Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

12.

INDAR-LERROAK ETA GAINAZAL EKIPOTENTZIALAK, MASA PUNTUAL (EDO


ESFERIKO) BATEK ERATUTAKO EREMU GRABITATORIOA.

-Eremu grabitatorioa irudikatzen.


-Eremu-lerroak (masa bakar baten eta masa-bikote baten kasuak irudikatzea). Haien esanahia
adieraztea.
-Gainazal ekipotentzialak (masa puntual baten kasua irudikatzea). Haien esanahia adieraztea,
eta eremu-lerroekin zer lotura duten esatea. Gainazal ekipotentzial bereko bi punturen artean
eremu grabitatorioak egindako lana nulua dela adieraztea.

Eremu grabitatorio, gainontzeko indar-eremuak bezala, indar-lerro eta gainazal


ekipotentzialen bidez adierazi daiteke.

EREMU LERROAK

Puntu bakoitzean eremu grabitatorioaren intentsitate bektorearen norabidea indar


lerroen tangentea da, eta noranzko berekoa.
Bestalde, eremu-lerroen dentsitatea eremu-lerroekiko perpendikularra den
gainazalaren azalera-unitatea zeharkatzen duten lerroen kopurua da, eta eremu
grabitatorioaren moduluaren proportzionala da.

GAINAZAL EKIPOTENTZIALAK

Balio bereko potentzial grabitatorioa duten puntuak biltzean, gainazal ekipotentzialak


deritzen gainazalak lor ditzakegu.
∙ Gainazal ekipotentzialak eremu-lerroen perpendikularrak dira edozein puntuan. ∙ Masa bat
gainazal ekipotentzial bereko puntu batetik bestera eramatean eremu grabitatorioak egiten
duen lana nulua da.
W= m (VA-VB)=0

∙ Masa puntualaren kasuan, potentzialak balio bera du masatik distantzia berdinera dauden
puntu guztietan. Beraz, gainazal ekipotentzialak zentroa masan duten esfera
zentrokideak dira.
Masa puntualak sorturiko eremu grabitatorioa eta gainazal ekipontentzialak.

You might also like