Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Aztergai dugun testu politiko-ekonomikoa da eduki aldetik eta zirkunstantziala forma aldetik.

Lehen mailakoa da. Bere egilea Federico Echevarria da, Bilboko industriako gizona, burgesiako
kidea; telefonian irabazitako diruarekin La Iberia sortu zuen. Testu publikoa da berak -------
kontra eman zuen mitinaren zati bat da. Hau, 1894an idatzi zen, (aipatutako mitina 1893ko
abenduaren 9an izan zen) errestaurazio garaian. Une horretan Mª Kristina zen erreginaordea
eta Sagasta zen gobernuaren burua. Aldi honetan industrializazioak bultzada handia izan zuen.
Testuaren helburua neurri protekzionistak mantentzea eta neurri liberalen kontra egitea da.

Testu honetako lehenengo parrafoan Espainiak Alemaniarekin egingo zuen tratua kritikatzen
da. Tratu hau 91ko legearekin (estatuak neurri protekzionistak ezartzea) aberastu ziren
enpresentzat, lege honekin sortu zirenentzat eta sortzear zeudenentzat kaltegarria zen. Honek
esparru gehienetan izango zuen eragina, gehien bat siderurgian eta metalurgian. Bigarren
parrafoan gobernuari neurri protekzionistak mantentzeko eskaera ageri da eta emango ziren
ondorioak azaltzen dira.

Testuaren testuingurua hobeto ulertzeko Errestaurazio garaitik hasi beharra dago. 1875ean
hasi zen; monarkia tradizionala berrezarriz. Alfontso XII.a izan zen (Isabel II.aren semea) I.
Errepublikaren osteko lehenengo erregea eta horrela, seiurteko demokratikoarekin amaitu zen
(1869-1875). Garai honetan sistemaren oinarriak 1876ko konstituzioa, alderdien txandaketa
sistema eta jauntxokeria ziren. Hauei esker egonkortasun politikoa eta ekonomikoa suspertu
zen eta horrela, industrializazio prozesua bizkortu zen. Hala ere, prozesu hau, Europarekin
konparatuz, beranduago eman zen.

Industrializazioa Espainiako periferian garatu zen batez ere; Katalunian, Madrilen eta Bizkaia et
Gipuzkoan. Beste lurraldeak atzerapena jasan zuten XX.mendearen bigarren erdialdera arte.
Katalunian ehungintza zen industriaren oinarria. Bizkaian eta Gipuzkoan siderurgia zen oinarria
hasieran. Bizkaiak izan zuen protagonismoa, burdina mineralaren erauzketa ete
esportazioarekin lortutako kapitala burdingintzaren oinarria eta industria garapena bultzatu
zen.

Bizkaiko industrializazioan oinarrizko faktore batzuk egon ziren. Hasteko industria


tradizionalaren presentzia (burdinolak eta ontziolak) eta kokapen geografiko estrategikoa
izatea. Ondoren, fosfororik gabeko burdin mea edukitzea; izan ere, Europa oso urria zen eta
atzerriko inbertsio handiei esker masiboki esportatzen zen, batez ere Ingalaterrara. Honi esker
izugarrizko etekinak lortu ziren. Azken faktorea burgesia kapitalistak izan zuen eragina da.
Burgesia merkatal honek industrian inbertitu zuen eta industrializazioaren protagonista
bihurtu zen. Kapitalismo komertzial eta finantzarioen arauak ikasita zeuzkan eta meatzeen jabe
zen. Etekinak industria osagarri batzuk eratzeko inbertitu ziren.

Hala ere, Bilboko burgesiak ez zuen kapital nahikorik industrializazioa aurrera eramateko.
Ingalaterrari esportatzen zioten burdin mineralei esker lortu zuten kapitala eta irabaziak ere
beste herrialdetatik etortzen hasi ziren, Ingalaterraren ereduari jarraituz. 1865etik aurrera
atzerriko kapitalez eratutako zenbait konpainia sortu zen Bizkaian burdina erauzi esportatzeko,
eta horrela, burges talde txiki horrek irabaziak lortu zituen. Geroago industria siderurgikoan
inbertitu zuten diru gorrekin eta batzuk trenbideak eraiki zituzten minerala meategitik
kostaldera eramateko.

Hirugarren Gerra Karlistarekin jarduera gelditu zen, baina amaitzean burdinaren esportazioa
areagotu egin zen (1876tik aurrera). Industria siderurgikoak garrantzi handia hartu zuen
momentu honetan. Ingalaterrara burdin mea eraman eta ikatza ekartzen zuten bueltan
itsasontzietan horrela Bizkaian burdina eraldatzeko. Burdina eraldatuak balio handiagoa zuen
eta una horretan burdina eraldatzen zuten lehen lantegiak sortu ziren. 1902an enpresa
siderurgiko hauek bildu ziren “Altos Hornos de Vizcaya” (Espainiako siderurgia handiena)
eratuz.

XIX. mendearen amaieran Europan emandako krisiaren ondorioz eta kanpoko merkatuaren
galeraren ondorioz (azken kolonien galeragatik) enpresari espainiarrek neurri protekzionistak
eskatu zizkioten estatuari (1891ko arantzela). Politika honek inportazioei muga-zergak ezarriz
barne merkatuak kanpoko konpetentzia saihesten zuen eta Bizkaiko siderurgiak ezinbestekoa
zuen espainiar merkatua bere produkzioa saltzeko (Ondorioz 1898-1901 artean boom
ekonomikoa gertatu zen eta industria berriak sortu ziren).

Baina 1893an Sagastak merkatal tratu bat sinatu zuen Alemaniarekin eta itun hau da gure
testuko lehen parrafoan kritikatzen dena. Tratu honen ondorioz hartuko ziren neurriak
ondorio txarrak izango zituzten Espainiako enpresentzat. Baina tratu hau azkenean ez zen egin
eta 1898-1901 artean boom ekonomikoa gertatu zen. Ondorioz, industria berriak sortu ziren.

Testu hau garrantzitsua da garaiko bilakaera ekonomikoa azaltzeko eta industrializazioaren eta
kapitalismoaren garapenaren arazoak ulertzeko. Gainera, testu honetan eskatzen diren neurri
protekzionistei esker industria gehiago bultzatu zen eta industria berriak bultzatu ziren. Hortaz
aparte, Espainiako industriaren ahultasuna nabar daiteke testu honen bitartez.

You might also like