batzen da. Danborrak 30 cm-ko erradioa du, eta motor
batek eragiten dio.

a) Zenbateko tentsioa jasaten du kableak blokea 8 cm/s-ko abiadura


konstantez altxatzen badu?
b) Zenbateko momentua egiten du kableak danborrean?
c) Zenbatekoa da danborraren abiadura angeluarra?
d) Zenbateko potentzia egiten du motorrak zama altxatzean?

‘g’ = 9,81 N/kg


6. Ariketa

1.000 W-eko potentzia duen berogailu elektriko batek 10 litro ur


berotzen ditu 20 ºC-tik 60 ºC-ra 30 minutuan.

Kalkula itzazu hauek:


1. Berogailuak kontsumitzen duen energia (Jouletan).
2. Gailuaren errendimendua.
Uraren dentsitatea = 1 g/cm3
Uraren bero espezifikoa = 1 cal/g × ºC

1 cal = 4,184 J
7. Ariketa
Ponpa hidrauliko batek fluido bat bultzatzen du 20 m altuago
dagoen biltegiraino 180 l/min emariarekin. Kalkulatu hurrengo
hauek:

1. 10,8 m3 likido igotzeko behar den energia (Jouletan).


2. Ponpa mugitzen duen motorraren potentzia, instalazioak % 80ko
errendimendua badu.

Fluidoaren dentsitatea: 1 kg/L.


8. Ariketa
Automobil batek 10 litro gasolina kontsumitzen ditu 100 km-ko, 110 km/h batez besteko
abiaduran. Aurreko trakzioa du eta gurpilek 0,6 m-ko diametroa dute. Motorraren
errendimendu termikoa % 40 da, eta transmisioarena % 90. Erregaiaren bero-ahalmena
9.900 kcal/kg da eta dentsitatea 0,8 kg/l. Kalkula itzazu eskatzen diren hauek:
1. Errekuntzak ematen duen potentzia (kcal/h-tan).
2. Potentzia erabilgarria (ardatz eragileari ematen zaiona) kW-etan.
3. Gurpilen biraketa-abiadura (b/min-tan).
4. Momentua ardatz eragilean (en Nxm-tan).

1 cal= 4,184 J
9. Ariketa

Sistema motorreduktore batek kable bat batzen duen


danbor bati eragiten dio. Ematen diren datuak kontuan
izanda, kalkula itzazu honako hauek:

1. Erreduktorearen erredukzio-faktorea.
2. Kablearen abiadura lineala (m/stan).
3. Motorraren potentzia (W-etan).

Motorra nM = 1400 b/min Biraketa-abiadura

Erreduktorea MR = 0.9 Errendimendu mekanikoa

Z1 = Z3 = 12 En granajeen hortz-kopurua
Z2 = Z4 = 144

ni/nj = Zj/Zi Transmisio-baldintza

Danborra F1 = 2500 kN Trakzio-indar maximoa

d1 = 200 mm Diametroa

10. Ariketa

Hiru besoko haize-sorgailu batek energia eolikoa


energia elektriko bihurtzen du sistema
biderkatzaile eta sorgailu baten bidez. Haize-
sorgailuak D = 8 m-ko diametroa du eta, % 10eko
errendimendua. Haizearen abiadura 5 m/s-koa da
eta ekoizten den energia motoponpa batean
erabiltzen da, 12 metroko sakonera duen putzu
batetik ura ateratzeko, % 40ko
errendimenduarekin. Kalkula itzazu honako hauek:
1. Besoetatik segundo bakoitzeko igarotzen den
airezilindroaren energia zinetikoa (J-etan).
Hartu D = 8 m-ko diametroa duen eta L = 5 m
luze den zilindro bat.
2. Errotak ematen duen potentzia erabilgarria
(W-etan).
3. Putzutik ateratzen den ur-emaria (minutuko litrotan).

δairea = 1,3 kg/m3; δura = 1000 kg/m3

11. Ariketa
Danbor zilindriko batek eta hari eragiten dion motor
elektriko erreduktore batek polipasto bat osatzen dute.
Polipastoaren bidez 8.000 N-eko pisua igotzen da 12 m/min-
ko abiaduran. Kalkula itzazu balio hauek:
1. Motorrak behar duen gutxieneko potentzia (kW-etan).
2. Danborrean behar den indar-momentua (Nxm-tan), hura
35 b/min-ko abiaduran biratzean.
Danborraren diametroa (cm-tan).

You might also like