Eskuak

You might also like

Download as txt, pdf, or txt
Download as txt, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Eskuak garbitzeak haur askoren bizitza salba

dezake
Bost urtetik beherako 300.000 haur baino gehiago hil ziren 2015ean munduan, edateko
ur eta
saneamendu ezari loturiko gaixotasunen eraginez. Beherakoagatik eta antzeko
gaixotasunengatik,
zehatzago esanda. Haatik, UNICEF Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak
jakinarazi duenez,
heriotza horietako asko keinu sinple batekin saihets daitezke: komunetik igaro
ostean edota
jatorduen aurretik eskuak xaboiarekin garbituta. Esku Garbiketaren Nazioarteko
Eguna izan zen
urriaren 15ean, eta orduan plazaratu zuen datua UNICEFek. Izan ere, erakundearen
arabera,
komunean izan ostean eta otorduak egin aurretik eskuak garbituta, % 40 murrizten da
beherakoa
izateko arriskua. Herrialde aberastuetan ez da aparteko arazoa izaten gaitz hori,
baina herrialde
txirotuetan heriotza ugari eragiten ditu. Gainera, eskuak garbituta gaixotasun
larri gehiago ere ekidin
daitezke. Esaterako, beti ere UNICEFek jakinarazitako datuen arabera, “hainbat
zantzuk” adierazten
dute pneumonia kutsatzeko indizea % 25 murrizten dela. Urtero, 1,7 milioi haur
hiltzen dira bost urte
bete baino lehen, pneumoniaren edota beherakoaren eraginez. Datu horiek guztiak
aditzera
emanda, eskuak garbitzearen garrantzia nabarmendu nahi izan du UNICEFek. Batik bat
haurrei,
familiei eta komunitateei egin die dei, haien esku baitago eguneroko ohiturak
aldatzea. Nolanahi ere,
herritarren gutxieneko bizi baldintzak ziurtatzea ez al da nazioarteko gobernu eta
erakundeen
ardura? Horiek hobe lukete eskuak garbitzeari utzi, eta arazoa konpontzeko lanean
hasiko balira…

You might also like