Testu Iruzkina - Pertsiarren Manifestua

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

PERSIARREN MANIFESTUA 

A. Testuaren kokapena 
 
Testu  politikoa  da,  Cadizeko  Gorteetako  diputatu  batzuek  idatzitako  Manifestu 
politikoa.  Testua  ez  dago  osorik  –horregatik  parentesi  horiek:  (…)–,  Baina  pasarte 
esanguratsuenak  agertzen  zaizkigu.  Manifestu  bat  oinarrizko  Programa  politiko  bat 
da.  Manifestua  Fernando  VII.Ari  zuzenduta  dago.  Independentzia  Gerraren  ondoren, 
Napoleonen  tropak  garaituak  izan  eta  gero,  Fernando  VII.A  Espainiako  tronua 
berreskuratzera  itzuli  zen.  Independentzia  Gerrak  iraun  zuen  bitartean  (1808-14), 
Fernando  VII.A  Frantzian  bizi  izan  zen  (“zure  gatibutasunak  iraun  duen  sei  urteetan”) 
Napoleonen  zaintzapean.  Manifestuaren  sarreran  pertsiarren  ohitura  baten aipamena 
egiten da eta hortik Datorkio izena: “Pertsiarren Manifestua”. 
 
B. Testuaren analisia 

Esan  bezala,  antzinako  pertsiarren  ohitura  baten  Aipamena  egiten  da  (“erregea  hil 
ondoren  anarkiaz  beteriko  bost  egun  Igarotzea”).  Manifestu  honen  egileentzat, 
Espainian  ere  aurreko  sei  urteak  Halakoak  izan  ziren,  anarkiaz  beterikoak  alegia. 
Baina  epe  hori  pasatu  ondoren,  Beharrezkoa  da  berriro  erresuma  berrantolatzea  eta 
erregearen agintea Berrezartzea (“leialagoak izatera behartu zitzaten”).  
 
–  Absolutismoaren  Goraipamena  egiten  da,  absolutismoaren  alde  positiboak 
azpimarratuz  (“arrazoiaren  eta  adimenaren  lana  da,  Jainkoaren  legearen  menean 
dago”).  Baina  Absolutismo  hau  arrazoiarekin  kutsatuta  egongo  da  (“subirano 
absolutuak  ez  du  Ahalmenik  bere  agintea  arrazoirik  gabe  erabiltzeko”).  Beraz, 
funtsean,  bigarren  Paragrafo  honetan  Fernando  VII.Ari  zera  esaten  diote,  har  dezala 
erresuma  gobernatzeko  Despotismo  ilustratuaren  bidea,  hau  da,  XVIII.  Mendean 
haren  arbasoek,  Borboitarrek,  erabilitako aginte mota bera. –Manifestu honen egileak 
bi  gauza  Eskatzen dizkiote erregeari: (“Eskatu behar dugun erremedioa…”). Ø Gorteak 
antzinako  erara  biltzeko  (“Gorteak  handitasunez  eta  antzinakoak  Egin  ziren  bezala”). 
22  Ø  Eta  Cadizko  Konstituzioa  eta  dekretuak  ez  onartzeko  (“bertan  behera  utz 
Daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak”).  
 
Laburtzeko:  Diputatu  absolutista  hauei  (pertsiarrei)  beharrezkoa  iruditzen  zaie 
Erresuma  berriro  berrantolatzea,  baina  horretarako  aurreko  egoerara  itzultzeko 
Eskatzen  dute  eta  Cadizko  Konstituzioak  markaturiko  bidea  ez  onartzeko.  Funtsean, 
despotismo  ilustratuaren  bidea  jarraitzeko  eskatzen  diote  Fernando  VII.Ari.  Gorteak 
antzinako  erara  biltzeko  eskaerari  ez  zion  kasurik  egin  Erregeak,  baina  manifestu 
honen egileentzat ez zuen garrantzi handirik izan. 
 
Testuingurua 

Independentzia  Gerrak  sei  urte  iraun  zuen,  gerra  gogorra  izan  zen,  eta  Herriak 
Napoleonen  tropen  aurka  egiteko  gerrilla-sistema  erabili  zuen.  Beraz,  Herriak  bere 
kontura  egin  zuen  gerra  Josef  Bonaparte  tronutik  kentzeko  eta  Napoleonen 
soldaduak  kanporatzeko.  Armada  profesionalak  ere aritu ziren, Ingelesak, portugesak 
eta  baita  Espainiako  armada  ere.  Baina  orokorrean  esan  Daiteke  herriaren garaipena 
izan  zela.  1812ko  Konstituzioa  bi  urtetan  aplikatu  Zen,  gerra  egoeran  (1812-14).  Baina 
kasu  askotan  herriarentzat  Cadizko  Konstituzioaren  aplikazioa  oso  traumatikoa  izan 
zen.  Herria  aurka  zegoen,  eta  Ez  da  ahaztu  behar  herria  armatuta  zegoela 
Independentzia  Gerra  bukatu  ondoren.  1814an,  Fernando  VII.A  itzuli  zenean, 
herritarren  partetik  sekulako  Ongietorriak  egin  zizkioten  absolutismora  itzultzeko 
eskatuz.  
 
Herriak  Cadizko  Konstituzioa  eta  Gorteek  ateratako  gainerako  legeak  eta  erabakiak 
Liberalismoaren  gehiegikeriekin  lotzen  zituen:  herri-lurren  salmentarekin,  Zergak 
kobratzearekin,  militar  profesionalen  gehikuntzarekin  eta  Kapitalismoaren 
hedadurarekin.  Hori  horrela  izanik,  herritarrek  aurreko  Egoerara  itzuli  nahi  zuten. 
Kontradikzioa  badirudi  ere,  erregetza  absolutista  Estatu  liberala  baino  ahulagoa  zen 
eta  herritar  gehienek  nahiago  zuten  Absolutismoa  liberalismoa  baino.  Absolutismoan 
askatasun  handiagoa  izango  Zutela  uste  baitzuten.  Baina,  hala  ere,  klase  agintariek 
erresuma  Berrantolatzeko  beharra  ikusten  zuten.  Horretarako,  estatua 
berregituratzeko,  Bi  bide  zeuden:  erreformismo  23  ilustratuarena  eta  1812ko 
Konstituzioarena.  
 
Egoera  oso  nahasia  zen, eta agintarien artean iritziak kontrajarriak ziren. Batzuek uste 
zuten  iraultza  liberala  modu  azkarrean  egin  behar  zela,  behar  Izanez  gero  metodo 
bortitzak  erabiliz;  beste  batzuek,  estatuaren  modernizazioa  Modu  motelagoan  egin 
nahi  zuten,  herria  hainbeste  bortxatu  gabe,  despotismo  Ilustratuaren  bidea  jarraituz: 
tradizioa,  erakunde  tradizionalak,  noblezia  eta  Erregetza  absolutua  errespetatuz. 
Pertsiarren  manifestuaren  egileak  bigarren  Multzo  horretakoak  ziren  eta  Fernando 
VII.Ak  onartu  egin  zuen  diputatu  Absolutista  hauek  eskatutakoa.  Ondorioz, 
Valenciako  Dekretua  atera  zuen  handik  Gutxira,  Cadizko Konstituzioa deuseztatzeko. 
Ondorengo  urteetan,  erreformismo  Edo  despotismoa  ilustratuaren bidea jarraitu zuen 
eta  ekimen  batzuk  egin  zituen  Erresuma  berrantolatzeko  eta  modernizatzeko,  eragin 
gutxikoak izan baziren ere.  
 
Sektore  liberalak,  batez  ere  armadan  indarra  zeukatenak,  konspiratzen  hasi  ziren 
estatu  liberal  eta  eraginkorragoa  lortzeko,  eta  bai  lortu  ere  1820an.  Urte  horretan, 
Riego  kapitainak kolpe militarra eman zuen eta Cadizko Konstituzioa indarrean jartzea 
lortu  zuen  ondorengo  urteetan  (1820-23).  Baina  Herritarren  erresistentzia  sekulakoa 
izan  zen  eta  gerra  zibila  sortu  zen  armada  Profesionala  eta  milizia  nazionala  eta 
partida  errealisten  artean.  Hirurteko  Liberalean  desamortizazio  dekretu  batzuk  atera 
zituzten  baina  praktikan  eragin  Eskasa  izan  zuten.  Azkenean  Europako  potentzia 
absolutistek  (San  Luisen  Ehun  Mila  Semeak)  Fernando  VII.A  tronuan  berrezarri  zuten, 
eta  honek  konstituziorik  Gabe  gobernatu  zuen  ondorengo  hamar  urteetan  (Decada 
Ominosa,  “Hamarkada  Negargarria”),  baina  esan  bezala  estatu  liberalaren  eraikuntza 
ez zen eten. 
 
D. Testuaren garrantzia 

Testuak  Garbi  erakusten  du,  1814an behinik behin, baldintzak ez zirela artean egokiak 


Estatu  liberala  bere  osotasunean  ezartzeko.  Momentuz,  Fernando  VII.Ak 
Zuhurtziarekin  jokatu  zuen  eta  ez  zen  ausartu  Cadizko  Konstituzioa  aplikatzen. 
Pertsiarren  manifestu  hau  testu  interesgarria  da  garai  hartako erresumaren Ahuleziak 
ez ezik klase agintarien desadostasunak ere ulertzeko. 
 

You might also like